2009
|
|
Ezkontzan oparitu ziguten botilaren barruko itsasontziaren maketa bezala, behin barruan zabaldu ondoren, jada ez dago hura handik ateratzerik. Eta botila barruko itsasontziari begira, geure buruari hura han barruan nola demontre sartu ote duten galdetzen diogun bezala, horrela gertatzen da sekretuekin, traizioekin eta gure barruan
|
urteen
poderioz korapilatzen diren guztiekin. Egun batean zeure buruari galdetzen diozu nola demontre sartu ote diren horiek barruan, nola egin diren hain handi, nola hazi diren hainbeste.
|
2010
|
|
Katedralaren tribuna eta dorreetatik gerra paisaia eta soldaduak ikustea zuen gustuko. Tenore hartan ezin zuen asmatu borroka
|
urteen
poderioz, harrizko demonio eta deabruen artean ikurtzat hartutako gau-enara bere bizitza onirikoan sartuko zirenik. Bertzalde, uso zuri eta saguzar beltzaren arteko loturan zatitze samingarria agerian dago.
|
2012
|
|
Eguneroko higiene errutina, beti ordena berberean. Abluzio gorrotagarritzat nituen, baina
|
urteen
poderioz ohiko prozedura bihurtzea lortu nuen. Oinetako azkazalak moztea edo hankartea depilatzea bezalakoxeak ziren.
|
|
Baina jabetu nintzen hura ez zela naturala, ezin duela nork bere burua luzaroan menperatu. Gizonen konplimendu eta hitz ederrak haragiarekin batera zimelduko ziren
|
urteen
poderioz. Beldurra ematen zidan pentsatzeak noizbait utziko ziotela gizonek nire gorputza desiratzeari.
|
|
Gaztetan komunista nintzela pentsatzen nuen, ezkertiarra eta berdintasunaren aldezlea. Baina
|
urteen
poderioz desengainatu egin naiz, hainbat gerrate eta diktadura ikusi eta etsi egin dut. Ideologia guztiak utopikoak direla konturatu naiz, anakronikoak, egungo errealitatean bideragarriak ez diren teoriak.
|
2013
|
|
familia harmoniatsuak, anai arrebak lagun minenak balira bezala azaltzen diren eszena perfektuak, irribarrez eta besarkadaz betetako argazki ederretan, eguzkipean egindako bazkariak irauten duen bitartean. Eta, espektroaren beste muturrean, urteak elkarri hitz egin gabe daramatzaten anaia arrebak erakusten dizkigute, gehienetan arrazoi zehatz bat gabe,
|
urteen
poderioz hoztu den eta zergatia kuestionatzea arraroa litzatekeen egoera batera iritsita daudenak. Betiko moduan, bi horien tarteko egoeraren batean identifikatzen da gehiengoa.
|
|
Garai batean aita Iliodor Trufanov eta Rasputin lagun handiak izan ziren. Baina,
|
urteen
poderioz, ikusirik Rasputinek lortu zuen boterea, ikusirik Rasputin edozein unetan sar zitekeela Neguko Palaziora ere, eta baita Tsarskoe Selo palaziora ere, eta bertan Nikolai II.a tsarrarekin eta Alexandra tsarinarekin guztiz adiskidetuta zebilela, eta ikusirik bera baztertuta geratua zela, inolako botererik gabe, bada, izugarrizko gorrotoa hartu zion Rasputin garai bateko lagunari.... Orain bere etsai amorratua zen.
|
|
Ikastetxe prestigiotsuenetan hezi zuten mutikoa, seme bakarra. Eta ederki preparatu zuten nonbait,
|
urteen
poderioz familiaren boterea handitu eta sendotu besterik ez baitzuen egin.
|
|
Helburu zuten beste lurralde hartatik, amesgaiztoetan gogoratzen zutenez, bortizki eta herraz arbuiatu bazituzten ere. Baina amona Auroraren gogoa,
|
urteen
poderioz handitu zitzaion herrimina, horren guztiaren gainetik zegoen.
|
|
Batzarrak ugaritu ziren herriz herri, eta jabetu ginen ordura arteko ohitura guztiak errotik aldatu behar genituela. Errefuxiatu bakoitzak,
|
urteen
poderioz, inguru bat landu genuen. Aldatu beharrak ziren ordura arteko ohiturak.
|
2014
|
|
Edo zer axola dio jada. Badira galderak
|
urteen
poderioz indarra galtzen dutenak eta hau horietako bat da, antza. Denbora pasatu da.
|
|
esan eta muxua oparitzen zioteneko garaia agortu da. Badaki,
|
urteen
poderioz, harremanak kamusten joaten direla, konfiantzaren izenean hitzek pisua galtzen dutela, eta keinuak, konplizitatezkoak ez ezik, mehatxuzkoak bilakatzen direla. Baina errespetua galtzea, besterik da.
|
|
Bi aukera dituela otutzen zaio Leireri: gertatutakoa ahanzten ahalegintzea,
|
urteen
poderioz lortuko lukeena; edo salaketa jartzea.
|
2015
|
|
Haren erdian, urmaeleko urak berritzeko lanak egiten zituen igel itxurako iturria, herdoilak jaten hasia. Puztua eta guzti zegoela zirudien,
|
urteen
poderioz irentsitako euliz lehertu balu bezala. Dena zegoen utzia.
|
|
Hau, pilatzen joan ziren txanponak eta txartelak zirela eta, apurka apurka hondatzen joan zen, bere jatorrizko forma guztiz galdu zuen arte. Gizon zuhurrak, hala ere, bertan egiten zuen lo, ez baitzuen berri bat erosi nahi; hala,
|
urteen
poderioz, lotarako postura hain txarra zuelarik, konkor handi xamar bat atera zitzaion.
|
|
Baina Mariluzek hor altoa eman zidan: hori ez zen bideragarria, nola edo hala ohartuko zinen gezur horretaz,
|
urteen
poderioz, askoz okerragoa izanen zen hori epe luzean. Eta erdibidea aukeratu zuen.
|
|
Gaztetan Parisera joandako tenore gartsu bat. Lagunari mundu lirikoan zorte handirik egokitu ez nonbait, baina Pariseko operako zuzendaritzan postu garrantzitsu bat lortu zuen
|
urteen
poderioz. Ez zuen inoiz abesten, apenas agertzen zen berak kudeatzen zituen espektakuluetan, baina bulego handi bat zuen Bastille plazan bertan, eta inoiz ikusi ez genuen duplex inbidiagarri bat 18 arrondissementean.
|
|
Zer zentzu du biziak? Horra... galdera xume askoa;
|
urteen
poderioz sortzen zitzaizun. Errebelazio handia ez zen egundo iritsi.
|
|
–Ume lotsagarriak, esan zuen Ramsay andreak, hasperenka. Williamek esan zuen puntualtasuna dela
|
urteen
poderioz bakarrik eskuratzen den bertute txikietako bat?. Orduan ere nahiko lan, esan zuen Ramsay andreak, betegarri moduan soilik, William neskazahartzen ari zela pentsatuz.
|
|
Mundua zain neukan kanpoaldean eta ez nuen itxaroten jarraitzeko asmorik. Denbora luzeegia iruditzen zitzaidan, etxean eta eskolan esaten zidaten bezala, ikasiz eta
|
urteen
poderioz ezagutuz joateko. Entzutetsu eta boteretsu izan nahi nuen, galdera ororen erantzunak aurkitu.
|
|
Han ibiltzen omen zuan, handik eta hemendik senda-belarrak biltzen, gero bere kasa kurak egiteko. Asko joaten zituan harengana, baserritarrak gehientsuenak, eta, egia esateko,
|
urteen
poderioz famatua egin zuan.
|
|
Nondik zintzilikatu jakin ezinik ibiltzen ziren beti, eta hau ere etxe sarrerako armairutik zintzilika jartzen zuten jeneralean, eta aingeruaren sokari eusten zion txintxeta, kometaren buruaren eta isatsaren artean josten zuten. Noski, kometa erditik puskatu zen
|
urteen
poderioz: burua alde batera eta isatsa bestera.
|
|
Urte askoan Beoten neskame egona zen Ramona. Etxekoa egin zen
|
urteen
poderioz, neskameekin eta morroiekin baserrietan maiz gertatu izan den moduan; behin neskazahartuta tabernako lanetan laguntzen zion Amari, eta hura hil zenean Mariari. Gerora ere, Ondarroan, Mariaren ondoan aritu zen lanean.
|
|
Hiriart Urruty apezarekin batera, apez eta notable askok euskarari atxikimendua bazioten, ideia berrien kontra euskera gerizagailu bat izanen zelakoan.? Baina ideia berriek (munduaren egituratze berriak, azken buruan), bide egingo zuten apurka apurka,
|
urteen
poderioz azkenerako harria zulatzen duen euri tantaren gisan. Horri gagozkiola, Xabier Mendiguren Elizegi eta Koldo Izagirreren aipu hau ere argigarri dugu (1998:
|
2016
|
|
Horregatik, gauez, galdu egiten gara garrasian, ezin dugu larrurik jo izar baten printza piztu gabe. Umearen izua ez da sendatzen
|
urteen
poderioz, umearen izua ez da inoiz sendatzen. Iluntasuna heriotza baita, eta Goethek horrexegatik eskatzen zuen argi gehiago zendu zenean, munduko argitasun guztia, noizbait atseden hartuko bazuen.
|
2017
|
|
Eskuan liburu, kataloxa edo piku batekin, baina pikondoaren adar sendoenean erdi etzanda beti. Bazirudien adar hura bere gorputzera egina zegoela, edo alderantziz,
|
urteen
poderioz osaba Lukasen enborra egokitu zela adarrera. Dela bat dela bestea, gustura egoten zen han osaba.
|
|
Andere Hortenseren txima soltea sutan jarri zen eta zaflaka abiatu zen arratseko brisararen mende, sutea aldameneko buruetara karreatu nahirik bezala. Haren bular erdi ageriak, haren belaun bereizi eta
|
urteen
poderioz gixenduak, haren lepoko tximurrak, haren mokasin higatuak... oro zen urrez estali.
|
|
Soinekoa, kolore erregetiar eta hilzorikoaz, goibelki jausten zitzaion sorbalda gainetik, bular erorietan behera, eta sabelaldean estutu ondoren berriro jausten zen, apur bat tropoilotuz udaberria eta eguraldi epelak aurreratu ahala banaka banaka kenduko zituen azpiko arropen gainetik. Garai batean handia izandako andrea zen, baina orain bere eskeletoa azal hustuaren zimur erorietan bilduta altxatzen zen, sabel ia hidropikoaren gainean berriro tenkatzen zen azalean, muskuluak eta ehunak egunen edo
|
urteen
poderioz ahitutako kemen edo indar haiek izan balira bezala, eskeleto garaiezina bakarrik gelditu zen arte zutik, erruina edota mugarri bat bezala errai logaletu eta iragazgaitzen gainetik, eta haren guztiaren gainean aurpegi abaildua, hezurrak haragiaz kanpora baleuzka bezala, egun hasi berrirantz altxatuta aldi berean fatalista eta harridurazkoa zen espresioaz, desilusio bat hartu duen umearena...
|
|
Artearen mundua gustatzen zitzaidan eta gerturatzeko modu bat izan zitekeela pentsatu nuen. Profesionalak ohitu egiten dira biluzik posatzen,
|
urteen
poderioz bigarren azal bat egiten zaie eta ingurukoen begiradak irristatu egiten zaizkie gainetik, ez dute sufritzen. Baina ni ume bat nintzen artean, babesik gabe sentitzen nintzen eta margotzen ari zirenen begiradak nire barruraino sartzen zirela sentitzen nuen.
|
|
Edozer gertatuta ere, negar egin arren, beldurrez blai sentitu arren, sendo mantentzen zarelako. Zure sustraiak lurpean handitzen doazelarik,
|
urteen
poderioz adarrak luzatu, hostoak biderkatu eta loreak kolorez bete zaizkion zuhaitz sendoa zara, ama.
|
|
Bere sentimenduak gorputzean gordetzen ditu, barruan, ezkutuan, bera konturatu ere egin gabe. Eta horrela doaz,
|
urteen
poderioz, sentimenduak erraien artean metatzen usteltzen kirasten, eta birikei sabelari hesteei giltzurrunei bultza egiten. Marruskadura zakarra bihotzean.
|
|
Ondo zegoen, nire ustez,
|
urteen
poderioz horrelako txorakeriak desagertu ez izana. Izan ere, horrelako umorea duen jendeak edo bikotearekin bizi izan ez denak baino ez du bonba isurtzen beste norbait dutxa hartzen dabilela.
|
|
testuak sortu ziren garaian kokatzeko eta ulertzeko eskubidea lehenik, eta egileak berak egindako aldaketak onartzeko edo gaitzesteko eskubidea bigarrenik. Antologia honetan lehen bertsioa hobetsi dugu beti, baina
|
urteen
poderioz egileak egindako bertsioak ere eman ditugu, bilakaera baten adierazgarri direlako eta, bidenabar, irakurleak alderaketak egin ahal izan ditzan bere iritzia osatuz.
|
2018
|
|
Pieza baten parean tokatu ziren Jon eta Miren eta segituan ekin zioten museo eta turismo guneetan hain sarri ikusten den halako giza tetris horri, pauso bat honantz beste bat harantz, ez oztopatzeko inoren begiradaren biderik, Miren berehala konturatu zen eta itzulingururik gabe agurtu zuen, aspaldiko, eta azaldu zion. Jonek harritu plantak egin zituen hasieran(
|
urteen
poderioz bikaindua zuen itxura hura, ezaxola dotore bat, hoztasun misteriotsu bat, kanpokoaren kezkarik ez duenarena, barnekoa hain baitzaio zirraragarri?), baina etorri zitzaion azkenean, bai, egia, aspaldikoa.
|
|
Dena ikusi duenaren zinikotasuna. Agian neutraltasuna adierazteko bere estrategia da,
|
urteen
poderioz findua. Bost emakume eta lau gizon.
|
|
udalak eta Alarde Fundazioak helegiteak jarri zituzten, baina ez zuten aldaketarik lortu. Hala ere,
|
urteen
poderioz Jaizkibelekiko ezinikusiaren sinbolo bihurtu diren tresnak asmatu zituzten alarde baztertzailearen aldekoek: plastiko beltzak.
|
2019
|
|
Goiko solairuan pertsianarik ez zuen leiho bakarra errezel batzuek estaltzen zuten eta ezinezkoa zen barruan gertatzen zena ikustea, baina, halere, Leirek bazekien norbait begira zeukala. Bere irudimena izango zen akaso, baina iruditzen zitzaion itzal fin bat islatzen zela
|
urteen
poderioz horitzen hasitako oihalaren gainean.
|
|
Han, garabiak arrain lonja berria eraikitzen hasiak ziren lekuan, leihorik gabeko eraikin itsusi bat begizta zitekeen. Hizki batzuk falta zitzaizkion, utzikeriaren eta
|
urteen
poderioz galduak, baina oraindik aise irakurtzen zen zer jartzen zuen: Bacalaos y Salazones Gran Sol.
|
|
Lehendabizi, apaizaren esku erraldoiak sentitzen ditu bere paparrari helduta; zenbait astinaldi gogorren ondoren, lurretik arrastaka, gelatik kanpora ateratzeko segidan. Une batez Joxe harritzen da, apaizak,
|
urteen
poderioz, ile zuriak ugaldu eta lehengo gorputz kankailua maskaldu arren, itxuraz indar pizarrik batere ez galdu izanaz. Egiaztapen hau, bere buru nagiak ernatutako bat bateko burutazio llaburra, bristada iheskorra baino ez da, elizaren areto nagusian zehar lurretik baitarabil orain aita Gabrielek, deslotutako hezurrez betetako zaku baten gisara, ate nagusiraino.
|
2021
|
|
Halako batean, sareak hedatzen hasi zen eskifaia. Haien larru beltzarana izerditan distiratsu, benetan pentsa zitekeen eguzkiak gorritu ziela
|
urteen
poderioz. Hola behar zuten diseinatuta, ordea.
|
|
Esperientziak dio hobeto funtzionatzen dutela soluzio batzuek beste batzuek baino, iraunkortasun eta mantenimendu maila hobea dutelako, gehienbat. Pentsa dezagun gaur egunera arte iritsi zaigun arkitektura historikoa ondo eraikitakoa izan dela, hau da, ingurura ondo egokitu dena eta bere iraunkortasuna
|
urteen
poderioz frogatu ahal izan duena. Euskal arkitektura tradizionaletik errespetatu den elementua da.
|
|
|
urteen
poderioz, ziurrak gure musuak
|
2022
|
|
Egurrezko pasarela xumeak dira, batzuk
|
urteen
poderioz makotuak, itsasadarrean barneratzen direnak ehunzango segailen modura. Gaur goizeko itsasgorak ozta ozta uzten ditu agerian haien hankak, zeinak urezko ispilu batean galtzen eta islatzen baitira.
|
2023
|
|
Sasirik ez zen ageri bide bazterretan. Herritarrek aldiro garbitzen zituzten auzolanean, eta garaian garaiko lokatz eta hautsak izan ezean, burdinazko gizonen egunetan bezain txukun zeuden;
|
urteen
poderioz eta ehunka milaka oinatzek higaturik, urraturik.
|
|
Herri margotuko kideek errespetu osoz hartu zituzten bidaiariak, zeinak oinutsik sartu ziren tribuaren bihotzera. Eraikina kanpotik zirudiena baino handiagoa zen; barruan ez zegoen apenas altzari edo apaingarririk, eta egurrean zizelkaturiko irudiek halako itzal bat ematen zioten; herri oso baten historia duina,
|
urteen
poderioz landua. Eguna iluna izanagatik ere, nahiko argi sartzen zen oraindik horretarako egindako zirrikituetatik, itzalekin borrokan.
|
|
Gaztetan alderdi komunistako bazkide egin zen, baina nahiago izan zuen bere denbora sindikalismoari eskaini. Baietz,
|
urteen
poderioz epeldu zela bera ere, ezkerreko ukabila guritu zitzaiola, apur bat burgestu zela, baina ez zela gauche caviar bihurtzeraino amildu eta kontzientzia sozialari adi egoten jarraitu zuela.
|
|
Gainerakoa badakizu. Oposizioari eta hedabideei sinestera,
|
urteen
poderioz gure sailean" irregulartasunak" hasi ziren," nahierara adjudikatutako kontratuak" egin ziren. Benetan diotsuet ez zela iruzurrik izan, nahita ez behitzat, eta latz egin nuela lan.
|
|
Eskualduna k bilakaera esanguratsua izan zuen bere bizialdi luzean(): frantsesa nagusi zuen hedabide elebidun zena ia euskara hutsekoa bihurtu zen
|
urteen
poderioz, eta jatorriko kazetaritza guztiz ideologikotik kazetaritza informatiboagorako bidea ere egin zuen. Herritako berri laburrak, informazio politiko eta ekonomiko sakonak, ekitaldi erlijiosoen kronika xeheak, gerra kronika biziak...
|
|
Bada, sahararrak,
|
urteen
poderioz, ohitu egin dira ikustera nola nazioarteak etengabe urratzen duen nazioarteko zuzenbidea. Badakite Makhzen aren, estatu sakonaren, tentakuluak luzeak direla eta interes ekonomikoak zintzotasun politikoaren eta giza eskubideen gainetik daudela.
|
|
Sahararrek,
|
urteen
poderioz, ironia bihurtu dute kontraesan hori. Minursoren R-a erreferendumari dagokiola gogorarazten dute, eta, ondoren, txantxetan, UN letrei eman dieten esanahi berria aipatzen dute:
|