Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2001
‎Amaiak errukiz begiratu zidan, edo niri behintzat hala iruditu zitzaidan. Bere ustez argi asko zegoen esan nahi zuena eta nire lerdokeria baino ez zen nabarmen geratzen zena.
2003
‎Eta horri gehitu behar zaio, inguruan ere horrelaxe zela. Benetan modaz kanpo zegoen esatea kantu bat maite zenuela. Gutxienez rock erradikalekoa izan behar zenuen, edo gutxienez dance music ekoa.
2004
‎Hura ere Aliziaren erabakia izan zen. " Audi 4 bat erosiko dugu" bota zion konforme ote zegoen esateko aukera eman gabe. " Audi 4" errepikatu zion erabakita zegoela aditzera emanez.
2006
‎Ez zegoen esaterik non hasten ziren urteak eta non alkoholaren eragina azal mailatu hartan. Zimurduraz beteta zeukan aurpegia.
2007
‎Beraz, jandako hura izan zitekeen elefantea, bufaloa edo krokodiloaren haragia, ez zegoen esaterik zerena. Bost axola, zer arraio.
2009
‎Anboton desagertutako mendizalea ekaitzak harrapatu zuen igandean eta SOS Deiak larrialdi zerbitzura deitu zuen. Ez zuen, ordea, laguntza eskatu, ez zuen non zegoen esan, ekaitzaren aurrean zer egin behar zuen baino ez zuen galdetu.Ordutik ez da haren berririk.
‎Abeslaria oso zorpetuta zegoen diotenez, 400 milioi dolarreko zuloa zuen. AEG Live enpresako buruak, Randy Philipsek, konbentzitu zuen Jackson kontzertu batzuk eman zitzan.
‎Bidenabar, Ghobadik ez, baina Miraz Bezar ek M, n dit (Begien aurrean kurdueraz, nahiz eta Diyarbakirko umeak itzuli duten ingelesera) film kurdua dakar Zinemaldira Turkiaren menpeko Kurdistandik. Hakan Karsak aktoreak zeinen pozik zegoen ziostan asteon, Donostiara zihoala eta. Ghobadigana itzulita, harrokeria intelektualetatik urrun umiltasunez azaltzen du bere zinemaz eta kurduez dituen iritziak, baina zentsurari buruz esaten dituenak iruditu zaizkit bereziki esanguratsuak:
‎Txoratuta al zegoen esan nion, esertzeko eta isilik egoteko, Potxolok salatzea nahi ez bazuen. Aulkia jaso genuen lurretik.
‎" Aberastuta etorri balitz hartuko zuten!" edo" Dirurik ekarri balu ez zuten semeordekoa izango!" komentatzen zuen ordurako jendeak, Herrerako dendan entzuna zela zion arrebak. Amak ere jakin egingo zuen berehala, zerbait asmatu beharra zegoen esan ziezaioten baino lehen, lotsagarri ari ziren gelditzen hala ere. Amaran ibiltzen omen zen.
2010
‎Bilera haren berezitasun nagusia ez baitzen izan bi solaskide berri agertu zirela, baizik eta aurreko zortzi bileretan aurreratutako zirriborroan adostasuna lortu zutela. Behin behinekoa zen adostasun hori, artean ez zegoen esaterik akordioa itxi zutenik, baina baikor egoteko arrazoirik bazuten zazpiek, astearte hartan bilera mahaitik altxatu zirenean. Hitzartutako zirriborroaren kopia bana zeraman besapean ordezkaritza bakoitzak, norbere alderdiaren oniritzi ofiziala lortzeko mandatuarekin.
‎Isilik geratu zen Mikel, lurrari begira. Biok genekien nolako notak ateratzen zituen, ez zegoen esan beharrik, baina nik ordura arte beti pentsatu izan nuen horrek ez zuela askorik axola, eta are gutxiago axolako zitzaiola berari, Mikeli. Oker nengoen ordea.
‎Mariok bihotzeko gizonari eska ziezaiokeen guztia zeukala ematen zuen: mutil ona zen, zentzuzkoa, bera pasatuko zen lekuan alfonbra jartzeko prest zegoena, goapoa, egunero ze liraina zegoen esateko prest zeudenetakoa ematen zuen, bere osasunaz eta laneko gorabeherez galdetzeko, erreginaren moduan sentiaraziko zuen bikotea zen, baina hurrengo astean Argentinara zihoan eta itzuliko zen oraindik erabaki gabe baldin bazeukan, honek zerbait esan nahi zuen, Marioren alde sentitzen zuenak ez zeukala bikote izatera iristeko behar zuen indarrik, oraingoz, behintzat.
‎Alferrik izango zen Mikel Ormazabalen ilusioaz jardutea, lehendakariaren mahai berean azaltzeagatik duintasuna ere galtzeko prest zegoela, bere enpeinuagatik izan ez balitz, inori ez zitzaiola burutik pasatu ere egingo lehendakaria gure aurkezpenean egon zedin bi pauso ematea, bera izan zela, azken finean, lehendakaria Bedaiopera etor zedin ahalegin guztiak egin zituena eta ez zela oso bidezkoa gizajoa baztertzea. Emakume hura ohituta zegoen esaten zuen guztia agindu bihurtzen eta malgutasun hitza ez zen bere hiztegian azaltzen.
‎Bertan afalduko zutela onartu zuenean, mahaia jartzea bere esku uzteko eskatu zidan. Platerak eta behar zen guztia non zegoen esan nion eta lanean jarri zen, Benidormeko bere lanean egingo lukeen bezala, eta Anizeto eta biok bakarrik utzi gintuen.
‎Gure hasiera apal hartatik, sei urteko tarte horretan, gauzak asko mugitu ziren. Ez zegoen esaterik seminarioetako gazteen kontua zenik. Herritar laikoak bete betean zebiltzan, eta sendo zebiltzan, euskara batuaren arazoarekin.
2011
‎Es opinión común, que yo comparto, que la Magistratura en España cumple con tales prohibiciones y no aplica medios coactivos en sus interrogatorios?. Beharbada ez zegoen esaten zuen bezain seguru. Behintzat 1994an berriro idatzi du:
‎Galdera horixe egiten zuen behin eta berriro, erantzuna noiz jasoko alferrik zain. Oso ongi zegoen esatea emakumeen halabeharra dela mundura haurrak ekartzea. Baina ez zen egia.
‎Hura ez zen antzezlana. Karel Calfa sinist sinist eginda zegoen esaten zituen guztiekin.
‎Besteak, baietz eta baietz, maite zuela, eta une hartan, ia sinetsirik zegoen zioenaz. Pixkanaka bere rola barru barruraino sartu zitzaion, aktoreek esaten duten bezala.
‎Aitak semeari bi musu eman zizkion, aurpegiaren alde banatan. Aurretik esanda zegoen esan beharreko guztia. Aita bota egin zen, eta semea geroxeago.
2012
‎Perfekzioa zeukan euskararen aldetik eta teknikaren aldetik". Poztu nintzen, norbait ausartu zelako perfekzioaren langa non zegoen esatera, eta, batez ere, gaztetan Lasarteren kaseteak entzuten nituenean sentitzen nuen txundidura hura izendatzeko modua badudalako orain: hura zerbait perfektua zen, artean hainbeste ez nekien arren.
‎Es opinión común, que yo comparto, que la Magistratura en España cumple con tales prohibiciones y no aplica medios coactivos en sus interrogatorios?. Beharbada ez zegoen esaten zuen bezain seguru. Behintzat 1994an berriro idatzi du:
‎Argazki hau aurreko urtean atera nuela uste dut, Azpeitian bertan. Martin arrantzalea txoriaren kabia non zegoen esan zidaten, eta hara joaten nintzen. Egoera zainduz, kamuflatu egiten nintzen, eta ohartu nintzen txori honek adarrak aukeratuta zituela; beti adar berean egoten zen.
2013
‎Garenak gara, gaudenak gaude, eta dagoen lana dago. Geroz eta jende gehiago dago prest lan hori egiteko, eta hori orain dela 30 urte ez zegoen esaterik. Ofizio eta afizio duzu literatura itzulpengintza, eta horrek hainbat idazle ezagutzeko aukera eman dizu.
‎Behin, botila bat ron edan ostean, lagun bakarra zuela aitortu zion Martini, interesik gabe hurbiltzen zitzaion bakarra. Goibel zegoen esan zuenean, eta Martinek ez zuen inolako dudarik izan: benetan ari zen.
‎Elizabeth adiegi zegoen esaten ari zenari, geratzen zitzaion arreta txikia liburuari emateko; eta, handik lasterrera, liburua albo batera utzita, besteak kartetan ari ziren mahaira hurreratu eta Bingley jaunaren eta arreba nagusiaren artean jarri zen, jokoari begi emateko.
‎ESATARIA. (OFF irratiz) Semeak deitu zionean ama ez zen harritu eta zer moduz zegoen galdetu zion, ea arazorik izan zuen. Antza denez amak bazekien semea non zegoen eta gainera elkarrizketaren une batean, semea non zegoen esatera zihoanean amak eskatu zion ez gehiago hitz egiteko, telefonoa ziztatuta egon zitekeela. Maite zuela eta kementsua izateko.
2014
‎Arratsaldea jolasean eman zuen Xabik, baina begiekin amaren bila aritu zen. Noizean behin belardian agertzen zen, ogitartekoz betetako erretiluak mahai gainean paratzera, eta Xabik ez zuen janaria zein goxo zegoen esateko aukera alferrik galtzen.
‎Duela minutu bat, ez zenekiela non zegoen esan duzu.
‎Non zegoen esateko deitu digute.
2015
‎Gazta barruan, otu zitzaion erantzutea, Jon Alonsoren liburu barruan ezkutatua zuela oroituz. Kontua gehiago luzatu gabe berehala non zegoen esatea zen bizkorrena agian. Edozein modutara, ez zeukan handik bizirik ateratzeko boleto askorik.
‎Tira, alabak erantzuten ez bazion bakean utziko zuen, erabaki zuen Ramsay jaunak, poltsikoan liburu baten bila haztaka. Baina Camek erantzungo zion; mihian zeukan oztopoa gainditu eta grinaz zegoen esateko: Bai, Frisk.
‎Batzuetan, ordea, zer moduz zegoen esateko aukerarik ere ez zitzaion uzten. Erantzunak ordezten zuen galdera, galdetzaileak hitz egiten gaixoaren lekuan:
‎5 Nire laguna, bere burua leku hartan itxita ikustean, ikasleen zer horretatik pixka bat baretu zela dirudi; hala ere alde batera eta bestera begiratu baino besterik ez zuen egiten, oraindik beldurrez, eta deabruak lagunduko zion arriskuaren pentsamenduak burura ekarriz ni nahastearren, neure bihotzeko ahultasunaz, gutxi behar izaten bainuen. Ea zeri begira zegoen esan nion nik, han ezin zela inor sartu eta. Esan zidan:
‎Nik eskatu nion berriro idatz ziezaiola, esanez, bagenuela etxea eta berak nahi zuen dena egiten zela; halako batean amaitzeko. ...t gutun irekia bidali zidan, haren eskuetara iritsiz gero, dena alferrik galduko genuela pentsatzeko modukoa; eta horrela, Manso doktoreak, nire aitor entzule eta aholkularia zenak, ez zuen nahi izan gutuna hari ematerik; izan ere, oso kontuz idatzia izan bazen ere, egia batzuk esaten zituen, Artzapezpikuaren izaera kontuan harturik, hura haserre bizian jartzeko aski zirenak; dagoeneko ere haserre zegoen esan zizkion gauza batzuengatik, eta adiskide minak ziren. Eta niri esaten zidan, gure Jaunaren heriotzagatik adiskide egin baziren adiskide ez zirenak, nigatik biak etsai bihurtuko zirela.
‎Ez zegoen esan gabe egoteko: «Etorkizuneko bandera da, zuztarrak gero hurbil horretan ditu errotuak, eta ez auskaloko aspaldian.
‎Titularitateak publikoa edo pribatua behar zuen, egunkariak estandarra edo berezia izan behar zuen... Euskara prest ote zegoen esaten zenean, egia da euskara ez zegoela kazetaritzarako oraindik erabat egina. Kazetaririk ez dago, zenbat kazetari daude esaten zen, eta lau ateratzen ziren.
2016
‎Arratsaldean erositako oilasko bularkiak eta arroza sukalde elektrikoaren alboan zeuzkan prest. Josebak presio eltzea non zegoen esan zion. Helenak armairutxotik atera eta olio apur bat isuri zuen bertan.
‎Elizanburuk berak ez du bere burua historiagiletzat, eta azken buruan berak duen asmoa zera da, gori gorian zegoen zioan bere iritzia azalaraztea eta euskaldunen hazkuntza ideologiko egokia:
‎Haserre zegoen esan zuenean edo bihotzetik esan zuen?
2017
‎Oierri inork ez zion kenduko tontorreko porro legea. Orduko, garbi zegoen esan nezakeen guztiak hutsa balio zuela haiendako.
‎Jakina, bi gorputzak lokatzez beterik eta bustita zeuden, eta gainbegirada batez noiz hilak ziren ez zegoen esaterik, baina Potts Countyn ez daukagu azterketa zientifiko eta ikerketa sakonik egiteko tramankulurik. Gauzei tankera bat hartzen badie jendeak, hala gertatu direla komentzitzen dira.
‎baina buruak ematen zidan Martinsek ez ziola inolako edariri muzin egingo, baldin eta oraina eta iragana aldi baterako burutik kentzen laguntzen bazion. Ateondoan ohizko iragarkia zegoen esanez seietatik hamarretara zabalik zegoela, baina atea bultzatze hutsarekin lehenengo gelatxoen aurretik barruratzen zinen. Gelatxo oso bat genuen geuretzat; bikote bakarra aldameneko gelatxoan zegoen, eta tabernariak, ezagutzen ninduena, biok bakarrik utzi gintuen kabiarrezko sandvvich batzuekin.
‎Arratsaldea leihotik begira igarotzea zen nire asmoa, leihotik begira eta leihora begira. Hau ez zegoen esaterik, jakina.
2018
‎Poliziak istiluak sortu baino lehenago inguratu zuen zezen plaza eta Miguel Rubio komisarioa aurrean zutela ordena publikoko indarren dozenaka agente barrura sartu zirenerako, amnistia eskatzeko pankartak sorturiko eztabaida amaituta zegoen. " Dena lasai zegoen dio lekukoetako batek poliziak armak eskuan ezustean sartu zirenean, pasabidetik zetozen txikien artean nahastuta, han eta hemen kolpeka, pilotak eta ke boteak jaurtitzen". Hondarrezko plaza hustu ondoren, ordea, bigarren oldarraldia egin zuten festen aurretik Iruñera eraman zituzten Logroñoko konpainia bereziek, eta hauek egiazko balaz eraso zituzten harmailetan ihesean zebiltzanak.
‎Monsieur Dupontek, nik ikusitakoaren arabera, ez zuen parte hartzen eztabaidetan, eta, beraren bekozkoari erreparaturik, ezin zen igarri adi adi ote zegoen esaten ari zenari edo bestelako gogoetetan ari ote zen. Halako batean, aleman jaunetako baten mintzaldiaren erdian egongelatik atera nintzelarik, monsieur Dupont tupustean jaiki eta nire atzetik etorri zen.
‎Lindak hitz egin zion. Nola zegoen esan zion. Zer sentitzen zuen.
2019
‎Tom itzuli gabe zegoen esaten du galestarrak. Baina halako batetan nire etxetik igarotzen ikusi dut Huckekin batera.
‎Hormak lauza itsusiz estalita zeuden eta lurra baldosa arruntez. Etxeak, material arrotz horiek kentzen nizkion heinean, irribarre egiten zidala zirudien, kontent, eta altxapean zuen altxorra non zegoen esaten ari zitzaidan, pixkanaka. Lanak aurrera egin ahala, zur eta lur gelditzen ari nintzen.
‎[...] Oso ongi zegoen esatea emakumeen halabeharra dela mundura haurrak ekartzea. Baina ez zen egia.
‎Ezta entzun ote zidan ere. Arduratuago zegoen esan zezakeenarengatik, erantzun nezakeenagatik baino. Baina halaxe zen.
2020
‎Lastozko kapelua eskutan zuen. Esan zuenez, Bracek kanpoan zegoen bere anaia ikusi nahi zuen, afaltzeko zain nekatuta zegoen eta ea osaba Silasek hura non zegoen esango zion.
‎Aingeruk pistola jaso zuen eta, han makurtuta zegoela, Kikeri adi adi begiratu zion. Ez zegoen esaterik zeinen aurpegian islatzen zen argiago eta biziago heriotza...
‎–Non zegoen esatea nahi dun?
‎Familia osoa mahaian geunden, tertulia atseginean, aitonak prestatutako gisatua dastatzen. Zein ona zegoen esaten ari ginenean, hara non hasten zaigun aitona" miauuu, miauuu" eginez. Elkarri begiratu genion, eta orduantxe konturatu ginen jaten ari ginen gisatu eder hura ez zela untxia, katua baizik.
2021
‎Buruan txapela duela etorri da Andoni. ‘Andoniren etorrera’ nola gertatu den baino gehiago, Andoni nola zegoen esaten da ela duen mendeko perpausaren bidez. Ez dira azaltzen aditzari begirako moduzko adjuntu bezala: * Iruzur egiten zuela lortu zuen Iñakik emaitza (iruzur eginik; iruzur eginez);* Arrebaren giltza zerabilelarik ireki zuen atea (erabilita; erabiliz).
‎Adierazpen perpausa denean, la/ nik jokoa aurkituko dugu berriro ere: Beraz, ez zegoen esaterik emakume hura gezurretan ari zenik (Saizarbitoria); Ez zegoen ukatzerik postalaren testua dotorea zela, ez zuela hitz bat gehitzea ametitzen (Saizarbitoria); Arlo batzuetan arazo larriak dituztela ukatzerik ez dagoen arren (Olarra).
‎Leku onak dirua ezkutatzeko Aurreztutako dirua etxean gordetzeak dakartzan arriskuen artean ohikoena lapurreta da. Baina, gainera, suteak, uholdeak, lurrikarak edo, are gehiago, “itsulapikoa” non zegoen esan gabe hiltzera iristea… beste arrisku batzuk dira eskudirua koltxoiaren azpian edukitzea. Inoiz ez da banku batean sartu bezain segurua izango, eta, aipatutako arriskuak gorabehera, zure dirua etxean eduki nahi baduzu ere, hemen esango dizugu non gorde.
‎«Juan, auna [hona] erdu!». Ahots horrekin eta une horretan dena zegoen esanda.
‎–Ez zegoen esateko besterik.
‎Manoletina laranjak. Zer guapa zegoen esateko gogoa izan nuen. “Goazen kafe bat hartzera”; baietz egin zidan buruaz, pozik norbaitek ideia bat izan zuelako.
‎Espedizioko kide askok, batez ere gazteenek, Forden ukoarekin eta Oslokoa ikusita, amore ematea erabaki zuten eta etxera itzuli ziren. Hala ere, dena ez zegoen esanda oraindik. Ontzia Suediara porturatu zelarik gauzak beste itxura bat hartu zuen.
‎" Erakundeak telefono dei bat egin zion banketxeari, eta argi mintzatu zitzaion telefonistari lehergailua zeraman maleta zehazki non zegoen esateko, eta, aldi berean, adierazi zioten inork ez zuela manipulatu behar diru zorro hori. Leherketa gure deiari kasurik egin gabe maletaren manipulazioagatik gertatu da, edo bankuaren segurtasun zerbitzuen arduragabekeriagatik.
‎Aretoa jendez beteta zegoen Esan dut ahazteko!
2022
‎Kabiaren historia oso luzea da, baina laburbilduz: Bildu Gipuzkoako Diputazioko agintean zegoenean(), lege bat zegoen esaten zuena diputazioek hartu behar zituztela udalen esku zeuden adinekoen egoitzen ardurak. Legea betetzeaz gain, Bilduk proiektua zuen egoitzak publifikatzeko eta langileak funtzionario bilakatzeko.
‎Alain frantsesa zen berak esaten zuen bezala. Berez Baiona ingurukoa zen eta beti prest zegoen esateko ez zela ez euskalduna, ezta baskoa ere, gaskoia baizik eta edozeren gainetik frantziarra. Gainera, tematzen zen Nafarroa ez zela Euskal Herria eta gizonak edonor konbentzitu behar zuen.
‎Ernest hila zen, eta Harry, berriz, elizak dekoratze lanetan baitzebilen, kanpoan ibiltzen zen beti. Gainera, ez zegoen esaterik zein asperturik zegoen larunbat gauero diruagatik izaten ziren liskarrez. Berak soldata osoa entregatu izan zuen beti –zazpi txelin–, eta Harryk ere beti bidaltzen zuen ahal zuena, baina aitarengandik dirua eskuratzea izaten zen arazoa.
‎Elizgizon pobre bat edo antzezle pobre bat ematen zuen pertsona bat agertu zen atean. Arropa beltzak zituen, estu estu lotuak, bere soin motzean, eta ez zegoen esaterik apaizaren lepo anokia zuen ala laikoaren lepo anokia zuen, zeren eta longaina higatua, zeinaren botoi estaligabeetan islatzen baitzen kandelen argia, lepoa gora jasota baitzeukan. Feltro beltzezko kapela gogor biribila zuen.
‎Negar egiteraino gogaituak, aho zabalka jartzeraino gogaituak, hitz handi haiek eta sentimendu handi haiek... Gizonak... ez zegoen jakiterik, ez zegoen esaterik... Alde batera, izaki sinple haiek ulertezinak ziren, baina emakumeak gutxienez berrogeita hamar urterako sendatuta zeuden gauza haietatik guztietatik, nola eta ez ziren eguneroko eta ohiko kontuak:
‎Denak zutik zeuden, erabat tente eta zurbil, aurrera begira begirada zorrotzaz. Basozaina, hegoaldeko gizaseme bikaina, betiere harro emakumeen begiradak erakartzen zituelako, jakitun zegoen esatera zihoan hitzen garrantziaz; hala, azken erredoblea jo ondoren, zotzak besapean gorde zituen prestidigitadorearen trebeziaz, eta plazako isiltasunean durundi egiten zuen gizon ahots eder eta sakonaz, ozenki irakurri zuen:
2023
‎Gorpua non zegoen esan zidan. Eta haserre zegoen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia