Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2015
‎Zuk diguzun maitasun handia guk horrela gorroto zaituen eta betiko gorroto izango zaituena maite izanez ordaindu beharra! Gure onerako isuri zenuen odola, eta eraman behar izan zenituen zigorkada eta min handiak, eta igaro zenituen oinaze gorriak, zure Aita Betikoari haien aurkako mendekua eskatu beharrean (Zuk ez baituzu mendekurik nahi eta zure Semeari egin zioten doilorkeria beltza barkatu baitzenuen), lagun eta adiskietzat hartzen ditugu horrelako tratua eman ziotenak! Haien infernuko kapitainari jarraitzen diogunez gero, argi dago guztiok bat izan behar dugula, eta hura lagun dugula bizi dugula betiko, zure errukiak geure senera ekarri eta iragana barkatzen ez badigu behintzat.
‎Adiskideak nahi dituenez gero, nork emango dio ezetzik bere odol guztia isurtzeari eta gugatik bizia galtzeari ezetzik eman ez zionari? Kontura zaitezte gauza hutsa dela eskatzen duena, ongi datorkigula geure onerako hori egitea.
‎Eta horretarako prest ez badaude, ez dezatela uste izan aurrerapen handirik egingo dutenik, eraikin oso honen oinarria, esan dudanez? apaltasuna delako; eta benetan apaltasunik ez badago, zuen onerako ere, guztiz gora igotzerik ez du nahiko Jaunak, oso osoan lurra jo ez dezan. Beraz, ene ahizpak, eraikinak oinarri onak izan ditzan, saia zaitezte guztietatik txikienak eta haren mirabeak izaten, haiei nola eta nondik atsegin eman begiratuz; bada, kasu honetan egiten duzuena, gehiago izango da zuen aldekoa haien aldekoa baino, gaztelua eror ez dakizuen harri sendoak ezarriz.
‎Gauza guztietatik askatze handi bat du eta beti bakarrik edo arimaren baten onerako zeregin batean egoteko gogoa. Ez du lehortasunik, ezta barruko nekerik ere; gure Jaunarekin halako oroipen eta samurtasunez izanik, inoiz ere ez luke nahi Hura goresten baino beste ezertan aritzerik; eta arreta galtzen duenean, Jaunak berak iratzarri ohi du esan den bezala, argi argi ikusten baita bultzada hura, edo dena delakoa, arimaren barrutik datorrela, bultzadei buruz hitz egiterakoan esan zenez.
‎Eta ahizpekin ere gauza bera, larria den zerbait denean; eta tentaldia ote den beldurrez kasurik ez egitea, tentaldia bera litzateke. Baina kontu handiz ibili behar da (deabruak atzipetu ez gaitzan) bata bestearekin ez erabiltzeko horrelakorik, deabruak hortik irabazi handia atera dezakeelako eta marmarrean aritzeko ohitura sortu; horretaz onerako izango zaionarekin soilik jardun, esana dudanez. Hemen, Jainkoari eskerrak, ez dago hainbesteko arriskurik, etengabe isiltasuna gordetzen delako; baina beti ere ona da jakinaren gainean egon gaitezen.
‎10 Izan ere, hasieran esan nuenez?, idatzia dizuet nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura handia dagoela uste izango duzue. Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako , nork irakatsi ez badugu ere; baina gaitz honentzat ez dago erremediorik berriro hasten ez bada, egunetik egunera apurka apurka arima gehiago galduz joatea baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
‎Baina hau ikusi ez, eta beste garai batzuetakoa kontatuko baligute, nork sinets dezake? Zer arrazoiz atera dezakegu, har bat eta erle bat bezalako izaki hain arrazoi gabeak gure onerako lan egiten hain arduratsuak eta hainbesteko trebetasunaz ari direnak izan daitezkeenik, hartxo gaixoak bizia ahalegin horretan galtzeraino. Besterik esaten ez badizuet ere, zati baterako baduzue hemen, ene ahizpak, hausnartzeko, horretan gure Jainkoaren miragarriez eta jakinduriaz gogoeta egiteko aukera baituzue.
‎11 Berak nahi beza, asma dezadala nik hain gauza zailetatik zer edo zer azaltzen; Haren Maiestateak eta Espiritu Santuak nire lumari eragin ezik, ongi baitakit ezinezkoa izango dela. Eta zuen onerako izango ez balitz, ez dezadala asma ezertan eskatzen diot; Haren Maiestateak badakielako ez dudala beste desirarik, nik dakidanez, beraren izena goretsia izan dadila baizik, eta saia gaitezela lurrean bertan ere horrela ordaintzen duen Jaunaren zerbitzuan; hortik jakin dezakegu zeruan emango digunaren zertxobait, ekaitzezko itsaso honetan diren etenaldi eta lan eta arriskurik gabe. Izan ere, Hura galtzeko eta iraintzeko arriskurik ez balitz, atsegina litzateke bizia ez amaitzea munduaren azkenera arte, hain Jainko eta Jaun eta Senar handiaren alde lan egiteko.
‎Eman zidan nahasmenaz, ez dakit nola Jauna hartu ahal izan nuen, eta beldur handiaz geratu nintzen, pentsatuz Jainkoaren ikuskaria izanez gero, Haren Maiestateak ez lukeela utziko arima hartan zen gaitza ikusten. Jaunak berak esan zidan haren alde otoitz egiteko, eta sagaratzeko hitzek duten indarra uler nezan baimendu zuela, eta hitz haiek esaten dituen apaiza denik eta gaiztoenaizanda ere, ez ziola han egoteari uzten Jainkoak, eta baita bere onberatasun berdingabea ikus nezan ere, nola jartzen den bere etsaiaren esku haietan, eta dena nire eta guztien onerako .
‎Eta hala mugitu zuen maisu hura ere, lehenago harekin hitz egina naizela esan dudan elizgizon eta Jainkoaren zerbitzaria, inguru guzti honetako ispilua dena, Jainkoak toki honetan jarririk duena arima askoren erremedio eta onerako , eta jadanik arazo honetan laguntzera etortzen zitzaidana.
‎Bada, gauza bat da Jaunak mesedea egitea, beste bat zer mesede eta zer grazia den ulertzea, eta beste bat nolakoa den esaten eta azaltzen jakitea. Eta lehenbizikoa besterik ez dela behar badirudi ere, arima nahasirik eta beldurti ibili ez dadin eta munduko gauza guztiak mende hartuta Jaunaren bidetik kementsuago joan dadin, ona da eta mesedegarria ulertzea; egoki da halako bakoitzarengatik Jauna biziki gorestea grazia hori duenak eta ez duenak, Haren Maiestateak bizi direnetako norbaiti eman diolako gu guztion onerako .
‎Nik uste dut Jaunak oinaze hauek eta gertatzen diren beste tentaldi asko eman nahi izaten dituela batzuetan hasieran eta beste batzuetan azkenean, bera maite dutenak probatzeko eta kaliza edan ahal izango duten eta gurutzea eramaten lagunduko dioten jakiteko, haien eskutan altxor handiak utzi baino lehen. Eta uste dut geure onerako eraman nahi gaituela hemendik Haren Maiestateak, zein txikiak garen uler dezagun; izan ere, hain goi mailakoak dira geroko mesedeak, non lehenbizi geure miseria ikus dezagula nahi baitu haiek eman baino lehen, Luziferrena gerta ez dakigun.
‎Ez pentsatu zergatik hain egun gutxitan ematen dion debozioa urliari eta niri hainbeste urtetan. Sinets dezagun guztia dela gure onerako . Haren Maiestateak gida gaitzala nahi dezan tokitik.
‎6 Hasieran kalte egin zidaten esandako gauzek, uste dudanez, eta ez zuen izan behar haien errua, nirea baizik. Izan ere, gero nahiko zen nire malezia txarrerako, eta horrekin batera neskameak izatea, gaitz guztirako laguntza ona aurkitzen bainuen haiengan; haietako norbaitek onerako aholku eman balit, agian probetxu egingo zidakeen; baina itsutu egiten zituen interesak, ni zalekeriak itsutzen ninduen bezala. Egia da gaitz handira makurtua ez nintzela, gauza lizunak berez berez gorrotatzen nituelako?
‎Aholku horiek gorabehera, Bizitza Liburuaren kopia ugari egin ziren; batzuk, jakina, aitor entzuleentzat, beste batzuk moja oinutsen onerako , eta beste batzuk Gaztelako andere handikien jakin mina asetzeko. Andere handiki haietako bat Ana Mendoza zen, Eboliko Printzesa tituluaz ezagunagoa zena, emakume geldiezin, alditsu eta agindu gurakoa.
‎...agozten ari ote nintzen beldurra zela-eta (nire gogoa beti izan baita gure Jauna goretsia izan dadin eta haren zerbitzurako albait gehien izan daitezen nolabait bitarteko izatea), Haren Maiestateak kargu hartu zidan zorrozki, esanez, ea zer altxor izan nuen eskutan orain arte eginik dagoena egin ahal izateko; ez nezala inolako zalantzarik izan etxe hau onartzeko, bere zerbitzu handirako eta arimen onerako izango zelako.
‎Arima hauen ondasun handia eta Jainkoak sufritzeko eta bere zerbitzurako ematen zien adorea, emakumeegan ziurra ez dena, kontuan izanik, iruditzen zitzaidan askotan helburu handiren baterako izango zirela Jaunak haiengan jartzen zituen ondasunak; ez gero izango zena burutik pasatzen zitzaidalako, orduan ezinezkoa zirudielako, hura irudikatzeko oinarririk ez baitzen; izan ere, zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta gartsuagoak ziren arimaren bati on egiteko nire desirak; eta askotan, altxor handi bat gordeta zuenaren eta hartaz guztiek goza dezatela nahi eta banatzeko orduan eskuak lotuko balizkiote bezala ikusten nuen neure burua; nire arima horrela zegoela uste nuen, Jaunak urte haietan egiten zizkidan mesedeak oso handiak baitziren eta hori guztiori gaizki erabiltzen nuelakoan nengoen. Neure otoitz eskasez zerbitzatzen nuen Jauna; beti saiatzen nintzen ahizpek beste horrenbeste egin zezaten eta arimen ona eta Elizaren ugaritzea bilatzera zaletu zitezen; eta haiekin harremanak zituztenak beti geratzen ziren onerako gogoaz. Eta honetan murgiltzen ziren nire desira gartsuak.
‎Hau ere esan zidan orduan Haren Maiestateak: garbi ikusten zuela nik nuen nekea, baina erbeste honetan bizi nintzen bitartean ezin zela gutxiago izan, nire onerako zela guztia, eta biziki kontsolatu ninduen.
‎...hiribildu honetan nintzela Caravacako fundaziorako Zaldun Ordenetako Kontseiluaren baimenaren zain, gure Ordena oinutsetako aita bat etorri zen ni ikustera, frai Jeronimo Jainkoaren Amarena, Gracián zeritzana, orain dela urte gutxi, Alcalán zegoela gure abitua hartu zuena; gizon jakintsua, adimen argikoa eta modutsua, bere bizi guztian bertute handiez hornitua; bazirudien hasierako Ordena honen onerako berariaz hautatu zuela Andre Mariak, bera Alcalán zegoenean, erlijioso izatetik ez baina, gure abitua hartzetik gogoa urruti zuela. Izan ere, haren gurasoek beste asmo batzuk bazituzten ere, Erregearen babes handia zutelako eta beren trebetasuna ere bai, bera hortik oso urruti zen.
‎Horrez gainera, luma erabiltzeko bere berea duen askatasunaz, doktrinazko hainbat gauza ere tartekatzen ditu, esaterako, ama prioreen gobernu onerako gomendioak, edo mendekoek beharrezko duten zentzu ona; edo komunitate bizitza estutzen duten gaixotasunak; gazte inozo samarren gar espiritual gehiegizkoak. Bestalde, eszenan ageri diren zenbait pertsona eredugarriren soslaia marrazten jostatzen da, esaterako, Joan Bautista Rubeorena, frai Joan Gurutzeko, Jeronimo Gracián edo Anbrosio Mariano italiarrarena.
‎2 Asko poztu naiz berorri gogoko gertatu zaiolako?, horretaz ez baitu gozatuko zein gozoa den Jauna pixka bat ulertu duenak izan ezik. Jaunak gorde dezala urte askoan ahizpa hauen onerako .
‎Probintzialak aginduriko ofizioa hartu zuen, nobizioen maisu ofizioa. Berak zuen itzalerako, ofizio apala, baina ez zitzaion eman horri begiratuz, haren espiritu eta bertutea Ordenaren onerako izan daitezen baizik, haien arabera arimak haziz. Apaltasun handiaz hartuz onerako etsenplu handi gertatu da.
‎Berak zuen itzalerako, ofizio apala, baina ez zitzaion eman horri begiratuz, haren espiritu eta bertutea Ordenaren onerako izan daitezen baizik, haien arabera arimak haziz. Apaltasun handiaz hartuz onerako etsenplu handi gertatu da. Lan handia dauka.
‎Lau aldiz idatzi diot berorri, eta haietatik hirutan Jeronimo Cepedarentzako gutuna ere bazihoan, eta, haietatik bat edo beste baizik iritsi ezin daitekeenez, ez diet erantzungo berorren gauza guztiei, ezta ez dut gehiago esango gure Jaunak berorren ariman ezarri duen erabaki onari buruz ere; Haren Maiestatea goretsi dut horregatik, eta oso ongi iruditzen zait; azken batean, berorrek aditzera ematen dizkidan arriskuetatik irudikatzen dut, gutxi gorabehera, horien antzeko beste batzuk ere izan daitezkeela, eta gure Jaunaren zerbitzu handirako izatea itxaroten dut. Gure monasterio guztietan egiten da etengabeko eta berariazko otoitza, berorren asmoa gure Jauna zerbitzatzea baita, Haren Maiestateak ekar diezagun onez eta berorren arimaren eta haur horien onerako den bidetik gida dezan.
‎Valladolideko fundazioan nintzen, hilda uzten ninduten Maria Mendoza anderearen, Cobos idazkariaren emaztea izan zenaren, opariek, oso maite baininduen. Beraz, Jaunak gure onerako hala behar dela uste duenean, osasuna ematen du; bestela, berriz, gaixotasuna. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik.
‎7 Uste dut, Tostado orain bezala ari bada, bisita ez dela onerako izango, kalte handirako baizik, batez ere lehenago oinetakoduna izan zen predikari hori harengana etorri denean; honen bizitzaz argibideak bil ditzala eskatuko nioke berorren maiestateari. Eta, Graciáni dagokionez, behar izanez gero, moja oinuts guztiok zin egingo dugu, inoiz ez diogula entzun hari hitzik ezta ikusi ere harengan, onerantz eragingo ez digunik; eta monasterioetan barrura ez sartzeko hain kontu handia izan du, non, kapituluetan, barrura sartzea, ustez, nahitaezkoa denean?
‎Egin dezagun guri dagokiguna, eta egin beza Jainkoak nahi duena. Bere aldeko kausa du, eta guztia onerako izango da; nik Beragan dut itxaropena; berorrek ez beza penarik izan.
‎Orain esan berri didate beren bisitaria, oihaldunena, Carmonan dela, horrela dietzen baitiote, eta komentu askotan men egin baitiote. Hala ere errezeloa ematen didate Erromako gauza hauek, iraganekoaz gogoratzen naizelako, hala ere uste dut, ez dutela zertan izanik gure kalterako, guztia onerako baizik. Beraiek zerbait jakingo dute, ez bailirateke hain burugabeak izango hona etortzeko, gure aita hemendik joana dela jakin gabe; hemen dagoela uste baitute.
‎3 Martin Ramírezek poz handia eman zidan. Jaunak egin dezala bere zerbitzari eta berori gorde dezala guztien onerako . Mesede handia egingo dit, berorren meza hauei buruz hau argitzeaz; eta, hartara behartuak egon gabe, ia egunero kantatzen direnez gero, egoki izango da berorrek guri eskrupulu hau kentzea eta hain garrantzi gutxiko arazoan ahizpa hauei eta niri poz ematea, guztiok nahi baitugu berori zerbitzatzea.
‎Uste dut Gure Jauna arazoak konponduz doala. Haren Maiestateak nahi beza buka daitezela bere aintzarako eta arima horien onerako . Mesede handia egingo du berorren aitatasunak, bere monasteriotik, egin behar dudana agintzen badit, eta ez dute begiratu beharrik izango korura doan edo ez doan; gauza guztiak hobeki egin daitezen esaten diot.
‎2 Jakin nuenean pena hartu nuen, gure aita bisitariak esan baitzidan, eta hari Errege Kontseiluko buruak. Gero onerako izango zela etorri zitzaidan burura, ezinezkoa baita gure Jauna berorrekin deskuidatzea orain, zerekin bizi ez duenean. Gure Jaunak bidera beza berorrek Bera hobeki zerbitzatzeko izango dena; izan ere, hau nahi izan behar dugu Jaunagan maite dugun guztiok, horixe baita gehien komeni zaiona.
‎Nik pozik beteko nukeen, neure eskuz izan ez balitz; baina eragozpen ugari etorri zitzaizkidan burura, eta, beraz, albait leunen ezezkoa eman nuen. Konturatzen naiz gure onerako ari zela; baina sinets beza berorren aitatasunak, sustraitik ez badator, ez daudela gauzak beste erara konpontzeko, Pauloren eskutik izan ezik. Jaunak konpon beza, gogo bizia baitut, eta kezka sortzen baitit guztiek behaztopa egiten duten harria ni neu naizela ikusteak; horregatik, hainbat aldiz esan dudanez, Jonasekin egin zutenez, beharbada, ni itsasora botatzea litzateke erremedioa, ekaitza baretu dadin, baliteke nire bekatuengatik izatea eta.
‎Bedeinkatua izan bedi Jainkoa. Jaunak hainbeste sufrimendu batera ematen dituenean, beti eman ohi du zorte ona ere; hain ahulak garela jakin eta guztia gure onerako egiten duenez gero, sufrimendua indarren arabera egokitzen du. Eta horrela gertatuko zaigula uste dut hainbeste egunetako ekaitz hauetan ere; fraide eta moja oinuts hauek erregela zintzoki eta egiaz bizitzen saiatzen direla ziur ez banengo, batzuetan zalantza izango nukeen oinetakodunek ez ote zuten lortuko nahi dutena (hau da, Andre Mariak abian jartzea nahi izan duen biziera hau desegitea), deabruak agertzen duen maltzurkeria ikusirik, Jainkoak honetan indar erakustaldia egiteko baimena eman diola baitirudi.
‎6 Bidal biezaio gutun hau, eta mojak arretaz ari bitez, Jaunaren laguntzaz onerako ebazpena ikusiko baitugu edota bestela kontrakoa. Inoiz ez da hain premiazkoa izan otoitza.
‎Egiaz onar ditzake haren aholkuak, grazia egin baitzidan idazten dion gutuna ikusi nuenean; benetan Jainkoak hitz egiten du harengan eta egitez betetzen du esaten duena. Jainkoak izan beza bere eskutik, guztiongan onerako eragina pizten baitu. Erne dago eta uste dut guztirako kemena izango duela.
‎9 Ahazten zitzaidan esatea, poztu nintzela kaperako ordenaz, oso ongi baitago; Jainkoari eskerrak, onerako izan da gelditzea.
‎gure ahizpa maite maitea den Elena Jesusenari abitua ematea. Berorren jauntasun txit argiak hemen doan haren gutunean ikusiko duenez, gure Jaunagan itxaro dut haren aintza handirako izango dela eta beraren Ama aintzatsuaren Ordena santu honen onerako , eta gehiago zerbitzatuko duela bere otoitzez berorren jauntasun txit argia, santutasunean hazi ahala, Jainkoaren aurrean hobeki hartuak izango baitira.
‎13 Espiritu aldetik nola doakion ez utzi idatzi gabe, poz emango dit-eta; gertatu dena ikusirik, onerako besterik ezin daiteke izan. Eta betoz olerkiak ere.
‎4 Nik kasu honetan sentitzen dudana eta esan niona, aurrera egingo balu, oso ongi etorriko litzaiokeela, eta aurrera egin ezik, kalte handia egingo liokeela bera ari den inprimatze lanetarako sinesgarritasuna galduko bailuke; eta orain ere gauza bera diot, baina horrek pixka bat gutxiago beldurtzen nau, aspaldidanik gure Jaunaren zerbitzuan ari delako, eta azken batean gauza asko eraman lituzke, eta haietako batean finkatzea lortuko luke. Berak dio, sartzen den tokian, daukan Ávila maisuaren guztia emango duela; nire iritziz, irakurtzeko eman zidan zatitxo bat bezala bada, sermoiak on handirako izango liratekeela berorren agurgarritasunak adina ez dakigunontzat; bestalde, nonahi onerako eragina izango duen gizona da. Hau gogo gogoz hartzeko gauza da.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin. Lehengo eguneko ahultasunetik hobera egin nuen, eta gero, behazuna gainez nuelakoan, garizuman nuela baraurik egin eta, purga hartu nuen, eta egun hartan hainbeste gutun eta negozio izanik, goizeko ordu biak arte jardun nuen idazten, eta buruan hain gaitz handia eginik, uste dut onerako izango dela; izan ere, medikuak agindu dit sekula ere ez idazteko hamabiak arte baizik, eta batzuetan neure eskuz ez idazteko.
‎2 Luisa de la Cerda anderearen gutunen bat berorren negoziorako behar izanez gero, kontuan izan bezate ez dagoela hemen, hortik hurbil Paracuellosen baizik, horti hiru legoara. Oso atsegin izan zait aita hau, onerako talentu handia izan behar du.
‎2 Uste dut onerako izango dela gaitz hau, besteren eskuz idazten hasten bainaiz; hau gora handirik ez duten gauzetan egin nezakeen; honekin geratu naiz. Askoz ere hobeki nago, pilula batzuk hartu baititut.
‎Izan ere, etxe batean hamaika hartu zituzten doan, eta ez dago, horratik, gaizkiago, denetan ondoen baizik. Orain, Ordenaren onerako eta beste arrazoi batzuengatik beharturik dauden gauza bat eskatu nahi diet; eta haren onerako izanik, neure ardurapean hartu nahi dut, eta beroriek izan gogoan niri ematen didatela; izan ere, kontu handiz ari naiz Jainkoaren zerbitzurako eta gure lasaitasunerako hain gora handikoa dena diru faltagatik gal ez dadin.
‎Guztiok gaude desiratzen eta hala izan dadin saiatzen, eta berori umekeriekin, besterik ez baitira! Hau ez da berorren kontua, Ordena osoarena baizik; izan ere, Jainkoaren zerbitzurako, etxe horren izen onerako eta gure aita Graciánen ohorerako hain komenigarria izanik, eginda ikusi nahi nuke. Eta berorren agurgarritasunak ofizio horretarako inolako gogorik ez balu ere, hala komeni zen, are gehiago, esan ohi denez, besterik ez denean,?
‎6 Aita Nicolaok idazten dizkidan gutunetatik konturatzen naiz, zuhurtasun handia duela eta Ordenaren onerako izango dela. Hara joan baino lehen nirekin izan behar du.
‎Eta sinets biezat egia hau (eta ni hil banendi, ez beza ahantz), deabruak ez duela nahi itxituran dagoen jenderik, bere iritzira gauza bat egin daitekeenean izan ezik. Honetaz gauza asko daude esateko; izan ere, nik gure aita jeneralaren baimena badut ere, norbaiti klima kaltegarri zaionean beste batera alda dadin eskatu bainion, gero eragozpen handiak ikusi ditut, eta Ordenaren onerako izan ezik, ez deritzat onar daitekeenik. Alderantziz, hobe da batzuk hil daitezen, guztiei kalte egitea baino.
‎Bestalde, ez naiz harritzen hainbeste bisitarekin eta aspaldiko urteetan gure bekatuengatik izan diren berrikeriekin gogait eginik egoteaz. Jaunak nahi beza hartaz onerako baliatzen jakin dezagula, horretara biziki bizkortzen baikaitu Haren Maiestateak; hala ere, orain, Ordena berekoa denez gero, ez dirudi haren distiraren kalte handitan izango denik; eta Jainkoagan itxaro dut, berorren jauntasunak aita honen alde egiten badu hark berorren grazia duela ulertzeko eran, guztia oso ongi egingo dela. Hark berorren jauntasunari idazten dio eta esan dudanaren desira bizia du eta berorri inolako disgusturik ez ematekoa, bere burua berorren seme esanekotzat duelako.
‎Grazia egin dit nondik botako dituen orain bere sareak. Zertarako botako zituen andre elizkoiengan arima horren onerako –Ongi dago askatasun hori aingeruari eskatzea, baina ni poztuko nintzateke, patillas?
‎Hau ama priorearen informazioa da. Informazio handia dudala uste dudanean, etxeen onerako izan ohi da eta haien negozioetarako. Ez dakit nola esan dezaketen horrelakorik.
‎Zoragarri egiten ditu predikuak. Nik uste dut berorren agurgarritasunak ikusi zuenez gero, askoz ere hobeki dagoela; igaro dituen neke handiak onerako izango zitzaizkion. Jaunak gauzak hala eratu ditu eta ni datorren astelehenean irtengo naiz, Jainkoa lagun, Sevillara.
‎Ez dakit gaizki egin genuen gure ondotik irtenarazteaz. Jainkoak nahi beza onerako izatea.
‎nik nahiko nuke, berorren lanaren kontura bada ere, joan dadila markes jaun andre horiekikoa eginez; izan ere, hark ongi asmatu ez arren, gauza hauek gutunez gaizki ematen dira aditzera; bestalde, guk hainbeste zor izanik, eta Jainkoak guri laguntzeko jarri duela dirudienez gero? okerra onerako litzaiguke haren iritzian. Begira, ene aita, ez beza haserrearaz, Jainkoarren, inoren aholku onik gabe oso bakarrik baitago eta pena handia emango lidake.
‎Nik diotsot berorri, une txarrak igaroarazi dizkidala, eta Jainkoak nahi beza halako batean guztiz konpontzea. Teresaren profesa honengatik ezinezkoa izan da hara joatea, ezin nuelako neurekin eraman, are gutxiago eskutik utzi; eta denbora gehiago behar da hara eta Albara joateko eta Ávilara itzultzeko; eta horrela, zorte ona izan da Pedro de la Banda eta Manrique hemen izatea eta beste urtebeterako alokatu nuen etxea, ama priorea lasaitu dadin, eta Jainkoak nahi beza onerako izatea.
‎Izan ere, ontasun eta lautasun osoz egin badezake ere, aurrekaria jartzea litzateke eta, beharbada, denboraren joan etorrian, baliteke hainbesteko askatasunik komeni ez zaiona etortzea, eta are bere kontura askatasun handiagoa hartu nahi izatea. Ez beza baimendu Jaunak halakorik, baizik eta egin bitez beti onerako gauza hauek eta gainerako guztiak, orain egiten diren bezala, amen, amen.
‎2 Adimen argidun bat, gauza onera zaletzen hasten bada, hari atxikitzen zaio kementsu, ziurrena hura dela ohartzen delako; eta espirituarentzat onura handirik ez dakarrenean ere, aholku onerako eta beste gauza askotarako onura dakar, inor nekarazi gabe. Adimen argirik ez badu, ez dakit nik zer onura ekar diezaiokeen komunitateari, eta kalte handia egin diezaioke.
‎haren nahi izatea eta egitea gauza bera dira. Ez izan beldurrik, bada, maite duenaren onerako ez bada, zuen aurka hitz egiten utziko duenik: ez du hain estimu gutxitan Bera maite duena.
‎5 Eta sinetsi, ene alabak, zuen onerako eman didala Jaunak pixka bat aditzera pobretasun santuan dauden ondasunak, eta probatzen dutenek ulertuko dute, ez nik bezain ongi, beharbada; izan ere, ez bakarrik ez naiz espirituz pobrea izan, profesan aginduta eduki arren, baita espirituz burugabea ere. Pobretasuna munduko ondasun guztiak berarengan hartzen dituena da.
‎Bada, horrelako Erregea ez dute bakarrik utziko gortekoek, ez horixe! baizik eta Berarekin batera ari dira gure alde erregu egiten gure onerako , maitasunez beterik daudelako. Ez uste izan hemen bezala denik:
‎–Egia da ikusten dutena maite dutela eta entzuten dutenera zaletzen direla; baina iraunkorrak direla ikusten duten gauzetara. Gero hauek, maite badute, igaro egiten dira gorputzetatik eta arimetan jartzen dituzte begiak eta zer maitaturik dagoen begiratzen; ez badago, baina, aitzurtuz gero meatze honetan urrea aurkituko dutelako nolabaiteko seinale edo erarik ikusiko balute, maite badute, ez die minik emango lanak; ez zaie aurrean ezer jarriko gogo honez gaindituko ez dutenik arima haren onerako , beti hura maitatzen iraun nahi luketelako eta ongi dakitelako, barneko ondasunik ez badu eta Jainkoa bihotz bihotzez maite ez badu, ezinezkoa dela. Eta ezinezkoa dela diot, hartara behartzen badu eta maitasunaren maitasunez hilko balitz eta haren alde ahal dituen egintza on guztiak egiten baditu eta berezko dohain guztiak batera baditu ere; borondateak ez du indarrik izango ezta oinarri ona hartzerik ere.
‎3 Beste maitasun hau ez da horrelakoa. Berezko ahultasunagatik lehenengotan zerbait sentitu arren, gero arrazoiak begiratzen du arima haren onerako ote den, bertutean aberatsago egiten ote den eta nola daraman; Jainkoari eskatzen dio pazientzia eman diezaion eta merezimenduak lor ditzan nekeetan. [Pazientziarik] baduela ikusten badu, ez du inolako nahigaberik hartzen, bestera baizik:
‎9 Kontuan izan bedi, gure On gorenagan gauza oso eta doia ez denik ezin izan daitekeenez gero, Hark ematen duen guztia gure onerako dela, eta ur honetatik eman ahala ematen badu ere, haren gauzan ezin daiteke gehiegirik izan; izan ere, asko ematen badu, esan dudanez, gaitasuna ematen dio arimari asko edateko; beiragile baten antzera da, bertan isuri nahi duena hartzeko tamainako ontzia egiten baitu.
‎Ez da, ene ahizpak, haur jolasetako garaia, ez baitirudite besterik munduko adiskidetasun hauek, onak izan arren; ez dadila izan zuen artean honelako hizketa modurik: , maite nauzu?,, ez nauzu maite?, ez ahaideekin ezta beste inorekin ere, asmo eder eta arima haren onerako ez bada. Zuen ahaide, senide edo antzeko pertsonak egia bat entzun eta onar diezazuen, gerta daiteke prestatu behar izatea honelako hizketa eta maitasun erakutsiekin, betiere sentsualitateari eder zaizkion hitzak baitira; eta baliteke honelako hitz gozo bat, horrela deitzen diote?
‎7 Zuen ezaugarria, ene alabak, aurreratuak zaudeten jakiteko, hau izango da: nork bere burua denetarik kaskarrentzat izatea, eta halakotzat duela lagun hurkoaren probetxu eta onerako egintzetan nabari izatea; eta ez otoitzean gozotasun gehiago izatean eta liluramenduak edo ikuskariak edota Jaunak egin ohi dituen era honetako mesedeak izatean, beste mundura arte itxaron baitugu hauen balioa ikusteko. Beste hau, ordea, ibili dabilen txanpona da, errenta ziurra, betiko pentsioa eta ez arindu daitekeen zerga, hau kentzekoa eta ezartzekoa baita; apaltasunezko eta hildurazko bertute handi bat, obedientzia handikoa, ezertan ere nagusiak agintzen duenaren aurka ez doana; orduan badakizue egiaz Jainkoak agintzen dizuela, beronen ordez baitago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia