Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2005
‎Bikoizkina artxibatu dela adieraziko da, eragiketaren idazkunean eginiko bazterreko oharraren bidez, eta artxibatutako alean, kasuan kasuko finkaren aipamen nahikoa agerrarazi behar du erregistratzaileak. Erregistroko titularrak hala eskatuz gero, oinarri grafikoa artxibatzea lor daiteke Erregistroko eragiketa berezi moduan; horretarako, notario akta eskuetsia behar da, eta akta horretan, finka deskribatzeaz gain, oinarri grafikoa sartu behar da.
‎Erregistro baten lurraldea beste batzuen artean zatitu bada edota udal mugartea bi atal edo gehiagotan zatitzea erabaki denean, kasuan kasuko mugak finkatzeko aginduaren zati egokia sartu behar da laukian.
‎Garaje edo aparkaleku gune zehatzaren erabilera eta gozatze esklusiboaren atxikipena agerrarazteko, tituluan sartu behar da, hala gune horren deskripzio xehea, hurrenkera zenbakia, mugak, perimetro neurriak eta azalera erabilgarria zehaztuz, nola osagai erkideei buruzko deskripzioa, planoa aipatuz; plano horren kopia Erregistroan artxibatuko da, lekukotza egin ostean.
‎Ondasunak ezkontide baten izenean inskribatu badira eta, ezkontzaren ondasun eraentza kontuan hartuta, legearen arabera ondasunok erkidegoan sartu behar badira, inguruabar hori bazterreko oharraren bidez agerraraz daiteke.
‎Emakidaren iraungitze espediente guztietan Jabetza Erregistroaren ziurtagiria sartu behar da, indarrean dauden orotariko idazkunak edota aurreko artikuluko oharraren aurretik egindakoak aipatuz, halakoak egin badira; horren helburua da, espedientean interesdunak entzutea eta interesdunok subrogazio eskubidea egikaritzea, Erregistroko lehenespen hurrenkeraren arabera.
‎Aurkibide informatizatuetan sartu behar dira, hala 398.b. artikuluaren 2 idatzatian zehaztutako katastro eta lurzati aipamenak, nola eskuratzailearen zein eskualdatzailearen egoitzei buruzko datuak eta Erregistroko inskripzioaren data.
‎Halaber, eginbide baten bitartez agerraziko da ediktuak argitaratu direla, eta iragarkiak berridatzi edo aktan sartu behar dira zati egokian, baita kasuan kasuko udalaren idazkariak emandako ziurtagiria ere.
‎Teknikarien kidegoan oposizio bidez sartu behar da, bai zuzenean, bai erregistratzaileen eta notarioen kidegoetan sartzeko oposizioaren bidez ere; horrez gain, legearen 262 artikuluan eta erregelamendu honetan ezarritako betekizunak gauzatu behar dira.
‎Legearen 284 artikuluaren ariora Erregistroak hornitu behar direnean, hornikuntza hori lehiaketaren bidez egingo da; lehiaketa Zuzendaritza Nagusiak irekiko du, eta kasu bakoitzean sartu behar dira, hala aurreko lehiaketaren postu hutsak, nola lehiaketaren iragarkiaren aurreko eguna arte gertatzen direnak.
2007
‎Bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera, botere publikoek zainduko dute baliabide natural guztien erabilera arrazionala, bizitza kalitatea babestu eta hobetzeko, eta ingurumena defendatu eta berrezartzeko; eskubide hori elkartasun eskubide izenekoen artean sartzen du (behar beharrezko den elkartasun kolektiboan oinarrituz). ...ratari buruzko arautegia, ingurumen inpaktuaren ebaluazioari lotutako gaien inguruko legeria, etab. Amaitzeko, legearen 3 paragrafoaren arabera, legearen bidez arautuko dira administrazio zehapenak (aipatu berri ditudan alderdiak arautzeko administrazio legerian bildutakoak), zehapen penalak (ZKren 325 art.), eta ez da ahaztu egindako kaltea konpontzeko betebeharrari aipamen egitea (horren barruan sartu behar da ingurumenean eragiten duten kalteen gaineko erantzukizun zibila, Kzren 1908 artikulura bildua).
‎Nolanahi den ere, bigarren epaian, ekainaren 12ko 107/ 1996 KAEn, Konstituzio Auzitegiak izaera juridikoa ganbera horien arautegi berriaren arabera aztertu zuen, hain zuzen ere, Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberei buruzko martxoaren 22ko 3/ 1993 Oinarrizko Legean zegoen hori. Bigarren epai horretan, irizpidea aldatu eta administrazio korporatiboaren kategoriakoak zirela adierazi zuen, eta horietan nahitaez sartu behar izatea onartu zuen; izan ere, lege horren arabera, legezko definizioa dute, eta ez erregelamenduzkoa soilik, izaera publiko administratiboko eginkizun zehatzak garatzen dituzte, nahitaezko gutxieneko zerbitzu moduan eskaini behar dituztenak (administrazioari aholkuak ematea, eraldaketak proposatzea, arautegia biltzea, lanbide heziketan lankidetzan aritzea, kanpo merkataritzaren arloko jardu...
‎Auzitegiaren arabera Lege Organikoaren Proiektu hori konstituzioaren aurkakoa zen, ez zigorrik gabe utzitako kasuak konstituzioaren aurkakoak zirelako, baizik eta Auzitegiaren ustez lege testuak EKren 15 artikuluaren konstituzio betekizunak betetzen ez zituelako. Horrez gain, legegileari zigorra kentzea Konstituzioaren arabera onargarria izateko zer berme sartu behar zituen adierazi zizkion, eta horren eraginez, Auzitegiaren erdia ez zen epaiarekin ados egon. Izatez, doktrinaren atal batek epai hori «epai interpretatzaile» gisa baino «epai sortzaile» gisa kalifikatu zuen, eta Auzitegia «legegilekide» edo «legegile positibo» bihurtu zela adierazi zuen, Kelsenek Konstituzio Auzitegiak definitzeko formulatu zuen «legegile negatiboaren» izaera modu zabalean gaindituz.
‎Segurtasun juridikoaren printzipioaren barruan beste printzipio orokor batzuk ere sartu behar ditugu, besteak beste, botere publikoen egintzen legitimazio presuntzioa, sistemaren funtzionamendurako oinarrizkoa dena (maiatzaren 23ko 66/ 1985 KAE), eta egintza juridikoen kontserbazio printzipioa. Azken horren arabera, egintza juridikoei eutsi egin behar zaie horien akatsak direla-eta antolamendu juridikoarekin bateraezinak ez baldin badira.
‎Horrez gain, Asilo Eskubidearen eta Errefuxiatu Izaeraren martxoaren 26ko 5/ 1984 Legearen 5.7 artikulua, hain zuzen ere, asilo eskabidea, eta, hala denean, eskabidea berraztertzeko eskaria, bata nahiz bestea onartzeko izapideak egin bitartean, eskatzailea muga postuan, horretarako atondutako bulego egokietan, egongo dela ezartzen duena, Konstituzioaren araberakoa dela adierazi du (otsailaren 27ko 53/ 2002 KAE). Era berean, atal honetan sartu behar dira psikiatria establezimenduetan barneratzetik eratorritako askatasun gabetzeak. Azken kasu horretan, GEEAk eskatu du zorotasuna modu sinesgarrian frogatuta egotea, zorotasun hori oso larria izateagatik barneratzea justifikatuta egotea, eta barneratzea nahasmendua desagertzean amaitzea.
‎aldatzen zuen Lege Organikoaren Proiektuaren aurkako konstituzio aurkakotasun errekurtsoa. Auzitegiaren arabera, Lege Organikoaren Proiektua konstituzioaren aurkakoa zen, ez zigorrik gabe utzitako kasuak konstituzioaren aurkakoak zirelako, baizik eta lege testuak EKren 15 artikuluko konstituzio betekizunak betetzen ez zituelako, eta, beraz, legegileari manuetan sartu behar zituen bermeak adierazi zizkion; hori zela-eta, Auzitegiaren erdia ez zen ados egon epaitzarekin. Horren eraginez, legegileak uztailaren 5eko 9/ 1985 LO onetsi behar izan zuen, Zigor Kodearen 417 bis artikulua eraldatzekoa, eta horretan berme horiek guztiak sartu ziren (hori osatzeko, egiaztatuko osasun zentroei eta haurdunaldia borondatez etetea legez burutzeko aginduzko irizpenei buruzko administrazio arauketa egin zen).
‎Era berean, dohaintzak ezin dira etorri organismo edo erakunde publikoetatik, ezta enpresa pribatuetatik ere, betiere, indarreko kontratuaren bidez Herri Administrazioetarako, organismo publikoetarako edo kapital publikoa duten enpresetarako zerbitzuak edo lanak egiten badituzte. Dohaintza horiek xede horretarako irekitako banku kontuetan sartu behar dira, eta ezarpenaren data, horren zenbatekoa eta dohaintza egilearen identifikazio fiskala jaso behar dituzte. Dohaintza anonimoak guztiz debekatuta daude, eta pertsona fisiko edo juridiko batengandik jasotako dohaintzen muga 100.000 eurokoa izango da urtean.
‎Eredu ekonomikoari dagokionez, Konstituzioak merkatu ekonomiari dagozkion oinarrizko printzipioak jaso behar zituen (enpresa askatasuna, jabetza pribatua, etab.), baina izaera sozialagoa zuten osagai batzuk ere sartu behar zituen (herrialdearen aberastasuna interes orokorraren mende jartzea, ekimen publikoa jarduera ekonomikoan, enpresan parte hartzea, langileek ekoizpen bideen jabetzan sarbidea izatea, Estatuak jarduera ekonomikoa planifikatzea, etab.).
‎Fiskaltza Espainiako Estatuaren eskumena zen, baina ezarritakoaren arabera, euskal erregioak akzio publikoa sustatzen zuten legelarien esku utz zezakeen organo autonomoen interesak Auzitegietan babestea. Bestalde, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak berezko jurisdikzioa izango zuen arlo zibil eta administratiboetan, Euskal Herriko legegintza esklusiboaren mende zeuden gaietan, kasazio eta berrikuspen errekurtsoak barne hartuta; erregioko agintari judizialen arteko eskumen eta jurisdikzio arazoak eta Jabetza Erregistroetan sartu behar ziren euskal foru zuzenbideari buruzko agirien kalifikazioaren aurkako errekurtsoak ebazten zituen. Gainerako arlo guztietan, eskumena Errepublikako Auzitegi Gorenarena zen.
2008
‎2 Erabakia batza berezian hartu bada, eskrituran deialdi eta eraketari buruzko datuak sartu behar dira, presidente eta idazkariaren identitatea adieraziz.
‎1 Sozietateak baloreak jaulki dituenean eta balore horien kotizazioa onartu denean Europar Batasuneko edozein estatukidetako merkatu arautuan, sozietate horrek korporazio gobernuaren txostena sartu behar du kudeaketa txostenean, atal bereizi batean.
‎Sozietateak eskualdaketa horren gaineko adostasuna eman behar du, batza orokorrak hartutako erabakiaren bitartez; horretarako, gaia eguneko aztergaien zerrendan sartu behar da, eta erabakia hartuko da legeak ezarritako gehiengo arruntaren bidez.
‎Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduaren kasuan (MEE), testu hori ere sartu behar izan da halabeharrez, tresna juridiko hori izan ezean ezinezkoa izango zelako aurreko arauketa guztia aplikatzea, edota beste sozietate moten xedapenak, jardunbidea nahiz jarduera gauzatzea ere. Horrez gain, hurrengo printzipioak dira Merkataritzako Erregistroaren oinarriak:
‎Azkenik, erregelamenduaren hogeita zortzigarren xedapen iragankorrari helduta, ulertu da on izango litzatekeela eraldaketa zehatzak sartzea zenbait gaitan, hain zuzen ere, egungo erregelamendua bost urte baino gehiago indarrean egon eta gero, esperientziak erakutsi duenean hobekuntzaren bat sartu behar dela erregistro teknika, agiri teknika edo informatika aplikazioaren alorretan. Halakoak dira atariko tituluan, eta I, III eta IV. tituluetan sartutako eraldaketak.
‎Hori guztia dela bide, ulertu behar da sozietateak lege testu hau jaso duela, horren eraketa eta egiturari eutsiz; arean ere, lehengo horretan diraute testu horren liburu, kapitulu eta atal guztiek, hurrengoek izan ezik: II. tituluaren V. kapituluak, horrek jakintzagai berria jorratzen duenez, araututako gaiaren araberako atal desberdinak sartu behar izan dira?, eta III. tituluaren III. kapituluko 5 atalak. Erregistro itxierari buruzkoa, arrazoi berberagatik?. Aurrekoa gorabehera eta arrazoi praktikoen ondorioz, ulertu izan da hobe dela testu berria onestea, bertara biltzeko, bai indarrean dirauen lehengo edukia, baita arestiko legeriak eta orain arte indarrean egon dena aplikatzearen ondoriozko esperientziak ekarri duena ere.
‎atxikitzea, aitortzea eta atxikipena Ogasunean sartzea. Atxikipen edo konturako sarrerarekin, alabaina, zergaduna ez da tributu harremanetatik aldentzen; azken horren eta Administrazioaren arteko loturak aurrera dirau, zergadunak autolikidazioa egin eta, hala denean, tributu betebeharrari dagokion kopurua sartu behar duelako. Hartara, zergadunarekiko harremanak ezabatu eta ordeztu beharrean, atxikipen eta konturako sarreren kasuan, zergadunarekiko harremanek indarrean diraute eta, horiez gain, beste harreman batzuk sortzen dira ordaintzailearekin.
‎Lehenengo eta behin, jasanarazpen kasuetan, tributua zerga egitatea gauzatzen delako sortzen da, hau da, ez dago berezitasunik tributu betebehar nagusian. Horren ondorioz, zerga egitatea gauzatzen duen subjektu pasiboak tributu betebeharra asetu behar du; orobat, subjektu horrek prestazio ekonomikoa eta diruzko gainerako betebeharrak Herri Ogasunean sartu behar ditu (baita diruzkoak ez direnak ere). Jasanarazlea da, hain zuzen, kargapeko eragiketak burutu dituena.
‎Bestalde ere, zatikako ordainketa da enpresarioek eta profesionalek duten eginbeharra, errenten gaineko zergetan. Zergaldian zehar, enpresario zein profesionalek euren jardueratik lortutako etekinen zati bat aldizka sartu behar dute Herri Ogasunean. Ordainketa horiek tributuaren likidazio osoaren kontura egiten dira.
‎Multzo batean daude administratu orok dituen eskubideak, 30/ 1992 Legeak zehaztu zituenak, baina Tributu zuzenbidera egokituta. Bigarren multzora sartu behar dira Tributu zuzenbidean bakarrik erabil daitezkeenak, hortaz, Administrazio zuzenbide orokorrean ordainik ez dutenak.
‎Dena den, kontzeptu hori zabaldu behar da, betebeharra ordaintzeaz bestelako harremanak ekar ditzakeelako tributuak, edota beste prozedura batzuen bidez gauzatu daitekeelako tributu hori; izan ere, batzuetan, halako harreman edo prozeduren alde pasiboan, ez dago tributuaren zorduna. Horren guztiaren ondorioz, subjektu aktiboaren kontzeptuan sartu behar ditugu kasu batzuk, kasuon eraentza juridikoa betebeharren alorretik kanpo gelditzen bada ere.
‎Norbaitek, egitez edo ez egitez, Europako Erkidegoen aurrekontu orokorrei edo Europako Erkidegoek administratzen dituzten beste aurrekontuei iruzur egiten badie, aurrekontuetan sartu behar diren kopuruei itzuri eginez, edo lortutako funtsak euren helbururako ez beste baterako erabiliz, betiere iruzur horren zenbatekoa berrogeita hamar mila euro baino gehiagokoa denean, orduan, pertsona horri espetxealdi zigorra ezarriko zaio, urtebetetik lau artekoa, bai eta isuna ere, berrogeita hamar mila eurotik horren sei halako artekoa.
‎Orduz geroztik, tributuen kudeaketa modua autolikidazioaren sistema izan da. Sistema horren arioa, betebeharpekoak tributua zenbatzeko egitate garrantzitsuak aitortzean, tributuaren zenbatekoa kalkulatu behar du; horretarako, legeak ezarritako zenbatze osagaiak aplikatu behar ditu eta, azkenean, zenbateko hori Ogasunean sartu behar du. Horrenbestez, TLOren ohiko eskema hankaz gora jarri da, honako aldaketok sartu baitira:
‎Horrezaz aparte, EKren 135.2 artikuluak babesten du mailegu emailea, ondokoa aginduta: Herri zorraren kapitala eta korrituak ordaintzeko kredituak aurrekontuen gastu orrian sartu behar dira beti, eta, jaulkipen legearekin bat badatoz, dira zuzendu edo aldarazi. Esan behar da manu horrek ukitzen dituela botere legegilea eta betearazlea.
‎d) Aurrekontuak betearazteko badaezpadako funtsa. Aurrekontuen egonkortasun helburuarekin bat dator eta finantza izaera ez duten eragiketen %2 sartu behar da.
‎Kutxa bakar hori Herri Altxorra da eta, esan bezala, ALOren 91 artikuluak arautzen du. ALOren 90 artikuluaren arabera, Herri Altxorrean Herri Ogasunaren funtsa eta balore guztiak sartu behar dira. Bada, Herri Altxorra finantza baliabide guztiek osatzen dute, baliabide horiek dirua edo balore nahiz kredituak izan, eta Estatuaren Administrazioarena zein autonomiadun organoenak izan.
‎Horren arabera, Estatuaren sektore publikoa osatzen duten agenteen gastueta sarrera guztiak aurrekontuetan sartzeaz gain (batasun printzipioa), gastu eta sarrerok gordinik agertu behar dira, hots, euren arteko konpentsaziorik egin gabe. Ulerbidez, sarrerak biltzean gastuak eragiten direnean, gastuok ez dira kendu behar sarreren zenbatekotik; haatik, sarreren zenbateko osoa eta gastuon zenbateko osoa partida lokabeetan sartu behar dira. Hori dela bide, printzipio horri «ekoizkin gordin»aren erregela ere baderitzo.
‎Arazo hori ALOren 34 artikuluak konpontzen du. Artikuluak dioenez, urteko aurrekontuan sartu behar dira urte horretan likidaturiko eskubideak, horiek zein ekitalditan sortu ziren kontuan izan gabe, bai eta ekitaldiko abenduaren azkena arte aintzatetsitako betebeharrak ere, baldin eta ekitaldiaren barruan egindako eskuraketa, obra, zerbitzu, prestazio edo gastuen ondoriozkoak badira. Abenduaren 31n aitortutako betebeharrak betetzeko lotzen ez diren gastuen kredituak deuseztu behar dira.
‎Urteko aurrekontua urte batzuetako aurrekontuen aurreikuspen batera sartu behar da, hurrengo hiru urteetako aurrekontuen egonkortasun helburua zehaztuko baita. Ildo horretatik, urte batzuetarako gastuen gaineko konpromisoa har daiteke, gehienez, hurrengo lau urteetako gastuen gainean.
‎Ikuskapen jarduna gauzatzeko, Administrazioa subjektu pasiboaren egoitzan sartu behar bada, epaileak horretarako baimena eman behar du, kasuaren inguruabarrak aztertu ondoren. Erregela hori bat dator egoitzaren bortxaezintasunaren printzipioarekin, hots, Konstituzioaren 18 artikuluarekin.
‎batetik, adostasun akta egiaztatua, eta bestetik, zorrik aurkitu gabe erregularizazioa proposatzen duten aktak. Lehenengoaren kasuan, ez dago erregularizazioaren beharrik subjektuak zuzen jokatu duelako; bigarren kasuan, ostera, erregularizazioa beharrezkoa da, baina subjektuak ez du inongo zenbatekorik sartu behar, salbuespen, itzulketa eta antzekoen ondorioz. Jardunen emaitza dela eta, betebeharpekoari berak ordaindutako sarrerak itzuli behar bazaizkio, aktak kreditua aintzatesteko balio du; orduz geroztik, kreditua likidoa eta eskatzeko modukoa da, baita konpentsatzeko modukoa ere.
‎Azken eragiketa horretan, subjektuak antolamendu juridiko tributarioa interpretatu eta aplikatu behar du. Amaitzeko, kalkulu horretatik kuota positiboa irtenez gero, zenbatekoa Ogasunean sartu behar da.
2009
‎Nabigazio beharrizanen arabera beharrezkoa izanez gero, praktikoa eskatzea ontziaren kontura, batez ere, ontzi hori portu, ubide edo ibaian sartu behar denean, edota berak, ontziko ofizialek nahiz tripulazioak ezagutzen ez duten arrada zein ainguratokitik abiatu behar denean.
‎3 Lege xedapenak aplikatuz benetako egoera hori agerraraztea lortzen ez bada, oroitidazkian beharrezkoa den informazio osagarria sartu behar da, emaitza hori lortzeko.
‎Kasu batean zein bestean hauxe zehaztu behar da: irizpide hori aplikatzeagatik ondare osagaiak izan duen balio aldaera galera irabazien kontuari egotzi behar zaion edo zuzenean sartu behar den ondare garbian.
‎3 Urteko kontu bateratuak egiteko betebeharra duen sozietateak taldeko sozietate guztiak sartu behar ditu kontu horietan, artikulu honen 1 paragrafoan ezarritakoaren arabera; halaber, sozietate horien mendeko enpresak ere sartu ditu, horien forma juridikoa eta egoitza kontuan hartu gabe.
‎2 Urteko kontu bateratuak argiro idatzi behar dira, eta bateratze horretako sozietate taldearen ondarearen, finantzen nahiz emaitzen benetako egoera agerrarazi behar dute, lege xedapenetan ezarritakoaren arabera. Kode honen xedapenak aplikatuz benetako egoera hori agerraraztea lortzen ez bada, oroitidazkian beharrezkoa den informazio osagarria sartu behar da, emaitza hori lortzeko.
‎1 Sozietate nagusiak mendeko sozietateen kapitalean zuzenean edo zeharka dituen partaidetzen kontabilitate balioak eskuraketa unean konpentsatuko dira, ondokoarekin: eskuratutako aktiboen eta hartutako pasiboen zentzuzko balioan duten proportziozko zatiarekin; hala denean, aktibo eta pasibo horietan hornidurak ere sartu behar dira, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
‎4 Taldeko sozietateen sarrera eta gastuak ere urteko kontu bateratuetan sartu behar dira, salbu eta baztertu behar direnean, hurrengo erregelan agindutakoaren ondorioz.
2012
‎Norbaitek, egitez edo ez egitez, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrei edo Europar Batasunak administratzen dituen beste aurrekontuei iruzur egiten badie, aurrekontuetan sartu behar diren kopuruei itzuri eginez, edo lortutako funtsak euren helbururako ez beste baterako erabiliz, betiere iruzur horren zenbatekoa berrogeita hamar mila euro baino gehiagokoa denean, orduan, pertsona horri espetxealdi zigorra ezarriko zaio, urtebetetik bost artekoa, bai eta isuna ere, berrogeita hamar mila eurotik horren sei halako artekoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia