2008
|
|
Ez leihorretik, arroka biluzi gaitzengatik, desertu ikaragarriengatik, leku ilunengatik eta leku horietan aurkitzen diren munstroengatik. Eta uretik ere ez, ez baita ibaiez baliatzen ahal hara joateko, urek jaistean egiten duten jauzian izigarriko indarra hartzen baitute alimaleko uhainak
|
sortuz
eta nehor ez baitaiteke uraren kontra joan, luietan, Lurreko Parabisua den aldera. Gainera, urek egiten duten burrunba ezin sinetsizkoa denez, ontzian direnek ez lezakete elkar adi.
|
|
Hau da, batetik, jende asko hirigunetik auzo periferikoetara mugitzeak sorturiko fenomenoa gauzatuko da, bertatik eratorritako behar berri eta ondorioak
|
sortuz
. Eta bestetik, auzoan bertan existitzen zen oreka eraldatuko da eta, besteak beste, auzoaren biziberritzeak sortuko duen balio handitzea etorriko da, lehenago beste auzoetan gertau den bezalatsu.
|
2009
|
|
Haien ondorengoak apezpikuak ditugu eta Erromakoa Pedroren ondorengoa. Instituzio hau modu jakin batean antolatu zen, gobernu konkretu batekin, doktrina zehatz batekin, kultu berezi batekin eta pobreei laguntzeko baliabide konkretuak
|
sortuz
.
|
|
Errealitate horien lekuko dira parrokietako artxiboetan ditugun «tazmia» eta «fabrika» izeneko liburuak. Erakunde zibilek parte hartu izan dute parrokien ondasunen administrazioan, bi aginteak (zibila eta eklesiastikoa) elkarlanean aritzen baitziren (patronatua eta abar
|
sortuz
). XIX. mendeak aldaketa asko ekarri zituen:
|
2010
|
|
Adierazpen artistiko horretan, bertsolaria, nortasun emailea eta sortzailea da, nor bere baitatik ari denean, nortasun iturri banakoarentzat zein kolektiboarentzat, jarrera sortzailean kontzientziaeta autokontzientzia gune bat iragarriz eta proiektatuz, ebokazio/ gogoramenaren poetikak islatzen duen indar diskurtsiboan, unea eta gunea bere eta «berezko» egiten ditu, darabilen hitzaren erresonantzia jantzi kultural berariaz azaldu/ jaso egin ohi duen eremuan. Erresonantzia estetiko horrek iraganean ditu erroak, oinarrizko konfigurazio baten aldarrian hizkuntzaren oroimen muinak gureganatua, egun, aurrera proiketatzen ari dena
|
sortuz
eta birsortuz, eraldaketa eta balio sozialen ispilu. Esan liteke oinarrizko konfigurazio horrek ondasun kulturala pitzarazten duela kolektibo horren batura indarrean adierazle.
|
|
Horrek sustraitzen du eragile izateko eta eragiteko ahalmena, norberaren erabakien gidaritza eta ahalegina subjektu eraberrituaren jarrera sortzailetik sortu eta elikatuz. Sormen esparru hori ariketa estetiko hutsa baino harago, pertenentzia molde bat eta errealitate sozial zehatzagoa lotzen dituen ekimen bide eta praktika sozialaren «jolas estrategiko» gisa har liteke, txapelduna, aktore sozial bilakatzen duelarik, banako autokontzientzia eta talde autokontzientzia iragarriz, identitatea eta errepresentazioa, nortasun jarrera emaile batetik fikzio emarian
|
sortuz
eta birsortuz. Halaber, elkarkidetzaren txapel kolektiboa da, duen eraginaren ondorioan, horrela irudikatzen baita oholtzaren eszenan, bertsolari taldea besarkada sentituan, txalotzen eta txalotuak, kolektiboa zutik, emozio gorenaren une erdimagikoan.
|
|
Era berean, agerikotasuna eta gardentasuna dario. Bertsolariak, interesak, pasioak, desirak... biluzik edota jantzi dotoreenaz, norbera bere baitatik bizituz eta
|
sortuz
, ekimenez, harremanez, elkarrekikotasunez hezurmamitzen baititu; eta jarrera horretan azaltzen da baitaratzen duen kapitala, komunitatearen zilegitasuna, kapital kultural horretan datzanez. Ondorioz, begirunezko harremanak elikatutako komunikazio prozesu kulturalean autokontzientzia sortu eta jokabide estilo iraungarriaren lekuko bilakatzen du.
|
|
Laburbilduz, pertsona zaharrek gazteek baino informazio zuzen gutxiago gogoratu zuten, kontakizun laburragoak
|
sortuz
, modu horretan aurreko ikerlanen emaitzak errepikatzen direlarik (Light eta Anderson, 1983; List, 1986). Hala ere, gazteek zaharrek baino akats gehiago izan zituzten, ziur aski informazio gehiago gogoratu izanaren ondorioz.
|
2011
|
|
eta landa inguruetan zentral eolikoen ezarpenaren kasuetan) administrazio mendetasun handia dute eta gaitasun txikia baliabideen aldetik, eta beren kontrolpetik ihes egiten dieten gertaerengatik erraz aurkitzen dira gaindituak (Borja eta Castells, 1997). Ildo beretik, estatu edo erregio mailako politikek behe mailako eskalen planak erabakitzen dituzte hein handi batean; sarri, eskumenen autonomia galtzeko beldurrez mesfidantzak
|
sortuz
(Boisier, 2004). Halere, horrek ez du esan nahi tokiko gobernuek ez dutenik boterea erabiltzeko eta lurraldeari eragiten dioten politiketan eragiteko gaitasunik.
|
|
Horrela, Foucaulten ustez (1995) eta boterearen kapilaritatearen bere ideiaren arabera, espazio batean botere harreman batek luze irauteko parte diren aktoreek beraiek erreproduzitu behar dute. Garbi geratzen da egiturazko eragileei aukerak zabaltzeak, kasu horietan behintzat, berekin dakarrela boterearen egitura administratiboen borondate politiko eta teknikoa, baita aurrera egitea ere egituratuta dauden aktoreei gaitasuna emango dieten agertoki batzuetarantz, lurralde kultura parte hartzailea
|
sortuz
. Baina halaber, egituratuta dauden eragileen aldetik metodologia berrien eta ekintza estrategien aktibazioa eman behar da, eskala ezberdinetan eragiteko gaitasun era berriak ahalbidetuko dituztenak.
|
|
Baina, aldi berean, merkatuak bereizgarritasuna lehenesten duenez, ez da abagune txarra anbibalentziaz jokatzen dakienarentzat. Alde horretatik, irmo eutsi zaio euskararen balio sinboliko eta estetikoari (ikusi dugunez ez da horren handia), betiere balio hori euskararen bizi barrutik
|
sortuz
, eta balio horri balio instrumentala gehitu zaio. Lehendabiziko balio horretatik etor liteke merkatuan lehiatu behar duenari on egiten dion bereizgarritasuna, bestetik euskarari on egingo dion bizitasuna eta osotasuna:
|
2012
|
|
Tamayori fresko handiak pintatzea gustatu izan zaio, txori baten ikuspegitik hartutako paisaiak
|
sortuz
, forma ezberdinetako figurek betetzen dituztenak. Joko handia sortzen du artistak, mekano piezak edota polikromatutako arkitekturak ematen dutenak erabiliz.
|
|
Aurreko etaparen adibidetzat Plaza Nueva lana daukagu, Esperanza 8 edo Estación de Abandorekin batera, noski, beste lan batzuen artean. Etapa berri horretan, errealitatearen irudikapen garbia erabiltzen du, ametsetako paisaiak
|
sortuz
zenbait jatorritako benetako elementuen gainjartzeaz baliatuz. Hori dela-eta, azkenean, joko kontzeptuala gehitu zion arima erromantiko bezain errealistak aldatutako benetako hiperrealismoari.
|
|
Argitaletxeek ere kalitatezko lanen aldeko apustua egin behar dute, promozio indartsua eginez, publizitatea eta zabalpena eskainiz, edizio txukunak
|
sortuz
... azken batean, ezaugarri horiek emango diote prestigioa argitaletxeari.
|
|
Egoitzaren tamaina gehiegizkoa zen egunkariaren beharrentzat eta ahalmenarentzat; aldi berean, aukera oso tentagarria zen besterik gabe hari uko egiteko. Testuinguru horretan Kultur Parkearen ideia sortu zen, eta egitasmoa bultzatzeko Euskaldunon Egunkaria, Gráficas Lizarra14 eta Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa15 elkartu ziren, Parkearen sustatzaile eta kudeatzaile izango zen Buruntzape SL enpresa
|
sortuz
. Enpresa horri dagokionez, aipatzekoa da haren sorrera estatutuetan zenbait klausula erantsi zirela proiektuaren irabazi asmorik gabeko izaera azpimarratzeko.
|
|
Gainera, ez da ahaztu behar ezkerreko eta eskuineko egunkariek legearen aldeko eta kontrako iritzia agertzen zutela; markoen erabilerak jarrera horiei laguntzen die. Esaterako, moraltasunaren markoa erabiliz, pertsonen judizio moraletan eragin daiteke, berdintasunaren kontrako usteak eta joerak
|
sortuz
; edo gatazka markoa erabiltzeak desadostasunak eta eztabaidak nabarmentzea dakar, gaiaren muina alboratuz.
|
|
Portaera aldaketa erabaki hartze esplizitu, konprometitu, kontziente eta informatuarekin dago lotua, eta lortutako emaitzen gainean egiten diren kausa egozpenen menpe dago (Weiner, 1986). Era horretan, lortutako emaitza positiboak subjektuak egindako esfortzuari (elaborazio maila altua) egozten zaizkio, automotibazio efektua
|
sortuz
eta portaeran ere eragina izan dezake. Bestalde, helburuen arrakasta edo porroten zergatien arrazoiak aurkitzeko esfortzua egiten dutenengan, egoera horietan, oro har, emozio positiboak sortzen dira, barne pizgarri gisa funtzionatzen dute, eta subjektuen autoefikazia hobetzen da (Khul, 1986).
|
|
Jabetze edo kontzientzia hartze horrek jarrera aldaketa ekar lezake eta jarrera aldaketa gizarte psikologian, eta konkretuago publizitatearen psikologian, lotu da pertsuasio prozesuarekin (Petty eta Cacioppo, 1981, 1986a eta 1986b). Pertsuasio prozesuak jarrera eta portaera aldaketa eragin nahi du; mezu emaileak, ematen den mezuak berak, komunikazio kanalak eta testuinguruak eragin dezakete pertsuasioan (Petty, Cacioppo, Strathman eta Priester, 1994), eragina prozesu afektibo, kognitibo eta portaera prozesuetan gauzatuz eta jarrera aldaketa
|
sortuz
. Petty k eta Cacioppo k (1981, 1986a eta 1986b) «Elaborazio Eredua» deituriko eredu teorikoa formulatu zuten eta eredu horren arabera pertsuasio mezu baten aurrean bi bide bereiz zitezkeela zioten.
|
2013
|
|
Kooperatibismoak duen esentziaren zati bat galtzen den arren, baditu alderdi positiboak ere: finantzatzeko bideak, erabakitzeko ahalmena, eta, sareak
|
sortuz
, kooperatiben arteko harremanak sendotzeko aukera. Kooperatiba mota horretan akzioek zati bat hartzen dute, hala ere, kooperatibaren esku egon behar du zati nagusiak.
|
|
Ikasleen eta irakasleen arteko elkarreraginak hobetzean, lanerako giro atsegina sortzen da, giro emozional positiboa
|
sortuz
, ikasleen ikasteko prozesuaren asebetetze maila hobetuz, irudipenaren garapena ahalbidetuz, eta batez ere, komunikatzean ager daitezkeen oztopoak gainditzen laguntzen du, beraz ikasleek beren buruarekiko konfiantza irabazten dute eta, ondorioz, komunikazioa errazago lortzen da, (Leontiev, 1978).
|
|
Gainera zalantza sortzen du landuko den gaiaren inguruan iguripenak
|
sortuz
(5) «you' ll be experts in one part» eta horrek ondorioz ikasleen arteko interakzioabultzatzearenjarrera komunikatiboarekin lotura zuzena du. Taldeka aritze honetan ikasleen interakzioa bilatzen delako, parte hartze aktiborako gunea zabalduz eta irakaslea gidari bilakatuz.
|
|
Esanahia argitzera bideratutako keinuak: galderak erabiliz ulerkuntza ziurtatzea edota galderen bidez zalantzan jartzea ikasleak, iguripenak
|
sortuz
, ikasleak ondorioak ateratzera bultzatuz... Informazioa ulertzen dela ziurtatzeko erabiltzen du.
|
|
Ikasleen arteko interakzioa bultzatzea: bi ikasleren artean zuzeneko erlazioa
|
sortuz
galdera baten bidez eta irakaslea erdigunean kokatuz.
|
|
Garapenaren psikologia, berriz, psikologiaren esparru berezi gisa sortu zen eta haren eremu zientifikoaren zein instituzionalaren barruan kokatu zen. Hala, psikologia orokorrean erabiltzen ziren teoriak eta gaiak hartu eta garapenera egokitu zituen garapenaren psikologiak, garapenari buruzko planteamendu bereziak
|
sortuz
. Horrez gainera, psikologia orokorrean erabili ohi ziren irizpide metodologikoak aplikatu zitzaizkion garapenaren azterketari.
|
2014
|
|
Euskal Unibertsitatearen aldarrikapena ozenki plazaratu eta gero eta unibertsitate horren ereduaren lerro nagusiak sailkatu ondoren, lanean jartzea zen erronka, azpiegitura
|
sortuz
joan zedin; langintza horretan, ezin ukatu, jarduera akademikoa bideratzea dela zutabe nagusia eta horretan murgildu zen, apalki baina buru belarri, UEU. Alor honetan azpiatal hauek azpimarratu beharrekoak:
|
|
Strathern ek ere (2000) ideia bera azpimarratzen du esanez, batzuetan informazio gehiago jasotzen den arren, horrek ez duela ulermenean laguntzen. Are gehiago, konfiantza gutxitzen du, mesfidantza
|
sortuz
. Gardentasuna erabilgarria da ulermen maila hobetzen duenean eta ez soilik informazio fluxua handitzen duenean.
|
|
Prozedura hori oso egokia da hizkuntza edota kultura batetik bestera test bat egokitzeko sor daitezkeen arazoak antzemateko, eta egokitzapenen kalitatea ebaluatzeko baliagarria da (Hambleton, 1996). Prozedura horri jarraituz, R SPQ 2Fren itemak itzuli ziren ingelesetik (A bertsioa) euskarara, lanabesaren B bertsioa
|
sortuz
. Lan hori psikopedagogo elebidun batek egin zuen.
|
|
Lan hori psikopedagogo elebidun batek egin zuen. Ondoren, pedagogo elebidun batek euskarazko R SPQ 2F (B bertsioa) ingelesera itzuli zuen, C bertsioa
|
sortuz
. Azkeneko bertsioa jatorrizko bertsioaren egile bati igorri zitzaion eta berak A eta C bertsioak alderatu ostean, hainbat aldaketa eta ñabardura proposatu zituen.
|
|
Azkeneko bertsioa jatorrizko bertsioaren egile bati igorri zitzaion eta berak A eta C bertsioak alderatu ostean, hainbat aldaketa eta ñabardura proposatu zituen. Azkenik, prozesu osoa errebisatu zen eta jatorrizko bertsioaren egilearen ekarpenak jaso ziren galdetegian D bertsioa
|
sortuz
. Lan horretan parte hartu zuten hiru aditu elebidunek (psikologo bat, psikopedagogo bat eta pedagogo bat), azkeneko bertsioa (R SPQ 2F E) lan honen eranskinean ikus daiteke.
|
|
Biggsek eta kolaboratzaileek SPQ berriztatu zuten 2001ean, Revised TwoFactor Study Process Questionnaire (R SPQ 2F)
|
sortuz
. Galdetegi berrian item kopurua 42tik 20ra murriztu eta faktore egitura sinpleagoa osatu zuten, bi faktore nagusi izanik:
|
|
Euskara diskurtso abertzalearen erdigunean jarrita, abertzaleen aldarrikapen nagusietako bat bilakatu zen. Beste eskaera politiko batzuen artean, Euskal Herri euskaldun baten premia nagusitu zen abertzaleen helburuetan; horrela, euskararen balioa handitzeko, herritarrak euskaran alfabetatzeko, eta euskara ikas irakasteko mugimendu zabal bat
|
sortuz
joan zen Euskal Herriko hiri eta herrietan 60ko hamarkadatik aurrera (Tejerina, 1992: 134; Zabalo, 2006:
|
|
Erakunde horien diru-laguntzak euskal unibertsitateek garapenerako lankidetzarako jaso duten ekarpen kuantitatibo nagusia izan dira eta ibilbide luzea dute dagoeneko. Hala ere, diru-laguntza horiez haratago, EAEko unibertsitateek garapenerako lankidetzan beren ibilbide propioari jarraitu diote, besteak beste garapenerako lankidetzarako egitura propioak
|
sortuz
, garapenerako unibertsitate lankidetzaren behatokian parte hartuz, edota garapenerako unibertsitate lankidetza kudeatzeko parte hartze mekanismoak martxan jarriz.
|
2015
|
|
Exogamia printzipioa eta ezkontza arauak ez ziren gizonak/ emazteak aurkaritzan oinarritzen, (premu) zaharrak/ (premu ez diren) gazteak aurkaritzan baizik. Euren artean ematen zuten elkar edo, zehatzago, etxeek trukatzen zituzten, harremanak
|
sortuz
.
|
|
Bestalde, zenbait kasutan gertatu izan da ordutegi eta egoera pertsonaleko baldintzak aldatuta, paleta ikastaroko ordutegia eta kideen multzoa aldatu beharra. Taldez aldatu arren, ordea, berriro ere lehengo ingurumarira itzultzeko aukera
|
sortuz
gero, lehengo kideengana itzultzeko gogoa begi bistakoa izan ohi da, talde izaeraz gozatzen jarraitu eta kide izatetik laguntasunera igarotako gainerako emakumeekin harremanak mantentze aldera:
|
|
Pilotalekuetan, saioz saio eta egunez egun hasi eta, kasu askotan, bertatik kanpo gorpuzten eta finkatzen diren elkarrekiko trukeek esanahi eta eragin handia dute pilotarientzat. Beste lagun talde bat osatzera hel daitezke pilota munduan, jarduera horrekin erlazionaturiko ekintzetan elkarrengana jotzeko aukera
|
sortuz
, eta baita eurek berriak sortzeko ere. Laguntasun horren fruitua da eraikitzen duten komunitatea eta talde sentimendua.
|
|
Elkarrekikotasun orokortua (generalized reciprocity) garatzen da, «gu» kolektibo bat sortu eta elkarri babes soziala eskaintzen zaio helburu, arau, balio eta interesak partekatzean batuta mantentzeko, trukean ezer ere espero gabe (Walseth, 2008). Gainera, emakumeek euren esperientziak, hartu emanen indarra eta sakontasuna, munduan emakume izanez egoteko nahia elkarrekin banatzen dituzte, affidamento erlazio esanguratsuak
|
sortuz
eta ezberdintasunak errespetatuz (Martín, 2006).
|
|
espetxeko egunerokotasunaren zertzeladak eta jarduera fisikoaren esanahiak eta eraginak. Datuak sailkatu ahala, gaietan azpigaiak
|
sortuz
eta kodifikatuz, sailkapen batera iritsi zen. Bigarren pauso horretan ideien arteko loturak argiago ikusi eta ordenatu ziren hirugarren faseari bide emateko.
|
2017
|
|
Beraz, argi gera bedi, kritika gisa baino areago egiaztapen gisa, biktimaren aintzatespen eta babesari dagokionez, gure ordenamendu juridikoan ez garela zerotik hasi; BEren aurretik jada hari zenbait eskubide egozten zitzaizkion, nahiz eta era zehaztugabean eta segurtasun askorik gabe izan, hainbat lege eta arautan sakabanatuta. Aitortu behar dugu, aldi berean, oro har, legelariak zenbait biktima talde bereziki zaindu dituela (genero indarkeria, adingabeak, terrorismoa?), biktimen artean desberdintasun gogorrak
|
sortuz
, eta zigor prozesuan, delitugilearen bermeez arduratuta, biktimari edozein lekukori ematen zaion tratua eman diola, delitua zuzenean pairatu duen persona dela ahaztuz. Horrenbestez, 4/ 2015 Legea indarrean sartu aurretik delituaren subjektu pasiboaren inguruan bazegoen zer esanik eta zer eginik.
|
2018
|
|
Jarraian, peroxidasari loturik dauden hormonen kopurua neurtzen dugu entzima jakin bat erantsiz. Eransketa horrek erreakzio bat eragiten du kolore urdineko produktu bat
|
sortuz
, zeinaren dentsitate optikoa espektrometro batekin neurtzen den. Detektatu den peroxidasari loturik dauden hormonen kopurua gure laginean dauden hormonen kopuruaren alderantziz proportzionala da.
|
|
Sexu ezberdintasunak askoz nabarmenagoak egiten dira nerabezarora iristean, zeren hormona esteroideek ezberdintasun horien oinarrian dauden nerbio sistemaren hainbat mekanismoren antolakuntzan eta aktibazioan eragiten baitute (Sisk, 2016). Hala eta guztiz ere, antolakuntzaren eragina dagoeneko fetuaren garapenean presente dago, sexu bakoitzaren nerbio sistema modu ezberdinean moldatuz eta, ondorioz, inguruneko informazioaren prozesaketan sexu ezberdintasunak
|
sortuz
(Hönekopp eta Watson, 2011). Adibidez, zenbait ikerketak mutilek, txikitatik, neskek baino jokabide agresibo gehiago azaltzen dutela azpimarratu dute (Archer eta Côte, 2005; Sánchez Martin et al., 2011). Hainbat ikertzailek diote ezberdintasun hori ez dela gizakiek jasaten duten sozializazio prozesuaren ondorio bat bakarrik (Archer eta Côte, 2005), baita faktore biologikoen eragin bat ere (Staniloiu eta Markowitsch, 2012).
|
2019
|
|
Eta ordutik honantz nahiz eta bertso eskolen sorrerak emakume bertsolarien izaera ikusgarri bihurtu, emakume bertsolariek botere gatazkan erresistitzen eta negoziatzen jardun dutela gaur arte. Horren ondorioz, barne eta talde boterea landu dute, barne kontzientzia urteen joanean garatuz eta azken hamarkadetan kontzientzia kolektiboa
|
sortuz
(Mosedale, 2005). Egun boterea negoziatzen ari dira bertsogintzaren botereguneetan, agentzia berreskuratzeko bidean (Kabeer, 1999); baina ber denboran, kantuan darraite bertsoaren poetika eta estetika propioa jorratuz, iraganeko aldi androzentrikotik generorik gabeko etorkizunari bertsokera eta pentsaera berri bat luzatuz.
|
|
Horrez gain, 25 bertsolari eta bertsoetan adituak direnekin emakume bertsolarien historiaz aritu gara eztabaida taldeen eta errelatoen bidez.Ondorio nagusi bezala aurrera dezakegu antzinako emakume bertsolariek kantatu zutelako existitzen direla gaur egungo emakume bertsolariak. Eta ordutik honantz nahiz eta bertso eskolen sorrerak emakume bertsolarien historia ikusgarri bihurtu, emakume bertsolariek botere gatazkan erresistitzen eta negoziatzen jardun dutela gaur arte eta dihardutela gaur egun. Horren ondorioz, barne eta talde boterea landu dute, barne kontzientzia urteen joanean garatuz eta azken hamarkadetan kontzientzia kolektiboa
|
sortuz
.
|
|
Platerok (2014) dio, terminoak, ezberdintasunak sortzen dituzten iturri estrukturalen arteko loturak eta elkarrekintzak kontziente egiten dituela. Gaineratzen du, testuinguru bakoitzean, pertsona bakoitzak adiera horiek nola sentitzen dituen aipatzen duela, denboraldi baterako soilik baliagarria izango den esanahi bat
|
sortuz
.
|
|
Praktikotasunera ekarrita, Gandariasek (2016) ezberdintasunen artikulazio feministaren inguruan hitz egiten du. Horretarako, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako (EMM) 8plataforman kokatzen da ekintzaile eta ikerlari moduan, lan honetarako ekarpen aberasgarriak egiten dituen planteamendua
|
sortuz
: nola sortu komuna den zerbait, ezberdintasun eta diferentzietatik.
|
|
Alde batetik, maiz, opresio batzuen kontra lan egiten dugunean, gu ere zapaltzaile izan gaitezkeelako ideia ahazten zaigula. Hau da, emakumeen eskubideen defentsan ari direnak izan daitezkeela aldi berean beste emakume talde batzuentzat «zapaltzaile», askapenaren alde lanean ari diren kolektibo zein norbanakoen artean botere harremanak eta asimetriak
|
sortuz
. Modu egokia da, beraz, horrelako plataformen bidez saretzea eta salto kualitatibo handia dakarren «cruzar la puerta» egitea gure artean ematen diren asimetriez kontzientzia hartuta erraztuz.
|
|
EMMn esaterako, ekintza bat diseinatzeko orduan, ekintzako esparru bakoitza talde batek diseinatu zuen, horrela, talde bakoitzak bere aldarrikapen propioak ere ikusaraziko zituela ziurtatzen zen. Gandariasek gaineratzen du, beraz, horien planteamendua ez zela bakarrik ezberdinak zirela onartzea, baizik eta bakoitzari ezberdintasun horietariko bakoitzak nola eragiten zion ikustea, bakoitzari bere zapalkuntza edo ezberdintasun zein bizitza esperientzia berezi eta bakarra
|
sortuz
.
|
2020
|
|
Baldintza hauek kontuan hartuta, arteen marketina honela defini daiteke: " Bezero talde batekin egindako trukearen estimulazioa da, esperientzia artistikoaren ko kreazioan oinarritutako zerbitzua eskainiz, bezeroekin harremanak eraiki eta mantendu ahal izateko, haientzako balioa
|
sortuz
eta horrela helburu artistikoak lortu".
|
|
Analisi kualitatibo bat egiten den mementoan esandakoa egiarantz gerturatzen den ala ez ikusteko erabili ohi den teknikarik ezagunena triangulazioa da, eta informatzaileak, metodoak edo tresnak kontrastatzean datza (Flick, 2004). Kasu honetan, informatzaileek ikus dezakete errealitate bera hainbat perspektibatatik (berritzegunetik, eskolatik edo unibertsitatetik) ikusmira poliedriko bat emanez, baina era berean hainbat puntutan sinergia bat
|
sortuz
. Ikuspegi ezberdinetatik iritzi bera ematen denean, ikerketa errealitatetik gertuago egon daitekeela esan nahi du.
|
|
Sistema horiek inplementatzeko, eredu akustikoak entrenatu behar dira, eta, horretarako, Basque Speecon like datu basea erabili dugu, euskararako publikoki erabilgarri dagoen datu base bakarra. Eredu akustiko onak lortzearren, datu basean egokitzapenak egin behar izan dira hiztegi alternatibadun bat
|
sortuz
, eta fasekako entrenamendua ere probatu da. % 12.21eko PER (fonemen errore tasa) lortu da hala.
|
|
Hariari tiraka, irakasleak bere ikasketa prozesuan zehar irakaskuntzari buruzko hainbat aurreiritzi
|
sortuz
joaten dira, haien esperientzian oinarrituz. Noski, esperientzia hutsak ematen duen ezagutza ez da nahikoa eta unibertsitateetan jasotzen den prestakuntzak ez du aurreiritzi horiek puskatzea lortzen (Marcelo, 2008).
|
2021
|
|
Barneko inbertsio erregimen egonkor baten sustapenaren harira, inbertsio arbitrajea, BITetan oinarritzen dela edo bertatik eratortzen dela ikusi dugu. Modu horretan, horietan ezarritako klausulen bidez eta inbertsio arbitraje prozesuan horiek aplikatzearen eraginez, inbertsioen segurtasuna bultzatzen da, inbertitzailearentzat mesedegarriagoa den eraentza bat
|
sortuz
.
|
|
UZTARO 116, Bilbo, 2021eko urtarrila martxoa club informal bat
|
sortuz
(Garcia Bolivar, 2015: 154).
|
|
Baina, aurreazalpena zapore konposatuekin egiten zenean (adibidez, gatza gehi azido hidroklorhidrikoa), hurrengo faseko baldintzapena areagotzen zen, errazte efektua demostratuz. Emaitza horiek azaltzeko, autore batzuek iradoki dute posible dela aurreazalpen faseko saioak nahiko ez izatea estimulu konplexuegiak guztiz prozesatzeko, eta, beraz, ondorengo baldintzapen saioetan oraindik estimulua ezagutzen jarraitzea subjektuek (hau da, estimuluarekiko arreta mantenduz), ikaskuntzaren areagotzea
|
sortuz
(Chotro eta Alonso, 1999, 2001, 2003; Gaztañaga et al., 2015; Hoffmann eta Spear, 1989). Izan ere, badaude emaitza batzuk hipotesi hori indartzen dutenak.
|
|
Horren ondorioz, baldintzapen fasea hasterakoan A zaporearekiko arreta altua mantenduko zen EIA taldean (behintzat EI taldean baino altuagoa), eta, beraz, higuin baldintzatuaren ikaskuntza erraztuko litzateke, ezkutuko inhibizioaren efektuaren desagerpena eraginez. EI taldean, ordea, estimulu sinpleagoa erabilita, A zaporea errazago prozesatuko litzateke eta aurreazalpenfasearen bukaeran zaporea ondoriorik ezarekin asoziatuta egongo litzateke, arretaren murrizketa
|
sortuz
eta ondorengo baldintzapena oztopatuz. Hipotesi honek aukera interesgarri bat planteatzen du; izan ere, lehen aipatutako ikerketetan ikusi den moduan (Chotro eta Alonso, 1999, 2001), baliteke aurreazalpen fasea luzatuz gero eta EIA taldeko animaliei AX estimulu konposatua prozesatzeko denbora gehiago emanez gero, guk behatu dugun ezkutuko inhibizioaren desagerpenefektua alderantzikatzea eta ezkutuko inhibizioa aurkitzea, edo agian, guk espero genuen ezkutuko inhibizioaren areagotzea behatzea.
|
|
Esperientzia horretan, patata tortillaren ezaugarri sentsorialak (itxura, zaporea, usaina, etab.) sabeleko minarekin asoziatuko lirateke. Horren ondorioz, etorkizunean, patata tortillaren ezaugarri sentsorialak hautematerakoan, ondoezaren errepresentazio kognitiboa aktibatuko da higuinerantzuna
|
sortuz
, eta patata tortilla berriro kontsumitzea errefusatuko genuke. Ikaskuntza asoziatiboa animalien bizi ziklo osoan gertatzen da, eta garapen etapa oso goiztiarretatik agertzen da.
|
|
Banakako mailan, laguntza eman daiteke, asistentzia eta aholkularitza bitartez, adiskidetze prozedurak aplikatuz, mahai inguruak
|
sortuz
.
|
|
Merkatu soziala, beraz, ekonomia solidarioak bidezkoagoa, demokratikoagoa eta solidarioagoa den merkatu bat bultzatzeko duen lanabesa da. Ekonomia solidarioaren logikan lan egiten duten esperientzia ezberdinak batzen dituena, ekoizleak eta kontsumitzaileak harremanetan jarriz eta haien arteko sare bat
|
sortuz
. Horrenbestez, merkatu soziala ekonomia solidarioaren printzipioak praktikan jartzen den espazioa da.
|
2022
|
|
Taldeko koordinatzaileak prozesu horietan lagundu diezaioke taldeari, lidergo eraldatzailearen bidez. Lidergo eraldatzaileak talde identitatea, talde espiritua eta helburu komun bat ezartzea sustatzen du, eragin idealizatuaren (adib. misio bat garatzen du, harrotasuna, errespetua eta konfiantza sustatzen ditu) eta inspiraziomotibazioaren bidez (adib. espektatiba handiak
|
sortuz
motibazioa aktibatzen du, jokabide egokiak modelatzen ditu eta sinboloak erabiltzen ditu jarraitzaileen ahaleginak gidatzeko), eta, aldi berean, taldeko kideak ahalduntzen ditu, beren ahalmen guztia estimulazio intelektualaren (adib. jarraitzaileei etengabe egiten die erronka ideia eta ikuspegi berriekin) eta banakako kontsiderazioaren (adib. arreta pertsonala ematen du, bere laguntzaileak erresp... Hala, lidergo mota honek talde batek sortzen dituen ideien kopurua eta aniztasuna (Koh, Lee eta Joshi 2019; Sosik, Kahai eta Avolio, 1998) eta ideien ezarpen eraginkorra bultza dezake (EisenbeiB, van Knippenberg eta Boerner, 2008).
|
|
Gorago aipatu bezala, aukera eta mehatxuen espiralak hilabete gutxi batzuk lehenago posible irudika zitekeenaren ortzi muga erabat eraldatu zuen; Ajuriaeneko Itunaren bueltan gorpuztutako" demokrata eta biolento" en inguruko lerrotzetik, Lizarra Garaziko Akordioak finkatutako" soberanista eta konstituzionalisten" artekora. Izan ere, fisikaren eremuan bezala, espiralaren indar zentrifugoaren ezaugarrietako bat izango da zentroa okupatzen duten indarrak (EAJ eta PSOEEE) muturretatik gertuago kokatzen diren indarretara erakartzea, kategoria politiko berriak
|
sortuz
edota zeudenak eguneratuz.
|
|
6 42 bonboiko kutxa bat dugu. Bonboiak atera eta seinaka antolatu ditugu, 7 talde
|
sortuz
. Talde horietatik 3 hartu ditugu.
|
|
Ildo horretan, HHren diskurtsoa eta haren irakaskuntza deseraiki, desmitologizatu eta dekolonizatzeko beharra defendatzen dugu (Ramallo, 2018). Helburu horretan ikasleak konprometitu nahi ditugu, haientzat propio diseinatutako zereginen bidez, haiekin batera kontakizun historiko berriak
|
sortuz
(Levstik, 1997; Pages, 2017).
|
|
Egungo egoera honen jatorriak arakatzen saiatu gara artikulu honetan. Ikusi dugu HH izaera bikoitzez
|
sortuz
zela XIX. mendean: batetik irakasle eta pedagogoen prestakuntzarako baliabide gisa, eta bestetik bere baitako ikergai gisa.
|
2023
|
|
Bigarren legea burdinbideko sektorera hedatu zen 1939ko otsailaren 27ko Dekretuaren bidez16, zeinak depurazioaren ardura enpresei ematen zien, lan horretarako auzitegi propioak
|
sortuz
. Prozesu haiek kontu handiz bideratzen ziren:
|
|
Ikerketa honetan metodoen triangulazioa egin da azterketa dokumentala eta elkarrizketa estrategien bidez. Behin datu guztiak bildu direnean, analizatu dira. Horretarako, jasotako datu kualitatiboak aztertu dira, modu induktibo batean kodifikatuz eta kategoria sistema bat
|
sortuz
, analisi ulerkorraren bidez eta momentu batzuetan Nvivo programa informatikoa erabiliz. Datuen analisian kategoriak definitu dira eta honako kategoria sistema hau sortu da:
|
|
GEBE en ezaugarri nagusietako bat da negoziazio prozeduraren eta erabilitako dokumentazioaren pribatutasuna, konfidentzialtasunak alderdiak negoziaziora joaten diren (edo ez) eta gatazkaren objektuari eragiten ez diolarik. Beste hitz batzuetan, konfidentzialtasunaren betebeharrak parte hartzen duten alderdiei eta hirugarren neutralari eragiten die, azken horrekiko, gainera, sekretu profesionalerako betebehar eta eskubidea aldarrikatuz, berau urratuz gero, legeak aurreikusten duen erantzukizuna
|
sortuz
. Horrenbestez, horiek guztiek debekatuta daukate epaile aurreko prozesu batean edo arbitraje prozesu batean GEBE en ingurukoak adieraztea edo/ eta horietan erabilitako dokumentuak aurkeztea.
|