Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Aipatu dugu, dagoeneko, gure mendebaldeko gizarte guztietako geroz eta nabarmenagoa den ezaugarrietariko bat kultur aniztasuna edota multikulturalismoarena dela. Mendebaldeko herrialdeetan (kokatuta gaudeneko esparru geografiko eta soziokulturalera mugatzearren) sinesmen erlijioso ezberdinak dituzten talde bat baino gehiago ohi dago (kristauak, musulmanak, judutarrak, eta abar); bizitza estilo arras diferenteak dituzten taldeak (azpikulturak, kontrakulturak, eta abar) aurkitzea geroz eta normalagoa da; sarri askotan, jatorri etniko ezberdinetako talde anitz ere badago(, asiarrak, turkiarrak, hegoamerikarrak, eta abar; hauexek dira estatu etnianitzak edota polietnikoak bezala ezagutzen direnak); munduko ia herrialde guztiak (Islandia eta Korea biak aipatzen ohi dira salbuespen gisa) nazio ezberdinez osaturiko estatuak dira, askotan (baina ez halabeharrez) hizkuntza bereizgarri nagusi bezala dutela. Aipaturiko giza talde hauek guztiak" talde orohartzaileak" (grupos comprehensivos) dira (Margalit eta Raz, 1998) edota, terminologia aldatuz baina ideia bera adieraziz," kultura sozietalak" (culturas societales) osatzen dituzte (Kymlicka, 1996).
2001
‎Gerora Alan Griffin animatu zen alboka jotzera. " Gaixo ingelesa" filmarako bere abesti batzuk aukeratu zituzten eta orduan egin zen ezagun Sebestyen, aurretik ere lan handia egindakoa da, ordea, bai bakarka bai talde anitzekin. Bospasei aldiz abestu du Euskal Herrian eta laster izango da berriz ere gurean.
2002
‎Nabarmen nabarmena da diru eta baliabideetan franko aurreratu duela euskalgintzak, sa rri askotan merkatu itxura hutsa eman arte. Merkatari berriek, nolanahi ere, ez dute erdietsi gizarte mailako aurrerakada sakona, alegia, euskararen hedatzea maila eta talde anitzetara. Gogorrago dator bitasuna, eta, horretan, zer esanik ez, euskara iskilu moduan erabiltzeko tentazioa, deslegitimazio prozesuan buru burutik sartuta.
2003
‎Halere horrek ez du esan nahi, ohituta gaudenaren aurka, gizabanakoen aukera horiek tradizio partikular bakar batek, nagusiak, finkatutako aukerak izan behar dutenik, ideologia hau edo bestea izan. Zientziaren heziketaren eginbeharra, lan praktikoa, ez dute diseinatu behar tradizio nagusiaren adituen arabera egindako patroiek, gizartean elkarrekin bizi diren talde anitzek baizik. Horretarako, lehenengo betebeharra, beraz, beste mitoak erbesteratu dituen zientziaren mitoa bera desmitifikatzea da, bere izaera mitikoa ezkutatu nahian baitabil etengabe.
2004
‎Ideia hau zuen: DNA unitateen antzeko sekuentzia bat gaur egungo ugaztunen talde anitz batean badago, arbaso komunean ere egon behar zuen. Desberdintasun handiak agertuz gero, programa informatikoak lehentasuna ematen die zuhaitz ebolutiboan gertuen dauden espezieei arbaso arruntaren aurretik, adibidez, izterrezurraren aurretik.
2005
‎Hezitzaile, pedagogo, psikologo eta drogaren arazoa gainditu duten pertsonen talde jakin bat nahi dugu. Horrelako talde anitz baten helburua da ikuspuntu desberdinetatik lan egitea, arazo horiek dituen pertsonari eta bere familiei laguntzeko modurik onena aurkitzeko. Orduan, tratamendua familiengana ere zabaltzen da?
2006
‎Larunbat honetarako, Itsasoruntz ekimena antolatu du Uribe Kostako herritar talde anitz batek. Antolatzaileek adierazi dutenez," Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbiderako abian den prozesuari gure ekarpen txikia eskaintzeko sortu dugu, egitura politikoetatik kanpo, herritarren borondate soila eta egoeraren larritasuna oinarri dituena; prozesuaren parte sentitzen garen heinean, gure ekimenak euskal presoen egoerari harreta berezia jarri gura dio".
2007
‎Ideologi ezberdinez osaturiko talde anitza omen da Onin eta denek helburu bera omen dute, udal kudeaketa lortzea. Alkatetza eskuratzea zen nahia, ez boterea lortzearren, baizik eta funtzionamendu eredua aldatu eta azken urteotako agintezko kudeaketari amaiera emateko.
2008
‎Iazko abuztuan Camp for Climate Action kanpalekua antolatu zuten Heathrow inguruan, eta haren irudiak zabaldu ziren mundura. Hasieran agintariek debekatzea pentsatu zuten, antolatzaileak erradikal koadrila bailitzan geldiaraziz, baina Airport Watch en babesean halako herritar talde anitza hurbildu zenez, ez zuten baimentzea beste biderik aurkitu, ahalik eta oztopo gehien jarrita, prefosta.
‎Taldearen baimen kontrolari begirako zenbakia da. Unixen lehen bertsioen hondar bat da, gaur egun erabiltzaile bat talde anitzetan egon baitaiteke, eta hori guztia/ etc/ groups fitxategian kudeatzen da, kontuaren talde nagusia hemen mantentzen jarraitu arren.
2010
‎Ban Ki moonek adierazi zuenez, giza eskubideak babesteko eta sustatzeko legeak ezinbestekoak diren arren, “aurrerapenak beren eta gainerako pertsonen bermeen alde borrokatzeko arriskuan dauden defentsariei esker lortzen dira”. “Defendatzaileak talde anitza dira, erakunde zibil baten parte izan daitezke, kazetari bat edo inguruan ikusten dituen gehiegikeriek eragindako herritar isolatu bat”, esan zuen. Haren iritziz, guztiek partekatzen dute abusuak azaltzeko eta, beraz, ahulenak babesteko eta zigorgabetasunari amaiera emateko konpromisoa.
2011
‎Oso talde anitza osatu dugu, adin desberdinetakoak, neskak eta mutilak, arkitekturazaleak eta baserri mundukoak. Desberdinak baina helburu bakar batekin:
‎Lehenik eta behin, askotan kapitalismoaren aurkako mugimendua bezala jaio da, baina salbuespenak salbuespen Porto Alegreko bilerak hor daude proposamenen aldea gutxi landu da, mugatuagoa izan da eta gutxienez horien oihartzuna nahiko antzua izan da iritzi publikoaren aurrean. Hori azaltzeko noski, ezin dugu ahaztu talde anitz sarritan izaera oso ezberdinetakoak bildu direla denominazio horren azpian. Era berean, mugimendu horren" arrakasta" ezagunenak kapitalismoa zuzentzen duten erakundeen goi bilerak eteteko saiakerak izan dira, baina, segurtasun neurriak handituz eta hiriak gotorleku bihurtuz, eragina asko murriztu da, baita euren inpaktu mediatikoa ere.
‎" Arrazari dagokionez anitza den ikasgelak hezkuntza prozesua hobetzen du, ikasleek, eskoletan nahiz harreman informaletan, askotariko esperientziak eta ikuspuntuak jasotzen dituztelako. (…) Gure instituzioek zeregin berezia dute liderren hurrengo belaunaldiaren prestakuntzan, eta, aniztasun handiko ikastaldeak eratuta, gure ikasleak geroz eta kulturanitzagoa den gizarterako egoki prestatuta egongo direla ziurtatzen laguntzen dugu; halaber, gure onarpen politikek gizartearen beharrei erantzuten dietela eta liderren hurrengo belaunaldia talde anitz eta lehiakorretik atera dela ziurtatzen dugu".
2012
‎Azken urteotako ikerketa batzuek (williamson 1991, Ó riágain 2001) hainbat hizkuntza gutxituren familia bidezko transmisioaren eta auzo komunitate hurbileko erabileraren ahulezia indartzeko zailtasunak agerian utzi dituzte. Izan ere, egun mundu mailako arazo bihurtu da hiztun talde anitzen belaunik belauneko jarraipena bermatu ahal izatea (Nelde et al. 1996, Mart� et al. 2005) eta euskarak ere horretan du premiazko erronka.
‎Euskal Herrian indarkeria ezberdinak jasan duten 25 biktimaz osatutako talde anitz batek aurkeztu duen adierazpena mugarri bihurtu da ETAren amaiera ren prozesuan.
‎204 Loiolako elkarrizketen denboren inguruan, lehenago bai eta gero ere, talde anitz ibili zen irtenbide demokratiko, zuzen eta errealista baten bila: aipa ditzadan (eta ahaztuko...) Artamugarriak, Elkarbide, Euskaria, Lokarri, Milakabilaka...
2013
‎Bitartean ere, eta hau bada benetan pozgarria, hementxe bertan batzuk ari dira lanean, jo eta ke, irabazi arte, helburu sendoak lortu arte. Jonan Fernandez gai izan da talde anitza eta trinkoa osatzeko Elkarbizitzaren alde lana egiteko. Talde honek, orain arte egindako lanari jarraituz, lehen emaitza eman du eta 1960 eta 2013 urteen arteko giza eskubideen urraketa guztien" argazkia" aurkeztu du, etorkizunari begira, iragana ahaztu gabe eta, batez ere, justizia gauzatzeko gure herri maite honetan.
‎Nolanahi, Kamixlok ez du gaurdaino Alepo edota Homs hirien patu bera sufritu. Haien aldean bareagoa du bizimodua eta biztanleek ez dute gobernu eta oposizio talde anitzen arteko su gurutzatua bizi.
‎Gipuzkoa eta Bizkaiko apaizteriak zeregin funtsezkoa jokatu zuen euskal kulturaren suspertze horretan. Mendizale talde anitzek ere bide eman zioten euskal abertzaletasuna zabaltzeari, Euskal Herriko mendi eta herrietan zehar. Izan bazen jende multzo nahikoa diskurtso euskaltzalea eta abertzalea jaso eta xurgatzeko.
2014
‎Estereotipoak bat datoz informazio klitxeekin. Partaidetza talde anitzetako kideei egozten zaizkie, modu kontsentsuatu eta zurrunean (Vinsonneau, 2002). Norbanakoek eraikitzen dituzten mailak ez dira hutsune sozialean gertatzen.
‎Bideoaren hasieran Urnieta eta Adarramendi azaltzen zirela ikustean. Herrian ekimenari bultzada emateko talde anitz eta aberatsa sortu zenean. Eta ekainaren 8an zer?
‎Debagoieneko herrietako umeen datuak jaso dituzte ikerketarako eta profesional talde anitza ari da ikerketa aurrera eramaten. Bultzatzailea Debagoieneko Ospitaleko pediatria zerbitzua izan da baina eurekin batera lanean dihardute beste mediku talde batek, Arizmendiko ziklo hezitzaileko 36 ikaslek, herrietako kirol teknikariek eta Amaia Diaz de Monasterioguren dietista oñatiarrak.
‎IBMk, ikerketa talde anitz batekin batera, SyNAPSE Systems of Neuromorphic Adaptive Plastic Scalable Electronics txip kognitiboa aurkeztu digu orain. Garunean inspirazioa hartuta, neuronak eta horien arteko konexioak oinarritzat hartu dira diseinuan.
2015
‎Kolektiboak zuen munta orduan, baita ere, 68ko maiatzaren biharamunetan Frantziako Estatuan," lur eremurat itzultzeak" edo naturarekin berriz harremanetan sartzeak. Belaunaldi bereko lagun talde anitzek entseatu zuten etxe edo funts baten atzematea, elkarrekiko bizi eremu baten antolatzeko. Emaitza eta arrakasta orotarik izan da.
‎" Bizitzaren tragikomedia" dela azaldu du Gaztañagak. Beraz, oholtzaren gainenan Miren Gaztañaga ikusteko aukera izango dute ostiralean Soreasura joaten direnek; izan ere," pertsonaiak alde batera utzi, eta pertsonek hartuko dute lekua" obra honetan.Xabier Agirre, Pilar Andres, Emilio Encabo, Miren Gaztañaga, Gabriel Ocina eta Gabo Punzo dira taldeko kideak, Euskal Herriko eta Espainiako talde anitz bat. " Han hemengoak gara, eta horregatik sortu genuen antzezlana, hasieran, gaztelaniaz", esan du.
‎ERAIKIZ agiria plazaratu duen biktima talde anitzak ideia interesgarri ugari jarri ditu mahai gainean, baina bat nagusi, eta batez ere politikariei bideratua: hasi mugitzen, gu oinarrizko akordio batzuetara iristeko gai izan bagara, zuek ere bai.
‎Lan talde anitza, sendoa, eta lanerako prest dagoena da osatu dena. “Ziur gaude lan talde horiek EH Bilduren oinarriaren elkarlan eta babesarekin lan bikaina egingo duela datozen lau urteotan.
‎Azaroaren 30ean presoen aldeko manifestazio jendetsua egin zen Bilbon Senideak elkarteak deituta; 468 babes anitza jaso zuen manifestazioak: pertsona ezagun askoren sostenguaz gain, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE edota Elkarri bezalako erakundeen atxikimendua, eta EAJ, EA eta Ezker Batuko hainbat kideren presentzia" ez ofiziala" 469 ere izan zituen; talde anitzetako kideek presoen sostenguko aldarrikapen hura elkarrekin egin izanak aparteko esangura eta hunkiberatasuna eman zizkion ekitaldiari.
2016
‎hizkuntzarekin, etortzen direnekin paseatzen, eta abar. Kopuruaz gain, pozgarria dena da sentsibilitate desberdineko jendeak hartu duela parte, talde anitza dela, alegia", diote.
‎Euskarazko komunikabideak izanik, erran gabe doa euskararen zabalkunderako tresna garrantzitsuak direla. Goienaren eta BERRIAren interes talde anitzek lotura zuzena dute euskararekin. Baina euskararen arloan ekartzen duen balioak gehiago zehaztea eskatzen du.
‎Nabarmendu nahi dugu oso talde anitza garela. Baten batek 60 urte baino gehiago dauzka eta 19 neskak daude baita.
‎antzerki bat antzerkiaren barruan. Bertan antzezle talde anitza agertzen da, “Egunero gattunk artistak! ” obra prestatzen. Antzezlanean ikusiko dugu taldean sorkuntza prozesu hori nola bizi duten.
2017
‎Musika talde bat muntatu nahi zuen Lurrak, punk talde bat, herri xumeak pentsatzen zuenari soinu banda paratzeko. Nahiz eta erreferentzia eta gustuko talde anitz izan, Tijuana in Blue eta Ludwig von 88 ziren imitatu nahi zituen ereduak. Edo Bérurier Noir.
‎1992ko abuztuan kaleratu zuten GEU Gasteiz aldizkariaren zero zenbakia, euskaltzaleen talde anitz baten ilusioari esker.
‎Asko gara ikusmin hori dugunak. Durangon ere talde anitza osatu da. Ibilgailuagaz buru askeak eta autonomoak izan gura duten 15 emakume dira.
2018
‎Gero ikusi nuen bazela karrikara ateratzen ari zen mugimendu feminista bat. Batetik, diktaduraren aurkako borrokan murgilduta zeuden talde anitz. Feministok erregimenaren aurka egiten genuen.
‎Erradioenbolizazioa tratamendu konplexua da zinez, erradiologia interbentzionisten, erradiazio onkologoen, mediku nuklearren eta abarren elkarlana behar baitu (fisikari medikuena, hepatologoena...). Aipatutako tesian, ingeniariak batu ziren talde anitz horretara, arteria hepatikoko odol fluxuaren dinamika eta bertako partikulen jokaera aztertzeko asmoz.
‎11 egun euskaraz ariketa sozialaren Euskal Herriko lehen hamaikakoa aurkeztu zuten atzo, eguaztena, Bilbon, Itsas Museoan. “Pertsona erreferentzialek eta ekimenean murgilduta dauden euskaltzale aktiboek” osatzen dute hamaikako hori; genero, lurralde, adin eta alor desberdinetako pertsonen talde anitza da, eta tartean dago Arianne Unamuno Pil pilean Euskaltzaleon Elkarteko koordinatzailea.
‎Diktaduraren kontrako talde anitz, nazionalistak ez zirenak barne, hizkuntza berreskuratzearen alde lanean jarri ziren, klandestinitatean edo sasiklandestinitatean. Euskara eta askatasuna identifikatu egin zituzten nolabait.
‎Armarri hark arrakasta handia izan zuen, diasporan adibidez. Euskal etxe, plaza edo talde anitzek hartu izan dute Zazpiak Bat izena, eta armarria bera erabili da monumentu edo apaingarri andana batean.263 Armarri hartan sei armarri ageri dira.
2019
‎Izen emateei dagokienez esan behar da izan direla herritarrak, tramite hori egiteari uko egiten diotenak, arrazoi desEra guztietako herritarrak bilatu ditugu erronkalari izateko: adina, sexua, auzoa, kontuan hartuta, ahalik eta talde anitzena izatea bilatu dugu. [...] Bi eratako euskaldunak bilatu ditugu:
‎Era guztietako herritarrak bilatu ditugu erronkalari izateko: adina, sexua, auzoa, kontuan hartuta, ahalik eta talde anitzena izatea bilatu dugu. hizkuntza ezagutzaren aldetik, berriz, bi eratako euskaldunak bilatu ditugu: euskaraz ondo mintzatzen direnak, eta euskaraz ulertu bai baina hitz egitea kosta egiten zaienak.
‎Musika (nodoen% 11,35): Azkeneko azpitaldea, nahiko talde anitza izan arren, musikarekin erlazionatutakoaktore ezberdinekin erlazionatu ditzakegu nodo garrantzitsuenetako batzuk. Aktore horien artean musikahizpide duten komunikabideak (@gaztea, @DidaGaztea), musika taldeak (@berritxarrak, @muguruzafm, @Glaukomaband) eta baita disketxeren bat ere bai (@BagaBigaeus) edukiko genituzke.
‎Zizurkilgo EH Bilduk ekitaldia egin zuen atzo iluntzean Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Igotz Alkorta kazetaria aritu zen aurkezle lanetan eta zerrendako hautagaiak" talde anitza eta lanerako gogoz dagoena" moduan aurkeztu zituen.
2020
‎Joskintzak indar asko hartu zuen. Arratsaldeetan oso talde anitzak zeuden: bertakoak, kanpotarrak, gizonak, emakumeak, euskaldunak, erdaldunak… Oso giro lasaian beraien arteko harremanetan josten ikasten.
‎zeer? Musika talde anitzetan ibilitakoa, hura jarri da kontaktuan kontzertuetakoekin, eta hori bederen ongi eginen duela segur dira bertzeak. Umorea ere jartzen dio bilerari; haria galtzen duen bakoitzean irriz hasten baitzaizkio gainerakoak.
‎Ez zen Estatuaren boterea modu azkar eta ez oso odoltsuan lortzeko gai izan. Izan ere, masa gizarte batean, zeinean gizarte talde anitzek Estatuarekin eta gobernuarekin nolabaiteko identifikazioa sentitzen duten, estatu kolpeek arrakastarako aukera gutxiago dituzte (Gonzalez Calleja, 2019: 145).
2021
‎Blog bat ireki eta estilo desberdinekin esperimentatzea ahalbidetuko zidan ilustrazio serie bat publikatzea erabaki nuen. Musika talde anitz entzuten nituen garai hartan eta abestiak interpretatzeko modu polita iruditu zitzaidan. Katalanez eginiko musikaren aldarrikapena egiteko modua ere izan zen niretzat.
‎XXI. mendearen hasieratik, audientzia interes talde anitzen multzoa bezala ulertzeko aroan sartu zen komunikazioa. Barne audientziak lantaldearen, erakundeko funtzioaren eta kokapenaren arabera sailkatzen dira.
‎Askatasun hori behar dugu irakurgaiak aukeratzerakoan edota lanketa eta ekoizpen pertsonalizatuagoak egiteko. Modu berean, talde anitzak sortzeko proposamenak egitea komeni da. Horrek ere motibazioan eragingo lukeela uste dut.
‎«Tokiak behar ditugu askotariko gorputzak eta identitateak dituzten gazteek beren burua azaltzeko eta lantzeko. LGTB talde anitz ditugu, baina ez dago gunerik gisa honetako adierazpide artistikoak lantzeko».
‎Valdestarrak Inkisizioa atzetik zutela bailara hauetara heldu ziren arren, ez ziren bakarrak izan. Koziotar Alpeotan beste talde anitzek ere aurka egin izan diote Eliza Katolikoaren eta jauntxo feudalen indarkeriari Historian zehar, hala nola, kataroek eta dultzinistek, besteak beste... Bestalde, eskualde berean sortu zen, 1343an, Briançongo Nekazarien Batasuna ere, bost lurraldek osatutako Errepublika, valdestarren Val Chisone tartean zela.
2022
‎mendebaldeko edo (ta) musika tresna elektronikoak erabili behar ziren, bainan testuak turkieraz eta melodiak ekialdeko moduan idatziak izan behar zuten. Herriko talde anitzek parte hartu zuten eta lehiaketa horretatik eszena berri bat sortu zen: Anatolian rock!
‎Saioa hasterako jakinarazi du Etxegaraik bi talde politiko osatzeko eskaera jaso duela: ezkerreko abertzaleak bilduko dituen Bil Gaiten, eta Peio Etxeleku Kanboko (Lapurdi) hautetsi eta Errobi lurralde eremuko erreferentearen inguruan elkartu den Elkarrekin Herriarentzat etiketarik gabeko talde anitza. Elkargoaren sorreratik agertu den berritasun nagusietako bat da, eta hemendik aitzina batzarretako dinamikan eraginen duela espero da.
‎Han biltzen zirenak ez ziren edozein. Gehienak, Galaxiarteko Jaurlaritzako segurtasun talde anitzetako kideak ziren: Lauburuko goi karguak, Elite Taldeetako kideak, Galaxiarteko Agentzia Federaleko agenteak... eta baita hamalau galaxietako Herrizaingoetako baten bat ere.
‎Azken urteetan, kantari talde anitz sortu dira Euskal Herrian, euskal kantuari hats berria emanez. XXI. mendeko musika estiloetan ari dira, euskaraz kantatuz.
2023
‎Buhameak, historiarik gabeko jendeak? liburuaren egilea den Nicole Lougaroten arabera, buhame talde anitz kokatu ziren Iparraldean, sustut Xiberoan eta Baxe Nafarroan, Duzunaritzeko Antxixarburu auzoan errate baterako, bizitza ibilkari tradizionalari akabera emanez. Luzaz ofizio jakin batzuetan aritu ziren, bereziki garaiko jendartean beharrezkoak ziren zenbait eskulanetan (zurginak, zorrotzaileak, saskigileak... etab).
‎nik... Ildo berean, arrisku talde anitz badela nabaritzen dute eta ondorioz gidari zaharrengan arreta ezartzen bagenu, beste gidari txar guziak ere kontuan hartu genituzke, besteak beste esperientziarik gabekoak, gutitan gidatzen dutenak baita drogazaleak eta alkoholzaleak ere. Gainera, zenbait jendek uste du gidabaimenaren azterketa berriz eginaraztea aitzakia baizik ez dela bide segurtasunaren izenean zerga berri bat sortzeko.
‎“Duda barik. Erromeria asko egiten dira, eta erromeria talde anitz daude. Gainera, talde horietako askok ibilbide luzea dute:
‎Xabier Mina giltzapetu zutenean, gerrillariak buruzagirik gabe geratu ziren eta talde anitzetan handik eta hemendik sakabanatu ziren. Batzuk etxera itzuli ziren eta beste batzuk lapurretari ekin zioten, frantsesek gerrillariei buruz zeukaten iritzia egiaztatuz.
‎Horrela, harreman zuzena izaten dute enpresa edo erakundeekin, kontaktuak egiten dituzte eta proiektuaren amaieran, egindako lana aurkezten diete. Horretaz gain, talde anitzetan egin behar dute lan erronka horri erantzuteko, ikasketa, kultura eta hizkuntza ezberdinetako ikasleak baitaude talde berean:
‎Apirilaren 26an Abadiñoko EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda osoa aurkeztu zuen. Mikel Urrutia zerrendaburuak" talde anitza eta konprometitua" dela azaldu zuen. Maiatzeko hauteskundeetan Abadiñon EH Bildurena izan zen zerrenda bozkatuena.
‎Talde Feministak borroka guztiak hartzen zituen bere gain, eta lan apur bat kendu eta jende gehiagorenaga heltzeko sortu zen M8 plataforma, 2018an. Bete da bere helburua, oso talde anitza da eta.L. I.: Suhaziak 2020an sortu zen, pandemia garaian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Argia 8 (0,05)
Uztaro 5 (0,03)
Pamiela 4 (0,03)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 4 (0,03)
ELKAR 3 (0,02)
Consumer 3 (0,02)
Jakin 3 (0,02)
Herria - Euskal astekaria 3 (0,02)
Anboto 3 (0,02)
Urola kostako GUKA 3 (0,02)
Berria 2 (0,01)
goiena.eus 2 (0,01)
UEU 2 (0,01)
aiurri.eus 2 (0,01)
Karkara 2 (0,01)
Hitza 2 (0,01)
EITB - Sarea 1 (0,01)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 1 (0,01)
erran.eus 1 (0,01)
aiaraldea.eus 1 (0,01)
aikor.eus 1 (0,01)
alea.eus 1 (0,01)
hiruka 1 (0,01)
plaentxia.eus 1 (0,01)
Alberdania 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Maiatz liburuak 1 (0,01)
Ikas 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia