2021
|
|
Harrezkero aitortu nahi ez zioten begiramenduz tratatzeko behartuz. Hala ere, zurrumurruak besterik ez ziren garizabaldarrek gure aitaren kontura esaten zituztenak, behin baino gehiagotan ere nire belarrira heldutakoak, ordura arte oso adiskide nituen luzarotarren aldetik ere bai, azken finean garizabaldarrek
|
urte
askotan gure aitaren ospea, eta batik bat bere ekimenari esker lorturiko arrakasta, zikintzeko, zapuzteko, herrian bolo bolo zabaldu zituzten gezurrak euren zekenkeria denon aurrean ezin ageriago geratu zen, Luzaron zuten estimua urtez urte murrizten joan zen mendeetan zehar erakutsi eta oraindik ezeztatu nahi ez zuten handinahikeria zela kausa.
|
|
Nire koinatarena ulertzen dut eta aldi berean ikaragarri goibeltzen naiz, hona itzuli arte Luzarokoa ia ia erdi ahaztuta bainuen, banekien nola edo hala egunen batean hara joateko gogoa berpiztuko zitzaidala, beti hala suertatzen zait Euskal Herrira itzultzen naizen bakanetan, beti ere Luzaroraino inguratzen naiz gure gurasoen etxea ikusteko asmoz bakarrik, eta beti ere bertan ezer galdu ez zaidala nire buruari esaten diot. Baina oraingoa guztiz bestelakoa da, orain badaukat bertara itzultzeko aitzakia bat, ditxosozko domina, eta badirudi, hasieran nik ere nolabait gogoan hartu nuelako, eta batez ere orain, nire koinatarekin solasean egin ostean, egon balitekeela beste motibo mamitsuago bat
|
urte
askotan guk ez genekien zerbaiten erruduntzat hartu gintuztenek, luzarotasuna berbera ukatu egin zigutenek, eman nahi didaten domina, Luzaroko ohorezko domina nagusia hain zuzen ere, gogoz onartzeko, herrian inork baino mereziago baitut, baitugu nire neba eta biok, baina ez atzerrian emandako musika sari prestigiotsu bategatik, azken finean denok badakigu honi esker egunkarietan azaldu izanagatik... Azaldu egin zelako nire familia osoa gure aitari gertatu ezbeharra eta nire nebari egin erasoa zirela-eta.
|
|
Eska niezaioke, beraz, dominaren emaitza mendeku gisa hartzeko, berak ere merezi du, dezente sufritu egin du Udaletxean, oraindik gaur egun ere bertan dauden zenbaitzuen erruz, esan liteke hauei esker herritik alde egin behar izan zuela, eskatu babesa ukatu egin ziotelako, ia ia jaso zuen erasoaren erantzukizuna bere gain laga egin zuten-eta. Dena dela, ziur nago, ni Luzaroko gorazarrera lagundu ezkero,
|
urte
askotan gure kontra ari ziren zenbaitzuen aurpegiaren itxurakeria ikusita biziro gozatuko duela. Baina ezin diot ezer esan ondotxo baitakit asaldatu ez dela asaldatuko, baina bai mututu, eta baliteke nik Bilbotik ospa egin arte hitzik ez esatea, lehenago esan nuenez, nire nebak ikaragarri ondo erabiltzen ditu isilak iskilu gisara, azken finean Luzaron isilik egotera moldatzeko ikaragarri ondo ere behartu egin gintuzten-eta.
|