2015
|
|
norbaiti sugegorri batek hoska egiten dionean guztia pozoitzen eta handitzen denez, halaxe da hemen ere; ez dugu geure burua zaintzen; argi dago onera etortzeko sendaketa ugari behar direla; eta nahikoa mesede egiten digu Jainkoak, hartatik hiltzen ez bagara. Egia da, arimak neke handiak igarotzen dituela hemen; batez ere deabruak sumatzen badu bere izaeran eta ohituretan aukera onak dituela
|
oso
aurrera joateko, infernu oso bilduko du berriro ere kanpora irtenarazteko.
|
|
...amaieran, Jesusen Lagundiko errektorea hemendik joan ondoren, Haren Maiestateak beste bat ekarri zuen hona oso espirituala eta kemen handikoa eta adimen onekoa eta letraz jantzia, ni premia larrian nengoenean; izan ere, nire aitortzak entzuten zituenak nagusia zuen eta haiek beren nagusiaren nahira ez bada, zirkinik ere ez egiteko bertutea dutenez gero, bera, nire espiritua ongi ezagutu arren eta
|
oso
aurrera joan nendila nahi izan arren, ez zen ausartzen erabakia hartzen, horretarako zituen arrazoi askorengatik. Eta nire espiritua ordurako bultzada handiekin zebilen-eta, gogor egiten zitzaidan loturik edukitzea eta, hala ere, ez nintzen irteten agintzen zidanetik.
|
|
Jaunak, bera denagatik, aditzera eman diezagula zein txarra den ziurtasuna, jendearen harian ibiltzean dauden bezalako ageri ageriko arriskuetan, eta nola dagoen egiazko ziurtasuna Jainkoaren bidean
|
oso
aurrera joaten saiatzean. Begiak Berarengan jarrita, ez izan Zuzentasun Eguzki hau sartuko den beldurrik, ezta gal gaitezen gauez ibiltzen utziko digunik ere, lehenik guk Bera uzten ez badugu.
|
|
3 Garai honetan aita Frantzisko etorri zen hona, Gandiako dukea zena eta orain dela urte batzuk, gauza guztiak utzita, Jesusen Lagundian sartu zena. Nire aitor entzulea saiatu zen, eta baita nigana etorri zela esan dudan gizasemea ere, hari hitz egin eta neukan otoitzaren kontu eman niezaion, bazekitelako Jainkoaren mesede eta dohainak hartzean
|
oso
aurrera zihoala hura, Beragatik gauza asko utzi zituenari bezala, Jainkoak bizitza honetan ere ordaintzen baitzion.
|
|
4 Hala ere ongi ulertu behar dugu nolakoa izan behar duen apaltasun honek; izan ere, uste dut deabruak kalte handia egiten duela otoitza duen jendea
|
oso
aurrera joan ez dadin, apaltasuna gaizki ulertaraziz, desira handiak izatea eta santuak imitatu eta martiri izateko gogoa izatea harrokeria dela buruan sarraraziz. Gero esaten digu edo ulertarazten digu santuen gauzak miresteko direla, ez bekatari garenok egiteko.
|
|
Beste behin, toki honetatik urrun nengoela, ikusi nuen hura nola altxatzen zuten gora aingeruek; ikuskari honen bidez haren arima
|
oso
aurrera zihoala konturatu nintzen. Eta horrela izan zen; izan ere, pertsona batek gezur beltza zabaldu zuen haren ohorearen aurka, berak aurrez mesede handiak egin eta izen ona eta arima sendatu zizkion batek; eta poz handiz eraman zuen eta beste egintza batzuk egin zituen Jainkoaren zerbitzurako eta hainbat jazarpen eraman ere bai.
|
|
Argi ikusten dut nik, haiekin harremana izan eta beraien santutasuna ikusi ondoren, haien otoitz eta malkoek irabazi zutela Ordenak haiek onartzea. Eta horrela, askoz ere altxor handiagotzat izan dut Ordenan halako arimak egotea, errenta handiak dituztenak egotea baino, eta uste dut etxea
|
oso
aurrera joango dela.
|
|
8 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, oso barreiatua ibili naiz-eta? hainbeste izanik Jaunak etxe hauetan egiten dituen mesedeak, etxe bakoitzean bat edo bi izango dira Jainkoak meditazio bidetik daramatzanak, gainerako guztiak kontenplazio gorenera iristen baitira; batzuk
|
oso
aurrera doaz, liluramendura iristeraino. Beste batzuei Jaunak beste era bateko mesedeak egiten dizkie, errebelazioak eta ikuskariak ematearekin batera; orain ez dago etxerik, honelako bi edo hiru ez dituenik.
|
|
Fraideentzat konstituzioak egin zituen, guk aita jeneral txit agurgarriak emanak baikenituen; horregatik, ez zituen guretzat egin, haientzat baizik, berak zuen ahalmen apostolikoa eta, esanak ditudan bezala, Jaunak eman dizkion dohain onak erabiliz. Lehenengoz bisitatu zituenean, gauza guztiak jarri zituen hain egoki eta hain ongi eraturik, non Jainkoak laguntzen ziola eta Andre Mariak bere Ordenaren erremediorako hautatu zuela baitzirudien; berari eskatzen diot nik bere Semea mugi dezala hari beti lagun egin eta grazia eman diezaion beraren zerbitzuan
|
oso
aurrera joateko. Amen.
|
|
...ere, hauetan harremana Jainkoarekin soilik denez gero, hildura eta perfekzio gauzetarako askoz ere hobeki litzateke, ahal balitz, haien ardura aita frai Jeronimo Jainkoaren Amarenari, Gracián maisuari, ematea, urte hauetan hark bisitatu dituelako, eta haren espiritu eta zuhurtasuna eta jokatzeko era hain leuna hainbesteko perfekzio eta onestasunaz, Andre Mariak hautatu duela baitirudi moja hauek
|
oso
aurrera joan daitezen, bisita bakoitzean desirak eraberritu egiten zaizkiela eta onura handi handia izaten dutela esaten dutelako.
|
|
kontsolatu nau, hobeki dagoela esaten baitu han. Jainkoak nahi beza
|
oso
aurrera joatea. Ez uste izan, handitu horiek beti hidropesia direnik; hemen askok izaten dituzte, izan dituzte eta orain ongi daude eta beste batzuk horrela daude.
|
|
Jainkoak barka biezaio hainbeste gaitz eragozten duenari; baina nik, egiaz, Jaunaren lana dela uste dut, on handiagorako. Haren Maiestateak nahi beza hauek erremedioa merezi izatea; fraide oinutsei
|
oso
aurrera joaten uzte horretan ez dut inolako eskurik, Jaunak bideratzen baitu guztia on handiagorako. Gure aitak probintzialaren ordezkotzat Karmengo aita priorea, Ebanjelista, jarri zuen, orain kolpe honen zain baita; hala ere nik diotsot berorri, hura burua ez denez gero, ez diotela ezeren berri emango.
|
|
3 Haren Maiestateak nahi beza
|
oso
aurrera joan dadila eta atera dezala berori Gorteko nahaspila artetik, Jainkoa egiaz maite duenari ezerk ere enbarazu egiten ez badio ere.
|
|
Poz handi handia eman dit berorren jauntasunaren osasunak. Gure Jaunak nahi beza
|
oso
aurrera joatea. Ordain biezazkit orain beste hainbestean berorren jauntasunaren alde Haren Maiestateari egin dizkiodan erregu ugariak, egin behar ditudan bide luzeetarako guztia beharrean izango bainaiz.
|
|
Jakin beza ama prioreek eragin handia dutela. Ahizpa San Jeronimo ez zen horretan saiatu hemen, ama prioreak eragotzi eta agiraka egin ziolako, eta horrela isildu egin zen; eta ni hor izan nintzenean ere nabariko zuen ez zela
|
oso
aurrera joaten. Ez dakit gaizki egin genuen gure ondotik irtenarazteaz.
|
|
Grazia egin dit nola goresten duen bere kanpandorrea, eta dioen bezain gailen ageri bada, arrazoi du. Nik itxaro dut Jainkoagan etxe hori
|
oso
aurrera joango dela, gorriak ikusi dituztelako. Berorren agurgarritasunak hain ongi esaten du dena, non, nire iritzia kontuan hartuko balitz, ni hil ondoren fundatzaile hautatuko bailukete, eta bizi naizela ere gogo onez hautatuko nuke, nik baino askoz gehiago dakielako eta hobea delako; hau egia esatea da.
|
|
1 Frantzisko Salcedo jaunaren borondatea guztiz eta guztian okertzen delako; izan ere, nik ongi dakit haren gogo guztia eliza horri indarra ematea zela, eta sekula ez ziezaiola utz
|
oso
aurrera joateari, eta, san Paulo ohoratua izan zedin, bere arimari mezetatik etorriko zitzaion irabazia bazterrean utzi zuen, nahi izanez gero, bazuen esanarazteko ahalmen eta santutasunik eta.
|
|
3 Badakit ez dela nigan falta maitasun eta desirarik, ahal dudan guztian nire ahizpen arimei laguntzeko, Jaunaren zerbitzuan
|
oso
aurrera joan daitezen. Eta maitasun hau, ditudan urte eta monasterio batzuetako eskarmentuarekin batera, baliteke ongi etortzea gauza txikitxoetan jakintsuek baino hobeki asmatzeko, hauek zeregin garrantzitsuetan ari direlako eta gizon sendoak direlako, ez baitiete kasu handirik egiten itxura batean ezer ez diren gauzei; emakumeoi, berriz, hain ahulak izanik, edozerk gaitz egin diezaguke; izan ere, deabruaren zorrozkeriak ugari dira itxitura handian bizi diren mojentzat, hauei kalte egiteko arma berriak behar dituela ohartzen baita.
|
|
Ez dut esaten otoitz hau duten guztiak, nahitaez, munduko gauzetatik askatuak daudenik; kontura daitezela nahi nuke, behintzat, falta zaienaz eta apaldu daitezela eta guztiz askatzen saia daitezela, bestela hemen geldituko baitira. Eta Jainkoak halako aurrerakinak ematen dizkion arima, gauza handitarako nahi duen seinalea da; bere erruz ez bada,
|
oso
aurrera joango da. Baina zeruko erreinua [Jainkoak] haren etxean ezarrita lurrera itzultzen bada, ez bakarrik ez dizkio erakutsiko bere erreinuan dauden sekretuak, baizik eta mesede hau ere gutxitan eta une laburrez egingo dio.
|
|
Barrukoaz, hau da, otoitzaz, ezer esan aurretik, otoitz bidetik ibili nahi dutenentzat beharrekoak diren gauza batzuk esango ditut; hauek hain beharrezkoak dira, non, hauekin, oso kontenplatiboak izan gabe ere,
|
oso
aurrera joan baitaitezke Jaunaren zerbitzuan; eta hauek ez badituzte, ezinezkoa da oso kontenplatiboak izatea, eta badirela uste dutenak, oso oker daude. Jaunak eman diezadala laguntza eta irakats diezadala esan behar dudana, beraren aintzarako izan dadin, amen.
|
|
–Badakit ez dela nigan falta maitasun eta desirarik, ahal dudan guztian nire ahizpen arimei laguntzeko, Jaunaren zerbitzuan
|
oso
aurrera joan daitezen. Eta maitasun hau, ditudan urte eta monasterio batzuetako eskarmentuarekin batera, baliteke ongi etortzea gauza txikitxoetan jakintsuek baino hobeki asmatzeko, hauek zeregin garrantzitsuetan ari direlako eta gizon sendoak direlako, ez baitiete kasu handirik egiten itxura batean ezer ez diren gauzei?.
|