Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎Bere gozoenean zegoen, baina horrek ez zuen merezimendu handirik: ni ere umore oneko nengokeen, Edurnerekin partekatutako ganbera batetik galtzontzilo hutsean ateraz gero. Sukaldera sartu ginen, eta ni, usadioan bezala, poltsikoak husten hasi nintzen mahaira:
2008
‎Jende askok lagundu dit eta oso esker oneko nago lehendabizi, nire familiarekin, laguntza eta babes handia eman dizkidatelako. Lan gaitza baitzen, eta euren esku zegoen guztia egin dute niri laguntzeko.
2009
‎–Erran nizun. Eta gaur aldarte oneko zegoen, armairutxo batetik whiski botila bat atera zuen Oskarrek. Pare bat edalontzitan xorta bana botata sofara itzuli zen?.
‎Bukatu zen, bada, Adaren isolamendua, eta bolada oneko zegoen, halere, zeren, bakarlekuak eskaintzen zizkiòn irtenbide guztietatik, onena egokitu baitzitzaion, tokirik abegikorrenera zeramana: izeba Ernestinaren begien eremura, non hitzak baitzuen eta ez hatzak lehen lekua.
‎–Itxura oneko hago.
‎Parisen hainbat ordu egin zituen Bilbora ekarriko zuen hegazkina hartu aurretik. Haren zaintzaz arduratu zen boluntarioak lasai eta umore oneko egon zela kontatu zuen. –Etortzeko irrikan dagoela esaten omen zuen.
‎Bukatu zen, bada, Adaren isolamendua, eta bolada oneko zegoen, halere, zeren, bakarlekuak eskaintzen zizkiòn irtenbide guztietatik, onena egokitu baitzitzaion, tokirik abegikorrenera zeramana: izeba Ernestinaren begien eremura, non hitzak baitzuen eta ez hatzak lehen lekua.
‎Utzi egingo niola, ni salbatzea erabaki zuelako? Esker oneko egongo nintzaiola koldarkeria harengatik?
2010
‎Baina, hori guztia gure bizimoduan ondo samar txertatuta genuen arren, igartzen genuen harremana usteltzen hasita zegoela, edozein lelokeriagatik haserretzen baikinen: ni neu, laneko kezkekin eta, ez nintzen umore oneko egoten; nire akatsik larriena, seguru asko, laneko tristurak eta arazoak etxera eramatea izan zen. Kapaz ginen elkarri berbarik egin gabe egunetan egoteko.
2011
‎Bigarren kartzelakoan egin zuen behera Zubeldiak. Tonu oneko zegoela nabari zitzaion Rezolari, eta era horretara lortu zuen entzuleekiko konexioa eta saio txukuna egitea. Alaia Martinek ariketa gehienetan utzi zuen ale onen bat.
‎Konbinaturik? Aldarte oneko dagoenean, Bettinak koktel miragarriak prestatzen ditu.
‎Haur Hezkuntzako bost urte arteko haurrak zorte oneko daude. Olentzero etorri aurretik eta ikazkinak utzitako opariak abenduaren 25ean ireki baino lehen, Mari Domingi bertatik bertara ikusteko aukera izango baitute.
‎Ezpainetan ez eze, bihotzean ere sakon sartuta zeukan euskara. Aldarte oneko zegoenean, eta hala egon ohi zen gehienetan?, bertsotan erantzuten zuen. Atzerritarren bat etorri eta berbaren bat euskaraz nola esaten ote zen itauntzen zuenean, ez zuen onartzen edozein erdarakada.
‎Aton ezazu ondo mutila, jendartean agertzeko moduan egon dadila. Bera da ene ondoren lantegiko bigarren arduraduna eta itxura oneko egotea komeni zaio, lantegira edonor etorrita ere.
‎Baina Idoiak maite du oraindik Diego apur bat, maite du etxean egoteko bere modua, hori da dena, eroso bizi da eta Diegok ez du gaizki tratatzen, nahiz eta" zer?", nahiz eta" nola?". Eta oso umore oneko dago, ongi omen doazkio gauzak bere liburu berriarekin, oraindik zeri buruz den arrastorik ez daukan arren Idoiak. Eta Txemak" biluzik erretratatu nahi zaitut" esan dion arren, eta Idoiak" ezta pentsatu ere" erantzun dion arren," ez erabili trikimailu merkerik nirekin", edo" baizea, ez esan trikimailu horrek funtzionatzen dizunik besteekin", eta Txemak" ze beste?", nahiz eta hori dena, nahiz eta bere larrua barrukoz kanpora jarri eta aspaldi sentitu gabekoak sentitzen dituela iruditu Idoiari harekin, zintzo jokatzea erabaki du, ohartu baita Txemarentzat denbora pasa hutsa dela bera, erantzuten ez dituen dei asko jasotzen dituela eta erantzun gabe mobila amatatzean jartzen duen aurpegiagatik dakiela emakumezkoen deiak direla, eta ez emaztearenak soilik.
2012
‎Esaterako, Espainiako Txapelketan autobus bete lagun joan zen Gandiara: “Ezin naiz kexatu; oso esker oneko nago. Lagunak, zaleak, taldeko buruak… beti ondoan izan ditut.
‎Txakurrak sumatzen badu jabeak aldarte oneko daudela, ez direla oihuka ari eta beti bezala tratatzen dutela, konfiantza gehiagorekin joango da autoan.
‎Vera eta agure zahartxo bat, oso barregarria. Umore oneko nengoen, istorio harrigarri batzuk asmatu ditut hitzetik hortzera; aurrean eserita neukan printzesatxoa, eta horren arreta zorrotza, sakona eta, areago, samurra jartzen zien nire zozokeriei, ezen lotsatu ere egin bainaiz. Non ezkutatu du bere bizitasuna, bere irtirinkeria, bere nahikeriak, bere imintzio ozarra, destainazko irribarrea, begirada axolagabea?...
‎Diotenez, behinola, espedizio batean, partida bat antolatu zuen gauez burkoaren gainean. Oso zorte oneko zegoen. Bat batean, tiroak entzun ziren, alarma jo zuten, denak zutitu eta oldarrean abiatu ziren armen bila.
‎GARBIÑE esker oneko dago, negarrez hasteko puntuan. Baina bat batean, osatu eta?
2013
‎Kanpinean, Amona Teresa bazterrak erratzarekin garbitzen ari da, aldarte oneko dagoela dirudi, garai bateko abesti zaharrak kanta eta kanta.
‎–Itxura oneko hago, bai?
‎XABIN gosaria prestatzen ari da, oraintxe arrautza frijitua ateratzen zartaginatik (baserrikoak). Arretaz ari da.Umore oneko dagoela dirudi. Abesti bat txistukatzen ari da da.
‎–Itxura oneko hago, bai...
2014
‎Irribarrerik ez haurrak agurtzeko, ozta murmurio bat," kaixo txikis", gaztelaniaz, autoa martxan ipini zuenean. Emakumearekiko esker oneko zegoen Xabi, gerratik erreskatatutako soldadu zaurituaren pareko. Bidebietako etxe orratzak urruntzen ikusi zituenean, lo egiteko irrika sartu zitzaion.
‎Zorte oneko zaude.
2015
‎Gainera, Franco bolada oneko zegoen. Austriar asmatzaileak Jarama ibaiko ura sakon aztertu zuen; ezin hobea omen zen erregaia lortzeko.
‎Errudunik gabeko bidegabekeria gutxi balitz ere, ez baitzen kontu makala lekukorik gabe jasan behar izatea. Estiran dagoenari itxura oneko dagoela esatearen gisakoa zela hori, iruditzen zitzaion.
‎Zorua trinkotzea, lurrotza sortzea edo gehiegi harrotzea saihestu behar da, eta horregatik egin behar dira lanok lurra giro oneko dagoenean; lurra ez da landu behar bustita edo lehor dagoenean. Eragiketa kopurua arestian aipatu helburuak lortzeko adinakoa izango da, esku hartze mekanikoak uztartuta.
2016
‎–Hara! Astronomo bat hemen!?, atera zitzaion neskari barrez; gau hartan umore oneko zegoen ezbairik gabe. –Teleskopio batekin??
‎Elkarri besarkatuta igaro dute gaua, maitasunari eta heriotzari buruz hizketan. Narratzailea aldarte oneko dago. Pena bakarra duela esaten dio emakumeari:
‎Oso sasoi oneko dagoela erakutsi zuen Zaraian Sorkunek eta etapa berrian bete betean aurkitzen bada ere, iraganera egindako keinuak politak izan ziren. Adibidez, Duna diskoko Heldu nazazu eta Hator abestien bertsio berriak dotore eta jostariak dira.
2017
‎serioa, hitz gutxikoa, kopetiluna, erraiak sutan jartzen dizkion amorrua aise sumatzen zaio aurpegian. Baina gaur aldarte oneko dago, udako gau goxoak atsegin dituelako edo.
‎“Nire heriotza sententzia jaso nuenetik joan diren zortzi urteetan, biktima izutu bat izatetik hiesaren aktibista izatera igaro nintzen, horren ostean GIBaren disidente bilakatu eta GIBari eta hiesari buruz bestelako ikuspuntuak ematen dituen hizlari izatera pasatzeko. Azken bost urteotan nire GIB egoera definitiboki positiboa izan den arren, osasun oneko nago eta tratamendu farmakologikorik eta hiesari beldurrik gabe bizi naiz.
‎Amatxik beso zabalik hartu gintuen. Itxura oso oneko zegoen. Muxu ematerakoan belarrira esan zidan, izar batek iragarria ziola azalduko ginela eta horrexegatik zeukala kafe egin berria.
2018
‎Eman dezagun muniziorik gabe geratu zarela, eta bakarrik, hau da, EIren ondoan bakarrik, zer egin? Tiro egiten badizute, ondo, zorte oneko zaude. Baina emakumea bazara eta gorila horiek ahazten badira zu hilez gero paradisura joateko aukeraz eta nahiago bazaituzte bizirik.
‎Ez daukat aitzakiarik. Prest nago”.Badauka bigarren arrazoia neska lagunarekin esker oneko egoteko: “apustuaren kontuak tentsioan jartzen zaitu, eta izaera ere aldatzen dizu.
2019
‎Bizkotxo tarta zatitu bitartean, osabak habano bat piztu eta Benedictine likoreari Seltz ura nahasi zion zurrustan. Eta umore oneko zegoenez, lehor fama zuen arren, zilarrezko pezeta bat eman zigun umeoi zinemara joateko.
‎Azkenik, Euskaltzaindiarentzat ere hitz gozoak izan ditu UPV/EHUko irakasleak: . Esker oneko gaude Euskaltzaindiarekin, biltzar horretan eginikoa txukun eta zorrotz jaso dutelako Euskeran, eta, nola ez, zenbaki berezi hau zabaltzeko egiten ari diren ahaleginagatik?.
‎" Sekulako bizitzeko poza zeukan, eta beti prest zegoen parrandarako, baita klarinetea jotzeko ere. Beti umore oneko egoten zen".
2020
‎Lehen nota haren ondoren afaria egin zuen amak, eta denborak epelak zirenez eta umore oneko geundenez, portxean bertan atondu genuen afarirako mahaia. Eta gau hartan ahizparen falta niretzat ebidenteegia bazen ere, gurasoen ez hainbesteko faltak orekatu egin zuen afaria.
‎Ia ez zenidan errietarik egiten. Normalean umore oneko egoten zinen. Gutxi edaten zenuen.
‎Saint Jacques kaletik barrena ez sinesteko moduko istorioak kontatzen zizkion, bere buruan soilik existitzen zen beste garai batekoak. Ebakuntzekin amaitu zuen egunean, umore oneko zegoen Daniel, eta dirurik ez ziola emango baina bazkaltzera gonbidatuko zuela esan zion. Muturra okertu zuen, baina berari segitzeko eskatu zion.
‎Ez zitzaion gehiegi axola, umore oneko zegoen. Bigarren eguna espero zuena baino hobea izaten ari zen:
‎Panpinen aurpegiei erreparatuta esker oneko daudela irudituko zaizu. Eta ze kuriosoa gizakiok txikitatik panpinakaz jolasteko daukagun bultzada hori.
‎Orain medikuntza eta kirol hobekuntzarako zentro batean ere banabil. Abuztuaren 20aren inguruan hasiko dugu aurredenboraldia eta uste dut sasoi puntu onean helduko naizela.Zer oroitzapen utzi dizu Kulturalean emandako denborak. Oso esker oneko nago eman zidaten aukeragatik. Hiru urte eman ditut han.
2021
‎Adibidez, ‘egoera batean gertatu’ adierazi nahi denean, osagarri adjektibalekin, adberbialekin, edo lokuzioetan egon azalduko zaigu Hegoaldean: Busti (a) dago lurra; Ondo/ gaizki nago; Sasoi oneko zaude; Sasoi onean zaude; Ziur al zaudete?... Eta Iparraldean adibide berak emateko izan aditzera jo ohi da:
‎Ilusioz bizi dugu; beste taldeekin ere komentatzen egon gara azken asteetan, eta ideala zen bai Sansek eta baita Bilbao Athleticek ere igoera lortzea. Pena izan da Bilbao Athleticena, baina argi dago euskal futbolak arrakasta duela, sasoi oneko dago.
‎hemen gaude. Erabaki genuen elkarrekin jarraitzea eta esker oneko nago erabaki horrek herri hau bizirik mantendu duelako eta bere parte izateko aukera eman didalako. Ez zaidala okurritzen non izango nintzatekeen hemen baino libreago, hori esan nahi dizuet, eta zuekin egotea pribilegio bat dela, hori ere bai.
‎2021eko berrogeialdian sartu arte. Alde horretatik, guztiz esker oneko nago Abertzaletasunaren Agiritegiarekin eta Bizkaiko Foru Agiritegiarekin; nire esker ona, halaber, Sukarrietako Udaleko Marian Ordorika Andonegi bulegariari eta Busturiko Udaleko Arantza Leniz Larrabaster eta Maite Sagarna Ugalde langileei, eman didaten laguntzagatik.
‎Laburtuz, epe laburrean etxetik gertuko eta ez hain gertuko hiru osatzaile edo petrikiloren berri eman zioten. Esker oneko zegoen:
‎Zure ibilbidean garrantzitsuak diren pare bat izen nabarmendu behar bazenitu, zeintzuk lirateke. Jende askok lagundu dit eta denei esker oneko nago, baina badira pertsona bi nabarmentzekoak, euren laguntza eta konfiantza garrantzitsuak izan zirelako eta nire ibilbidean klabeak izan ziren momentuetan egon zirelako. Alberto Iturriaga da bat.
‎" Ez dut uste lorpen ikaragarririk lortu dudanik oraindik, baina pauso txikiak aurrera eman ditudan sentsazioa dut eta pauso txiki horiek emanda horrelako aitortza bat jasotzea asko eskertzen da. Oso esker oneko nago", adierazi du kirolari mallabiarrak.
2022
‎" Izorratuta, erran ohi dudanez. Laguntza handia behar dut beti, oso esker oneko nago guztiokin".
‎Bosforoko itsasertz asiarrean zegoen jauregi bat monasterio zabal bikain bihurtu zuen, eta diru kopuru oparo bat esleitu zitzaien Konstantinoplako kale eta putetxeetatik jasotako bostehun emakumeri. Erretiro seguru eta santu horretan, behin betiko itxituran geratu ziren, eta batzuek, etsi etsiturik, itsasora bota zuten beren burua, baina penitentziagile gehienak esker oneko zeuden, bekatutik eta miseriatik askatuak, andre ongile eskuzabalari esker.
‎Igorleak harritu ninduen gehien, sekula erretzen ikusi ez eta edanari grazia berezirik aurkitzen ez diotenetakoa denez gero. Itxuraz, trenpu oneko zegoen tipoa.
‎–Pozik nago etorri izanaz, aita –eztarria garbitu nuen. Bakarrik geunden eta aita umore oneko zegoen: ez nuen abagune hoberik topatuko azken ordu haietan kezkatuta eduki ninduen hizpidea ateratzeko– Eta pozik nago ama pozik dagoelako...
‎Iberdueroko Julianen alaba zaharrena. Gaztetan bere gauak pasatzen lagundu zion haren irudiak behin baino gehiagotan, eta berriro ikusi zuenean itxura oneko zegoela iruditu zitzaion. Natik irribarre egin eta geratu egin zen.
‎–Itxura oneko zaudela!
‎–Itxura oneko zaude –konplimendu egin dio, baldar.
‎Iurretako Mugarri Basolan enpresan lan egiten du, mekanikari, eta lagun ugari dauka Abadiñoko Traña Matiena auzoan. Oso esker oneko dago Durangaldeko herritarrek egunotan emandako laguntzagaz. “Ez nuen sekula ere pentsatuko hain babestuta sentituko nintzenik”, dio.
2023
‎Gainera, bertso lagunek egindako agurrak ere lagundu zidak erabakia berresten; hasieran ezusteko galanta hartu arren, bertso lagunek, neuk ezer igarri gabe antolatutako ekitaldiak, isilpeko zenbat lan egin duten ikusita, oso esker oneko nagok guztiekin.
‎Afari aurretik bularreko betetasunaz kexatzen zen eta oihal beroez igurtzi zuten; betetasuna pixka bat desagertu zitzaion. Afaritan ondo jan zuen eta umore oneko zegoen; heriotzaz eta betiko bizitzaz hitz egin zuen. Afaria amaitzean, erretiratu egin zen, errezatu zuen eta bularreko mina eta betekada sentitu zituen; Albrecht kondesak emandako erremedioekin lo pixka bat egin zuen, baina ordu eta erdira oso gaizki sentitu zen; ohetik altxatu, pixka batean ibili zen eta izerdi hotz asko bota zuen.
‎Elizkizunaren ostean gonbidatuak plazako ostatuan bildu ziren bapo bazkaltzera. Jendea aldarte oneko zegoen, umorea eta festa giroa gailendu ziren jantokian. Zorion aurpegiak ikusten ziren mahai luzearen inguruan, tankera horretako egun alaiak ez zirelako usukoak izaten.
‎benetako pertsonaia historiko honen lehen pertsonako kontakizunak bere bizitza gorabeheratsuaren berri eskaintzen digu. Xosé Ramón Veigak hari buruzko bere jakituria eskura jartzearekin batera, berriki Concha Ponteren alaba naturalari buruz deskubritutakoak ere kontatu zizkidan; esker oneko nago, halaber, Encarna Oterok XIX. mendeko latsariei buruz eskainitako argibideengatik. Pepa Otse  mearen mundualdiaz agiri baino elezahar gehiago dago, baina Aurelio Miras Azor en Juventud de Pepa Loba dugu iturririk fidagarrienetakoa.
‎Herria oso zoriontsu eta esker oneko dago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia