Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2015
‎28 urte lehenago, 1534an, hasi zen otoitza edukitzen. 18 urte baino gehiago eman zituen borrokan, 1552/ 53ra arte. Azken bederatzi urteak goi mailako bizitza mistikoa izan zuenekoak dira:
‎Ziurtasun handia eman zidan eta, nire ustez, on egin zion berari ere; bada, bera oso ona bazen ere, handik aurrera otoitzari gehiago eman zitzaion eta bere Ordenako monasterio batera baztertu zen, bakardade handia zegoenera, otoitzean hobeki jardun ahal izateko. Han bizi izan zen bi urte baino gehiago, eta obedientziak atera zuen handik; asko sentitu zuen, baina beraren beharra zuten, bera halakoa zelako.
‎ari da. . Hiru urte baino gehiago izango dira hau hain segidan izan ez dudala? (ikuskari mistikoa), haren lekua goragoko mailako grazia mistiko batek harturik.
‎Izan ere, tarte laburrean izan zen hemen gizon santu hau, ez dut uste zortzi egun izan zirenik ere, eta horietan ere oso gaixo, eta orain dela oso gutxi eraman du Jaunak berarekin. Haren Maiestateak arazo hau konpondu arte gorde izan duela dirudi, egun asko direlarik, ez dakit bi urte baino gehiago ez ote diren, oso gaizki baitzebilen.
‎Jaunak agindu zidan guztia eta orain dela bi urte baino gehiagotik honantz ia atergabe ziren iritzi eta otoitzak, guztia ezabatu zen nire oroimenetik sekula izan ez balitz bezala. Neure iritzia nuen soilik gogoan, eta bertute guztiak eta fedea nigan etenik zeuden, eta nik ez nuen indarrik bertute batek ere lan egin zezan eta babes nintzan hainbeste kolpetatik.
‎2 Bi urte eta erdian oso ohikoa izan zen Jainkoak niri mesede hau egitea. Hiru urte baino gehiago izango dira hau hain segidan izan ez dudala, baina bai honen ordez goragoko beste bat, beharbada, gero esango dudanez?; eta Hura hitz egiten ikusi eta ni edertasun handi hari eta aho guztiz eder eta jainkozko hartatik hitz haiek esaten zituen leuntasunari, eta beste batzuetan zorroztasunari, erreparatzen egonagatik, eta nik, adierazten jakin ahal izateko, haren begien kolorea nahiz ... Batzuetan errukiz begiratzen didala ikusi arren; baina ikuskari hau hain indartsua izanik, arimak ezin du eraman, eta hain goi liluramenduan geratzen da, non, hura bete betean gozatzearren, ikuskizun eder hau galtzen baitu.
‎Hau nola gerta zitekeen, harri eta zur gelditzen naiz. Itxaropenez izan zen, ni sekula ere ez bainengoen otoitzera itzultzeko erabakia alde batera utzita (orain gogoratzen naizenez, hogeita bat urte baino gehiago izango ziren); baina bekatutik garbi egotearen zain nengoen. Oi, zein gaizki bideratua zen itxarotehau!
‎Beraz, aipatu dudan urte horretan izan ezik, hogeita zortzi urte dira otoitz bizitzari hasiera eman niola eta, horietatik hamazortzi urte baino gehiago Jainkoarekiko eta munduarekiko harremanen borroka eta tirabira artean igaro ditut. Orain esateko gelditzen zaizkidan gainerakoetan, aldatu egin zen gerraren arrazoia, gerra txikia izan ez bada ere; baina, neure ustez behintzat, Jainkoaren zerbitzuan egonik eta munduko huskeriaz jakinaren gainean, guztia izan da leunagoa, gero esango dudanez.
‎31 Hau nola gertatu zen beste leku batean aita hauek idatziko dutenez gero, nik ez dut horretaz zertan idatzirik. Esan egin dut, fundazio honetan ari ginela burutu zuelako gure Jaunak hain gauza garrantzitsua, bere Ama aintzatsuaren ohore eta aintzarako, beraren Ordenakoa baita, gure Andre eta Zaindaria denez gero; eta niri bizitza honetan izan dezakedan pozik handienetakoa eman zidan; izan ere, 25 urte baino gehiagoan jasan izan nituen neke, jazarpen eta nahigabeak kontatzeak luze joko luke eta gure Jaunak uler ditzake soilik. Eta amaitu dela ikustea!, zer sufritu den dakienak izan ezik, beste inork ezin uler dezake niri bihotzean piztu zen poza eta mundu guztiak gure Jauna gorets dezan eta geure errege on Felipe santuari eskain diezaiogun nuen desira, haren bitartez ekarri baitzuen Jainkoak hain amaiera onera.
‎Gure bila etorri zen pertsona bat horretarako ongi prestaturik, diligentzian, bi aita oinuts eraman behar nituela neurekin esan niolako; eta horrela, aita Nikolas Jesus Mariarena eraman nuen, perfekzio eta zuhurtasun handiko gizona, Genovako semea. Berrogei urte baino gehiago zituela hartu zuen abitua, nire ustez (orain behintzat baditu eta orain dela gutxi hartu zuen), baina epe laburrean hain aurrerakada handia eginik, badirudi gure Jaunak hautatu zuela jazarpenezko garai neketsu hauetan Ordenari lagun diezaion, asko egin baitu; izan ere, lagun zezaketen gainerakoetatik, batzuk erbesteratuak zeuden, beste batzuk kartzelatuak.... Honi, inolako kargurik ez zuenez gero, diodanez?
‎1 Sei urte baino gehiago ziren, Jesusen Lagundiko hainbat pertsonak, erlijiotasun, adin, jakinduria eta espiritu handikoak, esaten zidatela gure Jaunaren zerbitzu handirako izan zitekeela Ordena santu honen etxe bat Burgosen izatea; eta horretarako hainbat arrazoi ematen zizkidaten, niri hartarako gogoa pizten zidatenak. Ordenako zeregin ugariekin eta beste fundazioekin, ez zen aukerarik izan hartan saiatzeko.
‎45 Honela egon zen hogei urte baino gehiagoan kapilau batekin; honek ondasunak oso murriztuak zeuzkan, eta horrela, neskatila hauek etxean sartu arren, etxea baino besterik ez zeukaten. Kapilaua kapilautza bereko beste etxe batean bizi zen, eta orain utzi egingo du etxea beste gauzekin batera; gauza urria zen zeukana.
‎3 Jainkoak nahi izan zuen Indietatik nire neba bat, hogeita hamalau urte baino gehiago han eman zituena, Lorentzo Cepeda zeritzana, etortzea; honek nik baino ere gaizkiago hartzen zuen mojak beren etxerik gabe geratzea. Hark asko lagundu zigun, batez ere orain dauden etxea hartzen.
‎11 Kontua da orain dela hiru urte baino gehiago izan zela hau, eta erosketa ez dagoela burutua, eta ez dakidala monasterioa han geratuko den, hau da, etxe hartan, edo zertan amaituko den guztia, honetarako esan baitut hau.
‎Haien iritziz Artzapezpikuari baimena eskatzea komeni zen, kaleetan zehar ibili gabe, etxean meza eman ziezaguten. Basatza handiak zeuden, eta ez zirudien ongi oinutsik kaleetan zehar ibiltzea, eta etxean areto egoki bat zen, Burgosera etorri zirenean Jesulagunen eliza izan zena, han igaro baitzituzten hamar urte baino gehiago; eta horrela, geure etxea izan arte, uste genuen ez zela eragozpenik izango han etxe sartzea egiteko. Inola ere ez zen lortu han meza entzuten uztea, bi kalonje eskatzera joan bazitzaizkion ere.
‎Azken hogeita hamar urte baino gehiagoan, ahal banuen, Jauna hartzen nuelako, eta Jaunari ostatu emateko neure arima prestatzen saiatzen nintzelako esan zuen hau; izan ere, ankerkeria handia iruditzen zitzaidan juduek egin zutena, hain ongietorri handia egin ondoren, jatera hain urruti joaten uztean, eta nik neurekin gera zedila egiten nuen, nahiko ostatu eskasean, orain ikusten dudanez; eta horrela ganora gutxiko gogoet...
‎5 Sei urte baino gehiagoan jardun zuten hainbeste proba eginez, eta bera negar eta atsekabe ugariren artean, eta zenbat eta proba gehiago egin, hainbat gehiago zituen, eta gainezkaldiak askotan otoitzean eta baita handik kanpo ere. Otoitz asko egiten zen eta mezak ematen ziren Jainkoak beste bide batetik eraman zezan, haren beldurra otoitzean ez zenean oso handia baitzen, Jainkoaren zerbitzuari zegozkion gauzetan hobekuntza nabaria antzeman arren eta handikeriarik ez harrokeriarik batere ez; alderantziz, lotsa zen haien berri zekitenen aurrean, eta haiek tratatzea bekatuak balira baino gehiago sentitzen zuen, bere lepotik barre egingo zutela uste zuelako, emakumetxoen gauzak zirelakoan.
‎4 Nik bihotzean min dut, Jainkoaren zerbitzari honek sufritzen duena eta gauza guztietan zein perfekzio handiz doan ikusirik; eta honek, haren alde berorren maiestateari erregu egitera behartzen nau, lagun diezaion edota arrisku hauen bidetik kentzeko esan diezaion, berorren maiestatearen zerbitzarien semea baita; hark berez ez du galtzen; Jainkoak eta haren Ama bedeinkatuak bidalitako gizona da; Jainkoaren Amaren debozioak, handia baitu? ekarri zuen Ordenara niri laguntzeko, hamazazpi urte baino gehiago baitira, oihaldun, aita hauekin bakar bakarrik sufrikarioa eramaten nuela eta harrezkero ez nekien nola eraman, nire indarrak ez baitziren aski.
‎Eragozpena hau da: ez dituela hamalau urte baino gehiago, eta horregatik diot hartzeko besterik ezean. Hor ikusiko da.
‎Hernando Pantoja, Cuevasko kartusiako priorea. 80 urte baino gehiago zituen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia