2015
|
|
Grazian ez dagoen ariman hala dela aitortzen dizuet nik, eta ez Zuzentasun Eguzkia falta delako, beragan baitago izatea ematen, bera argia hartzeko gai ez delako baizik, ustez, lehen egoitzan esan nuen bezala; hau da, pertsona batek honela ikusi zuen: arima dohakabe hauek ziega ilun batean bezala daudela, merezi izateko inolako
|
onik
egin ezinda esku eta oinak loturik, eta itsu eta mutu. Arrazoizkoa da haiei erruki hartzea, eta gu geu ere noizbait horrela egonak garela ikusi, eta Jaunak haietaz ere erruki izan dezakeela gogoratzea.
|
|
da jakitea, hainbesteko distira eta edertasuna eman zizkion eguzkia bera oraindik beraren arimaren erdian egonik, han ez balego bezala dela Harengandik parte izateko, Haren Maiestateaz gozatzeko egiaz gai izan arren, eguzkiak bertan diz diz egiteko kristala gai den bezala. Ezerk ez dio
|
onik
egiten; eta hortik dator, horrela bekatu astunean egonik, egin ditzan egintza on guztiak inolako fruiturik gabeak izatea zeruko aintza lortzeko; izan ere, iturburu hartatik, Jainkoagandik, ez badator, gure bertutea hortik baita bertute, eta Harengandik aldendurik, ezin daiteke atsegin izan haren begietan; azken batean, bekatu astun bat egiten duenaren asmoa ez da Hari atsegin ematea, deabruari em...
|
|
...at ezgaitua ikusirik, gure ezerezaz konturarazten zion, eta zein gauzaezak garen; izan ere, grazia (hura gabe, antza denez, ez du egon behar, ekaitz honen guztiaren tartean ere ez baitu Jainkoa iraintzen eta ez bailuke irainduko munduko ezergatik ere) hain dago ezkutuan, non Jainkoaren maitasunaren txinpartatxorik ere ez duela ikusten eta sekula ere ez duela izan iruditzen baitzaio; izan ere, ezer
|
onik
egin badu edota Haren Maiestateak mesederen bat egin badio, guztia ametsetako gauza eta irudipena begitantzen zaio. Bekatuak egin zituela, ordea, ziur ikusten du.
|
|
Bete betekoa iruditu zitzaidan arrazoi hau; bada, irudi zoragarri bat ikusten dugunean, gizon gaizto batek pintatu duela jakingo bagenu ere, ez genioke utziko irudia estimatzeari eta ez genuke kontuan hartuko debozioa ken diezagukeen pintatzailea. Izan ere, gauza ona nahiz txarra ez dago ikuskarian, ikusten duenarengan eta ikuskari haietaz apaltasunez baliatzean edo ez baliatzean baizik; apaltasuna badago, ezin dezake kalterik egin deabruarena bada ere; eta ez badago, Jainkoarena bada ere, ez du
|
onik
egingo. Izan ere, mesede hura ez duela merezi ikusiz apaldu beharrean harrotu egiten bada, jaten duen guztia pozoi bihurtzen duen armiarma bezalakoa izango da; edota bestela, ezti bihurtzen erlea bezalakoa.
|
|
4 Hainbeste izateak, berorrek zioenez, beti sortu izan dit kezka; izan ere, zuritik beltzera den aldea dago emakume talde handiari batera irakastearen eta mutikoei irakastearen artean. Eta ezer
|
onik
egiteko asko izateak eragozpen oso ugari ditu, nik orain esan ezin ditudanak; horregatik, kopuru mugatua izatea komeni da, eta berrogeitik gora asko asko da eta guztia nahasmena: batzuk oztopo izango dira besteentzat, gauza onik egin ez dadin.
|
|
Eta ezer onik egiteko asko izateak eragozpen oso ugari ditu, nik orain esan ezin ditudanak; horregatik, kopuru mugatua izatea komeni da, eta berrogeitik gora asko asko da eta guztia nahasmena: batzuk oztopo izango dira besteentzat, gauza
|
onik
egin ez dadin. Toledon hogeita hamabost direla jakin dut, eta hortik gora ezin daitezkeela izan.
|
|
3 Badirudi desira etortzen zaidala, berorren agurgarritasuna Madrilera badoa, Frantzisko jauna eta honen emaztea bisitatzera joateko mesedea egin diezadala; izan ere bera, lotsaturik, ez da ausartuko berorren aitatasuna bisitatzen (egina dagoenagatik poz pozik dagoela idatzi dit), eta berorren agurgarritasunak Jainkoa zerbitzatzeko gogoa berotu diezaion, eta fraide izateari utzi ziolako, gorroto duelako irudipenik izan ez dezan. Uste dut nahiko hondamen izango duela gobernu eskasagatik; nik diotsot berorren agurgarritasunari, emakumeen aldetik ez zutela ezkontza
|
onik
egin. Gogo handia dut haien guztiengandik alde egiteko, eta amaginarrebak ni hain adiskidetzat hartuz, gauza askotaz galdetzen dit, eta nik nahitaez erantzun behar; horrela, neka neka eginik geratzen naiz.
|
|
2 Lehenengoari dagokionez, Haren Maiestateak badaki, eta egiak argi egingo du? ez dudala inoiz desira izan halakorik, are gutxiago harekin horretan saiatu!, eta nik horrelako zerbaiten berri izan nuenean, eta ez nuen jakin beraren gutun baten bidez?, halako egonezina eman zidan eta hain pena handia, non ez baitzidan batere
|
onik
egin orduan nuen neure osasun egoera kaskarrean. Eta hau orain dela gutxi izan da, eta uste dudanez, berorren aitatasunak baino hainbat geroago jakingo nuen.
|
|
Prelatuak ikustea nahi ez lukeen gauzaren bat egiten duen prioreak, ezinezkotzat jotzen dut bere ofizioa ongi egitea; Jainkoaren zerbitzuan zuzen ez doan seinalea baita, haren ordezkoak hori ez dezala jakin nahi badut. ...a eta egia badaude, prelatuak ohartarazi behar du, eta ez badaude, kargu hartu zorrozki eta egon daitezen saiatu, prioreagan nahiz ofiziodunengan bitartekoak jarriz edota beste urrats batzuk emanez; izan ere, gezurrik esan ez arren, gerta daiteke gauza batzuk ezkutatzea, eta ez da arrazoizkoa guztia ez jakiterik, beraren gobernupean bizi direnen burua izanik, izan ere, gorputzak ez du izango gauza
|
onik
egiterik bururik gabe, hori baino gutxiago ez baita?, erremediatu behar duena hari esan gabe utziz.
|
|
Izan ere, guztiz askatzeko eta hilduratzeko barrutik astia hartu arren, kanpotik berehala egin behar da. Eta guztiek egiten dutela ikusteak eta beti hain lagunarte onean izateak ez badio
|
onik
egin urtebetean, beldur naiz urte askoan on gehiago ez baina gutxiago egingo ez ote dion. Ez diot, aurrerapen horrek, gainerako guztiena bezalakoa izan behar duenik, baina hoberantz doala ager dadila behintzat, gaitza hilgarria denean berehala antzematen baita.
|
|
Bera egiten saiatzen den guztiari arriskutsua deritzo, eta bere zerbitzu lanari, hoberena bada ere, fruiturik gabea. Mesfidantzak hartua dago eta ezer
|
onik
egiteko gogorik gabe; izan ere, besteengan ona deritzonari, berarengan txarra deritzo.
|