2019
|
|
Gainera, indarrez jotzen zuen. Buru soila izanik peluka potxolo bat zeraman buruan eta
|
urte
pila disimulatzen zioten. Indarrak, berriz, oraindik bete betean.
|
2020
|
|
Joel naiz. Eta nire oroimena miragarria ez bada ere, orain dela
|
urte
pila elkar ezagutu genuela esango nuke, biok oso gazte ginenean, eta lagun komunen bitarteko gizarte harremana izan genuen. Denbora asko igaro da, jende asko eta aurpegi asko.
|
|
Lasai, mutil, sinesten dizut, badakit kristau guztiok ez digutela halako kalamidaderik opa, ez luke zentzurik hainbeste mendetan elkarrekin bizi eta gero, egon behar da halabeharrez zu bezalako juduzaleren bat begi bistan dago neska honek nire Sara bezain zorrotz eta zirtolaria dela, nik uste ere berak aukera ematekotan ederto konponduko garela. Egia esan, kanporaketa aspalditik espero genuen, esan liteke aldez aurretik iragarrita dela, badira
|
urte
pila antzeko neurriak edo legeak sortzen ari direla Torquemala malapartatu hori bezalako elizgizon konbertso sasikoak. Orain arte, ordea, Gaztelako erregeen babesa genuen saskikumeon eskariei aurre egiteko koroaren altxorra ginen aldetik.
|
|
Arrano beltza gidoin dutenengandik arrapostu egin dut nik ere betoskoa erakutsi nahian badira
|
urte
pila gu denok izorratzen ari direla etengabean. Ni behintzat potroetaraino nengoen eta alde egitea erabaki dut hiriko harresietatik at kanpoko haizea zer nolakoa zen asmatu zein gozatzearren azken honi guztiz maltzurra izan nahi duen irrifarre bat gaineratu diot.
|
2021
|
|
Izarra mendiaren magalean eta itsaso zabalera begira ere dagoen gurasoen etxeko egongelatik Steinwick piano handi eta eder horretan joka jarduten nuen aldiro, erauzitako notak itsasora bertara isuri nahian edo, egunen batean zeharkatuko nuen itsaso zabalera jaurtikitako soinuzko mezuak izan balira bezala. Gaur egun, orain dela
|
urte
pila atzerrian bizi naizela, edozein hiritako kontzertu batean nire painoa joka, sarri askotan ere nire gurasoen etxe aurrean entzule bakarra nuen itsaso zabal eta goxoa gogora ekarri ohi dut. Orduan ere Luzaro jarraian gogora etortzen zait, etxe atzean genuen Izarra haitza, inguruko pagadi sarri ederra eta nire gurasoen etxetik gertu gertu, baina apurtxo bat beherantzago, itsaso gainetik ere altxatzen zen Luzaro herriko etxe multzoa, herriaren ekialdeko ertzetik itsasoraino sartzen zen ibai meharra eta inguruko gainerako mendi eta haitzetako harizti zaharra eta arte zein gorosti bakan herabe batzuk ere bai.
|
2023
|
|
Horregatik, egun, Kumraneko izkribuak jadanik ez daude Itsaso Hiletik gertu, Jerusalemgo Israelen Museoan gordeta baizik. Haien artean, adibidez,
|
urte
pila daukan" Ilunbetakoen eta Argiaren seme alaben arteko borroka" izeneko idazkia dago eta, bertan, jada duela berrogeita hamar urtetik hona juduek palestinarren aurka erabili izan dituzten antzerako estrategien berri ematen zaigu. Gerra bera ere arkeologiazkoa dugu, ausaz.
|
|
Badirudi euren artekoa bertan behera utzi berri dutela orain dela pare bat astebete, izan zutela egundoko errieta auskalo zeren kontura eta behin betiko banatzeko erabaki zuela Iratxek. Ez nau batere harritzen, haatik, harritzekotan elkarrekin egondako
|
urte
pila bailitzateke, gehiegitxo hain gaizki elkar konpontzeko, ez baitzuten ezertan bat egiten, ezin baitziren elkarrengandik gehiago bereizi, eguzkia eta ilargia edo ura eta ardoa bailiran.
|