Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2015
‎12 Behar beharrezkoa dena, ene ahizpak, aitor entzulearekin lau lau eta egiaz ibiltzea da, ez diot bekatuak esatean soilik, hori argi baitago, otoitzaren berri ematean baizik; izan ere, hori egin ezean, ez dut ziurtatzen ongi zoaztenik, ezta irakasten dizuena Jainkoa denik ere; oso maite du Jaunak bere ordezkoari Berari bezain argi eta egiaz hitz egitea, honek arimaren pentsamendu guztiak, eta areago egintzak, txikienak badira ere, ezagut ditzala nahi izanez. Eta horrela jokaturik, ez zaitezte ibil asaldaturik ezta ezinegonik ere, Jainkoarena ez bada ere, apaltasuna eta kontzientzia ona baduzue, ez duzuelako kalterik izango; izan ere, Haren Maiestateak badaki txarretik ona ateratzen, eta deabruak galdu nahi zintuzten bidetik, gehiago irabaziko duzue.
‎5 Aitor entzuleren batekin gertatu zitzaidan (nire arima gidatzen dutenak oso maite baititut), egiaz Jainkoaren ordezko gisa hartzen ditudanez gero, uste dut betiere nire gogoa gehien haiengan ezartzen dela eta, nik ziurtasuna nuenez gero, atsegin agertzen nintzaien. Haiek, Jainkoaren beldurreko eta zerbitzari ziren aldetik, beldur ziren ez ote nintzen nolabait beraiekin zaletuko eta maitatzera lotuko, santuki bada ere, eta desatsegin agertzen zitzaizkidan.
‎17 Niri esan zidan eta etxekotasun handiz tratatzen zuen beste pertsona bati (eta ni oso maite ninduelako zen; izan ere, Jaunak nahi izan zuen hala izatea, nigana itzul zedin eta gogoa berotu ziezadan hain premia handitan nengoenean, esan dudanez eta esango dudanez), uste dut berrogei urte zirela esan zidala, gauetik egunera arte ordu eta erdi soilik egiten zuela lo, eta hauxe zela hasieran izan zuen penitentziazko egintzarik latzena, logurari eustea, eta horretarako beti egoten zela... Eta jarrita egiten zuela lo, eta burua horman itsatsia zen zur puska baten gainean ezarririk.
‎urte haietan egin zuen guztiaz gogoratzen hasi zen; eta bere buruaz izuturik, bere galbideaz damu izanik, hura gorrotatzen hasi zen. Andre Mariak asko lagundu izango zion, haren Sortze Garbia oso maite baitzuen eta jai handia egiten baitzuen haren egunean. Azkenik, emakume hura ikusteari guztiz utzi zion, eta ez zen nekatzen Jainkoari eskerrak ematen, argi egin ziolako.
‎Sendatu nintzeneko, neure ahizparen, auzo batean bizi zenaren? etxera eraman ninduten hura ikustera, maite maite baininduen eta, haren borondatez, ez nintzatekeen ni irtengo beraren ondotik; eta haren senarrak ere oso maite ninduen, guztiz atsegin agertzen zen behintzat nirekin, hauxe ere Jaunari zor diot, alde guztietan izan baitut maitasuna beti, eta guztia ordaintzen nion neu naizen bezala.
‎Gizakundeko gure Amaren bezperan iritsi nintzen Toledora, eta Luisa anderearen, Malagongo fundatzailearen, etxera joan nintzen; beste batzuetan ere izana nintzen han. Poz pozik hartu ninduen, oso maite bainau. Ávilako San Josereneko bi lagun zihoazen nirekin, Jainkoaren mirabe handiak.
‎Herriak agertu zuen poza hain handia eta hain orokorra izan zen, non oso berezia izan baitzen, izan ere, pertsona bakar bat ere ez zen izan gaizki iruditu zitzaionik. Gotzainak nahi zuela jakiteak asko lagundu zuen, han oso maite dutelako. Baina jende guztia da nik ezagutu dudanik eta izaerarik onenetakoa eta jatortasunik handienetakoa, eta horrela, egunean baino egunean pozago nago han fundazioa egin dudalako.
‎...baita gero bete beharreko agindu bat emanez ere; eta ez bakarrik hau, aipaturikoak fundatu ondoren, fundatzen zen etxe bakoitzeko, poz handi handia hartzen zuela idazten zidan; eta, egia esan, nik nekeetan nuen bihotz altxagarririk handiena hari ematen nion poza izaten zen, hari poz ematean gure Jaunaren zerbitzuan ari nintzela iruditzen baitzitzaidan, nire nagusia zelako, eta, hortik aparte, nik oso maite dudalako hura.
‎Gotzainari, geroago esan zidanez? zentzugabekeria handia iruditu zitzaion, une hartan aditzera eman ez bazidan ere eta eragozpenik jarri nahi ez bazidan ere, oso maite ninduelako eta nahigaberik eman nahi ez zidalako. Neure adiskideek hainbat gauza esan zizkidaten, baina nik ez nien jaramon handirik egiten; izan ere, haiek duda mudakotzat zutena niri erraza iruditzen zitzaidan eta ezin nuen buruan sartu ez zela ongi burutuko.
‎Orain nagoen hirian pertsona batekin aitortzen hasi nintzen; hark oso maite ninduen arren eta nire arima gobernatzea onartu ondoren ere maite ninduen arren, hona etortzeari uko egiten zion. Ni gau batean otoitz egiten ari nintzela, haren premian nengoela pentsatuz, etor ez zedin Jainkoak zeukala katigu konturatu nintzen, bertako pertsona batekin neure arima tratatzea komeni zitzaidalako.
‎Eta ez zela komeni esatean hain sendo zeudenez gero, eta deabruak fundazioa eragozteko ahalegin handiagoa egiten zuenez gero, beldurtu eta nahasi egin zen eta ez egiteko erabakia hartu; eta hala esan zion bere senarrari, eta, halako pertsonak bazioten ez zela komeni eta beraien asmoa gure Jauna zerbitzatzea izanik, alde batera uztea zela hoberena iruditu zitzaien. Eta horrela, emaztearen iloba bat, ahizpa baten semea, oso maite zuena, senarraren iloba batekin ezkonaraztea hitzartu zuten, eta haiei ematea beren ogasunaren zatirik handiena eta gainerakoan on egitea beren arimengatik; izan ere, iloba oso bertutetsua zen eta mutil gazte gaztea. Iritzi honetan geratu ziren biak deliberaturik eta jadanik oso finkaturik.
‎4 Orain dela urtebete launakako sukarrak izan nituen, eta harrezkero hobeki nago. Valladolideko fundazioan nintzen, hilda uzten ninduten Maria Mendoza anderearen, Cobos idazkariaren emaztea izan zenaren, opariek, oso maite baininduen. Beraz, Jaunak gure onerako hala behar dela uste duenean, osasuna ematen du; bestela, berriz, gaixotasuna.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin eta laguntza eman biezaio sufrimendu hauetatik irabaziaz irteteko. Niri pena eman didate, eta horregatik gure Jaunari gomendatzen diot, baina konturatzen naiz, bestalde, Haren Maiestateak oso maite dituenei egiten dizkien mesedeak direla, itzar gaitezen eta bizitza honetako gauzak ezereztzat izan ditzagun, aldakorrak eta gutxi irauten dutenak baitira, eta saia gaitezen betikoa irabazten.
‎Ez utzi niri idazteari eta berariaz berorren arimaren berri emateari, eta esan biezat nola doakion aita frai Gabrielekin, gure Jaunak berorrengatik ekarri zuela berriz horra uste baitut; nik ere, biziki nahi nuen, eta aita priore karguaz itzul dadila nahiko nuke, ziurrago izan dezaten hor, baina nik uste dut, Jainkoaren laguntzaz, egongo dela orain, eta uste dut era batera nahiz bestera probetxu berdina egingo diela; izan ere, hark beroriei dien bezalako maitasuna izanik, praktikan jartzeko abagunea izango du. Nik eginahalak egingo ditut hortik urrundu ez dezaten, egiaz oso maite baitut, eta bihotzean sentituko nuke aldatuko balute.
‎3 Ikusten badu, esan biezaio ahizpa San Bartolomek goraintzi asko bidaltzen dizkiola eta poz handia hartu zuela haren agurgarritasuna berarekin gogoratu zelako; arren eskatzen diola beraren alde otoitz egiteko Jainkoari, berak, pobre eta ezereza izan arren, halaxe egiten baitu; eta berorren karitateari ere gauza bera eskatzen dio, eta ez utzi egin gabe zor dionagatik, oso maite baitu. Gera bedi Jainkoarekin, eta egin beza Haren Maiestateak oso santua.
‎Elkar ikusi arte ez naiz ausartzen zer asmo dudan esaten. Jakin beza egunetik egunera askeago nagoela, eta pertsona horrek Jainkoa iraindu duela ziur banengo[?]; izan ere, nire beldurrak hortik doaz; kasu honetan erortze eta arrisku handiak ikusi ditudalako, eta arima hori oso maite dudalako (Jainkoak beraren ardura eman didala baitirudi), eta zenbat eta tolesgabeagoa izan, beldur handiagoa ematen dit eta horrela gustuko dut hark alde ziurretik ibili nahi izatea; hala ere, bizi honetan ez dago eta ez da komeni oso ziur egon gaitezen, gerran baikaude eta etsai ugariz inguraturik.
‎Jainkoak nahiko ahal du ez diezaiola gaitzik egin, bera osasun onekoa eta gorpuzkera sendokoa baita. Besarkada bat eman diot atean? oso maite baitut. Maria anderea sartu denean.
‎agertu ziren agnusdeia eta eraztunak, eta ongi daude Ávilan, gutun horietatik jakingo duenez. Nire nebak gozamen handia izan zuela eta barre asko egin zuela berorrenekin dio, eta San Joserenekoei eman zizkiela, beste egunen batean idatziko duela, oso maite baititu. Niri ere ez zait falta maitasun hori.
‎Jainkoa izan bedi beraiekin. Oso atsegin izan zait Paulo oso maite dutela jakitea, eta honek haiek maitatzeak ere poztu nau, baina ez hainbeste. Dena dela, Sevillako horiek maite ditut nik, eta egunetik egunera gehiago, nik beti adiguriz tratatu eta zerbitzatu nahi nukeenaren alde hartzen duten arduragatik.
‎5 Ez dakit lizentziadunari idatzi ahal izango diodan; izan ere, oso maite dudanez gero, entretenigarritzat hartuko nuke idaztea, horretarako astirik balego. Eskumuinak eman nire partez, baita doktore jaunari ere, jakinarazten baitiot sufrimenduz beterik nagoela era askotara; gomenda nazala Jainkoari.
‎Salamancako fraide karmeldar oinutsen fundazioaz ari da; Teresak eta Graciánek oso maite dutena izango da.
‎Nik badakit batzuen eta besteen nekeen berri, eta argi eta garbi dakit ezin jasanezkoak direla kontenplaziozkoei ematen dizkienak; gozotasunen jaki hura emango ez balie, lirateke eraman. Eta argi dago, Jainkoak oso maite dituenak neke bidetik eramaten dituela, eta zenbat eta gartsuago maite dituen, neke bide handiagotik; ez dago, bada, kontenplatiboak gorroto dituela zertan pentsaturik, bere ahoz goresten baititu eta adiskidetzat hartzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia