Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 251

2000
‎Gauza berdintsua gertatu zitzaion erlojuarekin: eskumutur berria dezentez sendoagoa zuela eta, berea zuen plastikozko erlojua ez zi  tzaion bertan kabitzen, eta utzi behar izan zuen; gauerdi batez, komunera pixa egitera jaiki zelarik, eskumuturrera begiratu, eta Hublot MDM bat aurkitu zuen bertan lotuta, eta pozaren pozez gaua begirik bildu gabe joan zitzaion ia kilo erdia balio zuen erloju deportiboari begira, esfera urdinak eta kautxuzko uhalak osatzen zuten pitxi ezinago dotoretik begiak ezin kendurik.
‎(Aurreko hitzak idazten ari nintzela, esku bat sentitu dut mantapetik labaintzen, aurrena izterretan gora, hurrena ipurmasailetan laketua eta, azkena, nire plazarraren artekaren bila. Eta nik, nola esango nuke, idazteari utzi behar izan diot...)
‎Funerarian, sakelako telefonotxoaz gain, denok daukagu halako bat, badakizu: don hildakoei ez zaie ihes egiten utzi behar. Nahi izanez gero, berandutxoago, nomà ¡ s hurrengo herri handian gelditzen garenean, erosiko dizut bat.
2001
‎Besterik geratu da eta lehentxeago eta gehixeago. Neronek, esate baterako, oguzi irakurria dut" (ahoz) ebaki" adierazteko; hain aspaldiko ez diren Euskaltzaindiaren agirietan ikus daiteke elkarte hori hango edo hemengo Ekauta Jauregian batu zela (ez genuen artean Jaurerririk, Olabideren itzulpenetan izan ezik); bertitza eta bertiztu Artetxe zenak erabili bide zituen azkenekoz, eta premia gorrian gaudenean galdutzat utzi behar.
‎Hizkuntza klasikoak, haatik, ez zituen erabat baztertu, berak gogorarazi didanez. Altunak hartu baitzuen latina oraindik EUTG izena ez zeraman irakastegian, nik 1963an utzi behar izan nuenean, Urkixo Mintegiko lanbidea hartzeko.
‎Ez genukeen sekula, ardurarik izan bagenu, utzi behar gizaldien eta belaunaldien arteko borroka heldu den punturaino hel zedin. Elkarrekin bizi behar dugu, zenbait urtetan behintzat, herri berean bizi behar dugu, guztiok, nork batera, nork bestera?
‎Utz dezadan alde bat kristau dotrina, hau azkenean bederen euskaraz ematen baitzitzaien euskaldunei, mugaldeetan izan ezik agian. Batzuen eta besteen ahaleginek, eta ez genuke hemen Larramendiren izena bazterrean utzi behar, zabaldu zuten euskara elizan eta elizakoetan, Iparraldean aspaldi eskura zutenaren antzeratsu, eta zabaldu ez eze, baita  jaso eta apaindu ere, gaiari zegokion duintasunaren mailakoa izan zedin.
‎c) Hitz berriak sortzeko eskua ere badugu, edozein hizkuntzatan gertatzen denez, eta Larramendi baliatu zen horretaz, XVII.ean Oihenart bezalatsu, traketsago haatik. Baditugu gainera geureganatuak eta etxerakotuak ditugunak metaka eta ez genituzke (Altubek oraindik orain horixe uste zuen) bertan behera utzi behar. Horrelakoetan, aski da, garbi minak joak daudenentzat, maileguen norabidea aldatzea (norabidea, noski baino noskiago adiskide zenak idazten zuenez, erdarazko," sentido" da, ez" dirección", deus baldin bada):
‎Formari gagozkiolarik," baketzeaz" gainera, izenburuan eta edukian xedatu zuen itunak Euskadiren" normalizazioa". Elkarrizketa defendatzen zuen normalizazio horrek indarkeria politikoari amaia emateko tresna gisa, baina" terrorismoa" utzi beharra zegoen aurretik, hori zuen aurrebaldintza. Honen guztiaren eta Ajuria Eneako Mahaiaren dinamikaren ondorioz, alderdi sinatzaile guztiek osatu zuten Mahaia?, itunak polizia jarduera eta ETAren aurkako dinamika bultzatu baizik ez zuen egin indarkeria politikoari irtenbideak zabaltzeko unean.
2002
‎Une hartan, alabaina, Patxi harakina beraiengana etortzen ikusi zuten," Non zagok zerri hori?" oihu egiten zuela, eta solasa bertan behera utzi beharrean aurkitu ziren. Â Tabira guztian ezaguna zen Patxiren hitz egiteko modu zakarra eta bihotz ona.
‎Nola? Horrela utzi behar al gaituk orain? Â erantzun zion Traukok, arduratuta.
‎Bezperako eszena gorpurik gabe ikusteak zer inpresio egingo zidan jakin nahi nuen batetik. Bestalde, neure baitatik zerbait ari zitzaidan haserre ea zergatik segi  tzen nuen neure burua zigortzen, ea noiz utzi behar nion hain ume portatzeari, kalte besterik ez zidala egiten eta.
‎" Eskuineko eskuak protagonismoa utzi behar dio ezkerrekoari, ezkerrekoa da nagusi, ezkerrekoa nagusi, ezkerrekoa nagusi...".
