Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2015
‎13 Hasiera batzuk daude, eta baita tartekoak ere, arima batzuek dituztenak; gelditasunezko otoitzera iristen hasten direnean eta Jaunak ematen dituen gozotasun eta atseginez gozatzen, beti hantxe haietaz gozatzen egotea gauza handia dela iruditzen zaie . Sinets iezadazue eta ez murgildu horrenbeste, beste leku batean esan dudanez?
‎18 Egia da desira hauek ere naturaz gaindikoak direla, nire iritziz, eta oso maitemindurik dauden arimenak, Jaunari erakutsi nahi baitiote ez dutela zerbitzatzen soldatagatik; eta horrela, esan dudanez? sekula ere ez zaie burutik pasatzen horregatik aintzarik hartu behar dutenik, horrela zerbitzatzen gehiago saiatzeko; maiteari poz ematea, horixe besterik ez da haien berezko jokaera beti eta mila eratara. Arima, ahal balu, zer asma ariko litzateke harengan bere burua urtzeko; eta, Jainkoaren aintza handiagorako betiko ezerezturik geratu behar balu, poz pozik onartuko luke.
‎2 Bi pertsona mota hauei ez zaie jaramonik egin behar, nire iritziz, ikusi, entzun eta ulertu egiten dutela badiote ere, ezta ez dira beldurtu behar deabruaren gauzak direla esanez; gaixo dauden pertsonei bezala entzun behar zaie, ordea, eta ama prioreak nahiz aitor entzuleak, berak kontsulta nori egin dion hark, esango dio ez egiteko jaramonik, ez dela hori ezinbestekoa Jainkoa zerbitzatzeko eta deabruak asko engainatu dituela ...
‎2 Bi pertsona mota hauei ez zaie jaramonik egin behar, nire iritziz, ikusi, entzun eta ulertu egiten dutela badiote ere, ezta ez dira beldurtu behar deabruaren gauzak direla esanez; gaixo dauden pertsonei bezala entzun behar zaie , ordea, eta ama prioreak nahiz aitor entzuleak, berak kontsulta nori egin dion hark, esango dio ez egiteko jaramonik, ez dela hori ezinbestekoa Jainkoa zerbitzatzeko eta deabruak asko engainatu dituela hortik, beharbada, bera horien artekoa ez bada ere, berak dakarren zaputzaldia nahiko ez eta gehiago ez nahigabetzearren; izan ere, malenkonia dela esaten badiote, ez zaio buruan sartuko, eta zin e...
‎...a, gelditasunezko otoitzean eta espirituzko ametsetan murgilduak egonik, batzuk beren gorpuzkeraz edo irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen kanpotiko ezer, eta zentzumen guztiak daude lokartuak bezala, lo dagoen pertsona baten antzera, eta, beharbada, horrela da, lokartuak daudela, eta iruditzen zaie ametsetan bezala hitz egiten zaiela eta are gauzak ikusten dituztela, eta Jainkoaren partekoa dela uste dute, eta, azken batean, amets egindakoaren antzeko ondorioak uzten dituzte. Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da.
‎Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da. Baina Jainkoaren hizketei buruz esperientzia handia dutenei, ezin izango zaie , nire iritziz, engainurik sartu irudimen kontu honetan.
‎6 Gauza guztietatik gehien harritzen nauena da, ikusi dituzuela hiltzearren, gure Jaunaz gozatzearren, izan dituzten neke eta saminak; orain, ordea, Jauna zerbitzatzeko eta beraiek bitarteko direla Hura goretsia izan dadin, eta ahal balute arimaren bati on egiteko duten gogoa hain handia izanik, ez bakarrik ez dute hiltzeko gogorik, baizik eta urte askoan bizi nahi lukete, neke oso handiak jasanez, haiengatik Jauna goretsia izango balitz ere badaezpada, gauza txikian bada ere. Eta arima gorputzetik irtetean Jainkoaz gozatuko dutela ziur jakingo balute ere, ez zaie gogoa pizten, ezta santuek duten aintzan pentsatzean ere; orduan behintzat han egoteko desirarik ez dute: beren aintza, ahal izanez gero, gurutziltzatuari zer edo zertan laguntzean jarria dute, batez ere hain iraindua dela eta gainerako gauza guztietatik askaturik haren ohoreari begiratzen diotenak hain gutxi direla ikusten dutenean.
‎Jainkoak mesede hau egiten duen lehenengo aldian, Haren Maiestatea bere Gizatasun guztiz santuaren irudizko ikuskariaren bidez agertu nahi izaten zaio arimari, ongi uler dezan eta hain dohain zoragarria hartzen duenik jakin gabe izan ez dadin. Beste pertsona batzuei beste era batera agertuko zaie , baina ahotan darabilgun pertsona honi, Jauna hartu ondoren, distiratsu, eder eta handi, piztu zenean bezala, agertu zitzaion Jauna, eta esan zion, harrezkero bazela garaia beraren gauzak arimak beretzat har zitzan, eta Bera arduratuko zela arimaren gauzez, eta beste hitz batzuk, esateko baino sentitzeko gehiago zirenak.
‎2 Azken batean, nik ez dut aurkitu ezta ez dut aurkitzen ere erremediorik halako pertsonak kontsolatzeko, haien nahigabeagatik sentimendu bizia erakustea (eta egia esan, errukia hartzen zaie halako miseriaren mende ikustean), eta haien arrazoiari kontra ez egitea baino besterik; izan ere, guztiak bat datoz Jainkoagatik sentitzen dituztelako ustean, eta horrela ez zaie buruan guztiz sartzen inperfekzioa denik; eta hau hain jende aurreratuarentzat beste engainu bat da; ez da zertan harriturik haiek hori sentitzeaz, baina, nire ustez, halako gauzek sorturiko sentimenduak laster amaitzek... Izan ere, askotan Jainkoak bere hautatuek beren ezereza senti dezatela nahi du, eta bere laguntza pixka bat eten egiten du, ez baitago gehiagoren beharrik, laster batean geure burua ezagutzeko.
‎2 Azken batean, nik ez dut aurkitu ezta ez dut aurkitzen ere erremediorik halako pertsonak kontsolatzeko, haien nahigabeagatik sentimendu bizia erakustea (eta egia esan, errukia hartzen zaie halako miseriaren mende ikustean), eta haien arrazoiari kontra ez egitea baino besterik; izan ere, guztiak bat datoz Jainkoagatik sentitzen dituztelako ustean, eta horrela ez zaie buruan guztiz sartzen inperfekzioa denik; eta hau hain jende aurreratuarentzat beste engainu bat da; ez da zertan harriturik haiek hori sentitzeaz, baina, nire ustez, halako gauzek sorturiko sentimenduak laster amaitzekoa izan luke. Izan ere, askotan Jainkoak bere hautatuek beren ezereza senti dezatela nahi du, eta bere laguntza pixka bat eten egiten du, ez baitago gehiagoren beharrik, laster batean geure burua ezagutzeko.
‎5 Honela da zer edo zertan gutxietsiak izatea edota izen ona pixka bat galtzea gertatzen zaienean; Jainkoak askotan onez eramateko grazia egiten badie ere (bertutea jendaurrean indartzearen oso zalea delako, haiek dutela uste den bertuteak berak kalterik izan ez dezan, eta baita zerbitzu egin diotelako ere, oso ona baita gure On hau), han geratzen zaie ezin dutelako kezka, laster batean ezeztatzen ez dena. Oi ene Jainkoa!
‎11 Oi Jainkoa balia bekit, ene alabak, zenbat arima galdu nahi izango zituen hemendik deabruak! Hau guztiau eta esan nitzakeen beste gauza asko apaltasuna irudituko zaie , eta gauzak ongi ez ulertzetik dator; okertu egiten du norbere buruaren ezagutza eta, geure baitatik sekula irteten ez bagara, ez naiz harritzen, hau eta gehiago ere gainera etortzeaz. Horregatik diot, ene alabak, Kristo geure onagan, eta haren santuengan, jar ditzagula geure begiak, eta han ikasiko dugu benetako apaltasuna, eta bikaindu egingo da adimena, esan dudanez?
‎11 Arrisku baten berri eman nahi dizuet (beste toki batean esan badizuet ere), otoitzeko pertsonak erortzen ikusi baititut, batez ere emakumeak; ahulagoak garenez gero, hobeki datorkie esango dudana. Eta kontua da, batzuk, penitentzia handiengatik eta otoitz eta lo galduengatik eta bestela ere bai, izaera ahulekoak direla; atseginen bat edo beste izandakoan, berezko izaera hari loturik geratzen zaie eta, barruko nolabaiteko poza eta kanpoko erortze eta halako ahulezia sentitzen dituztenez gero, espirituala deitzen dioten lokartzeren bat gertatzen denean, esandakoa baino pixka bat gehiago dena, bata bestea bezalakoa delakoan daude eta beren burua hartan murgiltzen uzten dute. Eta zenbat eta gehiago utzi beren burua hartan, gehiago murgiltzen dira, berezko izaera gehiago jotzen duelako ahuleziak, eta beraiei liluramendua iruditzen zaie; nik, berriz, buruko nahasmendua deitzen diot, han denbora galtzen eta osasuna hondatzen egotea ez baita horixe baino besterik.
‎Eta kontua da, batzuk, penitentzia handiengatik eta otoitz eta lo galduengatik eta bestela ere bai, izaera ahulekoak direla; atseginen bat edo beste izandakoan, berezko izaera hari loturik geratzen zaie eta, barruko nolabaiteko poza eta kanpoko erortze eta halako ahulezia sentitzen dituztenez gero, espirituala deitzen dioten lokartzeren bat gertatzen denean, esandakoa baino pixka bat gehiago dena, bata bestea bezalakoa delakoan daude eta beren burua hartan murgiltzen uzten dute. Eta zenbat eta gehiago utzi beren burua hartan, gehiago murgiltzen dira, berezko izaera gehiago jotzen duelako ahuleziak, eta beraiei liluramendua iruditzen zaie ; nik, berriz, buruko nahasmendua deitzen diot, han denbora galtzen eta osasuna hondatzen egotea ez baita horixe baino besterik.
‎14 Horrela, askotan erabili dut hau gogoan, eta ni jakitun egonik ezagutzen dudan arima batek jasaten duen eta jasan izan duen oinazea gure Jauna iraintzen ikusiz, hain jasanezina, non askoz ere nahiago bailuke hiltzea hura jasan baino, eta pentsaturik hain maitasun gutxiko arima batek, Kristorenarekin konparatuz gero, ia batere maitasun gabea esan daiteke honen konparaziora, hain oinaze jasanezinezkoa sentitzen bazuen, nolakoa ote zen Jesu Kristo gure Jaunaren sentimendua, eta nolako bizitza izango zuen, gauza guztiak aurrean baitzituen eta une oro ikusten ari baitzen bere Aitari egiten zizkioten irain larriak? Zalantzarik gabe, uste dut nik, Pasio txit santukoak baino askoz ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta honekin eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez dituztela sentitu ere egiten, aitzitik, gehiago eta gehiago egin nahiko lukete, eta guztia dute gutxitzat. Bada, zer ez ote zuen egingo Haren Maiestateak, hain aukera handian bere burua ikusiz, bere Aitari obeditzea zein egoki eta bidezko zen erakusteko, eta lagun hurkoaganako maitasuna agertzeko?
‎10 Zenbait unetan atsegin zait arima batzuei erreparatzea; otoitzean ari direnean, iruditzen zaie , Jainkoagatik eraitsiak eta agerian gaitzetsiak izatea nahi luketela, eta gero beren hutsegite txiki bat ere estali egingo lukete ahal izanez gero, edota halakorik egin ez eta egozten badiote, Jainkoak gorde gaitzala. Bada, hau jasan ezin duenak begira biezaio ongi bere buruari, bere iritzira, bakarrean hartu zuen erabakiari jaramonik ez egiteko; benetan ez zelako izan borondatearen erabakia, benetan borondate hau dagoenean beste gauza bat izaten baita; irudimenaren zerbait izango zen, honen bidez deabruak erasoak egin eta ziriak sartzen dituelako; eta emakumeei eta letrarik gabeko jendeari, beharbada, gehiago, ez dakigulako bereizten ahalmenen eta irudimenaren eta barruko milaka gauzaren arteko aldea.
‎Jaunak nahi beza halakorik sekula ez izatea; hau hala balitz, nik diotsuet, ez etsi Haren Maiestateagandik esandako bat egite hori lortzeko ahaleginean. Zeuen buruak hori gabe ikusten badituzue, debozioa eta gozotasunak badituzue ere, hara iritsi zaretelako ustea sortzen dizuetenak, eta gelditasunezko otoitzean halako liluralditxoren bat (orduan batzuei guztia eginda dagoela begitanduko zaie ), bada, sinets iezadazue ez zaretela iritsi bat egitera, eta otoitz egiozue Jaunari eman diezazuela perfekzioz lagun hurkoaganako maitasun hau, eta utzi Haren Maiestateari nahi duena egiten, Berak emango baitizue zuek nahi dezakezuena baino gehiago, horretan eginahalak egin eta lortzen saiatzen bazarete; eta behartu ezazue zeuen burua ahipen nahia egin dadin, zeuon eskubidearen kaltetan balitz er... Ez uste izan kosta gabe izango denik eta eginda aurkituko duzuenik.
‎Izan ere, nik ikusten dut etxe honetara urte gutxiko neskatilak datozela, eta Jainkoak ukitu eta argi eta maitasun pixka bat eman orduko,, hau da, epe laburrean opariren bat eginez?, ez zioten luzapenik eman, ezta ez ziren eragozpenen aurrean atzeratu ere, eta jateaz ere gogoratu gabe, errentarik gabeko etxean itxi ziren betiko, bizitza estimatzen ez duen baten antzera maite dituela dakitenagatik. Guztia uzten dute alde batera, ez dute nahi beren borondaterik, ezta ez zaie aurrera etortzen hain itxitura eta estura handian pozik egongo ez direnik: guztiak batera opari eskaintzen dira Jainkoagatik.
‎12 Honetarako nahi nuke nik profesako urte asko ditugunak eta otoitzari emanda urte luzeetan ari direnak haietaz gogoratzea, eta ez denbora laburrean aurrerago doazenak nekatzeko, atzera etorraraziz gure pausoan ibil daitezen; eta Jainkoak egiten dizkien mesedeekin arranoek bezala hegan dagitenak, txita lotuen antzera ibil daitezela nahi izanez; jar ditzagun, ostera, begiak Haren Maiestateagan eta, apaltasunez ikusten baditugu, eman diezaiegun askatasuna; hainbeste mesede egiten dizkien Jaunak ez baitie utziko amildegian behera erortzen. Jainkoagan fidatzen dira; horretarako probetxugarri zaie fedez ezagutzen duten egia; eta ez ote gara fidatuko gu haiengan, eta geure neurrira ekarri behar ote ditugu geure gogo motelaren arabera. Ez horrelakorik; eta haien emaitza eta erabakiak ulertzen ez baditugu, esperientziarik gabe nekez uler baitaitezke, apal gaitezen eta ez ditzagun kondena; haien probetxuari begira ari garelakoan, geure buruaren kaltetan ari gara eta aukera hau galtzen dugu apaltzeko eta zer falta zaigun, eta arima hauek gureak baino hainbat askatuago eta Jainkoagandik hurbilago daudela ulertzeko, Haren Maiestatea hainbestetan heltzen baita haiengana.
‎15 Bada, otoitza eduki den urteak neurtuz joatea arriskutsua dela diot nik; izan ere, apaltasuna badago ere, zerbitzatu denagatik zerbait merezi delakoa geratzen dela dirudi. Nik ez diot merezi ez dutenik eta ongi ordainduko zaie ; baina urte askoan otoitza eduki duelako espirituzko grazia hauek merezi dituela uste duen edozein espiritual, argi dut nik ez dela haren goi goraino igoko. Ez al da nahiko, otoitza eduki baino lehen bezala, Jainkoak bere eskutik edukitzea merezi izatea, irainik ez egiteko?
‎eta Vuestras mercedes,, beroriek?. Obra honen hartzaileak diren letradunei (pluralean) zuzentzen zaie oraingoan.
‎Haien lehia Jainkoaren zerbitzuan nola aurrera egin da. Bakardadea da haien poza, eta norbait ikustean pentsatzea nekagarri zaie , senide senideak badira ere, beren Senarraganako maitasuna biziago egiten laguntzeko ez bada; eta honela, horretan aritzen dena baino besterik ez dator etxe honetara, ez bailituzkete poztuko ez haiek hauek ezta hauek ere haiek. Hauen hizkera Jainkoa ahotan erabiltzea baizik ez da, eta honela, ez dute ulertzen ezta ez die ulertzen ere hizkera bera darabilenak izan ezik.
‎27 Uste dut ontzat jo daitezkeela igaro diren neke guztiak. Orain, nolabaiteko laztasuna badu ere, premiarik gabe ez delako jaten okelarik eta zortzi hilabetean barau egin eta beste gauza batzuk egiten direlako, hasierako Erregelan ageri denez, gauza askotan gutxi iruditzen zaie ahizpei eta hura perfekzio handiagoz betetzeko beharrezkoak direla iruditu zaizkigun beste gauza batzuk ere gordetzen dituzte. Eta Jaunagan itxaro dut hasitakoa aurrera joango dela, Haren Maiestateak esan didanez.
‎pizteko, esanez: . Begira, hau ondasun itsaso handi handiaren tanta bat baizik ez da?, maite dituenekin ezer egin gabe ez uztearren, eta ongi hartzen dutela ikusten duenez gero, eman egiten die eta eman egiten zaie . Bera maite duena maite du.
‎21 Honetan luze eta zabal jardun dut, Jaunak orain toki honetan mesede hauek egin dizkien pertsonak badirela dakidalako, eta haien gidari direnak ez badira horretatik igaro, beharbada, liluramenduan hilda bezala egon behar dutela irudituko zaie , batez ere letradunak ez badira, eta penagarria da zenbat sufritzen den gauza horiek ulertzen ez dituzten aitor entzuleekin, geroago esango dudanez. Beharbada, nik ez dakit zer esaten dudan.
‎16 Konparazio hau ere gogoan nerabilen nik: aurreratuak daudenei eta hasieretan daudenei ematen zaiena gauza bera denez gero, pertsona askok jaten duten jaki bat bezala da, eta gutxi gutxi jaten dutenei zapore ona une batean bakarrik gelditzen zaie ; gehiago jaten dutenei mantentzen laguntzen die; asko jaten dutenei bizia eta indarra ematen dizkie; eta biziaren jaki honetatik hainbestetan eta hain oparo jan daitekeelarik, hartatik izan ezik ez dute zapore gozoa duen besterik jango; izan ere, ikusten du hark on egiten diola, eta jadanik hain egina du ahosabaia honen gozora, non nahiago bailuke bizia galtzea jaki hark utzi zion ahogozo ona ken...
‎Hemen benetako apaltasuna lortzen da, bere buruaz gauza onak esateari eta beste batzuek esateari batere garrantzirik ez emateko. Jauna da baratzeko fruitua banatzen duena eta ez bera, eta horrela ez zaie itsasten ezer eskuei. Duen on oro Jainkoagana bideratua da.
‎ez duela egon behar ez iganderik, ezta lan egiten ez den unerik ere. Gero, alferrik galduriko denbora iruditzen zaie ; nik, ordea, irabazi handitzat dut galtze hori; beraz, esan dudanez. Kristoren aurrean irudika dezatela beren burua, eta adimena nekatu gabe Harekin hitz egiten eta gozatzen egon daitezela, ez arrazoiak ekartzen burua nekatzen, premiak aurkezten eta han gu ez sufritzekoduen arrazoia agertzen baizik:
‎8 Egoera horretan dauden pertsonei kontzientzia garbiagoa komeni zaie adimenaren laguntzaz joka dezaketenei baino. Izan ere, mundua zer den eta Jainkoari zenbat zor dion eta zenbat sufritu zuen eta zein gutxi zerbitzatzen dueneta Jaunak maite duenari ematen diona, gogoeta egiten duenak doktrina ateratzen du pentsamenduetatik eta erorbide eta arriskuetatik babesteko.
‎Nik, gauzak hain antolatuak ikusirik eta baimena ez zela iristen, berriro bidali nuen hara Antonio Gaitán gizon zintzoa, nigatik edozein neke gogo onez eramaten zuena, eta haiek fundazioa aurrera joan zedin gogoa zuten. Izan ere, haiei eskertu behar zaie fundazio hau, haiek hara joan eta gauzak antolatu ezik, nik gutxi egingo bainuen haren alde.
‎kreaturek horrela ordaintzen bazidaten, Kreatzailea pozik izango zela pentsatzetik. Izan ere, buruan sartua dut munduko gauzetatik edota gizakien esanetatik poz hartzen duena, oso oker dagoela; hemendik datorren irabazi urria kontuan izan gabe ere, gauza bat iruditzen zaie gaur eta beste bat bihar; gauza bati buruz behin hitz egingo dute ongi; handik gutxira, berriz, gaizki. Bedeinkatua izan zaitezela Zu, ene Jainko eta Jauna, ezin aldatuzkoa baitzara beti betiko, amen.
‎5 Ez dut kontatzen miraritzat, beste gauza batzuk esan banitzake ere; ahizpa hauek zuten fedeagatik, honela, diodan bezala, gertatzen delako kontatzen dut, eta nire lehenbiziko asmoa ez delako monasterio hauetako mojak goratzea; baina Jaunaren ontasunagatik, orain arte guztiak horrelaxe doaz. Eta gauza hauei eta beste askori buruz idazteak luze joko luke, baina ez litzateke probetxurik gabea; izan ere, batzuetan, haiek imitatzera datozenei gogoa berotzen zaie . Baina hau aditzera eman dadin nahi badu Jaunak, prelatuek agin dezakete ama prioreei idazteko.
‎2 Lehenengo azaldu nahi dudana, neure adimen urriaren arabera, otoitz perfektuaren izaera zertan datzan da. Izan ere, aurkitu ditut batzuk, pentsamenduan datzala gorabehera guztia uste dutenak, eta hau Jainkoagan luzaro eduki ahal badute, indar handia eginik bada ere, pertsona espiritualak direla uste dute; eta, gehiago ezin, eta barreiatzen badira, nahigabe handiak hartzen ditu eta galduak direla iruditzen zaie . Gauza hauek eta ezjakintasun hauek ez dituzte izango letradunek, bat edo beste aurkitu badut ere; baina guri, emakumeoi, ezjakintasun hauetaz jakinaren gainean egotea komeni zaigu.
‎4 Ea zer alde dagoen honen eta liluramenduaren artean esango didazue, beharbada, itxura batean behintzat gauza bera baitira. Eta ez zaie arrazoirik falta, hala ere, itxuraz bai, baina izatez ez dira gauza bera. Izan ere, liluramenduan edo ahalmen guztien bat egitean, diodanez?
‎Pertsona batzuei komeni zaie , 6 zenbakiaren amaieran dioena.
‎Ni horretan tarteko naizela irudituko zaie : hau da, ez da horretan gehiago luzatzen, tarteko dela eta gauzak gehitu egiten dituela pentsa ez dezaten (ik.
‎Komentu guztiak hartzen zuen diziplina penitentziazko zazpi salmoak otoitzekin errezatzen ziren bitartean eta honelako gauzak. Hori gertatzen zaie , ama priorea otoitzean murgiltzen bada, otoitzaren unea barik matutien ondokoa bada ere, han edukitzen du komunitate osoa, lo egitera joatea hobeki litzatekeenean. Hildura zalea bada, diodanez?
‎Arimak askatasuna lortzeko eta perfekzioan gora egiteko oso beharrezkoa bada ere, ez da hau epe laburrean lortzen dena, baizik eta joan bitez apurka apurka bakoitzari laguntzen, Jainkoak ematen dizkien adimen eta espirituaren arabera. Honetarako ez dela adimenik behar irudituko zaie , eta oker daude; perfekzioa zer den eta baita gure Erregelaren espiritua zein den ulertu orduko hainbat denbora igaroko zaienak izango dira, eta, beharbada, hauek izango dira gero santuenak; izan ere, ez dute jakingo noiz den ongi beren buruak zuritzea eta noiz ez, ezta beste gauza txiki asko ere, ulertuz gero, beharbada, erraz egingo lituzkeenak, eta ez dira guztiz ulertzera heltzen eta, txarren...
‎11 Beste abisu bat ematen dizuet, eta oso garrantzitsua da, obedientzia probatzeko bada ere, ez dezazuela agindu, eginez gero, bekatu izan daitekeen gauzarik, ezta bekatu arina izan daitekeenik ere; jakin dut haietako batzuk egin bazituzten, bekatu astunak izango zirela. Haiek behintzat errugabe gertatuko dira, beharbada, baina ez priorea; haiek, inork esan baino ez, egin egiten dutelako; basamortuko santuei buruz, egiten zituzten gauzak entzuten eta irakurtzen dituztenez gero, agintzen dieten guztia ongi dagoela iruditzen zaie , behintzat beraiek egitea ongi dagoela. Eta egon bitez jakinean agindupekoak ere, inork agindu gabe egitea bekatu astuna litzatekeena, ez dutela egin behar beste batek aginduta ere, meza edota Elizaren barauak uztea edo honelako gauzak izan ezik, kasu horietan prioreak izan dezakeelako motiborik; baina putzura burua botatzea eta horrelako gauzak, gaizki eginak dira; inork ez duelako pentsatu behar Jainkoak miraririk egingo duenik, santuekin egiten zuenez:
‎Teresak ez zien jarri izenbururik, beste obra batzuei ere jarri ez zien bezala. A. Silverioren edizio kritikoan Relaciones deitzen zaie , hau da, Arimako Kontakizunak. Gainerako hirurogeita bat atalak laburragoak dira eta idazkera aldetik ez daude hain zainduak.
‎Gainerako hirurogeita bat atalak laburragoak dira eta idazkera aldetik ez daude hain zainduak. Hauei Mercedes deitzen zaie aipaturiko edizio kritikoan, hau da, Graziak.
‎5 Nitaz marmar eginez esaten diren gauzei dagokienez, asko baitira eta nire aurkakoak, honetan ere hobekuntza sumatu dut neure baitan; ez dirudi ia eraginik egiten didanik ergel bati baino gehiago, eta uste dut zenbait kasutan, ia beti, zuzen dabiltzala. ...ez gero, alderantziz da, on egiten didatela uste dut, eta horrela haienganako etsaitasunik ez zait geratzen handik lehenengoz Jauna hartzera joatean; entzun eta berehala, pixka bat kontrara egiten zait, baina ez ezinegon eta nahasmenaz; alderantziz, beste batzuk ikusirik erruki hartzen diet, eta neure baitan barre egiten dut; bada, bizitza honetako irain guztiak hain garrantzi gutxikoak izanik, ez zaie jaramonik egin behar; izan ere, ametsetan ari naizela iruditzen zait, eta itzartzean guztia dela ezereza konturatzen naiz.
‎23 Baina Berarengana etortzeko desira hauek hasieretan Jaunak egiten dituen mesedeak direnez gero (eta baita amaieretan ere, baina hasieretan diot, orduan gehiago kontuan hartzekoak direlako) eta esan ditudan perfekzioko gainerako gauzetan hain osoak ez daudenez gero, ontzat eman behar zaie , Gure Jauna kentzen zaienean, samurtasun eta pena sentitzea, arimako bakearekin eta hemendik apaltasun egintzak ateratzen dituztela. Baina nolabaiteko nahasmen edo grinarekin denean, eta priorearekin nahiz aitor entzulearekin haserre jartzen bada, sinetsi tentaldi ezaguna dela, edota haietako norbaitek, aitor entzuleak ez Jauna hartzeko esan arren, Jauna hartzeko erabakia hartzen duenean.
‎Espiritu Santua izan dadila beti berorrekin, amen, eta ordain diezaiola guztiei laguntzeko izan duen ardura eta ahalegin handia. Jainkoaren handitasunean itxaro dut, asko irabaziko duela haren aurrean; izan ere, berorrek dirua bidali dien guztiei une egoki egokian iritsi zaie ; horregatik pozten naiz biziki. Uste dut Jainkoaren eragina izan dela berorrek izan duena, niri hainbeste bidaltzean; izan ere, ni bezalako moja gaixo batentzat, Jainkoari eskerrak, adabakiz ibiltzea gauza handitzat duenarentzat, nahikoa ziren Joan Pedro Espinosak eta Varronak (uste dut hala deitzen dela beste merkataria) ekarririkoak, urte batzuetan izaniko premialditik irteteko.
‎2 Ez da harritzekoa debozio eta mugimendua eragitea; izan ere, mundua dagoen eran egonik gure bekatuengatik, bertan nola bizi dutenetako, beren iritziz eroso nola bizi dutenetako, gutxik besarkatzen dute gure Jaunaren gurutzea, eta gurutze handiagoa gaineratzen zaie munduan geratzean. Hemen ere handik irten diren berriek on egingo digutela, uste dut, jakin dudanez.
‎Orain ulertzen dut Josek esan zidana Ardapilla falta zenean, halaxe komeni zela gure negozioetarako; eta hain gaizki ikusia bada, ez dut zalantzarik. Eremutar hauei ez zaie jaramonik egin behar, Jainkoak gaitza agerian jartzea nahi duenez, ona ere agerian jartzen baitu. Ez dago meza ematera behartua; nik galdetu dut, eta berak badaki.
‎2 Gure Ordenako gauzak, duela urtebetez honantz pena hartzeko eran dabiltzala irudituko zaie , gure Jaunak erabili ohi dituen jokaerak ezagutzen ez dituztenei. Hala ere, arimak garbiago egiteko dela eta, azken batean, Jainkoak bere zerbitzariei lagunduko diela konturaturik, ez dago pena zertan izanik, nekeak handiagoak izan daitezen desira baizik, eta Jainkoa goretsi, justiziagatik sufritzeko hain mesede handia egin digulako.
‎5 Honetaz ez da hitzik ere egin behar, beste horretaz jardun eta ez duela egin nahi ikusi ondoren izan ezik; izan ere, haientzat atsekabe ikaragarria litzateke jeneral gorenaren mendeko izateari uztea, beren buruak galdurik ikusi gabe, gainerakoan edozein laguntza izango baitute. Bada, beren bertuteagatik erregearen eta handikietako pertsonen aldetik ongi ikusiak izanez gainera, kalitate handiko emakumeak daude haien artean, eta ez zaie dagokien dirurik faltako; izan ere, monasterio hauek elkarri lagunduz eginak dira eta ez daude premian; haietako batzuk, gainera, handikietako pertsonek fundatuak dira. Jainkoak ez ditzala ekar beren buruak halako premialdian eta hain artzain onarengandik aldenduak ikustera.
‎10 Halakotzat izango nuke nik moja gaixo horrena, berorren agurgarritasunak dioen bezain benetakoa balitz haren damua. Beroriei hark Garciálvarez kondenatu izana oso ongi iruditzen zaie ; niri, ordea, oso gaizki eta nekez sinetsiko nioke hartaz esango lidakeenik, kontzientzia onekotzat izan baitut eta beti uste izan baitut Beatrizek zeukala bereganaturik. Nahi dugun bezala izan ez bada ere, benetan poztu naiz.
‎Hemengoek eta ama prioreak ere goraintziak. Gauza polita iruditzen zaie bandera eta zalaparta horien artean izatea, hor entzungo dituzten hainbeste berritasunez baliatzen eta espiritu ona ikusten jakinez gero, baina kontu handia izan da arreta ez galtzeko. Gogo bizia dut oso santuak izan daitezen.
‎Nik egia esan diot, dirua nola gastatzen duten kontura daitezen. Gero aita frai Anjel joan zitzaien bisitatzera, nik eskatu gabe, eta, beraz, ez dituela maite irudituko zaie berorren agurgarritasunak beste horrenbeste egiten ez badu. Gure Jaunak gorde dezala.
‎Kontua da, ez duela Gizakudeko monasteriora itzuli nahi, atzera egitea iruditzen baitzaio; idatzi badu, ama prioreak eta nik onartu nahi genuen jakitearren zen. Ez zaie jaramonik egin behar haren esanei.
‎Hala ere, ene aita, ez diegu begiratu behar orain bizi direnei, prelatu izan daitezkeen pertsonei baizik, hau eta beste gauza batzuk jar daitezen. ...jartzen ez baditu, Erromatik lortzen saiatu da, arima hauentzat eta haien pozbiderako oso garrantzitsuak direla uste dudalako, eta beste monasterio batzuetan gauza espiritualetan hain loturik edukitzearen ondorioz nahigabe handiak dituztelako; eta estu eta loturik dagoen arima batek ezin zerbitza dezake ongi Jainkoa, eta deabruak hortik tentatzen ditu, eta askatasuna dutenean, hainbat kasutan, ez zaie interesatzen eta ez dute nahi izaten.
‎Honezkero ez dago astirik eta ez dakit zer esango didan. Guztia esku eskura jarri behar zaie ; argi dago, dela iritzi onik atera.
‎2 Berorrek agintzen duena egin ahal izatea nahiko nuke nik. Baina gauzak hemendik ez daude ohi dudan bezala irteteko eran, beti egon behar dudan lekurantz izan ezik, nuntzioa gaizki informatua baitago, eta nire fraide hauek urrats guztiak kontatzen hain arreta handikoak direnez, ezin zaie orain aukerarik eman; eta gutunak eta arazoak hainbeste direnez, monasterioak atsedenik gabe itota ibiltzea litzateke; horregatik eta beste arrazoi batzuengatik, bisitariak ez dit utzi hemendik irteten, gortetik hurbil dagoelako. Eta berorren aitatasuna konturatzen da, ama prioreari nahigaberik ez ematearren, erantzun beharra dudala; beraz, esan biezaio berorrek, orain tratatzen ari diren Ordenaren zenbait arazo amaitzen direnean, elkar ikus dezagula aginduko duela Jaunak; ez da hau nahigabetu ez dadin esaten den gezurtxoa; alderantziz, badirudi ez naizela joan gabe geratuko.
‎3 Jaso ditut berorren agurgarritasunaren gutun batzuk, hala ere Pastranako aita prioreak ekarri zuena da luzeena. Poztu naiz etxe horretako gauza guztiak hain ongi uzten dituelako, eta orain aita Gracián horra doanean ez zaie ezertxo ere faltako. Begira, ene alaba, egiten dena baino gehiago esaten duenik badenez, saihestu behar dira arrisku guztiak.
‎Oraintsu idatzi nion Teutonio jaunari senidearen ezkontza zela-eta zorionak emanez eta berak idatzi zidanari erantzunez, asko zor baitiot. Asko ikustea egokitu zaie jaun andre hauei. Ezagun da Jainkoaren zerbitzariak direla, bizi garen artean egin diezagukeen dohainik handiena baita; izan ere, bizitza labur hau zerbaitetarako ona bada, beraren bidez betiko bizitza irabazteko da.
‎Nik ez dakit zer kalte egiten dien haren buru denak, berorrek ama prioreari eginiko gutunean dioen bezain gaizki egoteko, gauzak konpontzeko gure aita bezalako prelatu batek esan zuena egitea nahiko baitzen. Berezkoa iruditzen zaie elkar ulertze eskasa, eta ezin naiz geratu berorri errua bota gabe, haiengan ahalmen handia duela konturatzen naizelako, ama Briandarekin egiten zen ahalegina egingo balitz, beste era batera egongo bailirateke gauzak.
‎2 Orain Sorian nago, monasterio bat fundatu den tokian, hemengo gotzainak eskatu baitzidan; oso ongi amaiturik dago, Jainkoari eskerrak. Berorren jauntasun txit argiak mesede hau egin arte ez nuke nahi herri honetatik irteterik, legoa askoko itzulingurua egitea litzatekeelako; eta, berorri esan nionez, toki hartan sartzeko zain daude pertsona batzuk, eta oso gaizki etortzen zaie atzeratzea. Eta berorren jauntasun txit argiak beti laguntzen die gure Jauna zerbitzatu nahi dutenei, eta, nire iritziz, obra honetan hala izango denez gero eta Ordena honen probetxu handirako, erregu egiten berorren jauntasun txit argiari, ez dezala gehiago luza niri mesede hau egitea, hala nahi izanez gero.
‎Besteekin etorkor agertu beharra. Belzkeriei barre egin behar zaie . Bere eskuz ez idazteko agintzen diote.
‎4 Egin beza Jainko Maiestateak komeni den bezala; egiaz, nire nahira soilik balego, berorien nahia beteko nuke berehala; baina gauza askori begiratu behar zaie , esan dudanez.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin, ene alaba. Berorren zerbitzari hori hain ibiltari handia izanik, uste nuen bihar iritsiko zela Madriletik (hara bidali bainuen arazo hauek noren esku utzi ez nekielako), baina gaur, osteguna, etorri da, eta batera erantzungo zaie Ávilako gutunei, eta horrela, ezin bidali izango dira bihar eguerdira arte, nire begiak eta burua ez baitaude horretarako, eta Jainkoak nahi beza biharko prest egotea. Asti handi handia harturik idatzi nahi nioke berorri, baita Maria andereari ere.
‎2 Nik uste nuen egoki litzatekeela berorren aitatasunak bere aldetik nuntzioari eta erregeari eskatzea esanez: hauek beren ideian gogorturik daudela eta haien aldetik hain gaizki ikusia izanik, on gutxi egin ahal izango duela haien artean, eta haiei irudituko zaie –eta erabakia guztien gogokoa izango litzatekeela.
‎7 Nire Isabel Jesusenak dagoeneko idazten dit eta guztiak daude berarekin pozez zoratzen, eta ez zaie arrazoirik falta.
‎ardura handia ematen dit, agindu honen eta zarata hauen arabera, ez delako izango nire aita Gracián baino beste bisitaririk. ...gogoan izateari. Angelak ikusi zuenarekin gehiago sendotzen dela baitirudi?, eta urrutiratu bedi berorren aitatasuna ahal duen guztia su honetatik, erregea haserretzen ez badu, aita Marianok kontrakoa esan arren; izan ere, berorren kontzientzia ez da kontrako iritziko gauza hauetan ibiltzeko, beldurrik izan behar ez den gauzetan ere oinazetua baitabil, egun hauetan ibili denez, eta ongi irudituko zaie guztiei. Konpon daitezela beren borroka artean.
‎10 Negozioak amaitzen direnean egingo dena hau da: etxe bakoitzari ez dagokion aztertuko da eta gehiago eman dutenei itzuli egingo zaie beren dirua; eta hala egingo zaio etxe horri ere. Orain lagun diezaiogun elkarri ahal dugun eran.
‎Ia hogei mila dukatera jotzen du hark daukan balioak; baina uste dugu, dezakeenerako, gutxi utziko duela etxerako, bere ahizpei oso atxikia baitago. Hala ere, arrazoizkoa izango da, eta ama prioreak egiten duen ekarpenarekin, gutxi faltatuko zaie nahiko errenta izateko, izan dezatela nahi baitute guztiek.
‎Gure Jaunak nahi beza, egun gutxian izan dezala kargua; ez dut esan nahi, bizia galduz, azken batean bera da haien artean talenturik handiena duena eta guretzat oso begiratua izango da, batez ere buru argikoa denez gero, konturatuko da zertara jo behar duen. Nolabait esateko, egin izan den lana guri bezain gaizki etorri zaie aita hauei. Pertsona perfektuentzat, nuntzio jauna baino egokiagorik ezin izan zitekeen, guztioi merezimenduak lortzeko aukera eman digulako.
‎Orain egin bezate esaten diedan hau, mesedez. Dena dela, benetan sufritzeko gogoa dutenei ez zaie geratzen kalte egin dienaganako inolako erresuminik, maitasun handiagoa baizik. Honetan ikusiko da, gurutze alditik irabaziaz irteten diren ala ez.
‎Gure ahizpa Maria san Joserena ongi dago, eta aingeru bat da. Hemen ongi doakie, eta sartu den honekin ez zaie , ez, errentarik faltako. Hau ere aingeru bat da eta poz pozik dago.
‎Beldurrez nago posta garraioa joango ote den, eta horrela ezin idatzi izango diot. Asko galduko dute, baina betikoa den Jainkoa geratzen zaie .
‎Kontuan izan beza hor berorrek uste duen baino ere gutxiago ulertzen dela hizketa era hau; dena dela, aitortzan izanik eta aita Acostarekin, ezin kalterik etorri; baina nik badakit ahizpa horri beste inori baino gutxiago komeni zaiola. Ongi da Parternan nolabaiteko lasaitasuna izatea, lasaitze hori ez hastea eta izan behar duenez jokatzea hobe izango bazen ere; izan ere, erreformako gauza horietan, ahotsekin zerbait lortzen bada, horrela lortuko dela guztia iruditzen zaie . Oso ongi egin zuen komunitatean ibiltzeko abisua eman zienean.
‎15 Alban oso ongi etorri zaie , zein haserre nagoen eta egiaz hara joango naizela esanez nik haiei idaztea. Komeni izango da.
‎Ene alabak, bost mila dukateko dotearekin bidali zaie , baina jakinarazten diet, nolakoa den kontuan izanik, pozik emango nituzkeela berrogeita hamar mila ere hura hartzearren. Ez bezate har beste bat gehiago bezala, miragarria izango dela itxaro baitut Jainkoagan.
‎Caravacako fundazioa bideratzeko ardura eman zaie biei.
‎Eta bere zerbitzariei dien maitasunaren berri dakitenez gero, haren zapore eta ondasuna utzi ohi dute haiengan, Jaunari poz emateko haiek zerbitzatzean eta haiei egiak esatean, haien arimek onura atera dezaten, ahal dutenik ondoen; diodanez, ez dute gogoan izaten beraiek galduko duten ala ez; lagun hurkoaren irabazia izaten dute gogoan, besterik ez. Jainkoa gehiago poztearren, beren buruaz ahazten dira haiengatik, eta bizia galtzen dute ahalegin horretan, martiri askok egin ohi zutenez, eta beren hitzak Jainkoaren maitasun hain goi mailako honetan bildurik, zerutar ardo hartaz mozkorturik, ez dira gogoratzen; eta gogoratzen badira ere, ez zaie batere axola gizakiei nahigabe ematea. Honako hauek onura handia ateratzen dute.
‎Horiek uste izango dute bizitza okerreko gauzetan darabiltela [beste haiek], eta honetaz gozatzen bazter batean egotea dela zuzena. Jaunaren probidentzia da, nire iritziz, hauek ez jakitea noraino iristen diren beste haiek, hasierako gar horrekin berehala harainoko jauzia egin nahiko luketelako, eta ez zaie halakorik komeni; izan ere, oraindik ez daude behar bezala hazita; beraz, egun gehiagotan elikatu beharra dute hasieran esan nuen esneaz. Egon bitez jainkozko bular haien ondoan, Jaunak ardura hartuko baitu, indartsu egon daitezenean, gehiagora ateratzeko, bestela ez bailukete lortuko uste duten onurarik, beren buruari kalte egitea baizik.
‎20 Bada beste era bateko adiskidetasun bat, hau baino handiagoa, bekatu astunez Jauna iraintzetik gordetzen direnena; mundua dagoen bezala egonik, aski lortu dute honaino iritsi direnek. Pertsona hauek, bekatu astunak egitetik gordetzen badira ere, noiz edo behin erortzen direla uste dut; izan ere, bekatu arinengatik ez zaie batere axola, egunean asko egin arren, eta horrela, oso hurbil daude astunetatik. Hau diote:
‎Harrigarri gertatu zaie zenbaiti, Teresak, 16 mendean Bibliako Kantarik Ederrena abiapuntu harturik, liburu hau idaztea. Gure santa ezaguturik, berezkoa dirudi jainko maitasunak, ezkon irudiz jantziak eta biziki eta barne garrez adieraziak, lilura eragitea eta erakartzea.
‎Abisuak, Evorako argitalpenean 68 zirenak lehenengoa zenbakitu gabe geratu zelako, aurrerantzean 69 izango dira. Harrezkero argitalpen guztietan egin zaie leku inolako errezelorik gabe, David Lewis itzultzaile ingelesari senak emanik, Teresarenak ez izatea litekeena dela pentsatzen hasi zen arte. Beraz, Abisuen jatorriaz zalantzak daude.
‎Eta egoera eramangarria den bitartean, ez dadila egon eskaerarik; premia larrian daudenean izan ezik, ez bezate eskaerarik egin; baizik eta bila bezate laguntza eskulanaren bidez, san Paulok egiten zuenez, Jaunak emango baitie behar dutena. Gehiago nahi ez badute eta erosotasunik gabe bizitzeaz kontentatzen badira, ez zaie faltako bizia mantentzeko adina. Beren indar guztiez Jaunari poz ematen saiatzen badira, Haren Maiestateak kontu izango du irabazirik falta ez dakien.
‎Errentadun etxeetan batez ere, oso komenigarria da errentaren arabera gastuak eratzea, ahal duten bezala igaro behar izan arren; izan ere, Jainkoari eskerrak, errentadun guztiek dute nahikoa, kontuz gastatzen bada, ongi pasatzeko; eta hala egin ezik, apurka apurka zorrak pilatuz badoaz, galduz joango dira; izan ere, premia handia bada, prelatuei gizatasunik eza irudituko zaie eskulanik ez ematea eta bakoitzari beren ahaideek eman diezaiotela eta horrelako gauzak, orain ohikoa denez; askoz ere nahiago nuke nik monasterioa deseginik ikusi, egoera horretara etortzea baino. Horregatik esan nuen, gauza materialetik kalte handiak etorri ohi zaizkiola gauza espiritualari, eta horrela oso garrantzitsua dela hau.
‎11 Pobretasunezkoetan, ongi begiratu eta kontuz ibili zorrik ez egiteko, izan ere fedea bada eta Jainkoa zerbitzatzen bada, ez zaie faltako, gehiegi gastatzen ez badute behintzat.
‎alde batetik, gogoa berotzeko eta asko egiten dutenei eskertzeko; eta bestetik, hainbesteko premiarik ez dutelako edo eskulanari asko begiratzen ez dioten tokietakoei esateko, zer irabazten duten beste toki batzuetan; eskulanerako ardura izate honek, gauza materialerako dakarren onuraz gainera, denerako dakar onura. Eta pozgarri zaie lanean ari direnean prelatuak ikusiko duela konturatzea ere; izan ere, hau garrantzitsua izan ez arren, aintzat hartu behar dira hain itxitura handian bizi diren emakumeak eta beren poz guztia prelatua kontentatzean dutenak, batzuetan gure ahultasunaren mailara jaitsiz.
‎Izan ere, inork ezin ditu ulertu ikusi duenak izan ezik, hortik datozen eragozpen ikaragarriak eta tentaldietarako deabruari irekitzen zaion atea, beren etxetik irten daitezkeela uste badute, horretarako arrazoi handi handiak eman nahi badituzte ere. Eta egin behar balitz ere, ez lukete ulertuko, ezta nahi izateagatik dela ere ez lukete ulertuko, beste aitzakia batzuk ekarri baizik; izan ere, halakoa ez da inon ere ongi egokituko, eta kalte handia egingo zaie besteei; eta gogoan izan dezatela, bere etxetik irten nahi duen mojarengan ez duela izango inoiz konfiantzarik prioreak ezertarako ere, eta atera behar balu ere, ez luke egingo kasu horrengatik; atera premiaren baterako edo fundazioren baterako esan nahi dut; eta hala egitea komeni da, tentaldi hauek ez baitituzte sekula izaten malenkoniatsuek eta probetxu handiko gauzetarako ez diren izaerakoek ... Eta, beharbada, egoki litzateke, norbait horretan saiatu baino lehen, hitz egitea elkarrizketaren batean zein gaitz handia den eta zein gaizki sentituko litzatekeen tentaldi honetan legokeena eta arrazoiak eman eta honezkero ezin dela inor irten, orain arte irten beharra izan den kasuak izan badira ere.
‎32 Egoki izango da bene benetan tratatzea, bisita hasi aurretik, zein gauza larria den ama prioreek gaizki begiratzea beraiek ikusten dituzten faltak prelatuari esaten dizkioten ahizpei. ...harturik daude honetara; eta hildurazko jardueran saiatzen diren tokian, honek, priorearentzat pozgarri izan behar lukeenak bere ofizioa hobeki betetzen eta gure Jauna zerbitzatzen laguntzen diolako, mojekin haserre egotera badarama, nolabaiteko seinalea da haiek gobernatzeko ez dela; izan ere, ez dira ausartuko berriro hitz egiten eta prelatua badoala eta beraiei nekea geratzen zaiela begitanduko zaie , eta lasaikerian eroriz joan daitezke gauza guztietan. Eta honetaz abisu emateko, prioreengan santutasunik handiena bada ere, ez da fidatu behar; izan ere, gure izaera halakoxea da, eta etsaiak, beste gauzetan non erreparaturik ez badu, hemen ezarriko du eskua, eta beharbada hemen irabaziko du beste alde batzuetan galtzen duena.
‎Eta. Jainkoak ez beza nahi baina? zerbait balego bitxia dirudiena edota ez hain onerakoa, errearaz beza bere aurrean; izan ere, honelako gauzaren bat eginez gero, ikara geratuko zaie , eta zuzendu egingo luke okerra eta etortzeko direnekin gogoratuko litzateke.
‎46 Gauza horrengatik gutxiesten da prelatua eta, behar den bezalakoa denean izaten dioten maitasun orokorra, orain diotena bezalakoa, galdu egiten zaie , berak bere maitasuna alde batean duela soilik uste baitute; horregatik, on handia egiten du guztien aldetik maitatua izateak. Ez da esaten hau beharrezko une batzuetan gertatzen direnengatik, gauza nabarmen eta gehiegizkoengatik baizik.
‎48 Ez beza onar Bisitariak gehiegikeriarik bisitako egunetan ematen diren janarietan, egoki dena baizik, eta bestelakorik ikusiko balu, agiraka egin biezaie gogor; izan ere, ez da komeni ez prelatuaren bizierarako, pobrea izatea baita, ez mojen bizierarako; ez dakar onik ezertan, haiek neurriz jaten baitute eta ez zaie ematen komeni den etsenplu onik mojei.
‎Beude urtebetean abiturik gabe, hartu diren bizierarako diren ikusteko eta beraiek ikus dezaten eraman dezaketen ala ez. Ez dute eramango belorik aurpegi aurrean, ezta ez zaie emango belo beltzik ere. Baina abitua dutenetik bi urtera egingo dute profesa, beraien bertute handiak lehenago ematea merezi duenean izan ezik.
‎eta san Paulok egiten zuena. Eta noizbait beren borondatez egun bakoitzean amaitzeko eskulanik hartu nahi balute, izan dezatela horretarako aukera, baina ez zaie penitentziarik emango amaitzen ez badute.
‎profesa, belo hartzea. (Multzo honetakoei gehitu behar zaie 10 poema).
‎1 Argi ikusten dut Jaunak asko laguntzen diola erabaki sendoa hartzen duenari, eta horregatik ikusi behar da zer asmo duen hona datorrenak; ez dadila izan bere premiak betetzeko soilik (askori gertatuko zaienez); izan ere, Jaunak hobetu dezake asmo hori, adimen argidun pertsona bada; bestela, ez hartu inola ere; bada, ez berak ulertuko du nola sartzen den, ez ulertuko die biderik hoberenean jarri nahi dutenei. Izan ere, gehienetan, akats hau dutenei beti iruditzen zaie beraiek dakitela hobeki zer komeni zaien jakintsuenek baino; eta gaitz sendaezintzat dut, maleziarik gabe nekez izaten delako. Asko diren tokian eramateko modukoa izan daiteke, baina hain gutxi diren tokian, ez.
‎Gauza on askori bai egingo dietela ez ikusi, eta, beharbada, halakotzat ere ez dituzte hartuko; baina gauza txarra edo akastuna, ez beldurrik izan ikusi gabe pasatuko zaienik. Orain harritzen naiz ni nork agertzen duen perfekzioa, ez beraiek gordetzeko (inola ere gorde beharrik ez dutelakoan eta aginduak hala hola gordez gero, nahiko egiten dutelakoan baitaude), besteak kondenatzeko baizik, eta batzuetan bertutea dena ere atsegin hartzea dela iruditzen zaie .
‎6 Ez dezazuela uste izan eskari honekin etengabe etortzea alferrikakoa denik, izan ere, pertsona batzuei gogor egiten zaie beren arimen alde otoitzik ez egitea; eta zein otoitz hau baino hoberik. Garbitokiko pena ez zaizuela laburtzen eta nahigabez zaudete?
‎10 Oi, hau bai badela zer eskatzen dugun ez jakitea, baina bai ongi eratu zuela haren jakinduriak! Izan ere, bere presentziaz ongi baliatzekotan ikusten dituenei, agerian agertzen zaie ; horrela, gorputzeko begiez ikusi ez arren, era asko ditu arimari bere burua agertzeko, barruko sentimendu bizien eta beste hainbat bidez. Egon zaitezte zuok gogo onez Berarekin. Ez ezazue alferrik gal Jauna hartu ondorengo ordua bezain abagune ona tratuak egiteko.
‎Beren bekatuen berri jakin dezatela nahi izaten dute eta haiek agerian esatea, aintzat hartuak direla konturatzen direnean. Horrela gertatzen zaie beren familiako jatorri kontuetan, jakinean baitaude amaitzen ez den erreinuan hemendik ez dutela irabazirik. Odol garbikoa izatea aintzat badute, Jainkoa hobeki zerbitzatzeko beharrezkoa denean dute aintzat; hala ez balitz, gaizki eramaten dute beraiek diren baino gehiagotzat hartzea, eta inolako penarik gabe, pozik, onartzen dute egia.
‎Jainkoaren gozotasunetatik hartzen dutenek, ez da harritzekoa, haiek zurrupaka soilik hartzen diren lekuan eta halako ondasun handiaz gozatzeko hainbeste eragozpen diren lekuan egon nahi ez izatea eta zuzentasun eguzkia sekula ere ezkutatuko ez den lekuan egon nahi izatea. Hemen ikusten duten guztia oso iluna irudiko zaie , eta harriturik geratzen naiz nola bizi diren ikusita. Ez da pozik egongo gozatzen hasi dena eta jadanik hemen bere erreinua eman zaiona, eta ez da biziko bere borondatez, erregearen borondatez baizik.
‎Min ematen die hitz egiteak ere;. Gure Aita? behin bakarrik esatean, ordubete igaroko zaie . Hain hurbil daude, non keinuen bidez ulertzen baitira elkarrekin.
‎poz hartan beren burua ikusten dutenez gero eta poz hura nola etorri zitzaien ez dakitenez gero, hura lortzea beren esku ez dagoela konturatzen dira behintzat eta tentaldi honek jotzen ditu: iraunaraz diezaioketela iruditzen zaie , eta arnasarik ere ez lukete hartu nahi. Eta zentzugabekeria da, eguna argitzea gure esku ez dagoen bezala, gaua etortzea ere ezin dugu eragotzi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia