Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2000
‎Larruzko estalkidun petaka bat zuen orain eskuetan, ez ohartu ni nondik jalgia. Berak edan zuen lehenik, bi hurrupada luze, nire eskuetan utzi baino lehen.
2001
‎Azalpenak eman nizkion eta ez zen konforme gelditu. Aske utzi baino lehen, oso gertutik jarraituko zidala esan zuen. Oraingo honetan aurpegian sentitu nuen txistukada egiazkoa izan zen.
2002
‎Astia banu, Fundania, modu egokiagoan idatziko nizuke, orain, lasterka ibili behar dudala pentsatuta, ahal dudan moduan azalduko dudana; izan ere, esan ohi den bezala, gizakia putza bada, are gehiago baita agurea. Bizitza hau utzi baino lehen pardelak jasotzeko eskatzen baitidate nire laurogei urteek.
‎Garrantzitsua da, halaber, leuntzeko makinaren funtzionamendua aztertzea. Hobe da makinaren buxadurei aurrea hartzea eta zerrauts tanga hustea lixatzeko makinak xurgatzeari utzi baino lehen. Hori gertatuz gero, egurretan “kanalak” gertatzeko arriskua dago.
‎Kaliforniako kondor berreskuratzeko programa ez da gauzatu. Duela hemezortzi urtetik aske jaio diren hiru kume bakarrak habia utzi baino lehen hil dira. Kolpe latza Ipar Amerikako hegaztirik handiena desagertzeko arriskuan dagoen animalia izateari uztea nahi duten biologoentzat.
2003
‎Zerbait egin zuan. Berak utzi zuan andregeia, beronek bera utzi baino lehen.
‎Agentziak ezeztatzen badu bidaia, kontsumitzaileak diru guztia berreskura dezake edo kalitate bereko edo handiagoko beste bidaia bat onartu. Halaber, %5 eta %25 arteko kalte ordaina jasotzeko eskubidea du, bidaia bertan behera utzi baino lehen. Hotelei dagokienez, Iratxek adierazi du establezimenduak duela% 60tik gorako zenbatekoa kobratu logela bakunean ohe osagarri bat izateagatik, ezta% 35etik gorakoa logela bikoitzean.
‎Klaustrofobikoa naiz, esan du guztien aurrean. Lasai, neuk lagunduko zaitut leizean behera, errepikatu dio Lupe Latasak, beste inori ezer esateko aukerarik utzi baino lehen. Ez da ezer txarrik gertatuko.
2005
‎–Ez diot hiltzeko beste gorrotatzen zuenik; norbaiti egingo zion kalte, gauza txikiren batean bada ere –eskuak ireki zituen, edozer gauzak balio izango ziola esan nahi zuen keinuan; gero mahai gaineko lata hartu eta trago bat eman zion– Bero dago –esan zuen, zerbeza zegoen tokian utzi baino lehen.
‎Mateok arineketan igo zituen eskailerak. Liburuak bere logelara eraman zituen, baina, mahai gainean utzi baino lehen, argazki liburua zabaldu zuen, Robert Berson, XX. mendeko argazki modernoak (1920), Brusque ed., Paris. 96 orrialdean.
‎Horrek areago durduzatu zuen gobernadorearen ohar hartan ozenki irakurri gabe utzia zuen esaldiak baino: egia zen hiltzerainoko etsaiak zituela justiziak, aitak hil eginen zuela baserriko baratzea sozializatzen utzi baino lehen.
2006
‎Ez zuen ikasketarik, baina mundu guztiko eguzki, ekaitz, lur eta kresalek eskainitako jakituria zuen bereganatua. Behin esan zidan lurrean usteltzen utzi baino lehen itsasontziak eta gizonak hondoratu egin liratekeela itsasoan. Damaso hitzekoa zen, eta bihar beteko da urte bete leihoaren beste aldera joan zela.
2007
‎Kalean auto bat abandonatuta uzteak garabiak kentzea edo Ingurumen arloko zigorrak ekar ditzake. Zigor horiek saihesteko, kalean autoa utzi baino lehen, autoari matrikula kentzen dioten pertsonak daude. Baina jarduteko modu horrek ere ez ditu zigorretatik salbuesten; izan ere, adituek diotenez, auto baten titularraren identitatea beti jakin daiteke, ibilgailuaren barruan dagoen xasisaren edo xasisaren zenbakia egiaztatuz.
‎Ganbara bat erakutsi zion gazteluko alderdi ilun batean zena, baina pausatzera utzi baino lehen, afari arin bat eskaini zion. Ikusiz azkenean, bertze zaldun guziek galde  tzen ziotena ez ziola hark galdetzen, gerta  tzen zitzaion zorigaitz handia kondatu zion, Hipokrataren alaba zela, Alosia zeritzala, Diana jainkosak herensugetu zuela, urtean hiru egunez emaztetzen zela bakarrik, bihar egunsentian herensugetuko zela berriz eta zaldun batek zezakeela bakarrik madarikazio hori altxa herensugeari muturrean muxu emanez.
2008
‎Bestela esanik, legegileak askatasunez aukeratu behar du ekonomi ahalbideari ondoen egokitzen zaion finantzabidea, bide hori tasa edo kontribuzio berezia izanik. Horregatik, tasa eta kontribuzio bereziak tributuen esparrutik kanpo utzi baino lehen, on izango litzateke figura horien egokitasuna bilatzea ekonomi ahalbidean.
‎Baina Reginak ongi ezagutzen zuen ipuin kontalaria, halako eran, non, izebari beste hari batetik tiratzen utzi baino lehen, buruan zuèn galdera egin baitzion:
‎Gauean, eguna ondo bukatzeko eta parrandazaleak beren egitekoekin utzi baino lehen, kontzertuak izango dira Pasealekuko taula gainean. Bertan, Armiarma eta Ken7 taldeak arituko dira; lehenengoak beren musika hedatzen saiatuko dira, eta bigarrenek, aldiz, azken disko arrakastatsua aurkeztuko dute jaioterrian.
‎Baina Reginak ongi ezagutzen zuen ipuin kontalaria, halako eran, non, izebari beste hari batetik tiratzen utzi baino lehen, buruan zuèn galdera egin baitzion:
2009
‎Ontzia arriskuan dagoenean, bertan geratzea, onik ateratzeko azken itxaropena galdu arte, eta, ontzia utzi baino lehen, tripulazioko ofizialek esan beharrekoa entzutea, gehiengoak erabakitzen duena eginda; kapitainak txalupa hartu behar izanez gero, ahaleginak egingo ditu aldez aurretik liburu eta paperak ez ezik, objektu baliotsuak ere hartzeko; halakoak galduz gero, kapitainak egiaztatu du ahalak eta leherrak egin zituela horiek guztiak salbatzeko.
‎Gipuzkoako hiriburua utzi baino lehen, Haizearen Orrazia eta Chillida Leku bisitatu ditu aktore estatubatuarrak.
‎Mikel Martinez euskal aktoreak Gabriel Arestiren itzulpen batean oinarritutako antzezlana taularatu du, eta Mikel Laboari ere omenaldi txiki egin nahi izan diote lehen sortzaileari lekua utzi baino lehen. Karmele Igartua izan da Ahotsenean bere lana aurkezten lehena baina 45 sortzaile eta lan baino gehiago pasako dira bertatik gaurtik asteartera arte.
‎...xe, baina, bazuen Gabinok ohitura edo akats hura, noizean behin bere burbuilatik atera eta elkarrizketarik serioena etetekoa, intentziorik onenarekin, hori bai, ezohiko interbentzioren bat bitarteko; eta, orduan ere, huraxe gertatu zitzaion Nazariori, antza, nora ezean geratu zela; baina Nazariok erreakzionatu egin behar zuen, eta istantean erreakzionatu behar zuen, gainera, semeari hitza bukatzen utzi baino lehen, hitzak anai arrebei. Domingori batez ere, irri maltzurrik eragin ez ziezaien:
‎edo sagarrazal edo beste frutazal baten gainean, amonaren batek irrist egin, erori, eta burua apurtuko zuela: zerbait egin behar nuen nik, baina, amona haiek hiltzen utzi baino lehen, bosgarren manamendua bainuen neure gainean, hari batetik zintzilik zegoen ezpata bat bezala: –Ez duzu hilko?!
‎Egoera larriagotu egiten da barruan tresna zikinak uzten baditugu, eta, ondorioz, kutsadura puntu garrantzitsua sortzen da. Arrisku hori murrizteko, tresna garbiak eta ondo lehorrak dagozkien armairuetan edo tiraderetan gordetzea da onena, xukagailuan lehortzen utzi baino lehen. Etxetresna elektriko hau baldintza onenetan mantentzeko, iragazkiak garbitu eta autogarbiketa egin behar da, horretarako berariazko produktu batekin.
‎Safaa Arapiyat rap abeslari palestinarra hasi da jarraian, oholtza txikitik, Manu Chaori tokia utzi baino lehen. Fermin Muguruza igo da Arapiyatekin batera Yala Yala Ramala kantatzera.
‎Halako operazio baten bidez BBKren dimentsioa, bikoiztea? posible dela ziurtatu zuen Xabier Iralak presidente kargua utzi baino lehen. Atzo, hitz horiek azaldu zituen Fernandezek.
‎...xe, baina, bazuen Gabinok ohitura edo akats hura, noizean behin bere burbuilatik atera eta elkarrizketarik serioena etetekoa, intentziorik onenarekin, hori bai, ezohiko interbentzioren bat bitarteko; eta, orduan ere, huraxe gertatu zitzaion Nazariori, antza, nora ezean geratu zela; baina Nazariok erreakzionatu egin behar zuen, eta istantean erreakzionatu behar zuen, gainera, semeari hitza bukatzen utzi baino lehen, hitzak anai arrebei –Domingori batez ere– irri maltzurrik eragin ez ziezaien:
‎Egun batean amona bat ikusi nuelako irrist egiten patatazal baten gainean... handik aurrera, buru buruan sartu baitzitzaidan patatazal bakoitzean... edo sagarrazal edo beste frutazal baten gainean, amonaren batek irrist egin, erori, eta burua apurtuko zuela: zerbait egin behar nuen nik, baina, amona haiek hiltzen utzi baino lehen, bosgarren manamendua bainuen neure gainean, hari batetik zintzilik zegoen ezpata bat bezala: " Ez duzu hilko"!
‎Zure bizilekutik ibiltzeko moduagatik edo, iruditu zitzaidan eguneroko lana zela hura kale garbitzaile harentzat, eta, beste alde batetik, bere portaerarengatik edo atera nuen ezagutzen zenutela elkar. Eskua pasatu zion erretratuko kristalari, ispiluaren gainean berriro utzi baino lehen. Gero, zure bizilekutik irten zen bere lanarekin jarraitzeko.
‎Zabaleta zihoan bolantean. Gelditu egin zen haien ondoan, eta lehendabizikoa sartzen zuelarik, enbragea utzi baino lehen," Euzkadi merezi dezute zuek bai, hala esan zidan!".
‎Ugandako Mamasayren ezagutu zuen bertan, eta batera ehun tonako frigorifikoaren atzealdean pasatu zituzten Frantzia eta Ingalaterrarako mugak, Sangatten gaindi. Erroma utzi baino lehen ordea, Prenestinako Fortean egun ederrak gozatuz, sendatu, osatu, sosegatu eta berritu zirela salatu zion Sigmari:
2010
‎Epaileak aurretiazko saioa egitea erabaki du gaur, epaimahai baten eskuetan auzia utzi baino lehen. Lau akusatuak bertan izan dira.
‎Hugo Chavez Venezuelako presidenteak esan du Kolonbiaren kontrako gerra planak berrikusten ari dela, Alvaro Uribe, bere kidea, denetarik egiteko gauza delako, boterea utzi baino lehen (abuztuak 7).
‎Larritasun handiko egoera batean daudenean, esaterako, lehorte gogor batek jo eta beste norabait doazela taldeko bat hiltzen bada, gainerakoek itxaron egiten diote, eta egun batzuk ematen dituzte hura zaintzen. Hildakoa utzi baino lehen, hostoz eta lurrez estaltzen dute. Eta berriro igarotzen badira handik, hostoak kentzen dizkiote, galdutako laguna dela baieztatzearren.
‎Espainian, hipotekek 20 eta 25 urte bitarteko batez besteko amortizazio aldia dute, datu ofizialen arabera. Bizi itxaropena handitzeak ikuspegi berri hori ahalbidetzen du, baina, era berean, bezeroa mailegua bertan behera utzi baino lehen hiltzeko eta, ondorioz, zenbait neurri hartzeko aukera kontuan hartzera behartzen du. Printzipioz, hipotekaren titularra edo titularrak hiltzen badira, oinordekoek erabakiko dute kuotak ordaintzeaz arduratuko diren edo, alderantziz, likidatuko duten.
‎Berriz, Rosalesek inkomunikazio egoeran izan duen tratua ez da jakina. Asteazkenean bertan, Mossos Poliziak Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta, utzi baino lehen Ripolleko mediku batengana eraman zituen Rosales eta Aristegi, herenegun" El Periodico de Catalunya" k jakinarazi zuenez. Bestalde, Zigor Goikoetxea getxoztarraren atzoko atxiloketari dagokionez, Marisa Arrue mehatxatu zuela argudiatuta jarritako zigorretik falta zaiona betetzeko hartu dutela diote albiste agentzia espainolek.
‎Partida hartaz nekatzen hasita zegoen Kepa, pilota usaindu ere gabe egiten baitzizkioten tantoak beste bien artean, bata bestearen atzetik. Aspertuko zirelakoan utzi zien berean segitzen, eta halako batean hasi ziren isiltzen, ez bera nazka nazka eginda utzi baino lehen, hala ere.
‎Kosta egiten zitzaidan hitzak aurkitzea. " Irakurriko dut Obabako liburutegian utzi baino lehen, eta kontatuko dizut", agindu nion.
‎" Errezatu Jainkoak barkatzeko", esan zigun don Hipolitok arratsaldean, elizan bakarrik utzi baino lehen. Hamar bat mutil ginen, denok belauniko, aldarerantz begira.
‎Ikuskizun horren aurrean, zerbait egin behar zuela erabaki zuen Fatimak, eta azkar gainera: Bizargorri bere gutiziak asetzen ohitutako gizona zen, zer esanik ez emakumezkoei zegokienez; azken aldiko ohaide gaztetxoez aspertuko zen itxaropena gordetzen zuen Fatimak, baina, haien ondotik veneziarrarengana joaten baldin bazen, akabo senarra atzera bereganatzeko esperantzak oro; beraz, aukera hori errotik moztu behar zuen, haziari ernetzen utzi baino lehen.
2011
‎Gainera, abenduaren 6an 30 urte betetzen ditu Espainiako Konstituzioak. Jose Bono jarduneko Kongresuko presidenteak bere azken hitzaldia emango du kargua utzi baino lehen. Alderdi abertzale gehienek ez dute ospakizunetan parte hartuko.
‎Mikelek besoak luzatu eta, Lucíak gorputza erortzen utzi zuenean, gerritik heldu zion. Mikelek gerri haren malgutasunaz gozatu zuen, neska trakeski lurrean utzi baino lehen. Une batez bururatu zitzaion filmetakoen antzeko egoera deseroso bat gertatuko zela haien artean, baina Lucíak bere pentsamenduetan galdurik ematen zuen.
utzi baino lehen.
‎kumeei ateratzen utzi baino lehen.
‎Ez ahal du hilko konorte gabe utzi baino lehen!
‎Domingo Montero izateari utzi baino lehen, artistak era grafiko batean irudikatu zuen bere burua. Zero baten moduan zekusan –baliteke, Osama eta Obama legez, Monteroren eta zeroren antzekotasun fonetikoak eragina izatea, ez baitzen alferrik gazteleraduna– Ezkerrean, zenbaki negatiboak lez, sortzetiko izen deiturak zeuden.
2012
‎Identifikazioa eskatu behar zaie, etxera sartzen utzi baino lehen.
‎–Zuri gaizki irudituko zaizu dirua onartzea telebistara joateagatik, ezta? , galdetu zion Josek joaten utzi baino lehen, baina Pablok ez zion erantzun; Josek irribarre egin zuen jarraitu aurretik?. Gauza bat esango dizut:
‎KANDIDOk barre egingo dio. Eta beste ezer esaten utzi baino lehen:
‎Baina nazioarteko presioen handiak hartaratuta, polizia naziak ez zuen hain gizon ezaguna askatu beste erremediorik izan. Gestapoko buruak, ordea, baldintza bat jarri zion psikoanalisiaren aitzindariari, aske utzi baino lehen: firma zezala agiri bat zin eginez ez zeukala ezertaz kexatzeko motiborik, adieraz zezala bost izarretako hotel batean baino hobeto tratatu zutela.
‎Umetako gorpu hartaz akordatu da. Ferekatu egin du alde egin aurretik, etxe atariaren zainketa behin betiko utzi baino lehen. Taberna bateko komunera joan da barruak hustera.
2013
‎Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen ondoriozko babesa kotizatzea eta estalita edukitzea. . Gainera, jarduera uzteagatiko gutxieneko kotizazio aldia beteta gutxienez 12 hilabete jarraian eta lana utzi baino lehen. Ezin da erretiro adina. Egon behar du Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa eguneratua. Jarduera uzten den egunean baldintza hori betetzen ez bada, baina prestaziorako eskubidea ematen duen gutxieneko kotizazio aldia beteta badago, 30 egun naturaleko epea dago atxikitzen diren kuotak. Besteren konturako langileekin gertatzen den bezala, beharrezkoa da:
‎San Lukas eguna zen, eta izen hori jarri zioten portuari. Ontzia utzi baino lehen, bi indio ikusiak zituzten gain batean, adi adi begira. Gain hartara igo zen taldea, baina ez zuten indioen aztarrenik aurkitu.
2014
‎Testu honen konposizio eta inskripzio lanean hitzak zorabiatu egin ditudala lengoaiaren borrokan. Konorterik gabe utzi baino lehen, kontu handiz haiek neureganatu ahal izateko.53 Bilaketa horretan huts egitearen beldurra eta lotsa. Lotsa berriro.54 Ez dut bultzatu nahi.
‎Beste salmenta bat behar dut dena betiko utzi baino lehen.
‎Dena utzi baino lehen ezer lortzeko prezioa jaitsi diozu.
2015
‎Nik uste dut Jaunak oinaze hauek eta gertatzen diren beste tentaldi asko eman nahi izaten dituela batzuetan hasieran eta beste batzuetan azkenean, bera maite dutenak probatzeko eta kaliza edan ahal izango duten eta gurutzea eramaten lagunduko dioten jakiteko, haien eskutan altxor handiak utzi baino lehen. Eta uste dut geure onerako eraman nahi gaituela hemendik Haren Maiestateak, zein txikiak garen uler dezagun; izan ere, hain goi mailakoak dira geroko mesedeak, non lehenbizi geure miseria ikus dezagula nahi baitu haiek eman baino lehen, Luziferrena gerta ez dakigun.
‎Bedeinkatua izan bedi betiko. Haren Maiestateak nahi beza ni desegin nadila Bera gehiago maitatzeari utzi baino lehen.
‎Liburua irakurleen eskuetan utzi baino lehen, Teresak zentsoreei, bere adiskide teologoei, eman behar zien, azter zezaten. Haietako batek oharrez eta urratuz beterik itzuli zion; idazketa berri bat egin zezala gomendatzen dio, gainera.
‎Liburua irakurleen eskuetan utzi baino lehen, Teresak zentsoreei, bere adiskide teologoei, eman behar zien, azter zezaten. Haietako batek oharrez eta urratuz beterik itzuli zion; idazketa berri bat egin zezala gomendatzen dio, gainera.
2016
‎Handik gutxira loak hartu du. Gela utzi baino lehen, bitarte bat hartu du Gorospek, pentsatzeko. Auzia bere esku balego, berea balu eskumena, ez luke zalantzarik edukiko hurrena eman beharreko urratsaz; hor dago untzea baina:
‎Etxean fabrikatzea aukeratzen bada, sosa edo potasa (produktu kaustikoak) erabiliz zaindu behar da, arriskutsuak baitira eta, urarekin nahastu ondoren, «beroa sortzen dute eta erredura kimiko garrantzitsuak eragin ditzakete azalean eta begietan». Hori dela eta, aireztapen egokia duen gela batean egitea komeni da, eskularruak eta begi babesa erabiltzea, eta alkalinoa (sosa edo potasa) gehitzea pixkanaka pixkanaka uretan, hozten utzi baino lehen.
‎—Gauza bat kontu hau utzi baino lehen esan zion Carlosek furgonetatik jaitsi eta sukalde barrura begiratuz. Bertan ez zegoen inor, ezta Doro bera ere.
‎Carlosek kafe kikara eraman zuen ezpainetara. Berriro mahaian utzi baino lehen oso jestu serioa zeukan aurpegian.
‎" Bere ezaugarri naturalak ez ezik, eguzkiak badu gauez mundua gobernatzen duten izaki gaiztoak uxatzeko indarra ere. Aztiak mugitu ezinik geratzen dira eguzkiak ustekabean argitzen baditu bere ofizioko tresneriak alde batera utzi baino lehen. Naturaz gaindiko hainbat izakik, jendearen gainean duten ahalmena eta indarra galtzen dituzte eguzki izpi batek jotzen baditu.
2017
‎Ondoren Hotel du Palais ikusgarria ikusi genuen kanpotik. . Hotel honetan ez zen inor sartzen odol noblekoa ez bazen, sotoetan artxibategi sekretu bat zutela kontatzen da eta han begiratzen zutela bisitariari sartzen utzi baino lehen?, gogoratu nien. Haitzetako Amaren irudira joan ginen segidan.
‎Talde erdi sataniko bateko kideak omen ziren, larru beltzez jantzirik joaten zirenak. Itxuraz, Ordokin egin zuten geldialditxo bat Izpegiko portutik Baztan utzi baino lehen. Zurrumurruaren arabera, poliziak Ordokin bildu zituen hezurrak emakume batenak ziren, motorzaleek bahitu, bortxatu eta erail zutena.
‎Gauza orijinalak, berritzaileak, kanpaina batean sekula entzun gabeak esateko eskatu nion. Bere lana hautsak harrotzea zen, gutaz hitz egitea lortzea, botorik sekula eman gabeek ere birritan pentsatzea aukera berri bat pasatzen utzi baino lehen. Sistemaren ertzetan edo kanpo aldean zeuden guztiak hurbil zitezen behar genuen Dylan.
‎XIX. mendean, jadanik Bakuninek erraten zuen sozialismoa askatasunik gabeko presondegia zela... Beraz, aitzinetik jakin zuen zer izanen zen estalinismoa, eta nik partidua utzi baino lehen ene kontuak zuritu nituen komunismoarekin.
2018
‎Pilotariek, jokoan zihardutela ere, erne egon behar zuten aurretik adostutako edozein abisutara, eskailera barrena taponatzeko. Funtzionarioa aurrera jotzen saiatzen bazen, otu ahal zitzaien guztia egin behar zuten, hiltzea barne, hari aurrera pasatzen utzi baino lehen. –Komandantearekin?
‎Ezusteko zerbaitegatik azkar eta zuzen bertarantz bazetorren, jaitsiera zaintzea zegokionak bere burua hiltzat jaurti behar zuen eskailera barrenaren kontra, estropezuz edo bat bateko konorte galtzez. Edozer (ez edonola), funtzionarioari delitugunera azkar iristen utzi baino lehen. Normalean, funtzionario biak kontrolean egoten ziren.
2019
‎Larritasun handiko egoera batean daudenean, esaterako, lehorte gogor batek jo eta beste norabait doazela taldeko bat hiltzen bada, gainerakoek itxaron egiten diote, eta egun batzuk ematen dituzte hura zaintzen. Hildakoa utzi baino lehen, hostoz eta lurrez estaltzen dute. Eta berriro igarotzen badira handik, hostoak kentzen dizkiote, galdutako laguna dela baieztatzearren".
‎–Philipp Langi galdetu zeniokeen hori, erantzun zion Cervenkak?, mundu hau urka bilurrez eta ezkutuan utzi baino lehen. Hura zen enperadorearen isil mandataria kontu horretan; nik ez nekien ezer.
‎Sindikatu abertzaleko kideek gogorarazi dute langileek hainbat aldarrikapen zituztela: “artikulu sozial guztia definitzen amaitzea lanuzteak bertan behera utzi baino lehen, lanegunetako orduak gutxitzea eta aurreko proposamenarekiko hobekuntza ekonomikoa egotea”.
‎Azken kasu osoa, esan nahi dut. Detektibe agentzia erabat eta betiko utzi baino lehen, beste batean hasia nintzelako lanean," homeopata eroen kasua" deiturikoan.
‎Irakurzale porrokatua zen antza eta, azkenaldian, ipuin sorta batekin zebilen tematuta. Atsegin ditut, oso, narrazio laburrak, eta nire zaletasuna adierazi nion, baina inori utzi baino lehen burutu ezinik zebilen kontakizun bat amaitu nahi omen zuen.
2020
‎Antzerkia, sinbolikoki nahi bada, 2 libururekin dago ordezkatuta (%2, 15). Estadistarena egiteari utzi baino lehen, aipatu nahi nuke iruzkindutako liburu gehien gehienak 1980 (25, %26, 88), 1990 (30, %32, 25) eta 2000 (29, %31, 18) hamarkadetan argitaratutakoak izan direla, eta autoreez ari bagara, 50etan (18, %29, 03) eta 60etan (20, %32, 25) jaiotakoak nire hamarkadako, hots, 80etako idazle bakarra sartu dut; ez garela hain arkeologikoak, alegia.
‎Nere eskuetan utzi baino lehen, kapaz da hori iloba akabatzeko.
‎Bego Gainza langilearen hitzak dira. Donostiako Emakumeen Etxeko goiko solairuan dago, elastiko morea jantzita, eta kazetariaren lehen galdera bukatzen utzi baino lehen hasi da solasean, haserre: «Martxoaren 8a guretzat egunero da, ez urtean behin».
‎Hori izan zen bere alderdiak, PPk, alegia," 16/ 2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzkoa" legearen aurkako errekurtsoa jarri, aplikazioa galarazi eta legea Auzitegi Konstituzionalean utzi baino lehen.
‎Bien bitartean, sukaldean berotzen dauka argizaria ur bainuan kazola txiki batean. Espatula txiki batez zabaldu du ezpain gainean, eta hozten utzi baino lehen kendu du tiraldi batean. Krema pixka batez igurtzi du gorritasuna ezabatzeko.
‎Lorraine etxera itzuli zen arratsaldean. Giltzak mahai gainean utzi baino lehen, esan zuen: Garbigailua al da hori?
2021
‎Manu kasuen txostenak osatzen ibili zen eta konturatzeko joateko ordua zen. Rakelekin hitz egin zuten bulegoa utzi baino lehen, baina ez zuen bahitzaileen berririk eta orduko ez zekien noiz eta nora eraman zuten dirua.
‎“Horietako bat bihurtzeko arau erraz bat hiru akatsak onartzea da: ahalik eta produktu gutxien erabiltzea (murriztea) eta behin baino gehiagotan aprobetxatzea (berrerabiltzea) edukiontzi egokian utzi baino lehen (birziklatzea) ”, aholkatu du San Pablo CEU Unibertsitateko irakasleak. Bestalde, adituak gehitu du bilgarriak, ontziak eta poltsak murriztu behar direla: “Ohitura batzuk aldatu behar dira, hala nola oihalezko poltsak erabiltzea, frutak eta barazkiak soltean erostea, bilgarri plastikoak dituzten produktuak baztertzea eta beti material biodegradagarriak aukeratzea”.
‎Zazpi mila lagun inguruk osatutako giza katean murgildu zen handik gutxira, eta, bizitza duin baten esperantzan, Estatu Batuetara eramango zuen ibilbide luzeari ekin zion. Muga atzean utzi baino lehen, ordea, Guatemalako gobernatzaileek prebentzio egoera ezarri zuten. Zirudienez, migratzaileen karabanak arriskuan jar zitzakeen biztanleen bizitza, askatasuna, justizia, osasuna, bakea eta ondasunak.
‎–Ez izan presarik –esan zidan komuna utzi baino lehen. Dutxa azpian segitzen nuen nik lelotuta– Zure etxean bazeunde bezala!
‎Duela bospasei urte hasi ziren harremanetan, amak aita utzi ondoren, edo amak aita utzi baino lehen. Askotan uzten da harreman bat beste harreman bat jomugan dagoenean.
‎Euskal iraultzaileak 1990 arte izan ziren sandinistekin, egiteko armatu edo seguritatekoetan, eta Nikaraguako autoritateen babesa ukan zuten. Boterea utzi baino lehen Ortegaren gobernuak nazionalitatea eman zien 20 bat militante euskaldunei, hain segur haien etorkizuna segurtatzeko borondateaz.
2022
‎Gertakari historiko honen urtemugak balio behar omen du, Nafarroarako eta Euskal Herri osorako askatasunaren eta subiranotasunaren beharra aldarrikatzeko. " Duela 500 urte gure arbasoek Noainen gure independentzia berreskuratzeko azken guduka egin ondoan, Amaiurreko gotorlekuan gudukatu ziren, gure herria, lurrak, ondarea, hizkuntza, kultura eta bizitzeko modua indar okupatzaileen eskuetan betirako utzi baino lehen, gazteluan bere altxor handiena, bizitza, entregatuz".
‎Zaldiak ez bezala, behiak eta ardiak ziren gauero itxitura eta artegietan biltzen zituzten animaliak. Egunero jetzi egiten zituzten behiak eta ardiak larretan aske utzi baino lehen eta egunaren bukaeran berriro. Unai eta artzainen lan nagusia gazta egitea zen.
‎Joaten utzi baino lehen, kondeak poema batzuk irakurtzeko eta horiei buruz mintzatzeko eskatu zion Azenariri. Ziur asko gaizki irakurtzen zuelako eskatuko zion, baina eman zituen arrazoiak Azenariren ahoskera eta literaturaren ezagutza izan ziren.
‎Nik ere ez dut ligatzeko gogorik... Bide batez, bakean utzi baino lehen esango dizut Patxi Aranbarri naizela, zerbaiterako laguntza behar izanez gero kontuan izateko. Patxik irri xume bat ezpainetan, buelta egin eta joatekotan zegoenean emakumeak erantzun zion.
‎ugaldu egiten dira txakurren eta katuen egoitzak, baina karraskariak ez dira hain ohikoak. Harekin zoazenean, jarri arreta instalazioetan, eta ikusi nola bizi diren animaliak, zure laguna lau hankaz zaintzen utzi baino lehen.
‎Gero liburua irakurtzen ari zen emaztearen oihuak berretsi dizu baietz, ederra dela, mutil lagunari dei egin baitio ikustera atera dadin. Mutilak argazkia atera nahi izan dio, begiei haren ederraz gozatzen utzi baino lehen, eta gorria more bilakatu da, eta gero desagertu. Sakelakoaren kameran laranja itsusi bat gelditu izanen zaiola pentsatu duzu, mutila efektuz konpontzen saiatuko dena, hain segur.
‎Irribarrea makurtu zaio gero, bere buruari oroitzapen ederraz gozatzen utzi baino lehen. Gertakaria etorri zaio berriz, supituan, eta ez dator bat Lekeitioko portuko kresal usainarekin:
‎Neure denda edukitzen utzi baino lehen.
2023
‎Gure etxean bazen larru marroizko mihitxo bat, mehe mehea, urrekoloreko harizko greka polit bat zuena. Aitak, eta amak eta haurrek, irakurtzen ari ziren liburua utzi baino lehen, orrien artean sartzen zuten, noraino iritsi ziren gogo ratzeko. Horren ordez bazuten orriaren ertza tolestea, baina hori eginez gero hondatu egiten dira liburuak, eta gure etxe an zaletasun handia dago liburuetarako.
‎Beherantz hastearekin batera entzun zituen igogailuko zulotik zetozen txikienaren negarrak, atearen danbatekoak soilik bigundu zizkionak. Eskuarekin xukatu zuen begi ertzean pilatu zitzaion malkoa, masailean behera erortzen utzi baino lehen, eta kalera atera zen. Joder, ezta Madagaskarrera joatekoa balitz ere...
‎Auto bat ihesean, eta atzetik beste hainbat hari segika. Jazarpen betean abiatzen da The Thief, His Wife and the Canoe telesaila, zazpi urte atzera egin eta istorioaren abiapuntua agerian utzi baino lehen. John Darwin irakasle eta espetxe funtzionario izandakoak kanoa bat hartu, itsasoan desagertu, eta hil izanaren itxurak egin zituen 2002an.
‎Ulertu emozioa. Azken abestia da taula zuri utzi baino lehen, talde nagusiari... Honetarako jaio nintzen, ta honengatik hilko naiz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia