Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 115

2007
‎Horrela iritsi zen erdilari elgoibartarrak horrenbeste desio zuen debuta Liga Txapelketan, duela 10 egun jokatu baitzuen talde nagusiarekin lehen partida Kopako partidan (1 eta 0 galdu eta kanporatuta geratu zen Reala), orduan ere Las Palmasen, baina emaitza ezberdinarekin. Oraingoan partidari buelta eman eta 2 eta 3 irabaztea lortu zuen talde txuri urdinak.
2008
‎Orain arte jokaturiko hiru neurketak, ligako bi eta kopako kanporaketa, irabazi egin ditu eta gainera ez du golik jaso. Orain hiru hilabete, Mendizorrotzan galdu zuen talde txuri urdinak izarren ligara itzultzeko trena. Bi minutu berandu iritsi ziren.
‎Iñaki Badiola presidentearen hitzek ezkutatu egin dute talde txuri urdinak goizean Zubietan eginiko lan saioa, baina notizia garrantzitsuak egon, badaude.
‎Hori egin ezean, kinka larrian egongo litzateke Reala, desagertzeko arriskuan. Konkurtso Legea baliatuta, ordea, talde txuri urdina ez litzateke Bigarren Mailara jaitsiko, zor guztiak bertan behera geratuko liratekeelako, eta kluba zerotik hasiko litzatekeelako. Lehen taldeko jokalari batzuk Reala Espainiako Futbol Jokalarien Elkartean salatu izanak ere ez luke eraginik izango.
‎Reala Konkurtso Legearen pean dago atzotik. Donostiako Merkataritza Lehen Epaitegiak onartu egin zuen atzo Konkurtso Legea baliatzeko talde txuri urdinak hilaren 2an egindako eskaera. Epaileak kaleratutako autoaren arabera, Realeko Administrazio Kontseiluak bere ahalmenei eutsiko die, baina hiru administratzaile judizialen esku egongo da:
‎Zorrak itotzear, eta Bigarren mailara jaistea ekidin guran, Realak uztailaren 2an aurkeztu zuen Konkurtso Legea baliatzeko eskaria. Horrek eragin zuzena izan du talde txuri urdinaren joan etorrian, baina baita Gipuzkoako gainontzeko futbol taldeengan ere, tartean debagoiendarrak.
2009
‎Goizean entrenatu du talde txuri urdinak Zubietan. Igandean Kordoban hasieratik jokatu zutenek saio arina egin dute eta korrika aritu dira ordu erdi inguru.
‎Astelehen honetan hasi da talde txuri urdina Las Palmasen kontrako neurketa prestatzen Zubietako berdegune nagusian. Xabi Prietok, Carlos Martinezek eta Castillok ezin izan dute gainerakoekin entrenatu Elcheren aurkakoak oinaze fisikoak utzi dizkielako.
‎Entrenamenduaren aurretik, Jokin Aperribai presidenteak Hendaia, Pasaia, Irun, Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Hondarribiko udaleko ordezkariei mendeurreneko bandera bana eman die, baita Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko peñetako ordezkariei ere. Gogoratu, Gipuzkoa Mendeurrenarekin izeneko kanpainaren barruan, probintziako eskualde guztiak zeharkatuko dituela talde txuri urdinak zalegoa festaren partaide senti dadin.
‎Joaten den tokira joaten delarik ere talde txuri urdinak beti nabaritzen du zaleen babesik beroena eta bihar Huescan 1000 jarraitzaile inguru bilduko dira. Talde aragoiarrak iragarri duenez, harmaila gehigarriak jarriko dituzte.
‎Berdegune gainean irabazi du Mikel Labakak talde txuri urdinean jarraitzeko eskubidea. Heldu den ekainaren 30ean amaitzen zitzaion kontratua baina bere jarraipena ez zegoen kolokan, inondik ere.
‎Balentriaren eremuan barneratu da kategoriaz igotzeko helburua, ezbairik gabe. Huts egiteko marjina desagertuta, geratzen diren bederatzi norgehiagoketatik, gutxienez zortzi irabaztera behartuta dago talde txuri urdina. Atzo, Aperribai presidenteak eta Aranburu kapitainak itxaropen mezua zabaldu zuten, oraindik ere erdietsi daitekeela matematikek kontrakoa esan arte, eta diskurtso horrek non sostengatua badu eta aldagelak bere egin du.
‎Tenerife hobekien ari zenean talde txuri urdinaren jokaldi bikaina iritsi zen. Abreuk amaiera eman zion taldearen lanari eta arratsaldeko lehen gola egin zuen (1, 55 minutuan).
‎Iñigo Diaz de Cerio izan da gaur goizean Zubietako protagonista nagusia. Herenegun jakinarazi zion talde txuri urdinari ez zuela bertan jarraituko eta agurraren zergatiak plazaratzeko asmoz agertu da gainezka zegoen prentsa aretoan. 25 urte ditut.
‎Bihar zortzi Salamancan jokatuko du talde txuri urdinak eta Euskal Telebistako lehenbiziko katean izango da ikusgai partida.
‎Horregatik daude, besteak beste, Claudio Bravo eta Asier Riesgo merkatuan. Postu horren bermea baduelako talde txuri urdinak. Zurrumurru festa dagoeneko hasia da eta txiletarra Real Madrilen kokatzen dute.
‎Agirretxek talde txuri urdina aurreratu zuen (0) 28 minutuan eta atsedenaldia baino lehen Beltranek 1 egin zuen. Bigarren zatian Griezmannen golak garaipena eman zion Realari (1).
‎Anoetan jokatuko ditu Realak hurrengo bi neurketak eta Martin Lasarterentzat puntuak pilatzeko aproposa izan daiteke. Dena den, harresirik gabeko gotorlekua izan zen iaz eta oraingoz behintzat, ezin esan lehengo lepotik ez duela burua talde txuri urdinak. Kontrarioek lerroak lotzen dituzte defentsa lanean oinarrituz euren jokoa eta Reala irtenbiderik topatu gabe jarraitzen.
‎Batetik, zorraren erdia bost urtetan jasotzea. Lehenbiziko bi urtetan talde txuri urdinak ez die zertan sosik eman, baldin eta aurreneko mailara igotzen ez bada.
‎Bestetik, partaidetza maileguaren arabera eskuratuko lukete %60a 20 urtetan. Hau da, bi hamarkada horietan, jokalari naiz ondasun higiezinen salmentaren eta diru sarrera ezhoikoen %20 (aurreneko mailan balego) edo %15 (bigarren mailan) emango lieke talde txuri urdinak. Presidentearen esanetan, mailegu horregatik ez balitz Reala desegite egoeran legokeen ez baitzen nahikoa kita eta itxarote prozedurarekin.
‎Liga hasiera liluragarria egin du, bere ekarpena funtsezkoa izateraino eta kontratu berritzea albiste paregabea da Realarentzat. Zentzuzko jokabidea berreskuratzen ari da talde txuri urdina.
‎Laugarren garaipena jarraian lortu nahi du etxean talde txuri urdinak Alacanteko danbatekoa ahazteko. Gorka Elustondo da zerrendako berrikuntza nagusia.
‎Betis garaituz gero sailkapenaren tontorrean agurtuko luke urtea talde txuri urdinak. Hori egin duten azken 12 taldetatik 10 igo dira.
‎Claudio Bravo Realeko atezain txiletarra jokalari bikaina dela ari da erakusten denboraldi honetan ere, eta lasaitasun handia ematen dio talde txuri urdinari.
‎Lesioek jokoz kanpo utzi dute sasoi honetan talde txuri urdineko erdilari beasaindarra, baina Liga amaitu aurretik badu itzultzeko itxaropena. Bihar joka ditzake minutu batzuk, Levanteren aurka.
2010
‎Gustura dago Realak denboraldi-aurrean egindako lanarekin, eta prest ikusten du talde txuri urdina berriz ere Lehen Mailan onenekin lehiatzeko. Lehen partidan egindakoa omen da horren erakusle.
‎Realak Anoetan jokatu zuen Cadizen aurka eta 2010eko lehen garaipena eskuratu zuen talde txuri urdinak 4 irabazi ondoren.
‎Garaipenak pilatuz berreskuratu du etxean jokatzeko konfiantza talde txuri urdinak eta estatistikak gizentzeko parada izango du bihar. Egungo futbolean, ia ezinezkoa da zazpi aldiz jarraian gailen ateratzea Izarren Ligan Real Madril ahalguztidunak eta Mallorkak baino ez dituzte zenbakiok, baina erritmoa sostengatu beharrean da.
‎Jokin Aperribaik esan duenez, milioi bat euroren truke kamerundarra fitxatzeko aukera izango du talde txuri urdinak ekainaren 30 baino lehen.
‎50 minutuan Bravok gelditu bikaina eman zion murtziarren jaurtiketa bati gola eragotziz eta hurrengo jokaldian Buenok sare barrura bidali zuen Songo, oren erdiraketa 0 sartuz. Poztasunak ez zuen asko iraun talde txuri urdinean, izan ere 58 minutuan Brunok falta jaurtiketa egin zuen eta Labakarengan jo ondoren baloia sare barrura joan zen. Partida bana berdindu zuen etxeko taldeak (1).
‎Logroñesen kontra neurtuko ditu indarrak talde txuri urdinak Las Gaunasen 19: 30etatik aurrera. Haitiren alde dirua jasotzeko balioko du partidak.
‎Liga txapelketako zati erabakiorrenean barneratu da talde txuri urdina. Bertatik bertara, Girona eta Huesca ageri dira, biak ere segidan eta etxetik urrun.
‎Aurrerapauso handia eman zuen atzo talde txuri urdinak. Dena den, izerdia gogotik bota du oraindik ere.
‎Balaidosen jaso zituen bi besoak azkenengoz talde txuri urdinak. Urtarrila erdialdean izan zen.
‎Azkoitian osatu du saioa talde txuri urdinak. Aperribai presidentearentzat, onenak garela aldarrikatzeko balio izan zuen atzokoak.
‎Anoetan jokaturiko azkenengo lau norgehiagokak jarraian irabazi ditu talde txuri urdinak, kontrario zuzenen kontrakoak izan dira gainera. Etzidamu berriz, beste borroka mota batean murgildutako talde bat hartuko du.
‎Eskuin orkatilean III. graduko esgintzea du Elustondok irakur daiteke talde txuri urdineko web orrian. Atzo hartu zuen min eta aurreneko begiratuen ezin izan zuten larritasuna zehaztu.
‎Norgehiagokak berdin jarraitu zuen hurrengo minutuetan eta gipuzkoarrek puntu on bat lortu zuten igoera lortzeko bideko aurkari zuzen baten etxean. Alde kaxkarrena talde txuri urdinean Rayo Vallecanoren aurkako Aranburu eta Rivasen bajak izango dira.
‎Aukera garbienak talde txuri urdinak sortu ditu, baina ez du Cabrero atezainaren aurrean asmatu eta berdinketa batu du etxean.
‎Puntuak behar ditu talde txuri urdinak igoerako arrastoa berandu baino lehen zeharkatzeko. Horregatik, begiz jota dute etzi, Castelloren aurkako lehia eta aldagela barruan inork ez dio erreparatu sailkapeneko kokapenari.
‎Denboraldiko partidatzat jo zuen Mikel Gonzalezek larunbateko lehia eta bistan da talde txuri urdinak ziurtatua izango duela zaleen goxotasuna.
‎Ez da samurra ospakizunetan ez pentsatzea. Inoiz baino gertuago ikusten da helmugako arrastoa eta sorginkeriarik ez bada igoerak ez dio ihes egingo talde txuri urdinari. Hala ere, emozioa kudeatzen jakin behar da eta burua hotz mantentzen.
‎Martin Lasarteren taldeak ezin izan du garaipenarekin ospatu Bigarren Mailako bere azken partida eta Elxek talde txuri urdina jipoitu du.
‎Teneriferen aurka izan zen eta Realak 3 irabazi zuen Kodroren eta Oceanoren golekin. Egun horretatik aurrera, Anoeta izan zen talde txuri urdinaren etxea.Talde handia, talde handien zenbakiekin, historia luze eta oparoarekin eta tradizio handiarekin, dagokion lekura itzuli da, Lehenengo Mailara.Palmaresa: 2 Liga, 2 Errege Kopa eta Superkopa batLehenengo Mailan:
‎Baina hau guztia, astelehenean biziko den jai giroaren atarikoa besterik ez da izango. Astelehenean harrera ofiziala egingo zaio talde txuri urdinari Foru Aldundian eta Udaletxean, eta ETB zuzenean emango du omenaldia.
‎Gregoryk estreinatu du markagailua 3 minutuan baina banakoaren golak konfiantza handia eman dio talde txuri urdinari eta urrezko garaipena eskuratu du.
‎Athleticek partida berdintzeko aukera ona izan zuen 31 minutuan, baina Gurpegiren burukada zutoina urratuz kanpora joan zen. Minutu gutxi geroago talde txuri urdinak aldeak handitzeko aukera izan zuen. Griezmannek baloia lapurtu zuen Iraizozen aurrean (atezainari falta eginez), bakarrik geratu zen ate aurrean eta baloia zutoinera bidali zuen.
‎Garaipen honekin, talde txuri urdina Europa Leguerako sailkapen postuetan sartu da.
‎Beraz, Imanol Agirretxe izango da talde txuri urdineko aurrelaria bihar Anoetan. Vila real B ren ere usurbildarrak jokatu zuen, Buenok partida bateko zigorra bete behar baitzuen.
2011
‎Iaz bezala, Realak eta Osasunak etxean hasiko dute lehen jardunaldia; aurten, ordea, Atletico Madril eta Valentziaren aurka. Athleticek, berriz, Madrilera bidaiatu du Real Madrilen aurka jokatzeko.Azken jardunaldian, maiatzaren 13ko asteburuan, talde txuri urdinak soilik jokatuko du etxean: Valentziaren bisita jasoko du.
‎Realeko jokalariak atzo itzuli ziren Zubietara, denboraldi-aurrearekin hasteko. Philippe Montanier entrenatzaile frantziarrak berehala hartu zuen aginte makila; hura da, oraingoz, talde txuri urdinak egin duen fitxaketa bakarra. Lehen egunerako, sesio bikoitza prestatu zuen:
‎Etxekoek partida erabakita utzi nahi zuten eta Realak bigarren gola. Nahvelpanek 3 sartzeko aukera izan du eta talde txuri urdinean, Ifran eta Prietorentzat izan dira aukerak. Prietorena ikusgarria izan da:
‎Irabazteko aukerak talde txuri urdinaren kontra daude, %25ko probabilitateak babesten du Realaren garaipena, aukera hori berriz, bikoiztu egiten da garaipena Vallecasekoen aldekoa izatekotan. Realak puntuak batzen hasi da laster behar beharreko konfiantza berenganatzeko.
2012
‎Biak Realean ariko dira datorren denboraldian. Erdilari uruguaitarrak hiru denboraldirako sinatu zuen aspaldi, eta egunak daramatza jada talde txuri urdinarekin entrenatzen. Aurrelari mexikarra, ordea, gaur ariko da Zubietan lanean lehen aldiz, atzo Arsenal eta Reala ados jarri ondoren.
‎Aurrelari mexikarra, ordea, gaur ariko da Zubietan lanean lehen aldiz, atzo Arsenal eta Reala ados jarri ondoren. Velak lau denboraldirako kontratua sinatu du talde txuri urdinarekin. Kito.
‎Bera izan zen, hain zuzen ere, Realean gol gehien sartu zuen jokalaria. Vela eta Castroren fitxaketak gauzatuta, talde txuri urdinak ez du itxura batean beste fitxaketarik egingo. Aperribaik berak horixe esan du behin eta berriro.
‎Dena den, mugimenduak izango dira oraindik ere, Vadim Demidov eta Jeffrey Sarpongentzat beste talde bat bilatzen ari baita Reala. Haatik, bi jokalarien lekua betetzeko ez du inor fitxatuko talde txuri urdinak.
‎Estatistiken kutxan datu hauxe zegoen gordeta Rayo Vallecanoren aurka jokatu baino lehen: Montanierren aroan behin baino ez zuen lortu talde txuri urdinak garaipenari beste garaipen bat itsastea. Baieztapen horri zentzua kendu zioten astelehenean irabazita, baina kutxa horretan arakatuz gero, beste erronka handi bat topa liteke.
‎Ondo hasi du talde txuri urdinak partida, jaun eta jabe. Neurketako lehen gol aukera Agirretxerena izan da.
‎Reala k Anoetan jokatu dituen azken bi partidak galdu ditu; Atletico Madrilen aurka (0), eta Espanyolen aurka (0). Ondorioz, bolada txar horri amaiera eman nahi dio talde txuri urdinak Rayo Vallecanoren aurka. Astelehenean jokatuko da partida, 21:30ean.
‎Reala talde indartsua osatzen dabil datorren denboraldira begira. Chori Castroren fitxaketak eta Carlos Velaren itzulerak eman du zeresan handiena; hala, lehenagotik dagoenarekin batera erasoan talde txuri urdinak gaitasuna izango duela aurrera genezake. Montanierren gizonak denboraldiaurrean murgilduta daude, eta datorren martitzenean, uztailak 31, Bergarako Agorrosin futbol zelaian ikusi ahal izango ditugu, Zaragoza taldearekin aurrez aurre.
2013
‎Nola egin nahi duen, berriz, agerikoa da. Philippe Montanier egunez egun ari da erakusten ondorioetan sinesten duela, eta talde txuri urdinak ez du halabeharrez sortu sailkapenaren goialdean amaitzeko aukera. «Emaitzez harago, kalitatezko jokoa eta teknikoa egitea, ondare horixe utzi nahi dut Realean», adierazi zuen entrenatzaile frantziarrak BERRIAri emandako lehen elkarrizketan, duela urte eta erdi.
‎Izan ere, Asier Illarramendi Real Madrilera joan ondoren, ezinegona dago ea taldeko beste jokalariren batek bide bera har dezakeen. Griezmannek, ordea, Reala besterik ez du buruan, are gehiago talde txuri urdinak Txapeldunen Liga jokatuko duen sasoi honetan. «14 urterekin iritsi nintzenetik nuen Realarekin Europan jokatzeko ilusioa», azpimarratu zuen Realeko jokalariak.
‎Realaren unerik onenak berdinketaren ondoren etorri ziren. Minutu askotan Real Madril atzean sartuta izan zuen talde txuri urdinak, baina 30 minututik aurrera Mourinhok zuzentzen duen taldea abaguneak sortzen hasi zen. Bravok merengeen gola eragotzi zuen 34 minutuan gelditu bikaina eginda, baina hurrengo jokaldian Real Madrilek 2 sartu zuen.
‎Realak kale egin zuen defentsan, eta Khedirak orpoz Claudio Bravo gainditu zuen. Realak oso gaizki defendatu zuen kornerra. Gola hartu arren, talde txuri urdinak bazekien jokalari bat gehiagorekin ari zela, eta ez zion erasoari uko egin. Horren ondorioz, Real Madrilen beste opari bat jaso zuen Realak, eta Xabi Prietok binakoa sartu zuen (2).
‎Hiru minututan bi gol hartuta, suspertzea kosta zitzaion Realari. Baina talde txuri urdinak erasora jo zuen, eta aldeak murriztea lortu zuen 77 minutuan. Xabi Prietok amaiera ezin hobea eman zion kontraerasoari, eta hat tricka lortuta, 4 ezarri zuen markagailuan.
‎Larunbatean, Valladoliden aurka, lortutako garaipen handiak (4) talde txuri urdinaren bolada ona berretsi du. Fisikoki bikain dago Reala, erraz mugitzen du baloia eta, gainera, zortea du lagun.
‎2 galdu du talde txuri urdinak Alfonso Perez futbol zelaian. Velak 0 sartu du, laugarren minutuan, baina Markel Bergararen eta Bravoren hutsek emaitza iraultzen lagundu diote Getaferi.
‎Mendeurreneko ekitaldi potoloenetako bat Realaren bisita izango da, ordea, hilabete askotako hartu emanen ostean, uztailaren 5ean etorriko baita talde zuri urdina Mojategira. Hala, gauzak ondo bidean, Europan jokatuko duen Reala izango dugu uztailaren 5ean (egubakoitza) Arrasaten, eta hain zuzen, txuri urdinendako denboraldi hasiera izango da:
2017
‎Jokalari eta zaleen memorian iltzatuta geratu diren uneak bizi izan zituen Realak, denboraldi osoan amestutako helburua azken minutuan eskuratu baitzuen. Bada, hiru hilabete eskasera, berriro ere abian da Espainiako Liga, eta Celtaren zelaian hasiko du ibilia talde txuri urdinak. «Oroitzapen bereziak ditugu Balaidosen, eta iragan sasoia amaitu bezala hasi nahi dugu oraingoa, garrantzitsua baita irabaztea konfiantza hartzeko», adierazi zuen atzo Eusebio Sacristanek.Ilusioz beteriko sasoia dauka zain Donostiako taldeak, eta udako merkatuan beste jokalariren bat fitxa badezake ere, kalitate handiko jokalari multzoa osatu du.
‎denboraldian alebin mailako taldean jokatu zuen –argazkian– eta kadete mailan joan zen Realera. Bada, talde txuri urdinarendako egin zuen azterketa hura gogoan du orduko UDAko kirol zuzendari Igor Arenazak: " Villabonan egin zituzten Realeko probak, eta, gurasoek egun hartan ezin zutenez Andoni probetara eraman, nirekin etorri zen.
2018
‎Arlo taktikoan nabarmen irabazi zion Eusebiori, nahiz eta azken horrek halakorik onartu ez.Hainbat partidatan salbuespen printzak agertu arren, sendotasun eta talde itxurarik eman gabe ari da Reala. Besteak beste, konfiantzarik ez, eta lerroak hautsita azaldu da sarritan talde txuri urdina. Jasotako gol kopuruak adierazten du hori:
‎Baloia izan behar dugu, baloia izanda hobeto defenditzen eta erasotzen baitugu».Estatistikak hankaz gora jartzen saiatuko da Reala, eta horretarako helduleku ona izan daiteke joanekoaren bigarren zatian eginiko lan ona. Kontrako emaitzari? 0 zen galtzen, eta Sandra Ramajo kapitainaren lesio larriari aurre egin, eta nagusi izan zen talde txuri urdina. Horri esker, estu hartu zuen Athletic, eta gol bat sartu.
‎Elkarrizketa egiteko lekurainoko bidea klubeko jendea agurtuz egin du. Gertutasun hori talde txuri urdinaren egunerokora ekarri nahi du, Leganesen egiten zuen moduan. Nahiz eta jakitun den bi klubak desberdinak direla.Lehen egunetako zurrunbiloaren ostean, nola zaude. Oso pozik, eta pixkanaka egokitzen.
‎Jagoba Arrasatek Reala zuzendu zuenetik(), talde txuri urdinak ez du bertako entrenatzaile baten aldeko apusturik egin. Klub txuri urdinak atzo iluntzean egin zuen ofizial Asier Garitanoren fitxaketa, eta GOIENAk hainbat debagoiendarren iritzia batu du:
2019
‎Aurreko denboraldian Realak izan zuen hutsune nagusietako bat izan zen punta erdian aritzeko jokalariren batena. Xabi Prietok erretiroa hartu eta Sergio Canales Betisera joan ostean, lerro artean jokatzeko jokalari petorik gabe geratu zen talde txuri urdina, eta, batez ere aurkaria atzean sartzen zenean, ezinean aritzen zen Imanolen taldea. Hegaletatik saiatu arren, kosta egiten zitzaion gol aukerak sortzea.
‎Mallorcaren kontra, gainera, lehiako gol bakarra sartu zuen, Espainiako Ligan sartzen duen aurrena.Atzetik indarrez etorrita, ederki amaitu zuen Miguel Angel Moyak eta Mikel Oiartzabalek hasitako kontraerasoa. Dena den, gola bainoago, beste gauza asko eman dizkio talde txuri urdinaren zelai erdiari. Garrantzitsuena, aipatu bezala, lerro artekoa izan da.
‎57 Horietatik 51 ondo eman zituen.Gainera, punta erdian jokatuta, Oiartzabalek aurrerago joka dezake, eta aurkariaren atetik gertuago egon, duen gol sena baliatzeko. Bien artean, lekua behin baino gehiagotan trukatu dute, aurkarien artean nahasmena sortzeraino, eta talde txuri urdinari joko aukera gehiago eman dizkiote hala. Baina, horrekin batera, lana ere eskaintzen dio taldeari.
2020
‎Lehen taldera 65 milioi bideratu behar zituen. Ordea, partiden emanaldiak etenda daudela, kontuak orekatu egin behar izan ditu talde txuri urdinak. Eta, horretarako, gizonezkoen lehen taldeko soldatak murriztu ditu.
‎Jesus Vallejo erdiko atzelariaren aukera aipatu da. Udan ere izan zuen jopuntuan talde txuri urdinak. Real Madrileko jokalaria da, baina orain Woverthampton ari da utzita, Premier Leagueko taldean.
‎Futbolaren hiztegian begiratu besterik ez zegoen erabakiaren atzean zegoenaz jabetzeko: aurrelari brasildarra prest dago talde txuri urdina uzteko.
‎Defentsan eta erasoan bikain arituta kateatu du garaipen bolada eder hori. Estatistika ikusgarriak pilatu ditu talde txuri urdinak azkeneko lau jardunaldietan: hamahiru gol sartu ditu —hiru gol baino gehiago egin ditu partidako—, eta bakar bat ere ez diote sartu.
‎32 urte ez dira gutxi. Tartean momentu onak bai, baina bigarren maila eta une txarrak ere ezagutu ditu talde txuri urdinak. «Odiseak basamortuan», erabili du taldeko presidente Jokin Aperribaik horiek deskribatzeko.
‎Espainiako Lehen Mailako eta Bigarren Mailako klubek beren taldeetako jokalariak edo beraiekin entrenatzen edo lehiatzen aritutakoak bekarako proposatzeko aukera izaten dute, eta Leundari hautaketa prozesura batzeko aukera eman zion Realak. Izan ere, talde txuri urdinarekin entrenatzen aritutakoa da azpeitiarra. " Realetik berrogeialdian deitu zidaten proposamena egiteko, eta baietz esan nien".
‎Aspalditik neukan erabakita, ateratzen zen dirua euskararen alde erabiltzea. Horregatik aukeratu nuen talde txuri urdina omenaldirako. Azpimarratu nahi nuke Rea  la etorri zela eta eskuzabaltasun hori eskertzekoa da.
2021
‎Reala aurreratu zen markagailuan Nerea Eizagirre kapitainaren golari esker. Atsedenalditik itzuli eta berehala sartu zuen bigarrena talde txuri urdinak, Elene Vilesek ongi baliatu baitzuen atezainaren aldaratze bat.
‎Sudupe, aldiz, duela 25 urtetik da bazkidea, baina duela urte gutxi Azkoitian sortu zuten Realeko Egurre Taldea lagun taldeko presidentea ere bada. Alberdi, berriz, Realaren garairik txarrenetako batean izan zen talde txuri urdineko bazkidea, Reala Bigarren Mailan egon zen garaietan, hain zuzen. Mailaz igotzen eta Europara itzultzen lagundu zien harmailetatik Alberdik.
‎Athleticeko zale azkoitiarrek Realari irabaziko diotela uste dute, baina halere ez dute espero talde txuri urdinari errepasoa ematerik. Marurik dio Athleticek 3 eta 1 irabaziko duela eta Oscar Anduezak 2 eta 0 Aldiz, Javier Ociok eta Enara Anduezak final estuagoa aurreikusten dute.
‎Bere joko onenetik urrun da talde txuri urdina azken partidetan. Ez du beste hainbatetan erakutsi duen distira hori izan, eta, gainera, emaitzek ez diote lagundu:
‎Nabarmendu zuen Realaren proiektuan «ilusioa» duela oraindik ere, eta inoiz ez duela planteatu kluba uztea. Denboraldi baterako sinatu zuen Arroyok talde txuri urdinarekin, beste sasoi baterako luzatzeko aukerarekin; bigarren denboraldia osatzen ari da aurten, ezarritako helburuak beteta. Eta azpimarratu zuen:
‎Reala. Levanteren kontrako azken neurketa galdu arren, lehen sei jardunaldiak erreskadan irabazi zituen talde txuri urdinak, eta bigarren postuan helduko dio lehiari; 12:00etan hasiko da norgehiagoka. Natalia Arroyo Realeko teknikariak «ilusioarekin» daudela adierazi du.
‎Asier Santana entrenatzaileak (Idiazabal, Gipuzkoa, 1979) ondo baino hobeto ezagutzen ditu talde txuri urdina eta euskal futbola. Donostiarren bigarren taldeko entrenatzailea izateaz gain, lehen taldeko partida bat zuzendu, eta hartako entrenatzaileen multzoan egon zen bi denboraldiz.
‎Willian Josek bere sinadura idatziz amaitu du Realean egin duen ibilia. Oker handirik ezean, aurrelari brasildarra Ingalaterrako Wolverhampton taldean ariko da utzita aurrerantzean, eta agur ezin hobea egin dio talde txuri urdinari: Espainiako Kopan haren bi goli esker egin zuten aurrera atzo.
‎Hemezortzi puntuetatik hamasei bildu ditu. Baina hori ez da datu on bakarra, esne mamitan baita talde txuri urdina. Bigarren dago sailkapenean, 16 punturekin.
‎Orain Europa ligan du arreta jarria talde txuri urdinak. Izan ere, ostegunean jokatuko dute multzo faseko bigarren norgehiagoka.
2022
‎Sorkunde Garate futbolari ohi aitzindaria, eta Anaitasunaren emakumeen koordinatzaile eta entrenatzaile izandako Ibon Orbea. Nerea Eizagirre Realaren kapitainak talde txuri urdinaren elastiko bana oparitu die Garateri eta Orbeari, bakoitzari bere izenarekin, eta bi omenduen artean egin dute ohorezko sakea. Ikusleen txalo artean itzuli dira zelai erditik omenduak, eta partidaren amaieran itzuli dira zelaira, Eizagirreri Euskal Herria Koparen txapela janzteko.
‎Kirola eta gerra aurkako bi mundu bezala irudikatzen dira askotan," bakearen" aldeko ekimenak ugariak izaten dira, baita Realean ere. Urte honetako ekainean, urrunago joan gabe, Gerrako eta futboleko oroitzapenak hitzaldia antolatu zuen talde txuri urdinak Meho Kodro futbolari ohi bosniarrarekin, Ukrainako gerraren testuinguruan 90eko hamarkadako Balkanetako gerra gogoratuz. Hipokrisia horrekin" apurtu" beharra aldarrikatu du Oleagak:
‎Camavingak sartu du lehena, eta Modricek bigarrena. Hala, atsedenaldira iritsi aurretik atzetik zen jada talde txuri urdina.
‎Realak oroitzapen ederra zuen Santiago Bernabeun jokatu zuen azken aldiaz. Duela bi urte izan zen, eta talde txuri urdinak partida ikusgarria jokatu zuen. 3 irabazi zion Real Madrili, eta, horri esker, Espainiako Kopako finalerdietarako sailkatu zen.
‎Esku hutsik eta burumakur itzuliko da Reala etxera, galdu egin baitu gaur gauean Valentzian (Herrialde Katalanak), Levanteren aurka: 2 Emaitza txarra da, eta Europarako sailkatzea zailduko dio talde txuri urdinari. Beste emaitzen zain, ia ezinezko jarri zaio Txapeldunen Ligarako sailkatzea, eta gogor borrokatu da Europa liga jokatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia