Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2001
‎Onenean lehenago dibertituko hinduen zerbait. Langabe geratu eta egun guztia zer egin jakin gabe pasa huen garai hartan. Inutil bat sentituz.
‎Ama negarra negarraren gainean ikusi eta, zer egin jakin gabe, Goio gelara sartu zen.
‎Fuck you, cancer! Hurreratu eta ez duzu zer egin jakingo, gorakada bakoitzarekin itsasora jauziko dela ematen duen Edwini oratu bakarrik, eta dingilizka geratzen den plastikozko puxikari eutsi, eta Ednaren negarrari so egin.
‎Ez duzu zer egin jakingo, eta katastrofeen artean dabilen Buster Keatoni begira geratuko zara, desastrea dela eta eroaren moduan aurrera doala beti katastrofeak ugalduz, bere aurpegi izoztuarekin, harik eta katastrofeak munduaren akabera ez direla ohartu arte.
2002
‎Bereziki hezitako zakurrek arropa garbitegietan zer egin badakite, txartelak erosten dituzte, nagusiak konortea galduz gero telefonoa erabiltzen eta gaixoaren gainean manta bat ipintzen ikasi dute
2003
‎Itxarongelan elkarrekin hitz eginez zain zeuden lekukoak isildu egin ziren eta bekaizgo pitin batekin begiratu zioten Monikari altxatu zenean, lehena deitu ziotelako beharbada edo desberdina zelako, nik al dakit, aurpegian negarraren arrastoak zituen bakarra baitzen, edo oraindik gaztea zelako ere bai, gehienak emakume edadetuak izaki. Han zeuden idazlea lurrera abaildu zenean haurrak dindanean bakarrik utzi eta bertaratu ziren bi umezainak; han zegoen hilketaren lekuan zer egin jakin gabe begira geratu zen etxekoandre taldea, ertzaintzari abisu eman zion bulegaria, forentseak gorpua altxatu zuenean xehetasun morbidoak erantsi zituen emakumea, bikotearen gorabeherez argibide jakingarriak eman zituen auzoko dendaria, ondoko etxebizitzan bakarrik edo zakurrarekin bizi zen atsoa eta besteren bat. Mundu guztiak ikusi ditu galdeketak telebistan edo filmetan, eta bazekiten, noski, zeinen zorrotzak diren poliziak krimen bat aztertzen hasten direnean, baina hilketa honetan dena begi bistakoa iruditzen zitzaien:
2005
‎Ametsek buruaz erantzun dio, baietz, japonieraz badakiela, baina aurpegiak beste zerbait ez duela ulertzen islatzen du. Eskuan duen argazkiari begiratu eta, azkenean, zer egin jakin ez eta Madokari erakutsi dio. Hau, Ametsek zergatik ez dakiela, barrez hasi da, masail zuriak gorrituta.
2009
‎Aitona zaratarik egin gabe atzetik hurbildu, eta eskalearen eta nire artean jarri zen. Eskalea zer egin jakin gabe gelditu zen. Jende gehiago zegoen aintzira inguruan, baina inork ez zuen ezer egiten.
‎Ez zien bostekoa luzatu ez beste antzeko keinurik egin. Goio eta Garazi zer esan edo zer egin jakin gabe geratu ziren. Neska teledendako saltzaile baten moduan mintzatzen hasi zitzaien.
‎Telefono madarikatua erakutsi zidan. Eskuak gerrian jarrita gelditu nintzen haren aurrean, zer egin jakin gabe. Begiek distira egiten ziotela iruditu zitzaidan, atariaren iluntasunean.
‎–Eli, son, you wanna stay in the show, you gotta show us what you got.. Gurekin egon nahi baduzu, zer egiten dakizun erakutsi behar diguzu.
‎Bertara jaitsi, bizkar gainean errepidera igo eta bere ibilgailuko kamara frigorifikoan sartu omen zuen hilotza. Egun osoa zer egin jakin gabe egon omen zen. Azkenean, baina, gorpu hura bere herriko hilerrira eraman behar zuela ulertu omen zuen.
‎Aurreko astean ala okindegia itxi zuen egunean. Okindegia itxi zuenetik, ezagutzen genuen Julian desagertu egin zen, eta haren mamua zirudien gizon bat ikusten genuen herriko bazter batetik bestera paseatzen, beti zerbaiten bila bezala, herriaren mugetatik irten nahian bezala, itota, zer egin jakin gabe. Hoztuta.
‎Segizioa abiatzeko orena etorri zen, eta inor ez zen mugitu. Gorteko gizon emakumeak, zer egin jakin gabe, gure inguruan promenatzen ziren, herrialde urrunetatik ekarritako piztien ikusmiran baleude bezala. Handik, Frantziako erregina amaren eta erregeren kokaleku aldera abiatzen ziren, albiste eske.
2010
‎Amaia zer egin jakin gabe gelditu zen. Eskua luzatu behar ote zion orain tximino bati?
2011
‎Euskal Herrian, arazo hori ei dugu animatzaileekin: . Jende asko liluratzen du ordenagailuaren gaitasunak, baina gakoa ez da konputagailuak zer egiten dakien, zuk zer egiten dakizun baino. Makina erabiltzen dakien asko dago, eta teknikari gutxi.
‎Bi bertsolarietan txikiena zezena plazara sartzen ikusi orduko ziztu bizian atera zen korrika, plazaren beste muturrera iritsi, eta atzetik jarraika zuen zezenak heldu baino lehen barrera saltatu zuen txapela airean galduz. Besteak, berriz, plazaren erdian jarraitzen zuen, bere gorputz itzelarekin zer egin jakingo ez balu bezala. Diegok ez zuen bitan pentsatu.
‎Nik Izarorena prestatu nahi nuen, Josebarena amaitu orduko ohartu nintzen beste helburu bat markatu behar niola neure buruari behea jo eta lasterka poliziarengana entregatzera abiatu nahi ez banuen. ...daia bezperan, bart, arrenka; ez nuen onartu behar, baina hain zirudien izuturik alabekin elkartu behar duelako, hain ezezaguna suertatu zitzaidan beregan izu begirada hori, ez bakarrik utzi erregua, hain ezaguna nigan bestalde, ezen ezin izan diodan faborea ukatu, eta gaur goizean bere etxera agertu naizenean bere onetik irtenda zebilen mundura elkarrekin ateratzera goazen honetan, eta nik ez dut zer egin jakingo adibidez tentsio uneren batean supituki negarrez hasiko balitz, bera, edo are alabaren bat. Protokolo faltaren amildegia berriro; oso egun nekagarria izan daiteke bainuetxeko hau.
‎Zailtasun handiz jarraitu nion Lurri errepide huts haietan zehar, goizean goiz; berak ukatu egiten du ikusi ninduela, niri sinesgaitza zaidan zerbait. Atzetik nindoakiola, baina, ez nintzen zer egin jakin gabe geratu, nahikoa zen jarraitzea, aitzakiaren bat asmatu nuen gehienez ere; okerrena iristea izan zen. Aurrera jarraitu nuen Lur kanoaz ibilaldiak saltzen dituzten postuaren ondoko aparkalekura sartu zenean, nahiko azkar errotonda batera iritsi eta buelta eman nuen, dena hain lau, taula batean aritzearen sentsazioz, pasa nintzen berriro Lur sartu berri zen aparkalekuaren paretik, eta jarraitu nuen beste errotonda bateraino, jiratu berriro eta ohartu nintzen, hirugarrenez aparkaleku ditxosozko haren aurretik pasatzean, egiten ari nintzena ez zela zentzuzkoa, ezin nuela goiza errotondatik errotondara pasa, eta iritsi nintzen berriro lehenengora, laugarrenez aparkalekua ikusi eta hatz luzea atera nion; etxeratu eta neure buruari gosari oparoa oparitzea erabaki nuen, detektibe lanak txikituta?.
2012
‎Malkoak atera zitzaizkion berriz ere, iturritxoaren jarioz; gu biok bertan geratu ginen, zer egin jakiteke, eta azkenean besarkatu egin nuen. Victoriak besoak nire bizkarraren kontra estutu zituen.
‎Eskailerak oin puntetan igo eta, gurasoen logelako atea zabaltzear nagoenean, zer ikusiko eta Klaudiak ospa egin duela, kaleko atea irekita utzirik, haize izoztuari barrura sartzeko bidea emanez. Goiko pisuan oraindik, zer egin jakin gabe, korridoreko mahaitxoari erreparatzen diot lipar batez; argazkien mahaitxoari, hain zuzen, Gabonetako bolatxoz apainduta. Lanpara klasikoaren argi gozopean izeba osaba guztiak, hil direnak barne, aitona amonak, gurasoak, Ander eta biok, eta Maddi.
‎Arratsaldeko seietarako ordu erdi falta zela, etxera igo behar zuen tortillak egitera, eta altzoan zuen ume txikiarekin zer egin jakin gabe zegoen. Txomin ez zen zortziak arte heltzen eta norbaitekin utzi zuen.
‎Begiak itxita. Alazne, zer egin jakin gabe, gerria mugitzen hasi da, eta, Margak begiak irekitzen dituen bakoitzean, baita burua ere. Baina barregarri sentitu da, lekuz kanpo.
‎Ume txiki batek bakarrik egin dezakeen modura. Ni eta aita, biak gizonak, zer egin jakin gabe geratu ginen. Ez genekien Mariarengana hurreratu edo besarkatu.
2013
‎Eta maîtreari begiratu gabe edaten jarraitu zuen mahaitik mugitzeke. Orduan, maîtrea pittin bat lotsatuta, zer egin jakin gabe geratu zen, Rasputinek enperatriza aipatu zuelako.
‎uharte hartako orduek hirurogeita bat minutu zeuzkaten! Versusek, zer egin jakin ez eta, aurreskua dantzatu zuen.
2014
‎Dogmako Jesukristoa (Jainkoaren Seme, Hirutasuneko bigarren pertsona, betieretik existitzen den Hitza, hiletatik berpiztu, Aitaren eskuinean eserita dagoena? eseri ere egiten den eta esertzeko soinatalak betidanak dauzkana hortaz, etab.) egungo burgesarentzat dena helenismo abstruso zentzurik gabekoa bilakatu denean eta harekin zer egin jakiten ez denean, haurretan Jesusen irudia maita maitatzen ikasi dutenentzako Renanek, iturri dokumentalek eman lezaketenarekin zerikusi gutxirekin, Jesus gizaki soil baina gizagaindiki guztiz maitagarri batekin, iragaitza eramangarri bihurtzen du Jesukristoren maitasun zaharretik ene Jesus etiko estetikoaren maitasun berrira. Renanen laizismoa kristautasuna hirietako burgesia liberalaren kontsumorako apailatua besterik ez da:
2015
‎zer gertatu zen? Ustekabean eskua joan zitzaizuen jolasean, hil egin zen eta gorpuarekin zer egin jakin gabe geratu zinen, ezta. Industrialdera eraman zenuen han edozein bazterretan uzteko asmotan, eta lapurretaren alarma entzun zenuen agian, hori da, eta aukera baliatuz Gorria gizajoa zuhaitzetik zintzilikatu zenuen, ez zen erraza izango baina dirudiena baino indar gehiago daukazu, lortuko zenuen.
‎Jotaren ustekabeko erasoaren aurrean arnasa ufada bat ihesi zitzaion Kaxerori, hain zuzen ere, borrarekin kopetan kolpe hilgarria jaso aurretik txekorrek jaurtitzen dutenaren antzekoa, otu zitzaion Erreri. Elkarri begiratu zioten zer egin jakin ezinik, iniziatibak beraiena luke baina tokiz kanpo harrapatu zituen Jotak beste behin. Bi errege suertatu ote zitzaizkion berriro?
‎X hegazkinean doa, lan bidaia batean, eta nik etxean geratu behar izan dut. ...zela, baina irribarrearen biziak gutxi iraun du, poxpolo bat izan da irribarre hori, halako batean hegazkin barruan alarma bat joka hasi delako eta oxigeno maskarak sabaitik erortzen hasi direlako dingilizka oihuak garrasiak izua hegazkinaren barrua okupatuz eta pilotuaren aldarriak megafoniatik entzunez esanez bakoitzak ahal duena egiteko hegazkina erotu zoratu egin dela eta X zalapartaren artean zer egin jakin ezinik baina maskara bat hartu nahian eskuetatik ihes egiten diolarik eta azkenean lortu du maskara puta ahoan jartzea eta sentitu du birikak bete zaizkiola baina badaki denbora gutxirako dela, hil aurretik Iberiakoek egiten dizuten opari txiki bat, lasaiago hil zaitezen, agian maskaretatik doan airean orfidal apur bat disolbatu dute, eta orduan sabela ahotik atera zaio X ri, ze hegazk...
‎Hirurak zutik geratu dira ondoren, zer egin jakin gabe. Sarak atera ditu egoera deseroso horretatik, eta hala ere naturaltasunik gabeko bere keinua segundo batzuk berandutxo etorri da.
‎Denbora darama horrela gainera. Horixe esan die behintzat, zer egin jakin gabe ordu laurden bat igaro ondoren, bidean aurreraxeago jarraituta aurkitu duten lehen landetxeko gizonak, il y a déjà neuf ans qu, ils ont fermé le pensionnat.
‎Xk argazki kamera itzali du eta Mek koadernoa berriz ere bere ipur-masailen aurka utzi du. Bat batean isilik geratu dira biak, zer egin jakin gabe. Barnetegira sartzea litzateke hurrengo pausoa baina ez bata ez bestea ez da hori proposatzera ausartzen, baiezkoa jasoko duen beldurrez.
‎Ez inguruan zituen taldekideekin. Ezta, zer egin jakin gabe, albotik begiratzen zion Vallana entrenatzailearekin ere. Hesia igarota, parera etorri zitzaion ikusle batekin ari zen eztabaidan, orroaren mugan.
‎Kasu deigarrienak zakurrenak izan dira. Zenbait zakurrek bere nagusienganako dependentzia handia izaten dute eta nagusia hiltzen denean, zer egin jakin ezinik geratzen da. Behin baino gehiagotan ezagutu dira horrelako kasuak.
‎Lehenengo aldia zen honelako leku batean sartzen nintzela, eta ez nengoen lasai, zakilorde, panpina eta enparauek, nik eurei beharrean, eurek niri begiratzen zidatela sentitzen bainuen. ...derdia inauteri eta despedida artikulu zein baino zein itsusiagoz betea zegoen, ez nintzen gauza Lierniri honelako ezer oparitzeko, baina handik metro gutxira ehundaka aldizkari eta bideo ikusten nituen baldetan; eta kristalez itxitako apaletan, berriz, tamaina eta forma guztietako dardaragailuak, bolak eta hainbat tresna bitxi, burua lanean jartzen zutenak, baina erabilera orria zuketenak haiekin zer egin jakiteko. Nire irudimena asaldatu samartua zegoen; mostradoreko hirukoteak bere eztabaidarekin jarraitzen zuela probestuz, lotsak uxatu eta dendaren eremu interesgarrienean murgildu nintzen, benetan merezi zuten gauzak hurbilagotik ikusteko.
‎Aurreikusi bezala, Anton eta Gorka sartu ziren dendan, armak agerian mehatxuka. Atzeko bazter batean omen zeuden dendariak, zer egin jakin gabe, eta, ahoa zapi batekin estali ondoren, makinak bien artean hartuta, banan banan eraman zituzten lapurtu berria zuten furgonetara, bertako banatzaileak balira bezala. Agirre eta neu, bitartean, bigarren automobil baten barruan, Begoñako basilikarako aldapan dagoen baranda baten atzean jarri ginen, metrailetak eskuan, babesa emateko.
‎Ibiltzeko moduagatik nekatua zirudien, oso nekatua. Gortari, berriz, zer egin jakin gabe gelditu zen, ezpainetan irribarre inozo bat zuela, emazteak alaben zaindari mardularekin larrua jotzen harrapatu izan balu bezain lotsatuta. Desegina zen haien arteko simetria.
‎Hori bai dela larria, edo larritzekoa. Ni, behintzat, guztiz durduzatzen nau trumoiaren eztanda apokaliptikoak, eta zer egin jakin ezinik ibiltzen naiz, inon babes goxorik aurkitu ezinean, nire Karmen maitearen kolkoan ez bada?
‎Lana ondo planifi katzeko, zer egin jakin behar
2016
‎Esan dudan bezala, deserrialdiko hogeigarren eguna bete eta gero berriro hasi nintzen Finzi Contini etxera joaten astearte eta ostiralero. Baina sarritan igandeetan zer egin jakin ez (lizeoko lagun zaharrekin, Nino Bottecchiari eta Otello Fortirekin adibidez, edota berriagoekin, unibertsitatekoekin, berriro harremanetan jarri nahi izan banu ere, ezinezkoa izango zitzaidan: oporretara joanda zeuden denak) eta, halako batean, igandez ere joaten hasi nintzen.
‎Etxera joan ezinda. Ziur zer egin jakin gabe. Eta beste ideia baten faltan, bigarren garagardoa eskatzen du.
2017
‎Buelta erdia eman eta maite dudan emakumea da. Aztoraturik, gizaki bera alde bietan dudala, zer egin jakin barik larritzen naiz. Atekoak musua eskatzen dit, eta eman egiten diot, zer demontre, bera ikusi dut lehen.
‎Eta musu ematen diodalarik beste emakume bat bilakatzen da. Larriminak jota, zer egin jakin barik geratzen naiz, kate hau nola eten. Begiak itxi, neure buruari musu eman, eta maite dudan emakumea bilakatzen naiz.
‎Mutila zer esan eta zer egin jakin gabe geratu zen. Ez zuen inondik ere Sararen horrelako portaerarik espero.
‎Dirudienez, niri behintzat, uste baino gehiagotan orduan gertatzen ari zitzaidan hura bezalako gauzak gertatzen zaizkit. Eta ez dut zer egin jakiten.
2018
‎You Shitou You Sipo geldiarazten saiatu zen, baina emakumeak berehala baztertu zion eskua. Anaia zaharrena zer egin jakin gabe geratu zen, sukaldetik laguntzera zetorren Hirugarren Izebari begira. You Sipok buelta eman eta irteerarantz jo zuen, bizkor bizkor oinez.
‎Karkaxa anker eta bortitzak dena zipriztindu zuen, arma baten segurtagailua ustekabean askatzean bat batean ateratzen den metrailak bezala, eta You Siporen inguruan zeuden guztien aurpegiak haren flemaz estalita geratu ziren. Herritar guztiak zur eta lur utzi zituen You Siporen tuak, eta laurogei urteko andrea ere txundituta geratu zen, zer egin jakin gabe, aurpegitik behera listua zeriola. Herritarrak egurrezko oiloak bezain lelotuta zeuden, eta aurpegiko tua garbitzea eta You Sipo iraintzea bururatu zitzaienerako, emakumea haien begiradatik urrundua eta kale zulo batean desagertua zen.
‎Auskalo. Kontua da gorpuarekin zer egin jakin ez eta Erandioko hilerrian eman ziotela lur. Diktadura amaitutakoan, frankismoarekin zerikusia zuten kale izenak aldatu zituen Udal berriak, eta haietako hiruri 1969an hildakoen izenak eman zizkieten.
2019
‎Indarkeria Sexistaren Aurkako Plataforma 2010ean hasi zen peñetako emakumeekiko aliantzak bilatzen, protokolo xume bat adoste aldera. Helburua zen erasoren bat gertatuz gero elkarte eta tabernetako arduradunek zer egin jakitea, eta modu bateratuan erantzutea. Horrez gain, halako gertakarien berri emateko larrialdietarako telefono bat eskaintzen hasi ziren espaziootan guztiotan.
‎Harea gainean etzan, euri tanten deserosotasuna saihesteko begiak itxi, eta negar egin zuen. Negar egin zuen zer egin jakin ezinik: eskerrak eman bizirik egoteagatik, ala zoritxarreko sentitu istripu hartan ez hiltzeagatik.
2020
‎Kasiano hantxe geratu zen zer egin jakin barik. Kike adi adi so zeukan, handik mugitzeko asmorik erakutsi gabe.
‎Prestasunez erantzi ditu arropak, eta birritan pentsatu gabe, uretara jaurti da buruz behera. Bele mozolo aurpegiarekin gelditu da ur ertzean plantatuta, zer egin jakin barik.
2021
‎Lehen gauez bakarrik erretzen nuen, orain goizez ere erretzen hasi naiz, besteekin egoteko modu ona delako," baduzu sua?"," to zigarro bat", eta hori guztia. Ez didate on egiten zigarroek goizetan, baina berdin erretzen ditut, okerragoa delako eskola tarteetan eskuekin zer egin jakin gabe egotea.
2022
‎–Barkatu, Dédée, sutatik baztertu behar nuenean atean jo duzu, eta... zer egin jakin ez, eta... –erantzun dio anfitrioiak.
‎Horietariko edonor izan liteke, guztiak abiatu baitira esku zartaka, guztiak aupaka. Solik Edu gelditu da zer egin jakin gabe, esku artean dituen paperak hertsatzeaz harata.
‎Erkuden Telmori begira geratu zen, zer egin jakin gabe. Telmok Eñauti begiratu zion, Erkudenengan etsipen keinu bat eraginez.
‎Eskuetatik platera eta kikara kendu dizkit eta kristalaren gainean utzi ditu baldar. Ez dut eskuekin zer egin jakin. Ez naiz gelditzera ausartu, ezta gerritik heltzera ere.
2023
‎Atso bat eta nerabe bat baino ez dira, Hartza bera molda daiteke horiek biak zaintzen, baina Trikua ere utziko dugu, elkar hiltzen ez badute moldatuko dira... Badakizu, emakumeak dira, zer egin jakin arte ura edan behar dute, gutxienez, eta urak txiza dakar... Ordu pare bat eta bertan gaude, ezerezaren erdian gaude...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia