2000
|
|
Ez dakit metrailadore haiek balarik gabe zeuden, edo segurua jarrita ote zeukaten, edo zer demontre. Tiro egiteko prest egon izan balira, egingo zuten, ziur, eta auskalo nolako kalapita
|
sor
nezakeen. Inguruetako mendixketan bazterrik bazter eta zer ikusiko ibiltzen ginenean, egundoko munizio mordoa aurkitzen nuen.
|
2001
|
|
Jainkoaren so biblikoa zena, non nahi eta beti gure ekintzen jujatzeko eta gaztigatzeko zabaldua? Gorputzeko punpa bere kaiolan banbaka nabaritzen nuen, eta gaua eskertzen halaber, ahalkea eta egarria
|
sor
zitzakeen lotariko atseginaren uhinak gordetzen zizkidalako.
|
|
Baina Jefea ez bide zen hain konforme Ugatzak nitaz esandakoarekin. Etzekiapá, etzekiapá, errepikatzen zuen, agian zomorroide horrek arazoak
|
sor
ditzake. Zertarako nahiko luke, nahi dezake, gaur den egunean, kanon bat bere senean eta onean legokeen norbaitek?
|
2002
|
|
Antoniak ez zuen inoiz" senar" hitza erabiltzen Mentxuri Santosen berri aipatzean. Aspaldiko ohitura zuen, nahiz eta osterantzeko guztiei" nire senarra" azpimarratu ohi zien ahal zuen guztietan, seguru aski etxe berean emakume bi eta gizon bakarra herrian
|
sor
zitzakeen esamesen itotzeko. Josketa utzi eta lurruna zerion ontzitxoa hartu zuen mahaitik.
|
|
Bizkaiko herriak jausi ahala Bilboko kaleak iheslari gosetuez betetzen ziren. Larrinagako kartzela eta Angeles Custodios komentuko hilketetan bezala, goseak eta ernegazioak edozein unetan
|
sor
zezakeen ezbeharren bat.
|
2003
|
|
Gorpuen barnean jartzen ditu etxeko euliaren emeak arrautzak eta hamabi ordu baino lehen, bi mila euli berri jaiotzen dira. Bikote bakar batek, udan zehar lau mila trilioi euli
|
sor
litzake, teorian.
|
2004
|
|
Ama, aitaren heriotza goiztiarraren erru bila, lehendabizi aita berarengan, ondoren semearengan, azkenean herriarengan, laido hura ezin garbiturik bizitza osoa suspirioka,, marmarrean, mahukatiko pañueloari zintzaka, tristura hari guztiari jirabiraka bizi izan zitzaion emakume ia ezezagun hura. " Ez genuen inoiz elkar konprenitu, baina, noizbait ere, harmoniaren antzeko bat lortu bagenuen, atxilotu gintuztenetik hil zen arteko lau urte haietan lortu genuen; ez lengoaia eta esperientzia konpartituaren elkar ulertzeak
|
sor
dezakeen harmonia, edo maitasun agerikoak ezberdintasun guztiak barkatu eta gaindituz eman dezakeena, ez; baizik eta bizimodu berdinak, eskaileretan gurutzatzean bakoitzak zein aldetik joan behar duen jakiteak, esaterako, edo adostu gabean bakoitzaren zereginak zein diren jakin eta betetzeak bezalako gauzek sorturikoa. Egunerokoan sortu dantza harmoniatsua".
|
|
Zer gertatu zaik Estirekin? galdetzekotan egon zen Bazter, baina ez zen ausartu, beharbada erantzunak
|
sor
zezakeenari, zela lurrikara, zela anabasa, zela etsipena, kara emateko prest ez zegoelako; Marckek esanen zion bezala, jasan dezakeguna jasotzeko baino ez baikara gauza. Izan ere, Bazterrek bere baitako anabasa kiskalgarritik susmatzen zuen Harakini Esti" neska errape handi bat" baino zerbait gehixeago zitzaiola, eta hitza gogoetatzera ez ausartuagatik, bazekien Harakin maitemindu egin zela Estirekin, eta huraxe zuela lehendabiziko maitemina; eta berak, Bazterrek," beste hura", ezin izenik eman oraindik, lehendabiziko maitemina zuen bezala.
|
|
Ferminen aurpegi erdi izutu, erdi eskandalizatuari erreparatu zion, ondoan Jexus Marirena: burlatsua iruditu zitzaion, ikurrina paratzeak jendearengan
|
sor
lezakeen erantzun desegokiaren esperatzeak libertituko bailuen.
|
2005
|
|
Zerbait alaia. Kantua oso ona ez izan arren, bizipoza
|
sor
dezala behintzat.
|
2006
|
|
ahularen kemenak urrikia
|
sor
badezake ere
|
|
– Horregatik, ba. Esaldi horrek kultur eta informazio maila ertainaren jabe den edonori zer pentsatua ematen dio –" bere burua listotzat daukan makina bat inoxenteri ematen dio bazka" zen benetan pentsatu zuena– Esaldi horrek eztabaida
|
sor
dezake; eta eztabaida horretan gure argudiobidea nagusi da –" aho asko estaliko genituzke", esan nahi zuen–.
|
2007
|
|
– Iparraldeko lau euskaltzain galdu zirela jakinarazi zenidanean D’Amou jauna, ez bat ez bi, Iparraldeko euskararen egoerak
|
sor
ditzakeen zinkurina guztiengatik, lanari uztartu nintzaion. Papertxoz papertxo ikasi nuen, genuen erantsi beharrean aurkitu nintzen Carmenen so laztana dastatzearekin, ikasi genuen giltza bat atzeman behar genuela eta gizonak Bilbon eratorrian higatu zirenez, Bilbora zuzendu nintzen.
|
|
Imajinatzekoak ziren adineko gizon hauek, kukumixak ehiztariaren men, lurpeko hobiak lehian eskapatzen. Iparraldeko euskararen suntsitzeak
|
sor
liezaiekeen beldurra baino gehiago nabaritzen zuten aita seme deabrutuen parean. Ez ziren horrela ohituak.
|
|
Miren Altamiraren profesionalismoak ez zion lekuak
|
sor
zezakeen gohainari bide izpirik zilegitzen. Hemen ari zen lanean, supermerkatu batean bailitzan.
|
2009
|
|
une berriak
|
sor
ditzan
|
2012
|
|
Hobe esperantza faltsuak ez haizatzea. Hobe gure arteko liskarra
|
sor
dezakeen deus ez jakinaraztea inori. Hobe halaber zaindariak ez daitezen ohartu gure umore aldaketa txikienaz, denak berdin jarraitzen duela pentsatu behar dute, susmo txikienik gabe, ganoragabeko miaketa eta zaintze txanden ohikerian lokartuta.
|
|
Lehen egunetan kuxkuxean aritzeagatik errieta egiten nion nire buruari. Bakardade egunak igaro ahala ordea garrantzia kendu diet nire ikerketa baimendu gabeko baina ez haatik debekatuek Arduradunarekin
|
sor
diezazkidaketen kalapitei.
|
2015
|
|
Ez zion bere buruari arazoa ezkutatu: gustuko zuen emakumea eta horrek bere baitan
|
sor
zitzakeen sentimenduen beldur zen, minari beldur. Erakarpen horri aurre egiteko eta, ahal izanez gero, ezabatzeko, Odile Moresen alderdi erdeinagarriak bilatzeari ekingo ziola deliberatu zuen, beti baitago arbuioa eragiten duen zerbait.
|
|
Lagunen artean berria zabaltzea mingarria bazen, ez zen gutxiagorako etsaien artean zabaltzea. Bazka gozoa izanik lagun zein etsaientzat eta lagunen artean zor dezakeen plazera horrelako berri batek etsaien artean
|
sor
lezakeenaren antzekoa izan, lagun batzuen artean bederen, etsaien artean jotzen du goia gozamenak eta hedatze uhina biderkatu. Behin berria jakinda lankideen artean (kiderik ez zuen arren, mendekoak eta nagusia baizik), behin banaketarena zabalduta, bada, horri erreferentzia eginez epaituko zituzten bere ekintza guztiak.
|
|
halaxe eskatzen diogulako, hori baitu funtzioa. Irregularki, maiztasun eta intentsitate arras muturrekoetan gainera, egunetako mezu joan jinen hari luzea nahiz laburra
|
sor
lezake: kezka eta pozen aipamenak, eguneroko gorabehera arrunten kontaketak, jakinarazpen hutsak.
|
|
Ikusi orduko, lehen soan berean irudikatu zuen zer kokatuko zuen non, ikusi zion orain artekoek ez zuten elegantzia, praktikotasuna, ontsa ezkon zitekeela aitzineko astean erosi jantziekin, segurki inbidiak eta kuriositateak
|
sor
litzakeela, errentabiliza lezakeela errazki ateraldi eta besta orotan. Badira sakrifizioa merezi duten futilitateak:
|
2016
|
|
“Primeran” murduskatu zuen. Berriro bere tokian sartu eta altzariaren atzealdea aztertu zuen, paretatik doi bat bereiztea otu zitzaion, baina altzaria mugitzean
|
sor
zezakeen asotsaren beldur zen. Eta horretan ziharduela, “Poliki jaitsi, emakumea” entzun zuen, Pedrotxoren abisua.
|
|
Ataka zail batean jartzen gaitu horrek. Intxaustik Estatu Departamentura hots egin du eta esan diote Trinidaden lehorreratu behar duela, bai ala bai, ezen, New Yorken lehorreratuko balitz, beldur baitira ez euskaldunez baizik eta istiluak
|
sor
ditzaketen inkontrolatuez.
|
2017
|
|
Eraildako emakumeen segida amaigabe etsigarriak gaitzespena
|
sor
dezake, baina baita inpotentzia eta “indarkeria matxista txarra da” jarrera akritikoa ere.
|
|
“Gero nahi baduzu... elkar gaitezke? ” Josebak esan eta gaizki ulertua
|
sor
dezake; hobe, geroz, “Gero nahi baduzu... zerbait har dezakegu? ”; baina, badaki, saunan norbera bere kaxa aritzen dela, gorputzek eta zirriek markaturiko erritmora eta, zentzu horretan, elkarrekin hiruko bat egiteko bere proposamenari Axik ukoarekin erantzun zion ukoa –argi utzi zion San Frantziskokoaren ondoren sinaturiko itunak– arrazoizkoa izan zela.
|
|
Hasieran ez zuen onartu nahi, baina orain gaixotasuna egonkortu denean... Ez nago ongi, dena dela” bota du halako tokian halako aitorpenak Joseba eta Axirengan
|
sor
dezakeen atzerakoa kontuan hartu gabe.
|
2018
|
|
Eraginkortasun politikorako, elkartu behar dugu posizio hibridoa dugunok, militantzian eta unibertsitatean ari garenok, kolektibotasunetik posizio hibrido horietan sortzen diren gatazkak, arazoak eta deserosotasunak partekatzeko, baita posizio hibridoek sorturiko aukerak elkarrekin elikatzeko ere. Eragile bikoitz garen aldetik, ardura berezia dugu zubi lan horretan, geuk ere
|
sor
ditzakegulako bi eremuen artean kokaturiko logika berriak.
|
|
Prozesu osoan zehar deserosotasunaren etika bat praktikatzearen alde egin nuen. Hau da, deserosotasuna gorpuztetik ere ezagutza
|
sor
dezakegu, ez da bakarrik sentitzen duguna azaleratzea, baizik eta sentitzen dugun horretatik ezagutzak eta hausnarketak sortzea. Precarias a la deriva liburuan oso ondo esaten duten bezala, hauxe da gakoa:
|
|
Orain arteko laurek, kontzientzia eta ikergaiarekiko ardura sozialaren garrantzia aipatu dituzte ikerketarako motibazio gisa. Kontzientziaren hariari tira egin dio Saioa Iraolak eta horrek
|
sor
dezakeen konpromisoaz aritu zaigu: “Azkenean ezagutza sortzeko prozesu kolektiboak ere abiatzen dira eta hauek, oinarrian, konpromiso politiko bat izaten dute.
|
|
Aitzolek finlandiar gogoaren berpiztea ekarri zuen poema nazionalaren parekoa sortzea nahi du Euskal Herriarendako, Elias Lönnrotek idatzitako Kalevala ren parekoa. Horretarako antolatuko ditu Olerti Egunak, horretarako lagunduko du El Día egunkari elebiduna sortzen, horretarako liberatuko du Nikolas Ormaetxea Orixe urtebetez Orexara itzuli eta Euskaldunak poema nazionala
|
sor
dezan. Zein ezaugarri izan zituen Euskaldunak poema luzeak?
|
2019
|
|
Aita pontekotza hori gabe idazle batzuen lanak bidean geldituko ziren agian, eta beste batzuk ez ziren inoiz idazle izango, ez behintzat egile edo autore. Alta, aita pontekotzak ere
|
sor
ditzake loturak, zorrak, menpekotasunak, hierarkia faltsuak.
|
2020
|
|
Amodio pasioaren analisi iluna eskaintzen digu. Eta ez da Karenina eta Vronsky kondearen artekoak
|
sor
dezakeen erruduntasun sentimendua kontua, baizik eta gizon emakume guztiak, ezkonduak ala ez, elkar lotzen gaituzten harreman zilegi, bidezko edo adulterio guziak nahas mahas.
|
|
Utikan heroiak. Neuk esku hauekin
|
sor
dezakedan mundu bat dut ments, inori azalpenik eman barik. Edo agian ez.
|
2021
|
|
Jaso ditut zure eskutitzak, baina ezin izan diet erantzunik eman, eta ez kasu honekin interesik ez dudalako, ezpada nire eginbehar ugariengatik, eta, baita ere, uste dudalako nire laguntza eskatzen duten senideek ez dutela ezer lortuko izaera pribatuko lerro hauetatik. Bestalde, senideen heriotza kristauari buruzko dokumenturen batek
|
sor
dezakeen kontsolamenduagatik baldin bada, gustu handiz egiten dut, bere garaian egin nuen bezala.
|
|
Espartinak tentsio goreneko uneetan sortzen diren okurrentzia horietako bat da: komandanteak sorpresa baliatu nahi du, eta horretarako ebitatu behar dute soldadu talde batek
|
sor
dezakeen zarata guztia. Horregatik kendu dizkiete botak.
|
|
Hasiera batean, aitak ez zuen onartu nahi izan, bera ez baitzen medaila eta soldadu zalea. Alabaina, hura ez onartzeak Otomandar eta Austria Hungariako inperioen artean arazo diplomatiko bat
|
sor
zezakeen eta, horregatik bakarrik, onetsi egin zuen azkenean.
|
|
Erantsitako testu haiei “txertoak” deitzen zien. Nola gereziondoak eztitzen diren anpolai gozoak
|
sor
ditzaten, halaxe egiten zuen bere liburuarekin ere, detaileak sartuz, anekdotak, zaporea ematen zion testuari.
|
2022
|
|
Zoru komuna, gure irudikoz, borroken uztarketan datza. Beraz, beste borroka ardatz batzuekin gertatu bezala, ez gatoz bat borrokak mailakatzearekin, mailakatze horrek batzuetan diskurtso esentzialistak
|
sor
ditzakeelako, eta arrazaren ardatza jorratzean ere borroken arteko gurutzaketan sakontzeari ezinbesteko deritzogu.
|
|
Ane, horrela, berez dena baino askoz ere serioago eta zurrunago ageri zen taularen gainean. Gure arteko kontrasteak aurrez aipatu dugun emozioen bidaia horri laguntzen ziola uste dugu eta entzuleengan ere kontraste moduko bat
|
sor
zezakeela; segundo gutxiko tartean igaro baitzitekeen Beatrizekin barrez lehertzetik Aneren hausnarketa sakonago eta serioagoetara, eta alderantziz.
|
|
Baiezkoan nago. Halakoak irakurtzeak hozkirria
|
sor
diezaioke bati baino gehiagori baina hori ona da, hori ere mugimendua da.
|
2023
|
|
Bestea, emakumea soilik izendatuz, indartu egiten dela borroka feministaren subjektua emakumea dela defendatzen duen ideia. TERFen diskurtsoa horren presente dugun honetan, azken puntu horrek mesfidantza
|
sor
dezake zis emakumea ez den edozein pertsonarengan, feminismoaren izenean egunerokoan jasotzen ari diren biolentzia izugarria baita. Borroka feministak eta LGTBI borrokak gorputzen gaineko autonomia dute intersekzio puntuetako bat, hori dela-eta da garrantzitsua bien arteko komunikazioa, saretzea eta elkartasuna bizirik egotea.
|
|
Ez da kasualitate kontu bat, Iruñea Nola? hipotesiaren eragina ere bada, hein batean; gurean nekez topa dezakegu hiri batean tankera horretako arrastoa utzi duen beste musika eszenarik azken urteotan edo, bestela esanda, herri mugimenduekin halako lotura duen mugida musikalik eta, ildo berean, ezinezkoa dirudi makrojaialdi batek horrelako eragina
|
sor
lezakeela imajinatzeak.
|
|
Last Tourri ere ez zaizkio estiloen arteko gerra txikiak gehiegi axola, haiek sortzen duten arreta ustiatzeko ez bada. Berdin
|
sor
ditzake Azkena Rockeko rockero zaharrunoentzako mezuak edota Goxo Club izeneko “perreoaren klub ibiltaria” [26] egitasmo bihurria. BBK Live festibala, berriz, jaialdi garaikideen paradigmaren barruan uler daiteke soilik.
|
|
Segurtasuna bermatzearren jarraitu zutela kontzertuekin, horixe izan zen azkenean emandako azalpena. Zenbaitek gizatasun falta egotzi zieten antolatzaileei, beste batzuk ulerkorragoak izan ziren halako makroekitaldi bat husteak
|
sor
zitzakeen arriskuez jakitun, baina, orokorrean, adostasunak zabala zirudien: hildakoa musikaria balitz festa une horretan bertan amaituko zen.
|
|
Gauzak beste modu batera antolatuta egongo balira, ezberdina litzateke. Adibidez, autonomoen kuota baxuagoa izango balitz antzezpen ezberdinak
|
sor
nitzake eta urtean zehar saldu. Edota, antzerki irakasle moduan nire lana gehiago baloratuko balute, zentro berean hamabost urtez lanean aritu ondoren, baldintza hobeak izango nituzke.
|
|
Funtzio asko izan daitezke, baina horiek norberak aurkitu behar dituela iruditzen zait. Emanaldi batek
|
sor
dezake zirrara, zer pentsatua, emozionalki zerbait ukitu edo askatu dezake. Hortik hasita, komunitatearen eta komunikazioaren beste elementu eta ardatz bat da antzerkia.
|
|
Garai batean euskarak ez zuen prestigio sozialik izan, eta ia ia hil egin zen. Beldur al gara kulturak pentsatzeko beste modu batzuk edo ideologia berriak
|
sor
ditzakeelako. Orain imajinatzeko gai ez garen beste amets batzuk sortuko dituelako?
|
|
Bospasei urteren buruan, ordea, Lurrean berriro ere ondo eta segurtasunez bizitzeko aukera zegoela ikusirik, Martera joandako agintari asko hara itzultzeko planak egiten eta AGKri horretarako baimenak eskatzen hasi ziren. AGK k arriskutsutzat jo zuen pribilegiatuon martetar berrion itzulera masiboa, Lurreko bizilagunen artean aurkako erreakzioak
|
sor
zitzakeelako, batetik, eta, bestetik, Marteko bizitzak berak ere bere premiak zituelako, ihesaldi desordenatu batek kaosa eragin zezakeelako hemengo bizimodu berrian. Horregatik, itzuli nahi zutenek pixkanaka itzuli zutela erabaki zuen, eta batzuek urteak eman zituztela baimenaren zain.
|
|
Txinatarren antzinako jakinduriak aurreratzen zuenez, tximeleta baten hegaldiak ekaitza
|
sor
dezake munduaren beste puntan. Motz geratzen omen zen, ordea, are sinesgaitzagoak berresten baititu egungo mekanika kuantikoak katuak adibidetzat hartuta; eta ontzat ematen ditugu.
|