Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2005
‎Eusko Jaurlaritzatik Patxi Goenaga, Hizkuntz Politikako sailburuordea etorri zen. Aretoa hain beteta ikusita" harrituta" zegoela azaldu zuen. " Hizkuntza normalizatuko bada, aurrena hiztunak behar baititugu.
2006
‎Gainontzeko alderdiek, PSOEtik LCR ETA (VI) raino, talde abertzale guztiek, ezker muturrekoek eta baita Euskadiko Karlisten Alderdiak ere sutsu defenditu zuten euskaldunen hiriburutzat jotzen zuten Iruñean abertzaleen egun nagusi hori burutzea. Etorkizun hurbilean irekiko zen lehia politikoan, Nafarroa gainontzeko euskal probintziekin bat eginda zegoela azaltzea oso gogoan zutelako orduko erakunde horiek guztiek.
2007
‎Lehen irakasleok egiten genuen lan hori guztia, baina ez genuen denbora gehiegirik izaten eta montaje txikiagoak egiten genituen. Urte batean, guraso talde batek laguntzeko prest zegoela azaldu zigun eta horrek, gauza handiagoak egitera animatu gintuen. Oso pozik gaude guraso horien inplikazioarekin”, dio Marixolek.
2008
‎Hala ere, ezetz esan omen zion Artetak enkarguari. Gerraz nekatuta zegoela azaldu zuen, berak nahiago zuela familiarekin bildu eta Mexikora erbesteratu. Gero, enkargua Pablo Picassori iritsi zitzaion.
‎Goienetxeren arrastoaren atzetik Eskualduna astekarian egin bilaketan, 1898 urteari dagokionez, martxoaren 25eko zenbakian aurkitu dugu lehen aipamena80 Donibane Lohizuneko kronikak dioenez, Pauen izandako Pirinio Apaletako Laborarien Sindikatuaren azken bilkuran Goienetxe alkatearen oso eskutitz interesgarria irakurri zen, ganaduaren inportazioaren gainean. Hendaiako aduanatik sartzen ziren mota guztietako abelburuen urtekako kopuruak zehaztu eta gero, eta hori dela-eta ganadu frantsesaren prezioa amilduta zegoela azalduta, ganaduen inportaziorako tarifa babesgarriren bat ezartzea gomendatzen zuen. Antza, onartu egin zen proposamen hori, eta, beraz, diputatuengana bideratu.
‎Industrialdean Ertzaintzaren patruila bat zegoela azaldu du gazteak, eta ertzain horiek uniformatuta zeudela. Beste autokoak, nahiz eta kalez jantzita egon, ertzainak zirela azaldu du; horietako bat ezaguna duela eta horregatik baiezta dezakeela hori.
‎Antza, eskuburdinak jantzi, autoan sartu eta polizia etxera eraman zuten. Han lehendik ezagutzen zuen ertzain bat zegoela azaldu du. Sartu orduko, burla egiten hasi zitzaiola salatu du.
‎Morenok hainbat intelektual, idazle eta politikarik sustatu berri duten gaztelaniaren defentsarako manifestua kritikatu zuen, eta gaztelaniaren topiko nagusia hortxe zegoela azaldu zuen. «Gaztelania hemengo hizkuntza komuna dela diote, hori dela ulergarri den bakarra.
‎Duela 25 urte «Euskadi putzu beltz batean murgilduta» zegoela azaldu zuen Ibarretxek, eta, orduan bezala, «putzutik ateratzeko» elkarlana egingo dutela berretsi zuen. Urteotako hazkunde ekonomikoaren datuak jarri zituen adibide gisa:
‎Alderdi Sozialistak" mozioaren izpiritua bere egin" zuen eta gogora ekarri zuen Espainian ekainera arte lan istripuan mila hildako baino gehiago izan zirela. Ezker Batua ere mozioaren" izpirituarekin" ados zegoela azaldu zuen eta Euskal Herriko gehiengo sindikala aipatu beharrean aipamena Estatura zabaldu zela uste zuen. Aldi berean, lan istripuengatik elbarritasun larriarekin gelditzen direla ekarri zuten gogora.
2009
‎Bi gizonek gogoratzen dute Baionatik heltzen ziren jute zakuek erradioaktibitate logo bat zeramatela. Horretaz gain, arriskua kontrolpean zegoela azaltzen zituzten hitzaldiak gogoratzen dituzte ere bai. Azaletik sartzen zen hautsa zen hauts gorri egiten genuenean eta gure ematzeek arropa garbitzen zutenean beti gorri kolorekoa ateratzen zen, dio Rolandek.
‎Nagore Laffage gaztea hil ostean, Jose Diego Yllanesek lankide bati deitu zion laguntza eske. Akusatuarekin hitzordua izan zuenean, Yllanes oso urduri eta larri zegoela azaldu du lekukoak epaiketaren hirugarren saioan, baina drogatuta edo mozkortuta zegoenik ez zuen ematen.
‎Gonzalezek entrenamendu saio gogorra egin zuen, eta belauna apur bat handituta zuela bukatu arren, jokatzea erabaki zuen. Bi egunetan, gainera, hobekuntza nabaritu du, eta atzo sasoi betean jokatzeko moduan zegoela azaldu zuen. Azkainekoak duela bi asteko partidan hartu zuen min, eta kolpea zela-eta Olazabalek ordezkatu zuen iragan astean.
‎Berehala hasi zitzaizkien tratu txarrak ematen. Dajla hiriko segurtasunerako zuzendari Hreiz Larbi ere han zegoela azaldu du, eta hark eman zuela begietan zuen estalkia kentzeko agindua.
‎Gidaria autoan bertan atzeman zuten, buruan kolpea zuela, eta istripua izan eta segituan hil zela uste dute artatu zuten larrialdi zerbitzuetako kideek. Pista izoztua zegoela azaldu dute, baina Polizia ikertzen ari da nola jazo zen ezbeharra, eta autopsia egingo diote gorpuari.
2010
‎2008an Kabei aurkeztu zuen eta jaialdiari amaiera eman zion. 60 edizio honetako zuzendariak Berlinaleren gakoa familian zegoela azaldu zuen.
‎Koldo, hain zuzen ere, onerako ala txarrerako lehiaketaren une zailenetako protagonista izan da. Juanito Oiartzabal bere taldeko kapitainarekin izandako eztabaidatan bere nagusitasunaz ohartuta zegoela azaldu zuen argi. Bere jarrerarekin huts egin zien kide zituen hainbati.
‎Inoiz ez nuen sentitu herriak sermoiari egun hartan bezala jaramon egiteko jarrera hartu zuenik. Guztiak jarri gintuen adi adi, xehetasunik galdu nahi ez genuela, apaiz bat lehenengo aldiz Jainkoarekin amorratuta zegoela azaltzeko zer esaten zuen jakin minez.
‎Aberriaz eta aberriaren defentsaz mintzo zen, askatasunean bizitzearen esanahiaz ere ari zen, norberaren askatasunaz. Norbanakoa aske izan gabe, herria askatzerik ez zegoela azaltzen nuen, Xabierrek ulertzeko modukoak zirela irizten nien bi metaforaren bidez. Esperantza nuen beste ezeri baino gehiago ikurrinaz eta iskiluez ari nintzen zatiari erreparatuko ziola, oniritzia emango ziola poemari eta, bezperako kalapita ahaztuta, berradiskidetuko ginela.
2011
‎ETBko Euskadi Directo saioak eskuratu ahal izan duen dokumentazioaren arabera, Mikel Uriarteren heriotzaren sumarioko dokumentazioaren arabera, hain zuzen ere, Ertzaintzak Bizkaia Zubiaren plataformako zorua oso irristakorra zegoela azaldu du.
‎EAJrekin adostutako bigarren eskumen paketearen transferentzia egiteko epea abenduaren 31n amaitzen dela gogorarazi du Jose Maria Benegas ordezkari sozialistak. 2011ko Aurrekontuak aurrera ateratzeko EAJk Gobernuari eman beharreko babesa akordioa betetzearen menpe zegoela azaldu dute jeltzaleek.
‎Salterainek dio bi mendizaleak ondo prestatuta zeudela, ez zutela itxura txarrik eta gurutzatu zirenean eguraldi ona zegoela azaldu du. Hori bai, ordubete beranduago, gutxi gorabehera 14:00ak aldera lainoa sartzen hasi zela esan du eta hori gune horretan oso arriskutsua dela azpimarratu du galtzeko erraza den ingurua baita.
2013
‎Amaiak haren ikara imajinatu zuen. Harengana jo nahi zuen, ondo zegoela argitu, dagoeneko bere borondatearen kontra egiteko arrazoirik ez zegoela azaldu. Ama topatzeak lehentasuna izaten jarraitzen zuen, inoiz baino handiagoa gainera.
2014
‎Azken ostiraletako elkarretaratzean bere egoera salatu zuten. 2011ko urtarrilean, Valdemoroko espetxean zegoela azaldu ziren gaixotasunaren lehen sintomak eta berak Txintxarriri eskainitako elkarrizketan azaldu moduan, bi urte pasa ziren Lannemezanen bideo-konferentziaz esklerosi anizkoitza zuela jakin zuen arte.
‎Sorosle bat gerturatu, eta esan zion han ezin ziola bularra eman. Debekatua zegoela azaldu zion, ura zikintzeko arriskua zegoelako. Aldageletara joateko eskatu zion.
‎Frantziako Tourra Iratiko basotik pasatzekoa zela-eta, artean eguna argitzeko zegoela azaldu zen osaba. Txirrindularien pasaera ikustera joateko gogoa Xabik baizik ez zuen agertu, Gotzonek eta Nagorek paso egingo zutela esan zuten.
2015
‎Frantzia bitan zatitua zegoela azaltzen duen JosephCaminoren pasarte bat ekarriko dugu, azkenik, atal honetara. Honelaxe azaltzen du Arnegiko apez argiak:
2016
‎Apur bat lotsaturik, odola globulu gorriz eta zuriz osaturik zegoela azaltzen ahalegindu zen. Nire kasuan globulu zuriak neurrigabeki ugaldu zirela, eta arazoa konpondu behar zela.
2017
‎Pasa den urtean bonua martxan jarri zenean ere aldundiaren Lehiakortasun sailetik ekonomia berreskuratzen ari zela ikusi zuten, baina hala ere oraindik bonu horien beharra zegoela azaldu zuten. 20.000 bonu jarri ziren salgai, eta harrera beroa izan zuen kanpainak.
‎–Datarena entzun genuenean erotuta al zeuden esan genien, hiru astean tentsio mediatikoa egongo zelako. Erabat kontra geunden, eta hori saihesteko aukera bat zegoela azaldu ziguten: kokalekuen entrega teknikoki nola egin negoziatzeko Frantziako Gobernuak konpromisoa hartzea beraiekin; hala bazen, ez zuten dataren berri emango martxoaren 17an?.
‎Bide beretik joanda baina metodologia desberdin bat erabiliz, haurdunaldian zeharreko tabakoaren eta ADHNaren arteko erlazioa faktore genetikoak bezalako nahasketa faktoreen menpe zegoela azaldu nahian, genetikoki erlazioa zuten eta genetikoki erlaziorik ez zuten ama haurrak aztertu zituen ikerketa batek (4). Hori egin ahal izateko, lagunduriko ugalketa bidez haurdun geratutako emakume talde bat (amarenak ez ziren obozitoekin ernaldutako fetuak lortuz) eta modu naturalean haurdun geratutako beste emakume talde bat elkarrekin konparatu zituzten.
‎Kartzelan sartzean, bost minutu baino ez zituen izan bere ahizpari deitzeko Brasilera eta espetxean zegoela azaltzeko. Ezin izan zuen harekin berriz ere hitz egin astebete pasatu zen arte.
2018
‎Gogoratu du etorri zen lehen uda, eta orain baino anitzez ere" ahulago" zegoela azaldu du. " Mehe zegoen, eta kolorea ere ez zuen batere ona".
‎Ezaguna da 1937ko martxoaren 31koa, baina beste bederatzi pairatu zituen. Frontea gelditu zenean Elorrio gudariz beteta zegoela azaldu dut. Eremu militarretik atera ez zitezen eta denei bizitza kulturala eskaintzeko asmoz, gero fronteko beste leku batzuetan eredu gisa erabili nahi izan zuten tokia sortu zuten:
‎Eta otoitzerako alfonbratxoa seinalatuz, Mekara begira zegoela azaldu zion eta egunean zehar bost aldiz egin behar zuela errezua. Aladinoren mundura sartu zela pentsatuz, gehiago ezin eutsi eta, barreari eman zionean Elbak, pentsamendua leituz, mutila ere alaitu egin zen eta pasioz beterik besarkatu zuen.
‎Sua taldea oraindik bizirik zegoela adierazi. Inoiz baino biziago zegoela azaldu nahi zuen. Eta txaloka hasi zen, Karrek esandako guztia defendatuz.
2019
‎Miguel Mari Torrea Pasaiako Udaleko EH Bilduko egungo bozeramaileak onartu du arkitektoak Proisa baldintza txarretan zegoela azaldu ziela. " Baina eurak ez zeuden ados, beste azterketa bat eskatu zuten, eta hala egin genuen, fidagarriagoa izan zedin".
‎Ostiralean Txinako Shaoxing hirian dagoen Didang lakuan jokatu zuen 23 urtez azpiko munduko txapelketa Osak. Brontzezko domina lortu zuen proban, eta telefonoa hartu orduko oso pozik zegoela azaldu zion Baleike ri. Irakurri artikulua hemen.
‎Alde batetik, E. Esparzaren dimisioaren berri eman zuen A. Irigarayk, hura lanpetuegi zegoela azalduz Akademiaren zereginetarako. 1941ean euskaltzain izendatu zutenetik, frankista amorratua ez zen inoiz batzarretara agertu.
2020
‎400.000 euroko ordainketa egiteko, Angel Bizkaik, Diego Makirriain Osasuna Fundazioko presidenteak eta Lacturale babesleak dirua aurreratu zuten. Lacturaleren kasuan, Bizkaik esan du «behar handia» zegoela azaldu zitzaiola Juanma Garro enpresaburuari, baina hark ez zuela jakin zertarako erabili zen diru hura.
‎Komonek 19 urterekin lortu zuen Elgoibarko bere lehen garaipena. Gizonezkoen proban faborito argirik ez zegoela azaldu zuen probako zuzendari Zigor Diezek aurkezpenean, baina hala eta guztiz, kiniela gutxitan sartzen zen Workuren izena. Workuk zilarrezko domina eskuratu zuen iaz, junior mailako Munduko Kros Txapelketan, Danimarkan.
‎Ospitalera iritsi zirenean" harrera eta dena oso ondo" zegoela azaldu du Lobanek. " Sartu ginenean ez zegoen inor itxoiten eta berehala hartu gintuzten.
‎Ildo horretan, gogora ekarri beharra dago EAEn ostalaritza establezimenduak ixteko agindua eman zenean, Erroia tabernako ugazabak sinadurak biltzen zebiltzala Udalak alboko aparkaleku batzuk kendu eta horietan terraza ipintzeko baimena eman ziezaien, terrazarik ez duen Sopelako taberna bakarra da eta. COVIDagatik ezarritako murrizketengatik, eta batik bat taberna barruan zutunik ezin egoteagatik, negozioaren biziraupena kolokan zegoela azaldu zuten Erroiakoek.
‎Parkera iritsi nintzenean, ordea, erreka ondoko bedartzan eserita zegoen emakumea hurreratu eta galdetu zidan ea zergatik zegoen dena hain hutsik. Etxetik ateratzea debekatuta zegoela azaldu nionean, zigarro bat eskatu eta aterpetxera joango zela esan zidan. Emakume horrek, beste askok bezala, ezin du etxean geratu, etxerik ez duelako.
2021
‎Publikoan ziren biak ala biak, hunkituta. Bertso eskola hausnarketa prozesu batean murgilduta zegoela azaldu zuten aurkezleek, eta haren historian apur bat sakondu ondoren, Motxian Etxebeltz Bertsogunea aurkeztu zuten. Orain arte bi bertso eskola izan dira Motxian eta Etxebeltz, baina aipatu hausnarketa prozesuaren barruan bateratzeko erabakia hartu dute, eta Bertso Astea abagune egokia dela iritzi diote eragile berritua ofizialki aurkezteko.
‎Dena den, ez dio gaueroko ipuin edo istorio kontaketari soilik heltzen; urrunago doa eta literatura kultur praktika eta ohitura orokorraz ari da elementu traktore gisa. Eta horretan aldaketak ere egon direla iruditzen zaio, eta garai batean etxeetan ahozko literaturarako ohitura biziago zegoela azaltzen du eta ahozko literaturaren transmisiorako testuinguru eta eremu nagusia etxe barrua zen (EIAE3). Etxea eta familiartea bai, baina lagunarteko eta kaleko eremura ere zabaltzen du NE1 ek eragingunea:
‎Bigarren hartan erregea arras haserretu zen, baina ez zuen lotsaturik zegoela azaldu nahi, eta ehun idi eramateko alabari, agindu zuen. Hura ere ez zuen aski printzesak.
‎Ikusleen txistuak baina, gero eta zorrotzagoak bilakatu ziren. Azken teknologiako inprimagailu batekin eginda zegoela azaldu zuen ahots kordak eten beharrean. Artista holandarrak moztutako belarri bera ez bazen ere, haren anaia Theoren herenilobaren zelula biziak zituela nabarmendu zuen.
‎Konfinatuta egon beharra madarikatu genuen. Bere etxea, Donostiatik metro gutxira egon arren, Pasaiako lurretan zegoela azaldu zidan, eta ez zela ordura arte hondartzara hurbiltzera ausartu. Poliziaren batek geratuz gero isuna jar ziezaiokeela, baina ezin izan zuela gehiago, itsaso beharrean zegoela.
‎atentatu saioa" Euskal Herriak eta Estatuak bizi duten gatazkaren baitan" kokatu behar dela adierazi zuen bertan. EHko zinegotzi Daniel Iruretagoienak ez zuen bat egin horrekin, eta bere izenean beste bat aurkeztu zuen, atentatu saioarekin ados ez zegoela azaltzeko: " Etika aldetik onartezina da, eta politika aldetik, desegokia"".
2022
‎Pentsamolde hori orokortua zegoela azaldu du Idoia Artieda AEK ko irakasle eta taldeko arduradunak: «Frankismoan, belaunaldi oso batentzat galdu zen euskara.
‎Duela hamar urte erosi zuten lokala, baina 2020 urtera arte ez zuten lana hara eraman. Espazioa «oso hondatuta» zegoela azaldu du Garciak, baina pandemiaren hasieran lan gutxiago zutenez, hura biziberritzeko probestu zuten: «Langile askoren artean konpondu dugu, garbitu dugu, eta egin beharreko guztia egin dugu».
‎Libération egunkariak jakinarazi duenez, gertuko senideak aipatuz, suizidio lagunduz hil da zinemagilea —legezkoa da Suitzan— Gaixorik ez, baina «nekatuta» zegoela azalduta.
‎Historigrafia sionistak azpimarratu izan zuen palestinarrak kaleratzeko plan zehatzik ez zela egon, eta dena gerraren ondorioak izan zirela azaltzen duen ildoa kontuan harturik (Nassar, 2011: 52), ikerketa honek gertakari horiek gertatu baino lehenago prozedura hori martxan zegoela azaldu nahi du. Horretarako, aurreko atalean azaldutako datu demografikoak aztertuko dira, non judutarren lurren erosketa zein inmigrazioaren eragina palestinar populazioarengan agerian utziko den.
‎Une hartan, gutun bat bidali nuen, froga hori nola egin zen argi ez zegoela azalduz.
2023
‎Jaio zen eta haurtzaroan bizileku izan zuen etxea herriaren kanpoaldean zegoela azaldu zidan, plaza nagusitik kilometro eta laurden ingurura, mendia edo landa izan gabe ere espaloiak iristen ez ziren urbanizatu gabeko gune batean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia