Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2002
‎Maîtrea agertzen da, eta, oso adeitsu, bostekoa ematen digu, aitari lehendabizi, gero niri. Sudur ahots pixka batez hitz egiten du.
2005
‎Taxi gidari bakar batek ere ez zuen ezezkorik adierazi ibilbidea egiteko, nahiz eta helmuga jakiterakoan baten baten erreakzio oso adeitsua ez izan.
‎Ia ez nuen hitzik egin neska harekin, nahiz eta pixka bat moldatzen nintzen frantsesez; ez zitzaidan batere gustatzen haren begirada. Dena den, Idoiak ez gintuen ahazten, eta oso adeitsu portatzen zen amarekin, eta nirekin zer esanik ez: batzuetan, ama eta beraren laguna igerileku ertzean lo utzita, gelara eramaten ninduen, bidean belarrira eztikeriak xuxurlatuz.
2006
‎Nik hirutan esan nion ez etortzeko. Orduan, horrelakorik egitea ez zen ez normala, denak ziren eta oso adeitsuak erregearekin.
2007
‎Baldarrena: Iruñekoa (Noain), bertako informazio pertsonala ez zelako oso adeitsu agertu; Donostiakoa, informazio mahaira azaldu arte 40 minutu igaro zirelako.
‎Inpresio ezin hobea egin zion Wundtek hasieratik beretik: oso adeitsua eta xaloa zela zioen Barandiaranek. Berarekin oso ongi jokatu omen zuen eta izugarrizko eragina izan omen zuen berak hartu zuen bidean; izan ere, aholku hau eman zion:
2008
‎Barrura sartu denean, senarra mahaitik jaiki da abegi ona egitera joateko. Gari oso adeitsu azaldu da, besarkatu ere egin du, baina Lidiak zurikeriazko zantzuak ikusi uste izan ditu haren jarreran.
‎Taberna txikia da, eta musika, ona; Indigo Girls en kanta bat jartzen ari ziren sartu nintzen lehenengo aldian. Tabernaria oso adeitsua da, eta berehala enteratu naiz, etsipen miko batez, tabernaren izenak ez duela hainbesteko zer ikusirik eboluzioaren teoriaren aitarekin, jolasaz haratago: jabeak Darwin du izena.
‎Nik legatza nahi nuen, irinetan eta arrautzetan pasatutako legatz frijitua, jan erraza da eta Tomasek hortzeria hondatu zidanetik ahoan erraz mamurtzen diren jakiak gustatzen zaizkit niri, baina Tomasek esan zidan, hemen nola eskatuko duzu ba arraina, kostatik hain urruti?, baina helburua ez baitzen ondo afaltzea, eta are gutxiago Tomasi ezertan eta ezta ezergatik ere kontra egitea, ba nik esan nion baietz, arrazoi zuela eta beste zerbait eskatuko nuela, eta etxekoandrea nota hartzera etorri zenean, nik esan nion, neuk ere txuleta jango dut senarrarekin batera, horixe esan nion irribarre eginez, eta etxekoandreak nota hartu zuen, eta on egin! ...ten hasi zenean goizean goiz ehizan ibili zelako, nik zerbait berria asmatzen nuen ahoa zabaltzen hasten zen aldiko, ogia pasatzeko esaten nion, edo eskua eskuaren gainean jartzen nion, burutik pasatu zitzaidan Apezarengatik galdetzea ere, baina zertarako erbia tentatu?, kontua da egoera neure ildora erakarri nuela denbora osoan, eta, egia esan, uste baino hobeto atera zitzaidan ahalegina, Tomasek oso adeitsu jokatu baitzuen denbora osoan, adeitsu eta apal, hiltegira doan bildots baten antzera, eta esan zidanean beste koñak bat hartu nahi zuela, nik ez nion ezer esan, nola ba?, huraxe izango zuen azkena...
‎Ama medikuarenean zela eta bakarrik nengoela esan nionan nik. Eskua pasatu zidanan buruan, oso adeitsu, eta etxean sartu zunan. Seguru zaude ez dagoela inor?, esaten zidanan behin eta berriro.
2009
‎LUKASek, harrituta, erantzun egiten dio, ez oso adeitsu.
‎Ez dut txarrera hartzen, inoiz ez naiz gaizki sentitu horregatik. Jendea, normalean, oso adeitsua da.
‎Beharbada, haren agenteari eskaini izan banio kontratu eder bat, jo izango zuen jaialdian handik gutxira Isle of Wight Festivalen jo zuen. Edozein modutan, hizketaldiak iraun zuen bi ordu horietan, oso adeitsu izan zen eta agian jaialditik igaroko zela esan zidan. Jaialdia igaro eta aste batzuetara Dylanekin gurutzatu nintzen Woodstockeko Tinker Streeten, sabairik gabeko jeep batean zihoan Bernard Paturelekin.
2010
‎Erantzuna ez zen oso adeitsua izan, betiere gutuna sinatu zuten erlijiosoen hitzetan, eta duela 11 egun beste bat bidali zuten, kasu honetan Icetari berari, laguntza nahi bazuen haien parte hartzea bermatu behar zuela adierazteko.
‎Marfa oso adeitsua izan da bere txaleta utzita.
‎PERUk edariak ekarri eta hirurak esertzen dira. PERU oso adeitsu KARrekin, IKER konturatzeko beste, nahiz eta disimulatzen saiatu.
2011
‎Orduan, LURDES sartzen da hotelean, maleta eskuan duela. Harrera neska falta denez, KOLDO irteten zaio, oso adeitsu:
‎MANEX. (hurbildu eta oso adeitsu) Berehala, mes madames.
2012
‎Errespetua zenidanean erratuta zeunden. Orain ez daukazunean, oso adeitsua zara nirekin?. Ondoren dio berak ez duela mahatma izan nahi, ez duela, arima handi?
‎Izan ere, zeren beldur izan behar nuen orain? Hiru gizon sartu ziren, eta oso adeitsu aurkeztu zituzten beren buruak poliziako ofizial gisa. Auzoko batek garrasi bat entzun omen zuen gauerdi aldean, eta erasoren bat edo izan ote zen pentsatu zen.
‎Zaldi zahar bat zegoen han, goi mailakoa zirudiena; lehenengo atzeko hankak botaz jaitsi zen, min hartua baitzen istripuz aurreko ezkerreko hankan. Gure zaldiarekin bazkaltzera etorri zen, eta honek oso adeitsu hartu zuen. Gelarik onenean jan zuten, eta bigarren jakia oloa esnetan egosia izan zen, zaldi zaharrak epelduta jan zuena, baina gainerakoek hotz.
‎Hartu dion call centerreko teleoperadoreak adeitasun handiz esan dio beste telefono zenbaki batera deitu behar duela arazoa konpontzeko. Han ere, oso adeitsu, beste telefono zenbaki batera deitzeko esan diote, eta zenbaki hartan erantzun dionak esan dio kontratatutako zerbitzua zaharkituta dagoelako dituela arazoak, eta beste kontratu bat eskaini dio; kontratu horrek zerbitzu gehiago eta kalitate handiagokoak emango dizkio, eta, jakina, garestiagoa da. Esan al daiteke egoera hori bezeroaren arretarako zerbitzua dela?
‎Hasieran, bezeroaren arretarako zerbitzua dela ematen du. Izan ere, bezeroak deitu duen telefono zenbakian departamentu hori dela esan diote; arreta azkar eman diote, eta oso adeitsu; eta, gainera, arazoarentzako irtenbidea proposatu diote. Egoera bezeroaren arretako komunikazio jarraibideak aintzat hartuta aztertu behar da:
‎Mastin Napolitarrak 75 zentimetroko altuera eta 70 kiloko pisua har ditzake. Txakur erraldoi baketsua da, orekatua, gozoa eta jabearekin oso adeitsua, eta, horregatik, atsegin du. Oso animalia ausarta da, min fisikoarekiko erresistentzia handia duena.
‎" Koadernatzera bidali dut", aitzakia bera jartzen du beti. Kontua da liburuzainari gehien gustatzen zaion periodikoa, Bild sentsazionalista, eskatzen niola ia beti, eta, horregatik edo, oso adeitsu portatzen zela nirekin. Bilden irakurrita dakit azken hamar urteotan hiru istripu izan direla Zitadelle eta Haselhost arteko tunel luzean.
‎Kasu egin dit oso adeitsu.
‎Emazteak ez zuen ezer jakin. Egunkariren bat irakurri nahi bazuen, senarrak, oso adeitsu, esaten zion medikuak irakurtzea galarazi ziola, begien nekeak modu ankerrean eragiten ziolako gaitzari. Emaztea laster harritu zen lagunen bisitarik jasotzen ez zuelako; senarrak txera handiz lasaitu zuen, esanez medikuek beldur handia ziotela kutsadurari, eta aldi batez hobe izango zuela bisitarik ez izatea etxean.
2013
‎Hizkuntza. Haur dislexikoak ikaskideen batezbestekoaren aldean atzerapenen bat izan dezake hizkeran, eta, gainera, gauzak adierazteko zailtasunak izan ditzake; batzuetan, esaldi gurutzatuekin hitz egin dezake, hitz luzeak gaizki ahoskatu eta estresatuta badago totelka dezake. Memoria. Nahiz eta epe luzera oso adeitsua izan (batez ere esperientziak, lekuak eta aurpegiak gogoratzeko), epe laburreko oroimenak ez du hain ondo erabiltzen, eta zailtasunak ditu aurreko egunean ikasitakoaz eta aldez aurretik bizi izan ez duenaz oroitzeko. Nortasuna. Dislexikoa izateko arriskua duen txikia oso sentibera izaten da maila emozionalean, perfekzionistan, justiziaren zentzu nabarmena du, jakin min handia eta sormena, eta bat bateko aldaketak izan ditzake umorean.
‎Zabarkeria: ez dute araurik eta mugarik, eta ez dira oso adeitsuak haurrekin. Indulentea:
‎exijentzia eta diziplina Obedientzia eta diziplina ezartzen diete haurrei, eta arauak eta aginduak betetzean oinarritzen dute harremana. Ez dira oso adeitsuak, oso kritikoak haien ekintza txarrekin, eta ez dira oso halagatzaileak. Gehiegizko kontrolak jarduera guztiak zuzentzera eta ekimenak izatea galaraztera eramaten ditu.
2014
‎Handik aurrera, Benjamin moldatu zen egunero zerbait apurtzeko, baina halakoak egiten zituen soilik hori zelako harengandik espero zutena, eta oso adeitsua zelako berez.
2015
‎–Bele horiek informazioa lortzeko erabiltzen dituzten bideak ez dira oso adeitsuak. Batez ere neska gazteekin.
2016
‎Gau osoan idazten. Asaltoko guardiak, inoiz bezala oso adeitsu eta gizatiar, ia denbora guztian eurekin bakarrik utzi ninduten. Denbora behar zuten.
‎Etxe agentzia batera jo dut. Emakume ilehori batek hartu nau, oso adeitsu. Behar dudana adierazi diot, ze aurrekontu daukadan.
‎Enpresek leku egokia aurkitu dute bezero potentzialei mezuak bidaltzeko kalitatezko edukien bidez eta erabiltzaileen leialtasuna lantzeko. Gizarte sare ezagunena den arren, eztabaidagarriena ere bada, behin baino gehiagotan ekintza aldebakarrak egin baititu eta ez baitira oso adeitsuak erabiltzaileak osatzen dituztenak. Era berean, eztabaida izan da, erabiltzaileen datuen pribatutasunarekin lotutako eztabaidetan.
‎Oso harrera ona izan dut bai lanean bai ikasle egoitzan, eta jendea orokorrean oso adeitsua da Trentino inguruan. Ez zait asko kostatu ohitzea, martxa apur bat faltan botatzen badut ere.
2018
‎Gizonari esan diot berriro abiatu beharra neukala, eta eskerrak eman dizkiot, bihotzez, bere laguntzagatik. Azkenean, oso adeitsua izan da nirekin, zeren sarrerako atakatik atzeraka ateratzen lagundu baitit, eta, alde egin aurretik, burua makurtu, eta berriro gomendatu dit inguruko urmael hura bisitatzeko, hara nola iritsi atzera esplikatuz.
‎–Tira, nire kideak beste eragozpenik ez badauka, nioenez, dei anonimoa jaso du Ertzaintzak, zeinen arabera, komisariara joan aurretik Txetxu Urruti bere etxetik gertu zebilen, aztoratuta eta presaka bezala. Pertsona anonimo horren hitzetan, arraroa egin zitzaion harekin gurutzatzean Txetxuk begiratu eta agurtu ere ez egitea, gehienetan oso adeitsua izaten delako, eta ikusi ez zuela pentsatu zuen pertsona horrek. Gainerako xehetasunak ez dira garrantzitsuak, baina dei horri esker, lehen aldiz, Txetxu Urruti krimenaren eszenatik gertu kokatzen duen lehen zantzua dugu, eta akusatuak emandako bertsioa ukatzen du.
‎Poliziak, edonola ere, ez du ezer ikertu nahi, haien ustez ikertzeko ezertxo ere ez dagoelako. Whatsappa jaso zuen egun berean gertueneko polizia etxera jo zuen korrika Ebbek eta, berekin egokitu zen ofizial bizardunak oso adeitsu artatu zuen arren, horma bati hitz egiten aritzea bezala izan zen.
‎Suárezekin 1979ko ekainaren 22an lehen bilera izan nuenetik, ondoren beti egoten nintzen Gonzálezekin eta Carrillorekin; Areilzarekin ere bai noizbait. González eta Carrillo oso adeitsuak ziren; Palace hotelera etortzen ziren guregana, eta horrek sutan jartzen zuen Alfonso Guerra: ea zergatik ez nintzen ni haien egoitzara joaten.
‎—Martin ez da inoiz oso adeitsua izan esaten dituen gauzekin.
2019
‎M. Azkue Bilbon bildu zen T. Monzon sailburuarekin eta abenduaren 10ean" gipuzkera osotu" z idatzitako eskaria bidali zion. Euzkadiko buruzagi jeltzaleekiko oso adeitsu agertu arren, Lekeitioko baimenen arduradun komunistarekin zuen harreman txarra salatu zion. Gerra zibilak sortutako baldintza gogorrei zenbait hilabetez itzuri egin eta bere ikerlanetan murgiltzeko nahia nabarmena zen eskarian:
‎Dibortzioa nahi zuen, eta abokatuaren bulegoan idazkaria ezagutu zuen, senarraren aldean guztiz bestelakoa. Argala, hauskorra, makala, baina oso adeitsu eta goxoa. Lagun minak egin ziren; gizonak, haren maitasuna beretu nahian, gutun eztiak idatzi zizkion, eta ezin konta ahala detaile txiki izan harekin.
‎–Ez dakit abegi egin dizuegunoi horrela hitz egitea oso adeitsua den, baina aholku adiskidetsutzat hartuko dut, uste duena itzulingururik gabe esateko ohitura duen leinu bateko kide ausart batek emana. Bidaia ona izan, zuen xedeetan zorterik onena, eta gogoan hartuko ditut zure hitzak.
‎Gurasoak medikuarenera joanak zirela eta bakarrik nengoela esan nion nik. Eskua pasatu zidan buruan, oso adeitsu, eta etxean sartu zen. Seguru zaude ez dagoela inor?, galdetu zidan.
‎jakina da aspalditik euskaldunek samurtasunerako aparteko joerarik ez dutena. Nire lehengusu txiki den Kepak, bera oso adeitsua delarik, behin esplikatu zidan horren arrazoia, izan ere, euskaldunek sagardo mordoa edaten dute erruz, sagardoa bai, edari hotz eta mikatz hori, eta horrek edozein urdail utz dezake erabat minduta. Eta bihotzerreak bazaude ez da harritzekoa adeitasunerako joera handiegirik ez izatea.
‎—Ez. Ez direla oso adeitsuak, eta sexu kontuetan ez direla oso beroak, baina ez sagardoarengatik garagardoaren erruz baino.
‎Ezin dezaket esan nire aitaldeko aitona oso adeitsua zen edo ez, oso zurruteroa zen ala ez, lehen aipatu baitut ez nuela ezagutu. Eta orain, euskaldunek, ingelesek edota mexikarrek zenbat edaten duten mintzagai dugula, gogoan dut Letretako Fakultateko tabernan aurkitzen nuen ikaskide bat, oso mutiko alai eta zurruteroa bera, behin eta berriz XVI. mendeko Scaligero filosofo italiarraren aipu hau errepikatzen zuena:
2020
‎Xuhurra eta zekena izatea gaitzesten omen dugu, eta, jeneralean, eskuzabalak omen gara. Halaber, oso adeitsuak euskaraz zerbait dakiten kanpotarrekin. Langile onak, bestalde, lana ondo egitea gustuko dugunak.
‎Baliteke emakume izateak laguntzea, baliteke emakume hori ama izatea, eta, horregatik, Lorearengana beste xamurtasun batekin hurbiltzea. Nirekin ere oso adeitsua izan da, uste dut berehala konturatu dela Loreak ez ezik neuk ere laguntza behar dudala.
‎Zer moduz Soraluzen? Oso ondo. Jendea oso adeitsua eta atsegina da, oso ondo hartu naute. Herria, berriz, oso lasaia eta polita da, mendiz inguratuta, baserriak, horren berdea… Euskal Herrira iristean, zerk harritu zintuen gehien. Klimak.
‎Nor, ni?, esaten du Connellek. Hori ez da oso adeitsua. Denok ezin gara joan ikastetxe pribatuetara, aizu.
‎Brooke jauna oso adeitsua da.
‎Ba esan ez kezkatzeko nitaz oso gozoa eta oso adeitsua delako nirekin.
2021
‎Biltzarrean, alderdi subiranistako ordezkariek Azpiazuri galdegin diote" ezohiko egoerari ezohiko erantzunak" emateko, aurrekontu proiektua egina den bezala, ez baitute uste" ezohiko egoera bati erantzuten dionik". Bilkuratik landa, Maddalen Iriartek adierazi du elkarrizketa" oso adeitsua" izan dela formaren aldetik. Haatik, edukiari dagokionez, ez da biziki satisfos agertu:
‎Eta oso adeitsu agurtu zituen. Hitz egin zien eta begiak erabili zituen.
‎Kotxean leku bat onartu zuenean ere, depositua beteta zegoela uste zuen Hélènek. Edozelan ere, ez zen damutu alde egiteaz; Denise oso adeitsu egonda ere, sobera sentitzen zen etxe gainpopulatuan.
‎–Zure ama ikusi dut –esan zuen Hélènek; lagunaren alboan belaunikatu zen– Poliziak oso adeitsuak izan dira; gaixorik zegoela ulertu eta bakean utziko dute. Zu ez arduratzeko esan du.
‎Badakizu Marcelek zergatik gorroto nauen –esan zuen. Dardaraka hasi zen– Gauez lurrean lo egiten du, kontaktuek gogaitzen dutelako; eta beti da oso adeitsua; jotzea nahiago nuke. Esan:
‎Noraino, non botere instituzionalekin oso adeitsu den Gaizka Fernandez Soldevilla ikerlea ere, poli-miliez aditua, harritzen den:
2022
‎Alaba ezkonduarekin Glasgown bizi zen eta urtean behin egiten zuen Dublina bisita. Itsas bidaia zoragarria izan zuela erantzun zuen, patxadaz, eta kapitainak oso adeitsu tratatu zuela. Alabak Glasgown zuen etxe zoragarriaz eta han zituzten lagun jator guztiez ere jardun zuen.
‎Sarritan esan izan zion Joek berekin bizitzera joateko; baina traba egingo zukeela iruditzen zitzaion (nahiz eta Joeren emazteak oso adeitsu hartu izan zuen beti), eta ohitu egin zen arropa garbitegiko bizimodura. Joe oso ona zen.
‎Gauza bat ez zuen gogoko: hormetako ohar erlijiosoak; baina, bestela, oso pertsona jatorra zen zaintzailea harremanerako, oso adeitsua.
‎hainbeste hiz  keta atsegin eta oroitzapen! Mariak esan zien denak oso adeitsuak izan zirela berarekin.
2023
‎Ez gintuen behar. Niri ez zidan sekula idatzi, nire amari oso bakanka, egoerak hartaratutako gutunak, arinak eta ez oso adeitsuak. Hamabost urte zituela ikusi nuen berriz; Bausler Institut etik irten berria zen, Appenzell-eko ikastetxe batetik (sekula ez naiz han izan eta joateko asmorik ere ez dut).
‎Joshua Daniel f415 Tenperamentua eta dominsmanaren nortasuna Izaera eta portaera tipikoa Otzanak adimendunak eta leialak dira. Itxura eta energiagatik beldurgarriak izan daitezkeen arren, nobleak dira, baketsuak eta oso adeitsuak familiekin, eta horrek kide bikainak bihurtzen ditu. Gaitasunak eta trebetasunak Beren balio, gogortasun eta gaitasun handiengatik, behar bezala entrenatu eta heziak, hainbat diziplinatan nabarmentzen dira, hala nola obedientzian eta babes lanean.
‎Cairn terriersek eskoziar ehiztari handien espiritua dute, ausartak dira, beren buruaz seguru daude eta ez diote ezeren beldurrik. Lagun egiteko txakurrak jostalariak, alaiak eta oso adeitsuak dira.
‎Nikkei sukaldaritza ezagutzen ez dutenentzat lekua badagoela esan du koordinatzaileak: «Eskaintzen dugun zerbitzua oso adeitsua eta hurbila da; nire etxea da, eta nire gonbidatuak balira bezala tratatzen ditut».
‎Demagun, 200₠ko apustua egin duzula. Makinatik 300₠ko saria izan (irabaziak) edo 50₠koa izan (galerak) soinu berarekin edota oso adeitsua den hots batekin identifikatuko da, irabazten ari zarenaren sentipen faltsua emateko eta zuk jolasten jarraitzeko. Gainera, soinu horiek25 do maior tonalitatean (Key of C) egoten dira.
‎Ez zara oso adeitsua.
‎Bai, oso adeitsua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia