Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Poliki poliki, bere onera etorri zen. Lauaxetaren ohe gainetik jaitsi eta nor bere ohean sartu ginen.
‎Ondoeza egin zitzaidan, eta tarte bat egin nuen hantxe, hilerriaren atarian ahozpez etzanda, konorterik gabe. Ez zen, antza, tarte luzea izan, inork egoera kezkagarri hartan ikusi baino lehen itzuli bainintzen neure onera , harrituta, zer gertatu zitzaidan ezin ulerturik.
‎– Tira, garai batean Tolosan bizi nintzen eta toki hau oso maitea nuen... –esan nuen nik, artean ere neure onera guztiz etorri gabe– Gainera, jakinekoa da –atera zitzaidan, solemnitate arrotz batez, eskuak askatu orduko– euskal bide guztiak Lizardirenganaino heltzen direla.
‎Tutu luze batzuk zekartzatela itzuli, berriz ere abiatu ziren. Xan ere jaitsi zen, aterkiaren babesean, koska batean jarri zen, apur bat bere onera etorriz. Gero berriz, Belek obretako hesia azpitik igaro, obra barrenetik kable batzuk atera zituen.
2001
‎Estomakan zerbaitek korapiloa egina zidan, eta alferrik zen zintzurretik beheiti deus pasarazten saiatzea ere. Jendea gustura ikusten nuen, umore onean, eta pixkan pixkan joan nintzen nire onera etortzen eta korapiloa laxatzen.
‎Horixe esan edo galdetu zuen. Gero, inork matapaxarekin jo izan bailuen, eta kolpeak bere onera ekarri izan bailuen, mukiak, zapi batez, hots handitan kendu eta lehengo tonu logiko eta hotzean segitu zuen.
‎Zarata alimaleaz jausi zen Berlusgoñiren kaskezurraren gainean ozta ozta jaso ahal izan nuen poltsa. Pasatu nintzen agian, kolpearen ondorioz ordu betean ez zelako bere onera itzuli. Begiak ireki orduko konturatu zen bere egoera erreala zein zen:
‎Agureak, paparra puzturik, kondekoratutako soldadu ohi baten harrotasunaz heldu zion edalontziari. Ardoak inongo ospakizuni baino, gure onera etortzeko genuen beharrari erantzuten zion batik bat. Baita azkar asko helburua bete ere.
‎Zerraldo erori nintzen lurrera, tabernako mahai bat eta aulki batzuk ere botaraziz. Nire onera etorri nintzenerako Pablo nire gainean zegoen eta gorputz guztian ukabilkadak jo eta jo ari zen.
‎Beste zereginik ez dugula, hemen eseri eta izadiaz gozatzea baino? –hutsune labur baten ondoan, artean ere bere onera etorri gabe zegoen Amaiari begiratu eta irribarre markatuegi batek aurpegi osoa hartu zion– Tira, ondo pentsatuta… elkarrekin ondo konpontzea komeni zaigu, agian gaurko gauak luze jo lezake eta, ez da hala Amaia?
‎Nire onera etorri nintzenean kalean nengoen, lurrean etzanda. Juliak zapladak jotzen zizkidan masailean eta jendea begira zegoen gure inguruan.
‎Bere onera etorri zenean antsiaz besarkatu ninduen. Sukaldera nire sorbaldan helduta eraman eta kafeontzian zegoen kafe apurra zerbitzatu nion.
‎Seinale ona ere bazen: bere onera itzultzen ari zen seinale.
‎Gizona bere onera itzuli zenean bortizki ikaratu zen; bekoz beko nindukala sentitu zuenean, berriz, behea jo zuen erabat. Itxura batera, hitz egiteko moduan zegoen.
2002
‎Poltsak mahai gainaren kontra hartu zuen atseden eta, flasharekin lotzen zuen kablea askatu ostean, esku biez oratu zion argazki kamerari. Buruz gora hogei zentimetro altxatzea izan zuen Mentxuk lehenengo erreakzioa, baina jarkera bitxi hartan sakon hartu zuen arnasa eta damuaren aurpegia ipinita besoak euren onera itzuli zituen. Bera ere jesarri egin zen, eta birbobinatzeko ziriari eragin zizkion behar baizen itzuli gehiago, burdina jiratzearen ariketak pentsatzen lagunduko balio bezala.
‎Bilborako tranbia heldu bitartekoa markesinako aulkian eman zuen Mentxuk, bere burua lasai eta patxadan irautera behartuta. Ez zuen esfortzu handirik egin behar izan, hala ere, azken ordu biotan bere umoreak egiazki egin baitzuen onera . Burutua zeukan goiz hartako betebehar gorriena, eta askoz lasaiago zegoen komisaldegiko kontu guztiak Pedriño bitartezko Asenjo haren eskuetan utzita.
2003
‎Izerdi hotzak harrapatuko du, ikusmena eta zentzuak oro galduko. Zorabiatu egingo da eta bi egun ditu, gutxienez, bere onera etortzeko. Hori guztia badaki aurretik.
‎–Ailegatu gara –esanez ekarri ninduen nire onera .
2005
‎So bat aski ote zen xendra lahartsuan tematzeko? Maitasunez troxatu pentsamenduak egunerokotasuna onera bidera zezakeena. Kitzikaz eta gutxiestez azpatu mendeak ezabatzeko baliamen ezin hobea zena, mundutik kanpo, lurrean exiliaturik, hondar urteetan Graxik zeraman norabide intimoa?
‎Eztarria zaindu nahi duela. Ez zaiola oraindik ebakuntzatik bere onera etorri. Eta gauzak lasai hartzeko agindu diola medikuak, lehenengo indartu beharra dagoela beste guztia konpondu nahi bada.
‎Bere onera etorri ezinda gelditu da.
2006
‎Jende asko bildu den tokian edo zerbait garrantzitsua gertatu den tokian, denak joan eta gero egotea gustatzen zait. Horrelakoetan, lekuak, artean ere harritu eta durduzatuta, bere onera itzuli gabea, eskertu egiten du bisitaldi xumea.
‎Gaur egun, berriz, horretarako aukera eskuan izan arren, ez dut gaitz hartaz jarduteko asmorik edo gogorik, eta jokabide hori oso bidezkoa ez dela pentsatzen dut batzuetan: egia da, bai, apurka apurka, urteetan, gainditzen ari naizela gaitza, erabat sendatu ez banaiz ere onera egin dudala, askoz ere itxura hobea erakuts dezakedala edonoren aurrean. Baina ez ote nieke nire elkartasuna agertu behar nik pairatu nuena pairatzen ari diren neska eta mutil koxkorrei, edota urteetan aurrera egin arren gaitzari gain hartzerik izan ez duten herabe erremediorik gabekoei?
‎Monitoreak, lanean daraman sei zazpi urte honetan, zenbat lagun fede gutxiko edo batere fede gabeko, zenbat lagun galdu ez ote dituen bide onera ekarri. Dudarik gabe hortik heldu zaio daukan bake argia, daukan lasai hori.
‎" Egungo Nevada eta Utah arteko mugaldea den Pilot Peak inguruko lats eta urbegiak topatu zituztenerako kolapsotik gertu ziren (George eta Jacob Donner anaiek gidaturikoak). Beren onera etortzen egun baliotsuak galdu zituzten. Galera handia izan zen Hastingsen beste aholku bati jaramon egitea; ehunka miliako zirkuitua egin zuten, alferrik, Humboldt River izenekoaren bila".
2007
‎Komuneko zuloaren gainean eseri eta bertan eman dut gutxienez ordu laurden bat. Nire onera bueltatu naizela iruditu zaidanean, kisketa ireki eta berriro ere bulegora joateko asmoarekin irten naiz. Komunetako ispiluan neure burua ikusitakoan, behin eta berriro busti dut aurpegia, malkoen arrastoak desagerrarazi asmoz.
‎Badakit gogorra dela zure seme alabek zurekin ez hitz egin nahi izatea, baina zuzen jokatu duzu. Denboraren poderioz egoera bere onera itzuliko da, gure artean gertatu den bezalaxe. Biziki pozten naiz ia urtebeteren ondoren gurekin berriro hitz egiten hasteko pausoa eman duzulako".
‎Ilar txipiaren koloreko Pontiac bat zegoen bide bazterrean azpiak agerian, eta Buick more argi baten muturrak akordeona irudi zuen. Anabasaren erdian, gauzak bere onera ekartzeko ahaleginetan, hiruzpalau polizia zebiltzan erotu beharrez. Gidariak, beldurrak, Migeli begiratzen zion.
‎Ez zuen ispilurik behar izan gorri gorri zegoela jakiteko eta, bere onera etorri zelarik, etxeko maizterra ez zegoen atean.
‎Itzalitako lanpara dotoreak piztu egin ziren batera. Musikariek, poliki poliki, txokolate lodiari bueltak ematen bezala, mundua bere onera ekarri zuten. Orkestra prestatzen ari zen salsa bezain bero zeukan Migelek burua, baina Arseniok hainbertze denbora muturik eman eta gero, solas pixko bat egiteko gogoa zeukan, zeren...
‎Urduri eta bere onera etorri ezinik zegoen Newton, eta ez zuen fitsik erran denbora tarte batean. Migelek irratiaren bolumena igo eta, Lecuonaren pianoa lagun, errepidearen zoru gaineko lerro zuri etenari begiratzen zion, oinetakoen azpiko zulotik burua jaso gabe.
‎desegindako arimak bere onera ekartzeko
2010
‎–" Nik hil dut" esan zidan anaiak bere onera etorri zenean. Ezetz esan nion, ez zela bera izan.
‎Bazkalondorako nire onera itzulia nintzen. Botere emakumea nintzela behin eta berriro ahapeka murmuratuz, mantra indarberritzailea bailitzan, lortu nuen ezohiko ahulezia ahalkegarria uxatzea.
‎" Oparia ni egiten ari natzaizuna da" gehitu zuen. Neure onera –edo txarrera– braustean itzuli ninduen azken esaldi horrek. Oraindik bereetan zirauten nire eskuak berreskuratu eta erdeinuz komentatu nuen:
2011
‎Bihotz gaixotasunak behin eta berriro aldenarazi zuen futbol zelaietatik. Mexikoko aukera sortu zitzaionean, berriz, onera egin zuen nabarmen. Liga ez zen lar gogorra.
‎Oreka arazoak ere agertzen zaizkiok tarteka eta, orduan, desegitear dagoen emakumea zirudik. Baina, zorionez, onera ere egiten dik noizean behin. Hartara, zorionez berriro ere, etorkizuna ezin litekek erabat aurreikus.
‎murritza da axola diguten katastrofeen diametroa, eta urteekin gero eta murritzagoa. " Gaur ere ez dute Javier hil", edo, gehienera jota" egun bat gehiago atentaturik gabe", bururatuko zitzaion, eta bihotza –berak hainbeste ezagutzen zuen bihotz hura, bere balbulekin eta bere iskemiekin eta bere elektro menditsuekin– bere onera etorriko zen berriz, patrikako telefonoak bonba erloju izateari utziko zion, eramailearen eskuetan leher zorian zen esku granada izateari utziko zion bere patrikan, mezulariaren tresna arrunt bilakatzeko berriz: mezu friboloak jaso eta bidaltzeko tresna alaia.
‎Eraikin bat gainera erori balitzaio bezala, eskonbroen artetik erreskatatutako gizon pattal, hilzorikoa dirudi hark, dardaraka tapakien pean. " Gero gu izango gaituk torturatzaileak", pasatu du burutik Rodrigo Mesa teniente koronelak, eta bere paperera eta bere uniformera itzuli da, ziur gizon hura esperientzia traumatiko hartatik sekula bere onera itzuliko ez dela.
‎Lanetik eta lanera beti, begi zuloei beren onera etortzeko aukerarik eman gabe, irratia utzi eta egunkariko erredakziora doa berriro ere Idoia. Espainiako hauteskundeetarako PSOEko hautagai posibleen zerrendarekin dihardu:
‎Nola oso ongi jakin gabe, Inesen izterrak bere masailetan zituen derrepente, eta bi esku urduri zebilzkion gerrikoaren belarria askatzen. Larrua jotzea baino atseginagoa izan zen elkarri egindako zupaldi geldia, zertan uka, nahiz eta Lazkanoren sudur trenkadak egunak zituen milikaldi bikoitz haren ondotik bere onera etortzeko.
2012
‎Atzo erosi zuen. du sartu beti erabili izan duen tamainakoan, harik eta bere onera etortzen zaion arte. Sasoia azkar lortzea espero du.
‎Hemen ez gaudek sosak telefono deietan gastatzeko moduan, Sergei. Asko aldatu dituk gauzak Sobietar Batasuneko garaietatik, eta ez onera preseski. Lehen goserik ez genian pasatzen behintzat, eta orain...
‎Bi eskuez horman bermatuta egon nintzen, burua makur, arnasaren ohiko jario pausatua noiz berreskuratuko. Bihotz taupadak bere onera etorritakoan soilik jaso nuen burua. Munduak bere horretan jarraitzen zuen jiraka.
‎Barre egin zuen, barre egin genuen, algara alaiez bete genuen kalea, gure inguruan zeharka begira igarotzen zirenei ezaxola. Bere onera egin zuen azkar, ordulariari begira berandutzen ari zitzaiola esan zidan, metroa hartu behar zuela, zain zituela etxean. Metro ahoraino lagundu, agurtu eta oinez egin nuen nik, ekialderantz, Sena ibaiari jarraituz, presarik gabe; ez nuen inor zain.
2013
‎Berriz ere neure onera bueltatu nintzelarik, Bidasotarraren barrenean harrapatu nuen neure burua. Zalaindik hurbil, Montoiako malda igaten ari ginela, zentral elektrikoko langile bat ikusarazi zidaten begiek hantxe, zubi zintzilikatuaren erdian, Bidasoari begira, zigarroa erretzen patxada ederrean.
‎izan ninteke zure onera etorritako okerra
‎Atzean eta atzenduak gelditu dira, zorionez, harriak eta burdinak euskaraz mintzo omen zireneko garaiak. Behialako gure eskultoreen deklarazio beldurgarri haiek bere onera ekarri ditu, besteak beste, literaturarik narrasenak: neure egiten dut oraindik orain Itxaro Bordak bota algara tristea gasna marka baten publizitatea gogoan," les fromages qui parlent basque"...
‎mokorreko ebakuntzatik bere onera etorri zenean
‎Baina guztiz arduratzen duena anderearen egoera da: gorputzez onera egin badu ere, gogoz gero eta gaizkiago dago eta bizipoza erabat galdu du. Gizonari jasanezin egiten ari zaio.
‎Alferrik da anaiari azaltzen ekitea, hura itxaropenak bizi du, eta maitasun itsuak. Zerbait egin du emakume hura bere onera ekartzeko. Gaur, zaldian txangoa proposatu dio.
2014
‎Eskerrak ahizpa txikiena kexuka hasi zen, aski zela eta jokatu egin nahi zuela, horrek lagundu baitzion bere onera itzultzen.
‎Arratibelek irakatsitako pauso sinple haiek errepikatzen, eta berak eskuineko hanka altxatzen duenean gainerakoak ezkerrekoa altxatzen. Saiatzen da pausoa bere onera ekartzen, baina beti ari da okerreko hankarekin. Plazan barrez ari dira denak, atzamarrez seinalatzen Xabiren pauso beti desegokiak.
‎bihotzari beldur beti, taupada nabarmenegiekin heltzen zen bestela bosgarren solairura. Minutu asko behar izaten zuen gero bere onera etortzeko, ezin zuen amarekin normal hitz egin, arnasestua, azken bihotzekoari begira orduan ere, ahalegin txiki horren ostean, hainbeste kirol egin eta gero, lasterketak, lehiaketak, partiduak. Eskailera batzuekin aztoratzen zen orain, bost solairu, hogeita hiru urterekin, ezin arnasari buelta natural eman.
‎Bertigo hori geratu zitzaion hala ere: zer egingo zuen beste nahasmendu batek harrapatzen bazuen, nahasmendu luzeago batek, atzera egingo ez zuena, onera etortzen utziko ez ziona. Imajinatu ere ezin zuen egin, ez zuen imajinatu nahi.
‎Hartu egin zion, apur bat edan, bekokian jarri zuen hotz zegoela sentitu zuenean. Bere onera etorri zen, ez erabat.
2015
‎Izerditan blai eta gerriko minez nengoen amaitu nuenean. Hauspoa bere onera etorri zain nengoela, Martin iritsi zen kaleko banaketa egitetik. Laguntza eskatu nion unean sartu zen Barrenetxea biltegian.
‎Nire onera itzuli naizen une berean iritsi da Julia lanetik bueltan. Arratsaldeko zazpi eta erdiak direla jakin dut giltza sarrailan sartzen entzun dudanean.
2016
‎esan dio elektrikariak motorista galduaren alargunari habanoa luzatuz, eta emakumeak burua tabakora hurreratu duelarik arrain irin fabrikako kiratsa dator Paulino handiaren sudur zapalera, fonderiako burdin saldarena, pintura kolarena, eztainuzko hodiena, berrogei eta gehiago atelierretako isuriena ibai arroaren jabe gau hartan mareajea behe egokitu zelako errekan hego haizearekin. Vazquez bere onera etorriko zen minutu hartan Zeinen izen polita Romeo y Julieta, ezta, alargunak, habanoa ofiziale elektrikariaren jakaren ezker goialdeko sakelan sartu zion –bihotz aldekoan, bai–, Vasco Galaico tabernako morroi zaharrak eskua izotzetan sartu zuen, irribarrez atera zuen orangina tangartetik –baietz egin zion ofiziale elektrikariak kokotsa bularrerantz bilduz–, idortu zuen mandarrarekin, kendu zion txapa, eman zion soineko loreduna zeraman Vendavaleko lehen motoristaren emazte zintzoa izanari, hamabost xentimo itzuli zizkion, frontoiko ezker paretaren atzean freskagarriak hozten zeuzkaten barrika erdietara abiatu zen tangarta berriro zamatzeko.
‎– Ados, esan duzu? –Ines prefektuak eskuak zerura jaso zituen, goi ardurari eskerrak emanez bezala– Jainko maitea, hasi dira gauzak bere onera etortzen. Nahiz eta gurasoak deabru hutsak izan, umeak salba litezkeela uste izan dut beti.
2017
‎Nekatuta, etzan egin nintzen ni ere. Begiak itxi eta arnasa bere onera etorri zain gelditu nintzen.
‎Izutu egin nintzen. Pinotxoren sudur oker hura irensteko zorian nengoenean etorri nintzen kolpean nire onera . Pinotxorenak baino handiago nire begiak, segundo erdi nahikoa izan nuen nor nintzen baino zertan ari nintzen konturatzeko.
2018
‎Mundua aldatzen ari dela diote profetek. Batzuek onera . Azkenean, jainko paganoen paradisu komunista badatorrela.
‎Enzok beste behin kontenplatu zuen bere irakaslearen gorputza. Bere onera itzuli zela zirudien, gorputzak kasu egiten zion berriz ere. Eta bizkar biluzia ikusi zuenean, kuriositate bat sortu zitzaion.
‎Ari da apurka apurka euskal musikariak ezagutzen, ongi moldatzen da Ainararekin, ahots hauskor bezain ederra du, nahiz eta urduritasunak –afonia histerikoa da termino klinikoa– jendaurrera atera behar duenean disgustu bat baino gehiago eman. Halakoetan, Fakirrak laguntzen dio eztarria limoi eztiz tenplatu eta bere onera ekartzen.
2019
‎Esparru literarioan gauzek onera egin duten arren, jendartearen mintz sakonenetan txertatuta egon den eta dagoen praktika horrek arrasto sakona utzi duelakoan nago. Izan ere, interesgarria litzateke ikustea, isolamendu luze horrek zein gradutan eragiten dien emakumezko idazleei testua plazaratzeko orduan, esan nahi baita, historikoki etsaitasunezkoa izan den eta indarkeria arrastoz odoldutako plaza publiko horretara salto egiten duen andreak, armadura jakin bat jantzita edota autodefentsa mekanismo batzuk ikasita egingo du, eta metafora errazarekin jarraituta:
‎Ohartu zen Axle halako batean, azkura bezala, arnasestua aulkian igota areagotzen zitzaiola, auzoen egongelari begira zegoela, ozta eusten ziola itolarriari. Aulkira igotzeko sufritzen zuen lehenik eta behin; zorutik banatuta egotea kalteko zuela arrazoitzen zuen gero, ezin baitzituen taupadak onera ekarri aulki gainean zegoen denbora osoan. Eztabaidan ikusten zituen orain askotan egongelakoak, eta larria handitzen zion horrek.
‎Apal guztiak, lerroz lerro, kapelu, txano eta txapelez beteta zeuden. Ez ginen gure onera nahi bezain laster itzuli, eta dendariak, seguru asko, ospakizunen batera joateko zerbaiten bila genbiltzala pentsatuko zuen. Artile koloreko jipijapa bat eskaini zigun lehendabizi, eta onddo kapelu beltz bat gero, eta salakot bat ere bai, badaezpada.
‎Ez zegoen denborarik alferrik galtzeko, eta bere onera itzuli behar izan zuten albait lasterren; horrela, bada, furgonetan sartu, eta ziztu bizian lekutu ginen. Alde egin bitartean inork ez zuen ahorik zabaldu; ezta txosten egilearen izena madarikatzeko ere.
‎Istant bat lehenago bizirik zegoen, eta orain… Atzera bere onera itzuliko zela sinetsi nahi zenuen, baina ez da itzuli. Atximur egin diozu sudurraren azpian, goiko ezpainaren gainean.
‎Oraindik ere entzun ziren beste pilotakada batzuk gehiago, baina giroa, pixkana pixkana, bere onera etorri zen. Atseden tarte hura baliatuta, atea zabaldu eta alde batera eta bestera begiratu zuen Korok.
‎Dagoeneko ezer ezin da bere onera etorri.
2020
‎Ohitzen hasita dago bertigoaren noizbehinkako erasoetara, eta, bere onera etorri denean, aparkalekutik irten eta merkataritza zentroko korridore zabal eta argitsu batean sartu da. Asteguna izanda, ez da jende askorik ikusten, ez erakusleihoen aurrean geratuta, ez dendetan sartu irtenean.
‎Gaixo ibili zen bolada luze batean, baina azkenean gainditu zuen. Ez zen, ordea, zeharo bere onera etorri; ez zen lehengo bera. Pattalaldiak izaten zituen, eta ospitalera bueltaka ere ibili zen bolada batean.
‎MIREN (barre egiteari utziz, bere onera etorriz): Ez zenidan kontatu behar?
‎Hanketan indarra galdu dut, bigun bigun geratu naiz, airean banintz bezala, behatzek suabeki jarraitzen dute. Arnasa sakon bat... nire onera etortzen naiz. Bi behatzak neure barruan sartu eta denbora batez gora begira gelditzen naiz manta gorrian bildurik.
‎Ez daki nola jarraitu. Segundo erdiz ematen du desorientatuta dagoela, eta ondoren, berriz bere onera itzuli dela, baina ez da hori. Bere melodiari ze jarraipen eman asmatu ezinik dago.
‎(Isilune luzea momentua irudikatzeko. EMAKUME 1 bere onera etorri eta galdezka hasiko da.)
‎PATXI (bat batean bere onera etorri balitz bezala): Aita...
‎(PATXI jantzi da erabat amaz eta AITA bere onera ekartzen saiatuko da.)
2021
‎Zalantzarik gabe, pertsonaia guztien diseinu landua da obra honetako balio nabarmenetako bat, dentsitate ikaragarria hartzen baitute haiek guztiek gauzak aurrera joan ahala, lehen planoan zein bigarrenean egon, eta haietariko bakoitzaren soslaian sakontzeak tesina baterako material oparoa eskainiko luke. Dramaturgiak ere fintasunaren parametro guztiak gainditu ditu, ia antzemanezina izan arren erabakigarria suertatu delako antzezpenen eta testuaren ezkontza ederra portu onera eramateko.
‎Argiak eta musika dira emanaldi bat portu onera eramateko funtsezko osagaiak. Askotan ez diegu behar den besteko garrantzirik ematen, zuzendari batzuek ere ez, baina ezinbestekoak dira egoerak sortzeko eta emozioak bideratzeko.
‎Julien semea, halaber, Muriel Berrondok kudeatzen zuen Haurren Geriza Zentroan zegoen medikalki jarraitua izateko. Beren onera itzuli behar zuten biek, derrigor, oreka mental zerbait erdietsiko bazuten. Murielek ez, baina bezperan, Habasko eiheraren ingurune berdean, gurekin bazkalduko zela hitzeman zigun Ilsek.
‎Ahantzia nuen Susana Moon jatorriz zuberotarra zela, Barkoxeko Larraja auzoan sortua, Paristik pasatua, azkenean Baiona iparrean errotzeko. Bertan, Mamoud marabut ospetsuarekin batera zebilen lanean, amodio eta bikotekide galduak xerkatzen, zortea onera bideratzen eta minbizi zenbait hidroxiklorokinaz sendatzen saiatzen. Urrea balio zuen Susana Mooni egin telefono deiak eta hitzorduak irauten zuen oren laurdena laurogei eurotan uzten zizun, adiskide prezioa, zioen bezala!
‎Ez da izango etxekoek ez dutelako eskatu. Florentino Fernandez eta Graziana Arregik behin baino gehiagotan adierazi zuten semea etxera etortzeko desioa, hilabete asko zeramatzalako lehen lerroan, eta hasieran uste izan zutelako, seguru asko semeak berak eta berarekin batera Altsasutik autobusez Iruñerantz atera ziren guztiek bezala, aste batzuetako kontua izango zela gorrien kontrako gudaldia, laster amore eman eta gauzak bere onera itzuliko zirela eta gobernu serio, kontserbadore eta elizkoiak hartuko zuela agintea. Eskuinak, alegia.
‎aita ez da izango etorritako bera. Puztuta zegoen aurpegia bere onera etortzen ari da, begiradak, herabea izanagatik, norabidea dauka eta hitzek, urriak izan arren, ere bai. Niki koloretsu bat eta galtza motzak jantzi ditu itzulerarako.
‎Desmadrea neurrigabekeria da. Gertatzen denean ama kontingente bati deitzen zaio gauzak bere onera ekar ditzan. Despadrea ez da existitzen, aitek berezkoa izan dezaketelako gehiegikeria, aita izateari utzi gabe ere.
2022
‎“Eskerrak etorri zaren. Azalari ziklo bital osoa aldatu diozu eta bere onera etortzeko sei hilabete inguruko tratamendua duzu orain, baina zortea izan duzu... Atzo bertan krema berri bat iritsi zitzaigun eta krema hori emanda bi egun barrurako arazoa konponduta izango duzu”, “Ai, eskerrak!
‎Kale hartako beste kontainerren hustuketekin batu da. Berriro bere onera etorri, eta leuntasun elektromekanikoz jaitsi, lurrean paratu eta kontu handiz atera ditu beso indartsuak, beste baten bila joateko.
‎ahoa bere onera itzuliko da
2023
‎Ordutik eroso baino erosoago bizi izan gara urte luzetan, Doloresi berriro arantzak barrurantz ernetzen hasi zaizkion arte. Baina dena bere onera etorriko da besaulki berriekin batera. Mantsotuko dugu berriro ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia