Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2000
‎Argazkia tropa txikiari erakutsi ondoren, txintxeta batez josi zuen horman harrerako neskak. Argazkiz beteta zegoen horman.
2001
‎Gisa honetara etxeari bira eman genion, hitzik egin gabe. Atzealdean pinuz egindako eserleku trauskil luzexka zegoen hormari itsatsia. Bertan eseri ginen haizearen babesean.
‎Etxea zaharra zen eta lizun usaina itsatsia zegoen horma hitsetan. Goraino iritsi arte zenbait musika mota –antigoalekoak gehienak– eta eztabaida bizi pare bat entzun ahal izan nituen.
2003
‎Ohe deseginaren gainean, ukitzeak ere erreparoa ematen duen prendaren bat edo beste ikus zitekeen. Ukendu eta igurzkariz betetako mahai bat omen zegoen hormako ispiluaren kontra, eta zetazko bata arin bat ere bai aulki burua estaliz.
2005
‎Minutu batzuk eman genituen hilerrietako izen eta abizenak irakurtzen, noiz hil ziren eta zenbat urterekin. Kanposantu hartan ez zegoen horma hilobirik, denak ziren lurrekoak, zein bere forma eta kolorearekin, bakoitza motibo batez apaindua: gurutzeak edonon, baten bat okertua, lauburuak, neska bat belauniko otoitzean, beste txoko batean aingeru bat, erdiko partean Ama Birjina," doloretakoa" deitzen duten horietako bat, Jesusen gorpua magalean...
‎Hainbat altzari falta zitzaizkion tabernari. Andrazkorik ere ez zegoen hormetan apaingarri. Txakurrek kendu zituzten erregistroan.
2006
‎Zurezko hainbat kaxa zegoen hormaren kontra: batean ikatza, bestean ezpalak sutarako, hirugarrenean sareak...
2007
‎Väastra Torggatan eko 8.ean elur malutak leihoetan pilatzen ari ziren emeki emeki, eta Amandak hipnotizaturik bezala jarraitzen zuen haien hegaldi biguna. Apartamentuko sarreran, oraindik kartoietan bilduta, Edvard Munchen Madonna koadroa zegoen hormaren kontra. Lau hilabete zeraman leku berean mugitu gabe.
‎Itsasoari buruz zegoen ostatuan sartu ziren eztarria bustitzeko asmotan. bat zegoen horma batean ikusgai, eta jabeak bizar zuriko americano ospetsuak harrapatu zuela erran zion atzerritarrari. Igandetako aurpegia paratu zuen Migelek, baina Arseniok, kontrakorik aipatu ez zuen arren, fede gabeko behakoa eskaini zion.
2009
‎Eguna bereziki sargoria izan zen eta Arianek, bero itogarriak alde egin bezain azkar, mutil lagunaren alkandora bere mahuka laburreko elastiko gainetik jantzi, mangera esku artean hartu eta hilabete batzuk lehenago etxearen atzealdean aldatutako intxaurrondo gazteak ureztatzeari ekin zion. Fransuak eskoltatu zuen prestakuntzek iraun zuten bitartean, baina ura mangeratik ateratzen hasi zenean, Ariane utzi eta metro batzuk harantzago zegoen horma zahar batera abiatu zen. Lehen ere esperientzia txarrak izana zen mangera eta urarekin, nonbait, eta horma hartan saguak ibiltzen ziren gainera.
‎Gelak erlijio artikuluen denda zahar bat ematen zuen. Jesusen Bihotzaren irudi handi bat zegoen horma batean, eta Ama Birjina lirain bat kontrakoan. Biek besoak goraturik zituztenez, elkarri agurka ari zirela ziruditen.
2010
‎Desorientaturik sentitzen nintzen ilunetan, eta begiak erdizka ireki nituen. Eskuinaldean probatu nuen, baina han ere ez zegoen hormarik. Ohebururantz eraman nuen eskua, eta ukitu nuenak atoan bizkorrarazi ninduen, ez baitzen nire ostatuko horma, azalera lirdingatsuko eta hats higuingarriko zerbait baizik.
‎[© Fredi Paya Berria.info] Ume berdingoa nintzela, igerilekutik etxerako bidean zegoen horma margo batek liluratu ninduen. Handia eta koloretsua zen; lantzean behin lore sortak agertzen ziren bere oinetan.
‎harrigarria zirudien norbaitek torloju festa distiratsu hura asmatu izana. Argazki handi bat zegoen horman: Matxain bera, zuri beltzean, maldan gora, bizitza epika zen garaian.
2011
‎Antzinako kalendario bat zegoen horman. Hautsa harturik zegoen dena, umetako neure ezkaratz garbian.
‎Zortziak aldera, San Nicolas Elizaren aurrean gelditu zen Novák eta ate ondoan zegoen horma irudiari erreparatu zion; kontzertu baten berri ematen zuen, ordu horretan bertan elizan egin beharrekoa. Pentsatuz gelditu zen unetxo batez, eta barrurako bidea hartu zuen jarraian; Fran eta Anna atzetik sartu ziren, DKk utzitako diruarekin sarrerak ordainduz.
‎Tira," gordetsen" zekarren hormak, baina horrek ere badu zer. Urrunago, Genoan (Italia), azal aldaketan zegoen horma batean irakurria: " Non vogliamo i fatti, vogliamo promesi" (Ez dugu egitaterik nahi, promesak nahi ditugu).
2012
‎«Eta orduan heroia, dragoiaren hira izugarritik ihes eginda, brontzezko ezkutuaz gogoratu zelarik, eta hautsia baitzen ezkutu haren aztikeria, bidea ixten zion gorpua alboratu, eta ausarki inguratu zen, gazteluko zilarrezko lurra zapalduz, ezkutua esekita zegoen hormaren aldera; baina ezkutuak ez zuen itxaron heroia iritsi zen arte; aldiz, bere oinetara erori zen zilarrezko lurraren gainean, burrundara ikaragarri handia eta beldurgarria atereaz».
‎Barreiatu zenean, kapela hartu zuten: zuloa zeukan erdi erdian, eta bala sakon sartuta zegoen horman.
‎Leninek haserre antzera begiratzen ninduen Pavelen atzean zegoen hormatik. Eskuineko horman, Gorbatxov adeitsuago bat ageri zen irribarretsu, Hego Amerikako mapa gorria idien tankeran suz markatuta kopeta gainean.
2014
‎Sofa bat, itxura deserosoko aulki batzuk, leihorik ez. Telebista bat zegoen horma batean. Asiainek bazekien aparailua izozkailuen gelarekin konektatuta zegoela, gorpuen identifikazioa pantailaren bidez egiteko.
‎itzalak dantzarazi zituen. Margolan txiki bat zegoen horman, itsas paisaia bat, ezinago lekuz kanpokoa. Leihorik ez.
2015
‎Amonak, baina, ez zidan erantzuten; horren ordez, nire atzean zegoen hormari begira geratzen zen.
‎Katu egipziarra zen, ilerik ez daukan zatar horietakoa. Torloju batez zegoen hormara lotua. Azpitik apur bat jaso eta giltza erori zitzaidan eskura.
‎Jakin behar zuten denek zer den justizia poetikoa. Hauxe idatzi nuen, etxetik hurbil zegoen horma erdiurratu batean: Harrika jo zuten, bizia itzuli zioten arte.
‎Lurra lokatz oso zikin eta kirasduna iruditu zitzaidan, eta zomorro ugari eta gaiztoak zituela bertan. Amaieran hutsune bat zegoen horma batean egina, arasa antzera, eta hantxe estu estuan sartua ikusi nuen neure burua.
‎Bere biografia ez zegoen hormetan esekitako familia erretratuen irribarre behartuetan, baizik eta bere trofeo gelan. Hango apaletatik zeuden begira berak idatzitako dozena pare bat libururen bizkarrak eta berrehun artikuluren karpetak, haietako bakoitzak Billen hirurogeita hamabi urteen alderdi edo mugarri bat seinalatzen zuela.
‎Berandu baino lehen, presentzia fisikoa ez ezik, existentzia, Barrenetxearen existentzia, hasi zitzaidan pairaezina egiten, planeta berean bizitzea, nolabait esateko. Hori gertatu zen biltegiko apalategi bat hustu eta urrunen zegoen hormaren kontra paratzeko agindu zidanean. Hustea zakuak eta sailkatutako gutunez beteriko zurezko kaxa luze bezain astunak lurrera jaistea zen.
2016
‎–Itsutu egin nuen, noski. Hor hasten zela esango nuke, horma horren ezkerreko muturrean, eskaileraren ezkerretara zegoen horma seinalatu zuen aitaginarrebak?. Zer iruditzen zaizu?
‎Ondoren, Piazza delle Erben izozki batzuk erosi eta, nora ezean ibiliz, Piazza dei Signoriko palazzo ederrekin topatu ziren, hala nola Danteren estatuarekin eta Giuliettaren ustezko etxearekin. Amodiozko papertxo mordoa zegoen horma nagusiko zirrikituetan sartuta.
‎Zerbitzua eten ez bada ere, obretan ibili dira azkenaldian Arraia Maeztuko udal liburutegian. Areto erdian zegoen horma bat bota egin dute; lanak aprobetxatu dituzte zerbitzuaren berrantolaketa egiteko.
2018
‎Atearen ondoan jarraitzen zuen, Leori begirik kendu gabe. Leihoaren ezkerraldean, Pariseko mapa bat zegoen hormari itsatsita, eta haren azpian mahai bat. Begiak mapara hurbildu zituen Leok, eta gurutze eta zirkulu batzuk ikusi zituen marraztuta han.
‎Rue des Gobelinseko apartamentuan, Martaren gelan, metro bateko diametroa zuen medailoi bat zegoen horman marraztuta.
2019
‎Lehenik eta behin, gela estu batera eraman ninduen, bizkar zorroa utz nezan. Ohe tolesgarri bat zegoen hormaren kontra jarrita, oheburuaren gainean gurutze handi bat paretan zintzilik, eta leihoan, berriz, goitik beherako burdinak, behe beheko solairuan ginenez. Gelaxka hura garajeari espazioa ostuta eraiki zutela esan zidan Mari Milagrosek,, ustekabeetarako edo?, nahiz eta, egiaren alde, ni bezalako presoentzako ziega zirudien.
‎Leirek albo ateren bat bilatu zuen begiradaz, Felisa halakoren batean egon zitekeela pentsatuta, baina han ez zegoen horma biluziak besterik. Haietako bati ura zerion, kopuru handi samarrean, eta adreiluen gainean irristatuz zoruraino iristen zen.
‎Karamelu likidoa zirudien potxingo likits bat zapaldu nuen sukaldean. Dindilizka zegoen horma papera, tarteka banderola zimur bihurtuta. Bitrozeramikan igeltsua, gortinak blai, erlojua geldi.
2020
‎Gerora, ikastola handitzen joan zen eta plazan bertan egin zuten, etxe berri baten beheko lokala erosi zuten guraso guztien artean. Bi gela zituen," handiena" eta" txikiena", eta bien artean ez zegoen horma bat, gortina erraldoi bat baizik. Atzealdean bagenuen hesitutako jolaslekua ere, baina jolas orduan herriko plazan ibiltzen ginen, atsedenetan plaza guztia jolaslekua zen guretzat.
2021
‎Presaka sartu nintzen bertatik, itxaropen berrituz. " Lortuko dut honezkero", esan nuen, eta igaro nituen ilaran denda txiki narrasak, modu ulertezinez ezagun egiten zitzaizkidanak; zer ikusiko eta... hantxe zegoen horma zuri luzea, eta lorategi sorgindura ematen zuen ate berdea!
‎Itzal bat zegoen horman.
2022
‎Lehenik eta behin, sukaldean zeuden katuak handik bidali eta atea itxi egin zuen, seguruago jarduteko. Kaiola, zintzilikatuta zegoen hormatik jaitsi eta txoritxoak berriz ere atera zituen handik. Bat eskaileratxoan jarri zuen, beheko aldean, eta orduan hegaztia igotzen hasi zen mokoaren laguntzarekin, mailaz maila, goraino iritsi arte.
‎Labea sukaldeko puntu estrategiko batean baitzegoen. Labea itsatsita zegoen horma jangelaren erdi erdian zegoen. Han leherketa bat eraginez gero, uhina jangela guztira zabalduko zen.
2023
‎Motxilatik plastikozko botila ura atera, eta zaunkak behingoagatik baretu zirela profitatuz, bi tragoxka edan zituen elizaren aurreko petrilean eserita, eraikina ederresten zuen bitartean. Elizaren ataria zegoen hormatik perpendikular ateratzen zen pareta biluziak txunditu zuen, ez zeukan heldulekurik ez atzealdean ez aurrealdean, ezer mugatzeko funtziorik ere ez itxura batean. Kanpandorre soil ote?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia