|
edo espazio bera zen, beharbada, musikaren aireak garbitua, edo argiaren bela urdinak, baden eta ez den haizearen erratz bihurtutakoak? harik eta munstroaren formak argiaren baitan ezabatu eta musikaren egituran urtu ziren arte; edo ez zen hala izan, menturaz, munstroaren itzala nekez ezabatuko baitzen Adaren oroimenetik; Aleluia hura entzuten ari zèn memento haietan, ordea, nork daki musikaren soinu uhinak oroimenean
|
sartu
ez ote zitzaizkion Adari eta han munstroa sehaskatzea lortu, argiaren bela urdina musikaren airean kulunka?, baita munstroa lotaratzea ere, musikaren arintasuna, uhinen mehetasun bera zuena, itzal beltzaren astuntasunari eusteko gai balitz bezala, nork daki??
|
|
Guztiek esaten zuten Adak musikarako dohain berezia zuela, kantatu ere primeran kantatzen zuen, bere ahots zuri ezin garbiagoarekin, halako eran, non askotan eskatzen baitzioten –urtemugetan edo etxean gonbidatuak zituztenetan– kanta zezala, baina berari ez zitzaion behartuta kantatzea gustatzen, barru barrutik sortzen zitzaionean baizik, txori abeslari apetatsu bat iduri; orduan itxuraldatu egiten zen, eta entzuleak itxuraldatzen zituen, bai baitzirudien ezen berari hezur muinetatik irten zitzaiona entzuleei ere hezur muinetaraino iristen zitzaiela, Adaren ahots zuriaren bibrazioek entzuleen sentiberatasunaren hariak bibraraziko balituzte bezala, tonu eta frekuentzia berean; une hartan, baina, amak gramofonoan Haendelen Aleluia jarri zuenean, alderantziz gertatu zitzaion, bera baitzen orduan hartzailea eta beste batzuk –diskoa grabatu zutèn koruko partaideak– emaileak; berdin zitzaion, musika gizakiaren espirituan halako zirrara hil edo bizikoa eragiteko gai denean, inportanteena ez baita, apika, nor den emailea eta nor hartzailea, musika bera baizik: ...harbada, musikaren aireak garbitua, edo argiaren bela urdinak, baden eta ez den haizearen erratz bihurtutakoak... harik eta munstroaren formak argiaren baitan ezabatu eta musikaren egituran urtu ziren arte; edo ez zen hala izan, menturaz, munstroaren itzala nekez ezabatuko baitzen Adaren oroimenetik; Aleluia hura entzuten ari zèn memento haietan, ordea, nork daki musikaren soinu uhinak oroimenean
|
sartu
ez ote zitzaizkion Adari eta han munstroa sehaskatzea lortu –argiaren bela urdina musikaren airean kulunka–, baita munstroa lotaratzea ere, musikaren arintasuna –uhinen mehetasun bera zuena– itzal beltzaren astuntasunari eusteko gai balitz bezala, nork daki.... Hala, bada, musikak irabazi zuen Ada, eta musikak irabazi zuelako irabazi zuen ondotik, ausaz, amaren hitzak, eragin atzeratuarekin irabazi ere, denboraren eten hartan, non munstroak ere aingeru bihur baitzitezkeen, zergatik ez...
|
|
Aski indar baneza... Alferrik da ordea, badakit gaur ere hortxe izango naizena, eta gaitz erdi egonean egon besterik egiten ez badut, beldur bainaiz atzerabiderik gabeko sasi zidor batean
|
sartu
ez ote naizen, eta ataka gaitz estu honetatik mendatea igarota atera beharrean, ez ote naizen malkor zuloan amilduko. Hala bada hala bedi eta kitto!
|