‎Ez duzu ikusten elkargunea, inork ezin dezake antzeman momentua, baina, mundua mundu denetik, egunean bi aldiz gertatzen den miraria da. Esku batek ere hala utzi behar dio besteari protagonismoa, marea batek besteari bezalaxe. Bortizkeriarik eta koskarik gabe, con sottigliezza, gure belarriak ez du ezer nabarmendu behar".
‎Urteak joan dira, eta gu ere urteek eraman gaituzte zuei utzi behar dizuegulako leku pixka bat. Eta orain hor dago denen aitzinean egindakoak eskuratu digun emaitza.
‎Atxagak Chicagoko [20] beltzekin konparatu gaitu euskaldunok, gure inguruan" sinpatikoak" eta" antipatikoak" ditugula eta hala gabiltza batzuetan euskaldunak, zu ere ibiliko zara talde batean elkartu eta zazpi lagunetatik batek bakarrik ez jakinki euskara gainerako guztiek haren erdarazko esanetara moldatu behar duzuenean. Sinpatikoek nahi dute batzuetan gure tokia hartu, baina ez diegu utzi behar hori egiten, horixe dio Atxagak, horixe edo holako zerbait. Guk, beltzek eta indioek bezala, gure komunitatea aldarrikatu behar dugu.
‎Ama Birjinaren agerpena izango balitz bezala edo, orduan agertu zen Euskaltzaindia Euskal Telebistan. Esaten dute hoberena batzuetan azkenerako utzi behar dela, eta segur naiz egun horretan hori pentsatu zutela arduradunek eta horrexegatik egin zutela egin zutena. Zeren, ez nuke pentsatu ere egin nahi, nire errespetu guztiak baldin badituzte ere, Dollyren bosgarren urtebetetzeak edo Eibarko taldearen entrenamenduak baino garrantzi gutxiago duela Euskaltzaindian sarrera hitzaldia irakurtzeak.
‎Alde batetik, literatura multzo bien arteko lubakia berdintzearen kontrako iritzia dudala: uste dut literatura garaiaren eta kontsumokoaren arteko mugak garbi utzi behar direla, ahal den neurrian, jakina. Literaturaren historiak erakusten duenez, beti existitu izan da antzeko dikotomia bat:
‎Txanpon zorroa arakatzen nuen bitartean, morroiak konplizitatezko begirada bat bota eta zera esan zidan: " Lasai egon, nik ere bazekiat-eta zer den batera joan eta dolar multzo ederra utzi behar izatea". Nire sumindura arindu  nahian edo, oparitxo batzuk egin zizkidan:
‎Biharamunean, San Frantziskora itzuli ginen, eta berriro ere Green Tortoise zaharra aukeratu genuen lo egiteko. Gure Chevrolet maitea alokatu genuen leku berean utzi behar izan genuen pena handiz. Arratsaldea nire azken dolarrak Haigh eta Ashburyko disko dendetan xahutzeko aprobetxatu nuen, eta, afari arin baten ondoren, lotara joan ginen.
2003
‎Gasolindegiko lana utzi behar izan nuenean hasi nintzen ni trenetan lan egiten. Nire ogibideaz galdegin izan didatenean, nik honelaxe erantzun izan dut:
‎" Ez nian bakarrik igotzen utzi behar", pentsatu du, neskaren eskuak bereen gainean haztamuka sentitzean. Eta egun hartan gertatutakoa gogora etorri zaio beste behin ere.
‎Eliza Ama Santuak agintzen duen moduan, andreak beti senarraren iritzikoa izan behar du, oso urritan irten behar du etxetik eta, beti ere, senarraren baimenarekin. Agintzea gustatzen zaion emakumea bada, kontuz, ez da halakorik utzi behar; bakoitzak bere lekua du, eta ez da aldatu behar: " Mari Miguelen echean, olloa ollar; to da no".
‎Gainera, ezin ahantz daiteke Peru Abarcaren dimentsio politikoa, ez eta Juan Jose Mogelen partehartze politiko garbia ere: liberalen kontrako hainbat zortzikoren egilea, karlisten aldeko bere jarrera sendoak Bizkaiko diputatu nagusi izatera eraman zuten (bere parrokia utzi behar izan zuen karlisten porrotaren ondoren; Altzibar, 1992: 355).
‎Euskarari bere lekua egiten utzi behar zaio, baita kioskoan ere. Salbuespena den bitartean, euskara ezer ez da izango  kioskoan.
2005
‎Gero, pixka bat lasaituago, niregana hurbildu zen, eta besotik heldu zidan," nora goaz, Joantxo, nora goaz? Zer mundu zikin utzi behar diegu ondorengoei?" eta halakoak esanez. Gure etxean lo egin zuen gau hartan, egongelako sofan.
‎–Badakit gauza batzuek itxaron egin behar dutela, edo dauden daudenean utzi behar direla. Ez naiz hain tuntuna, dena kanpora daitekeela pentsatzeko; beti geratzen da zerbait ilunpean, eta ez da ona hortik ateratzea, une egokia iritsi arte behintzat.
‎Ez nekien zer erantzun; ez nuen, ordea, argi ikusten kontua. Bakean utzi behar al genituen odolzaleak. Haien izugarrikeriak ahaztu bagenitu bezala egin?
‎Ildo horretatik, domeinu kolonialista eta arrazistarako proiektuak bertan behera utzi behar dira.
‎Eskumena duten nazio erakundeen eskutan utzi behar da Estatuetako ingurumen baliabideen erabileraren plangintza, administrazioa edo kontrola, ingurumenaren kalitatea hobetze aldera.
2006
‎Azkenean, taldea bertara filmatzera joan zela, filmeko izar nagusia dibortziatu egin zen, eta Europara alde egin. Bertan behera utzi behar izan zuten filmaketa. Lekuak hustu zituzten kaliforniarrek, eta berekin eraman zituzten tresneria eta ekipamenduak.
‎–Uste nuen hilabetez edo bakean utzi behar genuela.
‎–Arizonatik etorri nintzenean hasi nintzen katuak biltzen. Batzuetan lana utzi behar izan dut katuak laguntzearren. Washoe County ospitalean lan egiten dut, pentsa.
‎Arkitektura Eskolan hasi baino askoz lehenagotik pentsatu izan dut etxeen medikua dela arkitektoa. Horren zergatia Pedro Migeli azaldu baino lehen utzi behar izan nituen ikasketak. Agian beste norbaiti ere bururatuko zitzaion niri baino lehenago konparaketa hori.
‎Etxetik alde egin eta handik bizpahiru urtera kantaria bortizki hilda aurkitu zuten Milango Scala antzokitik hurbil eta Kurt egin zuten errudun. Kartzelan eduki zuten hainbat denbora, baina ez zioten, antza, hilketa leporatzeko moduko frogarik aurkitu eta aske utzi behar izan zuten. Ordutik, Triesten bizi zen.
‎Egun hauetan zenbat aldiz madarikatu ote dut neure burua hirekin ez egoteagatik! Kontatu diadan guztiagatik, ez nikek utzi behar hemendik alde egiten, baina bai, hoa lasai hori bada nahi duana.
2007
‎Lisarekin kontatzen zuen gau handi horretarako. Furgoneta bat utzi behar zioten, hozkailu eta guzti, kontzertua bukatzen zenean bertan lo egiteko, eta sarrerak aspaldi hartuak zituen. Lisak, ordea, lehenbailehen bete nahi zuen agurearen azken desioa, eta ez zegoen inongo kontzertutara joateko egokieran.
‎–Zer uste zenuten? Bakarrik utzi behar zintuztedala?
‎–esan zion, pistola are gehiago hurreratuz?. Ez zaidak axola ja ta bertan seko utzi behar bahaut ere!
‎Mendea betetzekotan, ez naiz neure burua zaintzen hasiko, ez zaizu hala iruditzen? Batek uztekotan, zuk utzi behar zenioke, nire adinera iritsi nahi bazenu...
‎Hura beti bezala hasi zitzaion, adierazpen askatasuna gora eta behera, besteen iritzia errespetatu beharra zegoela eta erretolika merke hori guztia. " Gustukoak izan edo ez izan, kartel haiek bakean utzi behar dituzu", esan zion nagusiak. Eta Zortzisek, niri zeharka begiratuz:
‎Berak bakarrik joan nahi izan zuen bere autoan, semearen errautsak ondoan zituela, baina lau gazte sartu zitzaizkion barrura elkartu ziren tokian, bandera bana zeramatela, eta errautsen kutxa bazter batean utzi behar izan zuen, lauetako bat. Amaia, eser zedin.
2008
‎Hirugarren astean nik deitu nion. Nire deiak pozten zuela esan zuen, bere emaztea etxean sartzen ari zela, utzi behar ninduela eta deituko zigula hurrengo egunetako batean. Distantziaz hitz egin zuen.
‎Hitza amarena izanik, sobera gustatzen ez zitzaiola gehitzen zuen gero, baina arbuiatzeko aski ez bukatzen zuen. Amak esanda nekien, ohera sartu aurretik, zapatilak bata bestetik hamar zentimetroko tarteaz utzi beharra zuela. Eta noizbait hala gelditzen ez baziren, altxatu eta kokatu egiten zituela, maitasunez ia, laburtzen zuen amak bere ohiko moduan.
‎Hobe errekaren batera botako bazenu. Ez dugu arrastorik utzi behar.
‎Aukeran, nahiago dut gainera arrazoia eguzkiaren pare jarri, eta hona nolaz edo zergatik: arrazoia eta eguzkia ez dira hartu behar; gehienez ere utzi behar da tarteka jo gaitzaten.
‎Galdetzeari utzi behar diot, eta jakin beharrari. Beharbada bizitzen hasiko naiz.
‎Ez baitakit; ez baitut ezagutu besterik; ez baitut probatu bizitza edo bizirik egotea ez den gauzarik. Dakitenei utzi behar zaie hizketan.
‎(Eta askoz hobeki egin zezakeela diogu, baldin eta ixilik eta hutsik utzi beharrekoak bete ez balitu).
‎Txaran genuen hitzordua, goizeko bederatzietan. Garazi ikastolan utzi behar izan genuenez gero, beranduxeago iri  tsi ginen hitzordura, eta, iritsi bezain laster, gela batera eraman gintuzten. Berehala ohartu ginen gu ginela azkenak.
‎2001ean Errusia eta India, guregan sor  tzen zuten miresmena gorabehera, alde batera utzi genituen. Errusiari buruz irakurritako istorioek ez ziguten konfiantza handirik ematen, bi bidaia egin behar ziren eta gogorregia iritzi genion haurra ezagutzera joan eta gero, han utzi behar izatea epaile batek adopzioaren ebazpena ematen zuen arte. Gainera, garrantzitsuena ez izanagatik, askoz ere garestiagoa zen.
2009
‎Jarraikitasun falta hori bera nahikoa zen alferrik gal zitezen nire ahaleginen eta haren pazientzia urriaren fruituak. Nire teorien arabera, medikuen esku utzi behar du arima gaixoa. Berriro esango dut, epe luzerako tratamendua eta etenik gabea da bide eraginkor bakarra.
‎Bruno ez zen gogotsu sentitzen" arazoari" behar bezala erantzuteko, eta bere baitan bilduko zen lipar batez, behinola izandako gizakitik zein urrun zegoen hausnartuz. Zenbat azal, sugeen modura atzean utziak, eta beti azalak utzi behar hori, barneko muina garbi agertzea ezinezkoa balitz bezala, beti azalen hizkera hori, epidermikoa. Maskaratik maskarara, gizakien metamorfosi bakarra:
‎Irenek lore sorta jaurti zuen burdinbidera. Norbaitek utzi behar zuen lore sorta bertan, poliziari susmoak piztu arren. Dibertigarria iruditu zitzaion kontua:
‎Gustuko CD bat jarri, Tino Mindalliren ahots eztia edota Rachmaninoven pieza bat, eta kearen formei begira geratzen zen, loak hartzen zuen arte. Tarteka, irakurtzeko ere aprobetxatzen zuen, baina berehala utzi behar izaten zituen garai batean atseginez hartutako liburuak, orain arrotzak egiten zitzaizkiolako. Lanak zituen esaldien distira harrapatzen.
‎Artean Txabi Etxebarrieta Pepe militante legala zen, hau da, itxuraz bere adineko beste edozein gazte bezala bizi zen, bere gurasoekin (Bilbo, Plaza Brigadas de Navarra 1), bere lagunekin,... Denbora gutxirako, ordea, zeren urriko azken egunean bere etxea utzi behar izan zuen, polizien atzaparretatik ihesi. Bere egunkari ezkutuan idatzitako azken apuntea urriaren 27koa da:
‎Horiek hor daude, gu hemen; ez hartu, ez uko egin; egin dezatela beren bidea. Ez dira ez txarrak ez onak, baina bai oso erakargarriak; hor dago koxka; yoghiak ez du bere helburutik aldendu behar, ez die utzi behar ahalmenei beste alde batera begirarazten.
‎Xabierrek Hernialden erosi zuen baserriaren lurretan, leize zulo bat zegoen. Baserri hartan komuna bateko jendea egona zen; lurraren energiaren errituak praktikatzen omen zituzten; ondorioz, istripu larriren bat izan bide zuten, menderatu ezineko energiak esnaturik leize barruan, eta leku hura utzi beharrean gertatu ziren. Inork ez zuen erosten baserria, sorgindua zegoelakoan.
‎Elurraren argia gurekin batera dator, Sara, eutsi, senti mugimenduaren poza, ez dugu inoiz gelditu behar, inoiz ez, oroitzen, Naranjo de Bulnes igotzen, ez gelditu, jarrai igotzen, han ere elurra hasi zuen, malutek estaltzen gintuzten, zuk jaitsi egin nahi zenuen, Sara, baina arriskua berdina zen, edo handiagoa, erditik gora geunden, zu aurretik, ez atzera ez aurrera geratu zinen, atsedenleku batean harrapatu zintudan, besarkatu, ez gelditu, jarraitu, begiak itxita ere igoko nuke hau, Sara, fida zaitez nitaz, zatoz atzetik, lotu tinko sokak, jarraitu, jarraitu, mendizale bat hilik egun hartan, entzun genuen haren oihu lazgarria, hutsean behera, ezin ezer ikusi ordea, lainoa, izotza, elur malutak, zure begietan izua, fida nitaz, Sara, ez gelditu, beldurra saretuz doa zure begietan, elurraren distira zure betseinetan, ez gelditu, mendizalearen garrasi lazgarriaren ondoren isiltasun lazgarriagoa, nik oihu, entzuten digu norbaitek?, zuk oihu, bada norbait hor?, inor ez dago, edo urrunegi dago, haizeak ezabatzen ditu gure oihuak, norbait erori da, mendizale bat hutsean behera, hilik, igotzen jarraitu behar dugu, pasatu zaizu beldurra, Sara, lehen aldia da eskalatzen izua antzematen dizudala, ikusten nola iritsi garen gailurrera, beste aldetik jaitsiko gara, ondo ezagutzen dut hau, aitarekin maiz eskalatu nuen, iritsi gara, iritsi gara, mendizale hila, eskalatzaile ona, bakarrik zetorren, ez da bakarrik eskalatu behar, arriskutsuegia da. ...o, eta txortan egin; ez zenuen jada txortan egin nahi, Lidiarena gertatu eta gero, ni erotu egiten nintzen, ez zintudan galdu nahi, amets ero harekin jarraitu nahi nuen, zu eta ni bakarrik aurrera, hiru ume, Hiru Erregeen Mahaian ernaldu, baina zuk ez zenuen nahi, beste gelara ihes egiten zenidan lotara, halere pixkanaka zeure onera etorri zinen, maite ninduzun, Sara, maite nauzu, zakur bat bezala utzi behar ninduzun bazterrera, baina maite ninduzun, maite nauzu, ez bat nire asmo zoroekin, baina maite ninduzun, maite nauzu, pixkanaka gurea bere onera itzuli zen, yoga klaseekin jarraitu genuen, nik neure baitan asmo zoroa elikatzen nuen halere, mendira irteten hasi ginen berriro, ez eskalatzera, baina ibilaldi luzeak egiten genituen Picos de Europa eta Pirinioetan barrena, eta bururatu zitzaigun...
‎Baina gero eta bakartuago geunden, Ananda; nik jada ez nuen harremanik nire lagunekin, are gutxiago garai bateko mutil adiskideekin, jeloskor jartzen zinen-eta haiekin irteten banintzen; gurasoen etxetik agertu ere ez nintzen egiten, zugatik utzi nuen familia, ama minduta zegoen nirekin, nebak hezurrak hautsi nahi zizkizun, eta ez zuen egin halakorik, bazekielako inoiz ez niola barkatuko, eta zuk hura guztia ego hutsa zela zenion, ego hutsa; ez, Ananda, haiena ere maitasuna zen, maitasuna ez baita elur garbia, maitasunak lohi orbanak baititu, gurasoek ere maite naute eta neuk ere maite ditut, ez noski zuk zeure aita eta zeure ama bezala, hutsunetik maite baitzenituen zuk eta nirekin bete nahi baitzenuen haien hutsunea, nik gurasoak modu arruntean maite ditut, gorrotoa eta gatazka ere tartean direla, nebarekin berebiziko eztabaidak izanez, maitatuz eta gorrotatuz, bai; hasieran, gurasoak biziki eskertu zizuten nire alde egin zenuena, nolabait salbatu egin baininduzun, mundu berri bat zabaldu baitzenuen nigan, lehen haren susmorik ere ez nuen mundu bat, gurasoak harro zeuden nire aldaketaz, baina urrundu egin ginen haiengandik, horrek min egin zien, zuk ez zenituen onartzen amaren erlijio ohiturak eta aitaren nahiz Kandidoren ateismoa, gu elizaz ezkontzea gustatuko zitzaion amari, edo gutxienez epaitegian, ados, niri ere bost axola hori, baina ulertzen diet; igandeetan haiekin bazkaltzera agertzea gustatuko litzaieke, noizbehinka gutxienez, baina zuk beti uko; jada gurasoek ez zuten aipatu ere egiten ardorik eta okelarik gure aurrean, gure elikadura modua onartua zuten, eta hala ere zuk ez zenuen mahaian eseri nahi hilotzak jaten dituen jendearekin, eroso ez zeundela antzematen zitzaizun, gero eta urrunago geunden mundutik, gu bion artekoa gaixotasun bihurtzen hasi zen, eta areagotu egin zen Iñigo eta horiekin juntatu ginenetik; halako batean, gaizki sentitu nintzen egoera hartan; nebak zu uztera behartu nahi ninduen, eta ipurtzulotik hartzera bidali nuen, harrezkero ez diot hitzik egin, ez zintudan galdu nahi, Ananda; baina orain ni neu izatea baino ez da nire helburua, ez dizut askorik eskatzen, ba; gurasoekin tarteka marteka egoteko beharra sentitzen dut eta nebarekin berriro eztabaidatzekoa eta kontraesanak aurpegiratzekoa eta ETAren bortxakeria muturrera botatzekoa; umeak baldin baditugu, gustatuko litzaidake aitona amonekin jolas daitezen, baina zuk ez zenuke onartuko arraza berriaren oinordekoak garbia ez den jendearekin nahasterik, hori ez da normala, Ananda, zerbait gaixoa dago horretan guztian, zu pertsona onbera zara, asmo garbiko haur baten antzekoa, horregatik ulertu behar didazu, zoriontsu izan gaitezke, eta zuk diozun Kailas espiritualera iritsi ere bai, eta Hiru Erregeen Mahaian ernaldu gure umeen haziak, zergatik ez, ederra izango litzateke, zuk niri atzetik bueltan eman eta gero aurrez aurre elkar besarkatu, animalien grina eta eguzkiaren garbitasun elurrezkoa bateratuz. Bai, nahi dut hori, Ananda, baina aldi berean ni neu izaten utzi behar didazu, bizimodu normal bat nahi dut, lagunei telefonoz deitu, haiekin noizbehinka geratu, nola doakien jakin, familiarekiko harremana berreskuratu; besteek ere badaukate zer erakutsirik, ez yoghiek soilik, Ananda, zatoz, jar ezazu burua nire bularren gainean, honela, honela, ikusten zein ongi gauden.
‎Ez nuela inoiz eduki alabarekin patxadaz berba egiteko egokierarik sartu zitzaidan buruan; zehatzago esanda, nire bizitzan ez nuela alabarekin giro lasaian berba egiteko aukerarik sortzen asmatu izan ikusi nuen. Pentsamendu hori buruan bueltaka eta bueltaka zebilkidala otu zitzaidan, grabagailua erabiltzea baztertu eta gero, zeozer utzi behar nizula idatzita. Horrela sortu zitzaidan, labur esanda, paperok idazteko ideia.
‎Neuretzat ekarri zutela pakete hura esan dit, bere arreta guztia esku artekoan duela itxura eginez. Paketea ireki ahal izateko, aulki banatan utzi behar izan ditut besoetan ekarri ditudan jantzi biak. Pakete barrukoa ikusitakoan ez dut jakin zer pentsatu.
‎Esan behar zaie, beraz, oraindik ere horretan tematzen direnei, albora utzi behar dela euskara eta euskalgintza indarkeriarekin edo indarkeriari bizkarra erakusteko ausardiarik ez dutenen jardunarekin identifikatzea. Euskal hiztunei, euskaraz bizi nahi dutenei eta euskaraz honetan eta hartan lan egiten duten milaka eta milaka herritarri zor zaien errespetuagatik baino ez bada ere, ordua da identifikazio hori bertan behera uzteko.
‎Eta ezinbestekoa deritzogu, halaber, mugak ezagutzeari eta aintzakotzat hartzeari, okerbidera beste inora ezin baikaituzke eraman ezintasun guztien sorburua borondate politikoan datzala dioen sinplifikazioak. Bidezidorrak beti albora utzi behar dira, ustez lasterbide diren bidezidorrak egiazki neke bide baino ez baitira izan ohi. Oso gutxi dira mendi gailurra bide zidorretatik harrapatu dezaketenak: bide zidorretik doanak, normalean, lehertuta eta helburua lortu gabe amaitzen du bidea.
‎Bere sasoian hizkuntza ereduei buruz hartutako erabakia aldatzeko urratsak egiten ari diren honetan, munduan nagusitu den eleaniztasun printzipioak oso kontuan, garrantzi handikoa da gogora ekartzea, gure ustez, hezkuntzaren eremuan aldaketak gutxika gutxika egin behar direla, egin nahi dena orokortu aurretik aldez aurretik probatuz eta balioetsiz, bitartekoak esleitu ahala jeneralizatuz, hezkuntza erkidegoaren eta gizartearen borondateak arian arian bilduz eta kohesioa landuz. Honek ez du esan nahi bere sasoian diseinatutako hizkuntza ereduak bere horretan utzi behar direnik, baizik eta komeni dela eraldaketa oro aurreko bideari segituz egitea. Krakatakoa gerta liteke bestela, eta kaltea ahulenari ekarriko dio, berreskura ezinezkoa beharbada.
‎Liberalizazioak ez du zertan izanik hizkuntza eskubideak eta hizkuntza pluraltasunaren aberastasuna bermatzeko oztopo. Eta, kontsumitzaileei dagokionez ikusi dugun antzera, hedabideen kasuan ere ez dago hizkuntza betebehar guztiak hedabide publikoen bizkar soilik utzi beharrik. Bere maila eta neurrian, baina hedabide pribatuak ere eragile aktiboak dira informazio eskubidea eta anizkoiztasuna bermatzeko lanean.
‎Euskarazko egunkariek eta aldizkariek" euskarazko ez dakit zer" izateari utzi behar diote. Soilik" informazio orokorreko edo zientziaren dibulgazioko" aldizkaritzat izendatzen dira gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez argitaratzen direnak, baina euskaraz argitaratzen diren gisa berekoak askorentzat" euskarazko aldizkari" izaten jarraitzen dute, euskaraz egindako" informazio orokorreko edo zientziaren dibulgazioko" argitalpenak izan beharrean.
‎Horrek erakusten digu nola joan behar duten batera irmotasunak eta malgutasunak. Baina denborari utzi behar zaio bere bidea egiten: trankil, nahi bada, baina beti ari.
‎Lorategi batean dauden hainbat eta hainbat lore eta landareren artean gu (euskaldunok) gara beste landare edo lore mota bat, ezberdina, eta gureak ere, besteak bezala, bizitzeko eskubidea du;(...) euskaldunok ez dugu eskatzen beste inongo lorerik moztu behar denik, eskatzen duguna da gureari bizitzen utzi behar zaiola. Gehiegi eskatzea ote da hori, non eta zibilizazio honetan, animalien eta barazkien espezieak babesten baitira guztion ondasun direlako.
‎Esan dugunez, komunikaziorako erabiliak diren neurrian bakarrik bizirauten dute hizkuntzek, hiztunen ezpainetan tokia egiten zaien heinean baino ez dira existitzen, eta hizkuntzen arteko hierarkizazioak (hizkuntza nagusia eta bigarren mailakoa, balioduna eta baliogabea...) bazterrean utzi behar ditugu hizkuntza aniztasunaren eta bizikidetzaren mesedean. Izan ere, hizkuntzen indarra eta nagusitasuna edo mendekotasuna ez baita hizkuntzena, hiztun erkidegoena baizik.
‎Aldakorra den munduan, bizi dugun mundu normalean likido eta sarri gaseosoan, psike aldakorrak behar. Udagoieneko haize boladak hostoa airean daroan bezala, aldiro lurrean pausatuz ondoren berriro hegadari emateko, horrelaxe utzi behar ei ditugu geure buruak aro globalaren korronte eta norabideen mende. Gutxitan entzuten da etengabe mugitzera, berritzera, aldatzera eta egokitzera behartzen duen aroak indarkeria izugarria eragiten duela.
‎ez da negozioa, ez da zementua, identitatean inbertitzea da. Euskal Norgintzan ari garelarik, utzi behar zaio lekua iraganaren ber sinbolizazioari, erregai sinbolikoak sortzeari. Aranak mespretxua harrotasun bihurtu zuen XIX. mendean, hornitze sinboliko eraginkorra izan zen hura.
‎Hori izango da hurrengo 25 urteetako eztabaida politiko nagusia. Euskal Herrian eztabaida horri espazio mental handiagoa utzi behar liokete eragile politiko, enpresarial, sindikal, sozial eta kulturalek; baita herritarrok ere. Gurean bigarren trantsizioaz, trantsizio politikoaz?
‎" Dena azkenerako utzi behar tristeagatik nago hemen".
‎" Betiko hesola tonto tentea, horixe haiz hi! Noiz utzi behar diok pieza bakarrekoa bahintz bezala agertzeari. Malgutasun apur bat, gizona, malgutasun apur bat!".
‎Oso nekosoa da mentalitatea aldatzea, aurreiritzi astun asko utzi behar da gibelean, eta ez nuke jeneralizatu nahi, baina ez dakit zer den okerragoa, aldatu nahi omen duen askoren ordu arteko nagusitasunezko jarrera edo begirada aldatu ondorengo gurasokeria.
‎Hutsune ia erabateko hori, alde batera utzita premiazkoena zena egiten aritu direnen salbuespen nabarmenak, hau da, dokumentuak gordetzen eta egindakoaren lekukotasunak uzten?, nahikoa da, berez, azterketa bat merezi izateko, eta erabat justifikatzen du Marc Bioscak lanari ekiteko erabakia hartu izana. Nik neronek, orain dela urte batzuk, antzeko zerbait egiteko erabakia hartu nuen, baina, azkenean, orain harira ez datozen arrazoiengatik, bertan behera utzi behar izan nuen asmoa. Beharbada, horren azalpena, ez bakarra eta ezta nagusia ere, zera izan liteke:
‎Egia esan, nire partetik," haitzaren" laguna naizen aldetik, biziki poztuko nintzateke," praile" eta" haitz" eta" haritz" eta" harkaitz" den denak bezala," praileaitz" guztiekin batera, 361 jakintsu, unibertsitatekoak noski, aldera, defentsan eta erruki eskean izango balituzte gaineratiko mendi haitz eta trokarteek ere. Zeren eta ze, ohartu al dira 361 jakintsuok zenbat mendi eta harkaitz zulatuta eta baldarki" tindaYatuta" utzi behar dizkigun zoritxarreko burdinazko" zomorrotzar" ziztu bizian eta orain arte isil isilik, abisurik ia gabe, datorren" mamorro handi" horrek. Praileongatik ez bada ere, eskertuko nieke" aitz" nahiz" haitz" eta" harkaitz" gaixoengatik egingo balute antzerako kyrieleisonik.
‎Olibondoak erantzun: " Gizonak eta jainkoak gizentzen dituen olioa emateari utzi behar al diot, zuhaitzen gainean patxada ederrean kulunkatzeko?".
‎Eta pikondoak erantzun: " Piku gozo eta ederrak emateari utzi behar al diot, zuhaitzen gainean, patxada ederrean kulunkatzeko?".
‎Eta mahatsondoak erantzun: " Gizonen eta jainkoen pozgarri den ardo gozoa utzi behar al dut, zuhaitzen gainean patxada ederrean kulunkatzeko?".
‎Baina, utzi behar zaituztet, banoa! Han baitihardu, Ku ku, Ku ku, Ku!...
‎Nazio arteko gerrak, diruaren nagusikeriak piztutako gerrak. Bakea, solidaritatea, askatasuna, aberria, iraultza..., hitz handi horiek, nazioen eskuetan utzi behar ditu errepublikak.
2010
‎Eta baietz, noski, eta hizketan hasi ginen lasai. Hitzaldi batzuk entzun zituela eta euskaldunenak ez zitzaizkiola gustatu esan zidan, utzi behar genuela behin betiko hizkuntza minoritarioen berbaldi negarti biktimista, harekin ez gindoazela inora, patetikoa zela eta zeharo modaz pasatuta zegoela. Horrela jarraitu genuen, lasai hizketan, autobusera joateko ordua iritsi zen arte.
‎Mezua erdizka utzi behar izan zuen, ordea, atetzarrak zabaltzean ateratzen zuen hotsak beste autoren bat zetorrela jakinarazi zionean. Berak espero zuen autoa zen, gainera.
‎Eta bera deklarazio hari erantzuten behartuta sentitzen zen, ezin zuen berarekin hain ondo portatzen ari zen laguna ezjakintasunaren linboan utzi, ilusiorik izan zezakeen ala ez argitu gabe, behinik behin. Baina honetarako bera zen bere buruarekin gauzak garbi utzi behar zituen lehenengoa eta ondoren adiskideari nolako ondoriotara iritsi zen adierazi.
‎Ipotx nazkagarria! Marcuxe deitu bazidan, gauza bat esan nahi zuen, beste ezeren aurretik, ez ninduela aintzakotzat hartzen eta premiazkoa zela nire jolasarena argitzea, alegia, esan nuena ez zela sentitzen nuena, mordoilo zentzugabe bat baizik, materialistegia nintzen kontu horietan eta hori garbi utzi behar nion.
‎Ardo botila Juana Marirekin edango nuela erabaki nuen. Eguerdirako freskatuta egon ahal izateko, hamaiketarako jatetxean utzi beharra neukan. Arazorik ez.
‎Teresaren konpainia ez zen eguerdi hartarako Juana Marik prestatua zeukan ezusteko bakarra. Postrearen aurreko platera amaitu eta berehala jakinarazi zigun bakarrik utzi behar gintuela, alderdiko bilera batean zain zeuzkalako. Bazkalondoa zeharo da ordu harrigarria edonolako bilerak egiteko eta areago ostirala baldin bada, aitzakia usaina zuen, beraz.
‎Horietako bat zelibatoaren gaineko ustezko eztabaida baten gaia ateratzea izan zen. Goi mailako sekretu bat izango balitz bezala, Erroman elizako agintariak une hartan zuten eztabaidagai garrantzitsu eta mamitsuenetakoa zela bota zigun, bokazio faltari aurre egiteko bertan behera utzi beharreko muga bat ote zen ala ez. Eta bere jarrera azaldu zigun:
‎Azken orduan, ordea, ez bidaltzea erabaki nuen. Kapitulu bati txanda pasa egiten ari nintzela iruditu zitzaidan, hurrengo egunerako utzi behar nuen gure artean sortzen ari zen korapiloa askatzeko neure aldetik mahai gainean jarri behar nuen karta definitiboa kanporatzea. Eta nahiago nuen nire hitzekin egin, Leterenekin baino.
‎Zergatik ez dugu jakin behar zerbitzatzen ari zaigun hori burua, laguntzailea ala subalternoa den eta nola duen izena, edozein supermerkatutan jakin dezakegun bezala? Zergatik utzi behar dugu enplegatu horren esku harro eta txukuntasunez exibitu lukeen irudia duintasunez ala narraskeriarik txiroenarekin erakustea. Zergatik eraman behar du herritarrak ordaindu eta mantentzen dituen zerbitzu horietan askotan dutxa eta xaboia zer den ez dakien jendea?
‎Danielak mezua ezabatzeko teklaren gainean jarri zuen behatza baina bihotzak ez zion utzi behar adina indar ematen eta buruaren aginduei gainezka eginez ireki zuen artxibo hark barruan zeukana: Nicolasek Interneten bidez lortu zuen azkenean Danielaren berri jakitea, Google bilatzen jarri eta Montefloridoko web sortu berrian animazio arduradunaren izena Daniela Messi azaltzen zelako.
‎Mikel Ormazabal, batzordeko lehendakariak, proposamen hau mahai gainean utzi behar dela esan du, Bedaiopen egiteko jarritako egunarekin arazoak sortu direlako. Abenduaren 23rako zegoen pentsatua baina egun horretan egitea ezinezkoa bihurtu dela dio, Bilboko Arriaga antzokian antzezteko eskaintza egin dietelako.
‎Babesik gabe. Eta bere dortoka itxura utzi behar zuen Akiles umiliatzeko. Harekin lehiatzeko prest egotearen antzekoa zen, eta oraingoan abantaila handiegiarekin.
‎Egoera horretan, nahiz eta sozialista izan orduko Madrilgo gobernua, enbaxadore hark ez zeukan luzaro irauterik bere karguan. Handik laster, bere kargua utzi behar izan zuen, Gonzalo Puente Ojea izeneko enbaxadore hark, Madrilgo gobernuak hala agindurik.
‎Berak eman baitzigun bere" grabatu" bat Irratiari laguntzeko egin zen enkanterako, atentatuaren ondoren. Hurbildu nintzaion begirunerik handienaz eta agurtu ondoren, hasi nintzen alde egiten, bakarrik utzi behar nuen ustean. Baina berak ezetz, denbora pasa zegoela han eta elkarrekin hobeto egongo ginela.
‎Euskadin, ordea, krisialdi mingarria sortu zen abertzaleen artean: 1985ean, Garaikoetxeak Lehendakaritza utzi behar izan zuen, EAJ barruan hainbat oztopo eta konpondu ezinek behartuta. Gainera, EAJtik alde egin eta beste alderdi bat eratu zuen:
‎Horien artean baita Eliza Katolikoak zeukan nuntzioak edo enbaxadoreak ere. Zehatzago esanda, Vatikanoko nuntzioak, bere kabuz ez zuen alde egin, derrigorturik utzi behar izan zuen Txina. Mao Tse Tungen komunismopean, konta ezin ahalakoak jasan behar izan zituzten katolikoek Txinan.
‎Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi merkatuari begiratzeari utzi behar diogunik; merkatuari begietara begiratu behar zaio, belaunek dardara egin gabe. Baina uste dut merkatuari begira dakiokeela pertsonei, zurekin bizi diren gizon eta emakumeei, begiratzeari utzi gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia