Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2000
‎Jaun administratzaileak erakutsia zidan orduko nola zihoazen etxeko kontuak eta gure aita izan zenaren negozioak, eta, nola zure faltan nihaur bainintzen jauregiaren eta ondasun guztien heredero, manatu nion ezen diru segura nahi nuela eta ez zedila egiteko arriskutsuetan bentura, zeren soberatuki bizi baikintezkeen dirutza haren interesetarik, zeinetarik ehuneko hamarra elizarentzat gorde baikenezakeen eta bertze suma bat miserikordiazko obrentzat. Eta pentsatu eta deliberatu nuen ezen ez zegoela pertsona egokiagorik, suma honen administratzeko, aita Bartolome bera baino, zeina baitzen aldi hartan Iruñako ospizioko kaperau... eta zeina, ondorez, urtean bizpahiru aldiz etortzen hasi baitzen jauregirat, suma haren jasotzerat, eta ene aitorraren entzuterat, bide batez. Eta hala joan zitzaizkigun urte batzuk bakean, harik eta bertze urte batean bertze izurrite baten haize bortitzak inarrosi gintuen arte.
‎Eta, neure Felisa galtzen nuela —ene haurtzain eta inude izan zena—, nola areagotu zitzaidan bertze amaren beharra —neure egiazko amarena: andere Grazianarena! —, zeren, Felisak enegan utzi zuen hutsaren betetzeko, non aurki nezakeen, bada, andere Graziana baino pertsona egokiagorik, doiagorik eta justuagorik, andere Grazianak eragin zidan urte luzeetako hutsa Felisak berak bete zuenez gero?
2005
‎Ez zen hor bukatzen Monikak esan behar zidana: bazuen zerbitzari posturako pertsona egokia: bere lehengusina.
2006
‎Andrew Millerren izenari begiratuta –miller ingelesez errotaria da: Andrew Miller Andres Errotaria izango litzateke–, ez zirudien jendea itsasora eramateko pertsona egokiena izan zitekeenik, baina erreklutatze lanean harrigarria izan zen. Denbora gutxian Portsmouth eta inguruetako marinel biltzaile handiena bilakatu zen Andrew, eta, agintariek eskatuta, leku eta hiri gehiagotara joan zen heinean, Andrewren arrakasta gero eta handiagoa izan zen:
‎Iritzi zuten Errusiako lurralde guztietako tsar ahalguztidunak, Nikolas II.ak –Ingalaterrako erregearen lehengusua eta Alemaniako handiki familia bateko Alexandra Fiodorovnarekin ezkondua– ez zuela inoiz ez aginterako joerarik ez ahalmenik izan, ez zekiela ezer Errusiako indar militarrei buruz, ez zuela ezagutzen nola bizi ziren Errusiako biztanleak, ez zekiela agintzea zer zen, eta hanka sartze larriak egin zituela bai Japoniaren aurkako gerran, bai etxe barruko hainbat eginkizunetan ere. Tsar indartsua eta gogorra nahi zuten horri guztiari aurre egiteko, eta Dimitri Paulovitx zen Errusiako tsar izateko pertsona egokiena.
2009
‎–Begira, Joana, ni ez naiz agian pertsona egokiena honi buruz hitz egiteko. Akaso kanpoko laguntza bilatu zenuke, gizarte laguntzaile batekin hitz egin, edo psikologo batekin?
2011
‎–Ni ere, dibortziatu eta gero, nahiko jota geratu nintzen. Indar guztiak harreman batean jartzen dituzu, baina beharbada ez zen hura pertsona egokia, edo besterik gabe okerra da pentsatzea pertsona bakar batek gure behar afektibo guztiak aseko dituenik gizaldi eta gizaldietan. Eta alderantziz beste horrenbeste, gu inoren behar afektibo guztiak asetzeko nahikoa eta sobera garela pentsatzea.
2013
‎Ezagutzen zuten aurretik, eta haren bidez Ipar Euskal Herrian atentatuak egiteko pertsonak kontratatu nahi zituzten. Pereira Macedoren etxean bizi zen garai hartan Labade, eta hark aurkeztu zion Correia da Cunha, Portugalgo zerbitzu sekretuen isil mandataria eta legioko paraxutista ohia, halako mandatuetarako pertsona egokia zelakoan. Labadek «diru asko» irabazteko aukera eskaini zion Correia da Cunhari, eta hark bildu zuen Labadek behar zuen hiru laguneko taldea:
‎Zorabiatuta sentitzen hasi zen arren, Ahmeten hitzak eta amaren erantzunak jarraitzen saiatu zen. Alfabeto feniziarra ez da nire espezialitatea, esaten zuen amak, seguru pertsona egokiagoren bat topatu dezakezula, eta gero, kezkaz, bihar bertan. Prestatzeko inongo denborarik gabe?
2014
‎Jainkotiar Komedia irakurtzen ari zen, italieraz. Beraren hazpegi finek, begirada bere baitara bilduak, orriak pasatzean marrazten zuen irribarre leunak, bidaia hasieran berarekin izandako elkarrizketa laburraz gain, pertsona egokia izan zitekeela konbentzitu ninduten. Gainera, ez nuen beste inorengana jotzerik.
2015
‎Sylviek pertsona egokia aukeratu duen irudipena du. Itsasaldeko karrikan noragabe galduta ikusi zuen lehenengo aldian hala sentitu zuen.
2016
‎Esperientzia handiko exekutiboak izaten dira, ekonomistak, merkataritza abokatuak... Epaileak ikusten badu pertsona egokiak direla enpresa salbatzeko, administratzaile izendatuko ditu.
‎Joan aurretik, ordea, bere ondorengotza politikoa ondo lotua utzi nahi izan zuen, eta, oinordekoaren tronurako, Yolanda Barcina hautatu zuen. Iruñeko alkateak bazekien bere irudiari etekina ondo ateratzen, eta UPNren politikei jarraipena emateko pertsona egokia zela uste zuen. –Sanzek Barcina hautatu zuen bere ondareari azken ukitua emateko, baina hura Sanzen obra zen.
‎Idazle batzuek beren poemak itzuli nahi zituzten, eta problema latza zen batzuetan, itzultzaile txarrak baitziren, gaztelania literarioa behar bezala ezagutzen ez zutelako. Beste batzuen kasuan nork bere itzultzailea aukeratu nahi zuen, beren poemak gaztelaniara pasatzeko mundu guztian pertsona egoki bakar bat zegoela irudituko balitzaie bezala, eta ez ziren falta, nola ez, ezein itzulpenekin gustura gelditzen ez zirenak ere, antologiarako beraien zein poema aukeratu behar ziren agintzen ziotenak ez aipatzearren. Ingelesezko itzulpen guztiak, ordea, Parnaso argitaletxeak kontratatutako aditu batek egingo zituen.
2017
‎Nekez bila zitekeen Omar baino pertsona egokiagorik lanposturako. Umoretsua eta atsegina izateaz gain, kobanetarraren filantropia aski ezaguna zen herritarren artean.
‎Erakutsi duzu ez diozula beldurrik botereari. Horrek konbentzitu nau pertsona egokia zarela.
2018
‎–Kenton andereñoa, nahi nuke kontuan hartzea neska hori kontratatuz gero zure gain hartu duzula erantzukizun osoa. Niri dagokidanez, duda izpirik ere ez dut ez dela inondik ere pertsona egokia gure lantaldeko kide izateko. Neska hori onartuko dut, baldin eta zeu arduratzen bazara haren bilakaera ikuskatzeaz.
‎Ederra egin dut berriz ere! Ezinezko gauza, itxura denez, lurrotan, galdera zuzena pertsona egokiari egitea.
‎Lanean hasten denean haurtxoa zaintzeko norbait duela, zalantzarik gabe, eta pertsona egokia ezagutzen duela jakinarazi dio orduan Annak. Oso neska jatorra omen da, Heinsborg bertakoa, institutuan bere alabaren gelakoa izandakoa eta?
‎Norbait jakinaren gainean jartzerik izango balu. Julia, adibidez, bururatu zaio Agnetari bat batean?, huraxe litzateke deitzeko pertsona egokiena. Bere sakelako telefonoa han geratu da ordea, etxe huts madarikatu hartan.
‎Arzalluzen erantzuna Erregeari: hori dena nire kontura; gainera, badaukat pertsona egoki bat. Ardanza?. Horiek ziren elkarrizketaren puntu nagusiak.
2019
‎dagokidanez, zuzendu du Leixuriri irribarre eginez, oraindik hizkuntza lauaz egitea zenbat kostatzen zaion jabetuta?. Lagunduko diogu Leixuriri Lauraideraino, nahi baduzu, zuk berarentzat belar egokiak aurkitzen dituzunean, kezkatuta naukalako haren osasunak, eta pertsona egokien artean dagoela dakigunean, azti edo badaezpadako dana dalako horren aurrera lagunduko dizut.
‎Leihoetan lehen argiak ageri ziren, leihoek egunaren argiaren hondar bezalako bat bazuten oraindik, kaleko farolak piztu berri zeuden, handik hurbil zegoen norbaitek, Largo dos Loiosen, hitz egin zuen, beste norbaitek erantzun, baina ezin ziren hitzak ulertu. ...iagoa da zalantzazkoa ziurra baino, objektuaren zantzua objektua bera baino, hondarrean gelditu den aztarna aztarna hori egin zuen animalia baino, jende horiek ameslariak dira, Eta hori da, noski, zure kasua, Puntu bateraino bai, baina gogorarazi behar dizut ez nintzela ni izan setioaren historia berria idazteko ideia izan zuena, Esan dezagun ni ohartu nintzela, zu ikusi orduko, hori egin zezakeen pertsona egokia aurrean nuela, Edo, zuhurki, nahiago duzula zure ametsen ondorioen erantzule ez izan, Hori egia balitz hemen egongo al nintzen, Ez, Diferentzia da nik ez dudala hondarrean aztarnarik bilatzen. Raimundo Silvak bazekien orduan ez zuela galdetu behar zer zen Maria Sara bila zebilena, orain beso bat pasatzen ahal zion bizkar gainetik, intentziorik gabe bezala, keinu xume bat, anai arreben artekoa bezala, oraingoz, eta bestearen erantzunaren zain gelditzen ahal zen, agian gorputza laxatuko zuen, agian bereganantz itzuliko zen, nola esan, biribil, eta gorputza albo batera amiñi bat erortzen utziko zuen, burua apurtxo bat makurtuz, hurrengo keinuaren zain.
2020
‎Han errefuxiatu politiko portugesen arrastoan ibili zen. Portugalgo diktaduraren aurka azpilanean zebiltzan erbesteratuak zaintzeko pertsona egokia zela zioen harro. Vigon egindako lanari esker, diktadura militarrak Anbereseko kontsul postua eman zion 1929an.
2021
‎Nonbaitetik ez ezik leku eta pertsona egokitik hastearren: liburu hau ez litzateke existituko Angel Zelaietak Gabriel Arestiri buruz egin zuen biografia irakurri izan ez banu (Gabriel Aresti:
‎pertsona guztiak gara antzekoak. Askatu egin behar ditugu geure buruak pertsona egokienaren bilatze amaiera gabekotik, ez duzu uste?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia