Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 150

2003
‎Hola, Agustin Kardaberaz gipuzkoar jesuitak(), hainbat dotrina eta debozio liburu publikatzeaz gain, Santucho gazte biren S. Luis eta S. Estanislaoren miragarrizco bicitzaren berri onac (1764), eta S. Isidro Achurlari, ta bere Emazte Doña Mariaren bicitza (1766) argitaratu zituen. Idatzita utzi zituen ere Ama veneragarri Josefa Sacramentu guciz santuarena ceritzanaren vicitza eta vertuteac; eta Azpeitico erri chitez noblearen Gloria paregabeac edo Aita San Ignacioren bicitza laburra, baina argitaratu gabe. Bestetik Joakin Lizarraga Elkanoko nafar apaizak(), S. Francisco Xavierren Bicia eta Jesu Cristo, Maria eta santuen bicitzac idatzi zituen, hauek ere argitaratu gabe geratuz.
‎Jusef Egiategi zuberotar eskola maisuak Filosofo huskaldunaren ekheia idatzi zuen 1785ean, euskaraz idatziriko aurreneko filosofia lana. Argitaratu gabeko beste bi liburu ere utzi zituen (euskaraz eta frantsesarekin batera). Egiategi ez zen historialaria eta ez zuen bere burua halakotzat (baizik filosofotzat), baina hala ere bere lanean hainbat erreferentzia egin zizkion historiari.
‎XIX. mende hasieran euskaldunen artean egon zitekeen kontzientzia historikoaz, lekukotasun interesgarria utzi zuen Wilhelm von Humboldt prusiar hizkuntzalariak. Bere 1817 urteko liburu batean zioenez:
‎Oligarkizazio prozesuaren barruan koka daiteke hau; aberats berriak ziren gozogileak, eta ez zituzten onartu nahi lehendik hiriaren elitean zeudenek, boterea gehiengoren artean ez banatzeko, kontuan izanik igoeran zegoen gizarte talde bat zela. Honela, ez zieten ekintza monopolizatzen utzi nahi eta aldi berean herritar askoren lanbidea izango zena babesten zuten. Ordenantzek beste neurri batzuk ere finkatzen zituzten:
‎Edari gehiegirik gabe, garagardoa izango zen ohikoena. Fausto Arozenaren ustez (Busca Isusi, 1983), agian Estrabonen informazioa eskasa edo desegokia zen eta garagardoa, sagardoa zen eta akerra, aharia edo ardikia (akerrak ez baitu errezeta berezirik utzi , sorginkeriari lotua agertu den arren sinbolikoki). Janari prestaketan, gantza erabiliko zen (txerriarena, beraz txerrikia ere erabiliz).
‎Telesforo Aranzadiren ustez hau ez zen horrela, baina Mendebaldean artearen ezkurrak jan izan dira (gozoagoak direnak). Beharbada artea hedatuagoa egon zen antzina (toponimia ugariak dioskunez) eta gero gutxitzean, utzi egingo ziren haritzarenak. Edari gehiegirik gabe, garagardoa izango zen ohikoena.
‎Bukatzeko, sarrera honetan ez dugu ahaztu nahi eskerrak ematea gustura lagundu ziguten hainbat pertsonari: batetik, eskerrak eman beharrean gaude Luis López Sosoagari, esan bezala, lana egin genuenean Gozogileen Kofradiako lehendakari zenari, eskaini zigun arretagatik eta adeitsuki utzi zigun liburuarengatik eta lana hasteko eman zizkigun ideiengatik. Ez dugu ahaztu nahi ezta ere Patxi Anton, zeinek eman zigun lehenengo nondik norakoa, eta aurrez aipatuarekin kontaktuan jarri gintuen.
‎Euskal Herriko Historia eta Gaur Egungo Munduaren Historiari eskainitakoak. Duela hogei urte plazaratutako terminologia arazoak bere horretan jarraitu zuten, historialarien sakabanaketak eta lehentasun desberdinek bigarren mailan utzi dituztelako, irakasle, ikerle eta ikasle bakoitzak bere erara erantzun baitie lanean sortutako kezka eta galderei.
‎Hauetan artea masen kontzientziaziorako tresna bezala erabiliko zen. Honen aurrean Kandinsky-k adibidez tailerrak utzi eta Alemaniara joan zen Bauhaus eskolan irakasle gisa aritzeko, Errusian bere sormenaren esparrua mugatzen ziotela argudiatuz. Artista ospetsu honek egindakoa beste hainbat artistek ere egingo zuten.
2004
‎Diego Rivera mural egile mexikarrarekin lan egin zuen 1932 inguruan eta honen ostean gizarte justizia gaitzat zuten bi mural egiteko asmoa hartu zuen, bata debekuaren inguruan eta bestea lehengo presondegien injustiziari buruz. Baina bertan behera utzi behar izan zituen.
‎Askok lana, aurrezkiak eta segurtasunaren zentzua galdu zuten. Milaka enpresak porrot egin zuten eta unibertsitateko ikasle askok ikasketak utzi beharra izan zituzten.
‎FSAren mugimendua, benetako argazkigintza eskola izana, ez zen 1945ko gerraren garaipenarekin bukatu; bere estiloak literatura eta zinean eragin handia izan zuen eta AEBko argazkigintzan marka sakona utzi zuen.
‎Stryker ek 1972an, bere bizitzaren bukaera aldera, In this proud land izeneko liburu bat argitaratu zuen FSAko berrehun argazkirekin. Bere ustez proiektu honetatik atera beharreko egia jende gehiena bizirik atera zela da, beldurra eta galerak alde batera utzi eta indarrez Depresioari aurre egitea lortu zutela4.
‎Evans-ek eta bere laguna zen James Agee idazleak hiru hilabete pasa zituzten Hale County n, Alabama, nekazari maizter familia batzuekin erreportaia bat egiteko. Azkenean artikulua ez zuen Fortune k argitaratu, baizik 1941ean Let Us Now Praise Famous Menen( utzi orain gizon famatuak goresten) atera zen. Proiektu hau bukatzea prozesu nekagarria izan zen batez ere Agee ren perfekzionismoa zela eta; Evans-en lanaren alde teknikoak xehetasunez eta sentsibilitate handiz aztertzen zituen.6
‎Halaber historia aztertzeko orduan arteek duten garrantzia ere agerian utzi nahi izan dugu. Askotan historia bakarrik doan giza zientzia bezala erakusten da, eta lan honekin agerian gelditzen da arteek, argazkilaritzak kasu honetan, historia marrazten eta azaltzen laguntzen dutela.
‎Iparraldeari buruzko gabezia, baina, ez da hainbeste haren inguruko adibide konkretuen falta. Arazo larriena Euskal Herriaren historia antolatzerakoan, Iparraldea egitura narratibotik kanpo utzi izanean dago: euskal ikuspegia osatu da soilik Hegoaldea (edo are Bizkai Gipuzkoa) izanik buruan.
‎Lastima heriotza ustekabekoak eraman berri duela, oraindik aski gazte eta anitz eman zezakeenean. Bere oroitzapen eta obra utzi digu, euskal historialari guztiontzat eredu dena. Eskaini duen lana aztertzea eta hura lantzen jarraitzea dagokigu beraz, miresmenetik abiatuz baina berak nahiko zukeen zorroztasunari muzin egin gabe.
‎Halaber ezin utzi aipatu gabe jatorriz euskaraz sortuak izan ez arren Euskal Herriaren historiarekin lotuta dauden testu eta material historiko bilketak, klasean iruzkinak egiteko primerakoak. Hor nabarmendu beharra dago batetik Koldo Larrañagaren ardurapean ateratako Euskal Herria antzinate berantiarrean eta lehen ertaroan:
‎Izan ere, euskararen alboan, gainean zein azpian, bere bilakaeran eraginez zein ia oharkabean igaroz, estatus desberdindun hainbat hizkuntza hitz egin izan dira (zeltar berbetak, latina, arabiera, nafar erromantzea, gaskoia, erromintxela, gaztelania...). Horiek guztiak beren baitan aipatzeko modukoak dira, eta aldi berean euskararekiko harremanean ere azter litezke( utzi dituzten mailegu hitzak ikusiz, euskararen garapen ofiziala mugatu ote duten ala ez aztertuz, etab.). Eta historiak berak baliorik emango ez badigu ere, gaiak parada ematen du eleaniztasunaren eta hizkuntzen arteko elkarbizitzaren inguruan hausnar egiteko.
‎Gerra hasi zenetik, udalak ez zuen biltzarrik egin, irailak 12 egunera arte. Badirudi denbora tarte honetan, frentearen hurbiltasunagatik, udaleko kide eskuindarrek denbora pasatzen utzi zutela badaezpada ere, eta aginte osoa Arrizibita tenientearen eskuetan utzi zutela. Gipuzkoako mugako frontea urruntzen hasi zenean, udalak agintea hartu zuen berriro.
‎Gerra hasi zenetik, udalak ez zuen biltzarrik egin, irailak 12 egunera arte. Badirudi denbora tarte honetan, frentearen hurbiltasunagatik, udaleko kide eskuindarrek denbora pasatzen utzi zutela badaezpada ere, eta aginte osoa Arrizibita tenientearen eskuetan utzi zutela. Gipuzkoako mugako frontea urruntzen hasi zenean, udalak agintea hartu zuen berriro.
‎Baztanen, gerra hasieran, lanerako peoiak behar zirenez, Huesca aldean 80 bildu zituzten eta alde hartara bidali. Han finka batean gari uztak biltzen aritu ziren, baina lana utzi behar izan zuten errepublikarrak zonaldea okupatzeko zorian zeudelakoz. Gizon hauek Baztanera itzuli baziren, denborarekin erreklutatu egin zituzten.
‎Udaletxeak, gerrak iraun zuen bitartean eta eguberriak iristen ziren bakoitzean, Aguinaldo del Combatiente antolatzen zuen; saria 1.000 pezetakoa izaten zen. Gerra Zibila amaitzean, bertan behera utzi zuten sari hau, baina Dibisio Urdina Sobietar Batasunera bidali zutenean berriro egiten hasi ziren16.
‎Guda, barruko etsaien erruz (bakearen aldekoak, sozialistak, juduak) galdu zela zabaldu zuten eskuin muturreko alderdiek, eta, ildo horretan, anti semitismoak inoiz ez bezalako indarra hartu zuen. Walther Rathenau enpresariaren hilketak agerian utzi zuen egoeraren larritasuna. Hitler boterera iritsitakoan, juduen kontrako kanpainek gora egin zuten.
‎Einsteinek begiak estaltzen zizkion benda kendu nahi zion Alemaniari. Potentzia handia izan zitekeen, baina, horretarako, bere seme alabak errespetatu behar zituen, eta hain berezkoa zuen kultura militarra alde batera utzi . Haber ek, ordea, akatsak edukita ere, gurasoen maitasuna merezi duen semea kontsideratzen zuen Alemania, eta jarrera permisiboegia erakutsi zuen.
2005
‎Ezin ditugu aipatu gabe utzi katedra ibiltariak, 1946tik martxan jarri zirenak. Irakasle taldeak (erizainak, medikuak, alderdiko partaideak, andereñoak, etab.) erremolke batzuekin herriz herri joaten ziren, hitzaldiak, aholkuak, ikastaroak, etab. emanez.
‎Milaka pertsonek beldurra izateari utzi zioten eta erregimenaren kontra zeudela publikoki erakusten hasi ziren. Militante sozialistak eta komunistak, kristau progresistak, ikasleak, etab. bultzada handiko mugimenduen protagonsitak izan ziren Francoren diktaduraren azken bi urteetan.
‎Industriaren hedapena lortzeko bideetako bat langileen kopurua areagotzea zen, eta gizonezkoen laneskua mugara iritsi zenez, ezin zen gehiago areagotu, egin zitekeen gauza bakarra lan egiten zuten emakumeen kopurua areagotzea zen. Garapen Planak argi utzi zuen emakume langileen kopurua handitzeko beharra zegoela. Horrela, haurtzaindegiak eta zahar etxeak eraikitzeko planak ugaritu ziren, helburua emakumeak etxetik kanpo lan egin ahal izatea zelarik.
‎Emigrazioa ere ezin dugu aipatu gabe utzi . Izan ere, emakumearekiko zegoen jarrera aldatzerakoan eragina izan zuen emigrazio tasa altuak.
‎SF kezkatua zegoen geroz eta emakume gehiagok etxetik kanpo lan egiten zutela ikusita, baina argi zutenez ezin zela joera hori atzera bota, emakumeak beraientzat egokiak ziren lanbideetara bideratzen saiatu ziren. Horrek ez du esan nahi SFk bere oinarriak traizionatu zituenik, Pilar Primo de Riverak Gorteetan emandako hitzaldian argi utzi zuen bezala:
‎Testuinguru honetan, ezin ditugu aipatu gabe utzi frankismoaren eta faxismoaren kontra borrokatu zuten emakumeak. Oposizioarentzat urte latzak izan ziren eta borroka klandestinoa zaila eta arriskutsua izan zen.
‎Bere etxetik kanpo lan egiten zuten emakumeek frankisten kritikak jaso zituzten. Normalean, neskek ezkondu arte lan egiten zuten (krisi ekonomikoari aurre egiteko beharrezkoa zen) eta ezkontza ostean, lana utzi eta soilik etxeaz arduratzeari ekiten zioten. Izan ere, frankismoaren begietara etxetik kanpo lan egiten zuen emakumea gaitzesgarria zen:
‎Gainera, Zamanillo ren alfabetoak ez du iberierazko testuaren transkripzio fonetikoa inolako egokitasunarekin egiten, Gomez Moreno-k argi utzi zuen bezala, idazkera epikura hori signario bat delako, hau da, leherkariak beti bokal batekin doaz.
‎Lanbide oso ezberdinak eduki ditu, AEBko marinan, IBMeko kostuen zuzendaria, KODAK S.A.ko giza baliabideen zuzendaria74,... Zelangura ere 1970.ean ekonomilari ogibidea utzi zuen, para dedicarse por entero a sus investigaciones históricas y lingüísticas? 75 Ez dakigu Alonso-k nondik ateratzen duen bizitzeko, autorerik ospetsuenak bakarrik bizi baitira beraien liburuen salmentatik. Salmentetatik bizi diren egileak maiz oso probokatzaileak izaten dira liburuen salmentak igotzeko.
‎279). Iberieraren prestigio honek garai berean existitu ziren beste hizkuntza batzuk mutu utzi ditu (maila idatzian) eta aldi berean gu gortu gaitu.
‎V. Laburbilpena delakoa ondorioen atala da eta bertan euskoiberismoaren teoria agortuta dagoela argi utzi dugu. Teoria honek gaurkotzeak eta berrikuntzak jasan eta gero, egungo ezagupenekin erabat zaharkitua jarraitzen du.
‎Gogoetak ez du kontzesio asko eskatzen, ekintzak bai. Intelektual batek, ondorioak berak ateratzen ditu ondo edo gaizki, eta hor bukatzen da bere errespontsabilitatea, baina ekintzak jendea lan gabe edo norbait kartzelan edo norbait ospitalean utzi dezakete. Klaro, hor bi aldiz pentsatu behar dira ondorioak, oso diferente da.
‎Azurmendiri egin nion elkarrizketan esan zidan berak ez zuela biolentziaren ikuspegi orokorrik, baina hala eta guztiz ere liburuan agertzen diren zenbait aspektu argi utzi zizkidan elkarrizketan galderak gauzatu eta gero.
‎Halaber Revista k hiriko kultur bizitzan euskaltzaletasuna apur bat ezartzen lagundu zuen. Ateneoan bertan tesi euskaltzaleak hegemoniko bihurtu ez bazituen (ezta gutxiago ere) lorratzen bat utzi zuen. Agian ez da kasualitatea XX. mendeko zenbait arabar euskaltzale elkarte hartatik igaro izatea:
‎Zenbaki hartan arazoak zeudela aitortzen zen, eta hilabeteren ondoren aldizkaria ez zen gehiago atera. Badirudi, argiro definitu gabeko proiektu bat izateak, asmotan euskal kulturaz jardutekoa baina de facto gero eta literario abstraktuagoa zena, euskal zein espainiar irakurleak hasetu gabe utzi zituela. Eta hola epe ertainean Madrilera lekualdatzeko apustuak huts egin zuen.
‎Revista desagertu arren, utzi zuen ekarpenik. Hasteko merkatura irtengo ziren euskal kultur aldizkari berriei bidea erakutsi zien (Euskal Erria, Revista de Vizcaya).
‎Salbuespena Emilia Quintero y Calé ren artikulua da, Galileo Galileiren gaineko italiar narrazio bat itzultzen baitu. Emilia Quintero hau neskato bat zen, Revista n bi poesia utzi zituen Emilia Calé Torres-en alaba hain zuzen.
‎Zenbait hilabetez atera arren badirudi ez zuela arrakasta handirik lortu. Hola 1878ko otsailean Iruñeko Revista Euskara irtetean, eredu hori gustatu eta Herranek bere aldizkaria bertan behera utzi zuen18 Haren lekuan, lehengo Revista de las Provincias izenburuari euskaras adjektiboa erantsiz, proiektu berri bat prestatzeari ekin zion19 1878ko apirilean Herranek bere egitasmoak Gasteizko udalari plazaratu zizkion, proiektua lagun zezala eskatuz:
‎Egokitze lanak zirela medio Madrilgo lehen zenbakia ez zen ekainera arte agertu. Aldi berri horretan Revista de las Provincias Euskaras ek Gasteizko Ateneoaren prentsa organo izateari utzi zion, kultur aldizkari independente bihurtzeko. (Gasteizko elkarteak, bere aldetik, El Ateneo buletina berpiztu zuen).
‎Hola bada, gure ustez aktiboki jardun zuten kolaboratzaileak eta pasiboak bereiztu behar ditugu. Eta aktiboen artean ez dute garrantzia bera izango maiztasun minimo batekin idatzi zutenak, eta artikulu bakanen bat utzi zutenak. Orain bada Revista de las Provincias Euskaras etik igaro ziren pertsonaia nagusi batzuen jarduna aipatuko dugu.
‎Orotarik landu zuen halaber Sotero Manteli (1820) inpresoreak. Manuel Iradier() esploratzaileak, bere Afrikako bidaien kontakizun eta proiektuak utzi zituen. Gasteizko Ateneoko gainerako kideetatik Jose Roure idazlea(), Mariano Capdepon koronela, Julian Arbulo eta Cesareo Martinez aipa daitezke, beren literatur eta historia artikuluekin.35
‎Bizkaiko beste kolaboratzaile aktiboetako bat Antonio Trueba() idazle eta kronista izan zen. Biografia pare bat, eta ipuin, zein artikulu etnografiko bana utzi zituen. Aurreko biak bezala euskal legendista izandako Juan Eustaquio Delmas-ek() literatur lantxo bi igorri zituen.
‎Gipuzkoari dagokionez Soraluze aita semeek presentzia nabarmena izan zuten aldizkarian, Nicolas-ek() euskal historia artikuluekin, eta Pedro Manuelek (1850?) Frantziatik bidaltzen zituen kronikekin. Jose Manterola() euskaltzaleak, euskal kultur pizkundearen gaineko artikulu interesgarriak utzi zituen. «Txoritokieta» delakoa Donostiako kronikez arduratu zen.
‎Baina artikulu ugarienak (erdia baino gehiago) arabarrenak ziren, aldizkaria Gasteizko Ateneoko prentsa organoa baitzen. Madrilgo aldian, Revista k Ateneoko buletin izateari utzi zionean, arabarren pisuak behera egin zuen nabarmen. Baina edozein kasutan Herranek bere probintziako kolaborazio kopuru esanguratsua mantentzen jakin zuen.
‎Gai filosofiko erlijiosoek lau saiakera utzi zituzten. Antolin Burriezak panteismoari buruz idatzitako saila, Daniel Ramon Arreserena lege naturalaz, Julian Arbulorena moralaren inguruan, eta Anselmo Salvá rena zibilizazioaren gainean.
‎Uruguay-ko errepublikaren 1829ko Konstituzioaz ari gara. Aurretik Brasil eta Argentinaren arteko bake akordioa duela agertu zen baina transkripzioa amaitu eta komentatu gabe utzi zuten. Ez da ondo ulertzen zer egiten duen konstituzio honek (eta gauza bera gertatzen da gorago aipatu dugun Carlos IIaren ezkontza agiriarekin) euskal gaien artean.
‎Sevillako unibertsitateko irekiera hitzaldi hori Julian Apraizek jaso zuen. Ricardo Becerro de Bengoak, ildo berean, Arabako euskal toponimia intrepretatzeko saiakera bat utzi zuen.
‎Arte gai hauek Madrilgo etapan agertu ziren. Fermin Herranek, espainiar hiriburuan berak ikusitako pintura bildumez bi artikulu utzi zituen. Granadar pintatzaile batez idatzi zuen Eduardo Font Moreno delako batek, eta Lopez Muñoz Madrilgo lizeoko presidenteak zein F. J. Simonet katedradunak arte eta arkitektura izan zuten mintzagai.
‎Aldizkariaren emisoreak (nork), eta edukiak (zer) ikusi ostean, zazpigarren atalean aldizkariak jendartean izandako harrera edo errezepzioa landu dugu (nori). Azkenik, bederatzigarren ataleko laburpen ondorioetara jo aitzin, zortzigarrenean Revista k utzi zuen eraginaz hausnarketa egin da. Amaitzeko, hamaikagarren atalean, eranskin gisa jaso dira aldizkariaren azal desberdinak eta aurkibideak.
2006
‎Hiri txikiak zirenez eta nahiko sakabanatuak zeudenez, ez ziren nahikoa idazle erromatarrek eskualde zibilizatu bat ikusteko, baina nahikoa ziren oinarrizko harremanak mantentzeko, erromatar ohitura batzuk barneratzeko eta Erromako sistema fiskalean eta militarrean integratzeko. Itxura denez, erromatarrek beraien ohituren arabera bizitzen utzi zieten lurralde hauetako biztanleei, beraien bizimodu ez hiritarra bidelapurretarekin lotzen jarraitu zutelarik. Seguruenik, bidelapurreta hori benetan eman zen, baina ez zen Inperioko beste leku batzuetan baino nabarmenagoa.
‎Kasu gehienetan, testuingurutik kanpo agertzen diren arren, zonalde honetan erromatar txanponen zirkulazioa ematen zela frogatzen dute. Pentsa dezakegu baskoiek elkarbizitza baketsua izan zutela erromatarrekin, eta horrela, azken horiek beraien presentziaren aztarnak utzi zituztela han eta hemen.
‎Annales hauetan baskoiak aipatu egiten dira. Pasarte honetan kontatzen da nola Lupo dux baskoiak Karlomagnoren eskuetan utzi zuen, honek beharturik, Hunoldo, Waifreren semea, Akitania eskuratu asmoz egindako bere saioak porrot egin ondoren Baskonian errefuxiatu zena. Pasarte honek, zehazkiago, honako hau dio:
‎hezkuntza ona izatea, idazten eta irakurtzen jakitea, inskribu ofizialen hizkuntza ulertzea eta Estatuaren norakoak ezagutzea nahikoa zen. Erregea egiptiarra izateari utzi zionean eta greziarrak kargua hartu zutenean egoera okertu zen.
‎Cireneri dagokionez, Ptolomeoren menpe, herrialde honetako hiriek garapen handia izan zuten. K.a. 96 urtean Ptolomeo Apionek herrialdea erromatarren esku utzi zuenean, Senatuak hiri greziarrei aliatuen eskubideak eman zizkien. Honek ondorio latzak ekarri zituen:
‎Inperio erromatarraren zabalera handia izanik, ikuspegia zabaldu egin zen. Greziak epizentroa izateari utzi zion, Erromaren mesedetan. Estrabon azalpen geografiko bat egiten saiatu zen, Erromari azaltzeko nolakoa zen menperatzen zuen mundua.
‎Harek, gizonari gertatutako zorigaitz guztiak entzun ostean, erantzun zion: . Zure zoritxarrak ikusita, nire astoa utzi egingo dizut, oso ona baita umeak Compostela hiriraino eramateko, nongo bizilaguna naizen, bertan astoa itzultzearen truke?.
‎Gizonak ezetz erantzun zuen. . Ni naiz ihardetsi zion, Kristoren Apostulua, Iruñeako lurretan nire astoa utzi egin nizun. Orain, berriz utziko dizut astoa zure etxera itzuli arte, eta zure ostalari iruindar maltzur hori, zurea zena kentzegatik, bere aulkitik erori eta zorte txarra izango du; horrela jakinarazten dizut, eta halaber jakinarazten dizut nire bidean dauden hostalarari bidegabe guztiak, erromesen, hil edo bizien, jabetzak bereganatzen dituztenak, betirako zigortzen ditudala, jabetza horiek elizentzat eta hildakoen sufragioa behar dutenentzat izan behar baitira?.
‎lapurretak, bandolerismoa, etab. Bidaiariekiko euskaldunek erakusten zuten hospitalitatea beraien interesen araberakoa zela zioen. Euskaldun batzuk gerlari onak zirela idatzia utzi zuen, eta lurralde honetako hizkuntza eta ohiturei buruz ere idatzi zuen61 Euskal lurretan bizitzen ari ziren gatazka eta bando gerrateen inguruan,. Era ya en muchos la queja de los atropellos de vizcaínos y guipuzcoanos, esan zuen.
‎Testuinguru honetan kokatu behar dugu, hain zuzen ere, Lope Garcia de Salazar (inguru), seguruenik, gure lurretako Erdi Aroko historiografiaren pertsonai nagusia dena. Baina, era berean, ezin ditugu aipatu gabe utzi Frai Diego de Ayalaren La casa y linaje de Ayala y los nombres de los señores de ella eta Anales breves, edo Frai Gonzalo de Arredondoren Recopilación de los Fueros Antiguos de Vizcaya.
‎Era berean, komenigarria da esatea gure lanean hutsune bat gelditu dela; ikertzeke dago nola amaitu zen euskaldun barbaro eta arriskutsuen irudia. Badakigu, Behe Erdi Aroan irudi hori desagertua zegoela, baina irudi batetik besterainoko trantsizioa zelan eman zen aztertu gabe utzi dugu. Beraz, galdera batzuk gelditu dira airean:
‎Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan krisiaren eta beheraldiaren ondoriozko Bando Gerrateei buruzko kronikak izango dira, hain zuzen ere. Baina, argi utzi behar da, Bandoen Gerratea esaterakoan, testuinguru horretan gertatutako gizarte gatazka guztiei buruz ari garela: nekazarien eta nobleen arteko gatazkak, nobleen eta hiribilduetako biztanleen arteko gatazkak, nobleek beraien artean zituzten gatazkak, etab. Testuinguru honetan, bi autore nagusiren lanak aztertuko ditugu:
2007
‎1880 eta 1890 hamarkadetan prezioek jasan zuten gorakadaren ondoren garestiegia zen prozesu komertziala bihurtzeko. Metalaren etengabeko igoeragatik, 1914 urtearen ondoren (Lehen Mundu Gerra hasi zen urtea), prozesua erabiltzeari utzi behar izan zitzaion.
‎paper orria, sodio kloruroa (gatz arrunta) eta zilar nitratoa. Kalitate oneko eskutitz papera sodio klorurozko soluzio batean sartu eta lehortzen utzi behar zen. Gero paper orria zilar nitrato soluzio kontzentratu batez tratatzean, zilar kloruroa sortzen zen, papera argiarekiko sentikor bihurraraziz.
2008
‎Mendebaldeko Alemaniakoa da adibiderik nabarmenena Klandermans ek dioenez. 1982an gobernu krisia izan zen, SPD sozialdemokraten eta FDP liberalen arteko koalizioak gobernua utzi baitzuen, SPDko diputatuen zati handi batek misilak ezartzearen aurka egin baitzuen, eta Helmut Köhl en zentro eskuineko alderdiari utzi boterea urte askorako.
‎Mendebaldeko Alemaniakoa da adibiderik nabarmenena Klandermans ek dioenez. 1982an gobernu krisia izan zen, SPD sozialdemokraten eta FDP liberalen arteko koalizioak gobernua utzi baitzuen, SPDko diputatuen zati handi batek misilak ezartzearen aurka egin baitzuen, eta Helmut Köhl en zentro eskuineko alderdiari utzi boterea urte askorako.
‎Bi jarrera sortu zituen Gerra Hotzaren amaierak. Batetik, bakea lortu zela uste zuen jendea zegoen, eta, beraz, mugimendua utzi zuena, asebeteen taldea deituko duguna. Bestetik, beste talde batzuek uste zuten egindako esfortzu guztia, mobilizazioak eta abar alferrekoak izan zirela, etsipenaren taldea deituko duguna da bigarren hau.
‎«Gizarte mugimendu batek errealitate politiko berria sortzen du, zeinarentzat sistema politikoak ez duen bat bateko erantzunik, dela errepresio gisa dela erreforma gisa». Aipatutako mobilizazioek argi utzi zieten politikari guztiei cruise misilak Europan jartzea arazoz betetako erabakia izango zela, eta horrek erabakia atzeratzea ekarri zuen kasu askotan.
‎Azken urteetan negoziazioa alde batera utzi , eta poliziak zuzendutako ekintza zuzena hedatzen ari da. Manifestaldietako partaideen aurkako erasoak gero eta gehiago eta bortitzagoak izan dira.
‎–Globalizazio kapitalistak? ugaritu eta indartutako transnazionalek bigarren maila batean utzi zituzten giza eskubideak. –20/ 80 gizartea?
‎Bere, erreformek? kritika ugari jaso zuten eta segituan kendu zuten kargutik, baina ordurako atzera bueltarik izango ez zuten aldaketa batzuk martxan jarrita utzi zituen. Haren politika Txoke Plana izenaz ezagutzen da, sobietar garaian aurkeztutako Shatalin Planean oinarritzen zena (martxan jarri ez zena erreformistegia zelako), eta Nazioarteko Diru Funtsari aurkezteko zegoen sortua.
‎Boris Yeltsin-ek 1991ko urriaren 28an parlamentuaren aurrean emandako diskurtsoak argi utzi zuen zein zen bere esperantza?. A one time changeover to market prices is a difficult and forced measure but a necessary one. For approximately six month, things will be worse for everyone, but then prices will fall, the consumer market will be filled with goods, and by the autumn of 1992 there will be economic stabilization and gradual improvement in people' s lives??.
‎Vladimir Putin-ek presidente kargua zortzi urtez bete ondoren. Errusiako Konstituzioak baimentzen dituenak?, bere postua Dmitri Medvedev bere lagunari utzi dio, nahiz eta oposizioko kideek eta atzerriko begiraleek hauteskundeetan iruzurra egon dela salatzen duten. Bitartean berak Lehen Ministro kargua hartu du bertatik gobernatzen jarraitzeko.
2009
‎eta. Vizcaia?. Gainera, 4.000 peso ere utzi nahi dizkio Cadizeko San Juan de Dios ospitaleari gaixo behartsuak sendatzeko opari gisa, baina honako betebehar honekin: –en las ocasiones que llegaren a curarse de limosna en dicho hospital alguno o algunos nauarros y vizcainos an de ser admitidos a su curación y no despedidos?.
‎Gutxienez 20 izen, bizi eta hildakoak barne, agertzen zaigu honako datu hauekin batera: jaioterria, Ameriketako bizitokia, lanbidea, hildakoen kasuan nola hil ziren, zer ondasun utzi zuten eta non dauden ehortzita, besteak beste. Kolonia txiki edo emigrazio mikrokosmos honen azaleko azterketa sozio-ekonomikoa ez dator emigrante behartsuaren irudi topikoarekin bat, alderantziz, egoera erosoa islatzen da.
‎Hala ere, jatorrizko naziotan bereizteak eraginaren bat izango zuen, dudarik gabe. Penintsulako iparraldeko erresuma horietan jaioek Ameriketan finkatzean, gainerako talde hispanikoak bazter utzi zituzten eta, batzuetan, zoritxarrez elkarri aurre egin zioten. Horren zorigaiztoko adibidea da Perun zeuden Laicacotako meategietan 1660ko hamarkadan gertatutakoa.
‎Euskal Herriko prentsaren arabera, emigranteak ideia oker bat zuen Amerikari zegokionez; gazteek Amerika lurralde oparoz beterik zegoela uste zuten eta bertan aberats egitea arras erraza zela ere, baina prentsak zioenez, han ez zuten miseria besterik aurkituko. La voz de Vizcaya egunkarian azalduriko 1877 urteko berri labur honetan garbi utzi zen hori: «?
‎Emigranteek etxera itzultzeko zuten beharra azpimarratu ostean, egunkari askotan ardura hori Espainiako estatuaren gain jartzen zen, espainiarrak zirenez ezin baitzituzten herrialde haietan «gosez hiltzen» utzi : «?
‎Emigrazioarekin zuzenki erlazionaturik ez badago ere, ezin izan dugu albo batera utzi espainiar historiografian hain garrantzitsua izan den gai bat, 1898ko Kubako Gerra. Espainiako prentsan Kubako Gerra nola islatu zen aztertzen duten lan ugari argitaratu dira azken urteetan, lehenengo mendeurrenaren altzoan hain zuzen eta, batez er, Andaluziako «eskoletan».
2011
‎Sindikatuen sorrera aurretiagokoa bada ere, bere testigantzan honakoa gehitzen du. Bost urte horietan, 1931, herri honen historian une sutsuagorik eta ilusio handiagorik ez da izan, dena esnatu zen, kontzientzia eta. Sindikatoak sortu ziren, alderdiak,... dena. Akats historikoak akats, halako komentarioek garaiko biztanleentzat Errepublikak zein irudi utzi zuen erakusten digute eta zentzu horretan ez da gutxi. Komunistak ez bazeuden ere Euskadi Roja saltzen zuen bat bazegoela aipatzen digu, baina hau gerraren atarian.
‎Bando garailearen diskurtsua tolosar guztien defentsaren diskurtsuarekin konbinatu nahiko da zentzu honetan. Ahaztu gabe utzi ezin den puntua, errepresio modu honetan, Elizak, goi hierarkiek nahi bada, hartutako posizionamendua da eta ondorioz, honek ere, Tolosa bezalako hiri katoliko batean zuen esangura.
‎Baina bada pasarte bat alde batera utzi ezin dena lan hau idazterako orduan. Azaroaren 18ko gertakari batek greba osteko egoeraren tentsio eta kontraesanak islatuko ditu.
‎Eibarrek eta Arrasatek bere garaian estali izan bazuten, Gerra Zibilaren historiak are gehiago estaliko ditu Tolosako grebaren gora-beherak. Hain zuzen ere, lan honen helburu nagusietariko bat, Tolosako Historiaren hutsarte hori betetzea izan da, garaikideentzat esperientzia benetan traumatikoa izan zena baina memoria sozial selektiboak alde batera utzi duena. Ikuspuntu historiografiko batetik ordea ahaztu ezinezko gertakariak dira, 1934ko Urriak ematen baitu, eta Tolosaren kasuan badirudi bereziki baietz, 1936ko uztaila ulertzeko bidea.
‎Casa del Pueblo ere erregistratua izan zen baina bertan ere ez omen zen ezer aurkitu Los domicilios de los más caracterizados socialistas de la villa izan ziren aztertu zirenak, baina aurreko zatian aipatu denagatik ez da ahaztu behar CNTkoak ere jopuntuan egon zirela. Jada atxiloturik zeuden sozialista batzuk aske utzi behar izan zituzten euren aurkako kargurik topatu ez zelako, baina hala ere ugari omen ziren San Cristobaleko gotorlekura bidaliak izan zirenak. Arestian aipatzen genuen goardia munizipaletako bat urriaren 17an izan zen atxilotua, egunkari beraren arabera atxilotzen zen bigarren goardia zelarik. Ostiral goizean, urriaren 19an, Tolosako kartzelan zeuden 46 atxilotuak Guadalupera eraman zituzten.
‎Harridurazkoa izan zen, pertsonalki, dokumentu hauen agerpena, ziurrenik eraiki izan den Tolosa kontserbadore eta karlista baten irudiak eragindako aurreiritziengatik. Tolosa 1934ko urriko gertakariek gerora ez dute oihartzunik utzi , baina sententzia haietan kaleetatik armaturik ibilitako sindikalistak, lehergailuak,... aipatzen ziren. Akusatuaren aurkako proben faltsifikazioa izan zitezkeen, gertakariak puzteko modu bat, baina interesa eta behinik behin jada piztuta zeuden eta urte, hilabete eta egun haietara hurbiltzeko nahia ere bai, galdera bakarrarekin buruan, ia ia zerotik hastea baitzen Tolosan emandako greba hura aztertzea:
‎Artxibo militarrek ere informazio bikaina eskeini diezagukete, epaiketek esate baterako. Ikerketa honen sakonketan jarraitzeko bi adar nagusiak dira baina lan zehatz honetarako alde batera utzi behar izan direnak.
‎Udalaren plenoetako aktetan, behin eta berriz agertzen dira Brigada Munizipaleko langileen eskariak(,), euren borondatearen aurka lana utzi behar zutela argudiatuz, bi astetan 6 egunez lan egin beharrean egun batean bakarrik lan eginez, iraultzaileek horretara behartu zituztelako. Udal langileetaraino ere iritsi zen greba beraz, goardia munizipaleko kide bat grebaren sustatzaile izanaren susmoa izan zutelarik.
‎Gaua izan zen berriro ere grebalariek euren ekimenerako erabili zutena. Udal plenoaren sesioa bertan behera utzi zen, Azurza alkatea eta Gurruchaga zinegotzia bakarrik azaldu baitziren, beste zinegotziak, euren boikot dimisioa zela eta, agertu ez zirenez sesioa burutzeko beharrezko zinegotzi kopurua ez zegoelako (aztertu behar dugun garai osoan zehar ohiko eta ez-ohiko sesioen txandakatzea emango da olosako plenoan, ohikorik ospatu ez zelarik aipatutako arrazoiagatik)
‎olosako Udal Artxiboa, Polizia Munizipala, A.8.1. 1934ko azaroaren an oardia Munizipalaren Inspekzioan zegoen goardiak horri zatitxo batean idatzirik utzi zuenaren arabera, Pedro Gonzalez Costa, 19 urteko saltzaile ibiltari galiziarra agertu zen urriaren 7an Inspekzio hartan, gaua igaro, zuenean kendu zitzaizkion laban baten eta bi arkatzen eskean, baina testuaren arabera Urriaren 9rako jada aske zegoen.
‎Autoritateei patroiek eskeini zieten kolaborazioa izugarria izan zen aurrerago bistan geratzen den bezala Udalaren eta lantegien arteko korrespondentziagatik. Leon Carrasco Gobernadore militarrak. El Pueblo Vasco, n eginiko adierazpenetan argi utzi zuen137 Tolosan ere argi geratuko zen patronalak errepresioan zuzenki eta zeharka izan zuen papera. Komandante militarraren bandoaren argitalpena aipatzen digu La Vanguardiak, lanera itzultzeko eskatuz langileei.
‎Egun horretan ospatutako udal plenoan (aurrekoa egin izan ez zelako, ez-ohikoa? zen hau, hau da, zinegotzi guztiak karlistak ziren) Alkateak moziorik edota proposiziorik ez aurkezteko eskatu zuen, para poder fiscalizar cuanto se deliberaba y acordara? 141 Zinegotziak ados agertu ziren eta bertan behera utzi zuten sesioa.
2012
‎Saio batzuk izan dira historian; adibidez, 19 mendean, euskaroen taldeak egindakoak. Gaur egun, zenbait historialarik argi eta garbi utzi dute gertatutakoa konkista izan zela, eta ez borondatezko bat egitea, ezta prozesu baketsua ere. Hori guztia ongi dago, baina gure historia berridazteko, ikuspuntu egokia ez ezik, metodologia zorrotza ere behar da, eta, nire ustez, zenbait historialarik huts egin dute puntu horretan.
‎Txantxoneko inor ezagutzen al dut nik esan zuen bere baitarako Arnaudek, egun hartan dena edo ia dena berria zen Oihenartendako. Aste bete igaroa zen Donapaleu utzi zuenetik. Donibane Garazi eta Orreagan ez zuen inolako eragozpenik izan egin beharrekoak bideratzeko tenorean, Iruñekoa bestelako afera izan zen, hiri buruzagiaren harresiak ez zituen igaro ere egin, Magdalenako zubian soldadu multzo bat agertu zitzaion Oihenarti, debekua argia zen, ez zuen Iruñean sartzerik, soldaduek Arnaud Azellako zubira eramateko agindua zuten, Azellan egonen baitzen Zizurreraino lagundu behar zion morroia.
‎Jon Etxaidek, besteak beste, Begia begi truketa Amayurantzezlanak utzi zizkigun. Bietan, agertzen dira Nafarroako Pedro mariskala eta Leringo Kondea, pertsonaia biek badute protagonismoa Patxi Zabaletaren Nafarroako azken mariskala antzezlanean3ere.
‎Baina, jarrai dezagun ipuinaren bigarren pasartearekin, Zizurrera bidean utzi ditugu Oihenart eta Azellako zubian batu zaion morroia. Hona hautatu dugun bigarren pasartea:
2013
‎Kanpoan utzi ditugu zenbait herrialde bibliografia eskuragarriaren mugen eraginez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia