Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2000
‎Lehenik eta behin, Urnietako Udalera jo zuten proiektu hori azaltzera, baina Urnietan ez zegoen halako eraikin bat egiteko lur zorurik. Ondoren, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteriako udalek bultzatu eta Pasaiako Badia suspertzearen alde ari den erakundearekin, jarri ziren harremanetan.
2002
‎Gogoratu zitzaion lotinant batek narratu ziola euskaldunek Alemaniako armadaren lau kide harrapatu zituztela Otxandio aldean egun batzuk lehenago. Ez zegoen halako informazioaren beharrean. Sarri Matias Bauer Berliner Tageblatt eko kazetariarekin biltzen zen.
2003
‎Benetan suak erretzen zuen barnebarnetik iruditze hutsarekin. Gainera, jakin nahi zuen ea Unax zinez prest ote zegoen halako zentzugabekeria aurrera eramateko. Azterketak pilo bitan banatu egongelako mahaian, Unax aulkian jesarri, biluzik, eta Arantxak hankak alde banatara zabalik zituela, atzera begiratu zion, beragana zuzentzen zitzaionaren gainera zirkin egin baino lehenago:
2005
‎Birao egin zuen Barbeitok. Bazkalondoan, ikastetxeko Yellow Submarine zaharrak ekarri zituenean ez zegoen halakorik, Florenzio txoferrak ziaboga oso bat egina zuen erdiko masta luze haren inguruan gelditu baino lehen, eta han ez zegoen orain ageri zen piperpotoa. Haren orpoan utziak zituzten motxilak, Queiruga muturreraino igana zen zangoak gurutzatu gabe, zatar hura gero biratu zuen norbaitek, orientazio ikastaroa ematen ari ziren bitartean.
2006
‎Eta, hortaz, ilunabarretan, sutondoan jarri eta elkarri masajeak ematen aritzen ginen, don Tirsok ikusi balu orgia lizuna irudituko zitzaion irudi batean. Baina ez zegoen halakorik. Ez nire aldetik behintzat.
‎Bozkariozko une hura hainbertze urtez igurikatu ondoan, aitatxi ez zegoen halako arrazoietara:
‎Zerk sortuak ziren hainbat gautan entzun izan nituen hotsak? Armairuaz gain, logelan ez zegoen halako trepeta tzarrik ezkuta zezakeen beste ezer. Den dena miatu nuen –hormak,  zokaloak, zoruko oholak–; begiratu nuen horma batean esekita zegoen Il Carso mendi harritsuen argazki tzarraren atzean ere; ondo begiratu nituen etxeko gainerako gela, zirkilu eta bazterrak.
2007
‎Ohantzetik jaiki eta play zanpatu ondoren, berarengana itzuli zen azalpenaren esperoan. Ezkutukoak argiturik, ikuskizuna errematatzeko giro egokiaren bila zebilela uste zuen Migelek, eta bolero, mambo edo bertze salsaren baten zain geratu zen, baina ez zegoen halakorik. Aparatua abian, ohaidearen ahotsa ezagutu zuen orkestra baten ordez, eta bere irri maltzurrari begira hitzok entzun zituen:
‎Eskua erretzeko zorian egon bazen ere, gorde egin zituen espantuak. Okerren bat izaten ahal zela uste zuen Migelek, baina ez zegoen halakorik, zeren...
‎Agur egin baino lehen zerbait erran nahi zion Arseniok, eta Migeli beldur aztarren bat egin zitzaion bere gogoetaren berri asmatu ote zuen. Ez zegoen halakorik; azkeneko momentuan, beharrik, lenteak etorri zitzaizkion gogora; eredua behar zuen berriak egiteko. Ohartu gabea zegoen, eta Migel ezustean harrapatu zuen eskariak.
2008
‎Hala, une batetik aurrera ikusi genuen ez ginela sartzen Udalak utzitako eraikuntzan. 1989an egin zen lehen Araba Euskaraz Bastidan, baina batik bat euskara suspertzeko egin zen, ez zegoen halako beharrik. 2004an errepikatu genuenean bai, tokiaren beharrak bultzatuta egin genuen, gela gutxi genituelako eta ikastola berri bat bultzatzeko.
‎Gehienak dira halakoak. Lehen ez zegoen halakorik, baina moda bat da.
‎Eta ateratzen baginen, ez ziguten uzten, kastigatu egiten gintuzten. Baina niretzat ez zegoen halako kontzerturik... artzain arduradun buru egiten zuena behor baten gainean etortzen zen, eta ardiak berari jarraitzen zioten, bildotsekin, eta denak dunbala dundala eta dunbala. Jo, ezin egon!
2009
‎Azken urtean hainbat jarri dira martxan edukiak dituzten web orriak eskaintzeko ekimenak erabiltzaileak eskaintza batean sartzeko aukera ematen duten zinemazaleak duela gutxi arte ez zegoen halakorik. Interneteko bideoklub hauek DVD kalitateko edukiak (bakar batek ere ez du goi definiziorik) eta, batez ere, ordainpekoak dira, baina kasu batzuetan, adibidez:
‎Anandak inoiz ez zuen ulertu Sararen jokabidea, saldukeriatzat bizi izan zuen, azpijoko zikintzat, neskak amodio ezkutuak eta esan ezinezko grina ilunak gordeko balitu bezala, beragandik pixkanaka aldentzeko jukutria gaiztoak asmatuko balitu bezala. Ez zegoen halakorik, ordea; batere ez.
2010
‎Han gatazka sortu zen eskubide zibilei buruzko auziagatik. Baina hemen ez zegoen halakorik?.
‎Europako Erdi Aroko geografoek hiruko banaketa hori erabili zuten. Europak bazuen zibilizazio greko latindar eta judu kristau bat nolabaiteko batasuna ematen ziona, baina Asia eta Afrikan ez zegoen halakorik...
‎Arrif aldean ez zegoen halakorik. Mohamed el Mizian hil eta gero batez ere, kabilarrak aginte sistema zaharrera itzuli ziren, Ripublik tribalera, buru supratribalik gabeko hartara.
2011
‎Guztia aldatu da; jazkera, jokatzeko era… Medikuntza aldetik, garai batean ez zegoen halako aukerarik eskuak aztertzeko. Lehen guztia botez jokatzen zen, eta orain airez jokatzen ez duenak ez du zereginik profesional munduan.
‎Elkarren askatasun osoa nuen, arriskatzeko aukera. 80ko hamarkadako taldeek karisma handia zuten, Espainian ez zegoen halako talde interesgarririk, Madrilgo mobida penagarria zen… Gainera, gure diskoak urbanoak izan arren, landa ingurunean ere ongietorriak ziren.
‎Taldeak oihartzun izugarria izan zuen. Euskaraz ez zegoen halakorik, eta intelligentsia k begi txarrez hartu zuen. Antzinako garaietan bezala, kantautoreek bateria instrumentu yankee bat zela ziotenean.
‎Isabelen freskura bikaina! Mutil koskorretan ez zegoen halako gozaturik: euri jasaren ondoren, lorategira lasterka irten, eta arrosategia bere burura astintzea.
‎Artean deseroso sentitzen zen zigarretak etxean erretzean, bat batean Lidia agertu eta errieta egiteko arriskua balego bezala. Jakina, ez zegoen halako arriskurik. Zigarreta gogoz zupatu eta ke mordo handia bota zuen sabairantz.
‎bat) «Aniztasunean irabazi dugula iruditzen zait: genero, maila eta estilo askotariko literatur lanak aurki daitezke gure artean egun, eta ni euskaraz irakurtzen hasi nintzenean ez zegoen halakorik, dena zen mono­kromatikoagoa, edo inpresio hori neukan behintzat»; eta bi) «Aniztasunaren ildo horri eutsiz, berritasun handienetako eta emankorrenetako bat emakume idazle gehiagoren presentzia dela esango nuke. Ez dute, ezta urrundik ere, berdindu oraindik gizonezkoek duten pisua literatur munduaren barruan, baina haien presentzia ohikoagoa bihurtu da».
‎iritsi zenean, bertako pentsaera kutsatuta zegoen halako
‎Hor dago Eitb Erreportajeaktaldearen esperientzia. Lehen ez zegoen halako pausorik, baina oraindik urrun gaude.Esperientzia hori geldirik dago. Zuzendaritza berriak bere proiektua definitu behardu, zentzu batean edo bestean.
‎Gero, denborarekin, normal bihurtu zen musikari profesionalez baliatzea konposatzeko, harmonizatzeko, instrumentatzeko, kantaldietarako, grabazioetarako... Baina gure garaian ez zegoen halakorik. Nik horretan ez dut geure burua txalotzen.
‎Etengabeko txantxa haiek, goiz bakoitza, pauso bakoitza, eginbehar arrunt eta gogaikarri bakoitza gozatu eta hari printzaren bat ateratzeko grina estimatzen zion Lazkanok Sotori. Ez zegoen halako jende askorik. Ez zen kontua beti alai zegoenik bera, burumakur egonda ere bere gogo lausoari etekina ateratzeko bezain buruargia zela baizik:
2012
‎Baiona, Frantzia. Garai hartan ez zegoen halako hipermerkaturik hegoaldean, eta hilean behin edo hara joaten ginen aita, ama eta hirurok arratsalde pasa egitera eta esnea eta jogurtak erostera. Jogurtak hobeak eta esnea merkeagoa zela esaten zuten gurasoek.
‎«Nor da horren begirada latz eta gozakaitza duen jaun hori? Zurekin zegoen halako egunean...». Gorri gorri jarri eta ez zuen eguna aipatu nahi izan, bere bihurrikeria gozo hartaz oroiturik.
‎(Buruarekin baietz) Baina zergatik zure burua inkulpatu? Ez zegoen halako beharrik.
‎Saint Foixi, haren berri izan zuenean, bihotza puskatu zitzaion. Ez zegoen halako jarreretara ohitua. Gainera, Lalande Biran pertsona fina zen gorputzez, eta ez oso garaia.
2013
‎Elizabeth ondo jakitun zegoen halakorik behin ere gertatu ez izanaz; baina ikusi gogo zuen ea keinuren batek salatuko ote zuen Darcy jaunak Bingleytarren eta Janeren artean izandakoak ezagun zituela; eta Bennet andereñoarekin elkartzeko zoriona behin ere ez zuela izan erantzuten ziolarik, gizona harritu samar ageri zela pentsatu zuen Elizabethek. Ez zuten gaia aurrerago eraman, eta handik gutxira zaldunak joan egin ziren.
‎1945eko legeak 200 biztanleko eskola bat eraikitzea aurreikusi bazuen ere, proiektua aurrera ateratzeko bitartekorik gabe, ez zegoen halakorik egiterik(. Ley de 17 de julio de 1945 sobre educación primaria?, Boletín Oficial del Estado, 199, 1945eko uztailaren 18a, 385;. Documentos del Poder Civil. Ley de 17 de julio de 1945 sobre educación primaria?, Boletín Oficial de la Diócesis de Vitoria, 16, 1945eko abuztuaren 1a, 423).
‎Corpus iuris deitutakoan, ez dago legeen arteko gatazkei buruzko erregela berezirik. Justinianoren garaian Erromako Inperioko biztanle gehienak Erromako herritarrak zirenez, ez zegoen halako arazorik. Haatik, XVI. mendean, Italiako estatu hirien mundu konplexuan arazook premiazkoak izanik, arau orokorrak behar ziren ahalik lasterren.
‎688 Works XIX). hango mahastiak, gari uzta oparoak eta abere talde handiak, hango neofito kopuru sendoak, oroitzapen urrunak ziren fraidearentzat. San Juan Capistranon, 1842an, ez zegoen halakorik: " Txokolaterik gabe nago hemen idazten du Zalvideak.
2014
‎Ordurako, Eusko Jaurlaritzak desarmean izan zezakeen zereginaz hitz egiten zen. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren esanetan Ertzaintza" erabat prestaturik" zegoen halako zeregin baterako. Urtea amaitzerako desarmerako zurrumurru eta eskariak ugaritu ziren; Sortuk ere" beharrezkotzat" jo zuen desarmea, bakerantz egiteko.
‎Etxeberriak dio hala ilustrazioko kontraesanetako bat jarri duela mahai gainean: «Garai horretan tradizioz transmititu ziren pertsonaia mitologikoetako asko baztertu egin zituen mugimenduak; ez zegoen halakoen beharrik haien ustez. Zientzia fikzioak, hala ere, berriak sortu zituen, eta sortzen joan dira urte luzeetan».
‎Baina transmisio hori gauzatzea da idealena, eta garrantzitsua. 1967an Zarauzko ostalaritza eskola ireki zenuenean, ez zegoen halakorik inguruan. Egun, BCC Basque Culinary Center dago, goi mailako ikasketak egiteko.
‎Guk horrela deitzen dugu, nahiz eta bere izendapen ofizialean halako hitzik ez dagoen. Zahar etxearen eta osasun zentroaren arteko erakunde pribatua da, ez garestienetakoa, baina ezta eskualdeko txarrenetakoa ere, eta badute pertsonal aditua ama bezalako gaixoentzat; garai batean zailtasun gehiago zegoen halakoetan lekua lortzeko, baina gaur egun, ekonomiaren egoera dela medio, ez dago horrenbeste arazo: ama bertan dagoenetik gutxienez bost familiak atera dituzte beren hurbilekoak.
‎Kontratua urte bateko iraupena izanen du, laura arte luzatu daitekeena; beti ere, kaputxinoek lokala uzten segitzen duten bitartean.Bestalde, Altsasuko Udaleko Ongizate Batzordeak zerbitzurako araudia prestatu du, hilaren 19ko udal bilkuran onartu zena. Orain arte ez zegoen halakorik. Zerbitzuan aldaketak izanen direla, eta hura kudeatzeko deialdia egina dagoela baliatu du udalak ilbeltzean araudia indarrean jartzeko.
‎Oinutsik ibiltzen zen beti mutila, eta batzuetan pilotalekuaren harmaila txikietan kuluxka egiten ikusten zuen. Pontikan ez zegoen halakorik, ezta antzekorik ere, eta ez preseski aberatsen auzoa zelako. Orio hura inoiz ikusi gabeko gauzarik harrigarriena zen, itxuraz dotorea, txukuna eta (ondo moztutako) belardiz betetakoa izanagatik ere.
‎Bere sorterria ekartzen zion akordura irudi hark, bereziki etxe alboko txatarreria. Hendaian ez zegoen halakorik. Hendaiako kaleak garbiak ziren, ez zegoen koiperik, ez zegoen zaratarik.
‎Dozena bat ikasle eta guraso batzuk zeuden geltokian zain. Xabik Eneko agurtu zuen, pozik zegoen halako erronka baten aurrean laguna izateagatik. Haren ama ere, Izaskun, beti bezain lirain eta alai zegoen.
2015
‎Nesken ekiporik herri guztietan ez dagoenez, handik eta hemendik etorritakoak ginen: Aisha Lazkaotik, Aiora Ordiziatik, ni Olaberriatik; denon artean zegoen halako giro alai bat, zaletasun berberak dakarren kidetasunaz gain, hurbiltasun sikoak areagotua: elkarrekin korrika eta ostikoka ibiltzen ginen astean hiru lau bat aldiz, elkarrekin izerditzen ginen, lokatzez zikintzen, batzuetan haserretzen, beste askotan besarkatzen, elkarren ondoan janzten eta eranzten ginen eta elkarrekin dutxatzen.
‎Ezinezkoa behar zuen. Ez zegoen halako gauzarik munduan. Ezin nuen hura guztiz sinetsi eta horrek salbatu ninduen erotzetik.
‎Bai, esan zuen, hanka goratuz Lilyri erakusteko, bota apartak ziren. Ingalaterra guztian gizon bakarra zegoen halako botak egin zitzakeena. Gizakiaren madarikaziorik handienetako bat dira botak, esan zuen.
‎Tirogilea, altueragatik akaso bai, baina gorpuzkera sendorik ez du kioskeroak. Kanpoan zain zegokeena, batek daki, egiaz ba ote zegoen halakorik edo zer.
‎talde bat harrapatu omen zuen poliziak sarekada batean, eta Martutenera ekarri behar omen zituzten. Ez zegoen halakorik; etakide donostiarrak ziren denak: Andoni Egaña, Juan Felix Zarauz, Txetxu. Txiletarra?, Abalde, Mimentza, Larrea, Imanol, Iñaki Lertxundi Lertxundi...
‎Xelebrekeria handiena, hura ederrena. Gure garaian ez zegoen halako gauzarik... sukaldaritza tradizionala ikasi genuen guk, eta hau gerora etorri zen".
‎Pertsona konkretu batzuen balioa eta ahalmena ezin da ahaztu, baina nire susmoa da bertsolaritza ez zela borroka leku politikotzat hartu bertsolarien artean ez zegoelako desberdintasun kultural eta ideologiko handirik. Zinean, ostera, ez zegoen halako adostasunik, zinemagileak heterogeneoagoak zirelako eta, gainera, era batean edo bestean botere politiko handi edo txikiren baten babespean jarri behar zutelako, botere horiek etorkizuna moldatzeko armatzat baitzuten zinea. Eta, praktikan, hurkoaren zinema trabatzea edo gutxiestea errazagoa izan da norberaren zinema modu txukunean osatzea baino.9, 10
‎" Horregatik diot izaera forudun hori asmakizun bat baino ez zela izan. Aurrezki kutxaren hasieratik ez zegoen halakorik, eta interpretazio huts hori Foru Hobekuntza baino lehen egin zen", ondorioztatzen du Patxi Zabaletak eta oso modu grafikoan laburbiltzen du izaera foruduna: " Komikietako asmakizun bat baino ez da.
2016
‎Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak dioenez, orduko hura izan zen" indar abertzaleak elkartu eta antolatu" ziren lehen aldia. " Orduan ez zegoen Eusko Jaurlaritzarik, ez zegoen halakorik antolatuta, eta tropa frankistek uste zuten hemen egingo zuten bidea paseo bat izango zela. Baina antolatu egin ziren, gerra antolaketa izan zen, armaduna, eta Azpeitian ez bada ere, Intxortan gelditu zituzten tropa frankistek.
‎Horrez gain, Gipuzkoako material arkeologikoaren biltegi ere bada iaztik. Bizkaian eta Araban museo arkeologikoak dira biltegiak, baina Gipuzkoan ez zegoen halakorik. Eta hemen kondizio egokietan gordetzeko aukera genuenez, hona ekarri genuen bilduta zegoen material arkeologiko guztia, adierazi du Arrietak.
2017
‎Ordutik, 23 urtean jarraian, jaien lehen egunean, txupinazoa bota ondoren, geu arduratzen gara Marijaia eramateaz. Duela 23 urte ez zegoen halako mirespenik, baina gaur egun guztiek eraman nahi dute. Koordinakundean guztira 29 konpartsa gara, eta uste dut bakarren batek planteatu duela lehen egunean Marijaia txandaka eramatea.
‎Hala ere, esan bezala, geroz eta errazagoa da, gaur egun federazioen eta marken diru-laguntzak ere badaude. Ni hasi nintzenean ez zegoen halakorik.
2018
‎Oso kontakizun luzea da, baina, AEBetara iritsi nintzenean, aukerak topatu nituen. Nire herrialdean ez zegoen halakorik. Bazen programa bat atzerritarrei lana eta ikasketak uztartzeko aukera ematen ziguna.
‎Beraz, gutako inor ez zen berezia. Nire anaiak bakarrik zuen bidaiatzeko eta ikasteko pribilegioa; ahizpentzat eta niretzat ez zegoen halako aukerarik. Aitak izugarri maite zuen hezkuntza, eta lehen aipatu dudan programa bilatzen lagundu zigun.
‎Itxita zegoen, zirrikiturik gabe, baina lorategia ondo zainduta mantentzen zuen norbaitek. Ez nekien salgai izango ote zen, baietz imajinatzen nuen, baina ez zegoen halakorik identifikatzeko inolako seinalerik. Hong Kongen hongza edo??
‎Ez zen erakargarri izaten saiatu behar, ez zen hori. Norberaren baitan zegoen erakargarritasuna ala ez zegoen halakorik. Lehen begiradatik beretik zen bat erakargarri ala ez zen sekula erakargarri.
2019
‎Hori bai, Donostiako Udal Liburutegi Zerbitzuko zuzendariak onartu du liburuek" gauza interesgarri askorekin, tentazio askorekin" lehiatu behar izaten dutela. " Lehen ez zegoen halakorik, baina oso garrantzitsua da liburuak irakurtzen jarraitzea. Oso erraza da film bati begira jartzea, edozein tokitan egon daitekeelako burua.
‎Burgesiak, zeinaren existentzia sendotzen ari baitzen goraldiko klase gisa, moral zurruna inposatu zion emazteari. Baina, ordainetan, nobleziaren gainbeherak lizentziarik handienak eman zizkien emakume mundutarrei, eta goi burgesia bera ere kutsatua zegoen halakoez; ez komentuek eta ez ezkon etxeak lortu zuten emakumeari eustea. Berriz ere, ordea, askatasun hori negatiboa eta abstraktua zen emakume gehienentzat:
‎Soldadu zakua, petatea, bizkarrean zeraman, eta inork hala ikusi izan balu, ilunpean, zakua eta gorputza bat eginda, agian animalia baten tankera hartuko zion, edo txalkor munstrotsu batena. Santa Maria herri txikia zen ordea, paramoa oso leku bakartia, eta ez zegoen halako egokiera baten arriskurik. Hala ere, ez zihoan guztiz lasai.
‎Garaziri eta berari orkidea zuri bat iruditu zitzaien horretarako egokiena. Une hartan ez zegoen halakorik erizaintzako kontroleko mostradorean, bakarrik iratze bat, berde berdea.
‎Ziotenez, izukaitz mantendu zen. Eta karta hura, agian txundituta zegoen halako ausardiaren aurrean, atera egin zen. Oraingo txalo zaparrada zalapartatsua, burrunbatsua, sinesgaitza izan zen.
2020
‎Oso erosoak, kuttunak. Izugarria zen halako leku batean orduak pasatzea irakurtzen, lanean, kafe bat hartzen… Euskal Herrira itzuli nintzenean, ez zegoen halakorik. Eta orain ere gutxi.
‎Nola demontre froga zitekeen Pritzker saridun arkitekto baten sinaduraren gainkostu eskergak konpainiaren etekinen gorakada ekarriko zuela? Ba al zegoen halakorik sinetsiko zuen akziodunen batzarrik. Bada garai hartan, XX. mendearen amaieran, bazegoen horrelakoak eta bi irentsiko zituenik, nahiz eta hamabost edo hogei urte geroago eromen kolektibo bat bezala soilik ulertuko bazen ere.
‎Yerai, zorionez, trebatuta zegoen halako lekuz kanpoko errieta eta oihu arrazoigabeak aldarte lasai eta heldu batean entzuten, jasaten eta erantzuten: hegazkin konpainia batean lan egindakoa zen.
‎–Zer esango du jendeak? –ahots jostaria zuen; haren begitartean, aldiz, ez zegoen halakoren arrastorik– Zer pentsatuko dute auzoek dutxako platerean kaskezurra hautsita topatzen gaituztenean?
‎–Eta duela bi hilabete ez zegoen halakorik, beti paraje hartara hurbiltzen bainaiz sabela hustera, bide horretatik honat heldu naizelarik.
‎Zertaz ez genuen hitz egiten han! Denda boom bat izan zen, ez zegoen halakorik inguruan, zurrunbiloa. Ez zeukan zerikusirik herriko beste saltokiekin, nobedadeak iristen ziren sarri sarri, josteko makinak martxan ari ziren, dendatzean lagunak literaturaz eta filosofiaz bal bal… Sarreran, mostradorearen aldamenean bi disko jogailu zeuden, aurikular eta guzti.
2021
‎Haizearen kontra hegaldatu ziren, beren hegal distiratsuak zabaldurik, eta gero, berak nola jakin gabe, euren lumen makurdura aldatu zuten oinak lurrean geldiro finkatzen zituzten instant berberean. Kontrol agerbide ederra izan zen, baina Jon akituta zegoen halakoak saiatzeko. Zutik, han, hondartzan, bere buruari hitz batto egiteke, loak hartu zuen.
‎Maratoia izango zen. Eta gizona osasunaren aldetik ez zegoen halakoetarako. Haatik, korritu egin zuen.
‎Inguru hau, Urdaibai –izena 1903ko azaroan hilzorian zegoen Sabino Arana Goirik urte batzuk lehenago Egutegi Bizkaitarrara ekarri zuen–, orduan orain bezain geldi eta bare zegoen halako muin muineko sentimen bat daukat.
‎Izarra ez zen izar bat, gas hutsa baizik, kometa bat; eta izar bat izan balitz seguruenik zukeen Lurra jo. Ez zegoen halako ezeren aurrekaririk. Zentzu komuna sendo zegoen bazter orotan, destainaz eta isekaz, egoskor beldurtia jazartzeko joeratxo batekin.
‎Plazer hiri deitzen zioten. Jakina, zu izan zinenean ez zegoen halako ezer; gehiago esango nuke, orain ere ez dago halako ezer. Jakina.
‎Ez badaki, aurkituko du jakiteko modua". Molly oso harro zegoen halako auziak erabakitzeko gai izateaz. Festaren bat zenean, apainketa lanean laguntzen zuen eta freskagarriez arduratzen zen.
2022
‎Orbanen kontra dago Memo, baina, hala ere, ez du parte hartzen sei alderdik lehen ministro polemikoa tronutik botatzeko asmoz eratutako koalizioan; zentro eskuineko alderdiak nola ezkerrekoak biltzen ditu koalizio horrek, eta sekula egin gabe zegoen halakorik. Hauteskunde hauetan, hamaikagarren norgehiagoka izango da Orbanen gobernuak iraun duen hamabi urteetan eratutako bi Hungarien artean —komunismoa erori zenetik Erdialdeko Europan bere postuan luzaroen iraun duen buruzagia da Orban—:
‎Frankismoaren ostean, ez zegoen halakorik. Askorentzat, orduko balio tradizional askorekin apurtzea izan zen.
‎Lagun Onak Mendi Bazkunak egitasmoaren balorazio" positiboa" egin du. " Ez zegoen halako egitasmo baten aurrekaririk, eta beraz, ez genekien jendeak nola erantzungo zuen. Ikusi duguna da era honetako egitasmoek ere harrera ona izan dezaketela gure inguruan".
‎Osabak ere ez zuen arazorik izan Eñauten eskuzabaltasunarekin. Herrian ez zegoen halakorik onartzen zuen beste tabernarik, eta, horren ondorioz, hilabete amaieran kutxan nabaritzen hasi ziren taberna belar usainez betetzera zetozen gazte haiek hartutako kafe eta zukuak. Are gehiago, bezero berrien beharrei erantzunez, izebak prestatutako madalena eta txokolatezko bizkotxoak saltzen hasi ziren.
‎Zer esan behar zion Martinezi? Sekula ikusi zuen gizasemerik guapoena zela Humphrey Bogart eta zer esanik ez Ingrid Bergman, ba al zegoen halako emakume ederrik Lugon. Are Galizia osoan?
‎Ezker abertzaleko militantzian ez dut bollerismorik bizi izan, ez zegoen halakorik; Bilgune Feministan eta OihuKn bizi izan dut. (Batirtze)
2023
‎Mendizalea izatera, mendian arineketan ibiltzeak engantxatu ninduen, giro sano horrek; atletismoan ez zegoen halakorik, atletismoa oso konpetitiboa da, gaur egun askoz gehiago, baina gure sasoian ere bai: beti erlojuari begira, markak, konpetizioa, astebururo aritu beharra… Amaitu nuen konpetizio maila horrekin apur bat nekatuta.
‎Elizaraino joan zen, bolatokia behatu zuen kanpoko leihotik. Kuriosoa egiten zitzaion inguru hartan bola jokorako zeukaten tradizio handia, herri guztietan zegoen halako bat. Bide nagusitik etorrita, gora egin zuen eskaileretatik.
‎Eraildako emakumeen heren bat inguruk jarriak zituzten hilko zituzten gizonen kontrako salaketak, edo noizbait salatu zituzten, edo haien inguruko jendeak bazekien emakume horiek tratu txarra jasotzen zutela. Beste bi herenei buruz, ordea, ez zegoen halakoen zantzurik.
‎Fernandorekin elkartzea miraria izan zen. Agian, orduan, ez zegoen halakorik herrialde osoan; gizonak hain desberdinak ziren. Berak zer esan, hark entzun egiten zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 25 (0,16)
Susa 10 (0,07)
Berria 9 (0,06)
Pamiela 9 (0,06)
Argia 8 (0,05)
Alberdania 5 (0,03)
Booktegi 4 (0,03)
Urola kostako GUKA 3 (0,02)
UEU 2 (0,01)
Uztarria 2 (0,01)
Consumer 1 (0,01)
Jakin 1 (0,01)
Erlea 1 (0,01)
AVD-ZEA liburuak 1 (0,01)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 1 (0,01)
ETB dokumentalak 1 (0,01)
Goenkale 1 (0,01)
Guaixe 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia