2007
|
|
Informazio askatasunaren eta ohore eskubidearen artean gatazka badago, Konstituzio Auzitegiaren arabera, informazio askatasuna ohore eskubidearen gainetik egoteko, informazio horrek egiazkoa izan behar du, ikusi berri ditugun irizpideen arabera, eta garrantzi publikoa duten egitateei buruzkoa izan behar du, hau da, iritzi publiko aske bat eratzen laguntzen duten interes orokorreko gai publikoei buruzkoa izan behar du, horixe baita aniztasun demokratikoaren bermea. Era berean, Auzitegiaren esanetan, kontatutako egitateetan inplikazioa duten
|
pertsonak
pertsonaia publikoak edo garrantzi publikoa dutenak izan behar dira (KAE hauek: irailaren 16ko 138/ 1996; ekainaren 1eko 144/ 1998; urtarrilaren 31ko 21/ 2000; maiatzaren 5eko 112/ 2000; apirilaren 8ko 76/ 2000; apirilaren 15eko 54/ 2004).
|
2008
|
|
Lehendik ere, askotan jarri izan da zalantzan idatzitakoak balio ote duen izpirik, eta zorionez, idazleak beraiek izan ohi dira sarri euren lanaren absurdoaz gogoeta egiten lehenak. Izan ere, epaileek eta fiskalek literatura (txarra) egiten dutenean, eta areago,
|
pertsonak
pertsonaien gisara erabili eta haien askatasuna inpunitate osoz eta sadismo nabariz bihurritzen eta xehatzen dutenean, ankerrenera jarrita ere idazle zorrotzenaren lumarik zorrotzenetik aterako ez liratekeen tortura testigantzak entzuten ditugunean… horren aurrean, zer egin lezake editore batek, zer idazle batek. Ozenki protesta egin, intrusismoari intrusismoarekin erantzun eta injustiziaz (politika ezaz, politikaririk ezaz, kartzelaratutako politikariez) idatzi, bidegabekeriak salatu, (berriro ere) aski dela esan, esku zarta bat eman mahaiari (Dostoievskik zioen legez, amorruz botila lepotik hartuta aulkitik altxatu… zertarako eta, geure buruei tragoxka ateratzeko, azkenean).
|
2011
|
|
Txanda desordenatuetan hartzen zuen batek edo beste batek lehentasuna solasean. Aitorrek laurekin amaraun bat osatzeko joera erakusten zuen bitartean, Agustinek Cosmerekin eta Polirekin harilkatzen zuen berea,
|
pertsonak
pertsonaien gainetik, nolabait. Hari nahaspilatu honen paraleloa osatuz, errealitatearen eta fikzioaren arteko harremanez eztabaidatu genuen gau hartan, susmoa dudan arren hainbat momentutan ez geniola elkarri ulertzen, eta norbere buruari ere ez beste hainbatetan.
|
2019
|
|
Maria Sara, itxuraz, konforme gelditu zen erantzunarekin, nahikoa irakurle esperientzia biltzen zuen bere baitan jakiteko egileak ez dakiela, bere pertsonaiei buruz, izan direna baizik, eta ez guzti guztia, hala ere, eta oso gutxi izango direnari buruz. Raimundo Silvak, ozen esandako zerbaiti erantzungo bailion, esan zuen, Ez dut uste pertsonaia dei genitzakeenik, Liburu bateko
|
pertsonak
pertsonaiak dira, erantzun zuen Maria Sarak, Kategoria ertainekoak edo ikusten ditut, gehiago, askatasun maila diferentekoak, honi dagokionez ez du zentzurik pertsonaiaren logikaz edo pertsonaren behar kontingenteaz mintzatzea, Nortzuk diren ez badidazu esaten ahal, esadazu gutxienez zer egiten duten, Gizona soldadua da, Santarem hartu zutenean han egon zen, emakumea Galizian bahitu zuten gurutza... Maria Sarak eskua paratu zuen orri metatxoaren gainean, Irakurtzen ahal dut, galdetu zuen, Ez duzu orain hori guztia irakurtzen hasteko asmorik izango, gainera asko falta dut bukatzeko, historia osatu gabe dago, Ez dut gehiago itxaroteko pazientziarik, eta ez dira hainbeste orri, Mesedez, gaur ez, Jakin minez nago jakiteko nola konpondu duzun gurutzatuen ezetzaren arazoa, Bihar fotokopia bat egingo dut eta argitaletxera eramango dizut, Orduan, ezin zaitudala konbentzitu ikusirik, konforme.
|