Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2000
‎Baina ez dut idazteko gogorik, Belfast ikusteak zirrara bereziegirik sortu ez didan bezala. Burua non dudan oso ondo dakizu, Bitakora laguna, eta hori da ezinegona sortzen didana: beldur handia ematen dit deskubritu berri dudan Eider aske hau nire herrian kokatzeak.
2002
‎Mirari bera ere, pentsatu zuen Julenek, Mirari ere ez zegoen askoz hobeto. Soziologia ikasi eta katalogo bidezko salmenta enpresa batean zebilen, zer egiten zuen oso ondo jakin gabe. Eta askotan, noiz kobratuko zain ibili behar gainera.
2004
‎Libek zerbait erantzun zion, baina oso ondo jakin barik zer. Mutilak txanpon batzuk atera zituen eta Liberi eman.
‎Einsteinek oso ondo zekien zer nolako ahalegina eskatuko zion tropa hura maneiatzeak.
‎–Mireia mendekatu nahi nuen –aitortu zuen Josebak– Banekien nuela jakin zehazki zein ziren hiltzaileak, eta nituela benetako errudunak harrapatu. Baina oso ondo nekien zer nahi zuten: txostena eskuratu eta beraientzat gorde; Mireiari lapurtutako lanaz aprobetxatu; sekretua, zena zela ere, beraientzat gorde.
2006
‎Preso harrapatutako guztiak Camagüeyra eraman zituzten espainolek, oraindik oso ondo jakin gabe zein zen atzaparretan zuten arraina. Manexek larriki zauritutakoaren itxurak egin zituen, eta baita engainatu ere!
‎Banekien, oso ondo nekien: puxtarria bota zidan Benantxiok nasarako bidean, eta horrek zerbait esan nahi zuen.
2010
‎Ez du argitu nahi Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren bitartez helarazi zion gobernuburuari Genevan hitzartutakoaren berri, edo beste bideren bat erabili zuen. Lortu zuen oniritzia, baina oso ondo zekien oniritzi horrek ez zuela erabateko babesa esan nahi, gauzak bide onetik zihoazen bitarteko babesa baizik. –Dena garai hartan jakin izan bazen eta eskandalua piztu bazen, Gobernuak esango zuen:
‎–Ezin da esan ez duzula gogoan nork egin zituen esaldiak. Ezin da esan oso ondo dakizula zer liburutatik atera ziren testuak, eta gero esan ez dakizula nork egin zituen. Marrazkiak egin baldin badituzu, horrek esan nahi du interesatzen zaizula.
‎Korrika hasi zen, nora zihoan oso ondo jakin gabe, korrika besterik gabe, inoiz baino azkarrago, erortzeko beldurrik gabe, hankei sekula eskatu gabeko ahalegina eskatuz, eta orduan bai, berez atera zitzaion garrasia. Luzea izan zen, eta mindua, eta ez zen isildu bungalowetako argi guztiak piztuta ikusi zituen arte.
‎eta. Palenque? idatzi zuen, horrelako bilaketa batetik zer espero zezakeen oso ondo jakin gabe, eta aurkitutako lehenengo orrialdean iltzatuta geratu zen. La jornada izeneko egunkari baten albistea zen, eta Amaiak bi aldiz irakurri behar izan zuen dena ondo ulertzeko.
‎Agirrek salatu zuen aitona poliziaren aurrean, inguru honetan protestak egin zituztenean. Baina berak ez luke inoiz inor hilko, oso ondo dakit hori!
2011
‎–Denetik dago, baina denbora asko da gomendatzen dizkidatenak baino ez ditudala irakurtzen. Gainera, oso ondo dakit zein kritikariri ez natzaion gustatuko eta ez natzaion inoiz gustatuko. Pertsona batzuek ez dute pelikula ikusiko nik proposatzen diedan moduan, beti faltan botako dutelako eurek nahiko luketena izatea filma edo gustatuko litzaiekeena izatea ni zuzendari bezala?.
‎izan zen pixka bat ateak ireki zituena eta jendeak espero du dena maila berekoa edo bide horretan egina izatea, eta proposamen batzuk hain ongi ateratzen ez direnean pazientzia galdu egiten dute. Amerikarrek hori oso ondo dakite eta estudio handiek urtean hamar proiektu aurreikusi badituzte, horietatik bi baino ez dituzte azkenean aurrera aterako. Hemen kontzeptu hori falta da, beste industrietan Ikerketa eta Garapena dagoen bezala gurean ere hori aplikatzea?.
‎Nahiz eta laket ez izan, gidoian ere eskua sartzeak kapitulu hasieran aipatzen genuen ukitua, begirada are pertsonalagoa izatea ahalbidetuko duela nabarmendu diot, prozesua hasieratik kontrolatzen baitu berak. . Bai, logikoki, idatzi ahala zuri dagokizun eta oso pertsonala den kontatzeko modu bat bereganatzen doalako istorioa, zuk oso ondo jakin gabe. Onerako edo txarrerako, baina zurea?.
2012
‎Lana amaitu nuenean, nire zerbitzari Ostirali itsasketarekin zerikusia zuen guztia irakatsi behar nion; izan ere, oso ondo bazekien ere kanoa nola arrabatu, haize oihalarekin eta lemarekin zerikusia zuen ezer ez zekien, eta zeharo harritua geratu zen txalupa batera eta bestera lemaz itsasoan gidatzen ikusi ninduenean, eta haize oihalak nola biratzen zuen eta, norabidez aldatzen genuenean, nola betetzen ziren haizez bide batean edo bestean; eta esan dudan bezala, hori ikustean txunditua eta harri eta zur geratu z... Dena den, erabileraren poderioz ikasi zuen, eta marinel trebe bihurtu zen, iparrorratzari zegokionez izan ezik, horretaz ezer gutxi ulertarazi bainion.
‎Gutxienez, neure izen ona gorde nahi diat... ez nigatik: oso ondo dakik hori!... O, arren eskatzen diat:
2013
‎Horregatik erabaki zen ikerketa beste polizia batek egitea, Espainiako Poliziak egitea, alegia. Baina, nahiz eta hala egin, susmagarriek botere handia zuten, haietako batzuek behintzat, eta oso ondo zekiten guk ematen genituen pauso guztien berri. Eta gure ikerketa, aldiro aldiro, zapuztuz joaten zen, aurreratu egiten zitzaizkigulako.
‎–Barka ezazu; batek oso ondo daki zer pentsatu.
2014
‎Eta nik interes handia nuen sentimendu hori benetan elkarrekikoa eta hauskaitza izan zedin. Eta, oraindik oso ondo jakin gabe nola, balioa eduki zezakeen sekretu baten gordetzailea izan nendin. Eta orain, Dani bainoago, Mikel nuen buruan.
‎–Hire berri eman zigunak oso ondo zekian zertan henbilen. Izan ere, eta entzun ondo, puntada zorrotzez josi zian ikusitako guztia.
2015
‎Eurek ere ia ohartu gabe bukatu dute lana, eta denok geratu gara oso ondo jakin gabe zer egin, edo noren zain gauden, inoren zain ez gauden arren, zain egotearen plantak egiten, besoak sabel gainetan antxumatuta.
‎Presoen artean borroka armatua bukatzearen aldeko iritzia lehendik zabaldua zegoela uste du, baina hori adierazteko ausardiarik ez zela izan: . Bateragunekoek borroka armatuarekin bukatzea erabaki zutenean oso ondo zekiten presoen artean zer pentsatzen zen eta alde horretatik ez zutela arazorik izango. (?) Pentsa, hilabete batzuk lehenago ETAren zuzendaritzak borroka armatuarekin jarraitzeko hausnarketa bideratu zuen.
‎Umerik tontoenak ere zekizkien gauzak ziren horiek denak. Horregatik, lehenengo aldiz mozkortzea erabaki nuenean oso ondo nekien zertan ari nintzen. Ez naiz guztiz zehatza izan:
‎Ekologistek, lehen sugegorriek bezala, oso izen txarra izan ohi dute zenbait lekutan, eta leku eta lekuko horien artean kontatzen da ekologistak ibili izan direla halako eta beste halako lekuetan sugegorriak botatzen, zertarako oso garbi ez badago ere. Eta lagun baten lagunak oso ondo daki kontu hori, berak ikusi baitzuen?
2016
‎Carringtonek oso ondo daki bidea. Ez dizuet esan:
‎Barkatzeko esan diot, ahaztu egiten zaidala sarritan lana non egiten duen, baina ez da horrenbestez baretu eta gehiagotan ere entzun izan diodan erretolikarekin jarraitu du, guztiak direla berdinak, egozentrikoak, amorragarriak, zalantzatiak, bakarrik bizitzeko hobeak, zoriontsu izateko gaitasunik gabeak, arazorik ez dutenean asmatu egiten baitituzte eta bidenabar ingurukoei eragin ere bai. ...en, behin eta berriz telefonoa aldatu behar izan zuen, lanorduetatik kanpo ere deitu egiten ziotelako, gauerdian ere bai batek baino gehiagok, ezin zutelako lorik hartu edo oso bakarrik sentitzen zirelako edo ez egitekoren bat egitera zihoazelako edo, okerragoa dena, pozik zeudelako edo maiteminduta edo, beste hura bezala, aspaldiko partez gizon sentitzen zelako?, esan du eta, kontatu ez badu ere, oso ondo nekien zertaz ari zen, mila aldiz entzun baitiot laurogei urteko idazlearen pasadizo hura, gau batean erabat aztoraturik deitu baitzion begien aurrean zekusan mirariaren berri emateko, eta emaztearen ahizpak, artean lanean hasi berria izaki, guztiz interesaturik, mesedez kontatzen jarraitzeko eskatu ziolarik, ordu erdi luzea eduki omen zuen telefonoan, bere gorputzeko atal altxatuaren gorabe...
‎Baina haren antsiak guztiz beste era batekoak ziren. Ferraratar on bezala (ferraratarra zen, izan ere, andrea, Santini abizena zuen ezkondu aurretik), berak oso ondo zekien, zioenez, nolakoak ziren hiriko emakumeak, ezkonduak eta ezkongaiak. Haren iritziz, bakarrik dagoen mutil gazte bat, lizentziatua, kanpotarra, sarrera apartekoa duen apartamentua daukana, Ferraran galdua zegoela esan zitekeen:
‎–Orduan? Ikusi nahi baninduzun, oso ondo zenekien non aurkitu: goizez billar gelan, eta arratsaldez zure nebarekin.
‎–Hamaikagarrenez esaten dizut oker zaudela, zioen Micòlek ahapeka?, baina badakit alferrik dela, oso ondo dakit bihar berriro etorriko zarela istorio berarekin. Zer nahi duzu esatea:
‎–You are fishing for compliments, eta oso ondo dakizu zuk hori. Baina ez dizut eman nahi satisfazio hori, ez duzu merezi.
2017
‎Autobusean, entzundako tiro hotsa eta Santiagoren gorpuaren irudia baino ez zetozkidan burura. Nire geltokira iritsi nintzen, bertan nengoela nola ohartu nintzen oso ondo jakin gabe. Autobusetik jaitsi eta auzorainoko etorbide zabala zeharkatu nuen ikusitakoa burutik kendu ezinik.
‎Ikaskide batek galdetu zion, bigarren egunean, ea emakumea haurdun uzteko gau osoan eduki behar zen zakila zerean sartuta. Don Joseri klariona erori zitzaion ia, sustoarekin, eta gu denak algara batean hasi ginen oso ondo jakin gabe zergatik: –Astoa!
‎Gerrako filmetan ikusitakoak errepikatzen genituen, gure amets haiei zer itxura eman oso ondo jakin gabe. Izan ere, komando amerikarretako soldaduak ziren gure eredu, baina bestetik, ETAren mirespena ere hor zegoen.
‎–Zuek oso ondo dakizue debekatua dagoela oreinak botatzea, moztu zion albaitariak berriketaren haria, hitzak ahopean biribilduz, haserre antza, Juliani hitz eginez baina Joanmanuelek ondo entzun zezan, azken batean.
‎Atea zabaltzean, kalean jakin minaz imantaturik atariaren bi aldeetara gerturatutako jendearen aurpegiek plastikozko zorroaren ibilbidea jarraitu zuten, lepoa luzatuz. Periskopio metaketa nigana zuzendu zen ondoren, zer sentitu behar zuten oso ondo jakin gabe. Errukia ala salaketa.
‎Etorkizun handia du sektoreak, baina iruditzen zait oraindik ez garela jabetzen zenbateko etekina atera ahal diegun teknologiei eta sare sozialei. Gazte jendeak gailuak erabiltzen oso ondo daki, baina ez gailu horiei probetxua ateratzen. Gauza bera gertatzen zaie enpresei.
‎Andreak oso ondo zekien nola xaxatu Beire, baina egun hartan ez zuen nahi zuena lortu.
2018
‎Ikusmena ere lausotu zaio. Izterrek zutunik nola mantentzen duten oso ondo jakin gabe, besoen inguruan eta oinen azpian zer duen ez dakiela, paralizatuta lotu da. Segundo gutxi iraun dio.
‎Momentu horretatik aurrera, badira gurasoak sekula gehiago askatu nahi izango ez dutenak esku artean daukaten uhartea. Baina, beste batzuek ez dute oso ondo jakiten zer egin, beraiena denik ere ezin erabat sinetsita.
‎Irati pentsakor geratu zen, kalkuluak egiten baino gehiago iraganeko argazki eguzkitsuak gogora ekarri nahian, berez oso ondo baitzekien noiztik ez zen inora joan bidaian.
‎ulertzeko asmoz. . Nik oso ondo dakit zer pairatu duten alarde parekidearen alde egin duten emakumeek, baina kosta egin zitzaidan ulertzea besteek ere sufritu egin dutela?. Ariketa ezinbestekoa deritzo, ordea.
‎Arrazoi ezezagunen batengatik, goitik beherako hotzikarak astindu eta eremu magnetiko moduko batek kontrako noranzkoan bultzatzen zuela sentitu zuen, zeri ihes egiten zion jakin gabe. Hala, nola oso ondo jakin barik,. Talotegia, zioen kartel baten aurrean agertu zen.
‎Ezpainetan musu eman zion, gero eskutik heldu eta barrura sartu zuen. Beire kanpoan geratu zen, atean, zer egin behar zuen oso ondo jakin gabe. Odile hark ez zuen ikusi ere egin.
‎Espazioan dauden zulo beltz horien antzekoak, gutxika gutxika izana ere irensten duten zuloak. Nongoa zaren oso ondo jakin gabe bizi diren pertsonak. Ia sustrairik gabea.
2020
‎Zuk hainbeste diru zor diozu aparteko orduengatik, hainbeste honengatik eta hainbeste horregatik. Horrela, berriro kontratua egitean oso ondo daki ematen ari zaion informazioa ez dela zuzena. Orduan, bitartekaritzen bidez, epaitegietara iritsi gabe, gauza asko irabazi ditugu sarritan.
2021
‎Idatzi nahi baduzu, irakurri. King ez da idazle perfektua –bere zaletuek diotenez ez da munduko onena liburuak bukatzen–, baina ezin dira 350 milioi liburutik gora saldu norberak ez badaki zer egiten ari den, eta Stephen Kingek, oso ondo jakiteaz gain, oso ondo esplikatzen du.
‎Josu Bergarak soinekoa badaukagula esaten zigun kapitulu honen hasieran, nahiz eta ez oso ondo jakin nora eramateko: edo lanera edo dantzaldira.
‎" Zenbatek zenekiten?" bota nion oso ondo jakin gabe zergatik.
2022
‎–Baina... ezin zaituztet hemen bakarrik utzi... –erantzun zion kroganiarrak zer egin oso ondo jakin gabe. " Azkarra gauza batzuetarako...".
‎Izan... ontsa? –erantzun zion, zertan ari zen oso ondo jakin gabe.
2023
‎Horixe bahitzaileek izan duten keinu gizalegezko bakarra, egarriak ez ditzan hil, behintzat. Ez dirudi Sayen eta biokin zer egin oso ondo dakitenik, eta Iraultzak susmoa du bere presentziak aldrebestu dituela haien planak, zein ere ziren. Zer egiten zuen mukizu hark basoan machiaren urratsen itzal bihurtuta?
‎Zerbait gehiago dago. Eskua sartu eta ukitu dudana nireganatu dut, zer den oso ondo jakin gabe. Azkenean ikusi dudanean, pelikula luze baten amaieran nagoela iruditu zait.
‎Baztertu egin ninduten eta zerotik hasi behar izan nuen, lagun berriak eginez". Irizarrek oso ondo jakin du beti bereizten bizitzan zer den egokia eta zer ez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia