2015
|
|
1 Bada beste liluramendu modu bat, edo espirituaren hegaldia deitzen diot nik, izatez guztia bat izan arren, barruan oso desberdin sentitzen dena; izan ere, batzuetan bat batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia duela, eta baita fedea eta konfiantza eta Jainkoaren borondatearekin oso osoan bat eginik egotea ere, arimaz nahi duena egin dezan. Egonezin txikia dela uste al duzue
|
pertsona
batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk edo nork eta nola daraman ez dakiela?; bat bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
|
|
2 Eta, ba ote da horri aurre egiteko biderik? . Ezta inola ere; are eta okerrago izango litzateke; nik badakit
|
pertsona
bati gertatu zitzaiona, hau da, badirudi Jainkoak aditzera eman nahi diola arimari, hau hainbat aldiz eta hain benetan jarri denez gero beraren eskuetan, eta gogo beteaz bere burua oso osoan eskaini dionez gero, kontura dadila honezkero ez duela bererik ezer, eta era nabarian mugimendu oldartsuaz harrapatua da; eta erabaki zuen, inoiz ikusi baduzue, anbarak jasotzen duen lasto batek baino gehiago... Eta lastoa aipatu nuenez gero, egia da, izan ere, erraldoi batek lasto bat jaso dezakeen bezala jasotzen baitu espiritua gure erraldoi handi honek.
|
|
6 Gauza honengatik, sekula ere ez zuela Jainkoari zer emanik izan eta ez zuela Harengatik zer utzirik ere izan gogoan zerabilela, gurutze baten aurrean oso samindurik zegoen
|
pertsona
bati esandakoa erantzungo dio, beharbada: Gurutziltzatuak berak esan zion, kontsolatuz, Berak ematen zizkiola bere Pasioan eraman zituen oinaze eta neke guztiak, beretzakotzat har zitzala, Aitari eskaintzeko.
|
|
3 Nik ezagutzen dut
|
pertsona
bat, Jainkoa ikustearren hil nahi izatea alde batera utzita, hiltzea nahi zuena, beti hainbeste zor zionarekin eta hainbeste zor izango zionarekin zein esker gaiztokoa izan zen ikustearen samina hain sarri ez sentitzearren; eta, horrela, iruditzen zitzaion inoren gaiztakeriak ez zirela bere gaiztakerien mailara iritsiko, Jainkoak berari adina barkatu eta mesede egin dionik ez zela izango uste zue... Infernuaren beldurrari dagokionez, ez dute batere.
|
|
13 Oso gaizki zeritzan batzuek aholkatzen dutenari, puiesak eman ditzatela horrelako ikuskariren bat ikustean; izan ere, hark zioen, gure Erregea nonahi pintaturik ikusten dugula ere, gurtu egin behar dugula; eta zuzen zebilela uste dut, hemen ere mingarri gertatuko litzatekeelako:
|
pertsona
batek jakingo balu berak maite duen beste batek halako gaitzespenak egiten dizkiola bere erretratuari, ez litzaioke atsegin izango. Bada, ez ote da arrazoi handiagoa gurutze bat edota gure Enperadorearen edozein erretratu ikus dezagunean begirunea agertzeko?
|
|
Bada, ez ote da arrazoi handiagoa gurutze bat edota gure Enperadorearen edozein erretratu ikus dezagunean begirunea agertzeko? Hau beste leku batean idatzi badut ere, hemen jartzea nahi izan dut, erremedio hau agindu zioten
|
pertsona
bat samindurik zebilela ikusi nuelako. Ez dakit nork asmatu zuen, obeditu baino besterik ezin duenari halako oinazea emateko bidea, aitor entzuleak hau egin ezik galdurik ibiliko dela uste izanik, aholku hau ematean; nire iritzia, berriz, hau da:
|
|
14 Jaunaren mesede honetatik arimak irabazi handia ateratzen du, hau da, Hartaz edota haren bizitzaz eta Pasioaz pentsatzen duenean, haren aurpegi guztiz otzan eta ederra gogora ekartzea; hori oso pozgarria da, hemen ere mesede egiten digun
|
pertsona
bat ikusteak inoiz ezagutu ez bagenuen baino poz handiagoa egingo ligukeenez. Nik neuk esaten dizuet oroitzapen gozoak poz handia ematen duela eta on egiten duela.
|
|
17 Egia da laguntza handi handia izan behar duela bertuteak perfekzio gorenean izateko; hala ere, bere lanaren lanez lortu dituenak, askoz ere merezimendu handiagoak izango ditu. Nik ezagutzen dut
|
pertsona
bat, Jaunak mesede hauetako batzuk egin zizkiona, eta baita bi ere, haietako bata gizonezkoa zen?; biak zeuden beren kontura Haren Maiestatea zerbitzatzeko hain gogo biziaz, gozotasun handi hauek gabe, eta sufritzeko halako irrikaz, non kexua agertzen baitzioten gure Jaunari gozotasunak ematen zizkielako, eta haiek hartzea saihesteko biderik izanez gero, pozik saihestuko zituzketen.... Gozotasunak diot, ez ikuskari hauek, azken batean, hauetatik datorren irabazi handia ikusten dute eta estimu handitan izatekoak dira; Jaunak kontenplazioan ematen dituen gozotasunez ari naiz.
|
|
4 Nik ikusi nuen egoera horretan
|
pertsona
bat, eta egi egiaz hil egingo zela uste nuen, eta ez zen batere harritzekoa, izan ere, heriotza arrisku handia da. Eta horrela, gutxi irauten badu ere, gorputza oso lokaturik uzten du, eta egoera hartan, bihotz taupadak oso bakanak dira, arima Jainkoari emango balio bezala, ez baita gutxiagorako; izan ere, berezko berorik ezean, kiskali egiten du; horrela, beste pixka batekin, Jainkoak bete egingo lituzke haren desirak.
|
|
Lurreko inolako kreaturak ez lioke lagun egingo, eta ez dut uste zerukoek ere egingo lioketenik, maite duenak izan ezik; alderantziz, oinaze ematen diote denak. Bere burua airean zintzilik ikusten duen
|
pertsona
bat bezala da, lurreko ezertan finkatu gabe, eta zerura ere igo ezin dela; egarri honek ito beharrean dago, eta ezin da uretara iritsi; eta ez da sufri dezakeen egarria; halako egarria luke ase ezta nahi ere, gure Jaunak Samaritarrari esan zionaz baino beste inolako urez, eta hori ez diote ematen.
|
|
Ezinezkoa da, eta horrela ez zaitezte harritu esanda dagoenaz eta esango denaz, Jainkoaz esan behar denaren seinaletxo bat baino besterik ez da-eta. Nahiko erruki agertzen digu gauza hauek halako
|
pertsona
bati jakinaraztean, haren bidez iritsiko baikara gu jakitera; izan ere, zenbat eta gehiago jakin kreaturekin komunikatzen dela, gehiago goretsiko dugu haren handitasuna eta Jaunari hain atsegin zaizkion arimak ez gutxiesten saiatuko gara; gutariko bakoitzak dugu arima bat, baina ez dugu ederresten Jainkoaren irudira egindako kreatura batek merezi duen bezala, eta horrela ez ditugu ulertzen hareng...
|
|
Izan ere, zerikusi handikoa da, ahizpak, arima gauza ilun edo halakotzat ez hartzea; ikusten ez dugunez gero, gehienetan, ikusten dugun hau izan ezik gainerako barruko argirik ez dela irudituko zaigu, eta gure arimaren barruan nolabaiteko iluntasuna dagoela. Grazian ez dagoen ariman hala dela aitortzen dizuet nik, eta ez Zuzentasun Eguzkia falta delako, beragan baitago izatea ematen, bera argia hartzeko gai ez delako baizik, ustez, lehen egoitzan esan nuen bezala; hau da,
|
pertsona
batek honela ikusi zuen: arima dohakabe hauek ziega ilun batean bezala daudela, merezi izateko inolako onik egin ezinda esku eta oinak loturik, eta itsu eta mutu.
|
|
9 Presentzia hau gogoan erabiltzea, ulertu behar da, ez dela lehen aldikoa eta Jainkoak opari hau egin nahi izan dion beste batzuetakoa bezain osoa; ez dela hain argia esan nahi dut; izan ere, halakoa balitz, luke beste ezertan jardun, ezta jende artean bizi ere; baina, beti honelako argi bizi biziaz ez bada ere, konturatzen den guztian lagun honekin egon ohi da. Orain egin dezagun
|
pertsona
bat gela argi argi batean dagoela beste batzuekin, eta leihoak ixten direla eta ilunpean geratzen dela; haiek ikusi ahal izateko argia kendu zelako eta berriro argia etorri arte ikusten ez dituelako, horratik, ez dio utziko han daudela sinesteari. Orain hau galdetu litzateke:
|
|
9 Ez dakit zergatik duen arimak hain garrantzi handikotzat hitz hauek egia bihurtzea; pertsona bera gezur batzuetan harrapatuko balute, ez dut uste gehiago sentituko lukeenik; berak honetan gehiago ahal balu bezala, ez baitu esaten berari esaten diotena baino besterik. Harako
|
pertsona
batek hamaikatxo bider gogora ekartzen zuen Jonas, profeta, Ninive ez zela galduko eta beldur zenean. Azken batean, Jainkoaren espiritua denez gero, bidezkoa da Hari leialtasun hau gordetzea ez dezatela faltsutzat jo desiratuz, bera baita egia gorena.
|
|
...na dela, gerta daiteke, eta ezagutzen ditut hori gertatu zaien pertsona batzuk, hau da, gelditasunezko otoitzean eta espirituzko ametsetan murgilduak egonik, batzuk beren gorpuzkeraz edo irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen kanpotiko ezer, eta zentzumen guztiak daude lokartuak bezala, lo dagoen
|
pertsona
baten antzera, eta, beharbada, horrela da, lokartuak daudela, eta iruditzen zaie ametsetan bezala hitz egiten zaiela eta are gauzak ikusten dituztela, eta Jainkoaren partekoa dela uste dute, eta, azken batean, amets egindakoaren antzeko ondorioak uzten dituzte. Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da.
|
|
Ez naiz ari irudipenak dituztenei buruz, horiek gauzaren batean hainbesteko guraririk ez izateaz eta irudipenei jaramonik egin nahi ez izateaz, erremedioa baitute. Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; izan ere, hitz egiten duen Espirituak berak geldiarazten ditu gainerako pentsamenduak eta esaten denera arretaz egonarazten du; horrela, nolabait iruditzen zait, eta uste dut halaxe dela, errazago litzatekeela oihuka hitz egiten duen
|
pertsona
bati ongi entzuten duen beste batek ez ulertzea; izan ere, gerta daiteke esaten dionaz ez konturatzea, eta pentsamendua eta adimena beste gauza batean jarrita izatea; tratatzen ari garen honetan, ordea, ezin da horrelakorik egin: ez dago belarririk estaltzeko, ezta esaten zaion hura ez den besterik pentsatzeko ahalmenik ere, ezta inola ere; izan ere, eguzkia geldiarazi ahal izan zuenak, uste dut Josueren eskaeraz izan zela?
|
|
Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. Bere eskuinaldean zebilela sentitzen zuen, baina ez zentzumen hauen bidez
|
pertsona
bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko... Eta gero argi ikusi zen ez zela deabrua, gero eta gehiago aditzera emanez baitzihoan.
|
|
5 Izugarria diot, mila urte bizi izanda eta halakoa gogoan sortarazten eginahalak eginda ere,
|
pertsona
batek imajina dezakeenik ederrena eta atseginik handienekoa izan arren (gure irudimen nahiz adimenean sar daitekeen oro baino haratago doalako), haren presentzia hain da gorentasun bikainekoa, non arima izu ikara handiak hartzen baitu. Hemen ez dago ez, inork esan gabe nor den nola dakien galdetu beharrik, zeru eta lurraren Jaunak ongi ezagutarazten baitu bere burua; lurreko erregeek ez dute halakorik egingo, beraiek bakarrik gutxitzat hartuak baitira, beraiekin batera segiziorik ez badute, edota nor diren esaten ez badute.
|
|
Izan ere, Jainkoa arima mantentzen ari dela dirudien jainkozko bular haietatik esne izpiak irteten dira, gazteluko jende guztia sendotzen dutenak; dirudienez, arimak hainbeste gozatzen duenetik nolabait goza dezatela haiek nahi du Jaunak, eta iturritxo hau iraungi zen ur handitako ibai hartatik irten daitezela, noizbehinka, gorputzari dagokionez bi ezkondu hauek zerbitzatuko dituztenak mantentzeko ur haren kolpe batzuk. Eta arretarik gabe dagoen
|
pertsona
bat, ur hartan laster batean sartuko balute uraren eragina sentitu gabe gera ezin daitekeenez, era berean, eta oraindik ziurtasun handiagoz, sentitzen dira ahotan darabilzkidan eragiketa hauek. Izan ere, ur kolpe handi bat, esan dudanez?
|
|
Alabaina, gogoeta egiten badugu, poz berberak izango ditugu munduan gerta daitezkeen gauza askotan ere: esaterako, ustekabean norbaiti ogasun handi bat egokitzen zaionean; edo maite maite dugun
|
pertsona
bat ustekabean ikusten dugunean; edota arazo garrantzitsu eta gauza handiren batean asmatzen dugunean, guztiek goraipatzen dutela; edota norbaiti beronen senarra nahiz anaia nahiz semea hil zaiola esaten diotenean eta bizirik etortzen ikusten duenean. Nik pozaren pozez malkoak isurtzen ikusi ditut, eta niri neuri ere gertatu zait noiz edo noiz.
|
|
Ohi duenez, beste
|
pertsona
bat balitz bezala dator, baina Teresa bera da.
|
|
Bekatu astunean dagoen arima zein itsusia den agertzen du eta nola Jainkoak aditzera eman nahi izan zion honelako zertxobait
|
pertsona
bati. –
|
|
2 Nik badakit gure Jaunak
|
pertsona
bati agertu nahi izan ziola nola geratzen zen arima bekatu astuna egiten zuenean. Pertsona hark dio, hori ulertuko balute, ezinezkoa iruditzen zaiola haietako inork bekaturik egitea, erorbidetik ihes egitearren direnik eta probarik gogorrenak igaro behar balitu ere.
|
|
Bekatu astunean daudenei buruz haien ur korronteak beltz beltzak eta kirastuak zirela esaten genuenez, halaxe dira hemen ere (haiek bezalakoak ez badira ere, Jainkoak gorde gaitzala, hau konparazioa besterik ez da), beti gure lurreko miserian sarturik, ur korrontea ez da irtengo beldurren, txepelkeriaren eta koldarkeriaren lokatz artetik: begira ote dauzkat, ez ote dauzkat; bide honetatik joanez, gauzak gaizki irtengo ote zaizkidan; ausartu ote naiz lan hari hasiera ematen, harrokeria ote da; egoki ote da hain kaskarra den
|
pertsona
batek otoitza bezain gauza goi goikoari ekitea; hobetzat izango ote naute gainerako guztien bidetik ez banoa; bertute gauzetan bada ere, ertzak ez dira onak; bekataria naizenez gero, goragotik erortzea izango da; beharbada, ez dut aurrera egingo eta onei kalte egingo diet; ni bezalako batek ez du berezitasunik behar.
|
|
...ala izan bada, hau irakurtzean ulertuko du), eman biezazkio eskerrak, ez baitu engainua ote den beldur izan beharrik; benetan beldur izan bedi, ordea, hain mesede handiari buruz esker txarrekoa ez ote den izango, eta saia bedi zerbitzatzen eginahalak egiten eta gauza guztietan bere bizitza hobetzen, eta ikusiko du zertara joko duen eta nola jasoko duen gehiago eta gehiago; dena dela, hau izan zuen
|
pertsona
batek horrela igaro zituen urte batzuk eta mesede harekin pozarren zegoen; Jauna urte askoan sufrimendu askorekin zerbitzatuko balu ere, oso ongi ordaindutzat joko luke. Bedeinkatu izan bedi beti betiko, amen.
|
|
Baliteke ni oker egotea, baina horretaz dakienari bestelako arrazoirik entzun arte, beti eutsiko diot iritzi honi; eta honela badakit
|
pertsona
bat engainu hauen beldurrez beterik izaten zena, baina otoitz honen beldurrik sekula ere ezin zuen izan.
|
|
heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino. Orain horretaz pentsatzen ari nintzen, eta uste dut ez duela arnasarik hartzen, edota hartzen badu ez da konturatzen; bere adimen osoa sentitzen duen zertxobait ulertzen erabili nahi luke eta, horretarainoko indarrik ez duenez gero, harri eta zur geratzen da; horrela, guztiz galtzen ez bada ere, ez du mugitzen ez oinik ez eskurik, zorabio handiak jota hilik dagoela dirudien
|
pertsona
batez hemen esan ohi dugun bezala baitago.
|
|
Nik ez dut esaten une hartan ikusi zuenik, gero argi ikusten duela baizik; eta ez ikuskaria delako, ariman geratzen den ziurtasuna delako baizik, Jainkoak soilik ezar dezakeen ziurtasuna. Nik ezagutzen dut
|
pertsona
bat, Jainkoa gauza guztietan presentziaz, ahalmenez eta izaeraz dagoela ez zekiena, Jainkoak egin zion mesede hauetako batetik bete betean sinestera etorri zen arte, eta hala, aipatuak ditudan erdi letradun bati galdetu zion nola zegoen Jainkoa gugan (honek, Jainkoak aditzera eman aurretik pertsona hark zekien bezain gutxi, zekien) eta graziaren bidez zegoela soilik erantzun bazion ere, hark egia...
|
|
2 Nik ezagutu dut hau gertatzen zitzaion
|
pertsona
bat; horrela, oso galdua zegoela, atsegin zuen Jainkoak berari egindako mesedeez beste batzuek probetxu ateratzea eta otoitz bidea erakustea ez zekitenei, eta on handia egin zuen, handia benetan. Gero, Jaunak berriro eman zion argia.
|
|
Ez, ene ahizpak, ez; egintzak nahi ditu Jaunak, eta gaixo bat ikusten baduzu, aringarriren eman diezaiokezuna, ez zaitez kezkatu otoitzeko bero hori galduko duzulakoan eta errukitu zaitez harekin; eta minik badu, min har ezazu zuk ere; eta premiarik badu, egizu barau hark jan dezan, ez hainbestean beragatik, zure Jaunak huraxe nahi duelako baizik. Hau da egiazko bat egitea haren borondatearekin,
|
pertsona
bat biziki goresten dutela ikusten baduzu, zu zeu goretsiko bazintuzte baino askoz ere gehiago poztu zaiteztela. Hau, egia esan, erraza da, apaltasunik badago, bere burua horrela goretsia ikustea penagarri egingo zaiolako.
|
|
4 Nik badakit
|
pertsona
batek beldur handia zuela nork aitortu ez zuela izango eta, gauzak nola zihoazen ikusirik; ez dago hauetan gelditu beharrik, asko dira-eta. Eta txarrena da ez direla horiek laster batean igarotzen, baizik eta bizi guztian irauten dutela, eta batzuek beste batzuei abisua ematen diete gorde daitezela halako pertsonekin tratua izatetik.
|
|
Izan ere, arimak argi ikusten du ezer onik badu Jainkoak emana duela eta inola ere ez berea, lehentxeago bere burua oso behartsu ikusi zuelako eta bekatu handietan murgildua; horregatik, ezin eramanezkoa egiten zaio, hasieretan behintzat; gero ez hainbeste, arrazoi batzuengatik: lehenengoa, esperientziak argi ikusarazten dio jendeak orain ongi esaten duela eta gero gaizki, eta, beraz, ez dio jaramonik egiten ez batari ez besteari; bigarrena, Jaunak argi biziagoa eman diola ikus dezan gauza onetatik ezer ere ez duela berea, Haren Maiestateak emana baizik, eta hirugarren
|
pertsona
batengan ikusiko balu bezala, hartan inolako parterik duenik ahaztuta, Jainkoa gorestera itzultzen da; hirugarrena, Jainkoak egiten dizkion mesede horiek ikustetik arima batzuek onura izan dutela ikusi badu, Haren Maiestateak bitarteko hau hautatu zuela, hau da, bera ontzat hartzea halakoa ez zenean, haiei onura etor dakien; laugarrena, Jainkoaren ohore eta aintza berearen aurretik jartzen duelak...
|
|
7 Baina, gehienetan, bestelako oinaze handiei eta era askotako gaixotasunei dagokienez, nik ezagutzen dut
|
pertsona
bat, Jauna aipaturiko mesede hau egiten hasi zitzaionetik, eta berrogei urte dira harrezkero, ezin duena esan egiaz egun bat bera ere egon denik minik gabe eta beste era bateko sufrimendurik gabe, gorputzeko osasunik ezaz, hau da, beste sufrimendu handirik gabe. Egia da oso kaskarra izan zela, eta merezi zuen infernuaren ondoan gutxitzat jotzen du guztia.
|
|
Izan ere, hauxe da arima hauek jasaten duten beste oinaze handietako bat, batez ere kaskarrak izan badira, hau da, beren bekatuengatik engainatuak izan daitezela baimendu duela Jainkoak pentsatzea; eta Haren Maiestateak mesedea egiten dien unean ziur egon arren eta Jainkoarena ez den beste espiriturik izan daitekeenik buruan sartzen ez bazaie ere, une hori oso azkar igarotzen da eta, bestalde, bekatuen oroipena beti du eta bere buruarengan hutsegiteak ikusten dituenez gero, hauek sekula ere ez baitira falta?, oinaze honek hartzen du. Aitor entzuleak ziurtatzen dionean, arintzen da, gero berriro lehengora egiten badu ere; baina, hark oraindik beldur handiagoaz laguntzen badio, ia ezin jasanezkoa bihurtzen da; batez ere, hauen ondoren halako lehortasunak datozenean, Jainkoaz sekula gogoratu ez balitz eta gogoratuko ez balitz bezala, eta Haren Maiestateaz hitz egiten entzutea,
|
pertsona
batez urrutitik entzuten dena bezala gertatzen baitzaio.
|
|
Aitor entzuleagandik hartu nahi izanez gero, badirudi deabruek jo dutela harengana arima oraindik gehiago oinazetu dezan; eta honela, aitor entzule batek oinaze honetan zen batekin hitz eginez, halako unea igaro ondoren (estualdi arriskutsua baita hainbeste gauza batera direlako), esaten zion jakinarazteko horrela zegoenean, eta betiere are okerrago zen hori, hura konturatu baitzen ez zegoela bere esku. Bada,
|
pertsona
batek erromantzezko liburu bat eskuetan hartu nahi badu, irakurtzen ongi jakin arren, letrarik ere ez dakienak baino gehiago ez zuela ulertzen gertatzen zitzaion, gai ez zela zegoelako adimena.
|
|
Eta on handia egin zidan inorengan ere uste gehiegi ez jartzeko, ez baitago inor iraunkorra denik Jainkoa izan ezik. Proba handi hauetan beti bidaltzen zidan Jaunak, erakutsi zidanez, bere partetik eskua emango zidan
|
pertsona
bat, ikuskari honetan agertu izan zidanez, beste ezeri loturik joan ez nendin, Jaunari poz emateari baizik; nik Zu zerbitzatu nahi izatean nuen bertute apur horri eusteko izan da hori. Bedeinkatua izan zaitezela beti betiko!
|
|
16 Erregu egin zidan
|
pertsona
batek Jainkoari eskatzeko, aditzera eman ziezaiola ea beraren zerbitzurako ote zen gotzain kargua hartzea. Jauna hartu berri nintzela esan zidan Jaunak:
|
|
24 Beste behin ere gertatu zitzaidan horrela ikara handiz utzi ninduen beste gauza bat. Jakin nuenez, eta urte askoan, nahiko gaizki bizi izan zen
|
pertsona
bat hil zen leku batean nengoen; bi urte zeramatzan gaixorik eta gauza batzuetan damuturik zegoela zirudien. Aitortzarik gabe hil zen, baina, hala ere, ez nuen uste kondenatuko zenik.
|
|
1 Ni zordun ninduen
|
pertsona
bati ikusmena eman ziezaion, ia guztiz galdua zuen-eta, Jaunari etengabe eskatu eta eskatu ari nintzela, erruki handia hartu nion eta beldur nintzen neure bekatuengatik Jaunak entzun gabe ez ote zuen utziko. Besteetan bezala agertu zitzaidan eta ezkerreko eskuko zauria erakusten hasi zitzaidan, eta beste eskuaz han sartua zuen iltze handi bat ateratzen zuen.
|
|
2 Beste behin oso gaixo zegoen
|
pertsona
bat gaitz oso mingarriaz; nolako gaitz mota zen ez dakidalako ez dut hemen seinalatzen. Ezin jasanezko gauza zen bi hilabetean eraman zuena eta zati zati egiten zuen oinaze artean zen.
|
|
3 Pena handi handiz nengoen behin, nik asko zor nion
|
pertsona
batek Jainkoaren aurkako eta haren ohorearen aurkako gauza larri bat egin nahi zuela eta hartarako erabaki irmoa hartua zuela jakin nuelako. Hain handia zen nire kezka, non ez bainekien zer egin.
|
|
4 Nik banekien, Jainkoa benetan zerbitzatzea erabaki zuen
|
pertsona
batek, egun batzuetan otoitza eduki zuenak eta hartan Haren Maiestateak mesede ugari egiten zizkionak, izan zituen okasio batzuk zirela medio, otoitza alde batera utzi zuela, eta okasio haietatik ez zuela alde egiten, eta oso arriskutsuak zirela. Niri pena handia eman zidan, oso maite nuen eta asko zor nion pertsona zelako.
|
|
6 Hemendik sortu zitzaidan kondenatzen diren arima ugariek ematen didaten pena handi handia (batez ere luterotar hauengatik dudana, bataioaren bidez Elizaren kideak zirelako), eta baita arimen onerako ditudan bultzada indartsuak ere, benetan uste baitut hain oinaze larrietatik arima bat salbatzearren poz pozik igaroko nituzkeela mila heriotza. Begira, ikusten badugu hemen maite dugun
|
pertsona
bat, batez ere neke eta min handiekin, badirudi geure berezko izaerak garamatzala hari erruki hartzera eta, handia bada, gu geu ere estutu egiten gaitu. Bada, nork sufri dezake arima bat beti betiko oinaze handietatik handienean ikustea?
|
|
10 Behin,
|
pertsona
batekin nengoela, esan zidan niri eta beste batzuei, ea oinutsen erara moja izateko ez ote ginen gauza izango; monasterio bat ere egin zitekeela. Ni, desira hauetan bero bero nenbilenez gero, horretaz hitz egiten hasi nintzen andre harekin, jadanik aipatua dudan neure lagun alargunarekin, hark nire desira bera baitzuen.
|
|
Behin,
|
pertsona
batekin nengoela esan zidan niri eta beste batzuei ere bai: beraz, elkarrekin izan ohi ziren pertsonez osaturiko taldetxo bat zen; taldean bat azpimarratzen du Teresak pasarte honetan.
|
|
22 Gero beste
|
pertsona
bat jaiki zen, Jainkoaren zerbitzaria egiaz, eta borondate onekoa; gauza ongi bideratua zegoenez gero, letradunen eskuetan uzteko zioen. Hemen atsekabe ugari izan nituen, laguntzen zidaten asko horretan bat zetozelako, eta deabruak eragin zuen nahasmendu hau izan zen guztietatik egosten zailenetakoa.
|
|
Behin berarekin nengoen ni mintzaleku batean, eta nire arimak maitasunez eta espirituz hain isiotua ikusi zuen harena, non ia sor eta lor bainindukan; izan ere, arima bat epe motz motzean hain gora jaso zuen Jainkoaren handitasunak nerabiltzan gogoan. Oso nahasirik nengoen, otoitzaren gauza batzuez esaten niona hain apaltasun handiz entzuten ikusirik, nik apaltasun gutxi nuenez gero halako
|
pertsona
batekin horrela tratatzeko. Uste dut Jaunak ez zidala hori txartzat hartzen, hura aurrera egiten ikusteko gogo bizia nuelako.
|
|
Bada, esaten badut ez dudala ikusten ez gorputzeko begiez, ez arimakoez, irudizko ikuskaria ez delako, nola ulertzen eta baieztatzen dut nire ondoan dagoela ikusiko banu baino argitasun handiagoaz? Izan ere, ilunetan dagoen
|
pertsona
bat bezala dela, edota itsu dagoena bezala dela eta bere ondoan dagoen beste bat ez duela ikusten irudikatzea, ez dator egoki. Badu antzekotasunik, baina ez handirik; zentzumenez sentitzen duelako, hitz egiten edo mugitzen entzun, edota ukitu egiten diolako.
|
|
–Berak esaten dit askotan, erantzun nuen nik; baina Hark niri esan aurretik ere nire adimenean inprimatu zen Bera zela, eta honen aurretik esan egiten zidan eta ez nuen ikusten. Niri, itsu izanik edota ilunpe handitan egonik, egundo ikusi gabeko
|
pertsona
bat, haren entzutea besterik ez nuena, hitz egitera etorriko balitzait, eta nor den esango balit, sinetsi egingo nioke, baina nuke baieztatu bera zela ikusi izan banu bezain ziur. Hemen bai, ordea; izan ere, ikusi gabe hain biziki inprimatzen da, non ez baitirudi hartaz duda egin daitekeenik; Jaunak adimenean hain zizelatua gera dadila nahi du, non ez baita ikusiko balitz baino areago hartaz duda egiterik, ezta hainbeste ere.
|
|
17 Niri esan zidan eta etxekotasun handiz tratatzen zuen beste
|
pertsona
bati (eta ni oso maite ninduelako zen; izan ere, Jaunak nahi izan zuen hala izatea, nigana itzul zedin eta gogoa berotu ziezadan hain premia handitan nengoenean, esan dudanez eta esango dudanez), uste dut berrogei urte zirela esan zidala, gauetik egunera arte ordu eta erdi soilik egiten zuela lo, eta hauxe zela hasieran izan zuen penitentziazko egintzarik latzena, logurari eustea, eta horretarako... Eta jarrita egiten zuela lo, eta burua horman itsatsia zen zur puska baten gainean ezarririk.
|
|
Gaurik ez duen argia da, beti argi dagoenez gero, ezerk asaldatzen ez duena. Laburbilduz,
|
pertsona
batek adimenik argiena balu ere, bere bizitzako egun guztietan nolakoa den ezin asmatu duen erakoa da. Eta Jainkoak hain bat batean jartzen du begien aurrean, non ez bailitzateke begiak irekitzerik ere izango, haiek ireki beharra balego; baina berdin da irekirik nahiz itxirik edukitzea, Jaunak nahi duenean; nahi ez badugu ere, ikusi egiten baita.
|
|
13 Nik esan nien behin hau esaten zidatenei, lehentxeago berarekin hitz egin dudan eta oso ezaguna nuen
|
pertsona
batez esango balidate ez dela bera, niri bururaturiko irudipena baizik, eta beraiek badakitela, nik lehenago sinetsiko nien hori ikusi nuela irudipena izan zela baino. Baina pertsona honek, maitasun handiaren seinale, eskuetan gelditu zitzaizkidan bitxiak utzi balizkit, eta lehenago haietako ezer izan ez eta neure burua aberats ikusi banu pobrea nintzena, nukeela sinetsi irudipena zenik, nahi izanda ere.
|
|
3 Nik uste dut,
|
pertsona
bat Jainkoari maitasun eta begiramen handiz gauza bat gomendatzen aritzen denean, beteko den ala ez den pixka bat ulertu duela iruditzen zaiola, eta hala izan daiteke; baina beste era honetara ulertu duenak, argi ikusiko du zer den, alde handia dagoelako batetik bestera, eta adimenak berak sortzen duena bada, denik eta zorrotzena izan arren, badaki berak eratzen duela zerbait eta hitz egiten duel... Eta hemen gure esku dago bai arreta beste gauzetara aldatzea, bai hizketan ari garenean isiltzea; beste hartan ez dago horrela jokatzerik.
|
|
17 Bada, bakarrik nengoela, asaskaldi bat norbaitekin izateko inor ondoan ez nuela, ezin nuen ez errezatu ezta irakurri ere, deabruak engainatuko ote ninduen halako atsekabez eta beldurrez izuturik dagoen
|
pertsona
baten antzera baizik, guztiz asaldaturik eta nekaturik, neure buruaz zer egin ez nekiela. Atsekabe honetan ikusi nuen neure burua batzuetan eta askotan, baina ez dut uste hainbesterainokoan.
|
|
6 Eta nik diot, arima trebatua bada eta erne badago, oso argi ikusiko du; izan ere, esan dudana ikusten den beste gauza batzuk alde batera utzita, ez dakar inolako ondoriorik, eta arimak ere ez du onartzen (beste hura, berriz, nahi ez badugu ere bai), eta ez zaio federik ematen; alderantziz: adimenaren desbideratzea dela uste du, ia eroaldia duela dakizuen
|
pertsona
bati kasurik egiten ez zaion bezala.
|
|
Horregatik, Jaunak hau eman diezaiona, ez dadila nahigabetu bere burua ikus dezanean gorputza horrela loturik duela, eta batzuetan adimena eta oroimena barreiaturik. Egia da, gehienetan, Jainkoaren gorespenetan edota berengan gertatu dena barrendu eta ulertu nahirik sartu sartuta egotea dela; baina horretarako ere ez daude guztiz itzarrik, lotan eta ametsetan luzaro egon den eta oraindik guztiz itzarri gabe dagoen
|
pertsona
bat bezala baizik.
|
|
Milaka zentzugabekeria santu esaten ditu, berarekin horrela duenari poz ematen beti asmatuz. Nik ezagutzen dut
|
pertsona
bat, poeta izan ez arren, laster batean sentimendu handiko koplak egiten zituena bere pena egoki adieraziz, ez adimenaz eginak, baizik eta, hain pena gozoa ematen zion aintzaz hobeki gozatzearren, hartaz kexu agertzen zen bere Jainkoaren aurrean. Gorputz eta arima zati zati egitea nahiko luke, pena honekin sentitzen zuen poza agertzearren.
|
|
Argi sentitzen den gauza da eta poz eta atsegin handia ematen duena hori edukitzen denean, eta prestaera ona da, bakarrik egoteko astia izanez gero edota arduretatik aske egoteko aukera izanez gero, arima atseden baretsura etor dadin. Gogoa aserik duen
|
pertsona
batena bezalako egoera da, jan beharrik ez duenarena; urdaila kontent du eta horregatik ez luke edozein jaki onartuko; baina hain aserik ere ez dago, eta jaki onak aukeran izanez gero, gogoz jango lituzke. Horrela, ez du munduko atseginak betetzen eta ez luke nahiko une hartan, bere barnean duelako hark baino gehiago betetzen duena:
|
|
5 Gauza argia da maiteago izaten dugula
|
pertsona
bat hark egiten dizkigun egintza onak gogora ekartzen ditugunean. Beraz, zilegi eta merezimendu handikoa baldin bada beti oroitzea Jainkoari zor diogula geure izatea eta ezerezetik sortu gintuela eta Hark mantentzen gaituela eta haren heriotzaren eta nekeen gainerako onura guztiak, gu sortu baino askoz lehenagotik orain bizi direnetako bakoitzaren alde eginak zituenak, zergatik ez da izango zilegi nik jakitea eta sarri gogoan erabiltzea huskeriei buruz hitz egin ohi nuela, eta orain Jaunak egin duela Berari buruz baizik hitz egin nahi ez izatea?
|
|
bakarren ikusten nuen tokietan. Bakar eta nahigabetua egonik, premian den
|
pertsona
batek bezala, ni bere ondoan hartuko ninduela neritzon. Honelako gauzatxoak asko nituen.
|
|
Nik Kristo gizon bezala pentsa nezakeen soilik. Baina sekula ere ezin irudikatu izan nuen neure baitan, haren edertasuna irakurri eta haren irudiak ikusten nituen arren; alderantziz, itsu eta ilunpean dagoenaren antzera,
|
pertsona
batekin hitz egin eta harekin dagoela ikusi arren, han dagoela ziur dakielako (hau da, badaki eta sinesten du han dagoela, baina ez du ikusten), horrela gertatzen zitzaidan niri gure Jaunarengan pentsatzen nuenean. Horregatik nintzen ni hain irudi zalea.
|
|
ez nuen uste gero ulertuko nuen bezalako kalte eta barreiatzerik etorriko zitzaionik nire arimari; izan ere, monasterio askotako bisitak egite hau bezain zabaldua zen gauza batek, onak zirela ikusten nuen beste batzuei baino kalte handiagorik ez zidala egingo uste nuen; eta ez nintzen ohartzen ni baino askoz hobeak zirela, eta niretzat arriskua zena beste batzuentzat ez zela hainbeste izango, baina zerbait izango zelakoa dut, denbora alferrik galtzea baino ez bada ere. Behin,
|
pertsona
batekin nengoela, hura ezagutu berritan, Jaunak jakinarazi nahi izan zidan ez zitzaizkidala komeni halako adiskidetasunak, abisua eta argia eman nahi izan zizkidan itsumen handi hartan: irudiz Kristo agertu zitzaidan aurrean aurpegi oso serioaz, hura zein mingarri zitzaion aditzera emanez.
|
|
Onestasun oso handia. Edertasun handikoa izan arren, sekula ere ez zuen erakutsi horri garrantzirik ematen zionik, hogeita hamahiru urterekin hil bazen ere, haren janzkera adin handiko
|
pertsona
batena baitzen. Oso bare eta atsegina eta adimen argikoa.
|
|
Askatasunez hautatzeko arrazoia geratzen da soilik, eta hura ere ez argia. Ia begiak estalirik izan behar ditueladiot nik, toki batetik sarri joan den
|
pertsona
baten antzera, gaua izan eta ilunetan ibili arren, neurria harturik duenez gero, badaki non egin daitekeen estropezu, egunez ikusi baitu, eta ihes egiten dio arrisku hari. Honela da hemen ere Jainkoa ez iraintzeko, ohiturak eraginda doala dirudi.
|
|
Hau ez da begitazioa, ezta behin bakarrik gertatu zaidana ere, askotan baizik eta arreta handiz begiratu dudana. Bero handiaz eta egarriaz dagoen
|
pertsona
bat bezala da, pitxer bete ur hotz edaten duena; bada, badirudi oso osoan gozaturik sentitu dela. Gogoan darabilt nik zein handia den Elizak ezarria den guztia, eta benetan pozten naiz hitz haiek duten indarraz jabetzean, urari halako indarra emanik, bedeinkatuaren eta bedeinkatua ez denaren artean hain alde handia egon dadin.
|
|
7 Nigana etorri zen
|
pertsona
bat bi urte eta erdi bekatu astun batean, nik entzun dudanik eta higuingarrienean, zegoena, eta denbora horretan guztian ez zuen bekatu hori aitortzen ezta alde batera uzten ere, eta hala ere meza ematen zuen. Eta beste bekatu batzuk aitortzen bazituen ere, hau hain itsusia izanik, ea nola aitortuko zuen esaten zuen.
|
|
Niri erruki handia eman zidan; eta Jainkoa hala iraintzen zela ikusteak penaz bete ninduen. Erremedioa jar zezan Jainkoari bihotz bihotzez eskatuko niola hitzeman nion eta beste pertsona batzuei ere gauza bera egin zezaten eskatuko niela, ni baino hobeak ziren pertsonei, eta berak gutunak eman niezazkiola esan zidan
|
pertsona
bati idatzi nion. Eta honela lehen lehenengoan aitortu zen; Jainkoak nahi izan zuen (Jainkoari otoitz egin zioten pertsona santu askorengatik nik haiei gomendatu bainien) arima honi erruki izatea, eta nik, ezereza izan arren, ahal nuena egiten nuen kontu handiz.
|
|
ez duela bererik ezer ere. Ematen dionaz fidatzen da, hark jakingo duelako zergatik agertzen duen, eta presta bedi jazarpenerako, oraingo garaietan ziurra baita, Jaunak
|
pertsona
bati halako mesedeak egiten dizkiola jakin dadila nahi duenean; izan ere, milaka begi daude halako arima bati begira; beste era bateko milaka arimari begiratzeko, ordea, ez dago begirik bat ere.
|
|
Beste behin, toki honetatik urrun nengoela, ikusi nuen hura nola altxatzen zuten gora aingeruek; ikuskari honen bidez haren arima oso aurrera zihoala konturatu nintzen. Eta horrela izan zen; izan ere,
|
pertsona
batek gezur beltza zabaldu zuen haren ohorearen aurka, berak aurrez mesede handiak egin eta izen ona eta arima sendatu zizkion batek; eta poz handiz eraman zuen eta beste egintza batzuk egin zituen Jainkoaren zerbitzurako eta hainbat jazarpen eraman ere bai.
|
|
Konparazio hau etorri zitzaidan burura: nik bitxi bat edo poz handia ematen didan gauza bat banu, neure burua baino maiteago dudan eta hura poztea neure atsegina baino gehiago desiratzen dudan
|
pertsona
batek nahi duela jakingo banu, pertsona hura poztearren, poz handia ematen dit edukitzearen poz hura gabe geratzeak; eta hura pozteak dakarren poza nire poza bera baino ere handiagoa denez gero, bitxia edo maite dudan gauza hura ez izatearen pena, eta hark ematen zuen poza galtzearena, kendu egiten zait. Horrela, nigandik banantzea hain biziki sentitzen zuten pertsonak uzten nituela ikusirik, pena izan nahi nuke; gainera, ni neure izaeraz esker onekoa izanik, beste garai batean nahiko izango zen pena handia hartzeko; oraingoan, berriz, nahi izanda ere, ezin nuen.
|
|
5 Ni neurekin hara eramango nituen mojak ekartzen hasi nintzen; zazpi izan ziren, andre hark nahiago zuelako gehiago izatea gutxiago izatea baino, eta korukoa ez den ahizpa bat, nire laguntzailea eta ni neu. Gure bila etorri zen
|
pertsona
bat horretarako ongi prestaturik, diligentzian, bi aita oinuts eraman behar nituela neurekin esan niolako; eta horrela, aita Nikolas Jesus Mariarena eraman nuen, perfekzio eta zuhurtasun handiko gizona, Genovako semea. Berrogei urte baino gehiago zituela hartu zuen abitua, nire ustez (orain behintzat baditu eta orain dela gutxi hartu zuen), baina epe laburrean hain aurrerakada handia eginik, badirudi gure Jaunak hautatu zuela jazarpenezko garai neketsu hauetan Ordenari lagun diezaion, asko egin baitu; izan ere, lagun zezaketen gainerakoetatik, batzuk erbesteratuak zeuden, beste batzuk kartzelatuak.
|
|
Diziplinak kate handi batez izaten ziren, eta askotan bi ordu, eta ordu eta erdi irauten zuten. Zilizioak oso latzak ziren, eta horrela, esan zidan
|
pertsona
batek, emakume batek, erromesaldi batetik zetorrela, gau batean harekin geratu zela lo egiteko, eta lo zegoelakoa egin zuela, eta odolez beteriko zilizioak kendu eta garbitzen ikusi zuela. Eta oraindik gehiago ziren, aipatu ditudan moja hauei berak kontatzen zienez?
|
|
6 Bada, baimenekin dagoeneko pozik nengoela, nire ardura gehitu egin zen, Probintzian ez zelako fraiderik, nik uste nuenez, hori egitez betetzekorik, ezta laikorik ere halako hasiera egin nahiko zuenik. Nik gure Jaunari eskatu baizik ez nuen egiten, besterik ezean
|
pertsona
bat iratzar zezan. Etxerik ere ez neukan, ezta nola eduki ere.
|
|
7 Horrela zegoen orain dela egun gutxi nirekin hitz egin zuen
|
pertsona
bat, obedientziak ia hamabost urtean ofizio eta karguetan eduki zuena, urte horietan guztietan ez baitzen gogoratzen beretzat egun bakar bat ere izan zuenik, bera ahal zuenik ondoen egunero otoitzaldi batzuk izaten eta kontzientzia garbi edukitzen saiatzen bazen ere. Nik ikusi ditudan guztietatik obedientziarako joera handienetakoa duen arima da, eta horrela berarekin harremana duten guztiei itsasten die.
|
|
Gu nor garen eta gure bertutea noraino iristen den aditzera ematen zaigulako. Izan ere, beti bildurik dagoen
|
pertsona
batek, bere iritziz santuena bada ere, ez daki pazientziarik eta apaltasunik duen ala ez, ezta ez du jakiteko erarik ere. Esaterako, nola jakingo du gizon batek oso adoretsua dela, guduan bere burua probatu ez badu?
|
|
Behin, Jainkoagatik gauza asko utzi zituen
|
pertsona
bati hitz egin ondoren, gogora etorri zitzaidan nik Harengatik ez nuela ezer utzi ezta, egitera behartua nagoenez, ez dudala haren zerbitzurako ezer egin ere; eta nire arimari egin dizkion mesede ugariei erreparatuz, biziki nahigabetzen hasi nintzen, eta esan zidan Jaunak: –Badakizu ezkontza dagoela nire eta zure artean, eta hori bitarte dela, Nik dudana zurea da, eta horrela, igaro nituen neke eta samin guztiak ematen dizkizut, eta beraz, zeure gauza legez eska diezazkiokezu nire Aitari?.
|
|
Gauza haien artean, nola giza haragia hartu zuen Semearen Pertsonak eta ez besteek. Diodanez, ez dut jakingo honetaz ezer esaten, batzuk arimaren ezkutuan gertatzen baitira,
|
pertsona
bat, lo edo erdi lo dagoela, hitz egiten dena ulertzen duelakoan dagoenean bezala. Pentsatzen ari nintzen zein gogorra den bizi izatea, beti konpainia harrigarri harekin egotea eragozten baitu, eta neure kautan esan nuen:
|
|
Orain nagoen hirian
|
pertsona
batekin aitortzen hasi nintzen; hark oso maite ninduen arren eta nire arima gobernatzea onartu ondoren ere maite ninduen arren, hona etortzeari uko egiten zion. Ni gau batean otoitz egiten ari nintzela, haren premian nengoela pentsatuz, etor ez zedin Jainkoak zeukala katigu konturatu nintzen, bertako pertsona batekin neure arima tratatzea komeni zitzaidalako.
|
|
Orain nagoen hirian pertsona batekin aitortzen hasi nintzen; hark oso maite ninduen arren eta nire arima gobernatzea onartu ondoren ere maite ninduen arren, hona etortzeari uko egiten zion. Ni gau batean otoitz egiten ari nintzela, haren premian nengoela pentsatuz, etor ez zedin Jainkoak zeukala katigu konturatu nintzen, bertako
|
pertsona
batekin neure arima tratatzea komeni zitzaidalako. Niri ez zitzaidan gogoko izan, egoera berria ezagutu beharra izanik, beharbada, ez ninduela ulertuko eta egonezina sortuko zidala eta karitate hau egiten zidanari nion maitasunagatik, pertsona hau ikusten nuen edota predikuetan entzuten nion guztian espirituzko poza ematen bazidan ere?, eta honek ere zeregin ugari zituelako, eragozpena zela uste bainuen.
|
|
Aurkezpen egun batean
|
pertsona
bat Jainkoari bihotzez gomendatzen ari nintzen, eta errenta eta askatasuna izatea ere eragozpentzat nuen nik opa nion santutasun bikainerako; haren osasun eskasa eta arimei ematen zien argi handia etorri zitzaidan gogora, eta hau aditu nuen: –Asko egiten du nire zerbitzuan, baina gauza handia da guztiz biluzik niri jarraitzea, ni gurutzean jarri nintzen bezala.
|
|
– . Nik badakit
|
pertsona
bat?, esanez hasten den kontaketa hau hirugarren pertsonan idatzia da, ohi duenez, baina bere buruaz ari da:
|
|
– Lerro batzuk aurrerago
|
pertsona
bat sartu zen han esaldia idatzi zuen bi aldiz, baina gero urratua izan zen.
|
|
11 Jaun bat zegoen hurbileko gaztelu batetik guri begira, eta errukia harturik, laguntzera bidali zuen
|
pertsona
bat, baina une hartan ontzia ez zegoen soka lodirik gabe eta hari tiraka ari ziren gure anaiak, beren indar guztiak hartan jarriz; baina uraren indarrak eraman egiten zituen, eta bat edo beste lurrera erori ziren. Benetan barrua ukitu zidan ontzizainaren semeak eta ez zait sekula ahaztuko:
|
|
Oi Jainkoaren jakinduria eta ahalmena!, bai ezinezkoa zaigula guri haren borondatea denetik ihes egitea! Argi ikusten zuen Jaunak halako
|
pertsona
baten beharra zegoela Haren Maiestateak hasi zuen obra honetan. Nik behin eta berriro goraipatzen dut honetan egin zigun mesedeagatik; nik, Haren Maiestateari asko eskatu nahita, hasiera hauetan Ordenaren gauzak ongi antola zitzan pertsona bat eskatuko banio, ez nuke asmatuko Hark eman zigun bezain ona eskatzen.
|
|
Argi ikusten zuen Jaunak halako pertsona baten beharra zegoela Haren Maiestateak hasi zuen obra honetan. Nik behin eta berriro goraipatzen dut honetan egin zigun mesedeagatik; nik, Haren Maiestateari asko eskatu nahita, hasiera hauetan Ordenaren gauzak ongi antola zitzan
|
pertsona
bat eskatuko banio, ez nuke asmatuko Hark eman zigun bezain ona eskatzen.
|
|
20 Berorrek galdetu zidan ikuste moduaz esan behar da, ez dela ezer ikusten ez barrutik ezta kanpotik ere, ez delako irudizkoa; hala ere, ezer ikusi gabe, arimak ulertzen du nor den, eta norantz irudikatzen zaion, ikusiko balu baino argiago, bakarrik ez zaiola irudikatzen gauza banakakorik,
|
pertsona
batek beste baten ondoan dagoela sentituko balu bezala baizik, eta ilunetan dagoelako ez du ikusten, baina ziur daki han dagoela; kontua da konparazioa ez dela nahikoa; izan ere, ilunetan dagoenak, bideren batetik, edo zarata entzunez, edota aurrez pertsona hura ikusi duelako, han dagoela jakiten du edo aurretik ezagutzen du. Hemen ez dago horrelako ezer, bestela baizik:
|
|
16 Egun batzuetatik honantz, gauza hauetaz hitz egiten dudanean, beste
|
pertsona
batenak bezala direla iruditzen zait. Lehenago, nitaz gauza hauek jakin izatea lotsagarria zela iruditzen zitzaidan batzuetan; orain, berriz, horregatik ez naizela hobea uste dut, kaskarragoa baizik, hain onura gutxi ateratzen baitut hainbeste mesedetatik.
|
|
Bekatuan dagoen arima nola dagoen ere erakutsi zidan, inolako ahalmenik gabe, guztiz loturik eta nahasirik eta begiak estalirik dituela dagoen
|
pertsona
baten antzera, ikusi nahi izan arren, ezin duela, ez ibiltzerik, ez entzuterik ez duela eta ilunpe itsuan. Hain erruki handia hartu nien horrela dauden arimei, non edozein neke arintzat baitut halako bat askatzearren.
|
|
7 Behin nigana etorri zen aitor entzule bat, oso harriturik,
|
pertsona
bat aitortzen zuena, eta esaten ziola hainbat egunetan etortzen zitzaiola Andre Maria eta beraren ohearen gainean eseri eta hizketan aritzen zela ordubete baino gehiagoan, etortzeko direnak eta beste gauza asko kontatuz. Zentzugabekeria askoren artean, bat edo beste zentzuzkoa zen, eta horrela sinestea ematen zitzaion.
|
|
Egunero Jauna hartzen zuen eta ez zuen bere aitor entzule berezirik, eta egun batean joaten zen Jauna hartzera eliza batera eta bestean bestera. Ni honetaz konturatu nintzen, eta nahiago nukeen
|
pertsona
baten esana egiten ikusi, hainbeste jaunartze egiten baino. Bere kontura zen etxean, nire ustez berak nahi zuena egiten; baina, bera ona zenez gero, guztia zen ona.
|
|
20 Hemendik ulertu nuen gauzaren batean gure borondatea egitetik datorren kaltea, eta batez ere hain gauza handian gure borondatea egitetik; Jaunagana hain sarri hurreratzen dena, arrazoizkoa da bere duintasunik ezaz konturatzea, eta Harengana hurreratzea ez dadila izan nork bere iritziak eraginda, bestela baizik, hau da, hain Jaun handiagana hurreratzeko falta zaiona, eta asko izan behar nahitaez?, bete dezala Jaunagana aginduta joatearen obedientziak. Emakume bedeinkatu hark asko apaltzeko aukera izan zuen, eta, beharbada, Jauna hartuz baino gehiago irabaziko zuen horrela, apaizak ez zuela errurik konturatuz, baizik eta Jaunak agindu zuela horrela egitea, hain ostatu kaskarrean sartzeko haren miseria eta inola ere ez zela duin ikusirik;
|
pertsona
batek egiten zuenez, hainbat aldiz kentzen baitzioten komunioa aitor entzule zentzudunek, sarri sarri Jauna hartzen zuelako; hark, alde batetik barru barruan sentitzen bazuen ere, bestetik nahiago zuen Jainkoaren ohorea berea baino, eta Jainkoa goretsi besterik ez zuen egiten, aitor entzulea iratzarri zuelako bera babesteko eta Haren Maiestatea hain ostatu kaskarrean sar ez zedin.... Eta pentsakizun horiekin arimako bake handiaz obeditzen zuen, samin samur eta maitekorraz izan arren; dena dela, munduko gauza guztiengatik ere ez litzateke joango agintzen ziotenen aurka.
|
|
3 Nik badakit
|
pertsona
bat nahiko estu erabili zutela aitor entzuleek honelako gauzekin, eta gero, handik etorri ziren ondorio handiak eta egintza onak ikusirik, Jainkoagandikoa zen; eta bazuen nahikoa zeregin, ikuskariren batean haren irudia ikusten zuenean, aitaren egiten eta puiesak ematen, hala egiteko agintzen ziotelako. Geroago, domingotar jakintsu batekin, A. Domingo Bañez maisuarekin, hitz eginez, esan zion gaizki egina zela, ez zuela inork halakorik egin behar, gure Jaunaren irudia, nonahi ikusten dugula ere, gurtzea egoki delako, baita deabruak pintatua bada ere; izan ere, hura pintatzaile bikaina da, eta kalte egin nahirik, geure aldeko lana egiten digu, gurutzea edo beste irudi bat hain bizi eginik, gure bihotzean zizelkatua uzten badu.
|
|
–Behin,
|
pertsona
batekin nengoela, esan zidan niri eta beste batzuei, ea oinutsen erara moja izateko ez ote ginen gauza izango; monasterio bat ere egin zitekeela. Ni, desira hauetan bero bero nenbilenez gero, horretaz hitz egiten hasi nintzen andre harekin,(?) hark nire desira bera baitzuen?
|
|
13 Esan dut Antonio Morán doanean bidaliko diodala leinargitasun agiriaren kopia bat, ezin hobeki egina dagoela diotena, eta hau kontu handiz egingo dut. Eta oraingoan bidean galduko balitz, eskuratu dezan arte bidaliko diot, zentzugabekeria bategatik ez da bidali (hirugarren
|
pertsona
bati dagokiolako, ez dut esaten, ez baitu eman nahi izan); eta hemen ditudan erlikia batzuk ere bidaliko dira, apaindurak merkeak baitira. Nebak niri bidaltzen didanari dagokionez, mila aldiz muin egiten diot eskuetan; nik urrea erabiltzen nuen garaia izango balitz, inbidia handia izango nioke irudiari, polita baita oso.
|
|
Jainkoa bizitza da eta eman dezake. Eska biezaiote etengabe, eta asko zor diodan
|
pertsona
batentzat, eta esan guztiei, eta eman nire goraintziak, haien gutunekin atsegin handia hartzen baitut.
|
|
Gauzatxo hauetan guztietan egin beza berorren aitatasunak egokien deritzana, hau da, guri dagozkigunaz aritu dadila. Baita aita Nicolao ere,
|
pertsona
baten kontua delako itxura eman ez dezan, eta aita frai Joan Jesusenak ere gure gauzak maitasunez hartuko dituela uste dut. Gehiago luzatu nahiko nuke, baina ia gaua da eta gutunak eraman behar dituzte eta adiskideei idazten diet.
|
|
19 San Bernardora pasatzeari dagokionez, harriturik nauka hain maite dituen
|
pertsona
bat hain engainaturik egoteak, etxe horretako guztiak harako irrikaz baitzituen eta ni neu ere hara igaroko ziren ordua noiz iritsiko. Ez zuen ongi begiratuko ezta moriskoen berri jakingo ere.
|
|
2 Orain aita probintziala hor badago eta kontsolatzen baditu ere, baliteke
|
pertsona
bat denen gustukoa ez izatea. Eta berorrek dohain horiek baditu ere, ez bedi kezkatu denak kontentatzen ez baditu.
|
|
Nire nebak berari bidalitako kaxatxorik hoberena bidali dit. Ni pozten naiz ez zaiolako ezer kosta, eta konfiantza duenari eska diezaioke
|
pertsona
batentzat, edota ematen badiote, esan urliarentzat hartzen duela, edo pertsona batentzat, hori ez baita komentukotik ematea.
|
|
Nire nebak berari bidalitako kaxatxorik hoberena bidali dit. Ni pozten naiz ez zaiolako ezer kosta, eta konfiantza duenari eska diezaioke pertsona batentzat, edota ematen badiote, esan urliarentzat hartzen duela, edo
|
pertsona
batentzat, hori ez baita komentukotik ematea.
|