Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2001
‎Horixe zen nik ulertzen nuen bakarra, baina hortik aurrera ez nintzen tutik ere ez nuela ulertzen esatera ausartzen; hobeto esanda, bai, bitan ausartu nintzen: lehenean, bideo bati buruzko xehetasun batzuk esplika zitzala eskatu nion saltzaileari, eta laster geratu zen argi berak ere, su artifizialezko lau memelokeria alde batera utzita, ez zekiela ezer, eta gainera, nahikoa zipotza zenez, niri mehatxua eginda bukatu zuen azalpen saioa; bigarrenean okerragoa izan zen, bigarrenean morroiak informatikaz bazekien, eta lau orduz jardun zuen bere produktu informatikoen xehetasunak, gorabeherak eta inguruabarrak azaltzen, halako sakontasunaz eta egia bilatzeko nahiaz non, une jakin batetik aurrera, denboraren etengabeko isurtzeaz, bizitzaren labu... Bi kasuotan, zipotzarenean bezala filosofoarenean, emaitza praktikoa berdina izan zen:
2003
‎Kontua da Mercedes eta Martinaren etxetik irten eta bigarren etxean sartu zenean," Ministeriokoa naiz" esan eta andre birrindu batek ezetz erantzun ziola, berak ez zekiela ezer Museoaz eta koadroaz, semeari itxaron ziola, baina ordu bietan heltzen zela Museotik semea, edo apur bat beranduago, eta goizegi zela oraindik, aterako ziola bitartean gazta apur bat eta pernila, eta edatekoa ere bai, nahi bazuen eta sabel gaiztokoa ez bazen. Matiasek azaldu behar izan zion grabazioa egitera etorri zela bera, ez Museo kontuetara edo koadro kontuetara.
‎Argazkiaren atzeko aldean mozorroturik ageri ziren gainerakoak nortzuk ziren galdetutakoan, berak ez zekiela ezer erantzun zuen. Baina hanka sartzea, argazkia non zegoen aterata galdetu zitzaionean egin omen zuen.
2004
‎Bere mutil laguna izandakoa zen Joseba. Eta baziren bi urte neskak ez zekiela ezer mutil haren inguruan. Zertan ote zebilen?
‎Joseba txoko bateko eserlekuan jarri eta mina jasateari ekin zion, mutu. Bi urte luze ziren ez zekiela ezer Mireiaren bizitzaz, bizitzez, ametsez. Horrek ez zuen arinago egiten itsumustuko oinazea.
2005
‎Oraindik ez zioat nor naizen esan; gaia saihesten ahalegintzen nauk, baina gero eta gehiago kostatzen zaidak, gero eta sarriago galdegiten dik nire familiaz, nire iraganaz. Asteazkenean" non egon zara azken hamar urteetan?" galdetu zidaan; aurpegira begiratu eta berehala ikusi nian ez zekiela ezer, esaldi bat zuan, besterik gabe. Zer gertatuko duk bere laranja erdia limoia dela jakiten duenean?
2006
‎Anek berebiziko ahalegina egin behar izan zuen aurpegia ez aldatzeko. Guztiz beharrezkoa zen Pons ez ohartzea berak ez zekiela ezer Goldberg bildumari buruz. Jakinaren gainean egotearen itxurak egitearren, Malenferrek errandakoetatik zerbait kontatzea deliberatu zuen:
‎Aristokraziako indar eskuinzale eta militaristen artean zebilen konplot eta altxamendu giroan ohikoa zen istorioarekin ari zen Dimitri. Iritzi zuten Errusiako lurralde guztietako tsar ahalguztidunak, Nikolas II.ak –Ingalaterrako erregearen lehengusua eta Alemaniako handiki familia bateko Alexandra Fiodorovnarekin ezkondua– ez zuela inoiz ez aginterako joerarik ez ahalmenik izan, ez zekiela ezer Errusiako indar militarrei buruz, ez zuela ezagutzen nola bizi ziren Errusiako biztanleak, ez zekiela agintzea zer zen, eta hanka sartze larriak egin zituela bai Japoniaren aurkako gerran, bai etxe barruko hainbat eginkizunetan ere. Tsar indartsua eta gogorra nahi zuten horri guztiari aurre egiteko, eta Dimitri Paulovitx zen Errusiako tsar izateko pertsona egokiena.
2008
‎–Ez zekiela ezer, guri! Nor zela uste ote zuen kalamidade hark!
‎NEKANE: Andonik DVDa erakutsi dionean, ez zekiela ezer esan du aurrena.
‎Gaur hamar urte Egin itxi eta garbiketa lan luze baten bidea ireki zutenean, esate baterako, iritzigile oso ezagun bati deitu zion lagun kazetariak, itxierari buruzko bat bateko iritzia eman zezan. Hondartzara zihoala eta ez zekiela ezer, hori erantzun zuen galdekatuak. Udako best seller argitaragabeari buruz hizketan entzun dut egunotan iritzigile hori, hondartzan nengoela.
2009
‎–Ez. Zergatik erran zidan ez zekiela ezer hilobiei buruz?
‎Itzuli eta astebetera agertu zen Grodor lehenengo batzarrera. Berarekin desagertu ziren beste hamasei lagunei buruz ez zuen ezer esan; esan zuen ez zekiela ezer, bakarrik eduki zutela bera gela batean.
‎Gure Zabaleta eta Maixux falta. Gu galdezka hasi ginen; baina Patxik, hala zuen izena taxistak, ez zekiela ezer, goizean goiz deitu ziotela, servizio, bat egitera.
2010
‎Neskak hasiera batean esan zuen ez zekiela ezer hilketari buruz, antza, Francisco Javier D.M.k (Carcañoren anaia) mehatxua egin ziolako; horrela azaldu du kontraesana.
2011
‎Une batez Mikel jokoz kanpo gelditu zen. Bat batean ohartu zen Patxik ez zekiela ezer jipoiari buruz. Deitu zionean, Lucíak ez zion xehetasun handirik emanen.
‎Andoni izeneko mutil bati egin ziotenak hartu zidan batez ere gogoa: eskailera zulo beltzean buruz behera zintzilik eduki zuten hainbat denbora, zekien guztia aitortu arte eduki zuten horrela, esango diguk zertan habilen separatista putaseme hori?, nola duk izena?, eta hark Andoni zela, eta besteak, zer Andoni eta zer redios, hi Antonio haiz, entzun duk?, Antonio kristauen hizkuntzan, non gordetzen duzue multikopista, eta Andonik ez zekiela ezer eta ez zekiela ezer.
‎Andoni izeneko mutil bati egin ziotenak hartu zidan batez ere gogoa: eskailera zulo beltzean buruz behera zintzilik eduki zuten hainbat denbora, zekien guztia aitortu arte eduki zuten horrela, esango diguk zertan habilen separatista putaseme hori?, nola duk izena?, eta hark Andoni zela, eta besteak, zer Andoni eta zer redios, hi Antonio haiz, entzun duk?, Antonio kristauen hizkuntzan, non gordetzen duzue multikopista, eta Andonik ez zekiela ezer eta ez zekiela ezer.
‎Ez zirudien beste aukerarik zegoenik eta baserrira itzuli ginen egur pixka bat eginda. Bueltan kanpamenduarena aitatu genion aitona Batistari eta erantzun zigun ez zekiela ezer, aspaldian ez zela hara igo, baina langile haiek ez zirela pertsona gaiztoak, gose handia pasatzen zutela. Neska itzuli zenean ongi joan ginen bide berritik, eta han ordubete galduagatik, esneketaria atera baino lehen iritsi ginen.
‎" Baina ordaindu dizuete eta!". Esan zidan bi ordainketa egin zirela Tomasen eta nire izenean eta berak ez zekiela ezer gehiago, Florentinorekin hitz egin nuela, bera baitzen mugalarien buru momentu horretan.
2012
‎Nire txandan eztabaidatzen ari ginen datuen gainean ez zekiela ezer egotzi nion eta hori dela eta, ezjakin esan nion, azaldu du EAJko legebiltzarkideak. Nire ustez, Patxi Lopez ez da ezjakin; momentu hartan eztabaidatzen ari ginen informazioaren gainean ezjakina zela esan nahi nuen, zehaztu du.
‎Baina Ama Paresik egia osoa kontau zidan: garbi adierazi zidan nire amak ez zekiela ezer. Berari ni hilda jaio nintzela sinistuarazi eta aitak lapurtu ninduela; bueno, aitonak.
2013
‎Baina gidariak ezetz. Berak ez zekiela ezer. Gainera, bera gidaria zela, eta ez gida turistikoa edo bere osaba.
‎Ez nintzen ausartu. Ez zekiela ezer erantzun zidan, ez arduratzeko hartaz, Erroman geratuko ginela biok, nahi nuen guztia izango nuela berarekin.
2014
‎Atzerantz begiratu zuen, etxeko aterantz, hitz egiteko besteren baten baimena behar zuela iruditu zitzaion Ireneri. Ezer ere ez zekiela esan zuen halako batean, horretaz ez zekiela ezer ere, No sé nada, yo, de eso no sé nada. Esku bat askatu eta lepoko gurutzea erabili zuen atzamar artean.
2015
‎Baina ez, Mario Fernandezek bakarrik jakitea da sinesgarria ez den bakarra. Joseba Egibarren ahotik EAJk dio ez zekiela ezer, Fernandezena jarduera irregularra izan dela eta Cabiecesen lanpostuaz kontsultatu izan balitzaio, alderdiak ez lukeela onartuko Kutxabanken halako esku hartzerik, hori ez delako bere zeregina.
‎Erraza zen kokaina saltzea, baita kiloka ere; gainera, poliziak moztu aurretik harrapatzen zuen normalean, eta horrek esan nahi zuen kalean baino garbiagoa zela, garestiago saldu zezaketela. Nagorek dudekin jarraitzen zuen; Ibonek azaldu zion berak ez zekiela ezer ISO arauez edo prentsen produkzioa igotzeko neurriez, baina drogen inguruan gauza gutxi izango zirela berak ezagutzen ez zituenak.
‎–Zuri azken aldian kokaina asko ikusi dizutela esan digute, esan zion kaleko jantzitakoak Ibonen lagunetako bati. Honek bere amaren pentsioagatik zin egin zion berak ez zuela trafikatzen eta ez zekiela ezer horretaz.
‎–Nola ez zekiela ezer. Zer ez zekian?
‎Bulegora igo, partea eman Ertzaintzari, Gurutze Gorriari eta Frantziako poliziari, eta segituan gaueko txanda egin zuten bi erizainen logeletara jo zuen. Gaueko arduraduna zenak, ohetik aterata, esan zuen ez zekiela ezer ere, ez zutela inolako mugimendurik antzeman gau osoan, ez zutela inor ikusi inondik irteten. Lo hartu al zuten galdetu zion orduan zuzendariak.
‎Espainiako Bankuak derrigortzen zuen funts horiek mantentzera eta zaintzera, baina banku izaera galduta, zorro horretan eskua sartu zezaketen. Epailearen aurrean Milletek argudiatu zuen hark ez zekiela ezer eta errua Torrari bota zion. Torrak, berriz, ez zuen ezer esan.
‎Ez zuela erabaki zuen. Romanen inguruan ez zekiela ezer erabaki zuen bezalaxe. Ezezagun batekin egon zirela.
2016
‎" Akordioa aurrekontuetara txertatzeko egin genuen azken bileran hartan ohartu ginen, alkateordeak aurretik egindako bilera horietaz ez zekiela ezer, eta esan zitzaigun akordio hori ez zela posible", jakinarazi zuen Arregik. " Ez dakit alkatea gezurretan ari zitzaigun edo, agian, bere etxean ere gezurretan ibili ote zen", gehitu zuen.
‎Proposamen hori onartu eta 2016ko udal aurrekontuei babesa erakusteko bi baldintza jarri zituen koalizioak: batetik, alokairu sozialerako bideratutako diru partida jartzea, 40.000 eurokoa; bestetik, hondakinen bilketa sisteman akordio batera iristea." Akordioa aurrekontuetara txertatzeko egin genuen azken bileran hartan ohartu ginen, alkateordeak aurretik egindako bilera horietaz ez zekiela ezer, eta esan zitzaigun akordio hori ez zela posible", jakinarazi zuen Arregik. " Ez dakit alkatea gezurretan ari zitzaigun edo, agian, bere etxean ere gezurretan ibili ote zen", gehitu zuen.
‎Harritu eta dezepzionatu egin zuen Baakirrek bertan bizitzen jarraitzeak. Ohartu zen seguruenik Nagore Artundok ez zekiela ezer mutilak 8 solairuko auzokidearekin zeukan aferaz. Une batez dena kontatzeko bulkada izan zuen, baina garaiz eutsi zion mihiari.
‎Eta une berean ulertu zuen ez zekiela ezer zelatari profesionalei buruz. Biharamunean herriko liburutegira joan eta nobela beltz bi hartu zuen maileguan.
2017
‎" gizajoak!". Martxelok, ez zekiela ezer. Ahoa eskuan entzuten zuen, tortilla murtxikatzeko ahalegina egiten zuen bitartean.
‎Hiru zerbitzari zeuden sukaldaria, neskamea eta garbitzailea, klase ertaineko edozein etxalde arruntetan bezala. Sukaldaria ez zen asko hitz egiten zuen horietakoa eta atea itxi zion ia; baina Scaifek esan zidan ziur zegoela ez zekiela ezer. Etxe ondoan etxe berri bat zegoen eta behatzeko ezkutaleku oso ona izan zitekeen.
‎Aurpegia mudatu zaio Valeriorena kontatu diodanean. Harrituta dagoela, ez zekiela ezer. Pertsona on bezala gogoratzen duela Anaia Valentin, oso zuzena.
‎Senarrak bigarren mehatxua jaso zuenean deitu egin nion, lagun baten bidez. Gaztigatu nion ea ez ote zegoen inor zentzuduna, horrekin amaitzeko. Esan zidan ez zekiela ezer. Esan nion ez nengoela tontakerietarako, baina neuk egin nuenez berari dei egiteko urratsa, kontatuko niola dena.
‎–Gainera, Frantziak eta Espainiak akordio antiterrorista bat dutenez, Parisek esaten zuen ETArena Madrilen arazoa zela, ez berea, eta gaia ez zegoen agendan?. 2013 aldean bakegintzaz Brian Currinek gainetik zerbait aipatuta, Espagnacek dio bi aldiz galdetu ziola Hollanderi zer zegoen, eta erantzun omen zion ez zekiela ezer. ETAk jada Frantziari eskaintza bat egina zion elkarrizketa hasteaz, eta armagabetzeko keinu bat iragarriz.
‎Mikelek beste behin ere esan behar izan zuen bera ez zela inoiz Tximurekin egon Iparraldean. Berak ez zekiela ezer pistola kontuez.
‎Etxe eraikinak, Aduanaren fatxada, eraikin gorria, Isozaki Dorreak. Iñigori ez zion adierazi Josebak ez zekiela ezer beraiez; adierazgarria eta adierazia nahasten ziren, eta ondorioz bata zein bestea berdin zirela sinetsaraz daitekeen eremu horretan mugitu zen urtebetean, Josebak bazekiela aditzera eman eta, aldi berean, “amorante” bat izatea onartzen zion harreman bat eraikitzeko gauza izan zirelako –Joseba eta bera– harrotasuna arrazoi Iñigoren bizitzatik gainetik zegoela sinetsirik....
‎Biharamunean adarra jo zion lankideak. Senarraren mezuarena esan ez esan egon zen, txantxa giroan, baina irudipena izan zuen ez zekiela ezer. Jakin izan balu aipatuko zion zerbait seguru, eta argitu ere bai zertarako elkartu nahi zuen.
2018
‎“… (Bizenteren) erantzuna: heriotza horrekin ez zeukala zer esanik, ez zekiela ezer eta. Orduan, lapitz bat eskuan zuela, kokotsaren azpitik gora jo omen zuen juezak”.
‎Senarraren gainean ere ez zekiela ezer kargutu zen, ez baitzitzaion handik azaldu. Lanera edo nonbaitera joana izango zela harenbaten, pentsamendua etorri zitzaion.
‎Jean Pierrek txikotak askatu eta gainerako prestalanei ekin bitartean, ezagutzen zituen jainko guztiei otoitz egiten zien Iratik, Aloñak beldurra agertu arren, benetako izua berak sentitzen baitzuen. Izaki Goren hari eskatzen zion, arren, ez zekiela ezer txarrik gerta, eta patu ezezagun eta erabakitzaileari tratua eskaintzen zion, bera eraman baina gutxienez salba zezala Eñaut, mesedez, arren, otoi.
‎Nerabeen artean aitak amaren ahizparekin gaztetan izandako harremana zabaltzeak sortu zituen zirrararik handiena eta esamesa gehien. Naomik deseroso erantzuten zuen, labur, berak ez zekiela ezer, telebistek piztu nahi zuten morboa baino ez zela hori eta halako xehetasunek ez zutela ezertan laguntzen, ez amaren hilketa argitzeko, ez aita kartzelatik ateratzeko. Norbaitek edozer iradoki orduko ez zuen aukerarik galtzen aita etxean laster egongo zela zorrotz esateko.
‎Bazeukan Amnistiaren Aldeko Batzordekoekin hitz egin eta salaketa publikoa egitea, baina horrek ekar zezakeenak korapiloa egiten zion eztarrian. Beharbada, salaketa eta enparauetan sartu barik, poliziei esan ahal zien berak ez zekiela ezer, ezin ziela lagundu, ez zeukala horren inguruan zalapartarik ateratzeko asmorik baina, mesedez, bakean uzteko. –Bai, eta hik sinesten duk bi potrozorri horiek asko sentitzen dutela esan eta alde egingo dutela besterik gabe, hitaz ahaztuta.
2019
‎Elgetako logelan, gauerdiko ordu txiki mingotsetan loak hartu ezinik zegoela, Antton Zabalaren kontrako mendekua planeatzen zuen bitartean, Nekane Bengoa gauza batez ohartu zen: apenas zekiela ezer Niko Intxausti misteriotsuari buruz.
2020
‎Arrazoiren bat egongo zen horrela jokatzeko, galdetu zioten. Besagainak harrotu eta berak ez zekiela ezer erantzun. " Nekatuta nago.
‎Soka zatia eta mosketoia, ez dakiela; horri buruz esaten ahal duen guztia dela bere semea mendizalea dela. Ana eta Jokini dagokienez, ez zekiela ezer, eta hauen bien aipamena egiten duten paper zatien idazkera ez dela bere semearena. Eta argazkiko ezezagunaz ere ez zekiela ezer (autoa Naparrari saldu zionarena omen zen).
‎Ana eta Jokini dagokienez, ez zekiela ezer, eta hauen bien aipamena egiten duten paper zatien idazkera ez dela bere semearena. Eta argazkiko ezezagunaz ere ez zekiela ezer (autoa Naparrari saldu zionarena omen zen).
‎nahiz eta jakin giza mundua dinamikoa eta aldagarria dela, saiatzen da argi uzten balio batzuekiko konpromisoak egon behar duela; izan ere, gertakari, ekintza eta iritzi guztiek ez dute berdin balio. Sokratesek esaten omen zuen berak soilik zekiela ezer ez zekiela; aitzitik, dialogoetan ikusgai dago hori jakitea asko dela. Filosofia tentsio edo dinamismo amaigabe bat da ez ahaztu ‘filosofia’ hitzak jakintzarekiko desira edo tentsioa adierazten duelabi muturren artean:
‎Galdetuta ea LOk zerbait aipatu zion terroristak egiten ari zitzaizkion behaketaz, KLek erantzun du ezetz, haren ustez LOk ez zekiela ezer horretaz, eta bien arteko mintzoaldietan poesiaz eta poema haietaz hitz egitera mugatu zirela.
2021
‎Emazteak ez zekiela ezer?
‎Horren ondotik, oinaldean prakak sokaz estutu eta goseak amorratzen zeuden bost katu ekarri zituzten, atzapar zorrotzekoak eta ahotik lerdea zeriela. Anisa garrasika hasi zen; berak ez zekiela ezer, morroiak Adjib garbitzea proposatu ziola, eta hau eta beste. Orduan, prakak gerri jiran lasatu eta bost katuak barrenean askatu ostean, atzera lotu egin zizkioten.
‎Naparrak egin ez zuen bidaiako bi alegiazko lagunak ere atxilotuak izan ziren berehala. Solomok poliziari eta familiari agerrarazi zien hortaz ez zekiela ezer. Eta ez akusatu horiek ez zuten autonomoen aldetik inongo eraso edo salaketarik pairatu.
‎Esan nien berak ez zekiela ezer.
2022
‎Tea atera, baina kikarak ezpaineratu baino lehen, anfitrioia hasi zitzaien: bere senarra ez zela faxista bat, ez zekiela ezer gertatzen ari zenaz… Brodsky halako lozorro batean sartu zen bitartean, Sontag ez, Sontagek gauzak bere lekuan jarri zituen: " Inoiz entzundako ihardespenik handienetakoa izan zen hori".
‎Bidaiariak ere aitortu behar du ez zekiela ezer, ustekabean Hiru Kulturen Plaza ezagunera iritsi arte (edo, inoiz zerbait jakin bazuen, zeharo ahaztua zuela). Hiru Kulturen Plaza horretan Tlatelolco Plaza ere esaten diote, monolito bat aurkitu du, eta hori izan da han gertatutakoaz izan duen estreinako albistea.
‎gizon bi eta emakume bat. Mikel izeneko batek kontatu zuen bera enpresan hasterakoan ez zekiela ezer, ezta makinak pizten ere. Gainera, traketsa ere bazen.
‎Holohan jaunak esan zion Fitzpatrick jaunak zuela horren ardura. Kearney andreak esan zion berak ez zekiela ezer Fitzpatrick jaunari buruz. Alabak zortzi gineako kontratu bat sinatu zuela eta ordaindu egin behar zitzaiola.
‎Tea atera, baina kikarak ezpainetaratu baino lehen, anfitrioia hasi zitzaien: bere senarra ez zela faxista, ez zekiela ezer gertatzen ari zenaz... Brodsky halako lozorro batean sartu zen bitartean, Sontag ez, Sontagek gauzak bere lekuan jarri zituen:
2023
‎1889ko martxoaren 16an (T4) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti esaten zion entzun zuela oraindik ez zegoela ondo eta horrek atsekabe handia sortu ziola; tristura handia ematen ziola pentsatzeak, bera Johannarekin zoriontsu zen bitartean, Vincent miseria egunak pasatzen ari zela; ideia bat eduki zuela Johannak: ...tz barnetik espero zutela Vincentek osasuna berreskuratzea eta denbora labur baten buruan lanean hastea; apartamentu berria antolatzean atsegin handiz ikusten zituela Vincenten koadroak; gela asko alaitzen zutela; landareen benetako izaera jariatzen zutela; landetan zuzenki helduak eta umotuak ziruditela; hain urruti egon ez balitz, bisita egitera joango zatekeela, baina denborarik ez zuela eta ez zekiela ezertarako baliko zuen bisitak.
‎“Begoñaren elkarrizketak” izenekoa bitxia suertatu zitzaion, elkarrizketa horietako batean Begoña Martinez Urbistondok aitortzen baitzuen, eta agerian utzi, bere erabateko anparo eza; alegia, ez zekiela ezer gertatutakoari buruz, ez zeukala ezeren froga bakar bat ere, eta ez zekiela nori leporatu bere anaiaren desagertzea; are, Carvalhok ezagutzen ez zuen datu bat ematen zuen, zeinaren arabera, Kokotxa desagertu baino aste batzuk lehenago, Donostiako kazeta batek argitaratu baitzuen berri bat, adierazten zuena enpresari anonimo batzuek dirua ipini omen zutela Kokotxaren burua azpil batean zerbit...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia