Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 130

2000
‎Bai gaiz bai estiloz, Euskal Herrian egin izan den ipuingintzatik urrundua," bihotzaren pozaldi bakanen eta larrialdi ugariren gaineko hamaika ipuin" dira egilearen hitzetan, jende arruntaren maitasun nahi, sexu irrika eta bakardade behartuari buruzko maisu lan gazi gozoa. Idazketa lau eta minimalista batean, doinu mantsoan, erretratu soziologikoa egiten duten albo istorioz inguraturik, oso atzean uzten du Non dago Stalin, dibertigarri haren marka." (Jakin 79)
‎Hughes Network Systems enpresa estatubatuarrak sortutako DirecPC k 6 Mbps ko transferentzia abiadura ahalbidetzen digu. Horrek oso atzean utziko ditu gaur egun ditugun abiadura arruntak (28,8 kbps telefonia konmutatuan eta 64 kbps telefonia digitalean).
‎Errepidea eta autoa oso atzean utzi nituen, eta suposatu nuen udaberrian hura guztia urez beteta egongo zela, baita ni nengoen tokia ere. Herri hartara heltzeko berrehun bat metro geratzen zitzaizkidan, baina ordurako argi ikus nitzakeen etxe guztietako horma eta leihoak; eta askoz ere urrunago, abuztuko beroak eta ortuen egarriak hurrupatuta, urtegiko lau tantak.
2001
‎Eta mendebaleko gizakion erroak hortxe ikusten ditugulako. Ez dugu oso atzera egin behar nolakoak ginen ikusteko... eta oraindik ere, ondo begiratuz gero, ez dakit gehiegi aldatu garen, gure benetako izaera gehiegi aldatu den ere.
2002
‎2 Hori horrela bada ere, noizean behin sortzen dira gurean errealismoaren auzia oraindik gaindituta ez daukagula iradokitzen duten eztabaida eta hausnarketak. Denboran oso atzera joan gabe, hortxe daukagu Juan Garziak argitara eman zuen artikulu interesgarria (ik. " Errealismoa euskaraz", Egunkaria,, 5), zeinetan" osorik edo zati batean euskarazkoak ez diren munduak euskaraz emateko orduan ditugun zailtasun era askotakoak" aipatzen ziren.
‎Coloradoko Robin, s directory delakoak mundu osoan eskaintzen direnbake ikasketak azaltzen ditu bere web orrian7 Horren arabera, gaur egun munduosoan eskaintzen diren programa guztietatik (166) %70, 5 AEBetan ematen dira (117). Bigarren postuan, baina oso atzetik, Europa dago (26 programa,% 15,6), etajarraian Kanada (11 edo %6, 6). Gainerako guztiak askoz ere atzerago:
‎Atzetik ditu afektuak, familia, lagunak eta maitasuna.' Alderdi horien atzean beste batzuk daude, hala nola lana, aisia, ikasketak, dirua eta sexua. Azken puntu horrek —adierazi zuen Azpirozek— “garrantzi handia” du gazteentzat, baina lehen aipatutakoen oso atzetik. Gazteentzako enplegu egonkor gutxiko lan merkatu batekin, gazteek beltza ikusten dute beren lan etorkizuna.
‎Denda atzetik zakur emea atera zen eta ondotik bost txakurkume. Txakurtxo bat herrenka zetorren eta oso atzean gelditu zen.
2003
‎ERCk normalean autonomikoetan lortzen ditu bere emaitzarik onenak, beraz oraingoan gure helmuga milioi erdi bototan jarri dugu. Gaur egun PPk duen eserleku kopuru berdina dugu, 12, eta oraingoan gure helburua haiek oso atzean uztea da. Esquerraren diputatu kopurua 2 zenbakiarekin hastea nahi dugu, hortik aurrera datozenak ongi etorriak.
2004
‎Agerian dagoenez, ez dugu oso atzera ere jo behar eskola espainolaren eta frantsesaren arantza sentitzeko. Arantza horrek eragindako mina atzo arteko belaunaldiak jasan du bere bihotz gorputzetan.
‎Aspaldikoak dira portutik porturako bidaiak, atzean geratu ziren, beste porturen batean, oso atzean, eta nesken zaporea gogoratu nahi duenean ez zaio besterik etortzen brasildar baten ilea baino, eta horretarako, ilearen eta neskaren usaina gogoratzeko, eguzkitan zintzilikatutako izaren artean pasatu behar da derrigor, ile haiek asko zutelako usain garbitik, baina beste asko urduritik ere, urduritasunak ere baduelako usaina, usain sarkor eta goxoa, beso artean duzun pertsona ez askatzera... Urduritasunaren usaina, hala ere, ezin da jakin neska horrena den ala zeurea.
‎Telebista lokalak komunikazio lokalaren eginkizuna betetzen duenez, eragiten duen esparruaren ezaugarriekin bat etorri behar du. Oro har, ez dut uste komunikabide pribatuak euskalduntze prozesuan aurretik joan daitezkeenik —eskualde batzuetan ezik—; eta, beraz, oso atzera joan daitezen edo prozesuari kalte egin diezaioten saihestu behar da. Hizkuntz kuoten politika baterantz jo genuke, telebista lokalaren ekinbidearen lurralde esparruaren batez besteko soziolinguistiko bakoitzari kuota jakin bat egokituz; politika horrek aplikazioprogresiboa izan luke —hamar urteko epean—; kostuak edo merkatuaren balizko murriztapenak estaltzeko diru laguntzaren batzuk ezarri lirateke...
‎Horma erori batzuk, laharra franko, hondarrak, dena erresuminak eta gorrotoak errerik. Oraina hobe zegoela erabakitzeko agindu zion bere buruari, iraganaren orubea atzean, oso atzean utzi nahian. Bazter hil duk.
2006
‎Dena den, hemengo neska ausartek oso atzean jartzen dute buru erdia apenas estaliz, eta bistan dagoen ilea, kolore biziko metxaz ageri da maiz.
‎Afera da gizarte zibila eragile politikoen oso aurretik joan dela, urtetan, bakegintzari eta normalizazioari doakionez. Kontua da orain, fase erabakigarrira heldu garelarik, gizarte zibila nekatuta dagoela atzetik, oso atzetik ibili diren politikariekin.
2007
‎Ondorioz, beste hiru erakundeetako partaidetzak gainerakoherrialdeetakoa baino xumeagoak dira, oro har. EAEko unibertsitateek gastu osoanduten partaidetza(% 17,8) Europakoekin erkatuz oso atzetik geratzen da. Italiada horren erakusle behinena, eta AEBko zein Japoniako unibertsitateak diraEAEkoen pareko pisu erlatiboa erakusten dutenak.
‎ere631; Humboldt-ek goraipatzen dizkion grazia guztiak gorabehera, «izpirituaren hiz kuntza eta tresna gisa», sanskritiko eta semitikoen aldean oso atzean gelditzen da632 Hainbat hizkuntzen hainbat aje ailegatzen du Humboldt-ek (hizkuntzaren forma idealarekin konparazioan). Esate baterako euskarari, konjugazioan aditzaren konplexutasun gehiegizko edo nahasitxoa633, deklinazioan beti ez garbi bereiztea hotsean akusatibo eta nominatiboa634, gaizkitzen dio.
2008
‎Gustatuko litzaidake denak baldintza berdinetan korritzea. Diru gehien duten taldeek mediku onak ekarri dituzte eta izugarrizko hobekuntzak izan dituzte, gainontzekoak oso atzean gelditu dira. tourreko etapak duela 100 urte egin ziren eta garai hartan ez dakit nola moldatzen ziren etapa hauek egiteko, baina hiru astetan hor egoteko... Zergatik zigortzen ari dira txirrindularitza eta ez beste kirol edo kirolari batzuk. Ez direlako batzen ez taldeak, ez txirrindulariak, ez federazioak eta denak beraien artean borrokan dabiltza. Horregatik, uste dut txirrindularitza ahula dela.
‎bitartean Soraluzeko biztanleria% 6,6 eta Elgoibarkoa% 9,6 hazi baziren, Eibarkoa% 54 hazi zen epe berean. Soilik tartean, Eibarko populazioa 2.580 biztanletik 3.792ra igo zen(% 46,9), Elgoibarkoa gaindituz (3.180 biztanle) eta Soraluze oso atzean utziz (2.178 biztanle). Etorkinik gehienak armagin bihurtu ziren, hiriguneko biztanle.
‎Beraz, Ferrarik lehen bi postuak bereganatu behar ditu falta diren lasterketetan. Kovalainen, berriz, ez dago Hamilton laguntzeko moduan, oso atzean ibiltzen baita. Raikkonenek, ordea, ongi bete dezake Massaren bizkartzain lana.
‎Aurreko urtetik hona dozena erdi bat puntu galdu badu ere, 2000ko erreferentzia oso atzean utzita dauka liburu mota honek: 117 puntu goitik dago 2006an.
‎Beren garrantziagatik, Europako Batasunetik kanpoko kolektibo horiek Kolonbia, Ekuador eta Marokokoak ziren batez ere. Zenbaki absolututan, gehienak Nafarroa Garaian bizi dira (45.000 inguru), ondoren Bizkaian (32.000), Gipuzkoa eta Araban (16.000 eta 13.000 hurrenez hurren), ondoren Lapurdin eta oso atzetik Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Herrialde bakoitzaren biztanleria osoari dagokionez, Nafarroa Garaia legoke berriro lehen lekuan, bertan hamahiru biztanletik bat (%7, 5) Europako Batasunetik kanpotik etorritako atzerritarra baita.
‎Herrialde bakoitzaren biztanleria osoari dagokionez, Nafarroa Garaia legoke berriro lehen lekuan, bertan hamahiru biztanletik bat (%7, 5) Europako Batasunetik kanpotik etorritako atzerritarra baita. Ondoren datoz Araba (%4, 3), Bizkaia (%3), Gipuzkoa (%2, 3), gero Lapurdi eta azkenik oso atzetik Nafarroa Beherea eta Zuberoa30.
2009
‎Beste guztiak, A Coruña ezik, oso atzean geratzen dira.
‎Erasoa jo zuen orduan eta metro batzuetako aldea hartu ere. Hala ere, haizea etsai ezin izan zuen Martin oso atzean utzi eta Columbiakoa irundarraren parera heldu zen berriz ere. Biak elkarrekin Garatek lehentxeago egindako gauza bera egin zuen.
‎Teleskopio Milimetriko Handia 0,85 mm eta 4 mm-ko uhin luzeren artean lan egiteko ari dira prestatzen. Haren tresneriari eta 50 metroko diametroko platerari esker, oso atzean lagako ditu gainerako teleskopio milimetrikoak bereizmenari eta azkartasunari dagokienez.
‎Logelako estufa piztuta, manten pean kuzkurtuta geratu ziren arratsalde pasa, bizkarra bularraren kontra. Goiok ahaztua zuen kameraren afera, edo behintzat bere pentsamenduen zerrendan oso atzean utzia zuen. Garaziren belarrira mintzatzen zen, xamurki:
‎Esatebaterako, MariXoripuinean (EukalMariErrauskinizandaitekeenhorretan) kristauta sunareneraginanabariada, zerenAmaBirjinaagertzenbaitamaitagarribaten ordez; bestalde, palazioarenordez, baserrihandibatagertzenda, zerbitzarieta guzti, etaprintzearenordezmaiorazkoa. ...aereosogure artekoak dira; osogertuko osagaiakikustenditugu, halageografiaaldetiknola historia aldetik.Bainaistorioaren hezurdurasinbolikoa osozaharra da: Ama Birjinakmaitagarribatengisajokatzen du, etaerlijioarimagiagailentzenzaio;, zerdabeharrezkoagoa aitaalagatza??, ipuinaren intrigaabiarazten duen esaldiakereososinbolozaharraduoinarri, etagatzatruke dirutzaterabiltzen zeneko garaira garamatza, oso atzera. Eta antzarak zaintzea, eraztuna ogi barruan gordetzea, etaabaretaabar, nekazari kulturak sortuzirengaraira garamatzate, Sumeriara, Indiara, Egiptora, TestamenduZaharrrera?
‎Beste tokietanbezala, ekimen horiek gizarte mugimenduetatik etorri dira gehienbat, eta horrenadibide ona dugu gaur egun Lau Haizetara Gogoan koordinakundean integraturikdauden taldeek egindako lana. Instituzioak, bestalde, oso atzetik joan dira, etaoraindik ere zaila da ahaztea Langile Soldaduen Diziplina Batailoietan ibili zirenekurte batzuetan jaso zuten erantzuna: gatibu ibili beharrean, soldaduskan egon zirela urte horietan, eta horren ondorioz kalte ordainak jasotzeko inongo eskubiderikez zutela (Urquijo, 2005).
‎Bartzelonako webguneak bakarrik du baliabideen optimizazio onargarria. Ondoren, Madril dator, eta huts egin du multimedian.’ Gainerakoa, Coruñakoa izan ezik, oso atzetik doa. Horrela, udal web gehienek administrazio elektronikoari eskainitako atal bat edo gehiago dute, baina guztiek ez dute lehentasunez erakusten.
‎Zazpi partida galdu ditugu gol bateko aldeaz, eta bakarra irabazi bateko tartearekin. Hori aintzat hartuta, gorago egotea merezi genuen, baina oso atzean ibili garenez, zama handia izan da. Egoera hobean egon izan bagina, estu antzean galdu ditugun partida horietan puntu gehiago bilduko genituzkeen.
‎Eta honek atzera eraman gaitu, oso atzera. PSOE 1903az geroztik ari baita politikagintzan Hego Euskal Herrian, PNV bezalatsu.
‎Brasildarra da azken hiru urteetan Turkian nagusitu dena, eta badauka zirkuitu horretan gailentzeko behar den plus hori. Baina oso atzetik hasiko da gaur, eta podiuma bera ere zail du.
‎dagoela salatu du. Bigarren atera zen emaitzetan, baina Ahmadinejaden oso atzetik. Orain jarduneko presidenteak eta Ali Khamenei aiatolak estutu egiten dutela dio, eta bere jarraitzaileekin kontaktua mugatu egin diotela.
‎Podiumerako Rosberg eta Hamilton ere kontuan hartu behar dira, sendo aritu baitira asteburu osoan. Raikkonen ere maisu da Hungarian, baina oso atzean aterako da, zazpigarren. Aipatzekoa kronometraia sistemak izan zuen hutsa, azken saioa bukatzean gidariek ez baitzekiten zein postuan ziren; bere denbora soilik zekiten, eta besteei galdezka aritu ziren, denborak alderatzeko.
‎Haren ondoren Hamilton dator, 18 punturekin, Belgikan punturik lortu ez bazuen ere. Ohiko izenak duela bi urte eta iaz, baina aurten oso atzean ari ziren. Orain, faboritoak larri dabiltzala, bi gidariok agertu dira berriro.
‎Lehen kolpea jo zuen igandean. Ez zen izan aurkari guztiak oso atzean uzteko modukoa, baina ia denak aukera gutxirekin laga ditu. Castro dauka gertuen, bost segundora, eta San Pedro hamarrera.
‎Iaz Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian nobela izan zuen salgai Pamiela etxeak. Orduan lortutako salmenta kopurura hurbiltzerik ez du espero Pello Eltzaburu argitaletxeko arduradunak, baina oso atzean geratzerik ere ez du espero: Krisi garaian liburua opari gisa erosten duenik bada, ez delako oso garestia eta prestigioa baduelako.
‎Euskara, katalana eta galegoa arrotzak dira guztiz Kongresuan, neurri handi batean arrotzak dira Justizian; arrotzak, halaber, Espainiako hedabide publikoetan. Arrotzak dira esparru askotan, bistan da; eta bistan da Estatuko herri aginteen kezken hurrenkeran oso atzean kokatzen dela hizkuntzen auzia.
‎Ekoizle hauek badute, bestalde, beste ezaugarri pare bat: berrargitalpenetan bere bertoko parekoen oso atzetik dabiltzala da bata; eta bestea, itzulpenaren pisua gainerakoetan baino askoz ere handiago dela. Itzulpen hori, gainera, maiz xamar gorde edo mozorrotu egiten denez, jatorrizko hizkuntza ezkutatuz, egiaz eta benetan aitortzen dena baino garaiagoa da, izan.
2010
‎Edo Darwinen baitan, zehatzagoa izanda. Gizateriaren eboluzioa kate luze baten moduan irudikatzen badugu, euskara oso atzean geratzen da. Geroztik sortu dira hizkuntza berriak, zehatzak, modernoak eta garatuak, eta hizkuntza horiek agintzen dute Europa aldean behintzat.
‎Italiarrak etapa garaipena lortu du Monte Zoncolanen erakustaldia emanda eta aurkariak oso atzean utzi ditu. David Arroyok maglia arrosari eutsi dio, denbora galdu badu ere.
‎Azken herrialde hori, nahiz eta jasotako euskal erbesteratuen multzo txikienetakoa izan, garrantzi handienetakoa dugu.Izan ere, Venezuelatik sostengatu zituztelako euskal erbesteratuen ekimen ugari.Bertakoez gain, Argentinan edo Mexikon egindako aldizkariak esate baterako, baita Eusko Jaurlaritzaren aldeko laguntza ekonomiko itzela ere. Venezuelak ezzuen aldez aurretik euskal migrarien kolektibo esanguratsurik eta Argentinara edoMexikora joandako espedizioekin konparatuta oso atzean gelditu zen. EuskoJaurlaritzaren ordezkaria izan zen Fernando Carranzaren arabera, 300 inguru izanziren Caracasen, Cumanan eta Valencian gehienbat kokatu ziren errefuxiatuak.Baina, beraiek osatu zuten erbesteratuen multzo horrek bi ezaugarri oso argi izanzituen aipatutako laguntza ekonomikoak gauzatzeko.
‎1940ko hamarraldiko lehen urteetan, igaro berria zuten gerrako izugarrikeriek, Espainiatik bertatik iristen ziren kartzeletako egoera larrien berriek, erailketenek... eta Europatik heltzen ari ziren II. Mundu Gerraren oihartzunek oso atzean utzizituzten alderdi horiek izan zitzaketen desberdintasunak. Azken finean, burutuzituzten ekimenak zein aldarrikapenak eta plazaratu zituzten estrategiak antzuaksuertatu ziren diktadura frankistaren bizkortzearen aurrean.
‎Alde horretatik, prozedura bat argitaratzeko ohiko batez besteko epea hiru ordutik gorakoa da, eta plataforma elektroniko batekin batez beste 10 minutukoa izaten da. Espainiako administrazioak Europaren ilaran daude kontratazio publikoko plataforma horien erabileran, Portugal bezalako herrialdeen oso atzetik; izan ere, herrialde horietan, legez, erakundeak behartuta daude sistema horiek beren prozeduretan erabiltzera. Espainiak oraindik ez ditu aldatu 2004/ 17/ EE eta 2004/ 18/ EE Europako zuzentarauak, estatu kideei administrazio elektronikoa garatzeko eskatzen dietenak.
‎Azkena iritsitakoa nintzenez, neure espezialitatea Euskal Filologiakoa izan arren, ordu apur batzuk besterik ez nuen ematen Euskara ikasgaian; lanaldia osatzeko, berezien errefortzu gisa aritu behar nuen: hau da, besteak baino motzagoak ziren ikasleei lagundu ordu batzuetan, beren gelako martxan oso atzera gera ez zitezen.
‎Aipatutako faktoreak kausaltasun maila hierarkiko ezberdinetan aritzen dira, kausaltasun katean kokagune desberdinak dituztelako. Osasun ondorio batera daraman gertaeren kateak hurbileko eta urruneko kausak ditu; hurbileko faktoreek zuzenean eragiten dituzte eritasuna ala osasun irabaziak; urrunekoek, aldiz, kate kausal horretan oso atzean egoteaz gain, hainbat bitarteko faktoreez dihardute6 Gainera, determinante kontestualak ere badira. Makro mailakoak balira bezala har ditzakegu, osasunaren hurbileko eta urruneko determinanteak mugatzen dituztelako, faktoreok jardun duten eta garatzen diren testuingurua osatzen laguntzen dutelako.
‎Entzun huen atzo Sebastianek esan zidana."" Ondo", erantzun zidan. Isabel oso atzera zetorren, berrehun bat metrora. " Zer pentsatzen duk Bikandiri eta bere lagunei buruz?", galdetu nion.
‎Antzekotasun posibleak ikertuko zituen. Baina, bai euskara eta bai amazigera ezaguturik, bazekien bien arteko erlaziorik izatekotan oso atzera bota zela, antzinatera, eta hala azaldu zuen:
2011
‎Saihestu egin behar dira oso atzean edo oso aurrean dauden jarlekuak, horietan sumatzen baitira gehien hegazkinak egiten dituen maniobrak.
‎guztia lausotzea joera duen oroitzapena gezurti hutsa izaten da haurtzaroko bizipenez ari delarik. Behin hura dena oso atzean utzirik, oroimen tranpatia gela iluna ziren algara haiek ere ahazteraino heltzen da.
‎Eta bien artean batasun bat osatzen dutela esango nuke. " Orreaga" n oso atzera jotzen du Laboak, emankizunik eroena erdiesteko. Irabazleen larruan jartzen dela dirudi, odolaren mozkorraldian, denok barru barruan dugun gudari basa horretan.
2012
‎Asko balio duen norgehiagoka bat da. Valentziak irabaziz gero, hirugarren postua sendotzeaz gain, Athletic oso atzean utziko luke; berdinketak ere bisitariari egingo lioke mesede. Bi taldeen artean zazpi punturen aldea dago; baina Athleticek irabaziz gero, laugarren postura gerturatzeko aukera izateaz gain, duela gutxira arte Valentziak ziur ikusten zuen hirugarren postua ere jokoan jarriko luke.
‎Galde diezaiotela Rigoberto Uran (Sky) kolonbiarrari, sailkapen nagusian laugarrena zenari. Helmugarako hamar kilometro falta zirenean, eroriko batek tropela hautsi zuen, eta oso atzean geratu zen. Bere taldea tropelean tiraka zebilela, ederki sufritu zuen Uranek, eta 1.09 galdu zuen helmugan.
‎Kimi Raikkonenek Spa ko espezialista goitizena jaso zuen lehenago, baina aurten ez du horretan sakondu. Vettelek oso atzetik etorrita aurrea hartu zion, txapela kentzeko moduko lasterketa eginda. Ahalegin horrek bigarren postura eraman du munduko txapelketan, Alonsoren aurkari nagusi bilakatuz.
‎Orduan beltzek bide egokia aurkitu zuten guztiontzat: gauzak hondartzan utzi zituzten, gero handik urrundu, eta oso atzean geratu ziren, guk gauzak ontzira eraman arte, eta orduan berriz hurbildu ziren.
‎Baina ez zen dena horretan geratu. Nire ondasun guztiak ingelesak izaki, hala nola, ehunak, zapiak, mahaiko oihalak eta herrialde hartan oro har balio handikoak eta gustagarriak ziren gauzak, etekin oso ona lortzeko moduan saldu nituen, eta esan dezaket lehenengo ontzi zamaketan nuena baino lau aldiz gehiago nuela, eta nire auzo gizajoa oso atzean utzi nuela, soroen aurrerapenean alegia; izan ere, egin nuen lehenengo gauza esklabo beltz bat erostea izan baitzen, eta baita zerbitzari europar bat ere; hau da, kapitainak Lisboatik ekarri zidanaz gainera, beste bat.
‎Muga hori etxeetan eskura dagoen errenta ertainaren% 50 da. Hala, UNICEFen Ikerketa Bulegoa “bere gizarteetan ohikoa denaren oso atzetik geratzen ari diren haurren ehunekoa kalkulatzen saiatzen da”, azaldu du agentziak. Errumanian, Bulgarian eta Portugalen daude haurren gabezia tasa handienak Eskandinaviako herrialdeek eta Herbehereek dituzte haurren pobrezia erlatiboaren tasarik txikienak, %7 inguru.
‎2012ko abenduaren 21ean, hain zuzen ere. Eta hori jakiteko oso atzera jo dute, maien zibilizazioraino. Maiek gauzatu zuten egutegian 5.125 urteko ziklo bat osatu zuten, eta hain juxtu ere datorren urteko egun horretan ixten omen da betiko ziklo hori.
2013
‎Athleticen erraztasunen eragileak bi izan ziren: Deportivok oso atzean defendatu izana, batetik, eta Pizzi ezker hegalekoaren nagitasuna atzekoei laguntzera etortzeko, bestetik. Horra autobidea zabalik, bide saririk gabe.
‎Castron (Espainia), liga honetan lortzen duen zortzigarren bandera bereganatu zuen. Erdiak irabazi ditu.Hori gutxi ez, eta gainera, bere atzetik dituen Urdaibai eta Orio oso atzean geratu zitzaizkion: Orio, bosgarren, eta Urdaibai, seigarren.
‎Beste gauza bat da, emakumeek (edo gutxienez hainbat emakumek) praktikan beteko zuten rola. Horrela ez da denboran oso atzera joan lehenengo tentsioak antzemateko, hau da teoriatik praktikara jauzi egiterakoan sortukoak zein diren ikusteko. EABren sorrerak (1922) aurrerapauso bat suposatu zuen euskal emakumeen parte hartze sozialean.
‎Gehienetan ingelesa izaten da bigarren hizkuntza hori, ekoizpen jatorriaren lekuko. Hemen ere, oso atzean geratzen da ETB1.16
‎Trikitixa oso geuretzat dute ingurune batzuetan, euskaltasunaren ikur bat bailitzan. Ez da oso atzera joan behar tresna hau ekarri zuten unea topatzeko. Norteko trena egitera etorritako italiarrek sartu zutela diote batzuek, aurreraxeago kokatuko dute bestetzuk.
‎Goiztiri distiratsua egiten du eta alai eta tartar ekin diote bideari. Laster oso atzean utzi dituzte idien pauso aspergarrian datozenak ibili eta gelditu, gelditu eta ibili.
2014
‎Cata (CNA taldeko adarra) eta Aljeriako Cevital. Behin betiko eskaintzan, hala ere, Cevital oso atzean gelditu zen, eta epaileak kataluniarren aldeko hautua egin zuen azkenean. 14 milioi euro eta 200 enplegu ingururen baino gehiagoren aldea zegoen, hain justu.
‎M. Ajuria: Lege horrek espero ez genuen puntura garamatza, oso atzera. Bai, abortuaren borrokak mugimendu feminista eta gizartearen zati handi bat asko batu du, baina horren atzean beste gauza askoren kontra ari den borroka feminista dago.
‎PPk irabazi du, baina EH Bildu atzetik gertu doakio. PSOEk PSNk kolpe latza hartu du, EAJk emaitza kaxkarrak lortu ditu, Izquierda Ezkerra eta Podemosen oso atzetik.
‎Ez genuen ohiko bilduma lana egin nahi. Ez gara sekula oso atzera begira jarrizaleak izan. Eman dugun urrats bakoitza baloratzen dugu, baina aurrera begira beti.
‎Testu-liburuetan baino ageri ez diren gertaerak erabili behar izan ditut, nola edo hala, hiru auzien nondik norakoa azaltzeko. Hiru kasuetan, bada, oso atzera egin behar izan dut orain pil pilean ditugun gaien korapiloak askatzen laguntzeko. Hiruretan harritzar bera jarri zaigu begien aurrean:
2015
‎Gini indizeak ere joera aldaketa erakusten du EAEn, izan ere, 2012 urtean beheko marka izan ondoren (0,253), artean beheranzko joera izan arren, ondoren igotzen hasten da 2014ko 0,271raino. Espainiako Estatuko zenbakitik oso atzean egon arren, arduratzekoa da aspaldiko partez joera aldaketa egotea.
‎«Gorabehera handiekin gabiltza. Zarautzen bertan, lehen egunean oso atzean sartu ginen, eta igandean, aldiz, aurrenak izan ginen. Ea nola moldatzen garen hemen».Orioren kasuan, isiltasuna dute lagunik handiena.
‎Goñik, ordea, Lopez Merino oso atzean utzi zuen. " Zalantzak genituen.
2016
‎Gipuzkoa dator ondoren (%36, 7) eta, nabarmen atzerago, LB zein Bizkaia gero (%17, 8 eta %13, 2 hurrenez hurren). BAM, Araba eta Nafarroako erdal zein bietariko eremuak oso atzean gelditzen dira: erdal esparru dira horiek aspaldidanik135, eta gertakari ezagun horren oihartzun dira, besteak beste, bertako emaitza ahul horiek.
‎Pastor bozeramailea, aldiz, zakar eta mozorrorik gabe; Ibarretxe astinduz, PNVa irainduz, eta euskal abertzaletasuna bera goitik eta behetik gaitzetsiz. Eta honek atzera eraman gaitu, oso atzera. PSOE 1903az geroztik ari baita politikagintzan(...)
‎Auzi hau gorabehera, enoklofobikoak izugarri sufritzen du bere gaitza dela-eta gure herrian, alegia Euskal Herrian, erran nahi baita beste edozein herrialdetan baino hagitz gehiago, ezin esku hartu izaten baitu ia astero deitzen diren nazio manifestaldi askotarikoetan, zoritxarraren zoritxarrez. Hala ere, jendetzaren atzetik( oso atzetik) joanez parte hartu izan du bizpahiru aldiz, pankartatxo iraultzaile eta guzti, baina jaso dituen begiratu eta irritxoek etxean hobeto legokeela adierazten diotela ulertu nahi izan du, eta ez du atzera saiakera berririk egin, minez erdiraturik.
‎Entzun ondo? denboran oso atzera egin behar dugu?
‎(OFFean urrutian, oso atzean entzuten da)
‎Iragan industriala (hurbilekoa) izan duen hiri bateko auzo bat, orain turismora eta zerbitzuetara erabat zuzendua. Nire auzoa, oso atzera joan gabe, landa herrixka bat zen, txakolin, baserri, ontziola eta lantegiz betea. Bazuen plaza bat, eta plaza ondoan udaletxea, frontoia, eliza eta nola ez, kioskoa.
‎Azterketa ideologikoa berriz, bat dator aurrekoak marrazten digun maparekin. Izan ere, eredu ezarle ez diren izaki gorenekin topo egin ahal izateko, jainko ez diren izaki gorenekin alegia, oso atzera egin behar da denboran gora. Kristautasuna eta indoeuropar kulturak bi mila eta bostehun urte inguruz dabiltza nagusi gurean, eta zerbait luzaroago Okzitanian, Westfalian edo Apeninoetako bailaratan.
2017
‎Asko ikasi nuen, eta beti gogoan izango dut garai hori. Hala ere, oso atzera joko dut gai honetan, nire lehen lanpostua ere herrian bertan izan nuelako gaztetxo nintzela. Otatza sagardotegikoekin aritu nintzen lanean; hori izan zen nire estreinaldia ostalaritzan.
‎Azken urteotan, gero eta andre gehiago sumatu ditu zenbait kasutan, eta Ertibil Bizkaiko artista gazteen programa jarri du adibidetzat. «Baina ez duzu oso atzera jo behar, 2010era edo, konturatzeko oro har ikasketen eta eskaeren arteko %70 %30 proportzioa ez dela inolaz ere mantentzen; edo buelta ematen du, edo erdi erdi da. Emakume gutxiago aurkezten dira».
‎Gure mahaietan olibak noiz agertu ziren jakiteko, olibondoaren hasierako garaietara jo behar dugu, historian oso oso atzera beraz.
‎Oso urruti daude, ordea, maila altuagoko sarietan halako presentzia lortzetik, hala nola museoetako erakusketa garrantzitsu eta bildumetan modu berean ordezkatuak izatetik. Gure Artea bera hartuta, ez da oso atzera jo behar sarien hiru laurdenak gizonezkoei banatu zaizkien emanaldiak topatzeko. Eta ez urte salbuespeneko batean, urtez urte baizik.
‎bizarra, gizonkotea, belarri txabalak. Josebak pentsatu du zenbat denbora daraman larrurik jo gabe eta oroimenak atzera, oso atzera egin dio, urtebetera edo, istripu aurretikora, Axirekin Iruñean jo zuten larrualdi trixte batera; egia esan behar badu, Axi eta bereak azken boladan... nola esan... gogogabeturik bezala zeuden, bata bestearen gorputzaz gozatzea gogo kontua bainoago lan kontua egiten zitzaien... areago, aldapa gora; istripu ondokoarekin, ordea, ez da saiatu ere egin, ez du beharrik sentitzen eta, gainera, ... Sexua gure animaltasunari dagokiola esan zuen hark gezurra esan zuen, sexurako ere adimena behar izaten baita, gure baitako ez animaliena.
‎13… emozionatu gara, eta herri irteeraraino jarraitu dugu. Apurka apurka atzean geratu gara, oso atzean, eta adarra jo digute Korrika amaierako autotik. 14… hura ere bai, gu ere bai, ni ere bai…15… lehen aldiz lekukoari HELDUta, Korrika barrutik bizitzen… 16… parranda usaina du Korrikak, Gasteizen ere izan gara! … 17… gauez ohetik altxa eta oilo narruarekin batu gara pelotoira… 18… Gidatzen, alboko karriletik ikusi ditut aldapan gora, zein argazki ederra!...
2018
‎Zein zen azkura horren zergatia? Azkura horren zergatia zen liburu hura oso atzean geratzen zitzaidala. Hainbeste, ezen ez nuen neure sentitzen ordurako.
‎Lorategi eder bat, urmael eta guzti. Jatekoa ondo, ingurua ezin ederragoa, bero jasangarria azkenik, kolonbiarra oso atzean geratzen ari zen sentsazioa, txanpainarekin frantsesa hobeto ulertzen nuen ziurtasuna, txukun jokatuz gero halako batean Hôtel Médiévalera eramateko moduko gizonen bat gerturatuko zitzaidan konbentzimendua. Hala ere, bazegoen giro petral samar bat airean, nik hasieran frantses kultura ez oso jaizaleari egotzi niona:
‎Artean historia garbi zeukanez gero, zaindariek maskara utzi zioten hara sar zedin, baina ez zen nahikoa, zirudienez. Barruan, plastikozko ehunka ontzi hustu eta zikinen atzean, oso atzean, burusoil bat ikustea lortu zuen.
‎Baina argi geratu da hori ez zela nahikoa. Ordurako oso atzera egina zegoen euskara («putzu sakon eta ilun bat zen», dio Gabriel Arestik Urkoren kanta ezagunean, ezta?), eta egoerari buelta emateak ardura eta ahalegin handia eskatzen zuen denon aldetik, ez eskolaren eta euskararen profesional berrien aldetik soilik. Ardura eta ahalegin horri uko egin zion gizarteak, eta arduraren eta ahaleginaren lekua aldarriak eta ospakizun giroak hartu zutela esan daiteke, gaizto jarrita.
‎" Banekien margen handirik ez neukala, baina nire buruari erakutsi nahi nion Ametzaga eta Igorreko lasterketak bukatzeko gai nintzela. Ametzagan oso atzean ikusi nintzen, erreakzionatu beharrean, baina eguraldi txarrak, elurrak, hotzak, sufritzen jakiteak, asko lagundu zidan 8 postuan helmugaratzen (Espainiako bosgarrena)". Bukatze hutsa sekulako lorpena izan zen Olatzentzat, eta berriro ziklo kroslari sentitze horrek, ilusioak, sekulako bultzada eman zion. Bi egun geroago Igorren korritu zuen.
‎Baina, Baracoara heldu eta kebonitos paisajes ikusi dituen jendea modernoa da, euskal gizarte arkaikoa oso atzean utzi eta herenegun goizean ahaztu duena. Baldintzak aldatu dira, normaltasun batean gaude eta nahi den hizkuntza hitz egin daiteke.
‎Orriak aurrera pasatu ditu, baina ez du lortu 2006ko otsailaren 22ko sentsazio horien arkeologian oso atzera joaterik. Koadernoko lehen zita 2005eko azaroaren 15ekoa da:
2019
‎Esaldi zentzu bikoak, zeinean bi zentzuetako bat sexuala baita, jakina, izugarri ugaritzen ari dira kirol sailean. Aspaldian erreparatu diot fenomenoari, nazioartean sporno deitu dutenarekin zerikusia izan dezakeena zeharka, eta hona apalki iristen hasi dena?, pilotarien kasuari arreta berezia eskainita, uste baitut pilotariaren figura oso atzean gelditzen ari dela euskal unibertsoa irudikatzeko tenorean.
‎Eta nik gaur egungoak balira bezala entzuten nizkion kontuak hari. Amatxiren burutazioei jarraitzeak, baina, denboraren makinan oso atzera egin eta bere nerabezaroko istorioetan barneratzea zekarren. Hartara jotzen zuen bere gogoak, gero eta sarriago.
‎Josune zen denetan zaharrena, ia berrogei urterekin. Leirek ez zion oso atzetik jarraitzen, baina gainerako arraunlariak dezente gazteagoak ziren.
‎Egunean berrehun mehatxu berri, hau da, zure datuak eskuratzeko prest dauden 6.000 malware programa berri. 2019an, ia gauza bera gertatzen da Android en edo iOSen mugikor bat edukitzearekin; izan ere, nahiz eta lehenengoak buru izaten jarraitzen duten kutsatutako telefono zenbakien rankingean, hozkatutako sagar ezagunaren produktuak ere ez dira oso atzean ibiltzen. «Historikoki, sistema ahulenak dira erabiltzaile gehien erakartzen dituztenak; eta hori horrela da ahalik eta pertsona gehien kutsatzea lortu nahi dutelako», dio Diego Barrientosek, segurtasun informatikoan adituak eta Udemyko irakasleak.
2020
‎Kontua politikoa balitz bakarrik, baina kultura eta bereziki hizkuntza politika eta burujabetza politikoa ezin dira bereizi, eta alderdi espainol unionistekin elkartuz gaztelaniarekin ere erabat ezkontzen eta uztartzen gara, eta gure herriaren euskalduntzea baztertu edota oso atzera botatzen da behintzat lehentasunen zerrendatik.
‎Zentinelok, ordea, burdin hesia altxatu egin dute ezustean eta batez ere ordu onean. ...rakoen arabera zer topatuko dudan hesiaz bestealdean, baina tira, nire atzetik segika zetorren jendentza asaldatuaren beldurrez edo kanpoan zain ote zuten etsai ezezagun bati erasoan zetorrelakoan, zentinelek paso eman eta nik ez dut aiko maikorik egin begiak ia itxita, harresia zeharkatu eta Urraitz inguruko bide, larre eta galsoroetan barrena antxintxiketan noa hiriko lau dorreen itzal edonongoa oso atzean utzi arte.
‎Hori guztia ondo azaltzen du atzokoak. Bigarren partida jarraian zuen etxean, Mallorcaren aurka, eta aukera paregabea zeukan aurkari zuzen zuzen bat oso atzean uzteko, jaisteko postuetan delako atzoko aurkaria eta Eibarrek bost puntu gehiago zituelako jokatu aurretik —partida bat gutxiago jokatuta— Aurreko asteburuan Levanteri ondo irabazi eta gero, atzo kale egin zuen, ordea, eta atzoko emaitzak sufritzeko kondena ipini dio hemendik eta sasoia amaitu arte ziurrenik. Bi puntura etorri zaio gainera Mallorca.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia