2019
|
|
Hobe zukeen Raimundo Silvak beste hitzez kezkatu izan balitz, ahoskatu egin ziren hitzez, adibidez, edozein konturatuko litzateke Maria Sara doktoreak ez zuela sinetsi egun osoa poesia liburuaren gainean lanean pasatu zuelako aldarrikapen hura, ez eta nobela irakurtzen balizko bi ordu pasatu zituelako aitzakia sinesgarria gaineratu zuenean ere, baina emakumeak ezin zezakeen jakin inondik inora ere nola bete zuen egun hartako denbora, igartzen ibili zen, tira, emakumeen gauzak, denek uste dute sorginak eta pitonisak direla eta azkenean beren burua engainatzen dute, edozein gizontto arruntek bezainbeste, gehienetan onberatasun ironiko eta tolerantearekin hartzen dituzten gizontto arruntek bezainbeste. Baina Raimundo Silva goren graduan asaldatu zuena izan zen emakumeak esan zuela, larderiaz esan ere, baina tonua gehiegi azpimarratu gabe, Ez iezadazu huts egin, zalantzarik gabe ez zen ari bere gaitasun profesionalari buruz, nola ariko zen horretaz, baldin eta bizitza
|
osoa
lanean jardun eta gero, eta barkatu errepikatzea, baina bestela ahaztu egiten da, baldin eta bizitza osoa lanean jardun eta gero oker bakar bat baizik ez bazuen egin, eta hura atzemanda, aitortua eta, zorionez, barkatua. Orain, izaera intimoagoa eduki lezaketen zioak, noski, alde batera utzirik, elkarren arteko harremanen nolakoa aintzat hartzera lehenengo eta behin bazter utzi beharrekoak izanik, gelditzen dena da probabilitatea, handia gainera, esandakoa berak Lisboako Setioaren Historia, Berria, idatz zezan eginiko iradokizun famatuaren zeharkako aipamena izatea, eta orduan ikusi zuen bere burua horretara behartua, bat batean, eta bi bider behartuta gainera, ez bakarrik lana hasia zuelako, baizik eta, besteak erabilitako bezainbesteko seriotasunez, erantzun baitzion, Ez dizut huts egingo, eta une hartan ez zekien zer esaten ari zen.
|
|
Hobe zukeen Raimundo Silvak beste hitzez kezkatu izan balitz, ahoskatu egin ziren hitzez, adibidez, edozein konturatuko litzateke Maria Sara doktoreak ez zuela sinetsi egun osoa poesia liburuaren gainean lanean pasatu zuelako aldarrikapen hura, ez eta nobela irakurtzen balizko bi ordu pasatu zituelako aitzakia sinesgarria gaineratu zuenean ere, baina emakumeak ezin zezakeen jakin inondik inora ere nola bete zuen egun hartako denbora, igartzen ibili zen, tira, emakumeen gauzak, denek uste dute sorginak eta pitonisak direla eta azkenean beren burua engainatzen dute, edozein gizontto arruntek bezainbeste, gehienetan onberatasun ironiko eta tolerantearekin hartzen dituzten gizontto arruntek bezainbeste. Baina Raimundo Silva goren graduan asaldatu zuena izan zen emakumeak esan zuela, larderiaz esan ere, baina tonua gehiegi azpimarratu gabe, Ez iezadazu huts egin, zalantzarik gabe ez zen ari bere gaitasun profesionalari buruz, nola ariko zen horretaz, baldin eta bizitza osoa lanean jardun eta gero, eta barkatu errepikatzea, baina bestela ahaztu egiten da, baldin eta bizitza
|
osoa
lanean jardun eta gero oker bakar bat baizik ez bazuen egin, eta hura atzemanda, aitortua eta, zorionez, barkatua. Orain, izaera intimoagoa eduki lezaketen zioak, noski, alde batera utzirik, elkarren arteko harremanen nolakoa aintzat hartzera lehenengo eta behin bazter utzi beharrekoak izanik, gelditzen dena da probabilitatea, handia gainera, esandakoa berak Lisboako Setioaren Historia, Berria, idatz zezan eginiko iradokizun famatuaren zeharkako aipamena izatea, eta orduan ikusi zuen bere burua horretara behartua, bat batean, eta bi bider behartuta gainera, ez bakarrik lana hasia zuelako, baizik eta, besteak erabilitako bezainbesteko seriotasunez, erantzun baitzion, Ez dizut huts egingo, eta une hartan ez zekien zer esaten ari zen.
|
2021
|
|
Eta emakumea, hunkiduraz begiak bustita, hura egiten igaro zuen gauaz oroitu da. Alegia, egun
|
osoa
lanean jardun ondoren, etxerakoan beharrezko material guztia erosi, seme alabekin afaldu eta harrikoa egin, garbigailua jarri eta hurrengo eguneko otordua prestatu,... Horiek guztiak egin ondoren eskultura egiten igarotako lau ordu zoragarri haietan sentitutako bizipoza ekarri du gogora. Inoiz ez bezala bete betea sentitu zen sormenaren erditze zirraragarrian murgilduta.
|