2003
|
|
Inoiz edo behin neure atzetik ote zebilkidan errezeloak ere izaten nituen, ikertzaile edo komisarioren baten paperean. Garai bateko maitaleei ere egiten zizkien bisitak eta haiengandik ere oharren bat
|
utzita
alde egingo zuen, emakume desberdinek deitzen baitzuten etxera, ahots larrituarekin beregatik galdetuz. Ni ere ez nintzen erabat bakarrik bizi, neure adiskideak nituen eta noizik behin etxera itzultzean nire ibilien berri zehatzegia ote zuen irudipena izaten nuen, baina guk ez genion elkarri ezer galdetzen, bakoitzak nahi zuena kontatzen zuen soilik.
|
2008
|
|
Bere buruari egin ez zion galdera baten erantzuna argi ikusi zuen bat batean; burmuina azken hilabeteetan ezkutuan pentsatzen jardun izan balitzaio bezala. Katiluan gaizki iragazitako kafearen hondarrak
|
utzita
alde egin zuen etxetik.
|
2009
|
|
Gidaria ez zen gelditu ere egin. Salustiano bertan
|
utzita
alde egin zuen. Deabruak gidatzen ditu autoak, Aristu jauna.
|
|
Lehengo emakumeak beraien eskuko poltsak biltzen ari ziren eta Xanti haien kopak jasotzen. Ardo ipurdi majoa
|
utzita
alde egin zuten.
|
2010
|
|
Zigarroa esku batean eta yogurra bestean abiatu zen: ohiturari jarraituz, deitu gabe zabaldu zuen atea; astero legez, ohean zain zeukan Kepa, maindirepean belaunek mendi bat osatzen zutela, haren pean zer zegoen ikusi ez baina sumatzeko moduan; aurreko igandeetako moduan, iduri zuen maindire hura altxatuko ziola Nereak, belaunen artekoari begiratu labur eta mutu bat eman, irria ezpainetan, eta yogurra ohe ondoko mahaitxoan
|
utzita
alde egin. Egun hartan, ordea, zigarroaren estreinaldiak bestelako berrikuntzak bururarazi balizkio bezala, maindirea altxatu eta gero luzaroago geratu zen begira:
|
2012
|
|
Egia esan, ez nuen uste itsasontzia eskuratzeko gai izango ginenik, baina hau zen nire asmoa: txalupa han
|
utzita
alde egiten bazuten, ez nuen zaila ikusten han ginenon artean txalupa berriro konpontzea Haizebeko uharteetara iristeko, eta bidean gure adiskide espainiarren bila joateko, artean gogoan bainituen.
|
2013
|
|
Nik egin nuen guztia: nire deia izan zen, han sorpresaz azaldu nintzen, zertara nentorren galderari erantzun gabe atea itxi nuen, baimenik eskatu gabe telebista itzali nuen, jolasti ibili nintzen eta lurrean biluzik
|
utzita
alde egin nuen. Ezer esan gabe.
|
2015
|
|
Hilkutxa lurrean
|
utzita
alde egin dute beltzez jantzitako bi gizonek, atzera desira bidetik autorantz. Bi bele beltz dirudite, gero eta urrunago, gero eta txikiago, altzifre artean desagertu diren arte.
|
|
Kepak bazekien, Izaskunek esanda, Lehendakariak berak deituta itzuli zela Hendaiara. Eta isilpekoa behar zuela kontuak, idazkaria han
|
utzita
alde egin zuenerako.
|
2016
|
|
Garbi eta txukun zegoen bikotearen logela izandakoa, ohea eginda zegoen, gauza guztiak beren lekuan?, eta, ohearen oinaldean, bi emakumeen maletak eta poltsak, bai eta normalean erabili ohi zituzten motxilak ere. Beren gauzak han
|
utzita
alde egin ote zuten, bada?
|
|
Euskaldun iheslarien artean ere, gizonak behinik ateratzea komeni zela zioten denek, gerran eta Jaurlaritzako lanetan zerikusiren bat izan zuten guztiak bai behintzat, haiena baitzen arriskurik handiena. Familiak hemen
|
utzita
alde egin. Noiz arte?
|
2017
|
|
Bera izan da eguzki printzekin batera loak hartu duena, eta ni, jantzi eta 200 euroak mahaitxoan
|
utzita
alde egiteko prest aurkitu naiz. Pentsatu dut ni izan naizela gaurkoan nirearekin atera dena.
|
2018
|
|
Alboko hilobian plastikozko loreak
|
utzita
alde egin dute familiarrek, vámonos a tomar un café que aquí hace frío. Maitek eskertu du bakardadea.
|
2020
|
|
Eta guztiz eraginkor. Kafea ia tragoz edan eta croissant erdia platerean
|
utzita
alde egin du Basauriko bikoteak. Sendotasun beldurgarriz esan du Yolandak.
|
|
Kontakizun borobilak maite dituztenek Barrena bertan
|
utzita
alde egin zutela diote, poliziak eta guardia zibilak ez zeuden nonbait artean entrenatuta militante armatuei aurre egiteko.
|
|
Nik, Arletek, aurkitutako txartelak ikerketa berriro ireki zuela. Emaztea
|
utzita
alde egin zuelakoan zirela, baina orain dena aldatu zela. Gorpua aurkitzeko esperantza ere bazutela, urtebete pasatu bazen ere.
|
2022
|
|
Hala egin ohi zuten nire ohetik igarotzen ziren gizonezko bakanek. Baziren etxean nahita zerbait
|
utzita
alde egindakoak ere, agenda bat, bufanda bat edo baita ordularia bera ere, biharamun arratsean lanetik etxerakoan ni ikustera etorri ahal izateko. Emakume ederra nintzen orduan, ederregia horrenbestez ahaztu ahal izateko.
|
|
Ez zen edonolako parentesia: lehenengo aldia zen hiru umeak etxean
|
utzita
alde egiten zuela; amama pare bat ere errekrutatu behar izan zuten operaziorako, zertarako eta hiru umeren ama hark Pariseko giroko tabernetan dantza egin zezan. Bazegoen bat, zehazki, Nikoren mintzaldietan sarri agertzen zena, bere erasmus urteko oroitzapen" oso onak eta oso zikinak" ekartzen baitzizkion.
|