Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2000
‎Nick Cave edo Javier Corcobado inork ez ditu kantautoretzat hartzen. Pixka bat lotzen da akustika eta pertsona bakar batekin. Agian gure" neura" da, estilo batera lotzen delako.
2002
‎Minusbaliatutzat jotako gizon batek bere gizatasun osoz aurre egin dio arazo honi, «normaltzat» jotakoen munduan sartu nahi badu. Sustengua ematen zion pertsona bakarra, ama, galtzen du, eta berak hainbeste maite duen anaia txikiak etxetik alde egiterakoan lagungarri utzi zion kartoizko John Wayne-ren irudia baino ez zaio geratzen. Amaren hiletetara azaltzen denean anaia hori, biak elkarrekin bizitzea proposatuko dio.
2003
‎Esandakoagatik garbi ikusten denez, Urruzunoren lanak oso gogoko zituen «Basarri»k, baina ez zezala inork uste zaletasun hori zeukan pertsona bakarra zenik, zeren «Sebero Altube euskaltzain (akademiko) zanak, euskal idazleen ispillu bezela izendatzen zuen. Berdin' Kirikiño' ere.
2004
‎Neurria errejimen frankistak berak ipini zuen, auzi berean 16 pertsona bildu zituenean horietatik batzuk hiltzeko. Ordurako Sarasketaren auzia ere izana zen, heriotz zigorra tartean zela, eta kristoren mobilizazioa izan zen greba orokor eta guzti, baina pertsona bakar batez ari ginen. Sabin Aranarenean ere heriotz zigorra ezarri zuten, nahiz eta fiskalak 30 urte eskatzen zituen.
2007
‎Alabaina, agintari gorenek pertsona bakarrari aitor ziezaioketen bikaintasuna, edo leinu bati. Oso ohikoa izan baita eta da noblezia herentziaz jasotzea.
‎0.97an gaude. Hamar urte barru berriz, jaiotza tasa dela-eta, bi jubilatuen lekua hartzeko bertan jaiotako pertsona bakarra izango da.
2008
‎Pernando Barrena bera editore genuen hainbeste urte ez dela… Ez ote dio inbidiarik ematen Jamaica Kincaid edo Paul Austerrekin harremanak trabatu eta haien lanak ezin editatu izanak? Kartzelan eta erbestean egon diren eta dauden idazleen izenak ez daitezke pertsona bakarraren hatzekin zenbatu. Kemen eta gogo gehiagorekin edo gutxiagorekin beren bidetik desbideratu gabeko horiek guztiak gabe, gure herria ez litzateke gaur egun dena, baina zintzoki aitor dezagun:
‎Kopenhageko (Danimarka) Unibertsitateko ikerlari talde batek begien kolore urdinaren jatorria aztertu eta gauza interesgarriak aurkitu ditu. Adibidez, orain 8.000 urte gertatutako mutazio genetiko baten ondoriozkoa dela eta pertsona bakar batetik abiatu zela. Begi urdinak dituzten guztiek arbaso bera dute.Ikerketa taldeko Eiberg irakasleak dioenez, hasieran begi guztiak arreak ziren, baina OAC2 genearen mutazio batek, 15 kromosoman, begi arreak sortzeko ahalmena eten zuen bat batean.
2009
‎Eta bularra emateak erabateko arreta eskatzen duen. Erreferentea pertsona bakarra izatea ez zait gomendagarria iruditzen, ez haurrarentzat berarentzat, ez amarentzat. Emakume denek ez dute aukera hau egin nahi.
‎Amak bularra ematea erabakitzen badu, eta jakinda haurrarentzat osasungarriena dela lehen sei hilabeteetan amaren bularra bakarrik hartzea, haurrari erabat eskainitako epe horrek, gutxien gutxienez sei hilabetekoa izan behar du. Edoskitze artifiziala, biberoia ematea erabakiz gero ere, garrantzitsua da sei hilabeteko denbora tarte horretan pertsona bakarra izatea zaintzaz arduratuko dena; haurraren garapen arrazoiengatik garrantzitsua da. Baina ez dugu ahaztu behar gizakiak ugaztunak garela eta pertsonak, jaiotzen denean, oso heldutasun maila txikia duela gainerako ugaztunekin alderatuta.
‎CNNk ere oso gutxi eman zuen, Kashgarren hemezortzi txinatar hil zituen eraso horri buruz. Indarkeria ez da bidea, baina batzuek errepresioa jasan eta ez dute beste biderik ikusten, eta Kashgarren labanaz egin zuen erasoa pertsona bakar batek! Zein erakundek egiten du borroka armatua laban hutsez?
‎irratian, prentsan, disko jartzaile, Bertso Sound Systemak antolatzen, Hip Hop Egunak… musika beltzari eskainitako bizitza da. Lan gehiegi pertsona bakarrarentzat? " Militantzia puntu bat ikusten diot nik, Euskal Herrian zoritxarrez nahiko itxita egon garelako kanpotik zetozen estiloetara".
‎Departamenduko eta Erregioko kontseiluak [Pau eta Bordeleko botere guneak] kentzeak Departamenduaren ahultzea ekarriko luke. Lurralde kontseiluen formula bidez, pertsona bakarra hautatua izango litzateke. Boterean edo gobernuan leudekeen kontseilariak bozketa bakarrean hautatuko balira, sentsibilitate politiko minoritarioek aukera gutxiago ukanen lukete.
2010
‎Erantzukizunak ez lirateke mugatu behar pertsona bakar batzuetara. Azken batean, Fiskaltzak, Guardia Zibilak eta orduko Espainiako Gobernuko arduradunek ere zerikusi zuzena izan zuten auzia bultzatzeko.
‎Puntu horretara iritsita, filmeko protagonistek norabidea galduko dute. Etsaia ezin du pertsona bakarrak sinbolizatu eta arazo" erreala" azalduko da: askoz okerragoa dela hedabideen merkatua aurkari ikusezin, objektibizatu, sistemiko hori benetan ideia erreakzionarioak dituen edozein pertsona baino.
2012
‎Elkarri begiratzea da gakoa. Jende askok esaten digu biok egiten duguna bakarrak egin dezakeela, eta gauza batzuetarako arrazoia daukate, beste batzuetarako argi dago ezetz, lau hanka eta lau beso genituzkeelako, baina bestela ere, pertsona bakarrak egin dezakeen hori biek batera egiten dugunean, emaitza ezberdina da: indar handiagoa dauka, bere zergatia dauka.
2013
‎Burua galtzen hasi dela-eta ama ospitalera eraman dutenean desegin da Nereak daraman bizimoduaren oreka hauskorra: bikote harremana, alaba, lana eta orain ama zaindu beharra gehiegi da pertsona bakarrarentzat. Hala abiatzen da Amaren eskuak.
‎Hori barne antolamendua da, komunitateko kideek adostu beharrekoa. Baina jakina da formazioa pertsona bakarrarengan baino ez bada geratzen, ez dela nahikoa. Irakasleen %60ak sentsibilizazioa jasoko du, ezinbestekoa da, ordea, norberaren txipa aldatzea eta geletan, ikastetxeetan, dinamikan ikuspegi hau txertatzea".
2014
‎Sortu diren azpiegituretan ez da inoiz egon sortzailea azpiegitura hori zuzentzen edota kudeatzen. Beti hartu izan dira udal feudo gisa, non pertsona bakar batek, asmatutako kultur aditu batek, erabakitzen duen zer egin. Musika, dantza edo antzerkiko profesionalak hortik kanpo utzi gaituzte.
2015
‎G. A. Kolektiboa ezinbestekoa da bai, bakarrik ezin zaie aurre egin kapitalismoaren joerei. Gizarte honetan pertsona bakarrik ez da ezer, kolektiboaren babesa behar du talka horretarako. Alternatibak ere bide horretatik datoz.
‎Ordutik hona, ordea, ez dut beste ezer lortu, baina ez dut esperantza galtzen. Badakit nire argazki batek ez duela gerrarik etengo, baina pertsona bakar baten sufrimendua arintzeko balio badu, ni prest. Horregatik ere saiatzen naiz ahalik eta zintzoen informatzen.
2016
‎Gerra estrategia honek pertsona bakarraren behar eta nahiei erantzuten die, bere interes pertsonalak gainjartzen zaizkio prozesu politiko orokorrari. Honek ezinbestean egoera eta konponbidea zaildu baino ez ditu egiten.
‎Etorkinen aldeko mugimenduek babesa eman zioten hasieran, Etxe Zuriaren barruan hasi ziren lanean, baina mugimendu bera izan da gerora Obama deporter in chief (deportatzaile buru) izendatu duena, historiako beste ezein presidentek baino etorkin gehiago deportatu dituelako. Mugimenduek zuzia eman zioten eta atzera egin zuten, baina hori errakuntza da, pertsona bakar batek ezin baitu Etxe Zurian egon eta bertan dabiltzanen eskariei eutsi, ezin baditu kanpoan daudenak seinalatu eta esan" hori egiten badut Bastilla hartuko dute". Kanpoan jenderik ez badago, arazo handia du.
‎Orain arte astekariaren harpidetza, pertsona bakarraren izenean egon da. Baina badakigu, etxera iristen den astekari horren atzean, normalean pertsona bat baino gehiago izaten direla ARGIA irakurtzen dutenak, estimatzen dutenak, eusten dutenak, harpide sentitzen direnak.
2017
‎Ordutik, sare sozialen bitartez eta Hispan Tv, El Mundo edo ElDiario.es hedabideetan egiten duen lanari esker, munduko aire zabaleko kartzelarik handienaren ahotsa eta aurpegia da askorentzat. Gazan bizi den Espainiako Estatuko pertsona bakarra da.
2018
‎Ez naiz bakarlarien zale amorratua, salbuespen gutxirekin, jakina. Ez da erraza pertsona bakarrak neu hunkitu edo dardaraztea. Bada, ez dakit zergatik, izenagatik agian, banuen jakin mina Eneritz Furyak entzuteko, eta inolako erreferentziarik gabe diskoa erosi nuen Musikazuzenean en postuan.
‎Bidea egiten ari den mugimendua da. Ez da, besterik gabe, pertsona bakar baten gorabehera, ezta gauzak egiteko modu bakar bat ere. Abokatuon lanean aldaketa dakarren mugimendua da, justizia eta bakea egiteko modu kontziente, humanistiko eta inklusiboagoa.
2019
‎Ohikoa izaten den moduan pelikula bakoitza pertsona bakar batek aurkeztu beharrean, programazio talde osoak egin zuen aurkezpena' Riddles of the Sphinx' filmaren emanaldian. Ez da kasualitatea:
‎Laura Mulvey eta Peter Wollen en Riddles of the Sphinx (1977) ikusi zuten orduan, eta saio berezia izan zen, gainera. Zikloan, filma ikusi aurretik, hizlari batek aurkeztu ohi du obra, eta Mulvey eta Wollenenari sarrera emateko, pertsona bakarra ez baizik programazio taldeko sei kide agertu ziren. Olaizolaren esanetan, ez zen izan norabide bakarreko hitzaldi bat:
‎Sistema honek dakarrena da, baita ere, lan espazio kolektiboak deuseztatzea eta nekazaritzan indibidualismo handia ezartzea. Lehen ez zen posible baserrian pertsona bakarra lanean aritzea, hori ez da gure lanaren berezko izaera, baina gaur egun etxalde gehienetan pertsona bakarrak egiten dugu lan, horrek esan nahi duen guztiarekin: esan nahi du isolamendua, eta esan nahi du bultzatzen dela hirira joatea beste lan mota batzuk bilatzera; mendekotasun harremanak ere areagotzen dira, eta ugazaba gehiago ditugu.
‎Sistema honek dakarrena da, baita ere, lan espazio kolektiboak deuseztatzea eta nekazaritzan indibidualismo handia ezartzea. Lehen ez zen posible baserrian pertsona bakarra lanean aritzea, hori ez da gure lanaren berezko izaera, baina gaur egun etxalde gehienetan pertsona bakarrak egiten dugu lan, horrek esan nahi duen guztiarekin: esan nahi du isolamendua, eta esan nahi du bultzatzen dela hirira joatea beste lan mota batzuk bilatzera; mendekotasun harremanak ere areagotzen dira, eta ugazaba gehiago ditugu.
2020
‎Lehen Hezkuntzan eta aurrerago, hor bai, komunikazioa sakonagoa bihurtzen da eta hor hasi ziren zailtasunak. Izan ere, pertsona bakarra edukiz gero aurrez aurre, lasai hitz eginez gero, eta denbora laburrez, ondo molda zaitezke. Baina denbora luzez, edo jende gehiagorekin, oso neketsua da, begientzako batez ere.
‎Idazkaritza lanak egiten ditut eta soldatapean dagoen pertsona bakarra naiz. Orain dela urtebete pasa hasi nintzen beharrean elkarteari bizitza eta ikusgarritasuna eman nahian.
2021
‎Horrela sentitzen dut nire lanak badituela hasiera eta bukaera. Tailer gehienetan pertsona bakarra aritzen gara eta merkatuak elkartzeko eta solas egiteko aukera ematen digu. Udazkenean eta neguan, batez ere, egoten gara bakartuak, gure buruarekin lan eta lan bakoitza bere txokoan gero udaberrirako dena prest edukitzeko.
2022
‎Bartzelonan, CUPek Unibertsitate Sailari eskatu dio argitzeko nola matrikulatu ahal izan zen polizia unibertsitate publikoan nortasun faltsuarekin. Halaber, Barne Sailari eskatu dio zehazteko zergatik den pertsona bakarra etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik Esquadra Mossoek jarritako isuna heldu ez zaiona.
‎Beraz, nire ustez, bertako biztanleek beren lurraldearen patua aldatu nahi badute, eskubidea dute, betiere modu baketsuan eginez gero, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez. Irrealegia eta baikorregia dirudi, badakit. Hala ere, esango nuke antolatu berri diren erreferendumek ez dutela zerikusirik bertako biztanleen nahiarekin, pertsona bakar baten nahiarekin baizik. Gainera, herrialde bati eskualde berriak atxikitzen bazaizkio, ez al litzateke logikoa herrialde horretako biztanleei ere galdetzea?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia