Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Umore onez zegoen.
2001
‎hori zen eskaintzea maite genuen ohizko itxura mediatikoa! Axolagabe edo umore onez nengoenean spot horiek jasan eta onar nitzakeen; izpiritua irakiten hasten zitzaidanean ordea ezin. Bestondoetakoa itzaleko ahur beltzek agiri publikoen bidez kudeatu eta usteltzen zihoan gure pentsamendu jadanik bakunaren hirotzearen aire zizkolatsua ere bazela iruditzen zitzaidan.
2002
‎–Gaur umore onez nago eta dohainik eskaintzen dizkizut...
2003
‎Umore onez zegoenean belarriak mugitzen zitzaizkion Dimasi, gora eta behera ezker eskuma; gauzak umorez esaten zituenean mugitzen zitzaizkion, barre egiteko gauzak esaten zituenean. Eta orduan mugitu zitzaizkion belarriak Dimasi, gora eta behera, eskumara eta ezkerrera, prezisioz.
2004
‎–Umore onez hagoenean, umore onez hitz egin behar diok Jainkoari, eta umore txarrez hagoenean, txarrez, baina beti maitasunez. Halaxe hasi ninduan ni egun batean, eta halaxe segitzen diat, anai Benitok esanda.
2008
‎«Jokalariak izpiritu onez daude, jokatzeko gogoz»
‎Barre egiteari garrantzi handia ematen dio. Hiru urteko ume bat dauka, eta askotan umeak umore onez egotera «derrigortzen» duela dio. Eta gustuko du hori.
‎Denetarik egongo da. Guraso batzuk borondate onez egongo dira kezkatuta, ezin izango dietelako seme alabei lagundu; beste batzuk, aldiz, ez dira egongo arrazoi pedagogikoengatik soilik kezkatuta.
2009
‎Leihoa zabalik genuela afaldu genuen. Aitona umore onez zegoen eta aurpegi alaia jarri zien baita eguneroko pilulei ere, ordurako bi baino ez ziren?; eta ni, berriz, eguraldia tarteko, umore eskasean. Afaldu ostean telebista.
‎–Zer dugu, René? , umore onez zegoen egun hartan Henrike Valoiskoa?. Aitasaindua luterano egin ote da?
‎Etzanda jarri zuen tiradera armairuaren gainean, betaurrekoak jantzi zituen. Umore onez zegoen goiz hartan, urrutitik usaintzen zitzaion umorea. Antolatzailea hartu zuen ezker eskuan, aurrerantz makurtu zen, moldeko letrak hautatzen hasi zen eskuinarekin, eta" Hara, pertsonak eta letrak antzekoak gara askogatik" esan zuen.
2010
‎Marioren pausoak jarraitzea baino ez zuen Amaiak. Mario, gainera, umore onez zegoen. Txor txorrean ari zen tximuarekin, beren abenturara itzuli berria zenez gero.
‎Denek ezagutzen dute craic, irlandarrek, umore onez daudenean, hain berezkoa duten zera xelebre, txorrotx, atsegin hori. «A, craic bikaina izan zen!» «Oso craic ona, bai, gizon hori!» Baina zer demontre esango du Dinneen ek craic horri buruz?
‎Halabeharrez", erantzun dio berak. Oro har, umore onez zeuden denak. Gero afari lege bat egin dugu liburutegiaren portxean.
2011
‎KEVIN. (Irribarre batekin) Gaur umore onez nagon eta ez didan eguna izorratuko.
‎Gainera, ia ezinezkoa iruditzen zitzaion bere ondoan zoriontsu izango ez zen emakume batekin bera zoriontsua izatea. Schopenhaur ek zioen bera ia beti bere gogamen munduan bizi zela, gizartea edo dibertsioak ez zitzaizkiola gustatzen eta, hori gutxi balitz, ez zela beti umore onez egoten; beraz, itxaropen gutxi zegoela emakume bat bere ondoan zoriontsu izateko (Schopenhauer, 2009). Schopenhauer-ek, saiheskari zen neurrian, besteekiko harremanak desiratzen zituen sakonean, baina desira horiek baztertu eta gutxietsi egiten zituen, besteek baztertzean sentituko zuen minari aurre hartuz.
‎Musika entzuteak ikasteko eta komunikatzeko gaitasuna hobetu dezake, umore onez egoten laguntzen du eta min kronikoa ere arintzen du. Baina ez dira musikaren onurak soilik belarritik lortzen.
2012
‎1975eko uztailaren 17an bihotza leherturik hil zen Johañe Pitrau, 46 urte bete gabe. Egun hartan sekulako beroa egin zuela oroitzen da Jean Michel Harluxet, izan zirela gehiago ustez osasun onez egon eta bihotz ukaldiz hilak. Ustez, Pitrau ere osagarri onean zen.
‎Kafea eta ogi xigortua mahai gainean. Marco umore onez zegoela sumatu nuen:
‎GERMAN. Umore onez zaude gaur, ezta?
‎Gaur umore onez nago; goxoan erantzun diot:
2013
‎Piches taldea bere onera etortzen hasi da Manuk eta Conejok kapitainen jokoa irabazi ostean. Gainera, beste taldeek bezala, Piches taldeak ere sua egitea lortu du. Blancaren Pumas taldean ere umore onez daude, eta kapitainaren eta Leonen arteko harremana gero eta estuagoa da. Juanitoren C, ndores taldeak lehen polemika izango du Juanitoren ustezko sexismoa ren ondorioz.
‎–Hamaika aldiz kontatu du Yusupoff printzeak katedral horren istorioa. Umore onez dagoenean, ondo afaldu eta cognac kopa on bat esku artean daukanean, kontatzen ditu halako istorioak. Bere familia Tartariatik omen dator, garai batean mongolek agintzen omen zuten lurralde haietan, eta horietako buruzagi bat Yusuf printzea izan omen zen.
‎–Batzuk Felix Yusupoff printzeari berari entzun dizkiot. Esan dizut umore onez dagoenean, horrelako istorioak kontatzen dituela. Eta beste asko eta asko sukaldean entzun ditut, bertako zerbitzariek kontatuta.
‎Agureak eta haren alabak ez bezala, Gilenek zirto irrigarri baten gisa hartu zuen nire ateraldia. Nire lagun zaharra umore onez zegoen, niri eder egiteko gogoz.
‎Agerikoa zen umore onez zegoela, Afulayren etxean jan izanaren ondorioz, eta baita aitonari aurrea hartzen ari zitzaiolako, nolabait.
‎Zu umore onez egoteaz pozten naiz.
2014
‎Aldarte onez nengoen, eta amari bisita egingo niola erabaki nuen: aspalditik zor nion, amaren egoeran dagoen norbaiti zerbait zor zaion heinean behintzat, eta ezin nuen gehiago atzeratu.
‎Tonyren pubean ikusi ohi nuen, oso ezaguna zen, ni baino lodiagoa, ilea horiz tindaturik, heldua. Adimentsua zen, eta umore onez egoten zen, baina arazoetan sartzen zen ia beti. Batzuetan beste lesbiana batzuekin egoten zen, baina inoiz ez bakarka.
2015
‎4 Beti umore onez egon behar nekagarri hori.
‎Aspaldi ikusi gabe eta zein handia egin zaren eta ekarri bi musu eta antzekoak, ohikoa. Baina umore onez zegoen amona, umore ikaragarri onez, eta, eskua poltsara eramanda, ohikoa baino paga oparoagoa eman zidan, billete potoloa?, hori bai, arrebatxoarekin erdibana egiteko, behin eta berriz hitz emanarazi zidanez, gogoratu e, Jontxu!
‎batetik poza, Jexux trantze txar horretatik libratu delako, eta bestetik frustrazioa, bisitan goazenoi ematen ari zaigun tratua ezin txarragoa delako. Oraintxe ez dugu asmatzen berarekin onez egoteko sistemarik.
‎Kapitain horrek kapera nagusia hartuko balu, ez legoke gaizki. Ez utzi mezu batzuk bidaltzeari, motiborik ez bada ere, esker onez daudela agertzeko.
‎Poztu naiz berarekin eta sentitu dut hura etortzea. Hainbesteko premia zen garaian egin zuenagatik hain esker onez egonik, ez dut berorren agurgarritasunak gogora ekarri beharrik. Horra itzul dadin saiatu behar dut, lurralde horretan fidatzeko moduko norbait izatea gauza handia baita.
‎3 Hala egingo delako uste onez nagoenez gero, Andre Mariaren jai aurretik berrien zain egongo naizela besterik ez.
‎–Azalpenak ulertzen ez dituzten arren, trenera igotzen dira, hiria ezagutzeko gogoa izaten baitute? Manriqueren hitzetan,, lanak aukera eskaintzen dit hainbat herrialdetako herritarrak ezagutzeko, oso aberatsa da?. Atzerriko bisitariak umore onez egoten dira, baina are umoretsuago Euskal Herrikoak eta Espainiakoak, Manriqueren esanetan: –Askotan, jubilatuak etortzen direnean, haur txikiak bezala ibiltzen dira:
2016
‎Aurten andereño berria daukate, Uxue. Emakume jatorra da, edozer gertatuta ere beti umore onez dagoena. Agian horregatik Bilintx institutuan oraindik ez diote goitizenik jarri.
2017
‎Umore onez nago, behintzat, eta kantatzeko gogoz. Saio polita egiteko esperantza dut, nahiz eta gero ez dakizun zer aterako den.
‎Jendea zurrutarekin alai eta umore onez zegoan, eta afari osteko adar-jotzaile baten txantxak zirela pentsatu zian hasieran. Barre egin zitean.
2018
‎Baita zortzi txaleko, hamabi harri ezberdin eta denbora honetan guztian erabilitako gerriko bakarra ere. Umoretsu eta aldarte onez dago, lasai.Igandean, Euskal Herriko txapeldun izatea lortu zenuen hirugarrenez. Gustura lanarekin. Oso gustura; gehienbat, bukaeran sentitu nuelako nire onena eman nuela.Ilusio berezia egin zizun mezurik jaso al zenuen. Bai, Alatzne Etxaburuak eta Igor Esnaolak bidalitakoak.
‎Gutxigatik itzuri egin zion Dieterrek fusilatze pelotoiari. Egia esan, orkestrarena ez zuen guztiz txarto antolatu, eta gizon txikia umore onez zegoen, barka  tzeko prest. Dena erraza izan zen ordura arte.
‎Baina gaur umore onez nagoenez nire lagunak eta nik gustura onartuko dugu zure zerbitzua.
2019
‎Brouza ganberan sartu zenean, enperadorea murgilduta zegoen margolan baten kontenplazioan, zeina baitzen Meislen negozioei esker lortutako diruarekin erosi zituenetako bat. Umore onez zegoen, eta Brouza ikusi zuenean, keinu bat egin zion buruarekin.
‎jauregi nobleen eta etxe eskas horma okerren aurretik; eliza, baratze murru, ostatu eta harrizko iturrien aurretik. Bidean topatzen zituztenak ez ziren batere harritzen segizioarekin, pentsatzen baitzuten musikarien atzetik dantzan zihoan zaldun hark egarria asetzeko lain baino gehixeago edan zuela eta umore onez zegoela eta adiskide on batek bere ostatura zeramala musikari eta lekaioen laguntzaz; inori ez zitzaion begitandu etsi etsian ari zela dantzan, bizia salbatzeko. Eta Collalto hain nekatuta eta akituta zegoen une batean, ezen pentsatu baitzuen ezin zuela gehiago eta bihotza mila puskatan lehertuko zitzaiola, eta hala ere ez zegoela errukirik beretzat, eta dantzan segitu zuela?
‎Zerua garbia zen Mediterraneo aldetik. Umore onez zeuden biak. etako gaizkile horiek harrapatuko zituzten, gaur ez baldin bazen bihar. Dena den, luze gabe.
‎Hondamen eta katastrofe horiek denek argi frogatzen dute Satanek bereganatua duela mundua, eta Jainkoak aurki libratuko gaituela Gaizkiatik. Aita eta ama umore onez egoten dira beti albistegiak bukatu eta gero. Gauean, ohera joaten naizenean, badakit biak hor daudela niri begira, biak niri kirika:
‎—Ba, nik ez dut erretzen ausartu nintzaion esatera umore onez zegoela aprobetxatuz. Nabaritzen zitzaion.
2020
‎Ez da hori Hiriart jauna. Geneviève osasun onez dago, nehoiz baino osasuntsuago.
‎Garai bat izan genuen zeinatan egunero ibiltzen ginen panderoa jotzen batean zein bestean. " Umore onarekin etorri al haiz?", galdetzen ziguten askotan, baina beti grazioso eta umore onez egotea ez da erraza.
‎Beti umore onez banago, nola jakin hala nagoenetz. Dena dela, umore onez nagoelarik, bost axola hala nagoenetz jakitea.
‎Beti umore onez banago, nola jakin hala nagoenetz? Dena dela, umore onez nagoelarik, bost axola hala nagoenetz jakitea.
2021
‎Ez ibili horrela, ez duk horrenbesterako motel. Hire aitarena kolpe handia duk bai, baina bihar edo etzirako onez egonen duk. Egun guztian ibili nauk zizetan eta itzultzean belarrak egiten ikusi haudanean, antzeman diat ez hengoela ezta agurtzeko ere.
‎Mabunguk Uretako Izpirituari bere bidaiaren arrazoia jakinarazi zionean, ordea, hark ez zuen agerian utzi nahi izan bere alabaren sekretua, eta harengana joateko esan zion, eta azal ziezaiola bere desira, hura onez bazegoen. Hala, mutilak eta alaba gazteak elkar topatu zutenean, elkarri lotu eta zorionez bete ziren.
‎Oso. Publikoa oso umore onez zegoen, oso hartzaile. Eta horrek zu ere motibatzen zaitu.
‎Zer hasiko nintzen ni han dantzan, ez bikoterik, ez abilidaderik gabe! Nekeza izango zen Fridarekin topo egitea, baina tira, umore onez nengoen, festa biharamunera arte luzatuko zela zirudien, bizitzaren sorpresei ate bat irekitzeko erabaki irmoa hartuta neukan. Bourbon bat eskatu nuen.
‎Kontzentratzekoa nintzen. Postaria umore onez zegoen eta bi minutuz egin genuen tratua: aldizkari pornografikoa eta esperma xortak bihar eskuratuko zituen Nolwenek.
2022
‎Baratzeetatik itzultzen ari ziren nekazari batzuek, Semeno, Joanes eta zerbitzariak ezagututa agurtu egin zituzten. Umore onez zeuden eta Semenok ongi ulertu ez zuen zerbait erran zioten morroi bati. Iparralderako bidea hartu zutenean zubia pasatu ondoren Semenok galdetu zion morroiari.
‎Umore onez dago. Ez dio lanik ematen semearen adar-jotzeari adar-jotzea gehitzeak.
‎Ikuskizuna eskaintzen zien egunetan ez zioten oztoporik jartzen, esker onez edo. Juan umore onez zegoen batean mutikoei deitu eta proposatu zien:
2023
‎Ostiral eta larunbat gauetan, umore onez zegoenean, bederen, Elgetatik Eibarrera jaitsi eta tabernako izkinako taburetean jesarrita pasatzen zituen orduak eta orduak, adiskide minarekin berbetan. Beti izkina berean esertzen zen, beti taburete berberean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia