Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2000
‎Ez dugu lan on bat egiten neskak sartzeko. Batzuetan aritzen dira, baina 14 urterekin utzi egiten dute. Hori kirol gehienetan gertatzen da eta beharbada, euskal pilotan gehiago.
‎Analisia garrantzitsua da, horrela ikusten delako lanak nola dauden eginak. Bihotzekoarengatik hori dena utzi egin behar izan nuen.
‎Jose Donoso Chileko idazleak zioenez berak egin zuen halako tailer bat eta utzi egin behar izan zuten, ikasleek esaten ziotelako euren sormenerako bideak murrizten zituela. Horrek esan nahi du haiek muntatutakoa izan dela halako potaje bat... haientzat!
2001
‎Baina kosta egiten da. Hasieran gogoz hartzen duzu, baina gero, lana dela edo beste zer edo zer dela, utzi egiten duzu. Lehenengo ikasgai batera ez zara aurkezten, gero lan bat ez duzu aurkezten, eta azkenean guztiz uzten duzu datorren urtean hartuko duzula esanez".
‎Iberiaren hegazkin kopurua ere eraginda gertatuko da planaren ondorioz. Konpainiak atzeratu egin du 19 airbus sartzeko zuen asmoa, eta beste 16 hegazkinek ere utzi egingo diote beren jarduerari; horien artean Air Europako seiak eta Air Atlantako biak, eta horiei dagokiena Iberiaren baliabidez estaliko da.
2002
‎Urtebete nahikoa izan zen hura ez zela nik egin nahi nuena ikusi ahal izateko. Umeak" hondatu" aurretik nire burua hondatzea hobeto zela pentsatu eta irakaskuntza utzi egin nuen.
‎\ 36 urterekin Antzerti Eskolan sartu zen. Urtebetera, beka baten bitartez, buru belarri sartu zen aktore ikasketatan eta bere saltzaile lana utzi egin zuen. Aktore profesionalen lehen belaunaldikoa da.
‎Telebista, jendea ez aspertzeko asmatu zuan, ez zeukak zerikusirik ez kulturarekin, ez formazioarekin, ez informazioarekin ere. (...) Hizkuntzaren inguruko kezka edo obsesioarekin egindako liburuak irakurtzen hasi eta utzi egin ditiat, iruditzen zaidalako bihotzik gabe egindako liburuak direla, inongo baliorik gabekoak. Nik uste luma odoletan bustita idatzi behar dela(...).
‎Aurten, Orrezaz gaiñera, zenbait esne zentrali multa bota diotelata, sekulako iskanbilla armatu da periodikoetan. Etxekoandreek esne txarra saltzen dietela jakin dutenean, utzi egin diote erosteari. Espaiñia guztian %17 jetxi omen da esnearen kontsumoa».
2003
‎Hori da gure merkatua, eta gu geure buruari mugak jartzen! Hainbeste lan egin eta gero guk egindako bidea ebaki ziguten, eta nazkatuta utzi egin genuen. Gaur pottokaren egoera txarra da oso, hipika eskoletarako ez da batere salgarria.
2004
‎Ur kopuru jakin bat edan behar da eta hori edaten ez baduzu makalago zaude. Kultur mugimenduaren txandan mutiko batek utzi egin behar izan zuen greba, ia azkeneko egunean, ezin zuen urik edan eta. Beste neskato batek ere ur gutxi edaten zuen eta zorabio batzuk izan zituen, baina ura edaten hasi eta osatu zen.
‎Argazkigintzan hasi zinenean, utzi egin zenion pintatzeari. Zergatik?
‎Nire ustez gai jartzaileak inprobisatzailea behar luke, mahai inguruetan egoten diren moderatzaileen moduan gutxi gorabehera. Gai jartzaile gehienek utzi egin lukete. Baina zer gertatzen da?
