|
Orduan, Hirustak azaldu dio, haien herri batean inoiz egon ez bada ere, entzun duenez, bizimodu bitxia dutela. Ez hain arraroa, agian, sorginentzat; txikitan sorgin komunitate
|
oso
txiki batean bizi izan zen eta jatorrizko oihandarrez entzun duenak garai hartako oroitzapenak dakarzkio. Gero, ordea, haien aurkako jazarpena hasi arte, jaurerriko jendearen artean bizi izan zen, inguruan gero eta sorgin gutxiago geratzen zela, eta herritarren antolakuntzara ohitu zen.
|
|
Zineak jakin luke, antzerkiak berak baino hobeki, keinu dantza fin hauen berri ematen, keinuok zatitu eta berriz osatu ditzakeelarik, hurrenez hurren, baina komunikazioari buruzko esperientziak frogatu du irudikatzeko modu ustez ugari horiek ez dutela hitzaren beharra gutxiagotzea ekarri, edozein hitzen beharra, hitzek gorputzaren ekintzez eta gorputzen arteko eraginez gutxi esaten dakiten arren, gorputzean dagoen borondateaz edo gorputza den borondateaz, beste izenik ezean sena deitzen dugun horretaz eta emozioen kimikaz horren gutxi esaten dakiten arren, horretaz guztiaz eta gainerakoaz ere gutxi esaten dakiten bezala, baina gainerakoaz ez gara mintzatuko, hitzik ez dagoelako, hain zuzen ere. Baina gu hemen zineaz edo antzerkiaz, are bizitzaz, ari ez garenez, esan behar duguna esateko denbora luzeago eralgi behar dugu, batez ere konturatu egiten garelako lehen, bigarren eta are hirugarren saioaren ondoren, gaietako zati
|
oso
txiki bat baizik ez zatekeela azaldurik geldituko, hala eta guztiz ere interpretazioen oso menpe, eta, komunikazio ahalegin laudagarria egin eta gero, hau guztia esanik, itzul gaitezen hasierara, nahasturik jada, fokuratzeplanoa hurbiltzeko edo urruntzeko zorian, trebeziarik gabe, interesgunearen ertzak belatzeko arriskuarekin, interesgunea bera, nolabait esateko, identifikagaitz bihurtzeraino.... Hala ere, kasu honetan, zorionez, ez dugu Raimundo Silva bistatik galdu, esaldi bat garraiatzeko egin zuen uhinezko mugimendu hartan utzi dugu, eta Maria Sara doktorea ere ez dugu bistatik galdu, esaneko eta otzan, nolabait, barkatu hitzak gehiegizkoak badira, ez da borondatea galdu duela, azken aldiz itxaroten dagoela baizik, ontasunez, agian, kontua da jakitea zuzentzaileak hitz zehatzak esango dituen, batez ere kakofoniarik txarrena saihestuz, hitz eta hotsarekin uztar ez dadin, alegia, eta hitza zein hotsa esanahiarekin, ikus dezagun Raimundo Silvak zailtasuna nola konpontzen duen, Mesedez, esan zuen, eta ongi ekin diola hasierari ez da zalantzarik, liburuaren aurrean eduki dudan erantzuna, ez dagoela zuzenduta entzutean eduki dudan ustekabea, hori guztia ulergarria da, nonbait mina eduki eta puntu hori ukitzerakoan gorputza berez kuzkurtzen denean bezala da, esan nahi dizudana da nahiko nukeela dena oroimenetik ezabatzea, Hemen egon zinen azken aldian gaur baino erronkariago ikusi zintudan, Argiak itzaltzen dira, garaipenek esanahia galtzen dute, erronkek nekatu egiten dute, berriz diot nahiko nukeela gertatutakoa ahaztea, Beldur naiz hori ez dela posible izango, egin gogo dizudan iradokizuna onartzen baduzu, Iradokizun bat, Edo proposamen bat, nahiago baduzu.
|