2015
|
|
2 Emaguzu aditzera, ene Jainko, bizi kaskar honetako amets aldian adore handiz borrokatzen direnei zer sari emango
|
zaien
.
|
|
dagokien guztian haren errukian jarriz uste osoa. Batzuetan, hartzen dituzten mesede ugariek uzkurrago ibiltzera daramatza, zama handiegiaz doan ontzia hondora joan ohi denez, beraiei ere hori gertatuko ez ote
|
zaien
beldurrez.
|
|
1 Irudituko zaizue, ahizpak, Jauna hain berariaz komunikatzen
|
zaien
arima hauek (batez ere mesede hauetara iritsi ez direnek pentsa dezakete esango dudan hau, hauetaz gozatu badute eta Jainkoarenak badira, nik esango dudanaz konturatuko baitira) ziur egongo direla betiko gozatuko dutela Jainkoaz, eta ez dutela beren bekatuen beldur izan beharrik ezta haiengatik negar egin beharrik ere; eta engainu handia izango da oso, zenbat eta gehiago hartu gure Jainkoagandik,... Eta nik uste dut, ezerk saminik ezin sor dezakeen lekuan egon gaitezen arte, ez dela kenduko samin hau.
|
|
10 Irudimenak sortuak badira, seinale hauetako bat ere ez dago, ez ziurtasunik, ezta bakerik eta barruko gozotasunik ere; dena dela, gerta daiteke, eta ezagutzen ditut hori gertatu
|
zaien
pertsona batzuk, hau da, gelditasunezko otoitzean eta espirituzko ametsetan murgilduak egonik, batzuk beren gorpuzkeraz edo irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen kanpotiko ezer, eta zentzumen guztiak daude lokartuak bezala, lo dagoen pertsona baten antzera, eta, beharbada, horrela da, lokartuak... Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da.
|
|
Eta gaitza hau da: Zugan pentsatzea baino beste jakin beharrekorik ez delakoan gaudenez gero, ez dakigu dakitenei galdetzen ezta zer galdetu behar
|
zaien
ere, eta txarra ez dena, ona baizik, hutsegite larria dela uste izaten dugu. Hemendik datoz otoitzari emanda dauden jende askoren nahigabeak eta barruko nekeez kexu izateak, behinik behin letrarik ez duen jende askorenak, eta ilunaldiak datoz eta osasun galtzeak eta baita guztia bertan behera uztea ere, barne mundurik ez dagoela hemen barruan uste dutelako; eta ortziaren mugimendua geldiarazi ezin dugunez, abiada bizia baitabil, era berean ezin dugu geldiarazi geure pentsamendua ere, eta gero harekin batera sartzen ditugu arimaren ahalmen guztiak ere eta galduak garela uste izaten dugu eta alferrik galtzen dugula Jainkoaren aurrean gauden denbora; eta, beharbada, arima oso osoan Berarekin egongo da hur hurreko egoitzetan, pentsamendua, berriz, gaztelu inguruan, milaka piztia anker eta pozoitsuekin sufrituz eta sufrimendu horiekin merezimenduak eginez; eta horrela, ez gaitu izutu behar, ezta ez dugu alde batera utzi behar, horixe baita deabruak nahi lukeena.
|
|
11 Arimak zer eratako otoitza duten ulertzeko ardura handiaz eta otoitzean ari direnean oso kopetilun ikusten ditudanean, izan dituzten gozotasuna eta debozioa joango ote
|
zaien
beldurrez zirkinik egiten eta pentsamenduei eragiten ere ez direla ausartzen dirudiela, konturatzen naiz zein gutxi dakiten bat egitea lortzeko bidearen berri, irabazi guztia hartan dutela uste baitute. Ez, ene ahizpak, ez; egintzak nahi ditu Jaunak, eta gaixo bat ikusten baduzu, aringarriren eman diezaiokezuna, ez zaitez kezkatu otoitzeko bero hori galduko duzulakoan eta errukitu zaitez harekin; eta minik badu, min har ezazu zuk ere; eta premiarik badu, egizu barau hark jan dezan, ez hainbestean beragatik, zure Jaunak huraxe nahi duelako baizik.
|
|
3 Honetaz aritzeko asmorik ez banuen ere, pentsatu dut, bere burua horretan ikusten duen arimari pozgarri izango zaiola Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienei zer gertatzen
|
zaien
jakitea, orduan egiaz galdua dela dena dirudielako. Ez ditut gertatzen diren ordenan agertuko, oroimenera datozkidan eran baizik.
|
|
Cartujano batean irakurri: Ludolfo de Sajonia kartusiarrak latinez idatzitako Kristoren Bizitzaren liburukiei ematen
|
zaien
izena. Cisneros kardinalaren aginduz, Anbrosio Montesinos ek itzuli zituen gaztelaniara (Alcalán argitaratu ziren 15.2, 1503, etab.). Mendekoste jaiko gogoeta hasi berriez, aurreratuez eta perfektuez ari da, hau da, Teresak jarraian agertzen dituen bizitza espiritualeko hiru aldi edo mailez.
|
|
Horrela ez da egundo ere iristen espirituaren askatasunera. Jokaera oso ona iruditzen zait ezkonduen bizierarako, haiek egin
|
zaien
deiaren arabera joan behar baitute; baina beste bizierarako, inola ere ez dut nahi aurreratze era hau, eta ez didate sinetsaraziko ona denik, nik neuk probatu dudalako, eta horrela egongo nintzakeen beti Jaunak bere ontasunagatik beste lasterbide bat erakutsi ez balit.
|
|
7 Komeni da, ene alabak, fundazio hauek irakurtzen dituzuenok, jakin dezazuen zenbat zor
|
zaien
, inolako interesik gabe hainbeste lan egiten baitute zuek monasterio hauetan halako ondasunez goza dezazuen, eta gomenda ditzazuela Jaunari, zuen otoitzetatik nolabaiteko onura izan dezaten; jakingo bazenute, zein gau eta egun txarrak igaro zituzten, eta zenbat neke bideetan, oso gogo onez egingo zenukete.
|
|
3 Benetan negar egitekoa da, gizakiek, zer komeni
|
zaien
konturatu gabe, Jainkoaren asmoen berri ez dakitela, alabengandik etor daitezkeen on handiak eta semeengandik etor daitezkeen kalte handiak jakin gabe, badirudi ez diotela utzi nahi dena dakienari eta denak kreatzen dituenari, eta mindu egiten direla poztu behar zuketen gauzagatik. Fedea erdi lotan dutenak bezala, ez doaz gogoetan aurrera, ezta ez dira gogoratzen Jainkoak horrelaxe eratzen duela, guztia haren eskuetan uzteko.
|
|
saldu zuena eskatzeak, pazientzia agortzen dit. Eta gainerakoa, diodanez, nire ahizpa Maria hiltzea izango litzateke; eta Jainkoak gorde nazala norbere ahaideei hain kalte handia egiten
|
zaien
interesetik; dena dela, hemen gauzak hala daudela, nekez aurki daiteke aitarik semearentzat ezta anaiarik anaiarentzat. Horregatik ez naiz harritzen Joan Ovalleri buruz; alderantziz:
|
|
...dezala prelatua, bai bisitetarako, bai gertatzen diren beste gauza askotarako, eta hasierako erregelako fraide oinutsetakoa izan dadila, eta ez ditzala bidal mojak gobernatzera erregela lasaituaren fraiderik gauza askotan jokaera oso bestelakoa dutelako (ezinezkoa baita horrela bizi ez denak gauzak ongi ulertzea eta hutsegiteei erremedioa jartzea), berorren jauntasunak badakielako zein gaizki joan
|
zaien
haien gobernuaz. Eta, nahi dezanean, esango diote zein gaizki egiten ari zen azkenean berorren jauntasunak zeregin hori eman ziona, beraiek hoberentzat hautatua izan arren; eta hau, beharbada, ez da izango beraren erruz, eskarmenturik ez duelako baizik, esana dudanez, eta horrek kalte handia egiten du.
|
|
Esan nion berorren agurgarritasunari, bidali zituen ordaintze aginduetatik kobratzea hain zaila zela, non ez baitakit ezer kobratu ahal izango den; Toledokoa behintzat, nik agindurik utzi nuena? apurka apurka eta berandu emango dela uste dut; hori ezer ematen bada, zordunak ez dakit nolako kontuak egin behar direla esaten baitu; berak, bestalde, gutunak ditu edo ez dakit nola deitzen
|
zaien
, zati bat ordaindua duela esaten dutenak, eta hain izen handikoa da, non inork ez baitu nahi izango ezertan estutzerik. Valladoliden den zorra orain jakingo dut, aita Nicolaok agiriak bidaltzen badizkit.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene ahizpa. Nola dagoen eta Pazko hau nola joan
|
zaien
jakiteko gogo handia izan dut. Sinets dezake, asko igaro direla, baina inoiz ez dudala izan berori eta etxe hori hain gogoan, gure Jaunari gomendatzeko eta baita berorren sufrimenduengatik erruki hartzeko ere.
|
|
Hamahiru urtekoa oso gazte da (beste horretaz esan nahi dut), milaka buelta ematen baitituzte; hor ikusiko dute. Uste dut ongi etorriko
|
zaien
guztia nahi dudala nik.
|
|
4 Berorren aitatasunak dioenez, niri harengan gertatzen zena ager balitzait ere, ez naiz hain arina, hori dela-eta, halako aldaketa handia egin dezala nahi izateko, ezta nahi hori berari komunikatzeko ere; bada, Jainkoari eskerrak, pertsona askok irakatsi didate zer balio eta sineste eman behar
|
zaien
gauza horiei, eta ez dut uste aita Salazarrek horri kasurik egingo zionik, gauza horretan hori baino gehiago ez balego, bera oso argia baita.
|
|
3 Ongi irakasten digu Jainkoak zein kasu gutxi egin behar
|
zaien
kreaturei, hoberenak badira ere, eta zein beharrezko dugun malezia izatea eta ez hainbesteko xalotasunik, Jainkoak nahi beza Paulorentzat eta niretzat aski izatea.
|
|
Jakin behar da batzuetan nahiz besteetan mojei zer janari ematen
|
zaien
batez ere eta nola prestatzen diren, eta gaixoak, eta behar den adina ematen den; horretarako Jaunak ez baitu egundo ere eman gabe uzten, prioreagan gogoa eta ahalegina badira; esperientziaz ikusten da hori.
|
|
1 Argi ikusten dut Jaunak asko laguntzen diola erabaki sendoa hartzen duenari, eta horregatik ikusi behar da zer asmo duen hona datorrenak; ez dadila izan bere premiak betetzeko soilik (askori gertatuko zaienez); izan ere, Jaunak hobetu dezake asmo hori, adimen argidun pertsona bada; bestela, ez hartu inola ere; bada, ez berak ulertuko du nola sartzen den, ez ulertuko die biderik hoberenean jarri nahi dutenei. Izan ere, gehienetan, akats hau dutenei beti iruditzen zaie beraiek dakitela hobeki zer komeni
|
zaien
jakintsuenek baino; eta gaitz sendaezintzat dut, maleziarik gabe nekez izaten delako. Asko diren tokian eramateko modukoa izan daiteke, baina hain gutxi diren tokian, ez.
|