‎Bi txandatan… 1965ean, irakasle ikasten ari nintzela jardun nuen lehenengo aldiz. Gero utzi egin nuen, Filosofia eta Letrak ikasi nahi nuelako. Beti batera egin nituen biak, ikasi eta lana, baina orduan lana urrixeago egin behar izan nuen, ez nintzen eta dena egitera iristen.
‎Euskera ire laguna liburua, Patxi Altunarena, kolore morekoa ezagutu nuen nik, liburu izan baino lehen, multikopiatan. Santo Tomas Lizeoko lana utzi egin nuen, beraz. Baina 1970ean berriz deitu zidaten eta 79rarte aritu nintzen bertan.
‎Prest dagoen irakaslerik aurkituz gero, jakina. Berbarako, Alaitz Etxebarria AEK ko irakasle zornotzarrak, Karrantzan (Bizkaia) egin zuen aurreko ikasturtea, baina hura amaituta utzi egin zuen. Aurten ondoko herriko irakasle bat izango dute Karrantzako ikasleek.
2005
‎Kezkagarria da guretzat hori. Ikasle horrek katalana Soriako edo Manchesterreko bat etorri orduko baztertuko luke, edozein modutara ere, utzi egingo luke hizkuntza. Horrekin ez dut esan nahi unibertsitateak eskaerara, hizkuntz aniztasunera egokitu behar ez duenik, baina aurkitu dugu «hizkuntzarekiko leialtasun eza» deitzen diogun jarrera.
‎Agoiztarraren esanetan," bikote euskaldunek euskaraz egiten dute elkarrekin, horixe delako beraientzat naturalena". Eugi bera euskara ikasten hasi zen orain urte batzuk, baina utzi egin behar izan zuen, eskolak eta entrenamenduak bateratu ezinik. Martinez de Irujok, berriz, hortxe dirau jo eta ke, beste txapeldun handi bat aipatzearren.
‎Eusko Jaurlaritza anfitrioi hutsa ez izatea espero dute, zeren, horrela jokatuko balu," tranpa egiten" arituko bailitzateke. ATBk Babcock Borsig utzi egin behar duela dioen exijentzia (Konpainiatik «ahalik eta bizkorren» alde egin behar duela diote) justifikatzeko, honako hau alegatzen du Enpresako Batzordeak: " Ez da enpresa hondotik ateratzeko gai".
2006
‎Ondorioa garbia da: argitaletxeok utzi egin diogu euskarazko ikasmaterialak sortzeari".
‎Nik ez diat atzera egiteko asmorik. Karrera utzi behar baldin badiat, utzi egingo diat. Polita izan duk, baina kito.
‎Taldea utzi egin zenuten asko borrokatu eta status bat lortu ostean. Lekua berreskuratzea kostatu zaizue?
‎Baina, gero, onartu egin nuen. Kezka neukan amak utzi egin ninduela, baina konturatu nintzen berari gehiago kostatu zitzaiola ni uztea, niri bera uztea baino. Ez zuela bere borondatez egin.
2007
‎Johan Acos Burgiko zubi ondoko etxe batean bizi zen, herritik aparte. Herri kaskoan etxe bat erosi zuenean, bizilagunek eragotzi nahi izan zuten sarrailagilea eta bere familia bertara joatea, baina azkenean utzi egin zioten; bere ofizioak salbatu zuen, lanbide" duina" zelako, antza. Baina besterik ez zioten barkatu.
‎Gutxi batzuk iristen dira gailurrera, hots, dantza lanbide izatera. Bidean askok utzi egiten baitute arrazoi ezberdinak direla medio. Puntara iristen direnak ordea, bi aukera izaten dituzte:
‎Zain dago Adi ia 300 metro gorago. GR margoak utzi egingo ditugu zeharbide bat jarraitzen dute eta. Sorogaingo bailarara bidean, Adiren ekialdeko isurialdean topatuko ditugu berriz arrastoak.
‎Darfurreko kanpamentuetan bildurik dira milaka eta milaka haur zahar eta emakume askorekin batera. Europara ekarri nahi dituzten haurrak umezurtzak dira; batzuk bortxatu dituzten ama gazteen haurrak dira eta aurreiritzi kultural eta erlijiosoengatik haur horiek utzi egin dituzte. Beste batzuei familia osoa erail diete.
‎Eta normala da. Nik hango gauzak utzi egin nituen handik joandakoan, eta orduan logikoa da haiek ere ni uztea. Txikitako lagunak ere bistatik galdu egin ditut.
2008
‎Hamabost hamasei urte dauzka. Berari liburu bat eskaini nahi nion, baina beti utzi egiten nuen, sekula ez nuelako aurkitzen gaiari heltzeko tenore aproposa: behingoz ordea, erabaki nuen bere bizitzan edo izaeran oinarritutako liburuxka egitea.
‎D. Hoyos. lntermodalitatea interesgarria da errepidez egiten diren lekualdatzeak desagertzeko eta haien ordez sistema eraginkorragoak erabiltzeko balio duen heinean. Baina lehenago esan dudanez, garraiobide eraginkorrek ere utzi egingo diote eraginkor izateari mugikortasuna etengabe biderkatuz gero. Bilboko portuan egunero 700.000 ontzi sartzen badituzu, itsasoa ere hondatu egingo da, errepidea baino eraginkorragoa izanagatik.
‎Horrez gain, Nazio Komiteko eta Komite Exekutiboko kideak ere aldatuko dituzte eta bi sektore berri Soziokomunitarioa eta Osasungintza eta hiru federazio Zerbitzu publikoak, Zerbitzu pribatuak eta Industria sortuko dira. Rafa Diezek, 1980ko II. Biltzarretik sindikatuaren zuzendaritzan aritu eta gero, eta 1992an Leioan egindako III. Biltzarraz geroztik koordinatzaile nagusi edo idazkari nagusi izan ondoren, utzi egingo du sindikatuko buruzagitza. Baina sindikatuan jarraituko du, gobernatze egituretatik kanpo bada ere.
‎Musika entzunaz mundu propioa eratu du eskultoreak. Bere ustez utzi egin behar zaie doinuei barnera etortzen, ondoren entzuleak bere irudi, testura eta istorioak sortzeko.
‎Erabaki pertsonalak ondoren etorri direlako. Normala denez abertzale batzuek beldurragatik utzi egin dute herrigintza. Normala denez, baita ere, beste zenbaitek euskalgintzan aurkitu du bere hileroko diru iturria.
‎Carepako egoitza suntsitu eta gero, hil batzuetara egindako txostenean irakur daiteke paramilitar haiek enpresan jarraitzen zutela. Eta azkenik langileek utzi egin behar izan zuten. Hainbat botilaratze enpresatan ikusi ditugu buruzagiak paramilitar ezagunekin berbetan; segurtasun buruak militarrak edo paramilitar ohiak dira.
2009
‎Batak bere burua hiltzen du, eta ez dago azalpenik. Gero," ematen du…diote… irudi du… funtzionario batekin haserretu omen zen… Salto del Negrora eramango zutela mehatxu egin omen zioten… andregaiak utzi egingo zuela esan omen zion… omen, omen, omen…" Inork ez du ezer jakiten. Zalaparta bai, hori ziurra da.
‎Nik dakidala euskaratu zaion lehen eleberri honetan (L' education d' une fee, 2000), aipatutako bide beretik jo du egileak: Nicolas Rockel jostailu asmatzaileak bere bizitzako emakumea (eta semea) ezagutu ditu, halabeharrez, Air Franceko autobus batean; elkarrekin urte batzuk eman ondoren, baina, Ingrid emazteak utzi egingo duela esaten dio, zergatik eta" maite duelako". Nicolas krisi sakonean sartzen da, gertatutakoa ulertu nahian, eta hipermerkatu batean ezagututako kutxazain batengana joaten hasten da, bertan erositako edozeren aitzakiarekin.
‎Eta gainera besteari ezin zaio ukatu gauza horiek eskuratzea, gizona edo emakumea delako. Marisol, zuk zenion bezala, emakumeok utzi egin behar diogu sentitzeari haurren eremua gurea bakarrik dela. Zentzu horretan emakumea ireki egin behar da.
‎Ez! Kar, kar, kar… Administraritza ikasketak egiten ari nintzen baina utzi egin nituen, aitari Arte Ederrak ikasi nahi nuela esanez. Aitak,"' Arte' bai, horraino ailegatuko gaituk, baina' Ederrak' partez' Grafikoak' jarriko diagu!" Eta Arte Grafikoak ikasi nuen!
2010
‎Bizitza osoa egin du itsasoan, hirurogei urterekin jubilatu zen arte. Hezurretako minez zebilen," penaz", eta utzi egin zuen: " Arrantzaleok denok irabazten dugu berdin, eta ez baduzu behar den lana egiten, kalte egiten diezu besteei.
‎Nire aldameneko askok ere probatu dute, adibidez, nire lagun baten ama oso kontent dago, egunero korrika egiten du, eta erresistentzia gehiago daukala esaten dio, eta bitxiena da ama orain bost urte auto istripuz hil egin zitzaiola. Nire neska lagunak, adibidez, energia askoz gehiago daukala, indar gehiago lagun berriak egiteko, horrelako pulsera beltz bat jantzita zeramala esan zidan joan den astean, eta plazebo efektuagatik igual, edo agian psikologikoa ere izan da pixka bat, ez dakit zer izan ote den, baina utzi egin nau surfista batengatik. Sinestu, ez sinestu, zerbait zerbait, beraz, badauka eskumuturreko horrek.
‎Alabaina, begirakunea harresira zuzendu, eta, uste baino beranduago bazen ere, Herio bistatu zuen. Orduan, berriro ere zalantzarik gabe, derbitxe baten gisara, Herio doi bat hil, eta utzi egin zuen bere burua aire epel zabalean hegaldatzen.
2011
‎Sentitzen nuen ez neukala zeresanik, arnasik gabe sentitzen nintzen. Eta pentsatu nuen utzi egingo nuela, denboraldi baterako, berriz indartu arte, eta beharrezkoa bazen, betiko. Baina ez nuen eszenatokira igo eta jendeari gauzak esateko gogorik sentitzen.
‎Bizitzan, autonomia aukeratzen jakitea da. Beraz, utzi egin behar diegu adin bakoitzean egin behar diren aukeraketak egiten, eta errespetatu egin behar ditugun euren aukerak. Eta nerabezaroan berdin, txanpainarekin ospatu behar genuke.
‎Beraz, traizioa egiten dut, eta kontziente naiz horretaz, traidorea naizela. Baina transmititu duenak onartu behar du ematen duen hori utzi egingo duela, jakitun izan behar du hori aldatuko dela.
2012
‎Eskola erlijiosoan hezi nintzen... Fraide izateko bidean egon nintzen une batez, baina utzi egin nuen. Gure etxean erlijioa ohikoa zen, aita sinestuna zen biziki.
‎Edozein hizkuntza ikasten ari den hiztuna definitzen du erabiltzaile gisa, maila batekoa edo bestekoa izan. Ikasi eta erabili bereizketa egiteari utzi egin genioke eta erabilera planak abian ipini, maila guztietakoak. Klabea iruditzen zait erabiltzailearena, bukaeran hori lortu nahi dugulako, ez bakarrik ikasi, ikasi eta ikasi, baizik eta benetan erabili.
‎Ez daukagu mugarik, lasai, horrela ere ikas dezakezu euskara, eta horrela ere erabiltzeko aukerak izango dituzu. Zeren planteatzen badiozu, astean bi orduz arituta zortzi urte dituela ikasteko, nik neuk esango nuke," utzi egingo dut". Mezuak bestelakoa izan behar du.
2013
‎" Duela hogei urte hiru urtez aritu nintzen euskara ikasten Donostian. Ongi moldatzen nintzen baina ordutegiak medio, utzi egin behar izan nuen. Orain berriro ikasi egin nahi dut, berandu bada ere".
‎Hain zuzen, betiko ixteko data baino hilabete eta erdi lehenago, martxan jarraitu nahi dutela adierazi dute zentralaren arduradunek. Eta utzi egingo diete gainera.
‎Gure garaian apalkeria eta hipokrisia dezente nabari zitekeen, baina orain naturaltasun gehiegi ikusten da. Zilegi da esatea, adibidez,' Joyce aspergarria zait eta utzi egin dut', baina hori ez dago ondo. Lan batzuei, nahiz eta kostata izan, berriz ekin behar zaie".
‎" Ez dut uste emakumeak biktimizatzen direnik dio prestatzaileak, emakumeak biolentziaren biktima baitira, baina beste biktima politikoentzat egiten den kategorizazioa ez da hauekin egiten, eta indarkeria sexistaren biktimak ere biktima politikoak dira. Instituzioetatik utzi egin liokete emakumeak biolentziaren aurrean objektu pasibo gisa erakusteari. Emakume hauek ezereztu beharrean, euren jabekunderako bidea erraztu".
‎Hamazazpi emakume haiek harremanetan gara oraindik, berrogeita hamar urte eta gero ere! Batzuek utzi egin zuten bizimodu hura, Kontzilio ondoko urteak ziren, garai latzak, urte gatazkatsuak… Bilbon ikasi nuen, Barreinkuako karmeldarren ikastetxean. 1973an egin nituen azken botoak eta, ordurako, emakumea mundu berriak deskubritzen ari zen.
‎Kontzientzia hartzea izan zen. Emakume haietariko askok lan egin zuen ezkondu aurretik, ezkondu eta utzi egin zion kanpoko beharrari. Hala ere, uste zuten etxeko dirua senarrarena zela, ez beste inorena.
2014
‎Den dena. Hura ikusteko begiek izenak eta formak abandonatu behar dituzte, utzi egin behar diote egia fabrikatzeari.
‎izugarrizko menderakuntza jasaten ari gara eta geldirik gaude, pasibo, egoeraren aurrean entzungor. Egoera edozein izanda ere, jarraitzen badu, ez gara ohartuko noiz galduko den gure hizkuntza, beste hizkuntza onartu eta gurea utzi egingo dugulako. Hemen gaude jendeari ohartarazteko horrela jarraituz gero, desagertu egingo garela, jatorrizko milioika pertsona egongo gara hainbat lurraldetan baina gure hizkuntzak ez dira egongo.
‎Martxoan etorriko dira bi urte Topagunearen presidente izatea onartu nuenetik eta, hartutako konpromisoa beteta, kargua utzi egingo dut Batzar Nagusiak aukeratuko duen ordezkoaren eskuetan. Paraleloan, utziko dut baita ere kargu honi lotuta hartu nuen bestea, alegia, TOKIKOMen presidentearena.
‎Zaharren egoitza kudeatzen jarraitu nahi banuen, ezagutu ere egiten ez ditudan langile horiei lana eman behar nien, eta 30.000 euro ordaindu. Horretarako dirurik ez nuela eta, utzi egin behar izan nuen.
‎Bilbon eman ziren 2007an Veolia enpresaren aurkako mundu mailako boikotaren lehen pausoak. Zisjordaniako asentamenduak lotzen dituen tranbiaren eta eremuotako hondakinen kudeatzailea da, eta hainbat hiritan milaka milioi euroko kontratuak galdu ostean, utzi egin nahi duela adierazi dute.
‎Baina hain gaizki entrenatzen nintzen, laster nintzen hankak kargatuta. Eta utzi egin nuen Donostiako lehenengo maratoi hura egiteko asmoa. Otsailean, berriz, Azpeitiko maratoi txikia etorri zen.
‎Nahiz eta zaharragoa izan, esperientzia handiagoa nuen. Hiru maratoi egin nituen segidan, eta utzi egin nion gero. Harrezkero, herri lasterketak egin ditut.
‎Ikasketak bukatu berria nintzen, eta eskertu egiten nion niri azalpenak ematea. Bestalde," lehenago ere badakit nik hori", pentsatzen nuen, baina berak, bezeroaren aurrean ginela, tuntuntzat hartzen ninduen, eta nik horretan utzi egiten nion. Gauza txikitxoak dira, esan dizut, baina gero eta gehiago ziren, gero eta gehiago, gero eta gehiago…
‎Medikuari esan diote botikok ez zutela batere ondorio txarrik eta, aldiz, gaixoa datorkionean esanez" giharretan min dut, giltzadurak gogortzen zaizkit, memoria galtzen hasi naiz…" orduan medikuak erantzuten dio" aizu, froga zientifikoek erakutsi dute oso ondo toleratzen dela botika hau, zure irudipenak izango dira…". Hala ere gaixoak utzi egiten du botika, beranduago medikuarengana doa berriro, honek esango dio" ez, ez utzi, hartzen segitu behar duzu, bizia salbatuko dizu", nahiz eta ez den batere egia… eta gaixoa hartzen hasten da berriro, baina kalteak sentitutakoan utzi berriz eta horrela, hasi eta utzi. Badira ondo toleratzen dutenak ere, genetikak asko agintzen du kontu hauetan, baina proportzio handi batek oso gaizki daramatza estatinak.
2015
‎Lehenengo, akademiaren batean ibili nintzen eta gero dantza kontserbatorioan ikasi nuen, laugarren ikasmaila arte. Ondoren, 15 urte, eta utzi egin nuen, adoleszentzian: beste gauza batzuk ere egin nahi nituen, lagunekin irten eta beste.
‎Eta asko gustatzen zait oraindik ere. Baina oilanda gazte nintzen, eta utzi egin nuen balet klasikoa. Eta utzi eta bi urtera, balet ikaskide izandakoak ikustera joan nintzen, eta hura negar makakorroa nik!
2016
‎Buruan ibili nituen zapata garbitzaile bat, egunkari saltzaile bat, liburu zaintzaile bat. Gero utzi egin nuen". 1996ko maiatzaren 28koa da testua.
‎Hau ez da errentagarri. Lagunak utzi egin zuen, baina nik aurrera segitu nuen, eta aurrera segitzen dut.
‎Aukeratu zutenean lasaitu ederra hartu zuen munduak, ate bat zabaldu zen hor, baina atea bortizki itxi daiteke atzera. Obama 2008an aukeratu zutenean, atzerakada arrazista gertatu zen, Trumpek babestutako Birther mugimendua sortu zen Obama ez dela AEBetan jaioa dioena eta eraso horiek zirela eta, mugimenduek Obama ez kaltetzearren utzi egin zioten axola zitzaizkien arazoengatik bere politikak kritikatzeari.
2017
‎Baina nik ez nuen uste sartuko nintzenik: " Oraintxe hasi naiz gradu erdiko eskolan Bilbon, eta utzi egin dut. Zelan sartuko naiz, bada, Musikenen?".
‎Zenbait partida ere jokatu nituen hemen, baina gutxi batzuk besterik ez. Ilusiorik ez, goi mailan jokatzen segitzeko ere zalantzak, eta 1992an utzi egin nuen. 36 urte nituen, eta bitartean, greba hasi zenetik, bi urte egon nintzen xextoa hartu gabe.
‎Aaiunen bizi ginen gu eta hantxe geratu zitzaizkigun aitaita amamak, kanpamenduetara gabe. Abiatzera gindoazela, gure neba txikiak utzi egin gintuen, aitaita amamen etxera joan zen ihesi. Gure amak gorriak ikusi zituen, marokoarrak ere bertan ziren kasik… eta, azkenean, aitaita amamenean geratu zen neba.
‎Ordutegi finkorik gabe, asteburutan lanean, presioa, kaleratzeak... jasangaitza. Zortzi urte pasatuta, utzi egin nuen. Krisi pertsonal handi bat izan nuen.
2018
‎Hein handi batean Arrasaten zelako, eta nik oraindik ez neukan zilbor hestea guztiz apurtuta, Lasarterekiko lotura oso potentea neukan. Gauza asko ziren eta azkenean utzi egin nuen lana. Ipuin kontatzen nenbilen jada, tarteka, baina ezin nuen horretaz bizi.
‎Terrorismoaren Biktimen Elkarte AVTren diskurtsoa duzu. Nire ustez, alderdi politikoek erabili egin dute elkartea, eta elkarteak ere utzi egin du erabil dezaten. Hor da diskurtsoa, baina ez da zabaltzeko modukoa.
2019
‎Gyorgy Lukacs hungariar marxistak dio lanean gertatzen den zerbait dela reifikazioa, saltzen dena ez baita produktu bat, giza gaitasuna bera baizik. Zeure poza da saltzen duzuna, zeure eskuak, eta saltzen duzun hori besterendu egiten duzu, eta utzi egiten diozu zeure eskuekin edo zeure pozarekin identifikatzeari. Prostituzioan gauza bera gertatzen da, baina askoz modu nabarmenagoan, gorputz osoari, zeure izate osoari eragiten baitio.
‎Horratx kapitalismoaren magia: noiz eta baimen berariazko eta ez baldintzatuaz hainbeste hitz egiten den garaiotan, transakzio ekonomikorik ezean bortxaketa litzatekeena utzi egiten diola bortxaketa izateari tartean dirutrukea badago.
‎XVII. mendean, merkataritzaren gainbehera zela eta, balio estrategikoa galduta, militarrek utzi egin zuten hiria eta, horrela, iraganeko guda garai loriatsuak ahantzi eta herri arrantzale eta nekazari bihurtu zen. Baina eredu hori ez zen baliagarria herriko elitearentzat eta erabaki zuen hiria birsortzea, zeukan funtzio nagusia errotik aldatuz.
‎Hasieran kantari bat genuen. Gure kantari fetitxea zen, eta nahi genuen gure Nick Cave izan zedin, baina gero utzi egin zuen, eta geratu ginen zer egin ez genekiela. Orduan Baxik eta biok erabaki genuen bion artean egitea.
‎Patroi hasi nintzen, 12 urterekin, 14 urtera arte. Gero utzi egin nuen, neska bakarra nintzelako, eta16 urterekin itzuli nintzen kuadrillako lagun batekin. Baina Bartzelonara joan nintzen ikastera, eta hamaika urte pasa nituen han.
‎Salatu nahi genuen taldeak bizi behar ez lituzkeen egoerak bizi izan zituela, eta horrek halako mina egin zigula, ezen utzi egin genuen kluba. Dena irabazita ere.
‎Obrak izan zuen oihartzunean faktore ugarik eragin zuten: batetik ni nor nintzen (familia ultrakatoliko baten barruan hazi nintzen, ongi ezagutzen dut mundu hori eta beraiek ere ezagutzen ninduten ni), bestetik erakusketa Erorien Monumentuan egitea eskatu nuen eta utzi egin zidaten, eta gainera EH Bilduren Udalak antolatu zuen erakusketa eta oposizioak aukera baliatu zuen politikoki hari erasotzeko.
2020
‎Ikasteko aukera asko ez dago. Ordu kopuru bat egiteko exijitzen diote eta betetzen dutenean utzi egiten dute.
‎Eta pare bat urtera edo jende gazte asko hurbildu zen eta gu geu hasi ginen gazteagoei erakusten. Taldean bazen neska mordoska bat, eta auzoetan eta kantuan ibili ziren gurekin, baina gero utzi egin zuten.
‎Hasteko, animaliak palanka sakatzen zuen bakoitzean erortzen zitzaion jana, dokumentatuta utziz animaliek bapo geratu arte sakatzen zutela, eta gero utzi egiten zutela. Ondoren, ez beti, janaria eror zedin palankari sakatze kopuru zehatz bat finkatu zion.
‎Ondoren, ez beti, janaria eror zedin palankari sakatze kopuru zehatz bat finkatu zion. Animaliek gehiagotan sakatzen zuten, baina funtsean, asetzen zirenean utzi egiten zuten. Azkenik, animaliei saria modu aldakorrean eta inolako patroi finkorik gabe ematen hastea erabaki zuen.
‎Asko okupazioaren mundukoak izanik, erosketa zalantzan jarri zuen hainbatek, besteak beste elizako erakunde bati dirua ematea zekarrelako. Eztabaida prozesu haren ondoren, batzuek utzi egin zuten taldea, horien artean, 2015ean etxe bila abiatu zirenetako bik.
‎" Nola?". Eta utzi egiten dut kontua, ze azkenean oihuka hasiko zara nik hobeto entzun dezadan eta jendeak begiratu egingo dit eta lotsatu egingo naiz. Asko kostatzen da berez, eta musukoa oztopo bat gehiago da orain.
2021
‎Garai hartan gerturatze hau ez zen ohikoa Mendebaldeko hedabideetan, egun normala bilakatu da. Kostata, baina azkenean gure jendartea onartzen hasia dago ardatz atlantiarrak utzi egingo diola munduaren zilborra izateari. Datorrena ikusten hasteak, baina, ez du esanahi mundua begiratzeko betaurreko inperialistak albo batera uztea.
2022
‎Jon Urbietaren hitzetan," 16 urterekin beti begiratzen diozu profesionaletara igotzeko aukerari. Eta ez bada hori iristen, askok adin horretan utzi egiten du ilusioa galduta eta pilotan jokatzeko gogorik ez duela esanaz. Baina ez du zertan beti hala izan behar.
2023
‎Orain, ordea, malabarrak egin behar ditut entrenatzeko behar beste denbora edukitzeko. Hori bai, ez dut ezer garrantzitsurik sakrifikatzen mushingean aritu ahal izateko; bestela, utzi egingo nuke. Zalantzak izan ditut maiz, kirol hau ez delako batere esker onekoa.
‎Dokumentu honek onespena ematen die enpresek beraiek egin duten" planifikazioari", eta ikusten dugun moduan, dagoeneko gainditu dutenari. Nafarroako Gobernuak utzi egiten die enpresei nahi dutena egiten eta berak ofizial bihurtzen du paperetan. Baimena ematen die gure mendiak eta lurrak xehetzeko haien energia azpiegiturekin, nahiz eta eragin larriak dituzten biodibertsitatean (adibidez, parke eolikoetan etengabe hegaztiak hiltzea) eta elikadura burujabetzan (labore lurretan parke fotovoltaiko handiak zabalduz).
‎Baina, bidean, bakarrik gelditu nintzen. Bata, irakasle lanari lotu zitzaion; bestea, Espainiako telebistan hasi zen lanean… Nirekin lan egindako marrazkilariek komikiak marrazteari utzi egin zioten.
‎Dena den, une jakin batean makina bat erosi zenuen, eta gero utzi egin zenion erabiltzeari.
‎18 urtera arte atletismoan ibili nintzen, gero Zaragozara joan nintzen ikasketak egitera, albaitaria naizelako, eta utzi egin nuen. Gainera amaitu nuen atletismoarekin apur bat gogaituta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia