2017
|
|
Ez onartu hedabide handien eta agintarien agindu bidegabeak"." Zein eskubide daukagu gaizki egiteko ondo egin daitekeena? 2011n eraikitze lanak lehen aldiz hasi zituztenean bezala, orain ere, sei urte beranduago milaka gipuzkoar errausketari ezetz esaten ari zaiela gogorarazi dute Errausketaren Aurkako Mugimendutik," txarra delako osasunarentzako, ingurumenarentzako, ekonomiarentzako eta enpleguarentzako". Gaineratu dutenez, sei urteotan Gipuzkoan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira hondakinen kudeaketan;" Gipuzkoa osoan zabaldu da hondakinentzako kudeaketa sistema hobea, merkeagoa, enplegu gehiago sortzen duena, garbiagoa". Horren adibide moduan jarri dute, usurbildar eta donostiar batek
|
urtean
sortzen duten erreus kopuruaren artean dagoen aldea. Usurbildar batek 60 kilo erreus sortzen ditu urtean, donostiar batek usurbildarraren laukoitza baino gehiago, 281 kilo urtean.
|
|
Nahiz alternatibak badauden. " Badira eta mahai gainean daude errefusa tratatzeko modu osasungarriagoak eta merkeagoak", gogorarazten dute. Gipuzkoak hondakinak egoki kudeatuko balitu," Gipuzkoan
|
urtean
sortzen diren 155.000 tona errefus, 50.000 tona bihurtuko dira. Hau tratatzeko 200.000 tona erretzeko gaitasuna duen eta 1.000 milioi baino gehiago kostako zaigun erraustegia eraikitzea burugabekeria da". Larunbateko manifestazioko deitzaileek Europako legediak 2020rako agindua duena gogoraratzen dute.
|
2019
|
|
" Musikalki, rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014
|
urtean
sortuak, bi disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2018 urteko “Hazi Beltzak” izeneko lana. Bigarren emaitza Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan da Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara.
|
2020
|
|
Bisita honen harira Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) berri eman duenez," uda ostean", egutegia eskutan iraila aldera martxan jarri nahi dute %100ean hondakinak errausteko azpiegitura. Batzarkideek, bisitan zehar erraustegia eta Tratamendu Mekaniko Biologikoko (TMB) planta bisitatu zituzten. GHK ren esanetan," TMBak 162.000 tonako edukiera du guztira, eta Gipuzkoak
|
urtean
sortzen dituen gainerako hiri hondakinen batez besteko 135.000 tona kudeatuko ditu, nahasita datozen material birziklagarrien% 8 eta% 10 artean berreskuratuz (paper kartoia, plastikozko ontziak, burdinazko metalak eta burdinazkoak ez diren metalak). Ondoren, hondakinak biolehortze instalazio batera igaroko dira, pisua eta bolumena murrizteko, eta balorizazio instalazioko energia ekoizpena eraginkorragoa Balorizazio Energetikoko Plantak (BEP) urtean 160.000 MWh sortuko ditu, 45.000 etxebizitza eta 130.000 pertsona inguru energia elektrikoz hornitzeko adina energia"." GHK k kontratu bermeak egiaztatzea besterik ez da geratzen" GHK ren lehendakari eta foru ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensioren esanetan, Zubieta gaineko azpiegiturekin, besteak beste hondakinak erraustuz" zabortegien aroa behin betiko" gainditu du Gipuzkoak. Azaroa amaieran abiaturiko probaldi fase honetan zehar, hilabeteotan sarritan ikusi da kea zeriola Zubietako erraustegia.
|