Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2004
‎Amaia eliz atariko eskaileretan zegoen eserita.
2008
‎Kontakizuna amaitu baino askoz lehenago, Trelawney jauna, horixe zen, gogoratuko duzuen bezala, Squirearen izena? eserlekutik altxa eta gelan harantz eta honantz hasia zen, eta sendagileak, berriz, kendua zuen ileorde hautseztatu hura, hobeto entzuteko edo, eta hantxe zegoen eserita, benetan arrotz, berezko ile beltz, motx motxarekin.
2010
‎Azken urteetan, kalean topo eginez gero, begi ertzaz agurtzen nuen, ez bainion hurbiltzeko aitzakiarik eman nahi, eta gisa berean erantzuten zidan hark, ikaraturik. Egun hartan, ordea, nire aurrean zegoen eserita, ni baino lasaiago eta harroago.
‎Izebaren eskua askatu eta atzetik joan zitzaion mutikoa. Aita atarian zegoen eserita, txakur bati laztan egiten.
2011
‎Hartan, Margarita ikusi zuen. Etxolaren atarian zegoen eserita, eta liburu bat zeukan eskuetan. Bere ondoan, belarraren gainean luze etzanda, zakur handi bat zegoen, galgo bat.
‎Etxe berriko logelan zeuden. Isabel aulki pintatu batean zegoen eserita; aurreko apain mahaiaren gaina kutxatila beltz eta berdez betea zegoen.
‎Asko lasaitu zen, amamari itxura tristea joan zitzaiola ikustean. Bi maleta lukainkak bata bestearen gainean jarri, eta hantxe zegoen eserita, eskuak bilduta, burua apur bat saiheska zuela. Aurpegian begirada argi, ernea zuen.
‎Jende multzo beltz bat zegoen kanpoan zutik. Ate ondoan emakume oso zahar bat zegoen eserita aulki batean, makuluarekin, erne begira. Egunkari baten gainean zituen oinak.
‎Gora eta behera zerabilen eskuineko eskua, aitak ohitura zuen bezala urduri zegoenean. Eta atzean, inongo interesik jarri gabe, Hilda zegoen eserita, koinata ezezaguna; zumitzezko aulki kulunkari batean zebilen, Tatler en orriak zartaka pasatzen.
‎–Oso pozik ematen dun, esan zion Kember andreak. Harri gainean konkorturik zegoen eserita, besoekin belaunak besarkatuta, erretzen.
‎Orain, beren Tasmaniako atarian zegoen eserita, aitaren belaunaren kontra jarrita. Aitak hitz eman zion:
2012
‎Lurretik urrun igarotako tartea, hornigaiak bitartean jango zizkidaten beldurrez eman nuen, baina, itzuli nintzenean, ez nuen inongo bisitariren arrastorik sumatu; basakatuaren antzeko animalia bat kutxa baten gainean eserita besterik ez nuen aurkitu, eta, hari hurbildu nintzaionean, tarte txiki batean ihesi joan zen, eta gero han geratu zen, mugitu gabe. Oso dotore eta lasai zegoen eserita, eta aurpegira begiratzen zidan bete betean, nirekin harremanak izan nahiko balitu bezala. Eskopeta harengana zuzendu nuen, baina zer zen ere ez zekienez gero, ez zuen arretarik jarri, eta ez zuen ihes egiteko imintziorik egin.
2013
‎Edo iradoki. Bere laguna nire ahizparekin zegoen eserita, indijenez eta berbetan. Ahizpa beti izan da hori azpimarratu zalea.
‎1985eko uztailaren 8an izan zen, Blanco hil eta gutxira. 23:15 inguruan, Juan Karlos Lezartua errefuxiatua tabernako terrazan zegoen eserita. Lezartuak berehala erreparatu zion gerturatzen ari zitzaion emakumeari; susmagarria iruditu zitzaion.
‎Bazirudien Fitzwilliam koronela poz pozik zegoela haiek ikusteaz; Rosingsen edozein gauza zen ongi etorritako arindua beretzat; eta, gainera, begitik ondo sartua zuen Collins anderearen lagun polita. Orain haren ondoan zegoen eserita, eta gizonak hain solas atsegina zeukan Kent eta Hertfordshirez, bidaiak egiteaz eta etxean geratzeaz, liburu berriez eta musikaz, ezen Elizabeth ez baitzen inoiz gela hartan orduantxe entretenitzen ari zenaren erdia ere entretenitu; eta hain gogotsu eta halako jarioaz zeuden berbetan, non Lady Catherineren beraren eta Darcy jaunaren arreta ostu zuten. Darcy aspalditik zegoen begiak haiengana behin eta berriro bihurtzen jakin min aurpegiaz; eta, luze gabe, Lady Catherinek zabalkiago ametitu zuen berak ere sentimendu hori konpartitzen zuela, honelaxe egin baitzuen aldarri, inongo ingirarik gabe.
‎Ez zen, hala ere, loo mahaiaren lorratzik azaldu. Darcy jauna idazten ari zen, eta Bingley andereñoa haren ondoan zegoen eserita, gutuna aurrera nola zihoan ikusten eta, arrebari bere partez hori eta bestea esan ziezaion eskatzen ziolarik, Darcyri behin eta berriro lanaren haria galarazten. Hurst jauna eta Bingley jauna piquet ean ari ziren, eta Hurst anderea jokoari begira zegoen.
2014
‎Hutsak denak. Ez, denak ez, han barrenean, gizon bat zegoen eserita, kafe katilua ondoan, egunkaria irakurtzen. Konkortuta zegoen eta burua esku batean bermatua zuen.
‎Button jaunaren begiek hatz erakuslearen noranzkoari jarraitu zioten, eta han ikusi zuen. Tamaina handiko manta zuri batean bilduta, eta sehasketako batean erdi sartuta, hirurogeita hamar urte inguruko agure bat zegoen eserita. Ile urria urdindua zuen kasik, eta kokotsetik ke koloreko bizar luze bat erortzen zitzaion, modu irrigarrian aurrera eta atzera mugitzen zena leihotik sartzen zen haize leunarekin batera.
‎Bost axola hari kanpoan zer gertatzen zen. Tinko bere postuan, leihatilaren atzean zegoen eserita, bezeroek bere zerbitzuak noiz eskatuko.
2015
‎Aitorpen horren ondoren lasaitu egin balitz bezala, gorputza atzera bota eta jarrera erosoagoa hartu zuen gizonak; hankak luzatu, eta beste patxada batekin zegoen eserita orain. Elejoste mutu geratu zen; burua epaimahaiak eman behar zuen prentsaurrekoan zuen.
‎Hoteleko gelan leiho guztiak zabalik zeuden, eta ilunabarreko argiak kontrapuntu lasaigarria ematen zion han bizi zen mugimenduari, gelan nagusi zen zalapartari. Manzano mahai ondoan zegoen eserita, aulkia zeharka jarrita, ohe aldera begira, ukondoa mahai gaineko paper anabasan zuela. Telefonoz hitz egiten ari zen, deiak bata bestearen atzetik hartzen, zorion mezuak jasotzen eta kazetarien urgentziazko galderei erantzuten; seguru ari zen, iseka eztenak botatzeko pronto, ironiaren munizio guztia gau hartarako gorde balu bezala.
‎Soldaduetako bat Maisuarengana hurbildu zen. Hau, ohi bezala, bere oihal bikeztatuaren gainean zegoen eserita. Nire harridurarako, ez zien soldaduei arretarik ematen, begiak basoan galduta zeuzkan.
‎soiltasun osoz zegoen hantxe eserita, besaulkian, galtzorratzei batera eta bestera eragiten, galtzerdi marroi gorrixka egiten, bere itzala salako eskaileretan luzatua. Han zegoen eserita.
‎Ontzia ez zen batere mugitzen. Ramsay jauna erdian zegoen eserita. Laster jarriko zen urduri, pentsatu zuen Jamesek, eta baita Camek ere, aitari begira.
‎Ramsay andrea isilik zegoen eserita. Pozik, pentsatu zuen Lilyk, atseden isilean zegoelako, bere baitaratua.
‎Baina, hartan, orria pasatzean, eskuare baten edo soropil ebakitzeko baten irudia bilatzeko bere lanak eten egin ziren. Zurrumurru elkor hura, pipa hotsak irregularki hausten zuena, gizonak lasai hizketan ari ziren adierazle, nahiz haiek ziotena entzun ez (terrazara ematen zuen leihoan zegoen eserita)?, soinu hura, ordu erdi iraun eta emeki pausatu zen bere buruko soinuen eskalan, hala nola pilotek bateak jotzean, edo cricketean ari diren umeek «Kanpora! Kanpora!» garrasi egitean?
‎Esku bat orri gainean zeukan zintzilik, amaitu bezain laster hura pasatzeko gertu edo. Buru has zegoen eserita, haizeak ilea banatzen ziola, edozeren mende, harritzeko moduan. Oso zaharra zirudien.
‎bukatzen ez zen mahai luze bat, platerak eta labanak. Beste aldean senarra zegoen eserita, uzkur, kopetilun. Zergatik?
‎Nire alboan zegoen eserita Benita, Ritaren ama, ni bezalaxe albistegiei begira. Bere begietan negarrik ez egiteko ahaleginaren zantzua nabaritu nuen nabarmen.
‎Atea ez zegoen erabat itxita eta Albertok zirrikitutik begiratu zuen: Harkaitz telebista piztuaren aurrean zegoen eserita, baina ez zion inolako jaramonik egiten, interes handiagoa zuen handik zebilen euli baten hegaldian. Atea kontu handiz ireki eta egongelan barneratu zen.
2016
‎Lurrean zegoen lasto pixka baten gainean zegoen eserita, leotzaren bazterrik urrutienean, noiz bere aulkia, noiz bere ohea zena: burualdean zotzezko egutegi txiki bat zegoen jarrita, bertan igaroak zituen egun eta gau zorigaiztokoen koskekin alderik alde markatua; eskuan zotz txiki horietako bat zeukan, eta iltze herdoildu batekin beste egun miseriazko bat grabatzen ari zen, gainerakoei gehitzeko asmoarekin.
‎Dantzaldian alaba Fogtarren semearen ingurura eramateko eskatu zion afaltzen hasi aurretik Kelly andereak arkitektoari. Baina Fog gaztea pistatik erretiratu zen aurreko dantzan, eta mahai batean zegoen eserita Henrietta Correkin, iji eta aja. Dudarik gabe, hurrengo festan ez zen Corrtarrik egongo.
2017
‎Bazkaldu eta gero, aitak lanera alde egin bezain laster, bere logelatik atera eta amarengana jo zuen. Egongelan zegoen eserita, telebista ikusten. Bere ondoan eseri, eskutik oratu, eta, begiak malkotan honela esan zion:
‎Ideiarik ere ez zuen guk ihesbide hori ezagutzen genuela: bazekien estoldetako poliziaren patruilaldi bat gauerdiaren aurretik amaitzen zela eta hurrengoa ez zela ordubiak arte hasten; gauerdian, beraz, Martins kafetegi kaskar eta ospel batean zegoen eserita, kioskoa zuela, kafeak bata bestearen ondoan edanez. Nik utzitako pistola bat zeukan; gizon batzuk kioskotik ahalik hurbilena ezarri nituen eta estoldetako polizia gertu zegoen ordua jo orduko sarrera begiak ixteko eta estoldak miatzen hasteko hiriaren mugetatik barreneraino.
‎Idazmahaiaren beste aldean zegoen eserita, burua eskuartean, kopeta zimurtuta. Honela esan nion:
‎Luzaroan zenuke segurantzaz hortik ibili. Anartean han zegoen eserita, eskuei begira eta ezer esan gabe. Armairutik whisky botila eder bat atera eta bi basokada leporaino bete nituen.
‎Kurtz hantxe omen zegoen eserita, Santa Fe ko Jinete Bakartia nabarmankeriaz irakurtzen. Martins mahaira eseri zenean axal hutsezko gogo beroz honela esan omen zion:
‎Susana bere leihoan zegoen eserita, irakurtzen, eta agian ni ere hobeto nengokeen berarekin, aldamenean eserita, irakurtzen, edo hobeto, lurrean, bere ondoan, inoiz gorantz begira, inoiz liburura. Berdin zitzaidan jada anaiak ikusi ala ez, azken batean, zer esatea zeukan?
‎Anaia leihora begira zegoen eserita; baina ez leihoaren bestaldera. Ukondoa besaulkiaren besoan zeukan jarririk, eta eskua gorantz, zabalik, bere aurpegitik metro erdira; eskua zen begiratzen ari zena.
2018
‎Errepidetik goraxeago, kontrako aldean, bidezidor baten hasiera ikusten zen, zeina sastraken artean aienatzen baitzen maldan gora. Lekua markatzen zuen harri handiaren gainean, gizon argal ilezuri bat zegoen eserita, tweedezko txano bat buruan, pipa erretzen. Berriro hots egin dit, eta, beraren hitzak ongi ulertu ezin izan arren, hurbiltzeko keinuka ikusi dut.
‎Iturribideko taberna hartara heldu zenerako Marta bere lagun guztiekin zegoen eserita mahai zahar baten inguruan, hitz egiten, erretzen eta edaten, dadoak bazter batean ahaztuta. Neskekin ezin zela kinitoan jokatu uste zuen Iñakik.
‎Iturribideko taberna hartara heldu zenerako Marta bere lagun guztiekin zegoen eserita mahai zahar baten inguruan, hitz egiten, erretzen eta edaten, dadoak bazter batean ahaztuta. Neskekin ezin zela kinitoan jokatu uste zuen Iñakik.
2019
‎Hormak emakume ederren zuri beltzeko argazkiz zeuden apainduta, eta antzerki egitarauak ere bazeuden, marko eta guzti. Besaulkietako batean Forcible andereñoa zegoen eserita, gogo biziz josten.
‎–Non dago beste ama? , galdetu zion beste aitari, zeina aitarenaren modu moduko idazmahai baten aurrean zegoen eserita, baina ezertan aritu gabe, ezta lorezaintzari buruzko katalogoak irakurtzen ere, aitak egiten zuen bezala lan itxuratan zegoenean.
‎Sabai baxu eta okerreko zenbait gela zeharkatu zituen, azkenekora heldu zen arte: logela bat zen, eta beste agure zoroa hantxe zegoen eserita, urrunean, iluntasunaren erdian, beroki batean bilduta eta txapela jantzita. Coraline sartzerakoan, gizona hizketan hasi zen:
‎hantxe ikus zitzakeen entsaladak eta sandwichak, intxaurrak eta fruta; eta, edateko, katilukada bete limonada, ura eta txokolate lodi lodia. Coraline zapiaren albo batean zegoen eserita, eta, gainerako aldeetan, beste hiru ume zeuden, oso arropa arraroz jantzitakoak.
‎Forcible eta Spink andereñoak antzezten ari ziren: Forcible andereñoa esku eskailera baten gainean zegoen eserita, eta Spink andereñoa, berriz, eskaileraren ondoan zutik.
‎Etxera iritsi zenean, sukalderaino sartu behar izan zuen amarekin topo egiteko. Mahaiaren mutur batean zegoen eserita. Hitzik egin gabe, berdina egiteko eskatu zion bere semeari.
‎Pinguinoen uhartea eleberrian ondokoa gertatzen da: . Izotz bloke baten gainean(...) hartz eme bat zegoen eserita, bere kumea besoetan zuela, eta Maelek entzun zion Virgilioren bertso hau astiro xuxurlatzen: Incipe, parve puer.
‎Baratzezaina, agure zahar burusoil bat, supazterrean zegoen eserita, borborka irakiten ari zen esne zopari begira. Ez zen zutitu.
‎Gelan zegoen eserita, burua makurturik Misterioen liburuaren gainera, Indraraba edo Sanedrin Handia ere deitua. Galdurik zenbaki, zeinu eta eragin botere amaigabeetan, ez zituen sartu zirenen oin hotsak entzun, eta. Bakea argi santuarekin!?
‎»Polizia etxera bila joan nintzaionean, ikuskizunak biziki hunkitu ninduen: Ana ziega gris batean zegoen eserita, burua hankartean, begiak malkoz gorriturik eta botaka. Total eginda zegoen.
2020
‎Pertsona bat aulki batean alderantziz eserita, hankak zangalatrau, besoak aulkiaren bizkarraldean, kokotsa besoetan. Ni une hartan bezal bezala zegoen eserita! Ez!
2021
‎Eztei bidaian zebilen bikote bat ere hantxe zegoen eserita, elkarri besotik helduta. Neskak estutu gogor bat eman zion senarrari besoan.
‎Maria alboan eseri zitzaion, irribarre eginez eztiro, albiste gosez, ahizpari zama hori partekatzen uzteko eskatuz isilka. Rosa harri bat bezala zegoen eserita, bere karameluzko barra miazkatzen. Bat batean, Mariaren begietan josi zituen bereak.
‎Tximiniaren inguruan larruzko besaulki handiak, larruzko borlak zintzilik zituztela, kulunkatzen direnetakoak denak, eragitean kantari hasten diren erresorte horiekin. Eta, azkenik, bulego modukoa ere bazen gela, zeren antigoaleko idazmahai bat baitzuen, estalkiduna, eta haren atzean zegoen eserita John Whiteside. Burua goratu zuenean, Molly konturatu zen berak sekula ikusitako begirik atseginenak eta aldi berean gogorrenak zituela, eta ilerik zuriena ere bai.
‎Itxarongelan sartu zen. Jendea jarlekuetan, mahaietan eta lurrean zegoen eserita, fardel handien artean. Errefuxiatuak, ekialdetik etorriak.
‎Kapitainak burua zutitu zuen; paperez estalitako mahai baten gibelean zegoen eserita.
‎Bera ez existitzeko aukerarik bazegoen ala? Blomart andrea butaka batean zegoen eserita, zangoak tolestuta, orkatila estutzen zuen eskuaz. Oso gaztea ematen zuen oraindik.
‎Sartu ziren. Marcel jatetxearen sakonean zegoen eserita; irribarreak aurpegia zimurtzen zion.
‎–Lortu gura dudana, aldiz, ez da aparteko ezer –esan zuen Jeanek. Txirbil kraskatsuz beteriko sofan zegoen eserita, baso bat pattar zeukan eskuan– Bizitzatik besteek baino aukera gehiago izan barik ibili eta gizon batek bere kabuz irabaz dezakeena baino ez eduki, horixe da gura dudan guztia.
2022
‎Aurpegia samurtasunez blai eta ezpainak irribarre triste batean bilduak zituen. Haren hanken alboan, aulkitxo batean, oinak tximinia aldera luzatuta eta nagiak alferki ateraz, Lopnev gobernadore-ordea zegoen eserita, berrogei bat urteko gizon prestua. Pianoaren bueltan, Xaramykinen haurrak zebiltzan hara eta hona:
‎Presaka zebilenez, Jegorrek lerro bakoitza behin baino gehiagotan irakurri zuen. Taburete batean zegoen eserita, oinak mahaiaren azpian zabal zabal eginik, asebeterik, osasuntsu, papoa lodi lodi eta lepoaren atzealdea gorriturik. Huraxe zen lotsagabekeriaren pertsonifikazioa:
‎Alabaina, bat batean ikaratzeko moduko zerbait ikusi zuen. Mahaian, Zinaren alboan, Tramblian bere lankidea zegoen eserita, frantseseko irakaslea. Frantsesari kondekorazioa erakusteak hainbat galdera deseroso eragingo lituzke, betirako umiliazioa ekarriko lioke, ospe txarra hartzea...
‎Otxumelov ohartu zen gizon hura Khriukin urregina zela. Jendetzaren erdi erdian, aurrealdeko hankak bananduta eta gorputz osoa dardarka zuela, iskanbilaren erruduna bera zegoen eserita: galgokume zuri bat, mutur zorrotzekoa eta bizkarrean orban horixka bat zuena.
‎" Arratsalde atsegin batean, Ivan Dmitritx Txerviakov, epaitegietako funtzionario orobat atsegina, besaulki patioko bigarren ilaran zegoen eserita, binokuluekin Cornevilleko kanpaiak operari so. Dohatasunaren gailurrean sentitzen zen ikuskizunari begira, baina bat batean...
‎Oraindik esnarik zeuden. Ivan Ivanitx –agure garaia, argala, bibote luzeduna– sarreraren ondoan zegoen eserita, pipa erretzen; ilargiak argiztatzen zuen haren soslaia. Burkin barruan zegoen, belar onduaren gainean etzanda, estalpeko ilunpean ikusezin.
‎Zuzendari anderea, ikuskari anderea eta gure institutuko dama guztiak berpiztu egin ziren, edertu egin zirela ere esan daiteke, bat batean bizitzari zentzu bat aurkitu baliote bezala. Zuzendariak palko bat hartu zuen antzokian; palkoan Varenka zegoen eserita, haizemaile bat eskuetan, distiratsu, zoriontsu, eta haren alboan Belikov, txikia, konkortua, etxetik aliketekin tira eginda atera balute bezala. Nik festa bat ematen banuen, damek esaten zidaten derrigorrez gonbidatu behar nituela Belikov eta Varenka.
‎Arratsalde atsegin batean, Ivan Dmitritx Txerviakov, epaitegietako funtzionario orobat atsegina, besaulki patioko bigarren ilaran zegoen eserita, binokuluekin Cornevilleko kanpaiak operari so. Dohatasunaren gailurrean sentitzen zen ikuskizunari begira, baina bat batean...
‎Voldirev, eztultxo bat eginez, leihorantz abiatu zen. Bertan, mahai berde, tifusaren moduko orbanez beteriko baten atzean gizon gazte bat zegoen eserita, buruan lau ile solte, sudur luze zaldartsua eta soinean uniforme hitsa. Bere sudur handia paperetan murgilduta zuela, zerbait idazten ziharduen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia