Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2015
‎1 Obedientziak agindutako gauzetatik gutxi gertatu zaizkit , otoitzeko gauzez orain idaztea bezain zail; alde batetik, uste dudalako Jaunak ez didala ematen hori egiteko espiritua ezta gogoa ere; bestetik, orain dela hiru hilabeterik hona burua hain burrundara eta ahulezia handiekin dut, non behar beharrezko gorabeheretarako ere neke handiz idazten baitut. Hala ere, obedientziaren indarrak ezinezkoak diruditen gauzak erraztu egiten dituela kontuan izanik, borondateak egitera jotzen du oso gogo onez, berezko izaerak hartan neke handia hartzen duela dirudien arren; izan ere, Jaunak ez dit eman berezko izaeraren kontrakotasun handirik gabe etengabeko gaixotasun eta era askotako zereginekin borrokatzeko bertuterik.
‎1 Orain gatozen irudizko ikuskarietara, haietan deabruak esandakoetan baino sarrera handiagoa duela esaten baitute, eta hala izan behar du; hala ere, gure Jaunarenak direnean, nolabait onuragarriagoak iruditzen zaizkit , gure izaerarekin hobeki uztartzen direlako; azken egoitzan Jaunak aditzera ematen dituenak bereiz utzita, hauen mailara bat ere ez baita iristen.
‎5 Honezkero ez dakit zer esaten ari nintzen ere, haritik asko urrundu bainaiz eta, neure buruaz gogoratzean, hegoak hausten zaizkit ezer onik esateko; eta horrela utzi nahi dut oraingoz.
‎5 Kont., 13 zenb.; eta Santuaren gutuna B.M.C., 2 liburukiko, 208 orrialdetik 210.era); 1571n ere sarri izaten zituen, berak lehen baino gutxiago zituela esan arren; pixka bat geroago, data zehatzik ezin dugu eman baina, grazia mistiko honek leku uzten die hain bortitzak ez diren beste batzuei: , joan egin zaizkit hiltzeko desira eta bultzada bizi haiek? (21 Kont.).
‎Honela dio berak: . Obedientziak agindutako gauzetatik gutxi gertatu zaizkit , otoitzeko gauzez orain idaztea bezain zail. (?) Hala ere, obedientziaren indarrak ezinezkoak diruditen gauzak erraztu egiten dituela kontuan izanik, borondateak egitera jotzen du oso gogo onez, berezko izaerak hartan neke handia hartzen duela dirudien arren?
‎22 Batzuetan Jauna hartzeko hain desira biziak etorri ohi zaizkit , non ez baitakit adierazterik dagoen. Goiz batean gertatu zitzaidan:
‎10 Hau egitean, bat batean ihes egin zuen deabruak eta bareturik eta pozik utzi ninduen, eta hala geratu nintzen eta egon naiz beti, eta etxe honetan gordetzen den itxitura eta penitentzia eta gainerako guztia, leun eta gutxi egiten zaizkit oso. Poztasuna hain da handia, non batzuetan pentsatzen baitut munduan nik zer aukera nezakeen gozoagorik.
‎14 Hala ere, azpijoko ugari egin dezake deabruak, eta horrela ez dago gauza ziurragorik beldur izatea eta erne egotea baino, eta maisu jakintsua edukitzeaeta hari esan gabe ezer ez uztea baino, eta horrela ezin etor daiteke inolako kalterik; niri, egia esan, ugari etorri zaizkit , pertsona batzuek dituzten gehiegizko beldurrak direla-eta.
‎Uste dut gutxietsi egingo nukeela bizia, honelako egia bakar bat aditzera ematearren; ez dakit zer egingo nukeen gero, nitaz ez baita fidatu behar. Naizen bezalakoa izanik ere, hain eragin indartsuak etortzen zaizkit autoritatea dutenei hau esateko, non deseginda uzten bainaute. Gehiago ezin eta, Zugana itzultzen naiz, ene Jauna, guztirako erremedioa eskatzera; eta ongi dakizu Zu ez iraintzeko egoeran gelditzearren, pozik desjabetuko nintzatekeela egin dizkidazun mesedeez, eta erregeei emango nizkiela; izan ere, badakit ezinezkoa litzatekeela orain baimentzen diren gauzak baimendu ahal izatea, eta ez lirateke faltako on handi handiak ere.
‎deitzen diot nik adimenez jarduteari, hitz eta pentsakizun askoren bila, mesede honengatik eskerrak emateko eta bere bekatu eta hutsegiteak pilatzen jarduteari, mesede hori ez duela merezi agertzeko. Hau guztiau hemen mugitzen da, eta adimenak adierazten du, eta oroimenak borbor dihardu; bi ahalmen hauek batzuetan nekagarri zaizkit niri, oroimen urria izan arren, ezin baitut mende hartu. Borondateak, baretasunez eta zentzuz, jakin beza Jainkoarekin ez dela ongi tratatzen besoen indarrez, eta hauek edonola jarritako egur handiak direla txinparta hau itotzeko, eta jakin beza eta esan apaltasunez:
‎15 Beste batzuetan beste era batekoak etortzen zitzaizkidan eta etortzen zaizkit ; hauek gauza onik pentsatzeko eta egin nahi izateko ere aukera guztiak kentzen dizkidatela iruditzen zait, eta arima eta gorputza ezertarako gauza ez direla eta astun uzten dizkidatela; hala ere, honekin batera ez ditut beste tentaldi eta egonezin haiek, nahigabe bat baizik, zergatik den ulertu gabe, ezta ez dut arima batere pozik. Kanpoko egintza onak egiten saiatzen nintzen erdi indarrez jarduteko, eta ongi dakit zein eskasaden arima bat grazia ezkutatzen denean.
‎Hurbil geundela uste genuenean, oraindik beste hainbesteko bidea egin behar zen. Beti etortzen zaizkit gogora bide hartako neke eta burugabe ibiltzea. Horrela, gaua egin baino pixka bat lehenago iritsi ginen.
‎Haren janaria gozotasun gutxikoa da. Bisitak egiten dituenean, oinez joaten da, eta zerbitzariak kexu agertzen zaizkit , ezin dutelako eraman. Hauek bertutetsuak izan behar dute, bestela ez lirateke egongo haren etxean.
‎Bi haietatik bata priore ordea zen, eta handik irteteko eragozpen handiak jarri zizkioten; biak ziren etxe onekoak, eta beren gogoz kontra zetozen, guztiek zentzugabekoa zeritzotelako, eta gero ikusiko nuen nik oso zuzen zebiltzala; izan ere, Jaunak honelako etxeren bat nik fundatzea nahi duenean, uste dut, burutua egon arte, inork ez duela nire kontrako iritzirik, asmoa bertan behera uzteko nahikoa dela deritzodanik. Orduan eragozpen guztiak batera jartzen zaizkit , gero ikusiko denez.
‎6 Tratatzen hasitako fundazioaren gaitik irtetea bada ere, hildura kontu honetaz gauza batzuk etorri zaizkit orain burura, eta beharbada, ene alabak, ama prioreei ongi etorriko zaizkie; eta ahantz ez dakizkidan, oraintxe esango ditut. Izan ere, nagusiengan dohain eta bertute desberdinak daudenez gero, beren mojak bide hartatik eraman nahi izaten dituzte:
‎4 Beste batzuetan Jainkoa zerbitzatzeko desirak etortzen zaizkit , hain indar handiz eta zein probetxu gutxikoa naizen ikustearen penaz etorri ere, non ez baitakit nola adierazi. Orduan uste dut, ez dela izango aurrean jar dakizkidan inolako neke eta gauzarik, ezta heriotza eta martiritzarik ere, erraz igaroko ez nituzkeenik.
‎...nire gogo bizia bakarrik egotea delako, eta batzuetan ez errezatu eta ez irakurri egiten ez badut ere, poztu egiten nau bakardadeak; eta batez ere senitarteko eta ahaideekin hitz egitea, astun egiten zait eta lekuz kanpo bezala ikusten dut neure burua, otoitzeko eta arimako gauzez hitz egiten dudanekin izan ezik, hauekin asaskatzen bainaiz eta pozten; baina batzuetan hauek ere gogaikarri gertatzen zaizkit eta ez nituzke ikusi nahi, bakarrik egongo naizen tokira joan baizik, baina hau gutxitan; batez ere neure kontzientziako gauzei buruz kontsultatzen ditudan haiek beti kontsolatzen naute.
‎Lehenago, nitaz gauza hauek jakin izatea lotsagarria zela iruditzen zitzaidan batzuetan; orain, berriz, horregatik ez naizela hobea uste dut, kaskarragoa baizik, hain onura gutxi ateratzen baitut hainbeste mesedetatik. Eta, izan ere, alde guztietatik begira ikusten dut ni baino txarragorik ez dela izan munduan, eta horrela, besteen bertuteak askoz ere merezimendu handiagokoak iruditzen zaizkit , eta nik mesedeak hartu baino besterik ez dudala egiten; eta niri hemen eman nahi didana, besteei Jainkoak dena batera emango diela, eta eskatzen diot ez dezala nahi izan bizitza honetan niri ordaintzerik, eta horrela uste dut ahula eta kaskarra naizelako naramala Jainkoak bide honetatik.
‎6 Jainkoak desira biziagoak ematen dizkit, bakardadearen gogo handiagoa, [hemengoetatik] askoz ere askeago egotea, esan dudanez? zer den guztia aditzera eman zaidan ikuskarien bidez, adiskide eta ahaide guztiak utzi arren, hauek gutxiena baitira; alderantziz, ahaideek nekagarri zaizkit oso; Jainkoa pixka bat gehiago zerbitzatzeko bada, askatasun osoz eta pozik uzten ditut, eta horrela alde bakoitzean bakea aurkitzen dut.
‎Hiltzeko desira eta lera bizi biziak joan zaizkit , batez ere Magdalena eguna ezkero, gogo onez bizitzen jarraitzea erabaki bainuen Jainkoa bihotzez zerbitzatzeko; baina kasu batzuetan ez, oraindik Hura ikusteko irrika, baztertzen eginahalak egin arren, ezin baitut.
‎6 Kontuan izan bedi berezko ahultasuna oso handia dela, batez ere emakumeengan, eta otoitz bide honetan gehiago nabarmentzen da; eta horrela, irudikatzen zaigun edozein gauzatxo ikuskari kontua denik ez dugu pentsatu behar; izan ere, benetan ikuskaria denean, ongi ematen da aditzera. Malenkoniazko zerbait dagoenean, ordea, askoz ere kontu handiagoz ibili behar da; bada, etorri zaizkit niri honelako irudipenekin, eta harri eta zur geratu naiz pentsatuz, nola litekeen ikusten ez duten gauza bat ikusten dutela uste izatea.
‎6 Beste hainbat gauza ere dira. Han erabili ditugu batzuk, batez ere ez irtetea; baina guztien gainetik bi lehenengoak iruditzen zaizkit oso garrantzitsuak, emakume asko batera egotea zer den esperientziaz baitakit: Jainkoak gorde gaitzala!
‎13 Benetan kontsolagarri gertatuko zaidala uste dut berori hemen izatea, lurrean kontsolatzen nauten gutxi ditudanez gero, beharbada, hori izan dezadala nahiko du gure Jaunak, eta biok elkar gaitezela beraren ohore eta aintza eta arimen nolabaiteko ona bilatzen saiatzeko; izan ere, hauxe da samin handia ematen didana: arima asko galdurik ikustea, eta indio horiek ez zaizkit gutxi kostatzen. Jaunak egin diezaiela argi, hemen eta han bada nahiko zoritxar eta; hainbat aldetatik ibili eta askok hitz egiten didatenez gero, askotan ez dakit zer esan, animaliak baino txarragoak garela baino besterik, geure arimaren duintasun handia ez dugulako ulertzen, eta lurreko gauzak bezala gauza kaskarrez kaskartzen dugulako.
‎Fraidetxo hauek santuak iruditu zaizkit . Pozgarria da halako arimak ikustea, etor dakizkigun sufrimenduak igaro ahal izateko.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Bidal biezat beti papertxo batean zeri erantzun behar diodan, gutunak luzeak direlako (ez zaizkit luze iruditzen, poz ematen baitidate), baina guztiak berriro irakurtzea, presaz idazten ari naizenean, luze egiten zait.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Orain dela gutxi erantzun nien berorren gutunei; ez zaizkit etortzen nigandik berorrengana doazen beste. Ez dit egundo idatzi gure aitak egin zuen bisitaren berri ematen; egin beza, mesedez.
‎2 Ni, herri honetan nagoenez gero, askoz ere hobeki nago, eta kendu egin zaizkit lehen nituen sukartxoak. Honezkero ez nau kezkatzen berorri idatzi nion gauza horrek, baina aita frai Anjel joan arte ezin izango dut, eta hemen izango da zortzi egunez.
‎5 Oso atsegin izan zaizkit Teresatxoren gutuna eta Frantziskoren poz eta osasuna. Jainkoak bere eskutik izan dezala.
‎9 Oi, ene alabak, bai neke eta borroka handia dakartzatela berekin munduko ogasun horiek! Beti uste izan dut eta orain esperientziaz ikusia dut; izan ere, fundazioetan izan ditudan ardura guztiak, hein batean, ez zaizkit hauek bezain gozakaitz eta nekagarri izan; ez dakit eraginik izango zuen horretan osasun kaskarrak, horrek lagundu baitu hala izan dadin. Beroriek otoitz egin Jainkoari, beraren zerbitzurako izan dadin, batez ere horregatik hartu baitut hain gogoz?
‎Jainkoagan itxaro dut, bere aitaren antzekoa izango dela. Niri ez zaizkit sufrimenduak falta izan, Frantzisko orain dagoen bezala ikusi arte, bakardade handian geratu zelako; ikusten du berorrek zein ahaide gutxi dauden.
‎Hiru aldiz odola atera ondoren, hobeki nago. Launakakoak kendu zaizkit , baina sukarra ez egundo ere, eta horrela bihar heste aringarria hartuko dut. Honezkero haserre nago neure burua hain galdua ikusirik, mezatara izan ezik bazter batetik ez bainaiz irteten; ezin irten.
‎8 Poztu naiz, ahizpek idazten dizkidaten gutun horietatik, haiek maite dutela konturatzen bainaiz, eta onak iruditu zaizkit . Benetan entretenigarri eta pozgarri izan zait berorrena.
‎Ez dakit zerikusirik izango duen, berorren aitatasunak erizaindegia izango zela esan zuenaren ondoko gelatxoan egiteko agindu zuen ateak, hura jarri eta berogailua balitz bezala geratu baita. Azken batean, hotz-beroari dagokionez, oso ongi joan zaizkit gauzak. Beti asmatzen du berorrek agintzean.
‎2 Eta, egiaz, ez dut besterik ulertzen, ezta ez zaizkit buruan sartzen ere berorrek idazteko esaten didan egia horiek; izan ere, halakorik ez dezala egin esanez zerutiko berria izan dudala esatea ez bada, besterik ez zait geratzen egiteko; berorri esan nion bezala, gauza guztien kontu eman beharrik ez bada ere, adiskidetasuna zor dionari irain handia egitea da, batez ere ziur egonik, berorri esan nion bezala, berak dioenez eta nik ulertzen dudanez, ez... Eta hark eragotzi ahal badio eta baimenik eman ez, irain egingo nioke nik itzal handiko eta Jainkoaren zerbitzari handia den pertsona monasterio guztietan zehar belzturik (nire esanari kasu eginda ere), nahikoa belzkeria baita, Jainkoa iraindu gabe egin ezin dena egin nahi duela esatea.
‎8 Oso atsegin izan zaizkit hortik etorri ziren koplak; bidal biezazkio nire nebari lehenbizikoak eta besteren batzuk, guztiak ez baitzetozen ongi ordenaturik. Uste dut agure santuari erakuts diezazkiotela; esan horrela igarotzen dituztela jostaldiak, guztia baita perfekziozko hizkuntza; bidezko da, izan ere, edozein entretenigarri eskaintzea hainbeste zor zaionari.
‎Jakin beza zortzi egun baino gehiago direla, egoerak irauten badu, hainbeste negoziotara joan ezinik izango naizela. Berorri idatzi baino lehenagorik berriro etorri zaizkit liluramenduak, eta horrek pena eman dit; izan ere (batzuetan izan ditudanean), jendaurrean izan da, eta horrela gertatu zait matutietan. Ez da aski kontra egitea ez eta disimulatzea.
‎6 Atsegin izan zaizkit berorren matutiak. Nik uste dut ongi joango liratekeela, premiarik handienean Jaunak beti laguntzen baitu.
‎3 Nik diotsot berorren gorentasunari, berorren egintzak izatea nahi nukeen bezain ospe ona duela hemen; berorren gorentasunari santa deitu besterik ez dute egiten eta etengabe ari zaizkit berorren gorentasuna aupatzen. Izan bedi Jauna goretsia, hain etsenplu ona ematen baitzaie.
‎Berorren jauntasunak ez du hor ikusten hemen gertatzen dena; nik ikusten dut eta kontuan hartzen dut guztia, berorren santutasuna ongi ezagutzen dudalako eta zein estimu handitan duen bertutea badakidalako. Gure bekatuengatik hala doaz hemen Ordenako gauzak (hemengoak ikusiz, oso onak iruditzen zaizkit Gaztelako fraideak); hemen nagoenez gero ere, gauza oso larria gertatu da: egunaren erdian justiziak bi fraide aurkitu zituela fama txarreko etxe batean eta ageri agerian preso hartu zituela; gaizki egina iruditzen zait niri; ez naute harritzen argaltasunek, baina ohorea gordetzea nahiko nuke.
‎Oso ongi etorri zen berorren agurgarritasunak bidali zidan guztia, batere galdu gabe, baita ura ere; ezin hobea da, baina orain ez da gehiago behar; honekin aski da. Atsegin izan zaizkit bidali dizkidan pitxertxoak; aski dira. Hobeki nagoenez gero, ez dut behar hainbeste guritasun, noizbait penitentzia ere egin da-eta.
‎14 Caravaca eta Beasko gutunak iristen zaizkit hona batzuetan. Ez dira buruhausteak falta Caravacan, baina Jainkoagan badut konponduko direlako ustea.
‎8 Orain Andre Mariaren irudi bat bidali behar dut Caravacara; oso ona eta handia dut, ez dago jantzirik, eta San Joseren irudi bat ere egiten ari zaizkit ; eta ez zaizkie ezer kostako. Oso ongi betetzen du bere ofizioa, eta ongi egin du atximurkada kontu hori abisatzean, Gizakundeko monasteriotik geratu ziren mainak dira.
‎Berak aipatzen dituen gutun ugariak, beharbada, bihar, hau da, ostegunean, etorriko dira, bide horretatik ziur datoz; ez dira galduko. Oso atsegin izan zaizkit hauek, eta baita berorren agurgarritasunarena ere. Jainkoa izan bedi bedeinkatua guztiagatik.
‎Ez naiz harritzen ongi egotea, etxe guztietan egiten diren errezoak kontuan izanik, santutuak ere izan zuketen hainbeste errogatiba egin ondoren. Nik haien ardura handia dut behintzat, eta ez zaizkit ahaztuko. Sinets diezadatela ez direla prestaturik egongo, Jainkoak hiri horretatik eramaten dituen hainbeste bezala ez baitira hiltzen.
‎3 Izan ditudan zereginak, osasun kaskarra eta beste bide batetik berorien osasunaren berri jakitea zuribide izango ahal zaizkit , azkenekoz idatzi nionetik berorren gorentasunari gehiago ez idazteko. Eta egia da, neure otoitz xumeetan, duten balioa dutela?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia