2018
|
|
Basque Friendship taldekoek esperantza dute Espainiako agintariek ere bide beretik segituko dutela eta galdeak onartuko dituztela. Ekimen honen helburua eritasun larriak dituzten presoen bizi baldintzak hurbiletik ezagutzea eta
|
pertsona
guzien giza eskubideak bermatzea dela azpimarratu dute.
|
|
Erabakia hartu duten epaileen iritziz, Estatuko araudiarekin" bateraezina" eta Konstituzioaren aurkakoa da. Legearen artikulu bakarrak dioenez," Nafarroan bizi diren
|
pertsona
guziek dohainik osasun arreta izateko eskubidea dute, izan lehen mailakoa edo espezializatua, bere adina, nazionalitatea edota egoera administratibo zein legala edozein dela ere".
|
|
Ezker abertzaleko buruzagiei arrazoina eman die Estrasburgoko auzitegiak. Horren arabera,
|
pertsona
guziek epaimahai inpartzial eta independente batean epaitua izaiteko eskubidea du. Aho batez, Espainia zigortu du Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailearen kontra aurkeztutako errekurtso helegitea ez kontutan hartzeagatik.
|
|
Notre Dame des Landes ko aireportua eraikitzeko arriskua eta Zadisten kanporaketaren mehatxua hor egonik, elkarte, sindikatu, talde politiko eta
|
pertsona
guziak elkarrekin mobilizatzera deitzen ditugu, gobernuak bere erabakia emanen duen egunean, Baionako Herriko Etxearen aitzinean (18:30). Ondotik bilkura irekia eginen da ondoko urratsen erabakitzeko.
|
|
' Mugak Zabalduz' karabana Hendaiatik abiatu da, errefuxiatuen eskubideen alde, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolaturik. Bizia kapitalaren interesen aurretik lehenesten duen gizarte eredua aldarrikatu nahi dute antolatzaileek,
|
pertsona
guziek dituzten eskubide eta berme sozialak erabat onartu ahal izateko. Euskal Herriko hainbat tokitan gaindi ibiliko da karabana hiru egunetan.
|
2021
|
|
1946an Nazio Batuen Biltzar Nagusian, Eleanor Roosevelt estatubatuarsak" mundu zabaleko emazteeri gutun idekia" irakurri zuen, eskatuz emazteak nazioko eta nazioarteko gaietan gehiago inplika daitezen. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak (1948), 500 hizkuntzetan itzulia dena,
|
pertsona
guziek gizon ala emazteizan luketen oinarrizko eskubideak eta oinarrizko askatasunak ezartzen ditu lehen aldizkoz jendartearen historian.
|
|
Zabaldin egin prentsaurrekoan, Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek iragarri dute, elkartea sortzeko erabakia hartu dutela, herrialdetan torturatuen bozgorailu izateko xedearekin. Estatuko Segurtasun Indarren aldetik, Nafarroan tratu txarrak eta torturak jasan dituzten
|
pertsona
guziei edo haien senideei ahotsa emanen duen elkartea eraikitzen lagunduz. Herriz herri torturatuak izan direnen artean, bazkideak bilatuko dituzte.
|
|
Boris Johnson, gaur egun" G7ko taldearen" presidentea da (Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batua), nazioarteko herrialdeak momentuz ordena barreiatuan erreakzionatzen dutelakoz, elkarrekin nola antola adosteko. " Erabaki azkarra behar dugu talibaneri jendea aireportura heltzen uzteko eta ebakuazioak aitzina eramaiteko, identifikatuak diren
|
pertsona
guziak atera daitezen. Nazioarteko komunitatearen marra gorria da, ez dugu horrekin amore eman behar" adierazten zuela.
|
|
Donostiako zinemaldiaren 69 edizioa irailaren 17tik 25era iraganen da. Festibal hau osatzen duten atal, obra eta
|
pertsona
guziak aipatzea luzeegi bailitzateke, soilik euskal zinemak (edo bederen Euskal Herrian ekoitzitakoak) ukanen duen lekuan finkatuko dugu begirada.
|
|
Euskadin Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta ezartzearen aldeko Herri Ekimen Legegilea bultzatzen duen herri plataformak, ekimen hori Eusko Legebiltzarrean aurkeztea babesten duten 10.000 sinadura biltzeko kanpaina hasi du, Autonomia Erkidegoko hiru euskal hiriburuetan. Bultzatzaileen ustez, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta" pobreziarekin amaitzeko eta
|
pertsona
guzien eskubideetan aurrera egiteko tresna bat" da. Hori dela eta, sinadura bilketa horrekin ahalik eta herritar gehienengana heltzea dute helburu, erakunde sozial gehienekin eztabaida irekiz.
|
|
Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, adierazi du koronabirusaren aurkako txertoaren hirugarren dosia adineko
|
pertsona
guziei ematearen alde daudela, ez soilik adinekoen egoitzetan daudenei.
|
2022
|
|
Alde batetik, Nafarroak debekatu du Foru Komunitate osoan landa eremuan aisialdirako suak egitea, horietan barbakoak, halaber laborantzako makinen erabilera ere mugatu du. Bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Araban zehazkiago, Ramiro Gonzalez bertako ahaldun nagusiak,
|
pertsona
guziei zuhurtziaz jokatzeko deia egin die, lurralde horretako hegoaldean suteak sortzeko arriskua handia baita.
|
2023
|
|
ETAko biktimei eta gatazka honen ondorioz sufritu duten
|
pertsona
guziei zuzendu dizkiete beren hitzak eta min gehiago ez eragiteko engaiamendua hartu dute. " Ez dugu gure iraganeko militantzia ukatuko, ez eta haren gaineko ardurari uko egingo", segurtatu dute.
|
|
Erkidegoan eta Nafarroan langileak lanean ari dira eraikuntzan eta lehen sektorean (laborantza, abeltzaintza, oihanak...). Muturreko tenperaturen kalte handienak horiek jasaiten dituzte, baina Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundeak azaldu duenez sektore horietako
|
pertsona
guziak ez dira ingurumen baldintzen eraginpean egonen.
|