2001
|
|
Bere onera etorri zenean antsiaz besarkatu ninduen. Sukaldera nire sorbaldan helduta eraman eta kafeontzian
|
zegoen
kafe apurra zerbitzatu nion. Neska, eskuaz ileari atzeraka eusten zion bitartean, kafea hurrupaka edanez hasi zen.
|
2005
|
|
Bazterrak berotzen ari zirela ohartu zen azkenetarik heldu apeza. Hau eta hura agurtu zituen, Peter amerikanoarekin Los Angelesko bekatu zorroaz solasean egon zen come to see fuckin’me, Beinati Ikeren berriak eskatu zizkion bakea dela zuekin, Frantxuaren soa bezainbat Kastela eta Thierry eskaleen usain lakarra ekiditen saiatu zen, Maiana Artoiz arras hiritartua kausitu zuen, Edmea Yvonneren konpainian
|
zegoen
kafea hurrupatzen, Graxi, Pierra eta Jessica zeuden mahaira bideratu zen.
|
2006
|
|
Suediako erregeen artean izan diren Karlos ugarietako bat ziur
|
zegoen
kafea ikaragarrizko pozoia zela, eta, halaxe zela frogatzeko, heriotza zigorra zuen preso bat egunero kafea hartzera kondenatu zuen.
|
|
Debekatua
|
zegoen
kafe haziak Arabiatik kanpora eramatea eta kafe landareak atzerritarrei saltzea. Hala ere, musulmanen lurraldeetan gero eta gehiago zabaldu zen, eta turkiarrek, Austriako inperioa menderatu nahian ia Vienaraino iritsi zirenean, beraiekin ekarri zuten kafea Europa barrura.
|
2008
|
|
Igande arratsalde gehienetan, berriz, Hammersmitheko kale nagusian
|
zegoen
kafe etxera joan ohi nintzen, liburua eta koadernoa poltsan hartuta, etxean bakarrik ez egotearren. Kafe etxeko erakusleihotik barrena antzokietan jokatzen zen edozein obra baino gauza interesgarriagoak ikus zitezkeen batzuetan.
|
2009
|
|
Azkarki, ketan
|
zegoen
kafe eltzea txapatik baztertu zuen,, nire kafea joan duk?, eta giderretik hartzean berotutako eskuak galtzetan igurtziz, ateko sarrailak libratu zituen.
|
2010
|
|
Kafeina: protagonista nagusia Beste garai batzuetan, azterketa denboraldian ohiko irudia zen beti prest
|
zegoen
kafe makina bat ikasketa mahaian. Orain, kafeak protagonismo bera du edari berriekin, “energy drinks” izen ofizialarekin, kafeina ugari ematen baitute.
|
2011
|
|
Gaueko hamarrak ziren, eta lur jota zeudenez, bilera amaitutzat eman zuten; denak atera ziren gelatik banan banan, Eli¨ka eta Jan izan ezik. Emakumea bere paperak poltsan gordetzen ari zela, Jan mahai gainean
|
zegoen
kafe katilua hartzera joan zen; baina, bat bateko ikara batek astindu zion eskua, eta ontzia irauliz, kafe guztia isuri zuen lurrera. Eli¨ka komunera joan zen, papera hartu eta zorua garbitzen lagundu zion Jani.
|
|
Milano, Torino, Erroma eta Napoli bonben eztanden artean esnatu dira. Torinon, FIAT lantegitik gertu
|
zegoen
kafe etxe batean egin du eztanda indar handiko bonba batek eta 30 lagun baino gehiago zauriturik suertatu dira, FIATeko langileak gehienak. Milanon, Rinascente saltokiko seigarren solairuan izan da eztanda, eta, gutxienez, bostpertsona suertatu dira zaurituak.
|
2012
|
|
Harrera gelan
|
zegoen
kafe makinara abiatu zen Andreas. Nazkagarria zen kafea, baina aitzakia perfektua izaten zen 5 minutu beranduago hasteko.
|
2013
|
|
Naufragio bat edukitzea bezala da, olatuek ezabatu dute ordura artekoa. Peru bakarrik
|
zegoen
kafe etxean, itxi osteko garbiketak egiten ari nintzen bitartean; nire paranoiak partekatzeko aldartean nengoen.
|
2015
|
|
Furris! Zerbait oker
|
zegoen
kafean, zerbait oker itsuarengan, zerbait oker nire bizitzan. Eta etxera bakarrik itzultzea erabaki nuen.
|
|
Tximeleta zaharrak bonbilara bezala gerturatu ziren denak leihora. Goizeko morroi berak ziren, handik metro eskasetara
|
zegoen
kafe tankerako terraza baten mahai aurrean jesarriak. Haietako batek egunkari zabal bat irakurtzeko plantak egiten zituen.
|
|
Horren ifrentzu, arreta saretu egiten da, tartekatu. Ez bakarrik euri tantak hasi direla-eta lurrean lehortzen
|
zegoen
kafea sartzera atera direlako batzuk, edo tarteka jendea berriketan hasten delako. Arreta boladaka doa.
|
2017
|
|
Goiko bizitzara joan nintzen eta pertsianak beheraino eratsi nituen. Ondoren, argi bat piztu, labean
|
zegoen
kafe hotzetik kikarakada bat hartu eta egongelara joan nintzen hura lasai hartzera.
|
|
Gosaria prestatzerakoan ere ematen zuen urteak zeramatzatela elkarrekin bizitzen, Axik eta Josebak senak aginduta –Txatok barre egingo lioke esamoldeari, marikitek ez dutela senik, eta izatekotan gizonen gorputzekikoa dutela argudiatzeaz gain, sena hitzaren gipuzkoar bizkaitartasuna eta heteronormatibitatea salatuz– berehala ikasi baitzuten non
|
zegoen
kafea, non zekaleak, non marmelada, non azukrea, non katiluak, egoeraren eta lekuaren arroztasuna erabat gainditurik.
|
2019
|
|
Apur bat lasaitze aldera, handik gertu
|
zegoen
kafe dotore batera jo zuten. Tertulia garaia zen eta, solastiar ugarien zenbait iritzi politiko entzunda, britainiarrari ez zitzaion oso leku segurua iruditu; hala ere, ez zuen ezer aipatu, neska gehiago ez kezkatzearren.
|
|
Euri uharrak dena ohiltzen du. Han bazterrean
|
zegoen
kafe ezagun batera, Café des Artistes, sartu naiz. Txokolate beroa eskatu dut, indriskatik babestu guran.
|
|
Fakturazioa burutu ondoren, gosaltzeko asmoz eseri nintzen kafetegietako batean. Parean, hormaren ondoko besaulki batean jarrita, andere bat
|
zegoen
kafe hartzen. Hasieran ez nintzen jabetu egiten ari zenaz, egunkaria irakurtzen oharkabetua nengoelako.
|
|
Telebista autonomikoan abeslari ez profesionalen lehiaketa zen programa bat ari ziren ematen, herri kantak interpretatzen. Alboko bi mahaietan jendea
|
zegoen
kafe hartzen eta pantailan ikusitako emanaldiaz gozatzen: Bilboko txirene bat, adineko gizonezko irribarretsua, euskal txapela jantzita, painelua lepoan eta puru habanarra eskuan, irabazle suertatu zen, puntuazio altuena erdietsita, egun hartako proba errazki gainditu ostean, kanta ezagun eta bertako batekin, gaztelaniaz halaxe zioena:
|
2021
|
|
1) Aditz batzuek ezinbestean eskatzen dute kafe katilu bat ek markatzen duen eredua: Haserretu zen eta mahaian
|
zegoen
kafe katilu bat(* kafe bat katilu) hautsi zuen. Jakina, hautsi katilua hauts daiteke, ez kafea.
|
|
Hala moduz eta tripazorriz pasa zituen unea iritsi bitarteko orduak. Hala moduz orduak martxa alferrean zihoazelako, tripazorriak ohituta ez
|
zegoen
kafe hutsaren eraginez ziurrenik. Behar baino lehenago irten zen lanetik, lau hormen arteko oxigeno guztia jada arnastuta eta kanpoan halako gehiago aurkitu beharrez.
|
|
Ohe hegian jarri eta ariketa fisikoak egiten ari zen Peiori so geratu nintzaion. Aharrausi borobila askatu nuen eta elektrizitatearen pareko ikara zoharra eragin zidan suan berotzen
|
zegoen
kafearen usainak, gorputzean zehar. Amesgaiztoaren aztarnak ezabatu nituen, begiak esku gibelaz torratuz.
|
2022
|
|
Kafe bat behar zuen. Normalean erabiltzen zuen galdeketa gelaren atearen ondoan
|
zegoen
kafe makinarantz zihoala, Juliorekin galdeketan egondako denbora guztia hausnartzen hasi zen. Prozesatzen ari zen informazioaz jabetu zen.
|
|
Jauregian mugimendu eta zalaparta handia zegoen; ohikoa, azken batean. Zuzendariak ziurtasunez esaten zuen gabezia handian zebiltzala; hala ere, hartzeko modukoa
|
zegoen
kafea; langileek beren zerbitzua egiten zuten; martiniak izotzarekin ateratzen zituzten; eta txorrotei ur hotza edo beroa zerien, nahieran. Kezkatzeko motiboak ere bazeuden; izan ere, Ingalaterraren jarrera ez zen batere lagunkoia, eta whiski eskasiaren beldur ziren, nahiz eta ugari zuten gordeta.
|