Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2007
‎Baina erupzio guztiek ez dute horrelakoak sortzeko behar adina indar. Nazioarteko zientzialari talde batek bide bat aurkitu du jakiteko Lurrera iritsi aurretik erupzioek ekaitz magnetikorik sortuko duten edo ez.
‎Azken batean, ardatzean eragindako indarra bira osoan banatuko da, eta prezesioa sortuko du (ardatzaren mugimendua). Errotazioa oso azkarra bada, prezesioa oso txikia izango da; alegia, giroskopioak zutik irauteko joera izango du.
‎Kalkuluen arabera, haren masa Eguzkiarena baino 150 aldiz handiagoa zen. Orain arteko teorien arabera, izar horrek zulo beltza sortuko zukeen hiltzean. Ez da hala gertatu, ordea:
‎Energia txikiko lantegia da. Eguzkiak elementu arinak sor ditzake, karbonoa eta nitrogenoa adibidez, baina ez ditu inoiz sortuko nikela, zilarra edo urrea, esaterako.
‎Batetik, hazkuntza faktoreak merke lortu ahal izateko urratsak ematea; izan ere, hazkuntza faktoreen propietateak eta hezurren birsorkuntzan dituzten funtzioak lehendik ezagunak baziren ere, kostuak asko mugatzen zuen haien erabilera. Bestetik, hezurraren garapen egokia lortzeko beharrezkoak diren beste faktoreak hezur zelulen (osteoblastoen) hazkuntza sustatzen duten faktore mitogenikoak, zelula amak bereizi eta hezur zelulak sortuko dituzten faktoreak, faktore angiogenikoak eta abar iturri bakarretik erauzi ahal izatea, zehazki, odoleko plaketetatik.
‎Horrek zer esan nahi du? Bada, naturako edozer aztertzen badugu eta hori ondo ulertzeko metodologia sortzen badugu, nahi eta nahi ez formula matematikoak sortuko ditugula. Formula horiek ekuazio diferentzialak eta deribatu partzialen ekuazioak dira.
‎Energia hidroelektrikoa goitik behera jaistean urak duen energia zinetiko eta potentzialaren bidez sortzen da. Horretarako, errekan edo ibaian presa bat egiten da, eta, ubideetan barrena, ura desbideratzen da aldapa oso txikian, argindarra sortuko duen zentraleraino eramateko. Zentralaren gainaldera iritsitakoan, ubideak daraman ura hodi batean sartu eta behera jaitsarazten da ziztu batean, turbina mugiaraz dezan.
‎Erreakzioan, molekula berriak sortuko dira, eta emaitza bigarren gas kromatografo batean sartuta analiza daitezke. Erreakzioaren produktuen arabera, jatorrizko laginean zer zegoen jakin daiteke.
‎Emakumea ugaltzen denean, baina, jaioko den haurrak amarengandik jasoko du X kromosoma: haurra sortuko duen obuluak bi X kromosoma horietako bat izango du, eta gaixotasunaren genea duena edo bestea izan liteke.
2008
‎Egitura horietan, istripuz sortutako hondakinez gain, instalazio erradioaktibo eta nuklearretan eta zentralak desegitean sortuko direnak ere hartuko dituzte. Hondakin horiek guztiek ezaugarri bera dute:
‎1984an Enresa sortu zenean, berriz, Espainiako gobernuak enpresa horri transferitu zion El Cabrilen zeuden hondakinen jabetza, eta baita ordura arte eta ordutik aurrera sortuko ziren hondakinak gordetzeko ardura ere. Orduan diseinatu zituzten gaur egungo instalazioak; zuzendariaren esanean, eredugarriak nazioartean.
‎Ikuspuntu farmakologikoari dagokionez, hainbat estrategia erabili dira txertoa garatzeko. Hasieran, immunologia sistemaren erantzun egokia sortuko duten molekulak bilatzeari ekin zioten, alegia, birusa neutralizatzeko gai diren antigorputzen kontzentrazioa areagotuko duten immunogenoak bilatzeari. Ikerketa lan handiaren ostean, ustez immunogeno egokia dena aurkitu zuten, hain zuzen ere, GIB gainazaleko 120 glikoproteina.
‎Presa bat egiteko izugarrizko hormigoi kantitatea behar izaten dute (esate baterako, 110.000 metro kubiko hormigoi erabili zuten Arriaran urtegiko presa egiteko metro altu eta 206 metro luze da). Pentsa zenbat bero sortuko litzatekeen bero handia askatzen duen zementu bat erabiliko balute, nolako dilatazioa eragingo lukeen horrek eta nolako zartadurak agertuko liratekeen presan hoztu eta uzkurtutakoan!
‎Aurreikusitakoaren arabera, 2009an bukatuko dute presa izugarri hori. 32 turbina izango ditu, urtean 100 terawatt ordu sortuko dituztenak. Txinaren energia eskaeraren% 10 aterako da presa horretatik.
‎Gainera, adituen ustean, akatsak daude diseinuan, eta horrek funtzionamenduan arazoak sortuko dituela aurreikusi dute. Esaterako, ibaiak presara izugarrizko hondakin piloa garraiatuko duela diote, eta horrek turbinen funtzionamendua galaraziko duela.
‎Lehen esperimentuen arabera, lur eremu berri horiek emankorrak dira, eta dagoeneko jaso dituzte kotoia, pepinoak, tomateak, sandiak, platanoak, mahatsa eta garia. Proiektu horrekin, 2020 urterako hiru milioi lanpostu berri sortuko dira, eta Egiptoko landa lurra% 10 handituko da.
‎Infekzio nosokomialak gurekin bizi dira, eta legionelosiak eta mikosiek behin baino gehiagotan hartzen digute neurria. Mikrobioak gu baino urte gehiago bizi izan dira Darwinen eboluzioan, eta kukuka jolastuko dute gurekin, eta kezka sortuko digute berriro ere guk gutxiena uste dugunean.
‎ESS Zentroan, materialetan barneratzen diren neutroiak sortuko dira, egitura atomikoari buruzko informazio zehatza eskaini ahal izateko. Materialen eta biomolekulen arloko ikertzaileek erabiltzen dute neutroi espalazioa, eta hainbat erabilera ditu, medikuntzan, automobilgintzan eta elektronikan, besteak beste.
‎Nola egiten den. Industria oinarri bat sortuko balitz, abantailak ikaragarriak lirateke. Eta hori ez da propaganda:
‎Gero, bat batean, eukariotoak sortu ziren. Ikustear dago beste 2.000 milioi urte pasatuta beste zelula mota bat sortuko den. Dena dela, ez du ematen hori gertatuko denik.
‎SAPHIR proiektuaren eraginkortasuna frogatzeko, nanoteknologiaren bidez eta modu erabat seguruan, balio erantsi handiko produktuak sortuko dituzte: automobilgintzarako argiak, material erresistenteagoak aeronautikarako, erregai pilak energia arloan eta berez garbitzen diren hormak eraikuntzarako.
‎Baina Higgs bosoia hitzetik hortzera dabil fisikarien artean. LHC azeleragailuak bosoia detektatzeko behar adinako energia sortuko du (edo sortu ahal izango du), eta, horregatik, itxaropen handia dute. Ustez, Higgs bosoia azalduko da, eta masaren jatorria azalduta geratuko da.
‎Aldizkari berri bezain berritzailea da Irrika. Eta, izenak dioen bezala, irrika sortuko du. Zientziako teknologiako eta gizarte zientzietako gaiak zabalduko ditu, gazteen artean jakintzarekiko eta ikerketarekiko jakin mina, zaletasuna eta bokazioa piztu nahian.
‎Horretarako, inguruan beste gailu batzuk daudela sumatzeko gaitasuna eduki lukete gailuek, ahalik eta autonomoenak izanik. Horrela, koalizioak sortuko lituzkete, erabiltzaileak parte hartzeko beharra ahalik eta txikiena izan dadin, eta soilik goi mailako interakzioa beharrezkoa denean parte har dezan [4].
‎Arkitektura gotikoa erromanikoa eboluzionatzearen ondorioz sortu zen, arkitektura erromanikoak zuen arazo handiena konpontzea lortu zutenean, hain zuzen ere. Seguru asko ez zen arkitektura gotikorik sortuko lehenago arkitektura erromanikorik izan ez balitz.
‎Uste dute posible dela kometaren izotzezko nukleoa hautsita egotea. Horrela, eguzki izpiek nukleora sartu, izotza urtu eta haustura izugarri bat sortuko lukete. Hausturaren ondorioz, kometaren nukleoak gas eta hauts kantitate handiak jaurtiko lituzke, eta jaurtitako material horrek eguzki argi gehiago islatu eta ezohiko argitasun hori sortuko luke, kometek ez baitute berezko argitasunik.
‎Horrela, eguzki izpiek nukleora sartu, izotza urtu eta haustura izugarri bat sortuko lukete. Hausturaren ondorioz, kometaren nukleoak gas eta hauts kantitate handiak jaurtiko lituzke, eta jaurtitako material horrek eguzki argi gehiago islatu eta ezohiko argitasun hori sortuko luke, kometek ez baitute berezko argitasunik.
2009
‎Hala, erreakzio katea ez da eteten, eta erreakzio kate horretan sortutako beroa erabiltzen da instalazioak energiaz hornitzeko. Bero gehiegi sortuko balitz, sistemak berak geldituko luke erreakzio katea, eta, hartara, ez litzateke arazorik egongo. Hondakin erradioaktiboak ere kontrolpean daude, erreaktorea erabat itxia baita.
‎Errealitate gehitua berria da oraindik, baina, zabaldu ahala, arazoak ere sortuko dira. Spama, gure bizitza digitaleko izurri hori, bizitza errealera etortzeko arriskua dago; kalean goazela inguruko dendak publizitatea gure errealitate gehituko pantailan erakusten hasiz gero...
‎asmatutako sistema hori bizidun bat dela onartzeko, bere kabuz eta beretzat egin behar ditu gauzak. Sortuko diren sistemak gure obra izango dira, bai; baina, aldi berean, haien burua ere sortuko dute, eta, nolabait, ihes egingo dute gure eskuetatik.
‎Grabitazio lentearen efektu normalaren kasuan (masa altuko objektu astrofisikoek sorturikoa, hala nola galaxia multzoek), urruneko objektu bakar baten irudi anitz agertuko dira, jeneralean eraztun edo arku antzeko egitura batean. Sokek sortuko duten grabitazio lentearen efektuaren kasuan ere, urruneko objektuaren irudi anitz suertatuko dira, baina, beste kasuan ez bezala, irudi guztiek itxura berbera edukiko dute, errepikatuta egongo balira bezala.
‎Soka kosmikoek sortuko lituzketen CMB anisotropiak superordenagailuen bidez simula daitezke, eta esperimentu kosmologikoek neurtutako CMBko tenperatura anisotropiekin alderatu. Har ditzagun dauzkagun CMB datu kosmologiko hoberenak (WMAPek emandakoak, adibidez).
‎Lehenengo, prozesu fotorrezeptorea gertatu zen: pigmentu batek egon behar du, argiak pigmentu hori kitzikatu behar du, eta horrek nerbio kinada bat sortuko du, azaldu du Urrutiak.
‎Elektrizitate hornikuntza zehatz mehatz kontrolatuta dago. Sarearen kudeatzaileek egunero kalkulatzen dute hurrengo egunean zer elektrizitate behar egongo den, instalazio bakoitzak zenbat sortuko duen, zein unetan eta zenbat denbora emango duen bakoitzak martxan eta abar. Hornikuntza sarean doan elektrizitatea ez denez metatzen, unean uneko eskaria asetzeko adina elektrizitate sortu behar dute.
‎Halakoetan, ez da elektrizitatea bera metatzen, elektrizitatea sortuko duen baliabidea baizik. Dena den, hornikuntza sarerako elektrizitatea metatzeko bateriak garatzen ere ari dira.
‎Txinako Shangai Jiao Tong Unibertsitatean egindako esperimentu batek hankaz gora jar lezake orain arte egiatzat jotzen zena: ugaztun emeak bizitza osoan zehar sortuko dituzten obuluekin jaiotzen direla. Nature Cell Biology aldizkarian berri eman dutenez, obozitoen zelula aitzindariak atera dituzte sagu eme batzuen obarioetatik.
‎Eta zalantzarik ez dago horrelako gero eta tresna eta zerbitzu gehiago sortuko direla. Web semantikoa iritsi bitartean, mikroformatuen bidez dugu semantikaren ahala dastatzeko aukera.
‎Ezin dugu espero webguneak sortzen dituen jendeak RDF formatuan eskuz etiketatzea. Webguneak tresnak erabiliz sortzen dira aspalditik, eta tresna horiek izan dira egokitu eta edukia formatu semantikoan ere sortuko dutenak, blog plataformek zuzenean RSSa ere publikatzen duten bezala. Kasu jakin batzuetan, espero izatekoa da hori nahiko laster gertatzea, hala nola edukia berez nahiko egituratua den kasuetan (ekitaldien egutegiak, adibidez) edo enpresen interesekoak direnetan (on line dendetako produktuen deskribapen orriak, adibidez).
‎Eta hori garai berean gertatu zenez, askok uste dute ideia giroan zela. Baina Mayr ez dago ados, eta, hortaz, ni ere ez nago oso ados, zeren, bestela, ideia hark ez zuen sortuko Ingalaterran sortu zuen halako kontrakotasunik.
2010
‎GIBaren hiru gene sintetiko zituen txertoak, eta, ikertzaileek uste zuten, pertsona bat txertatu ondoren hiesaren birusarekin infektatuz gero, haren immunologia sistemak birusaren geneak ezagutuko zituela eta infekzioari aurre egiteko antigorputzak sortuko zituela. Horrela, hiesetik babestuta geratuko litzateke pertsona, txertoari esker.
‎Istorioa honelako zerbait da: unibertsoa erabat homogeneoa izango balitz, ez litzateke inongo egiturarik sortuko . Ez legoke ez galaxiarik, ezta izarrik ere.
‎Ziurrenik, laster gaur egun existitzen diren web zerbitzuek aukera berri oso interesgarriak emango dituzte geokokapena erabilita, eta horretan oinarritutako zerbitzu berriak ere sortuko dira.
‎etorkizuneko garraioaren bektore energetikoa, hidrogenoa, lortzeko eta ur gazia edateko ur bilakatzeko prozesuetan energia nuklearrak badu zeresanik. Hori bai, ikerketak irtenbide hobeak garatu ditu, sortu diren eta sortuko diren hondakin erradiaktiboen kudeaketari dagokionez. Hori guztia, fusio nuklearraren ekarpenaren zain!
‎Soken teoriak, natura azaltzeko orain dugun teoria onenak, unibertso asko iragartzen ditu, konstanteen balio ezberdinak dituztenak. Teoria hori eta inflazioarena konbinatuta, unibertso horiek guztiak sortuko dituen multibertso bat lortzen dugu. Eta unibertso bakoitza sortzeko probabilitatea kalkula dezakegu teoria horren bitartez.
‎Horregatik, sortzeko probabilitatea oso txikia du. Hala eta guztiz ere, antzeko unibertsoen kopuru infinitu bat sortuko da etengabeko inflazioaren prozesuan.
‎Hori da, oinarrian, txertoa. Pazienteei sartzean, odoleko linfozitoek antzeman egingo diete zelula dendritikoek mintzean dituzten tumore partikulei, eta haien kontrako immunitate erantzuna sortuko dute antigorputzen bidez.
2011
‎Kapitainak puntuz puntu markatu behar ditu norabide zuzenketak desbideraketa taulan. Ziurtagiri hori eskuz egiten da, eta erraza da manipulatzea Iparrorratz birtualak, ordea, automatikoki sortuko du desbideraketa taula, zehatz mehatz, eta inork du desitxuratu.
‎Oholari adimen artifiziala gehitzea pentsatzen ari gara; alegia, ikasteko algoritmoak. Surflari profesionalek oholarekin egindako probetatik ereduak sortuko genituzke, eta, horrekin, profesionalak ez garenok ere tresna bat izango genuke gure jarduera hobetzeko, oholak berak esango bailiguke, adibidez, zer egin dugun gaizki eta zer egin behar dugun maniobra hobetzeko.
‎Joan den urtean munduan ekoitzi ziren zelula fotovoltaiko guztiak batuta, 27 gigawatt sortuko lirateke. 30 bat zentral nuklearrek ematen duten adinako potentzia da hori.
‎Ideia erabat berritzailea da; mikrosareetan bertan sortuko da energia, eta autonomoak izango dira. Hala ere, sare elektriko orokorrera ere konektatuta egongo dira, gaur egungo sare elektrikoa ustiatzen den moduan ere ustiatu ahal izateko.
‎Sarea adimendun bihurtzeak esan nahi du, hain zuzen, beste modu batera funtzionatuko duela. Ez dugu kalkulatuko zenbat energia dugun, baizik eta ahal dugun energia guztia sortuko dugu, energia metatzeko sistemen ahalmena ase arte behintzat. Eta, gero, energiaren erabileraren eraginkortasuna hobetzeko egingo du lan sareak, dio Cerrok.
‎Sareak sentsoreak irakurriko ditu, eta estimatu ahal izango du non behar den energia une bakoitzean, eta nondik ekarri ahal izango den. Oro har, energia mikrosareetan bertan sortuko denez, oso distantzia txikia egin du gune batetik bestera, ez baita beharrezkoa izango mikrosaretik kanpo dagoen iturri batera jotzea. Modu horretan, garraioak eragindako galerak minimizatuko dira.
‎Izan ere, ordenagailuan ikusi zuten hodietan jotzen duen argiaren zati handi batek norabide elkartzuta hartuko lukeela objektutik ateratzean. Hala, alde horretan sortuko litzateke erradiazio presiorik handiena, bai eta bultzada ere.
‎Eredu horiek oinarri hartuta, CERNeko zientzialariek espero zuten bi zirkonio atomo sortuko zirela merkurio bakoitzetik. Izan ere, zirkonio atomoen nukleoetan neutroi kopurua magikoa da (50), eta, protoi kopurua, erdimagikoa (40).
‎Aurrerapauso zientifikoak ekarriko zituen, eta, aldi berean, publikoarengan interesa sortuko zuen. Espazioa esploratzeko asmoari eusten diogu, gure bizi kalitatea handitzen duelako eta gure nazioaren espiritua indartzen duelako, esan zuen Bushek.
‎Tunisiaren eta Napoliren arteko distantzia kilometro gutxi batzuk besterik ez da izango, Afrikaren mugimendua ez bada aldatzen. Aditu batzuek esaten dute bi kontinente horien arteko talkaren ondorioz, Mediterraneoa lehortu egingo dela eta Himalaiaren antzeko mendilerro bat sortuko dela Europako hegoaldean. Agian hala izango da, edo agian ez.
‎Kontuan hartu behar da hurrengo superkontinentea gutxienez 200 milioi urte barru sortuko dela, adituen arabera. Kontinenteen mugimenduarengatik ez ezik, historian atzera begira ikusitakoarengatik ere esan dute hori:
2012
‎Dauzkagun ezaugarri pila bat desagertu egingo lirateke, adibidez, moda, ez bailegoke fisikoki erakartzeko beharrik partenogenesi bidez edo ugalduko bagina. Baina bikoteka ugaldu bagenu, inbertsioan ezberdintasunak sortu orduko berriro sortuko litzateke sexu dimorfismoa.
‎Bada dioenik kezka horrek ez duela zentzurik izango etorkizun hurbilean. Izan ere, gero eta arrakasta handiagoa dute musika eta filmak tarifa lauarekin online kontsumitzea ahalbidetzen duten zerbitzuak, eta ziurrenik liburuentzat ere sortuko dira antzekoak luze gabe. Halakoetan, harpidetza izanik, nahi adina eduki kontsumi dezakegu katalogo oso zabal batetik.
‎Senideekin eta ingurukoekin hitz egitea ere komeni da: zer zailtasun sortuko diren, zenbat lan izango duten eta nolakoa, eta zer egin daitekeen eta zer ez. Eta hori guztia beranduegi izan baino lehen egin behar da, erabakiak kontzienteki eta lasaitasunez hartzeko.
2013
‎Itsasoko eremua hainbat buiaren bitartez mugatuta egongo da. Horrela, 5 MW-eko potentzia izango duten urpeko lau kableren bitartez olatu bihurgailuek sortuko duten energia lehorrera bideratuko da; eta, gerora, energia hori banaketa sare elektriko orokorrera zuzenduko da (132 kV/ 20 MW).
2014
‎Ikosaedro batetik abiatuta egiten da, hortaz, pentagonoz eta hexagonoz eratutako baloi klasikoenak bezala. Ikosaedroaren erpinak mozteko orduan, zati handi bat kenduta, hor sortzen diren pentagonoak elkarri uki diezaioten adina, pentagonoen artean triangeluak sortuko lirateke hexagonoen ordez. Alegia, ikosidodekaedroa osatuko litzateke.
‎Jostunek ez dute jakin beharrik poliedro bat zer den; jakin behar duen gauza bakarra da zenbat pieza josi behar dituen bata bestearekin. Erregela sinple horrekin baloia sortuko da". Baloigintzaren ekoizpenari balio bat emateko, hona datu bat:
‎Dirudienez, batzuek uste osoa dute ezohiko biltegietako gasak hidrokarburoen erreserbetan dagoen jaitsiera orekatuko duela. Gainera, lanpostuak sortuko direla diote, ez dakit zenbateko irabaziak ematen dituela... Eta hori ez da guztiz egia.
2015
‎Pisu onenak gurutzatzen ditu, mutazioa aplikatzen du batzuetan, eta berriro probak egiten ditu belaunaldi berriarekin. Jasotako sari berriekin, beste belaunaldi bat sortuko da, eta, horrela, ahotsezko agindu guztietarako sari potoloenak jasotzen dituen soluzioa aurkitu arte.
‎Mayorrek proposatutako paradigmaren arabera jokatuz gero, ez litzateke horrelako arazorik sortuko , ezta kanpo genitalak anbiguoak direnean ere: Orduan ere berdin egingo genuke:
2016
‎Lehenengoa hilekoaren bigarren edo hirugarren egunean isurtzen da, eta obulutegiko folikulu guztien artean bakarra estimulatzen du hamalau egunean. Estimulazio horren ondorioz, heltzen ari den obozitoak, aromatasa izeneko entzima baten bitartez, sexu hormonak sortuko ditu: estrogenoak (estradiola eta estriola) eta progestagenoa (progesterona).
2017
‎Deuterioa agorrezina dela onar daiteke, itsasoan pilo bat dagoelako. Tritioa, berriz, erreaktorean bertan sortuko da, litiotik, eta litioa ere ez da agorrezina baina ia ia. Milaka urterako litio nahikoa dugu, azaldu du Pealvak.
‎ITERen sortuko den izar txiki horrek 150 milioi C hartuko ditu, Eguzkiaren nukleoak baino 10 aldiz gehiago. Izan ere, izarretan grabitate indarrak fusionatzen ditu atomoak.
‎Hain zuzen, azaldu duenez, hipokanpoak asoziazio lana egiten du, eta garuneko guneak konektatzen ditu, koherentzia sortzeko. Hortaz, gorputzetik kanpo egotean, ez lirateke sortuko konexio horiek. –Bada, eskanerrak erakutsi zuen aldatzen zen gune bakarra justu hori zela, hipokanpoa, eta, zehazki, trauma osteko estresean, depresioan, eta psikopatologia gabeko estres metatuan txikitzen den hipokanpoaren zati berbera?.
2018
‎Ugaritu ahala, ordea, handitu egiten da zorriak landarean dauden birusekin infektatzeko aukera. Hala, landarean zorri gehiegi dagoenean, berriz ere zorri hegodunak sortuko dira, eta beste adar edo landare baten bila joan ahal izango dira.
‎Baina bada zerbait errezeta honetan falta dena. Izan ere, arestian aipaturiko 300 dimentsioek asko baziruditen ere, prozedura honek dozenaka mila dimentsioko mapak sortuko lituzke, hizkuntzak hitz adina zenbakiz osatuko baitira bertako koordenatuak. Nola murriztu, bada, dimentsio kopurua?
‎Orain, beraz, proba gehiago egin behar dituzte baieztatzeko Ponpeian ere eraginkorra izango dela eta zein den haren espektroa, hau da, zeini eragiten dien. Horretarako, lehenik probetak sortuko dituzte, Ponpeiako materialen are eta antzekoenekin, eta horren ondoren etorriko da azken fasea: errealitatean probatzea.
‎Eta ikusi dira beste gauza asko ere. Esaterako, zer eragin izango duen ingurumenean, bai horrelako ibilgailuak egiteak, eta bai sortuko dituzten datu eta eragiketa guztietarako diren zerbitzarien kontsumoak; edo, nola eragingo dion pribatutasunari nondik nora (eta agian norekin) ibili garen erregistratuta gelditzeak. Aurrerapauso azkarren eta iragarpen arranditsuen artean, zalantza eta kezka ugari ageri dira.
2019
‎Material supereroaleak lortzeko lasterketa abiadura bizian doa. Gero eta gertuago dago giro tenperaturan supereroalea den materiala sortuko den momentua. Amestutako unea.
‎Eta bat bateko beroaldietan, alderantziz: itsas azala bero egongo zen, baina hondoan ur hotz gehiago sortuko zen.
2020
‎hartuko ote dute plastiko sedimentuek inoiz harrien papera fosilen sorkuntzan, egurraren lekua betez eta plastikoz osatutako enborren fosilak bilakatuz? Edo guk geuk, kontraesanezko ariketa ergel batean, halako plastikozko enborrak sortuko al ditugu jada existitzen ez diren zuhaitzen azalak gogoratzeko?. Etxaurik Kutxa Kultur Plaza aretoan (Tabakalera) aurkeztu behar zuen proiektuaren emaitzaren erakusketa, sariak banatzeko ekitaldiarekin batera.
‎Ezin dira derrigortu neurri unibertsalak, jakin gabe toki bakoitzeko baldintzak zein diren. Hasteko, ziurtatu genuke herrialde pobreek ere badutela txertoa erosteko aukera, bestela muga biologiko kezkagarriak sortuko genituzke munduan. Behingoagatik, patenterik gabeko txertoak garatzea gustatuko litzaidake.
‎Zer ondorio izango dituen? Nik uste dut beldur latente bat utziko duela; berriro izurri bat agertzen bada, sekulako beldurra sortuko dela gauza bera gertatuko dela pentsatuta. Ikusi dugu hori bola bideratu.
‎Etorkizunean irrati telemetriazko tresna txikiagoak eta iraupen luzeagokoak izanen dira, eta, jakina, askoz ere gehiago ikasi ahal izanen da basoko espezieei buruz. Informazio horri guztiari esker, basoko bioaniztasuna kontserbatu ahal izateko tresna hobeak sortuko dira, eta, azken finean, basogintza jasangarriagoa bultzatu ahal izanen da.
‎Proteinak ekoizteko informazioa geneetan dago gordeta. DNA katean dago zehaztuta noiz eta zer proteina sortuko den. Proteinen ekoizpen fabrikatik, alegia, erribosometatik ateratzen den proteina baten egitura perlazko lepoko baten parekoa da, perlak aminoazidoak izanik.
‎A, G, C eta T. Baina letra horien ordena eta sekuentziaren luzera aldatuta, konbinazio mugagabeak lor ditzakegu. SELEX prozedura erabilita [3], gure helburu den molekularekin loturak sortuko dituen sekuentzia bat eskura dezakegu.
‎Argi dagoena da molekulen hasierako diseinu kimikoan dagoela gakoa, hor zehazten baitira molekula bakoitzak zer ezaugarri izango dituen, haiek lortzeko zer nolako erreakzioak bideratu diren, zer kontsumo energetiko eta zer lehengai den, eta zenbat hondakin sortuko duen. Diseinu kimikoak bere burua berrasmatu du, gizartea jasangarritasunaren aldeko aldarria egiten ari den honetan.
‎Orain COVID sendatzeko erabiltzen ari diren terapiek, ordea, ez dute inolako bermerik. Arnas aparatuko gaitzen aurka milaka urtean erabili badira ere, oraingoan ezin da jakin zer eragin sortuko duten. Are gehiago:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia