Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2000
‎...enaz sinesgogorrago agertu zitzaion Alessandro, halako tailuz, non behin eta berriro erran baitzion ezen hura ezinezkoa zela untzia lasterrean zihoanean, eta zakuak gibelago erori behar zuela, mastaren oinetik urrats bat edo bi gibelago, ezinbertzez, untziaren abiaduraren arabera, zeren eta zakua erortzen zen bitartean untzia aitzina baitzihoan; aitzitik, osaba Joanikotek ihardetsi zion ezen segur zegoela erraiten ari zenaz, eta hain segur zegoela, non markatu zirkulutik urrats bat gibelago jartzeko prest baitzegoen, mastari bizkar emanez.
‎—Astelehen arratsaldean hil baitzen, ezta? Bazkalondoan bederen, kafea hartzera bildu ginelarik, Ximu..., zera, Fernandok —Josefinak ez zuen bere senarrari ematen genion goitizena maite— izeba oraindik bizirik zegoela erran zidan.
2004
‎Egia erran, behin bakarrik lortu zuen halakorik; herriko festetan. Plazako aulki batean zegoen eserita eta Martín hurbildu zitzaionean triste zegoela erran zion, bikotekideak utzi baitzuen. Hori jakitean, Martinek kontsolatzeko asmoz hitz goxo batzuk erran zizkion eta neskak eskua gonapera lerrarazi zion, beste kontsolazio mota baten eske.
2005
‎Euriak karrika zolak distirarazten zituen eta hiriko argiek ilunpean gidatzen ohitutako Agata beraztu zuten. Su gorri batean geldirik zegoela erran zuen goraki: Louisek bizia huts egin dudala irizten badu, zer egingo dut bada?
‎Hargatik behin, Amaiaren amarekin bagoian bakarrik zegoela erran zion, hauts zorian:
2006
‎Kapelu lumadunak apaintzen zion burua, ezpatak gerria. Nirekin igandeetako ohiko ibilaldietara ateratzeko prest zegoela erran zitekeen, gerrikotik bi pistolaren ipurdiak agertuko ez balitzaizkio. Horien guztiengatik ere, behin berriz agure bat iruditu zitzaidan.
‎Han inork ez zuen maite. Sos baten truke seme alabak saltzeko prest zegoela erraten zuten hartaz bertze armagizonek. Hori ez zen gauza berria, haatik; haietariko gehienek gauza bera eginen zuten, sos baten truke ez bazen, biren.
2007
‎Azken huntan zerrenda buruak argi utzi nahi izan zuen bere alderditik ahal egin guziak eginen dituztela honen bultzatzeko. Kulturari begira berriz, Kultur Etxea aipatu zuen, eta idatzita dagoen proiektua ongi zegoela erran eta Iruñatik dirulaguntza gehiago izatea beharrezkoa zela adierazi zuen.
‎Arseniok ez zion egun zehatzik eman; iragan astean hartu zizkion neurriak, eta laster ikusiko zuten berriz elkar. Irrikan zegoela erran zion Aleidak, eta Migelek, oharkabean, ordezko parea erantzi eta lurretik galtzak eskuratu ondoren, zapi zuria atera zuen sakelatik kristalak garbitzeko.
‎Eskolako maisua irudi zuen aitona beneragarria hurbildu zitzaien noizbait, eta noren partetik zetozen aipatu bezain agudo, jakinaren gainean zegoela erran zien. Aldameneko bulegoan sartu zituen zaharrak eta bortz liburu paratu zituen banan banan mahaian:
‎Izerditan zegoen, pega pega eginik zeraman elastikoa. Amaigabea egin zitzaion bidea eta, etsipenaren zorian, hoteletik gertu zegoela erran zion errautsaren koloreko aitona zahar batek. Ateekin asmatu ezinean ibili zen txoferra baina, halako batean, gorde ezineko eztula bezala, tupustean ireki ziren.
‎Argazkiekin konformatu behar izan zuen, azpiko testua sobera letra txipiarekin idatzirik baitzetorren eta lenteak, bereak izanagatik, ez zitzaizkion behar adina egoki. Aitzakia polita izaten ahal zen konpondu behar zizkionak aipatzeko eta, afaria prest zegoela erratera etorri zitzaiolarik, papera ia ukitu arte jaitsi zituen begiak. Debaldetan egin zituen ordea plantak, bere miopiari baino arreta handiagoa eskaini zion Arseniok erretratuari eta, jakina, ez zuen komandantearen gaineko bertze pasadizo bat kontatu gabe utzi nahi izan, zeren...
‎Hurrengo batean behar bezalako salvoconducto bat eskatu beharra zegoela erranik egin zuten alde.
2009
‎Telefonoa hartu eta erantzun garbiak eman zizkien Begoñaren galdera larritu guztiei. Amaitzerakoan, Oskarrek mesedez eskatu zion gainerako ezagun eta adiskideei ongi zegoela errateko, eta hurrengo egunetan ez deitzeko. Linea libre eduki nahi zuen.
‎Kontuan hartu behar dugu Funverak izugarrizko irabaziak izan dituela azken urteetan, 2008an barne. Egoera honen aurrean, ELAko sekzio sindikalak proposamenari muzin egin eta enpresak aurkezten zuena onartu du aho batez, lantegiko langileak salduz eta engainatuz, langileei xantaia egin baitzien bere proposamena edo bertze aukerarik ez zegoela erranez. Benetan lotsagarria!
2011
‎Hala ere, moldatzen zen bere hitzei maitasun kutsu goxoa emateko. Lucíak oporretan zegoela erran zion aitonari, eta ez zuen Kurt edo Heinrichi buruzko ezer aipatu. Elkarrizketa aitonaren osasunaren eta bizimoduaren ingurukoa izan zen gehienbat.
‎–Haren atzetik hasi dira, baina ezin izan dute aurkitu. Ordu erdi geroago, kamioilari baten abisua jaso dugu auto bat bide bazterrean zegoela erranez, istripu zantzuekin. Patruilak hutsik aurkitu du autoa.
‎Berrogeita hamaseigarrenean zegoela erran zidan. Elzeard BOUFFIER zuen izena.
‎Sarako Andointzenbordan harginekoan ari zenean izan zuen tabakoa pasatzeko lehen proposamena. Baserri honetara Suitzan bizi zen portugaldar bat joan omen zen eta bertan zama haiek pasatzeko prest zegoen norbait ezagutzen zuten galdetuz, Xantik prest zegoela erran zion.
‎Igande batean ateac irequii zizciguten, eta denac canpora atera ginen. Frantzia gertu zegoela erraten zuten. Mendian beitira hasi ginen, eta beitien gure zain zeuden.
‎—Eta mendi honen gainean urkamendi bat zegoela erran duk?
2012
‎Zarata gero eta handiagoak adierazten zuen Securcomeko langileak iristen ari zirela. Pilarri ongi zegoela erran eta eskegi egin zuen.
2013
‎Irriñoa desagertu zitzaion, arestian baino kopeta ilunagoak aienarazia. Bekaitz zegoela erran zitekeen.
‎Jainkoa Frantziaren alde zegoela erran arren, Jainkoari otoitz egin behar zitzaiola eta Jainkoa ez zela baztertu behar erakutsi nahi zuen. Hots, dena ez zen zerutik etorriko, frantsesek berek agertu behar zuten Jainkoarenganako errespetua, ordainez Jainkoak lagun zitzan.
‎Beste artikulu batzuetan, aitzinamendu orokorrez mintzo zen. Adibidez, beren erregimentua beti toki berean zegoela erranik, besteak aitzinatzen zirela idatzi zuen 1915eko apirilean, zehaztuz martxoan Champagne aldean aitzinatu zirela, Verdunetik ezker, eta apirilean Verdunetik beheraxeago. Artikulua idazten ari zelarik, Metzen inguruan Eparges herriaren aitzineko mendixka bat hartu zutela ere gehitu zuen, «nagusitu» zirela goraipatuz.
‎Halere, heldu den denboraldian berriz ere jubenilen taldea ateratzea da helburua. Futbol zelaian belar artifiziala paratzeko urtean zehar izandako bilerak aipatu ziren eta 2013an Nafarroko Gobernutik dirua ez zegoela erran zen. 2014an dirulaguntza hori lortzea izanen da helburua.
‎Kanpineko denda bainuetxetik hurbil paratua genuen. Debekatua zegoela erran ziguten, baina gu ez bertze inor ez zebilen paraje haietan eta suerte pixka batekin ez ziren guardia zibilak agertuko.
‎Agus hunkitua zegoen, eta solasean hasi zitzaidan, ahal zuen bezala, oihuka, erdi saingaka, bera ere txakurra balitz bezala. Bat bizirik zegoela erran nahi zidan! Nik ere ikusten nuen, begiak doi doi irekiak zituen, eta daldaraka zegoen hotzagatik.
2014
‎Apirilak 8 Poliziak eskualdeko gobernuaren egoitza berreskuratu zuen Kharkiven. «Terrorismoaren aurkako operazioa» martxan zegoela erran zuen Ukrainako Gobernuak. –
‎Ama ez zen agertu. Ondoezik zegoela erran zuen. Leire mokaduak eztarritik pasatu ezinik ibili zen.
‎Lasagna berotu bitartean, ez bat eta ez bi, Carlos ospitalean zegoela erran zion Mikelek.
‎–Anbulantzia bat deitu behar izan dugu amarentzat, erran zion Mirenek, Ainhoaren berririk ez zegoela errandakoan?. Pilula batzuk eman dizkiote, eta orain lasaiago dago.
2015
‎Papereria gaitzaren ondotik, eta unifomeari esker, baimena erdietsi nuen, eta kartzelara jaitsi nintzen. Han, zigortua zegoela erran zidaten, eta ez omen nezakeen ikus".
‎" Quintanak gaztigatu zidan Alkatetzara Hemingway-ren lehen bisitaz Iruñera gerraren ondoren, eta ea ongi zitzaidanez palkora gonbidatzea. Hemingway-k baina, ez zuen zokotik atera nahi izan, mozkortuxea zegoela erranez. Hura jendez bete egin zen, autografo bila.
‎QuintanakgaztigatuzidanAlkatetzaraHemingway renlehenbisitazIruñeara gerraren ondoren, eta ea ongi zitzaidanez palkora gonbidatzea. Hemingway-k baina, ez zuen zokotik atera nahi izan, mozkortuxea zegoela erranez. Hura jendez bete egin zen, autografo bila.
‎Papereria gaitzaren ondotik, eta unifomeari eskerrak, baimena eskuan neukala kartzelara jaitsi nintzen. Han, zigortua zegoela erran zidaten, eta ez omen nezakeen ikus.
2017
‎Tripirik hartu gabe baina kontakizun harekin aireturik, alimaleko besta egin zuen Lurrak Elizondoko inauteetan, fraidez ez baizik eta Papisa Juanaz mozorroturik zegoela erranez.
‎Hurrengo minutuetan ia modu normalean jarraitu zuen hizketan. Nolanahi ere, Astizek zerbait jateko eskaini zionean, nekatuta zegoela erran eta alde egin zuen. Autora bidean, argazkiak paperontzi batera bota zituen.
‎–Hala bada, ez naiz oroitzen. Egunak zeramatzan toki hartan eta asperturik zegoen, baina ongi zegoela erran zidan.
‎–Iruñean –Asiain ohartu zen Agirrek seguruenik ez zuela Sanjuani gertaturikoaren berririk, eta ospitalean zegoela erraten hasi zen. Baina Agirrek erreta zirudien eta hizketan jarraitu zuen kasurik egin gabe.
‎Deabrurik ikusi ez zutela baina populua oldarturik zebilela zioten handik etorritako merkatariek. Inkisidore batek ere bisitatu ginduen, eta Durangoko lurraldean heresia hedaturik zegoela erran zigun, hedaturik zegoela laborari eta oihalgileen artean, artzain eta zapatarien artean, eta fraile eta haurren artean, fraile marroi eta irri garbiko haurretan ere.
2018
‎Ospitalean zendu zen, hil horren 28an. Senarrak deitu zuen larrialdietara, emazteak bainugelan kolpea hartu eta konorterik gabe zegoela errateko. Ospitalera eraman zuten, eta han hil zen.
‎Aurizko suhiltzaileek Ibañeta mendatean galduta zegoen beilari bat lagundu behar izan dute gauaz. 65 urteko gizon kanadarrak berak deitu zuen larrialdietara, mendatetik hurbil galduta zegoela erranez. Aurizko suhiltzaileak orotariko ibilgailuekin bertaratu dira.
2020
‎Lehen ez duzu hori erran. Kasik osaturik zegoela erran duzu.
2021
‎2013ko maiatzean, Asanbladak korsikeraren eta frantsesaren koofizialtasuna bozkatu zuen, sinbolikoki erran genezake. Ordea 2018an Frantziako lehendakariak korsikako hizkuntzaren" koofizialtasunaren" aurka zela erran zuen," Frantziako Errepublikan hizkuntza ofizial bat, frantsesa" zegoela erranez. Horrez gain, koofizialtasunarekin batera, Asanbladak onartu zuen Korsikera Hizkuntzaren Gutunaren helburu nagusia zen eta da hizkuntza korsikeraren erabilera eta ikusgarritasuna erraztea bizitza sozialeko eremu guztietan.
‎Manuk azkeneko ikerketen berri eman ondoren, Jakerrek kontatu zion berari Paris eta Berlineko arte merkatari eta hackerrek iruzurtien tailer nagusia" Basque Country" n zegoela erran ziotela. Interneteko web sakonean egiten ziren lan horien salmenta batzuk eta artista iruzurtiak bertan kokatu zituzten.
‎Lorentxo berri txarrak ematen hasi zen. Mariak berak zerbait egiteko prest zegoela erran zion Lorentxori, baina hasieratik ikertzen aritu zirela susmatu zuenean, erabilita sentitu eta haserretu zen. Lorentxo azalpenak ematen ahalegindu zen, baina emakumeak alde egin zuenean ez zion ongi desenkusatzen utzi.
‎Ondorenean, seme alabak ongi zeudela jakinda, kanpora atera zen leku apropos batetik Jabier Lopezekin hitz egiteko. Egin zuenean komisarioak jakinaren gainean zegoela erran zion. Udaltzain bikote batekin psikologoa bidaliko zioten Evari eta Emilio atxilotzera abiatuak ziren orduko.
‎Saffredentek, nahiz eta pozik kontatuko zukeen han bildurikoei, bati batez ere, atsegin gertatzen ahal zitzaien zerbait, oker zegoela erran zuen, zeren bai baitziren han bera baino esperientzia handiagoa zuten adin handiagokoak, berak baino lehenago mintzatu beharrekoak; baina, zoriak hala nahi zuenez, nahiago zuela behingoz berea bururatu; zeren eta, zenbat eta ongi hitz egiten zekiten gehiago izan haren aitzinetik, are eta makurragoa iduri izanen baitzitzaien berarena.
‎Bere helburuak erdiesteko, etxetik hurbil oso ehiza ona zegoela erran zion jaunari, eta, maiatzean hiruzpalau orein ehizatzera hara joatea gustuko bazuen, hura baino denbora pasa ederragorik ez zuela nehoiz ezagutuko. Jaunak, zaldunari zion estimuagatik bezainbat ehizaren atseginagatik, baiezkoa eman zion haren galdeari, eta haren etxera joan zen; etxe ederra eta xahua zen, herrialde hartako zaldunik aberatsenarena zenez.
‎Aurreko udaberriaren hasieran, musulmanen enbaxadorea zen al Bakri kadi edo jueza agertu zen Iruñean Errege aurrean esklabo musulman guztien askatasuna eskatzeko. Baskonian esklabo musulmanik ez zegoela erran zioten eta berak eliza batean hogei urte lehenago esklabo hartutako bat aurkitu zuenean, haserre, alde egin zuen Kordobara. Erran gabe doa Almanzorrek udan agertuko zela lautadak suntsitzera.
‎Filiazio bat leporatzen zitzaidala iruditzen zitzaidan». 2014tik aitzina Parisera joatea erabaki zuen, erabat publikoki, ihesean zegoela erranez eraikitzen ari ziren kontakizunari aurre egiteko.
‎Jose eta Jason ageri ziren Jeep batean, zuhaitzen erditik lehiatzen, laidoka eta airera tiroka, norbaiten atzetik, errabiaz. Norbait hori Maddi baldin bazen eta gaua kartzelan iraganen zuketen bi gizonek aurkitu ez baldin bazuten, bizirik zegoela erran nahiko zuen. Peiori so egin nion eta, ez dakit zein barne jaidura itsuk bultzaturik, ezpainak musukatu nizkion, gosaioki.
‎Haien artean zegoen Jurdan Martitegi: ETAk eraman erresistentzia politikomilitarraz harro zegoela erran zuen eta 139 kartzela urte bildu zituen.
2022
‎Epaiak dio froga argiak daudela Marisol Iparragirre ibilgailuaren barnean zegoela errateko.
‎Etxekoek galdetu zioten Azenariri besoez. Erabat sendatuta zegoela erran zienean, bakarka utzi zituzten hirurak. Elkarrengandik urrun pasatutako hilabeteen kontaketari ekin zioten senar emazteek.
‎Hala, etsi zuen Dultzineak eta saneamendua egiten lagundu bertze aukerarik ez zegoela erran zion bere buruari.
‎Baina, zaldiak eta bilera haiek gustuko bazituen ere, ehizaldiaren bigarren egunean dena utzi behar izan zuen bere alabatxo gaixotu zenean. Mezulariak, Maddi hotzeriak eta sukarrak jota zegoela erran zionean dena bertan behera utzi zuen harengana joan eta Gailarekin egoteko.
‎Jokoa sinplea zen, puntu gehien ateratzen zuenak besteen dirhemak bereganatzen zituen. Unerik okerrenean, Joanesek joan behar izan zuen Cerezora, bere aita oso gaixorik zegoela erran ziotelako. Orduan Azenarik ikuskatu behar izan zituen ardien eta artzainen kontuak eta ibilerak.
‎Izan ere, fiskalak aste honetan egin zion galdea epaileari. Biktimari «presio» egiteko arriskua zegoela erran zuen, baita ihes egitekoa ere. Emakumeak salatu zuen gizonetako baten etxean gertatu zela bortxaketa, Angelun (Lapurdi), Baionako besten denboran.
2023
‎Hildakoen familientzat berri ona da, nahiz eta zailtasunak izanen direla onartzen duten. 40 urteko borroka izan da, Estrasburgoko Giza Eskubideen auzitegiraino eraman dituena, baina han ere, delitua izan zela bai, baina delitugileak identifikatu ezean aurrera egiteko biderik ez zegoela erran diete beti.
‎Normalean hara iristen denean deitzen dit. Urriaren 8an whatsapp mezu bat paratu zidan ongi zegoela errateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia