Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 162

2000
‎Galtzak busti zitzaizkidan. Ez nekien zer egin behar zen halako egoera batean, eta uzta hobe baten zain gelditu nintzen.
‎Maiatzeko ostegun hartan, berehala uxatu zuen Migelek arazoa: zer egin behar genuen arratsaldean?
2001
‎Lehenengo pentsatu zer egin behar dezun eta gero egin.
2002
‎Orain  dik ez dugu aitatu ere egin egunkarira egin behar dugun bisita. Eta nik han zer egin behar dugun jakin nahi nuke. Zertara goazen, nik zer esan behar dudan.
‎Lehertzeko zorian banengoen ere, patxadaz hitz egiten saiatu nintzen: ea zer egin behar nuen egun osoan etxean; hobeto nengoela institutuan; gertatutakoari hainbesterainoko garrantzia ez ematea zela hartatik onik ateratzeko modu bakarra.
‎Nik, bai. Hildakoarenganako haien sentimendurik eza-nik hainbatetan erakutsitako bera, azken batean-eta egun hartako nire egoera hain ziren mutur banatakoak; zer egin beharko nuen baldarkeria baten aurrean. Isilik gelditu sentimendurik gabeko hitzak entzunda?
‎Unibertsitateak arras erakunde konplexuak dira, eta hizkuntzaren kontua hor ageri den konplexutasun horren ezaugarrietako bat besterik ez da. Azken urteetan eztabaida handiak izan dira euskara dela eta ez dela, zer egin behar den unibertsitatean. Batzuek unibertsitate elebakarra aldarrikatzen dute, bere jarduera euskara hutsean egingo lukeena.
‎Zer erakusten diete orduan gure umeei? Mutiko edo neskatiko batek txartela etxera ekartzen duenean datu pertsonalekin betetzeko eta irakasleak Izen-abizenak horren ondoan zenbaki-telefonoa jarri badio telefono-zenbakia jarri beharrean, zer egin behar du aita edo ama batek, jakinki pedagogikoki ez dela batere egokia maisuak esandakoa zuzentzen ibiltzea. Adibide hori berori jartzen zidan halako batean euskaraz arazo gabe idazteko gai den irakasle batek.
‎Euskara zapaldua baitzegoen Francoren garaian, zapuztua, debekatua eta baztertua, irakurle gaztea. Franco ez baitzen liburuetan Napoleon bezalatsu ikasi behar izaten genuen urruneko norbait, baizik zer egin behar genuen, zer ez, zer zegoen ongi, zer zuzen edo oker, egunero egunkarietatik oroitarazten zigun agintari hurbileko bat, gure bizitza osoa jaten zuen militar txiki, lodi eta bibotedun bat, uda aldean Donostiara etortzen zena. Ikusi beharko zenuke zer nolako harrera egiten zitzaion gainera hiriko karriketan!
2003
‎-Urtero egiten da zerbait, bai, baina, Jesus!, nik ezin nuen jakin aurten guri tokatuko zitzaigula, bueno... zuei, eta zer egin behar genuen. Badaezpada ez joan?
2005
‎Eta zer egin behar zuen orain Adelak, bere gaztaro guztia borroka politikoari eskaini eta gero?
2006
‎Bezeroen zerrendari begiratu nion. Ez nuen paper-Â muturrean ageri ziren kaleetako bakar bat ere ezagutzen, eta ezagututa ere!, zakuak garraiatzekorik gabe, zer egin behar nuen. Zakuak bizkar gainean banan-banan garraiatzen hasita ere, buruhausteak, ez nekien-eta zer esan behar nien bezeroei edo zerbait kobratu behar nien ere.
‎Baina Marleneri, bai, nola ez, emakumea baita. Eta zer egin behar du Marlenek. Konpartimenduko beste gizonak bezain ausarta dela esaten hasi eta bere burua zuritzen ari delakoan gizonezkoen irri gaiztoak eragin?
‎Txakurrak, esaneko, atzaparrak kendu zituen nire bularretik. Nirekin zer egin behar zuten, galdetu zioten morroiek Hermanni.
‎Han nengoen ni, gazte aleman sasoiko bat, goitik behera bustita, bihotzaren taupa bizia entzuten nuela eta munduaren ipurdian usnaka. Nora joan, zer egin behar nuen. Ez neukan ezertan pentsatzeko kemenik.
2007
‎–Baina zer egin behar dut. Willi bilatu?
2008
‎Louren hitzek ere tximisten efektua zuten nire tripan: " Badakit aurkitu dudana berezia dela, eta badakit zer egin behar dudan", esan zuen zalantza izpirik erakutsi gabe. Maiteminduen egiarekin.
‎–Eta zer egin behar du tipoak. Ez badu lana onartzen, galtzaile bat da, ez du diru nahikorik printzesak behar duen luxuzko bizitza ordaintzeko.
‎Kikerekin ikasi nuen nola mugitzen den bat hirian zehar, zer egin behar den bila zabiltzana topatzeko. Deskubritu nuen, Kikeren argazkietako zeru grisa benetakoa zela, eta, zeru gris horren azpian paseatuz, amets egin zitekeela.
‎Sendatzeko portzentaje altua esan nahi dut. Korridore bukaerako mostradorean esanen dizute zer egin behar den.
‎–Kontua da, hartu du hitza Ibonek? zer egin behar dugun eraso honen aurrean. Nik, gertatuak ikusita, greba eguna edo borroka eguna proposatuko nuke.
‎Iruñera motoan joan eta Iruñetik motoan itzuli, denbora dezente aurreratzen genuen, eta Tomasen amari egiten nizkion bisitak gero eta laburragoak zirenez, probetxu hori ere erantsi behar zaio asteleheneroko irabaziari: ...sandakoari indar gehiago emateko esaten zuen ez egitekoren bat egingo zuela egunen batean, eta, oso haserre, esan zuen, egunen batean Tomasek bere neurriko zuloa aurkituko du!, eta nik modu bakarra neukan Inazio lasaitzeko, berorrek badaki zein, poliki batean moldatzen nintzen ni, eta lasaitzen zenean, burua pausatzen zuen nire bularren artean eta sabaira begira egoten ginen biok planak egiten eta zer egin behar ote genuen asmatzen, horixe izaten genuen solas nagusia, zer egin, baina nik Inaziori esaten niona, nireak ez du erremediorik, laztana, hobe dugu bakoitzak bere bidetik, baina bera setatu egiten zen eta esaten zidan, etzazula horrelakorik pentsatu, egon behar du irtenbideren bat, hori esaten zidan beti, aurkituko genuela irtenbideren bat eta nik galdetzen nion, bai, baina zein?, eta In...
‎Inazio neukanan aurrez aurre! Eta zer egin behar ninan nik. Inazio tabernatik botatzeko eskatu behar al nionan Tomasi?
‎Ezin nituen grabagailutik transkribatutako guzti-guztiak eman. Hautaketa bat egin behar nuen, baina Rosak indar apartekoa emandako pasarteren bati nik garrantzirik gabea irizten banion, zer egin behar nuen. Kontura  tzen hasi nintzen pasadizo bat hautatzea edo beste bat baztertzea ez zela ekintza xaloa.
‎Tomasena nintzen etxeko platerak bezalaxe, nire amak ez zuen beste legerik ezagutzen. Telebistan-eta oso erraz esaten dute zer egin behar den horrelakoetan, zer dira ba lerde-jale gibel Â-beltzak, poliziarengana joateko aholkatzen dute, nire Tomasek hau eta hau egin dit, eta kalera irtendakoan, zer?, Tomasi besotik heldu eta goazen etxera esango al nion, zatoz, laztana, gozatu bat emango dizut beti bezala... Ez diot errespetua galdu nahi, jauna, ez da nire asmoa, eta barkatuko ahal dit atrebentzia, baina berorrek uste du berori eta Tomas, berorren emaztea eta ni hain desberdinak garela?, berorrek beharbada ez dio sekula eskurik jarri emazteari, seguru dago ez duela sekula egingo horrelakorik, baina zin egingo luke aurrean daukan liburu lodi horren gainean?, nik ikusi dudanagatik iruditzen zait gizonezko guztiek duzuela grina hori, barka beza berorrek, esan diot ez niola errespetua galdu nahi, ez zait halakorik pasatu burutik!, baina hitzek beren bidea hartzen dutenean, zaila egiten zait atzera egitea, horixe da gertatzen zaidana, eta begira orain, ez dakit zertaz ari nintzen ere, Tomasen jipoiez, bai, zertaz bestela?, jipoi bakoitzaren ondoren, Tomas damutu egiten zen, beti damutzen zen, eta barkamena eskatzen zidan ume batek bere amari barkamena eskatzen dion bezala, baina nik ezin nuen hori ulertu, berorren buruan kabitzen da nola litekeen ostikoka jardun ni lurrean naukala eta handik bost minutura barkamena eskatzea erdi negarrez, eta handik ordu laurdenera larrutan hastea animalia bat bezala berak eragindako ubelduren mina areagotuz?, eta ze iruditu?
‎Joango ez naiz ba ondo?, diotso tonu piper batez. Ez didazu zuk esango zer egin behar dudan!
‎Rosak zer egin behar duten galdetzen dio Inaziori, hitzik gabe, isiltasunarekin bakarrik.
‎Pertsona arduratsu ustekoari zer egin behar duen galdetu eta" lana, lana eta lana" erantzuten du gaur. Belarri zorrotzak aise ezagut dezake hor lanak ematen dituen alfer ezdeustakoaren ahotsa.
‎Ez naiz aditu bat, gure prozesua –eta lagun on batzuena– besterik ez dut ezagutzen, nazio bakoitzak bere legeak zein xehetasunak ditu, eta Txinarako balio duenak ez du zertan balio Etiopiarako. Informazioa nahi duenak erakunde publikoetara jotzea dauka eta han jakinaraziko diote zer egin behar duen haur bat adoptatzeko. Adop  zioaren munduan dabiltzan elkarteek ere behar den informazioa ematen dute, bai eta Interneteko sarean barreiaturik dauden adop  zioari buruzko orrialdeek ere.
2009
‎Huraxe zen bere arazoa, ondorioztatu zuen Irenek: ez zekien zer egin behar zuen, pausoa moteldu ala lasterka atera.
‎Ezin zuen horrela jarraitu. Baina..., zer egin behar da ez duzuna berreskuratzeko?, galdetzen zion bere buruari. Zein bizitza berri klase nahi zuen?
‎jende hark bazian zerbait magikoa, garbia; baina, bestalde, hain ziruditean inozoak, denak zuriz jantziak, emakumeak beren goruekin, gizonezkoak beren forja eta zurgintza-lanekin, denak errealitatetik hain urrunduak... atzetik barre egiten geniean. Batzartuta hizketan ari ginen batean, zapla bota nioan Lanza del Vastori ea zer egin behar genuen gizarte-desberdintasunekin, behartsuen esplotazioarekin, zapalkuntza militarrarekin, diktadura frankistarekin, Euskal Herriaren identitatearekin... eta berak zer, eta ez zidak ba erantzun norberak bere burua aldatu behar duela lehenbizi!, norberaren oharmena sakondu, alegia, aurrerabideak banakakoa behar duela, baketsua, eta hala eraldatuko omen dugula mundua, eta gure yoghi za... Harrapaitzak.
‎...iotzea; nori bururatzen zaio birjaiotzearen kontua halako egoera batean; Lidia lekuko bizia, gurpildun aulkian; Sararen begirada zorrotza; Anandaren eromena, eskua jaso, masailean plaxt jo, ez horrela begiratu, karma, patua, birjaiotzea; karma kaka, Ananda, kaka hutsa, bizitzaren zentzugabekeria puta, Ananda, arraza berria, kaka, horra emaitza, Lidia, Lidia, zer egin dizugu, eta orain zer, Ananda, zer egin behar dugu, ezin izango dut lauza hau bizkar gainean dudala bizi, zer ari zara, Ananda, ez eskurik erantsi niri, beldurra ematen didazu, begirada hori, Ananda, beldurra, itxi dezagun zentroa, goazen urrun, ez, hobe, bila dezagun lan normal bat, aitak lagunduko digu, familiak lagunduko digu, ez begiratu horrela, Ananda, beldurra ematen didazu, nola pentsa dezakezu guk biok bakarrik aurrera ja...
‎Nahiz eta ez zuen itxaroten hain arin joan behar izango zuela, prestatuta zegoen hiltzeko. Azkenengo udaldian egun batzuetarako etxera joatekotan nintzela, ea zer egin behar nuen bera hil eta gero, galdetu zidan. Erabakita ez banuen, pentsatzen hasteko ordua zela esan zidan.
‎Nik, bat-batean, pentsatu gabe, zeharkako kalerantz jo nuen hurrengo bide-gurutzera ailegatu eta behingoan. Zure begiradari ihes egiteko beste pauso eman nituela pentsatuta, gelditu egin nintzen segundo gutxi garrenean, zer egin behar nuen jakin gabe. Gertatuko zena gertatuko zela, arriskatu beharra sentitu nuen.
‎Behin baino gehiagotan joan nintzen zure bila, txikia zinenean, edo deitu nizun lanean ari ginen lekura etortzeko, jada koskortuta, euretarikoren batek hala eskatuta. Sasoi hartan pentsatzen nuen zuk sen berezia zeneukala leku eta momentu jakin bakoitzean zer egin behar zenuen ikusteko. Ez dakit esan beharrik dizudan liluratuta zenituela taldeko saregin guztiak, eta, gehien-gehien, zeure ama.
‎Andrearekin konpondu beharrekoak konponduta, sarrerako ateraino lagundu dio bulegoko gizonak; bueltatu denean, sartzeko eta esertzeko eskatu dit. Aukera eman didanean, itzulingururik gabe galdetu diot ea zer egin behar dudan hil eta gero erraustua izan nadin. Hori da, bai, nire gorpua erraustua izateko bideratu beharrekoak bideratuta uztea, hil aurretik egin gura dudan bosgarren gauza.
‎Nire azalpena isil-isilik entzun ondoren, argi eta garbi esan zidan zer egin beharko nukeen.
‎Nire azalpena isil-isilik entzun ondoren, argi eta garbi esan zidan zer egin beharko nukeen, bere ustez, psikologoak. Aukera bakarra eskaini behar nizun:
‎Gertatzen zitzaidana kontatu nionean, auto batean ikusi zintuela esan zidan, morroi batekin, Bilborako bidean gorantz zindoaztela. Andre zoragarria da Mila, momentu bakoitzean zer egin behar den ikusten dakien horietarikoa. Telefonoz deitu zidan gero, eguerdian, zer moduz nengoen galdetzeko eta sareginen afaria antolatu zutela...
‎Euskara-gaitasunean eragiten duten faktoreak horiek guztiak izanik, kontua ez ote da geure buruari galdetzea, gaur egungo errealitate soziolinguistikoan, ahaleginak eta bi eginda ere, zein neurritaraino euskaldundu daitezkeen belaunaldi gazteak, edo zer egin behar den eta egiazki zer egin daitekeen etxeko hizkuntza gaztelania duten haur eta gazteak euskalduntzeko edo elebidun orekatu funtzionalak [68] izatera iristeko. Hori da eskolaren bidez bakarrik lortu ezin litekeena, eta hain zuzen ere horregatik ezin zaio zama hori eskolari egotzi, eta horrexegatik ezin dira ikastereduak gaitz guztien sendabelar edo petrikilo mirarigiletzat hartu.
‎–Ez zakiat zer egin behar zuen narratzaileak. Nahiko lan izaten diat nik zer egin behar nukeen asmatu ezinik, besteren egitekoetan sartu gabe.
‎–Ez zakiat zer egin behar zuen narratzaileak. Nahiko lan izaten diat nik zer egin behar nukeen asmatu ezinik, besteren egitekoetan sartu gabe. Baina kontu bat diat garbi:
‎Horrelakoak gertatzen dira gero: Zornotzan zer egin behar duten abisatu baino lehen, dena plen-plen debekatuta... Nola ez dakizuen euskaraz, nahi duzuena entenditzen duzue:
‎–Eta dantza hori ikasteko zer egin behar da?
‎Gizartearen minbizia, hain zuzen. Eta zer egin behar da minbizia kentzeko, erauzi. Metafora biologiko hori ez da egokia, giza komunitate baten gorputza apur bat konplexuagoa baita.
‎Baina horretarako euskaldunok gure jatorrizko izaera matriarkala berpiztu beharko genuke. Hori lortzeko zer egin behar dugun ez da oso argi geratzen. Norbere joera politikoaren arabera jokatu behar dela ematen du.
2010
‎Egon naiz ospitaleko zuzendariarekin... eta Karlosekin, denak dituzu prest laguntzeko, Ondo da, Imedarekin hitz egin beharko genuke lehenbailehen, deituko dugu hemendik pare bat ordura, zer egin behar den azaltzeko. Eskaiozu noizik eta behin pultsua hartzeko.
‎Beheko kanpamendutik iritsiak direla botikekin, azetazolamida eman diotela, ea arnasa hartzen laguntzen zion, eta dexametasona ere bai; oxigenoa ere jarri diotela berehala, baina ez duela ematen espero izatekoa zen susperraldia eragin dionik. Eta orain zer egin behar da?, Nik ez dakit zer egin, Ane, esan din guardian suertatu den espezialistak, Asko edan dezala, hori bai, gainontzean ez dakit zer egin daitekeen, are gutxiago hemendik. Eta atzera Karlosi deitzea pentsatu dun, honezkero etxean behar din-eta.
‎Magdalenaren Tourmaleteko tontorra pasatu gabe nagok, beraz, eta ezkondu arte ez pasatzeko panorama zeukaat aurrean. Horregatik eta gure artekoa paperetan egoki jartzeagatik hasi gaituk ezkontzeko zer egin behar den eta ez den galdezka Benidormeko elizan bertan, Magdalena mezatara eta aitortzera joaten denera eta bertako erretorearekin ez diagu erraztasun handirik aurkitu. Ea ondo pentsatu dugun, Jaunaren aurrera joateko ondo prestatu behar dela, ezagutzen ez dituen ardiak artaldera bildu aurretik ondo ezagutu behar izaten dituenez.
‎Zer esan nahi zuen begirada horrek? Ahal balu, akabatu egingo ninduela, bere pazientziaren sabaia jo nuela, adarra jotzen ari nintzaiola konturatu zela ala handik atera eta pertsonal sailera joko zuela funtzionario nazkagarri bat kaleratzeko zer egin behar zen jakitera. Lauretatik bat ere ez.
‎Nahiz gogoak gelditzekoa agindu, beste batek bultzatzen ninduen inbaditzeko beldurra nuen bi emakumeen arteko espazio intimo hartatik. Neure zalantzak agertu nizkion eta bere esku balego, zer egin beharko nukeen galdetu nion. Gelditzeko agindu zidan.
‎Beste biek alde egin zutenean, ziega zulo hartako atea ixteko agindua eman zidan Antxonek, bai eta bere aurrean egin ere. Orduantxe jakin nuen zer egin behar nuen.
‎Horren ondorioa da Nafarroan gertatu dena: hango sozialistei babesa agindu zien, baina gero Espainiatik inposatu zieten zer egin behar zuten. Hasieran" aldaketaren alde" zeuden, nafarrek erabakiko dute, aldaketaren Gobernua...?; azkenean, Madrilen aginduei men egin behar izan zien PSNk.
‎Nik ez dut erabaki nahi nire bilobek nolako gizartean bizi behar duten; oraindik izan ere ez dut bilobarik. Gaur hemen bizi garenok zer egin behar dugun erabakitzea nahi dut nik, ez besterik. Eta horretarako funtsezkoena tresna demokratikoa izatea da.
‎Ume batek berehala ikusi eta ikasiko du hori egia da eta hori faltsua da bezalako baieztapenak garrantzitsuak direla, eta eginkizun bat dutela gure bizitzan. Ume batek Olentzero etxez etxe dabilen edo ez jakin nahi badu, zer egin beharko du. Aukeran, Gabon Gaua zelatan egongo da, ea Olentzero agertzen den edo ez.
2011
‎Hogei minutu egin zituen han, betazalak ere mugitu barik, berokiko paparrak altxatuta, malko ilunen modura erortzen ziren euriaren geziei eutsiz; lau eta erdietan, zaindari batek kanposantua ixtera zihoazela iragarri, eta handik ateratzeko agindu zien bisitari guztiei. Epailea turisten artean irten zen, eta haren atzean, Anna eta Fran, aurrerantzean zer egin behar zuten oraindik erabaki gabe.
‎–Eta zer egin beharko luke gizakiak egiaz jabetzeko? –jakin nahi izan zuen neskak.
‎Dena ondo zoak, esaten dit, eta nik ez dakit zer egin beharko nukeen, barre karkaraka hasi edo Neska autotik bota.
‎Klaro, zer egin behar zuen. Ongi pentsatua.
‎Esan zidan Azpeitira zihoala lanera eta agian niretzat ere izango zela zer edo zer. Nik galdetu nion zer egin behar zuen aziendekin, nola saldu behar zuen, garai hartan jendeak ez baitzuen dirurik, eta nik nahiko zaila ikusten nuen. Gregori bat zetorren nirekin.
‎–Eta zer egin behar duzu?
‎Hurrengo egunean berriro joan nintzen baserrira lanera eta morroiari dena azaltzeko aprobetxatu nuen. Esan nionean hainbeste emango niola ibairaino joateagatik eta hainbeste Oiartzunaino, esan zidan ibairaino bakarrik joango zela eta ea zer egin behar zuen. Azaldu nion bidea zaindu behar zuela, egunero erreparatzeko alemanen mugimenduei, eta gu hegazkinlariekin iristean bera aurretik joango zela ibaira, ezer susmagarririk ote zegoen ikustera, eta abisatzera bueltatuko zela Biriatu, Ibardin edo ibaira joateko zegoen bidegurutzera, han alemanekin, jendarmeekin edo edozeinekin topa baikintezkeen.
‎–Eta zer egin behar duzu. Gaur gauean hara eraman?
‎Beraz, egingo ditugu kontuak Tomas sendatzean. Gainera, Erresistentzia jakinaren gainean dago, hortaz, pentsa ezazu ongi zer egin behar duzun.
‎Hurrengo egunean motxila ikusi orduko musika bera, baina zer egin behar nuen. Ospitalean erakutsi nion eskutitza Axuni eta oso pozik jarri zen.
‎288): zer egin behar da horiekin guztiekin?
‎Posible litzateke, baina borondate handi bat jarri beharko litzateke alde guztietatik, batez ere gure aldetik, euskaldunon aldetik. Beti esaten dugu," baina beste horiekin zer egin behar dugu. Ez al duzu ikusten nola dabiltzan, nola oldartzen zaizkigun, ze gauza, ze disparate esaten dituzten abertzaletasunaren kontra, nazionalismoaren kontra?".
‎Baina horrek uzten du airean, zintzilik gai bat, ni aspaldidanik kezkatzen nauena: konprentsiorik eta errespeturik ez daukanarekin zer egin behar dugu. Pertsona hori fanatizatua dago, erresentitua, frakasatua sentitzen da, patologia bat sufritzen du, modu arrazional batzuetan manifestatzen dena, baina, azken finean, irrazionala dena..., eta jende horrekin zer egin behar dugu?
‎konprentsiorik eta errespeturik ez daukanarekin zer egin behar dugu? Pertsona hori fanatizatua dago, erresentitua, frakasatua sentitzen da, patologia bat sufritzen du, modu arrazional batzuetan manifestatzen dena, baina, azken finean, irrazionala dena..., eta jende horrekin zer egin behar dugu. Agreditzera datorren norbaitekin zer egin behar dugu?
‎Pertsona hori fanatizatua dago, erresentitua, frakasatua sentitzen da, patologia bat sufritzen du, modu arrazional batzuetan manifestatzen dena, baina, azken finean, irrazionala dena..., eta jende horrekin zer egin behar dugu? Agreditzera datorren norbaitekin zer egin behar dugu. Hor dago galdera izugarri bat, eta nik, galdera horrentzat, erantzun bakarra daukat:
2012
‎Margaritak isil-isilik jarraitu zuen, lurrera begira. Pentsatzen hasia zen zer egin beharko zuen handik alde egitean. Kezkatuta zegoen Bilborako autobusa hartzerik izango ote zuenentz.
‎Zer ariko ote zen pentsatzen Inazio? Ziurrenik bere buruari galdetuko zion ea zer egin behar ote zuten halako enbarazuarekin.
‎Inasek ez daki argi hamabost urtez ospatu zituzten bilera haiek eteteak arindua ekarri zion edo egiten ez jarraitzean hutsunea sentitzen duen. Urteetan ez da gai izan don Miguelen jokabideari buruz dakienarekin zer egin beharko lukeen ikusteko. Bere buruaz beti izan du epelegia delako susmoa eta, aldi berean, zalantza ere egiten du hori ez ote den dogmak goizetik desegin zitzaizkion zantzua; norberaren burua zuritzen saiatzeko modu bat izango da halako argudioa, ziurrenik.
‎Topikoz beteriko erretolika honekin ez da erraza ezer konpontzen. Irakasleak ikasleari gertatzen zaionaren sintomak edo horien zantzuak antzematen trebatzen dira urteekin; banaka batzuek baino ez dute jakin ohi ikasleari zer gertatzen zaion eta are gutxiagok zer egin beharko litzatekeen ikasleari egoera gainditzen laguntzeko. Argi dagoena da arazoa daukatela Iñigorekin.
‎" Honek ere kaiolatik beherako bidea egin dik" esanez jakinarazi zien bere lagunei. Halakoetan zer egin behar zuten ongi ikasita zeukaten, erakutsitakoaren arabera, ezbairik gabe hasi baitziren pausoak ematen.
‎Laster antzean, besoetara eman zion haurra Malenek, toalla batean bilduta, zilborrestea moztu eta goitik behera ongi garbitu ondoren. Margaritak ez zekien zer egin behar zuen jarraian, are gutxiago haurra negarrez hasi zelarik.
‎Eztiki, Iranzu; eutsi atzamarrei. Ahaztu, bizi eta bizitzen utzi, horra hor zer egin beharko lukeen; berak ere badaki hori inork esan gabe. Baina, nolatan ahaztuko du amarena?
‎Berehala konturatu zen, ordea: esnatzen zenetik loak errenditzen zuen arte, fantasmak ez zuen bakean uzten, beti zebilen gizasemearen atzetik, zer egin behar zuen esanez, zertzuk esan behar zituen aginduz.
2018
‎Mutikoak begirada bat gurutzatu du nagusiarekin, zer egin behar ote zuen galdetu nahiz. Nagusiak jarraitzeko keinua egin dio," buka dezagun behingoz, agure ero bat besterik ez da eta, testamentua idatzi edo bere buruaz beste egin nahi du agian", makina hori bizkar gainean hartzea suizidio bat da behintzat, hara hor testamentua, orri zuri bat eta gizon bat hilda, lepoan oskoltzat hartutako Underwood makina baten azpian, goian bego.
‎Maiderrek garrasi eta, aldi berean, salto egin du Katrin besoetara biltzeko. Loreak ere poztu den itxura egin du, eta berarekin kontaktuan jartzeko zer egin behar duten galdetu dio, festa antolatzean abisatzeko, adibidez. Katrinek badaki Zerbitzu Zentraletatik kanpo dagoenarekin ezingo duela berak harreman zuzenik eduki, ez bada baimen berezien bidez. Ezingo diote deitu, ez ikusdeitu ezta zuzeneko mezuak bidali.
2019
‎Auschwitzeko tatuatzailea denbora beldurgarri batean bizitzea egokitu zitzaien bi pertsonen historia bat da, askatasuna ez ezik, duintasuna, izenak eta identitateak lapurtu zizkieten bi pertsona arrunt eta korrientena. Lalek zehatz eta gordintasunez kontatzen digu zer egin behar izan zuten bizirik irauteko. Berak goiburu honen arabera bizi izan zuen bere bizitza:
‎–Hona hemen zer egin behar duzun. Bihar goizean, hartu Gita eta eraman ezazu Kanadara, ahal duzun moduan, arrastaka, bultzaka, edonola.
‎Milaka emakume inguratzen ari dira, ilaretan. Nahasmena da nagusi, ez zaintzaileek ez presoek baitakite zer egin behar duten zehatz. SSek ez diote kasurik egin Laleri, nahiz eta emakumeen ilaretan barna dabilen.
‎–Horra non datorren Baretski. Berak esango digu zer egin behar dugun. Ez txintik esan.
‎Eskerrak. ? (Zer egin behar dut, Karmen, esadazu zer egin behar dudan.)
‎–Ai, ama. Eta zer egin behar duzu?
‎Hiltzeko, onegia. Beraz, zer egin behar zuen Karmelek?
‎Ezin dut ireki. Paketea zabaltzeko zer egin behar den ez baneki bezala nago. Ikasi egin behar ditut keinu eta mugimendu guztiak.
‎–Bizi ezazu esperientzia, kariño, ulertzen dut. Niri zure adinean ez zitzaidakeen gustatuko inork esatea zer egin behar nuen.
‎–Zu bazoaz; badakit. Bihotza hautsi zait hasieran; geroago argi ikusi dut zer egin behar dudan. Dudarik ez dut.
‎Ni neska prestua eta saiatua naiz, eta, eguna joan eguna etorri, ahaleginak eta bi egiten ditut suspertzeko, eta kristo guztiari obeditzen diot, gainera: Mediku Erreabilitatzaileari, Psikologoari, Neurologoari, Logopedari, urliari, sandiari eta berendiari; hau da, atzera lehen izan nintzen neska izateko zer egin behar dudan esaten didaten guztiei; eta, hala ere, badakit inoiz ez naizela atzera izango, osorik eta erabat, lehen izan nintzena; ez, ez naiz gehiago izango gidari mozkor kirten hark ni hankaz gora botatzea erabaki baino segundo bat lehenago nintzen neska hura. Saiatzen naiz izaten (eta inoiz sendatzen ez diren beste pertsona batzuekin konparatuta, miraria ere bada kasik ni hain bizkor eta hainbeste suspertu izana), ba hori, esaten ari nintzen bezala, saiatzen naiz izaten neska baikorra eta positiboa, nahiz eta ondo dakidan bizi  tza izorratua dudala, horixe baita egia, eta hala ulertu behar duzue:
‎"... halako kasuetan zer egin behar du itzultzaileak. Jatorrizkoan ikusitako akatsa errepikatuko du itzulpenean ere?
‎Kontatu dudanaren haritik, bada: idazle izan nahi duen gazte (edo ez hain gazte) batek aholkua eskatuko balit zer egin behar lukeen bere estiloa lantzeko (nekez gertatuko zait horrelakorik), bi gomendio egingo nizkioke: esango nioke izateko irakurle handia (ezinbestekoa izango du itzulpen asko irakurtzea), esango nioke itzultzeko literatura ona.
‎Zein erraz sortzen den gure buruko chip debilidadeak jotako horietan Propaganda jaun ahaltsuari saltzea komeni zaiona! " Baina, zer egin behar dute horrenbeste ordainduta pisu bat Zarautzen alokatu dutenak?". Erruki guztiak trumilka pilatzen dira horrelakoetan.
2020
‎Egia da poema batzuk argitaratu nituela literatura-Â aldizkari hungariar batean, baina nire lana argitaratzeko aukerak, posibilitateak horretantxe geratu ziren. Eta, urte luzez tematsu jardun ostean, lortu nuenean burutzea bi antzezlan frantsesez, ez nekien oso ondo zer egin behar zen, nora igorri behar ziren, nori igorri behar zitzaizkion.
‎Oraindik makinaz idatzi behar da, orraztu, atzera makinaz idatzi, soberan dagoen guztia kendu, orraztu behin eta berriro, harik eta testua itxurazkoa iruditzen zaidan arte. Horra iritsirik ere, ez dakit oso ondo zer egin behar den eskuizkribuarekin. Nori igorri, nori eman?
‎Mikelak bazekien zer egin behar zen. Umearen eskua luzatu zion Rosariori bitan pentsatu gabe, eta ardiaren aluan sartu zituen bereak.
‎–Eta zer egin behar dun hik, bada?
‎–Badakik zer egin behar duan, doktore. Sendatu Ramon.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia