Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2001
‎Ez noski gure euskara Homeroren grekoa bezain zaharra delako. Gure euskara, baita Etxeparerena ere, hura baino bi mila urte baino gehiagoz gazteagoa da, Homero, inoiz jaio bada. Etxepare baino bi mila urtez lehenago jaio zen bezala.
2002
‎San Frantzisko eta Oakland lotzen dituen zubia zeharkatu eta itzulinguru dezente egin ostean, azkenik Emeryville izeneko herrixkara heldu ginen arratsalde eguzkitsu batez. Hantxe, 21 urte baino gehiago genituela frogatzeko gure pasaporteak erakutsi eta gero, Formula dantzalekura sartu ginen, hardcore kontzertu bat ikustera: Tilt (azken bolada honetan Kalifornian perretxikoak bezala ugaltzen ari diren hardcore melodikoko taldeen artean nire kutunak; izan ere, neska bat buru duten punk taldeak beti izan ditut gustuko) eta Samian (emocore etiketapean sailkatu duten boskotea; esan nahi baita, abiada eta gogortasuna baino, intentsitatea eta emozioa bilatzen duen hardcore motako taldea).
2003
‎Ondoren, Klemente XIV aita santuak, Borboien gorteek –eta bereziki Espainiakoak– bultzatuta, ordenaren deuseztatzea sinatu zuen 1773an. Berrogei urte baino gehiago igaro ziren Pio VII.ak Lagundia berriz ezarri zuen arte; 1815ean Fernando VII.ak Espainiara itzultzeko baimena eman bazien ere, liberalek boterea eskuratzean berriz ere ateak itxita izaten zituzten.
2005
‎Petrikilo hitzak oihartzun beldurgarria egin zidan belarrian. Hitz hura lehenbizikoz entzun nuenean, oso txikia nintzen; ez nituen hiru urte baino gehiago izango. Igandea zen; beheko auzora jaitsi ohi nintzen gurasoekin giro oneko igandeetan, gurea baino auzo handiagoa eta garrantzitsuagoa baitzen hura, taberna askorekin, dendekin, gozotegi eder batekin...; huraxe zen, izan ere, inguruetako herrixka eta auzo apalagoen" hiriburu" koxkorra.
‎Leku hura beldurgarria zen nire oroitzapenen artean, ezen bezperan gertatu izan balitz bezala oroitzen nuen nola zebiltzan putzuan katutxo jaioberri batzuk igerian, larri, harrizko horman gora igotzen saiatuz, berriro eroriz, eta berriro indar guztiekin igeri eginez, denbora luzean, harik eta, akiturik, putzuaren erdiko zurrunbiloak irentsi eta betiko murgildu ziren arte. Gertakizun hura ikusi nuenean, ez nituen hiru urte baino gehiago izango; auzoko Joxe Mariri, orduan soldadutzatik etorri berria zen, etxeko katemeak izandako katutxoak hil zitzala agindu zioten.
‎laurogei urte baino gehiagorekin filmak
2008
‎Baita posta elektronikoaren helbidea ere, halakorik balu. Hey, neska, aspaldi dun ez diogula elkar idazten, zazpi urte baino gehiago, ene adiskide zaharra, eraman nazan gure ikasle pisuaren egunetara, eta gaupasa amaigabeenetara, Hey, Rocio, basatiak gintunan orduan. Gogoratzen al haiz Michelle Shockeden kanta hartaz?
2009
‎Katalanek eta euskaldunek askotan erakutsi dute herri kantazaleak direla, eta kantatu ere aspaldidanik kantatzen diote elkarri. Garai batean gaindiezinak ziruditen muga historikoek bereizita bizi badira ere, ehun urte baino gehiago dira bi herrien artean halako harreman lasai eta zintzo bat sortu zela.
2010
‎–Orain dela berrogeita hamar urte baino gehiago, Raimundok Manuela ezagutu zuen, elkar maitatzera iritsi ziren eta, gainera, seme bat izan zuten, Joxe Mari. Baina ez aitak eta ez semeak ez zuten honen berri izan oraintxe arte.
‎–Titiekin edo titirik gabe, mojengatik. Orain dela berrogeita hamar urte baino gehiago, mojak alkateari laguntza eske joan zitzaizkioan. Baratza ederra zeukaten eta lanerako jendea falta, gaitz bortitzen batek haien erdiak ohetik altxatu ezinik utzi zituelako, bestela bakarrik moldatzen baitziren etxeko lan guztiak kanpoko inor gabe egiteko.
‎Oso aldatuta zegoen, beste bat ematen zuen. Bi urte baino gehiago zeuzkan, ez zeukan aurreko argazkiko masail guririk eta erabat pinpirinduta zegoen janzkeran nahiz orrazkeran. Aldatu ez zitzaion bakarra aurpegiko gozo atsegina zen.
‎Baina ez da bidezkoa oinarri etiko eta moralak atakatzea. Ehun urte baino gehiago ditu Eusko Alderdi Jeltzaleak; bakearen eta demokraziaren bideak erabili ditu beti, eta ehun urte horietatik erdia baino gehiago egon da debekatuta, eta diktadura guztiek zapalduta.
‎Benetan harro nago euskaraz ikasi izanaz eta horrek berarekin ekarri duenaz. Aitortu behar dut banuela zalantza berrogei urte baino gehiago zituen pertsona batek ondo ikas ote zezakeen ia berria zitzaion hizkuntza. Ikusi dut ez dela horrela.
‎XX. mendearen hirurogeiko urteetan sortu zen ETAren indarkeria; gatazka politikoak bazituen ordurako ehun eta hogei urte baino gehiago. Urte horietako guztietako gertaera batzuk Espainiako Konstituzioan ere izan dute isla.
‎Espainiako bi dinastia gerraren ondotik indargabetu ziren, hurrenez hurren, 1839ko eta 1876ko indargabetzeak; hor sortu zen gatazka politikoa. Ezin dugu albo batera utzi nondik datorren gatazka; ezin dugu ahaztu ehun eta hirurogeita hamar urte baino gehiago dituela. ETAren indarkeria, aldiz, Francoren diktaduraren aurka sortu zen, mundu osoan zehar berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta hirurogeikoan sortu ziren mugimendu gerrillari eta iraultzaileen testuinguruan.
2011
‎Duela lau mila urte baino gehiago gertatu zen. Noek, Jainkoaren esanei jarraituta, munduko izakiak ontzi handi batean sartu eta Euri Handitik salbatu zituen.
2012
‎orain dela berrehun urte baino gehiago
2018
‎Zenbait guardiak ezerezera apuntatzen zituen armak, belaun bat lurrean ipinirik, itxura beldurgarria hartze aldera; beste batzuk agurka ari ziren, buruko urdinak airean; gehienak, ordea, kamerari begira begira jarrita zeuden, beso bat gerrian harro, eta bestea fusilean. Bulebarretako batean, frankotira  tzaileen batailoi bat mugitzen ari zen ilaran; haietako inork ez zuen hogeita bost urte baino gehiago, eta lehen aldiz egin behar zuten borrokan; pozik eta kokotsak gora zebiltzan uniforme berriekin, kaleko nesken konplimenduen artean.
2019
‎Lalek neska gazteei begiratu, eta beste esan beharrik ez dagoela ohartu da. Neska zirela ekarri zituzten esparrura, eta, orain, nahiz eta batek ere ez duen hogeita bat urte baino gehiago, emakume gazteak dira, hautsiak eta zaurituak. Badaki izan zuketen emakumeak izatera ez direla inoiz iritsiko.
‎–Nola egon zaitezke hain ziur? Hamar urte baino gehiago dira ikusten ez duzula.
‎Hausnar bitxi horietan nenbilen, Felix Sutarregi, etako ekintzaile ohia, hogeita hamar urte baino gehiagoz preso egonik, kalean zegoela irratian entzun nuenean. Notiziak ikaratu ninduen.
2020
‎Duarte gurasoen etxean bizi izan zen, haiek hil ziren arte, baina lana hemen egin du bizitza osoan, nire ondoan. Manuel hil zela izango dira 25 urte baino gehiago. Bi urte lehenago hil zen Mercedes andrea.
‎Oroit hadi neska, zorte on apur bat izan dunala. Prefosta, sei hilabete luze dun haatik aita batek bortxatu neska batzuek tortura horren pean hamar urte baino gehiago jasaten dute.
‎Leteren azalpena ahalegin bat da abestia ondu zuenetik hamabost urte baino gehiago pasa direnean hura berrinterpretatzeko. Horrela ulertzen da, adibidez, Jainkoaren aipamena, poemak berez errotik ukatzen zuena; eta baita izpirituaren ideiaren garapena ere.
‎Txirritaren asto lasterra eta Gabon, Txirrita ondu zituen Letek. Laurogei urte baino gehiago da Txirritak harako hura esan zuenetik: " nere izango dira beste larogei urtian".
2021
‎Nantxo Lopidanak bere anaien erbesteratzeko aginduei erronka jo eta Gasteiza itzuli zen, beste identitate batekin. Hogei urte baino gehiago zeramatzan gasteiztarren egunkari nagusiaren editorialak itzalpean zuzentzen eta argazki polemikoenak egunkari aurkariari bidaltzen.
‎Zuk hau guztia amaitzea nahi duzu, hiltzailea Tasio izan, Ignazio izan, edo besteren bat. Hogei urte baino gehiago daramatzazu isilik, egin zizuten zerbaitengatik. Ez da aurpegia emateko eta konprometitzeko garaia?
‎Inoiz ez dut inor etxera eraman. Haraxe joan nintzen alargundu eta gero, duela bi urte baino gehiago. Nire ohean sartu eta elkarrekin lo egitea nahi dut, ordu erdi bat bada ere.
‎Bi ordu inguru ibiltzen ziren aldapan gora, gailurrera iritsi arte, Carballeira de Roibás era. Han trikuharri bat zegoen, oso ondo kontserbatua, eta, nonbait, 2.500 urte baino gehiago zeraman hantxe. Haren ondoan eseri ziren, ogitarteko bana meriendatzera; pixka bat deskantsatu eta gero, behera jaisten hasiko ziren.
2022
‎Eta gela hau beti ilunpetan dago ez digutelako inoiz errezelak irekitzen uzten, itxirik utzi behar dira auzoen arreta ez erakartzeko, sukaldeko leihotik begira hasi bailitezke noiznahi, ontziak garbitzen edo tipula txikitzen ari direnean,  auzoek ez dute jakin behar zer egiten den hemen, eta beharbada aspaldi dakite zer egiten den, eta nik ontziak garbitzen edo tipula txikitzen irudikatzen ditut, aurreko apartamentuko errezelek urtea daramatela itxirik pentsatzen irudikatzen ditut, noizik behin emakume esku batek bidea egin eta leihoa irekitzen duela, ez dituzte errezelak behin ere irekitzen, haien gogoetak irudikatu ditzaket, zein arraroa den jendea, mundua eroturik dagoela, auzoak paranoiko hutsak dira, eta beharbada bezero ditut haietako batzuk ere, batek daki, beharbada harro saldu dizkiete nire puta merezimenduak, beharbada nire gorputzaren promozioa egin diete telefonoz, hogeita hamasei, hogeita lau, hogeita hamasei, hogei urteko begiurdina, bai jauna, oso neska polita eta zerbitzu ona eskaintzen duena, zenbait aldiz segidan zerbitzatu zaitzake, inork ez bezala miazkatuko dizu, ipurditik sartzen ere utziko dizu diru pixka bat gehixeagoren truke, gehigarri txiki bat, eta begiratu interneten, argazkietan titi bistan ikusiko duzu, bai, zakila zutiarazteko behar duzuna, eta irakurri ezazu eztabaida foroetan neskari buruz batzuek eta besteek idatzi dutena, Canada’s Best en, haraxe jotzen baitu Amerika osoak bere balentriak kontatzera, vedette bat da, agentziako izarra, mundu guztiak maite du guztiz eskaintzen delako, guztiz eskaintzen da, berriz eskatuko duzu neska hori, eta holaxe egiten didate publizitatea, eta irabazten dudanaren erdia ematen diet ordainetan, egunkari anglofonoetan iragartzen den escort agentzia batentzat egiten dut lan, you have reached the right number, eta harrera agentzia da, esan nahi dut ez duzula logela bat errentan hartzeaz kezkatu beharrik, berak alokatzen du zure ordez, horrek esan nahi du ez duzula kalean emakume baten bila ibili beharrik, zeren neska zain daukazu nahi duzun ordurako, aurpegi txikia izarapean ezinegonez dardaraka, bai, escort bat naiz puta bat naizela pentsatu nahi ez duen horrentzat, ez guztiz haatik, klasea daukat eta heziera ona, gizonei konpainia egiten diet, ez naiz haiekin oheratzen, ez diet zakila miazkatzen gogoak ematen didanean baizik, hautatu dezaket eta ez esan, hori ez zait gustatzen, gizenegia da edo zaharregia, hankak zikin dauzka, gobernuaren aurrekontu murrizketei buruz baizik ez dut hitz egin nahi, kabiarra jan eta xanpana edan, escort bat naiz ez dudalako kalea egiten, alegia, oraindik ez, eta neure burua eskaintzen dut ordu erdiz berrogeita hamar dolarretan, hirurogeita hamabost dolar ordubetea, ez gehiago, bezeroek ehun dolar edo ehun eta berrogeita hamar ordaintzen dizkidate baina nik ez ditut berrogeita hamar edo hirurogeita hamabost dolar baizik atxikitzen, eta berrogeita hamar edo hirurogeita hamabost bider zazpi edo zortzi bezero egunero, bostehun dolar egiten dute, nahikoa astero armairua berritzeko, eta ni puta bat naiz eta puta bezala tratatu nazaten gustatzen zait, gustatzen zait bezeroekin beren familiaz hitz egitea, ezkonduak ote dauden, haurrik ote duten, eta zer esango lukete beren emaztea eta beren alaba puta izango balira, zer pentsatuko lukete nik bezala haiek ere bezeroen zain egongo balira preserbatiboen zorroak ohe azpira botatzen dituztenean, eta azken egunetako ileak zoruan pirritaka dabiltzanean, eta orduan bezeroek esaten didate ni ez naizela puta bat, escort bat naizela eta nolanahi ere seguruenik beste lanbide bat dudala, adibidez, unibertsitatera noala, bada, egia, unibertsitatera noa, puta naiz, eta ikasle, eta hura zoriona familia bat izatea eta haren galtzarrera itzultzea etxeko kideetako bat puta eta ikasle den batekin joaten den bitartean, eta hura poza babesean familia bat izatea, norbera ikasleen artean puterioan dabilen bitartean, eta lotsa ematen dienez, hitz beste egiten dute, droga eskolan, hori izurritea, hori, eskandalagarria, halako neska mutil gazteen bizia gisa horretako substantziekin hondatzea ere, eta nik haien emazte eta seme alabetara itzultzen naiz ezinbestean, puta ekina naiz, oraindik emaztearekin oheratzen ote dira, ezkontza bizitza gogobetegarria ote dute, eta haiek erantzuten dute umeak izan ...gorik, ez dagoela ezer errukarriagorik gizonei atsegingarri gertatzeko ahaleginean saiatzen den behi azal bat baino, zeraren ordaina eskatzera ausartzea ere, horixe esaten didate, neska polita izan behar dela prostituitzeko eta are politagoa escort izateko, bizimodua karteldegiko azken film berriari buruz eztabaidan ateratzeko eta xanpana edateko, eta batez ere gazte izan beharra dagoela, ez hogei urte baino gehiago, zeren hogei urte bete eta gero emakumeek gantzak biltzen dituzte, beren emazteek bezala, eta laster zure alabak ere bai, esango nioke garrasika, biak ere gantzak bilduak eta zimurtuak, berak bezalaxe, beren zakilak bezalaxe, ezin du zakilaren lasaitzea eraman, zeren berehalaxe da dilindan, eta orduan buztana ilaje grisaren artean ezkutatzen da, bai, horra zergatik gizonek, zahartze...
‎Agintariek diote ez dagoela beste erremediorik. Duela berrogeita hamar urte baino gehiago ur azpian gelditu ziren zazpi herrixkak ur azalean azalduko dira berriro, eta bertan bizi diren ehun biztanle doiak oxigeno faltagatik hilko dira, itota. Albo  kalteak, atsekabetzen dira Urtegi, Presa eta Ibaietako T. ko Autoritateak.
‎Eta ez zuela izango. Ordurako berrogei urte baino gehiago izango zituen. Haurrak izateko beranduegi.
‎Hamar urte baino gehiago igaro nituen egoera hura jasaten. Mesauda neba propioaren lehen emaztea zela.
‎Nazioarteko erakundeek gutxiengo nazionalen, nazio minoritarioen eta, berrikiago, nazio autoktonoen aldarrikapenetan zenbateko interesa izan duten aztertzea da kapitulu honen helburu nagusia. 1918ko otsailaren 11n Woodrow Wilson Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak herrien determinazio askerako eskubidea jasotzeko egindako adierazpenetik ehun urte baino gehiago igaro diren honetan, 130 beharrezkoa da geure buruari galdetzea zer ibilbide egin duten aitortza bila aritutako nazioek. Nola eta zenbateko indarrarekin jokatu dute nazio minoritarioek" nazionalismo bateratzaileen" ahalmenaren eta, askotan, berekoikeriaren aurrean (Rupnik, 1995) Mendebaldean, Indian, Sobietar Batasun ohian edota arabiar munduan?
2023
‎Baina errealitatea bestelakoa da oso: iruzurrezko askatasun batean erori gara, eta horren bitartez opari eman dizkiogu gure kartzelazainari pribatutasuna, autoestimua eta gaitasun kognitiboa, eta bost ordu egunero, hau da, gure bizitzako zazpi urte baino gehiago. Bestela esanda, benetako ezagutzak ematen duen askatasunetik inoiz hautatuko ez genukeen egoera batean gaude murgilduta, zeharo; eta, egiazki, ez dugu gure txikiak ere horretan egoterik nahi.
‎Huraxe jarri zuten udaletxeko balkoi betean. Gero, denbora gutxian, gure aita eta beste lagun batzuk aldez aurretik desagertuak zirelarik, garai berrian lekurik gabe geratu nonbait, eta etxean bakarturik eman zituen hogeita hamar urte baino gehiago; gutxitan irteten zen, eta, baratzean ari nintzenean, bere balkoitik hitz egiten zidan, munduko eta Euskal Herriko berriak elkarrekin komentatzeko. Garai hartan, elorri eder bat neukan bazter batean, gu bion berriketen lekuko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia