2015
|
|
1 Irudituko zaizue, ahizpak, Jauna hain berariaz komunikatzen zaien arima hauek (batez ere mesede hauetara iritsi ez direnek pentsa dezakete esango dudan hau, hauetaz gozatu badute eta Jainkoarenak badira, nik esango dudanaz konturatuko baitira) ziur egongo direla betiko gozatuko dutela Jainkoaz, eta ez dutela beren bekatuen beldur izan beharrik ezta haiengatik negar egin beharrik ere; eta engainu handia izango da oso, zenbat eta gehiago hartu gure Jainkoagandik, handiagoa izaten baita bekatuen samina. Eta nik uste dut, ezerk saminik ezin
|
sor
dezakeen lekuan egon gaitezen arte, ez dela kenduko samin hau.
|
|
Gero, aitor entzuleak sartzen dionean, Jainkoak utzi egiten du zalantzan ibil dadin bere bekatuengatik halakorik gerta daitekeelakoan; baina ez sinetsiz,, beste gauza batzuei buruz esan dudanez? fedeko gauzetako tentaldi antzera baizik; izan ere, deabruak zalaparta
|
sor
dezake, baina ez arimak hartan sendo egoteari utzi; alderantziz: zenbat eta gehiago erasotzen dion, ziurrago geratzen da deabruak ezin dizkiola hainbeste ondasun eman pentsatuz; eta halaxe da, izan ere, hark ez baitu hainbesteko ahalmenik arimaren barruan; irudipenak bai eman ditzake, baina ez honelako egiaz, handitasunaz eta egintzez.
|
|
13 Bigarrena, hemen ez zelako sarri pentsatzen entzundako gauza hartaz, ustekabean dela diot eta inoiz elkarrizketan ari zela ere bai?, askotan burutik laster batean igarotzen denari edota lehenago pentsatu zenari erantzuten badio ere; baina beste askotan, izan behar zutenik ezta etorkizunean ere izango direnik sekula burutik pasatu gabeko gauzak izaten dira, eta horrela ezin
|
sor
ditzake irudimenak arima engaina dadin, berak ez desiratu, ez nahi izan, ez albisterik izan gabeko gauzaz irudipena izanez.
|
|
5 Hemen ez da pentsatu behar berezko izaerak eragina, malenkoniak sortua denik, ezta deabruaren engainua, edota irudipena denik ere; izan ere, argi dago aldaezina den Jauna dagoen tokitik datorren mugimendua dela; eta ekintzak ez dira beste debozioetakoak bezalakoak, gozotasunetan murgiltze handiek zalantzak
|
sor
diezazkiguke. Hemen, ordea, zentzumen guztiak eta ahalmenak inolako murgitzerik gabe daude, zer izango ote den begira, min gozo hura oztopatu gabe, hura gehitzerik eta kentzerik ez dutela, nire iritziz.
|
|
48 Etxea fundatu zenetik egun batzuetara, aita probintziala eta biok bat etorri ginen, Katalina Tolosak etxe honentzat bidali zuen errentan bazela auziren bat
|
sor
zezakeen eta berari egonezinen bat ekar ziezaiokeen oztoporik, eta nahiago izan genuen Jainkoagan fidatzea, zer edo zertan hari nahigabe emateko bidean jartzea baino. Eta honengatik eta beste arrazoi batzuengatik, baliogabetu egin genuen, eskribauaren aurrean, guztia aita probintzialaren baimenaz, eman zigun ogasuna, eta eskritura guztiak itzuli genizkion.
|
|
3 Gure Jauna goretsi dut hautaketa hain ongi egin delako, horrela egiten denean Espiritu Santuak esku hartzen duela esan ohi delako. Poztu sufritze horrekin eta ez leku eman deabruari, ofizio horretako kontenturik ezaz kezka
|
sor
diezaion. Egoki da nik esatea, Jaunari gomendatzen diodala jakiteaz poztuko litzatekeela orain; bada, orain dela urtebetez honantz, ez nik soilik, monasterioetan ere hala eginarazten dut; eta, beharbada, horregatik egingo zen guztia hain ongi.
|
|
4 Artzapezpikuak egingo duenaz fidatzea, nire iritziz, ez da komeni; izan ere, susmotan ibili gabe argi ikusi ditut horretarako arrazoiak; eta, Ávilan lehen monasterioa egin zenean izan zen zalapartatik etorri zen on handia ikusirik, zalaparta hori oso gogoan duela eta ohi duenez horretarako motiboa kentzera behartua dagoela dioenagandik (Joan Alonso kalonjeak hori idazten baitit), zer itxaron daiteke? Eta, beharbada izango ez denaren beldur dela ikusiz, deabruak halako zalaparta handi bat
|
sor
dezanean, argi dago ez lukeela baimenik emango eta arinkeria handitzat izango lukeela ni horretan sartua ikustea.
|
|
Gehiena utzi baduzue, mundua utzi duzue, haren atsegin, poz eta aberastasunak, faltsuak izan arren, azken batean, gozo egiten zaizkigunak, zeren beldur zarete? Begira, ez baitzarete konturatzen; esaldi batek
|
sor
diezazuekeen garrazkeria batetik libratzearren, mila ardura eta zeregin hartzen baitituzue. Mundukoak kontentatu nahi baditugu, halakoak hainbeste izanik, ez du merezi haiek esaten luzatzerik, ezta ez nuke asmatuko esaten ere.
|
|
Eta horrela, ahal balitz, egoki litzateke prelatua bisitara joan arte profesa atzeratzea, laster izatekoa bada; eta baita, ongi baderitzo, bozketan bezala, isileko botoak igortzeko eskatzea ere. Neke eta ezinegona
|
sor
dezakeena etxean ez geratzea hain garrantzitsua izanik, edozein urrats ontzat emana izango da.
|
|
14 Horrelakoetan eta deabruak
|
sor
ditzakeen gauza zailetan eta zertara jo jakiten ez denean, ziurrena pertsona jakintsuren batekin hitz egiten saiatzea da;, behar izanez gero horretarako aukerak ematen baitira?, eta harekin aitortu eta kasu horretan hark esan diezaiona egin; izan ere, erremedioren bat eman gabe ezin da utzi, oker handiak sor daitezke bestela. Eta zenbat oker gertatzen diren munduan gauzak aholkurik hartu gabe egiten direlako, batez ere besteren kaltea tartean denean!
|