Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎Ongi dago; baina, Edurne jarraitu nuen nik, esadazu: zer arraio egiten duzu orain. Noiz egoten zara berarekin?
‎Baina... orain zer? Orain zer arraio egin behar nuen aurrean nuen zoro harekin?
2001
‎Bat bateko ahots batek gogoeta sozio deportibo mamitsuagoak galarazi dizkio ordea. Ieeepa hi, bizkarreko lagunkoi baina sendoa jaso du, zer arraio egiten duk hemen bakarrik. Unai da, koadrilako lagun bat.
‎F (asaldatuta): Baina zer arraio egiten duzu gizagaixo horrekin, basapiztia!
2003
‎Zer erantzun ez dakiala gelditu haiz, lelotu antzean. Une batez galdetzekotan egon haiz zer arraio egin duen azken bi ordu eta erdian, zergatik gelditu den azterketara, ea ez duen Darocara joan behar, zergatik ez dian baimenik eskatu azterketa hori ez egiteko eta abar eta abar... Baina" zuk ikusi" esan diok, besterik ez, katedratiko txatxu horrek.
2004
‎Baina apenas ikusten eta bereizten dudan txiki txikitan zer gertatzen zen. Adibidez, ez naiz oroitzen askotan zer arraio egingo nuen ikastolatik ateratzerakoan. Zerbait gertatu da nire buruan, zeren hamalau hamabost urtetik aurrera memoria oso argi daukat.
‎Dena dela, zertara dator hau, zer arraio egingo du Jainkoak honetan guztian. Ideiak ez datozela ez fedetik, ez sentimenetatik, esateak arazoa konpondu beharrean uzten gaitu, azken batean, badagoelako mamizko arazo bat aurre egin behar zaiona, hautsita dagoelako nire eta kanpoko munduaren arteko lotura, nire barruko munduaren eta mundu fisikoaren artekoa alegia eta, oraindik, ez dagoelako naturari buruzko ezagutza zientifikoari fidagarritasuna emango dion zutarria ipinita.
2006
‎Itzalita ematen zuen sugarra piztu dio Fidelek sabel inguruan. Batzuetan bere buruari galdetzen dio zer arraio egiten ari den egunkarian lanean, hara eta hona heltzeko sekulakoak eginez, Fidel bezalako erdipurdiko batek dena pikutara bidaltzeko gero, edo, Fidelik ez balitz ere, gutxi batzuek irakurriko duten artikuluan bere indar guztiak alferrik galtzen. Ordu gutxiko kaduzidadea duen lanean jartzen baititu bere indarrak.
2007
‎–Ez dakit zer arraio egiten dudan hemen, Jesus!
‎Izarrak lokatu eta lurrak ikaran paratzeko moduko harridura egin zitzaion keinuan, nahiz eta ez zegoen zertan Sherlock Holmes izan hainbateko korapiloa askatzeko. Aski izaten ahal zen galtzak behar baino beheitiago edo elastikoa behar baino goitiago eramatea galtzontziloa agerian uzteko; baina zer arraio egiten zuten hitz haiek grabagailuan gorderik bere zain. Ihardespenaren premia nabarmendu zitzaionez begietan, hitza atera aitzin muxu batez mututu zuen erizainak.
2008
‎omen zaio abertzaletasunari: zirt edo zart, esan dezala behingoz zer arraio egin nahi duen bere nazio hizkuntza omen duenarekin. Aurrera ala atzera, baina garbi dezala auzia behin betiko:
‎Horratx koska guztien koska tzarra: abertzaletasunak ez baitaki zinez eta benetan zer arraio egin euskararen auzi bihurriarekin, ez baita gai sentitzen buruhaustearen handiari neurria hartzeko. Gogaikarri ari zaio bihurtzen euskararen zama, txit gogaikarri.
2009
‎Larunbatean Batasuna berreraikitzea leporatuta izan ziren atxiloketak salatzeko izan zen manifestazioaren harira, Jaurlaritzako bozeramaileak esan du EAJk bere posizioa argitu behar duela, indarkeriaren aurka dago, baina gaitzesten ez dutenek egin zuten manifestazio, ez da ulertzen zer arraio egiten zuten hor. Dena dela, Mendiak azpimarratu du harreman ona dutela Alderdi Jeltzalearekin.
‎–Eta zer arraio egiten du alacantar peto peto batek uharte gaizto honetan galduta, Indiako Ozeanoaren erdi erdian?
‎webguneei ostatua ematen dien enpresa batean, labur eta argiro azalduta. Marketing burua naiz eta inoiz zeuen buruei galdetu badiezue zer arraio egiten duen marketing buru batek edozein enpresatan, erantzuna sinplea da: denetarik.
‎Eta ematen du, ikusita zein handia den gurean futbolzaletasuna, independentzia lortu osteko arazo nagusietako bat futbol ligarekin zer arraio egin izango dela.
‎–Kaka zaharra, erabakiko duzu behingoz zer arraio egin behar dudan, sartu ala atera??
‎JOANA. (Unairi ukalondokoa emanez) Oso hunkigarria, baina zer arraio egiten dugu hemen?
‎Ez zegoen dudarik, Kronsky zen. Baina..., zer arraio egiten zuen kongresuan. Kronsky ere jabetu zen Ireneren presentziaz, eta agur keinu bat egin zion eskuetan zuen kapelarekin.
‎Baina koronelak, hiraz ero, mahaia ukabilaz jotzen du, eta zera jakin nahi du: zer arraio egiten duen hainbeste idazle ezkertiarrek berak zuzentzen duen egunkari orekatu famakoan.
2011
‎Franek, bitartean, erizain lanak egiten zituen, eta beste biek bakea ematen ziotenean, bere pentsamenduetan murgiltzen zen. Oraindik ez zekien zer arraio egiten zuen ziega hartan, sekta baten atzaparretan eta hiltzeko arrisku bizian. Aste bete lehenago lasai asko zegoen bere ordenagailuaren aurrean, baxua jotzen lagunekin eta argazkiak ateratzen asteburuetan; orain berriz, kaiola zulo ilun hartan hotzak uzkurtuta zegoen, estu eta larri, eta beldurrak hilda zegoela inori kontatu ezinean.
‎Bolada hartan Donibanen nintzela, jakin nuen pasaportea ez eramateagatik Ortega eta Ibañez, muga espainiarreko bi buru, atxilotu zituztela Biarritzen. Handik egun batzuetara oraindik zer arraio egiten ari ote ziren han ari nintzaion galdezka neure buruari eta Ingalaterrako kontsularen gidariarekin topatu nintzen Donibaneko kale batean, dudarik gabe polizia zen hogeita bost bat urteko gazte batekin. Agurtu nituen eta gidariak esan zidan hantxe aritu ginela hizketan urtebete lehenago Melitón Manzanasen partetik etorri zen batean, orduan zetorren bezalaxe.
2012
‎Hori asmatu ahal izan du orratz txikia orratz handiaren atzean ezkutatzen dela konturatu ondoren. Janzten hasi da presaka, iratzargailuak seietan jo ez zezan zer arraio egingo zuen gaizki pentsatzen duen bitartean. Edo ez dabil ezer herri alu honetan...
2013
‎esan die. Baina zer arraio egin duzue, arras suminduta dirudi.
‎Eta zer arraio egin nuke?
2014
‎–Hasieran muzin egin nien. Patxik, itxuraz Anderri kasurik egin gabe?. Joder, zer arraio egin behar nuen nik ETAn. Gero, ordea?
‎Beraz, honako galderari erantzun ‘arrunt’ bat eman nahi nioke: zer arraio egiten zuen Parsifalek bigarren eta hirugarren ekitaldien arteko bidaia luzeen artean. Benetako ‘Griala’ pertsonak dira, haien sufrimendua.
‎– Jakin nahi nuke –esan zuen Gotzonek– zer arraio egiten dugun kotxe zahar honen barruan zain. Horixe jakin nahi nuke.
‎Eta zer arraioa egin zuen?
2015
‎Beno, lan bat gutxiago. Alarma joka hasiz gero, zer arraio egin ez zukeen asmatuko bestela. Txakurraren atzetik abiatu zen.
‎Arnasa sakon hartu zuen Errek. Baina zer arraio egiten ari zen han. Ez zen planta hutsa, hausnartu zuen, bere bizitza iparrorratzik gabe zebilen.
‎Iraragorrik, birao jario, boskotea ixten zuen atzetik Langararekin batera. Alderrai ibili ziren minutu batzuk, nora zihoazen arretarik jarri gabe, zer arraio egin behar zuten asmatu nahian. Boikot saiakerak eta Moskura joan behar zutelako berriak hoteleko giroa erabat nahastu zuten.
‎Noski, nik ere badakit umerik gabe askoz lasaiago biziko ginatekeela, askoz erosoago, libreago, hitz batean. Baina zer arraio egingo dugu, Leire. Pentsatzea genuen lehenago!
‎Barbara, zer arraio egin duzu?
‎Ezin dut ulertu zer arraio egiten duzun.
2016
‎Saiatu naiz amonari tinko begiratu eta beste mundu batean murgildutako norbaiten itxurak egiten, baina begiak mutilarengana joaten zaizkit, eta haren begiradarekin topo egiten dudan bakoitzean nire ile laburren sustraietaraino gorritzen naiz. Olatu gorria bularraldetik hasi eta betileetaraino igotzen zait, eta ez dakit zer arraio egin. Alde daukadan gauza bakarra da bera ere gorritu egiten dela.
‎Ur minerala ireki nuen eta konta ziezadala dena zehatz eta zeharrik gabe, ez altxatzeko deus, esplika ziezadala dena guztia, nork eman zion nire segapotoaren zenbakia, nola ezagutu ninduen bere alabak, Andrea alaba zuen edo bertze zerbait, import export hartan mugitzen zuena aipa zezala, eta zer arraio egiten genuen han, gezurrezko luxury hartan, alegia, aita ontziolan soldadore ama etxean jostuna zituen ume hura, Anton Monteiro, lau arauak ikasia, bigarren mailako futbolari ohia, non zegoen kokatua Galiziako ustelkeriaren organigraman.
2017
‎Politika da, azken batean, Tabakaleraren irekiera, halako batean ireki den horretan azkenean zer arraio egin eta egongo den oso ongi ulertu ez badut ere, nahiz eta artikulu eta elkarrizketa zenbait irakurri. Politika ez al da ba, egun batzuk lehenago Kortxoenea itxi eta eraitsi nahi izatea?
‎Zera esan nahi dut, nola hasiko zara beste lagun batekin zure andreaz hitz egiten, nahiz eta lagun handia izan? Eta zer arraio egin zezakeen berak, kontatu izan banio ere?
‎–Nik bazekiat nork eta nola hil zuen gizon hura, baina jakin ote daiteke zer arraiorengatik egin zuen hori?
‎Harrituta bai. Jakin nahi du zer arraio egiten duen bere ahizpak, ahizpa bakarrak, amaren logelan, hogei urtez desagertua egon ondoren. Jakin nahi du nola sartu den amaren etxean, ze asmorekin.
‎Eta galdera da: zer arraio egiten dugu guk kasu honetan?
‎Galdera da zer arraio egiten duzun zuk hemen, nigeriarren kasuaz arduratu beharrean.
‎Esatea nahi luke zer arraio egiten zuen kanposantuan hilobi bateko lurra iraultzen. Zer zuen buruan.
2018
‎Baina zer arraio egin dute gure super-heroi ustel hauek. Orain Erro2Ken5 ez da isildu ere egiten!
‎Urratsak ebakuntza gelaren aurrean gelditu ziren, eta Charcot, tenientea eta bi soldadu agertu ziren atearen bestaldean. Burua urratu beharrean zetorren medikua, oraindik jakin gabe nola azaldu behar zien militarrei zer arraio egiten zuen gelaren barruan bikote batek blai eginda eta herritar zauritu bat sendatzen. Horregatik, harri eta zur geratu zen, Sophie erizainez eta hari laguntzen zion gizon ezezaguna zeladorez jantzita ikustean.
2019
‎Orduan, esan: zer arraio egiten duzu hemen?
2020
‎Eguraldi kaxkar honekin zer arraio egin dezaket, galdetu dio aireari, euria zalapartaka ari duela konturatu eta gero.
‎Eta akabatu nuela pentsatu nuen. Eta pentsatu nuen, ostia santua, Jainko maitea, Jaume, zer arraio egin duk. Eta plastikozko kadiraz, eta komisaldegi grisez eta polizien ibilera itsusiz eta guardien ibilera zarpailez eta kristal lodiz eta kantoi zikinez eta eskola edo ospitaleetakoen modukoak baina, horrelakorik ahal bada, milioika bider tristeagoak diren baldosaz atonduriko bide iluna begiztatu nuen neure aurrean.
‎Kantek erakusten du zientziak egundo ez dituela galdera metafisikoak erantzungo. Hala ere, gizakiak, gizaki deno, beti galdetuko du ea Unibertsoa, Lurreko bizia edo norberaren bizitza zoriak ala helburu ulergarriren batek mugitzen ote dituen, zerbait gertatuko al zaigun hil ostean, zer arraio egiten dudan mundu arrano honetan.
‎Gaueko isiltasunean izugarrizko hotsa atera zuen harriaren plastak. Hura entzutean, Joxepa kamisoi hutsean atera zen etxetik korrika, gizonak zer arraio egin zuen ikustera.
‎Ez dakit zer arraio egiten dudan hemen!
‎Eta zer arraio egingo dugu?
2021
‎Eta jarraian ideia nagusia finkatzen du: “Orduan, bertsolari izatearen kakoa norberak bertsoen bitartez zerbait berezi eta berri esatearen baitan ikus badezakegu, oraingo eratzaile, gai jartzaile eta bertsolari batzuk esan diezaidatela zer arraio egiten ari geran bertsolaria besteak jarritako gaien esale huts bezala erabiltzean”.
‎Bistan dago begitan hartu nauela, ez dela nitaz fidatzen badaezpada, ezin esan badaezpada zer edo zer dela eta, ez didala lehen larderiazkoa eta gero destainazkoa bakarrik izan nahi duen bere begiratu bizia gainetik kenduko bere tabernatik ospa egin arte. Orain bai, zer arraio egingo dut ia deskuiduan eskatutako katxi honekin. Badakit dudala garagardo guzti hau edan.
‎Ederto, orain transplantatu ideia hori zeure izatearen beste alderdi humanoago horretara, eta esan zeure buruari: " Datorren asteartean Nemesis Eguna da; zer arraio egin niezaioke alboko jende nazkagarri horri, halako iskanbila zentzugabea sortu zuten horiei Ping Yangek haginka egin zionean beren ume txikienari?" Orduan, egun seinalatuan, ikaragarri goiz jaikiko zinateke eta euren lorategira salto egingo zenuke, lorezaintzarako sarde on bat hartuta, beren tenis zelaia zulatzeko trufen bila, eta, jakina, horretarako aukeratuko zenuke ereinotzek be... Ez zenuke trufarik aurkituko, baina bai bake ederra, inongo opari kopuruk sekula eskuratuko ez lizukeen tamainakoa.
‎Nik gizon bat hiltzeko lagundu egin nuen. Garaian bakarka, zer arraio egiten zuen euren emazte edo amarekin harremanetan, zer nolakoetan. Paso egin nuen inori eman nahi ez nizkion azalpenak saihestearren.
‎Luze egiten zitzaidan eguna. Etxean sartuta egoteari egozten nion nire ezgaitasuna; hondartza banu, mendia banu, baina ez dakigu zer arraio egin gure denbora librearekin... Gogaituta hilko ginateke munduko denbora guztia guretzat bagenu.
‎Ikasturte berriarekin hasi nuen beranduenez nor nori nork, baldintza eta subjuntibo, ez banuen nire postua galdu nahi. Bederatzi hilabete nituen aurretik, baina... zer arraio egingo nuen gero motoarekin. Prezio erdian saldu?
‎Orain, egun haiek gogoratzean, barre egiten dut, zer arraio egingo dut ba! Baina Fridarekin eta Marlonekin igarotako arratsalde gogoangarriaren ostean, kezka gailendu zitzaidan berriz ere, une hark emandako zorionaren eta harriduraren gainetik:
‎Gogo handirik ere ez, ordea; operazioa errepikatzeko gonbidapenik ez zidan egin, gainera, eta bazkaltzera bakarrik Gasteizaino joateak, bada, ez ninduen askorik erakartzen. Hala ere, Pinpilinpauxaren azken gorabeherak ezagutzeko irrika neukan; horrez gainera, nire apartamentuarekin zer arraio egin ote zuen ikusteko jakin mina sortu zitzaidan. Pinpilinpauxak bi muturretara jo zezakeen:
2022
‎Baina zer arraio egiten duzu. Hil egin behar ninduzun.
‎Baina zer arraio egiten duzu?
‎Eta nire buruari galdetu diot zer arraio egiten ari naizen.
2023
‎Kontatuko didazu zer arraio egiten duzun hemen, ezta. Abisatu gabe, gainera?!
‎Baina, askotariko diagnostiko eta terapia distiratsuak gorabehera, kontubernio psikiatriko hartan inork ez zuen arrastorik, ezta jakin nahi ere, zer nolako buru-hauste, desira, sentipen eta itxaropenak genituen zulo hartako gizagaixook. Eta nik neure buruari estonatuta galdetzen nion, António zer arraio egiten duk zulo honetan. Erotu egin al da mundu guztia?
‎Nolanahi ere, nik halako buru-haustea nuen buruan, non jadanik ez bainekien nor ziren haiek eta nor ginen gu, eta zer arraio egiten nuen nik, Bidaso bazterrean lekuz kanpo bizi nintzen gizagaixo portuges honek, gizartearen gehiengoari bost axola zitzaion saltsa lodi haren erdian, zeren nahita edo nahi gabe alde guztietatik kakaztu baininduten, eta gaur da eguna, psikologo jauna, non neure buruari galdezka jarraitzen baitut inongo erantzunik aurkitu gabe. Eta noiz erabat mozkortuta, noiz eromenaren ertzean, atzera begiratzen dudan bakoitzean, amesgaiztoak ditut eta sinestezina iruditzen zait erreka bazter honetan nire begiek ikusi dutena.
‎Entzuna nuen AGK Agintaritza Global Konputarizatuak gisa honetako egoerak eragiten dituen esperimentuak egiten dituela pertsona batzuekin, baina teoria konspiranoikoak zirelakoan nengoen. Niri gertatzen ari zaidan hau AGKren esperimentua bada, zer arraiotarako egina da. Neure buruarekiko arrotz esnatuko ote naiz bihar ere?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia